La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

Presentaciones similares


Presentación del tema: "LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK"— Transcripción de la presentación:

1 LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK
LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK 2018 LEHEN AUKERA PROGRAMA Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia Lehen Aukera LAN-AKTIBAZIOKO ZUZENDARITZA

2 Xede nagusia Titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo bestelako entitateek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lan-esperientzia lortzearen eta haien laneratzea sendotzearen bidez. LEHEN AUKERA PROGRAMA

3 DIRU-LAGUNTZA GUZTIRA
Baliabide ekonomikoak Kontratu mugagabeen eta praktikaldiko kontratuen finantziazioa Honako hauen finantziazioa: enplegu-eskaintzak biltzea, erregistratzea eta/edo kudeatzea; eta/edo hezkuntzaren arlotik lanaren arlora trantsizioa egiteko prozesuaren kudeaketa eta jarraipena, entitate kolaboratzaileen eskutik. 2018rako ordainketa-kreditua: Guztira: € 2019rako konpromiso-kreditua: Guztira: € DIRU-LAGUNTZA GUZTIRA Lehen Aukera: LEHEN AUKERA PROGRAMA

4 Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak
ENPRESAK Kontratu mugagabeak edo praktikaldikoak EAEn dauden lan-zentroetako lanpostuetan jarduteko lan-kontratu mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten praktikaldiko kontratuak izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabe gazteei eginak izatea. Beranduenez 2018ko urriaren 31n hastea. Lanaldi osokoak edo partzialekoak izatea (inoiz ez ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak). Lanpostuak kontratatutako pertsonaren ikasketa- edo prestakuntza-mailari egokituta egotea. Idatziz formalizatzea eta datu hauek adieraztea: titulazioa, hasiera- eta bukaera-data, iraupena, lanaldia eta lanpostua. Kontratuek, gainera, Lehen Aukera programa aipatu behar dute, eta, hala badagokio, baita kontratua zer eskaintzatatik eratorritakoa den ere. Enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, kontratatutako langilea edo langileak Euskal Autonomia Erkidegoko lan-zentroan edo lan-zentroetan lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresak batez beste duen langile kopuruarekiko. Kontratazioaren egunean, kontratu berri horrekin enpresako langileen batezbestekoa igoko da. Azken baldintza hori ez da kontuan hartuko kontratuak arrazoi hauengatik amaitu badira: bidezko diziplinazko kaleratzea, dimisioa, desgaitasuna, adinagatik erretiroa hartzea, lan-denbora borondatez murriztea, langileen ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia. LEHEN AUKERA PROGRAMA

5 Urteko gutxieneko ordainsari gordina
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak KONTRATU MUGAGABEAK EDO PRAKTIKALDIKOAK Senidetasunik eza 3.4a) artikuluaren arabera. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egindako edozein deialditako diru-laguntzen helburu diren edo deialdi horien esparruan diruz lagunduta dauden jarduerei lotu gabeak izatea. Urteko ordainsari garbia kontratuan adieraziko da, eta deialdiko 3.2c) artikuluan ezartzen diren gutxienekoen araberakoa izan beharko du. Titulazio akademikoa Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne) Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana). 18.000,00 € Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana). 15.200,00 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 13.000,00 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 11.200,00 € Edonola ere, kontratazioek bat etorri beharko dute Langileen Estatutuko eta aplika daitekeen gainerako araudiko aurreikuspenekin. LEHEN AUKERA PROGRAMA

6 Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak
ENTITATE KOLABORATZAILEAK 13. artikuluan arautzen diren entitate kolaboratzaileek enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta/edo kudeatzea; eta/edo hezkuntzaren arlotik lanaren arlora trantsizioa egiteko prozesuaren kudeaketa eta jarraipena, baldin eta, azkenean, eta deialdi honen babesean, diruz lagundu daitezkeen kontratuak formalizatzen badira. LEHEN AUKERA PROGRAMA

7 Enpresa eta entitate onuradunak
Enpresak Enpresa pribatuak (haien forma juridikoa edozein dela ere), banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, elkarteak eta fundazioak, baldin eta hurrengo baldintza hauek betetzen badituzte: Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea. Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea. Enpresako langileen legezko ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honen babesean kontratatzeko asmoa dagoela. Enpresak eskaeran berariaz adierazi beharko du langileen legezko ordezkaritzarik baduen ala ez. Berreskuratzeko agindu bete gaberik ez izatea, Europako Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren. LEHEN AUKERA PROGRAMA

