Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
aitzitik EHULKUren aholkua aitzitik
2
aitzitik = = alderantziz = kontrara = kontrastez EHULKUren aholkua
3
Amorioz eta gogotik dabiltzanen trabailuak ez dira trabailu; aitzitik, hetan atsegin hartzen da.
Axular, Gero, 1643 XLIX. kap. “Nola parabisuko bidea den erraz” EHULKUren aholkua aitzitik
4
…errealitatea osatzen duten oinarrizko kategoriak ez daude “munduan”; aitzitik, norberaren kulturak eratzen ditu… Steven Pinker, Hizkuntza-sena (ZIO bilduma-12) Euskaratzailea: Garikoitz Knörr EHULKUren aholkua aitzitik
5
Ez gogor egin gaiztoari
Ez gogor egin gaiztoari. Aitzitik, inork eskuineko masailean jotzen bazaitu, bestea ere eskain iezaiozu. Polikarpo Iraizoz, Yesukristo gure Yaunaren bizia, 1934 EHULKUren aholkua aitzitik
6
Arranguratzeak ez du ezertarako balio; aitzitik, etsipena areagotzen du.
EHULKUren aholkua aitzitik
7
Bi perpausen arteko aurkaritza nabarmentzen du aitzitik lokailuak.
Lehendabiziko perpausa, aitzitik ez daramana, ezezka doa gehienetan. EHULKUren aholkua EHULKUren aholkua aitzitik aitzitik 7 Euskara Zerbitzua
8
Bihotzak gauza bat eskatzen dit; buruak, aitzitik, beste bat.
Inoiz, aldiz, berriz, ostera eta horrelakoen lekuan agertzen da aitzitik: Bihotzak gauza bat eskatzen dit; buruak, aitzitik, beste bat. EHULKUren aholkua aitzitik
9
Txinatarrek une hartan kokatzen dituzte gaur egun lurralde-eskubideak, bi nazioak mongolen mende erori ziren unean. Tibetarrek, aitzitik, garai urrun hura bi nazio subirano etsai bakar baten mende hurrenez hurren erori ziren aldi gisa gogoratzen dute. Wade Davis, Argia munduaren ertzean (ZIO bilduma-10) Euskaratzailea: Iñaki Iñurrieta EHULKUren aholkua aitzitik
10
Baina, kontuz! Aitzitik ez da hala ere, areago, eta halakoen baliokide: Administrazioaren egintza guztiak Administrazio Zuzenbidearen mende daude eta, ondorioz, epaitegien kontrola jasan dezakete. Hala ere, badira historikoki funtsezko arau horren mende jarri ez diren egintza batzuk. *Aitzitik, badira… EHULKUren aholkua aitzitik
11
Aitzitik aurkaritzazko lokailuaz, jakingarri gehiago aurkituko dituzu hemen:
EUSKALTZAINDIA (1990): Euskal Gramatika Lehen Urratsak-III (Lokailuak). Bilbo: Euskaltzaindia. EHULKUren aholkua aitzitik
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.