La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

HISTORIAK jarraitzen du...!

Presentaciones similares


Presentación del tema: "HISTORIAK jarraitzen du...!"— Transcripción de la presentación:

1 HISTORIAK jarraitzen du...!
Eskaintzen dizugu

2 GERTAERA pozgarri bat ospatzen da Euskal Herriko txoko honetan:
2006. urte honetan bertan GERTAERA pozgarri bat ospatzen da Euskal Herriko txoko honetan: Pasiotarren PRESENTZIAREN eta BIZITZAREN 50. urteurrena

3 “Txoko” honek badu izen bat: Amorebietan dago, Bizkaiko Probintzian.
ORUE-EUBA, Amorebietan dago, Bizkaiko Probintzian.

4 1949 1949. urtean iritsi ziren Pasiotarrak toki honetara.
Balendin Mendibek, Teodoro Oruek eta Julian Gerrikagoitiak “Zubieta” baserrian, Ibaizabal ibaiaren ertzean, hartu zuten ostatu; handik ezarriko zuten indarrean asmo ederra: lehenengo eta behin, eta batez ere, heziketa ardura; laster urratu ziren beste zenbait zeregin, esaterako, pastoral ekintza eta kultura arloa, gerora hainbesteko eragina izango zuten esparruak.

5 Eginbeharrik behinena: ingurua landu eta behar zirenak prestatu,
eraikuntza berria hasteko. 1954. urteko urriaren 24an izan zen lehen harriaren bedeinkapena.

6 eman zitzaion hasiera ikastetxeari. 1956. urteko irailaren 14a zen,
Bi urte pasa aurretik, eman zitzaion hasiera ikastetxeari. 1956. urteko irailaren 14a zen, artean etxegintza lanak burutu baino lehen. Baina hasiera eman zitzaiola-eta, poza eutsi ezinezkoa zen, urtero zetozen apaizgai ugariak ikusita.

7 Askoren arteko elkarlan honetan,
gora handiko hainbeste pertsona izan dira tarteko, nor baino nor jokatu dutenak, isilean eta bihotz handiz ekinean lan hain txalogarri bezain erabakigarrian. Erlijiosoen Elkartea, hezkuntza eta pastoraltzako ekintza honen hasieran, 14 erlijiosok osatzen zuten.

8

9 Irakaskuntzaren lehen aldian (1956-1969) SEMINARIOA zen etxea,
pasiotar familiaren beharrei eta helburuei erantzuteko eta sasoiko giroei eta eskabideei egokituta.

10 Seminarioa erabat pasiotar bizitzari begira zegoen.
Baina, giza, kultura eta eliz eremuetan aldaketa sakonen aldia izanik, hemen ere bokazio eskasiak gogor jo zuen, begi bistako ondorenak utziz.

11 Aldi hau erlijio giro gozoz eta ilusioz gainezka dago,
Pasiotar Elkartearentzat, batez ere, apaizgai gaztetxoen ugaritasunez.

12 berez hain neketsua den heziketa arloan lan gogo beroz eginez,
Erlijiosoek, berez hain neketsua den heziketa arloan lan gogo beroz eginez, gainera, han-hemenka zenbait pastoral ekintza arduratxo hartzen zituzten. Horrek sortu zuen nekea astuna izan zen.

13 Baina pastoral ekintza alor hau luze eta zabal
Bizkaiko bazter eta herri askotara iritsi zen: Misio Santuak, hitzaldiak, gazteen eta helduen taldeen mugimenduak... sekulako pastoral ekintzen sarea landu zuten, laikoen PRESTAKUNTZARI begira, euskal kulturgintzan, bizi balioetan eta giza arloetan jarduteko gai bihurtuz.

14 Elkarteak eta Nekaldiko Kofradiak biek jokatu zuten elkarlan estuan,
Sasoi horretan, Orue-Euba ospakizun eta ekintza askoren topaleku nabarmen bihurtu zen: “Euskal Jaiak” izen handia hartu zuten Euskal Herri osoan. Elkarteak eta Nekaldiko Kofradiak biek jokatu zuten elkarlan estuan, etorkizunean eragin handia izango zuten ekintza aipagarri honetan.

15 Aldi berean, beste lanbide berri bati eman zitzaion hasiera:
Pertsona eta talde askorentzat HARRERA eta ESPITUALITATE eremua indarrean jartzea. Aparteko txokoa otoitzerako eta Jaunarekin topo egiteko. 1961. urtean izan zen gogo jardunetako lehen taldea. 30 urte iraungo du pastoral ekintzari begira, eta era askotako bileren eta ikastaroren topaleku izango da.