8 Hurrengoek ezingo dute entitate onuradun izan:
Enpresa eta entitate onuradunak Enpresa eta entitate onuradunek bete beharreko baldintza orokorrak: Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzea. Erakunde eskatzailearen xedeak eta helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak gizonen eta emakumeen tratu- nahiz aukera-berdintasunaren printzipioaren araberakoak izatea. Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne. Ez egotea Diru Laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan diru-laguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debeku-egoeratan. Hurrengoek ezingo dute entitate onuradun izan: Organismo autonomoak. Sozietate publikoak. Administrazio publiko baten menpeko elkarte edo entitateak. Aldi baterako laneko enpresak, langileak lagatzeko enpleguetarakoak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere organismo autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman eta itzultze- edo zehapen-prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko.. LEHEN AUKERA PROGRAMA

9 Enpresa onuradunen obligazioak
1.- Oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluetan ezarritako obligazioak betetzea. Bereziki, honako hauek: 7.1.a) artikuluan jasotako hautaketa-prozeduraren bidez kontratuak egin behar dituzten enpresek, kontratua egin aurretik, kontratatuko den pertsonak ikasketak egin dituen prestakuntza-zentrora joko du, ikastetxeak egiazta dezan 5.1 eta 5.2.a) artikuluetan ezarritako baldintzak eta 13.5 artikuluan adierazitako prozesuaren kudeaketa eta jarraipenaren gainerako xehetasunak betetzen direla. 7.1.b) artikuluan jasotako hautaketa-prozeduraren bidez kontratuak egin behar dituzten enpresek enplegu-eskaintzak kudeatzeko eskaera aurkeztu behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo haren kolaboratzaile den entitate baten bitartez. Diru-laguntza jasotzea eragin duen jarduera gauzatzea. Plantillaren enplegu-mailari eustea 9. artikuluan adierazitako kontratuen gutxieneko iraunaldian. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan justifikatzea laguntzak emateko edo laguntzez gozatzeko betebeharrak eta baldintzak bete direla. Honako hauen egiaztatze-jarduketei baiezkoa ematea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak. Diruz lagundu daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtserako aukeratuak izateko baldintzak beteko badituzte, entitate onuradunean gastuaren kontabilitate-erregistro bat eraman behar da, aparteko kontabilitate-identifikazio batekin eta kontabilitate-kode egoki batekin. Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea diru-laguntza emateko kontuan izan den edozein baldintzaren aldaketa, baita diruz lagundutako jardueren xedeari edo izaerari nabarmenki eragiten dion edozein gertakizun ere. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari laguntzea jarduera horien-egiaztapen, -jarraipen eta kontrol-prozeduretan. LEHEN AUKERA PROGRAMA

10 Enpresa onuradunen obligazioak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi, eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. rako Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren edo ko EGF Programa Operatiboaren esparruan, deialdi honen babesean diruz lagundutako komunikazio-, zabaltze-, edo argitalpen-material eta ekintza guztietan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatu dituztela adieraztea. Enpresa onuradunen zerrenda Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluan adierazitako zerrenda publikoan jasoko da. Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunari buruzko obligazioak: - Probetan edo elkarrizketetan eta lanpostuetarako hautaketak egitean tratu- eta aukera-berdintasunaren eta emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio ezaren printzipioa aplikatzen dela bermatzea. Kontratatutako pertsonen adostasuna lortzea, haien datuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskura jartzeko, eskatutako diru-laguntza kudeatzeko soil-soilik, eta deialdi honen 24. artikuluan xedatutako edukiaren berri ematea kontratatuei. 2.– Era berean, praktikaldiko kontratu bat amaitzean bete beharko den obligazio espezifiko gisa, enpresak ziurtagiri bat egin behar dio langileari. Hor, honako hauek jaso behar dira, gutxienez: – Kontratuaren iraupena. – Betetako lanpostuak, eta bakoitzean egindako zeregin nagusiak. Dokumentazio, publizitate, irudi eta material guztietan sexismorik gabeko hizkera erabili behar da, emakumeen kontrako bereizkeria edo estereotipo sexistak bultzatzen dituzten irudiak saihestu behar dira, eta berdintasunaren aldeko irudiak sustatu behar dira, presentzia orekatua, aniztasuna, erantzukidetasuna eta rol eta genero-identitate pluraltasuna sustatzen dutenak. LEHEN AUKERA PROGRAMA

11 Enpresa eta entitate onuradunak
Eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzeko entitate kolaboratzaileak: Hauek izan daitezke onuradunak: 2015eko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren arabera (2015eko otsailaren 2ko EHAA), bitartekotza-zerbitzua ematerakoan jarduera hauek gauzatzeko baimena dutenak, soilik enplegu-eskaintzak erregistratu eta kudeatzeari dagokionez. Entitate hauek izendatu ahalko dira entitate kolaboratzaile deialdi honi berariaz lotutako lan-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko, betiere, egoitza EAEn badute: Unibertsitateak. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta itunpeko pribatuak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren entitate kolaboratzaileak, 2016ko ekitaldiko deialdiei dagozkien lanerako prestakuntza eta orientazioa emateko diru-laguntzen onuradun badira. Udalak, mankomunitateak, kuadrillak, tokiko garapenerako agentziak eta Behargintzako zentroak. ESKAERA (I. ERANSKINA) Hilabete bat, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera LEHEN AUKERA PROGRAMA

12 Enpresa eta entitate onuradunak
Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizio-prozesua kudeatzeko eta prozesu horren jarraipena egiteko entitate kolaboratzaileak: Entitate hauek izan ahalko dira goian adierazitako entitate kolaboratzaile: Unibertsitateak eta lanbide-heziketako ikastetxe publiko eta pribatu itunduak, bai eta haiek biltzen dituzten elkarteak ere. Trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipentzat joko dira entitate kolaboratzailearen jarduera hauek: - Enpresak zuzenenean hautatzen dituen gazteen lan-eskaerak berreskuratzea, berritzea, berrikustea eta aldatzea. - Egiaztatzea kontratatutako gazteak Gazte Bermea Sisteman izena emanda daudela, kontratua sinatu aurreko egunetik, gutxienez. - Enpresak zuzenean hautatzen dituen gazteek, kontratua sinatzeko unean, 5.1 artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzea eta bermatzea. - Kontratua kontratatutako pertsonak egindako ikasketen edo prestakuntzaren mailari egokitutako praktika profesionala lortzea ahalbidetuko duen lanpostu baterako dela egiaztatzea. - Prestakuntza Duala enpresan bukatu duten pertsonen kasuan, prestakuntza hori hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko bada, kontratua mugagabea dela edo gutxienez 12 hilabeteko praktikaldiko kontratua dela egiaztatzea. -Kontratatutako pertsona Lanbideko informazio-sisteman identifikatzea Lehen Aukera programaren bidez sustatutako kontratu bati lotutako pertsona gisa. ESKAERA (I. ERANSKINA) Hilabete bat, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera LEHEN AUKERA PROGRAMA

13 Kontratatutako gazteek bete beharreko baldintzak
1.-16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago duten gazteak, baldintza hauek betetzen dituztenak: a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. b) Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta kontratua egiterakoan langabea izatea. c) Ondoko titulazio hauetakoren bat edukitzea: d) Tituluari lotutako enpleguetan gehienez 6 hilabeteko esperientzia izatea. Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana). Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia Plana). Lanbide Heziketa arautuko edo berariazko Lanbide Heziketako goi- edo erdi-mailako teknikaria. Bi titulu hauek ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2). Oinarrizko Lanbide Heziketa. Ofizialki aurrekoen baliokidetzat jotzen diren beste titulazioak. Profesionaltasun-ziurtagiria. LEHEN AUKERA PROGRAMA

14 Kontratatutako gazteek bete beharreko baldintzak
2.– Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon behar dute: Enpresak zuzenean egindako hautaketa-prozesuan, kontratatutako gazteak Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere bulegoen edo entitate kolaboratzaileen bidez egiten duen hautaketa-prozesuan, lehentasuna emango zaie Gazte Bermea Sisteman izena emanda daudenei, Hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legean ezarritakoari jarraituz. 3.- Prestakuntza Duala egin duten enpresa berean gazteak zuzenean hautatuta egiten diren kontratuetan, prestakuntzaren xedea izan bada hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzea, kontratu mugagabeak izan beharko dute, edo gutxienez 12 hilabeteko praktikaldiko kontratuak. 4.- Lehen Aukerako praktikaldiko kontratuaren modalitatea baliatuta aurreko edizioren batean kontratatu ziren pertsonak kontratu mugagabearen modalitatean soilik har daitezke kontuan oraingo deialdiaren ondorioetarako, jada eskuratu duten lan-esperientzia gorabehera, baldin eta kontratu mugagabea egiten duen enpresa ez bada praktikaldiko kontratua egin zuen enpresa berbera. LEHEN AUKERA PROGRAMA