16 Baina inguruko giroa iluntzen joan zen,
batez ere, apaizgaien kopuru handiari erantzuteko orduan. Hemen azaltzen da BASERRIA eta bere inguruko hainbeste zerbitzu eder: behitegia; oilategia, geroago inprimategi bihurtu zen zati bat; eta azkenik, dena Lauaxeta ikastolako osagarri izatera iritsi zen.

17

18 Hezkuntza zereginari dagokionez, bigarren aldia 1969. urtean hasi zen:
giza eta kultura mailan goitik beherako aldaketak sortu ziren; adibidez, ikastetxe bihurtzea erabaki eta onartu zen, askotariko kristau bokazioetara irekiz; horrelaxe hasi zen aldi berri bat Historia honetan.

19 SAN GABRIEL ikastetxearen historia da,
legezko onarpenaren jabetasun eta guzti, egoera berrira erabat egokitu beharra etorri zen, erlijiosoz eta laikoz osaturiko irakasleen kopurua gehituz.

20 Vatikano II. Kontzilioko aire berritzaileak
Orue-Eubako Pasiotar Elkarteari ere eragin zion, eta urteko azaroaren 19an, gure etxea inguruko baserri aldearen PARROKIA bihurtu zen, harrezkero Parrokiako PASTORAL EKINTZA izan da hemengo Pasiotarren presentziaren oinarrizko ardatz.

21 Ikastola LAUAXETA: 1977

22 Hezkuntza topa gune den aldetik,
martxa barri bat hasten da ko ikasturtean: LAUAXETA ikastola da; ikastetxean indarrean zegoen zerbitzuak -mailaz maila- hartzen eta nork bereganatzen joan zen. Ikastetxea erabat ikastola bihurtzea ko ikasturtean gertatu zen.

23 Eskakizun berriei zegozkien azpiegiturak egokitu ondoren,
Hezkuntza Egitasmoak hezkuntza garrantzitsuari eman zion leku, eta, pertsonaren balio eta esparru guztietako garapenean oinarrituz, Europa mailan domina eta guzti goraipatua izan da. 1400 inguru da ikasleen kopurua.

24 Gaur egun eta aurretiazko lanaren ondorio bezala,
KULTURA ERRONKARI aurre ematen zaio Euskal Herriaren aurrean. Bai Ibaizabal argitaletxea, bai IKA (Ikastola Katolikoen Alkartea) dira hartutako konpromisoei dagokien erantzuna; eta, urteetan zehar, fruitu ederrik eskaini dizkio euskal gizarteari.

25 EGOERA BERRIA: 1998

26 eta hezur mamituz zetorren giza
Baina urteen joanean eta hezur mamituz zetorren giza eta erlijiozko egoera berriaren aurrean, 1998. urtean pasiotarren presentziak inguru honetan BIRMOLDAKETA sakon bati ekin dio: Elkartearen bizilekua oso-osorik berregituratu da, gaixoen eta adinekoen egoitzaren zerbitzua eskaintzeko egokituz, Pasiotarren bizileku izateaz gain. Aldaketarako Pasiotar Familiak erakutsi duen ahalmena benetan txalogarria izan da.

27 Horrez gain, pastoral eskakizunei erantzunez,
eliza berria eta parrokia aretoak eraikitzea bultzada sendo bat izan da konpromiso bidean, bai Elizbarruti mailan, bai baserri munduari zerbitzu berezi gisa. Horrela, hezkuntza eta ospakizun topa gune bihurtu da ETORKIZUNERA begira.

28 Eta gaur egungo aldira iritsi gara: ETORKIZUNA.... egiazko ERRONKA da,
hasi berri dauden ekintzen aldetik, bai eskuartean ditugun eta lantzen ari garen esparruen aldetik.

29 oraintsu indarrean jarri duen ekintza da
Pasiotar Elkarteak oraintsu indarrean jarri duen ekintza da WEBGUNE BERRI hau, lehengoaz gainera eta lehengo guztiaren oinarri eta lagungarri izateko asmotan, bizi esparru guztiei gizatasun eta kristautasun arnasa ezarriz.

30 Horregatik, eta gogotik, aitortzen dugu: ”Onena jazotzeko dago...!”
Erronka nabarmena da... eta hemen dago. Horregatik, eta gogotik, aitortzen dugu: ”Onena jazotzeko dago...!”

31 GONBIDATZEN ZAITUGU...!


Descargar ppt "HISTORIAK jarraitzen du...!"

Presentaciones similares


Anuncios Google