15 Parte hartzaileak hautatzeko prozedura
Enpresak Programan parte hartuko duten gazteen hautaketa (eta kontratazioa) eskaera aurkeztu baino lehenago egingo da. Honela egingo da hautaketa hori: Enpresak zuzenean hautatuta. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez edo haren kolaboratzaile den entitate baten bidez.  Enpresak zuzenean hautatuta, kontratatu beharreko gazteak 2018an titulazioa lortzeko ikasketak egin dituen prestakuntza-zentroaren lankidetzarekin, enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan duen edo dituen enpresan edo enpresetan prestakuntza-aldi bat egin ondoren, formula hauetakoren bat erabiliz: - Prestakuntza duala. - Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko prestakuntza. - Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean emandako bekak, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortu aurretik enpresan prestakuntza jasotzeko. - Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean emandako bekak, unibertsitate-eremutik lan-eremura igarotzeko trantsizio gisa enpresan prestakuntza jasotzeko. Enpresak, kontratuak egin aurretik, kontratatuko den pertsonak ikasketak egin dituen prestakuntza-zentrora joko du, ikastetxeak egiazta dezan betetzen direla 5.1 eta 5.2.a) artikuluetan ezarritako baldintzak eta lehen aipatutako 13.5 artikuluan adierazitako prozesuaren kudeaketa eta jarraipenaren gainerako xehetasunak. LEHEN AUKERA PROGRAMA

16 Parte hartzaileak hautatzeko prozedura
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez edo entitate kolaboratzaileren baten bidez, enpresak zuzenean hautatzen ez dituen gazteak kontratatzeko. - Hautaketarako, eskaintza kudeatzeko eskaera bat aurkeztu beharko da bete beharreko lanpostuaren profil bakoitzeko. Eskaera inprimaki normalizatuan aurkeztuko da, IV. eranskinean ezarritako ereduarekin bat.    - Eskaintza kudeatzeko eskaera bakoitza eskaintza hori jasotzen duen bulegoak edo entitate kolaboratzaileak erregistratuko du, eta enpresari jakinaraziko zaio haren erreferentzia. Lehentasuna emango zaie 5. artikuluko 2. zenbakian adierazitako eran Gazte Bermea Sistemako datu-basean izena emanda dauden pertsonei. Lehen Aukerako praktikaldiko kontratuaren modalitatea baliatuta aurreko edizioren batean kontratatu ziren pertsonak kontratu mugagabearen modalitatean soilik har daitezke kontuan oraingo deialdiaren ondorioetarako, jada eskuratu duten lan-esperientzia gorabehera, baldin eta kontratu mugagabea egiten duen enpresa ez bada praktikaldiko kontratua egin zuen enpresa berbera. - Eskaintza bat kudeatu ondoren hautagai gisa bideratu diren pertsonei egindako kontratuak baino ez dira diruz lagunduko. - Kontratu bakoitzaren komunikazio-prozesuan, enpresak nahitaez adierazi beharko du kontratu horri dagokion eskaintzaren erreferentzia. LEHEN AUKERA PROGRAMA

17 kontratua amaitzen denetik
Kontratuaren amaiera Praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratuen gutxieneko iraupenak eskatutakoa edo diruz lagundutakoa izan beharko du, eta kontratu mugagabeen kasuan, berriz, 15 hilabetekoa izango da gutxienez. Lan-kontratua amaitzen bada probaldia gainditu ez delako, lana borondatez utzi delako, bidezko kaleratzea gertatu delako, kontratatutakoa hil delako edo ezinduta gelditu delako 7 egun kontratua amaitzen denetik Lanbideri horren berri emateko, kontratatutakoak lan egindako aldiaren zati proportzionalaren arabera diru-laguntza doi dezan Kontratu-harremana lehen aurreikusi ez den beste kausaren batengatik amaitu bada, diru-laguntza oso-osorik itzuli beharko da, deialdi honen 23. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Enpresak beste pertsona bat edo batzuk kontratatu nahi izanez gero, nahitaez eskatu beharko du berriro diru-laguntza, deialdi honetan aurreikusitako epean eta eran. LEHEN AUKERA PROGRAMA

18 Diru-laguntzaren zenbatekoa
Enpresak Praktikaldiko kontratua edo kontratu mugagabea, titulazio akademikoaren arabera Praktikaldiko kontratua Kontratu mugagabea Diru-laguntza 6 hilabeterako 12 hilabeterako Diru-laguntza, emakumeen ordezk. txikiagoa (6 hilabete) (12 hilabete) Diru-laguntza, emakumeen ordezk. txikiagoa Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia Plana) 4.500,00 € 7.200,00 € 9.000,00 € 4.950,00 € 7.920,00 € 9.900,00 € Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 3.800,00 € 6.080,00 € 7.600,00 € 4.180,00 € 6.688,00 € 8.360,00 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 3.250,00 € 5.200,00 € 6.500,00 € 3.575,00 € 5.720,00 € 7.150,00 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 2.800,00 € 4.480,00 € 5.600,00 € 3.080,00 € 4.928,00 € 6.160,00 € Diru-laguntzen zenbateko hauek lanaldi osoko kontratuei dagozkie, lanaldi partzialekoetarako lanaldiaren proportzioan doituko dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web orrian argitaratuta dago emakumeen ordezkaritza txikiagoa duten arloen taula. Entitate kolaboratzaileak Zenbateko horiek % 10 handituko dira deialdi baten babesean diruz lagundutako eta formalizatutako 20 kontratuko, deialdi horretako enplegu-eskaintzak hartu, erregistratu eta/edo kudeatu badira. Eskaintza biltzea eta erregistratzea 120 euro Eskaintzaren kudeaketa 80 euro Trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena 120 euro LEHEN AUKERA PROGRAMA

19 Eskaerak aurkeztea Diru-laguntza eskatzeko epeak 2018ko urriaren 31ra
Kontrataziorako diru-laguntzaren eskaera: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2018ko urriaren 31ra (diruz laguntzeko kontratuaren azken eguna) II. ERASKINA ENPRESAK Enplegu-eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta/edo kudeatzeko eta/edo trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko diru-laguntzaren eskaera: 2018o azaroaren 2tik 16ra III. ERANSKINA ENTITATE KOLABORATZAILEAK LEHEN AUKERA PROGRAMA

20 Entitate kolaboratzaileak
Diru-laguntzaren ordainketa 1. ordainketa: % 52 Diru-laguntza emandako unean(*) Enpresak 2. ordainketa: % 48 edo justifikazioari dagokion zenbatekoa (**) (*) Lan-kontratuak egiteagatiko diru-laguntzaren eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: Kontratuaren kopia, identifikazio fiskaleko txartela, enpresa eratu dela ziurtatzen duten eskriturak, senidetasunik ez egoteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, enpresan dauden langileen batezbesteko kopuruaren egiaztapena, bi txostenen bitartez (“Alta egoeran dauden langileen batezbesteko plantillaren txostena”, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana -RED sistemaren bidez eskuratuta-, enpresak EAEn dituen lan-zentroak aintzat hartuta. Txostenetako bat kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurre-aurreko 6 hilabeteei buruzkoa izango da, eta, bestea, kontratazioaren alta egunari buruzkoa. Horretaz gain, enpresak zuzenean, prestakuntza-zentroekin lankidetzan, hautatu dituen gazteen kontratuak direnean (7.1a art.): Aurkeztutako kontratuan adierazitako titulua eskuratu izana egiaztatzen duen agiria eta Kontratua egin den enpresan prestakuntza-aldia egin izana egiaztatzen duen agiria. (**) Justifikazioa (praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epean, eta kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren, eta, betiere, 2019ko abenduaren 19a baino lehen): Azken Memoria, zeinak kontratatutako gazteen zerrenda eta kontratuen iraupena jasoko baititu. Entitate kolaboratzaileak Ordainketa bakarra Diru-laguntza emateko ebazpenaren ondoren LEHEN AUKERA PROGRAMA

21 Izapidetzeko organo eskuduna Ebazteko organo eskuduna
Prozedura eta izapidetzea Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie diru-laguntzak deialdiko eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte. Eskaerak izapidetzea Izapidetzeko organo eskuduna Lan Aktibazioko Zuzendaritza Ebazteko organo eskuduna Lanbideko Zuzendaritza Nagusia Ebazpena Gehieneko epea: 6 hilabete, eskaintza aurkezten den egunetik hasita. Administrazio-bidea amaitzen du. Errekurtsoa Berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean. LEHEN AUKERA PROGRAMA

22 Jarraipena eta kontrola Diru-laguntza aldatzea
Prozedura eta izapidetzea Publizitatea Enpresa onuradunen zerrenda eta ematen diren kopuruak EHAAn argitaratuko dira. Nolanahi ere, diru-laguntza emateko ebazpena berariaz eta banaka ere jakinaraziko da. Lanbidek, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako funtsen Kontrol Instantziek beharrezkoak diren ikuskaritza- eta kontrol-jarduerak egin ahal izango dituzte, helburuak betetzen direla bermatzeko. Horretarako, diruz lagundutako kontratazioei buruzko dokumentazio guztia gorde eta zaindu beharko du enpresak, gutxienez 2024ra arte. Jarraipena eta kontrola Diru-laguntza aldatzea Baldintzen aldaketa horren ondorioz diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateraezinak dira kontzeptu eta helburu berberagatiko beste diru-laguntza, laguntza eta diru-sarrerekin; ez ordea, lan-kontratu mugagabeetarako edo praktiketako kontratuetarako Gizarte Segurantzari egindako kotizazioetako hobariekin. Bateraezintasunak LEHEN AUKERA PROGRAMA

23 Prozedura eta izapidetzea
Entitate onuradunek ez badituzte betetzen Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikuluan ezarritako obligazioak edo deialdian espezifikoki aurreikusitakoak, edo Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 53.1 artikuluan diru-laguntzak itzultzeko ezarritako kasuetako batean sartzen badira, Lanbideko zuzendariak ebazpen bat emango du, non ezarriko baita entitate onuradunek jasotako zenbatekoak eta legezko interesak –diru-laguntza ordaintzen denetik aurrerakoak– itzuli beharko dituztela, osorik edo partzialki. Ez-betetzea 15 eguneko epea emango da alegazioak aurkezteko. Itzultzeko prozedura Lanbideko zuzendari nagusiak abiaraziko du, eta, horrela badagokio, egiteke dauden ordainketak etengo ditu. Alegazioak aurkezteko epea igarotakoan halakorik aurkeztu ez bada edo onartu ez badira, Lanbideko zuzendari nagusiak ebazpena emango du. Ebazteko gehieneko epea 12 hilabetekoa izango da. Ebazpenaren arabera ez-betetzerik izan bada, interesdunak bi hilabeteko gehieneko epean itzuli beharko dizkio dagozkion kopuruak Lanbideri, ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Epe hori borondatezko epetzat joko da. Borondatezko epearen barruan ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekingo zaio. Itzulketa LEHEN AUKERA PROGRAMA

24 Lehiakortasunari buruzko Europako Arautegia
Prozedura eta izapidetzea Lehiakortasunari buruzko Europako Arautegia Deialdi honetan, gazteak kontratatzeagatik zehaztutako laguntzek bat etorri beharko dute "minimis" laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an egindako 1407/2013 (EE) Erregelamenduarekin (DOUE L352, ). Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari "minimis" laguntzetan emandako guztirako zenbatekoa ezin izango da euro baino gehiago izan hiru ekitaldi fiskalen barruan. Muga hori aplikatzeko, kontuan hartu beharko da nola definitzen den "enpresa bakarra" Erregelamendu horren 2.2 artikuluan. Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako muga maximoa. LEHEN AUKERA PROGRAMA

25 Lan Aktibazioko Zuzendaritza DIRECCIÓN DE ACTIVACIÓN LABORAL
ENTITATE KOLABORATZAILEEN BAIMENAK ETA LAN-ESKAINTZEN KUDEAKETA Laneratze Zerbitzua: ENPRESA ETA ENTITATE KOLABORATZAILEEN DIRU-LAGUNTZA ESKAERAK Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945, LEHEN AUKERA PROGRAMA LEHEN AUKERA PROGRAMA


Descargar ppt "LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK"

Presentaciones similares


Anuncios Google