La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Erabilera Gidaliburu Azkarra

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Erabilera Gidaliburu Azkarra"— Transcripción de la presentación:

1 Erabilera Gidaliburu Azkarra
Gidaliburu hau zuk zerbitzua errazago erabil dezazun diseinatua dago. Arretaz irakurri gidaliburua, erraz, segurtasunez eta zuzen erabiliko duzula bermatzeko. Gorde gidaliburua, etorkizunean behar duzunerako. Motoaren edo App-aren funtzionamenduari buruzko zalantzarik baduzu, eta gidaliburu honetan argitu ez bada, jar zaitez harremanetan Bezeroaren Arretarako sailarekin telefono honetan: Erabilera Gidaliburu Azkarra Copyright© Going Green S.L. Montserrat Roig kalea, 54 08908 L’H, Bartzelona. Espainia Gorabeheretarako telefonoa:

2 APP-AREN ERABILERA LEHEN URRATSAK: MENUA ESKATU ZURE ERRESERBA
1 Zure helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi ondoren, zure APParen “MENU” atalean sartuko zara. Lau erlaitz topatuko dituzu honako informazio honekin: 2 DENBORAREN ARABERA: bidaiaren iraupena aukeratu behar duzu, baita abialekua, helmuga, data eta jasotzeko ordua ere. Gero, “ESKATU” botoia sakatu eta zure erreserba berretsi “ERRESERBATU” sakatuz. 3 DISTANTZIAREN ARABERA: abialekua, helmuga, data eta jasotzeko ordua aukeratu behar dituzu. Gero “ESKATU” botoia sakatu eta zure erreserba berretsi “ERRESERBATU” sakatuz. ERRESERBATU: zure erreserba egiteko, nahi duzun aukeraren arabera GIDATU: Erreserba bat hastear dagoenean, aukera honi esker zure motoa topatu, piztu eta itzali ahal izango duzu. NIRE ERRESERBAK: erabiltzeko dituzun edo erabiltzen ari zaren erreserbak antolatu, aldatu, eten edo ezabatzeko. NIRE KONTUA: zure datu pertsonal, kontratu mota, pasahitz eta bankuko datuei buruzko informazioa ematen du. Zure erreserba kudeatzeko joan “NIRE ERRESERBAK” atalera. “MENU” ataleko aukera guztiek “LAGUNTZA” ikonoa gehitu dute zure APPak dituen aukera guztietan laguntzeko.

3 APP-AREN ERABILERA NIRE ERRESERBAK GIDATU NIRE KONTUA
ERABILTZEKO DAUDEN ERRESERBAK: zure erreserbak aldatu eta bakoitzaren egungo egoera ikus dezakezu hemen: Erreserba bat hastear dagoenean, joan “GIDATU” atalera eta aukeratu zure motoaren “KOKAPENA IKUSI”. Aurkitzen duzunean, jar zaitez zure motoaren ondoan eta sakatu “EKIN BIDAIARI” botoia. * Gogoratu App hau motoaren Wifi sarera konektatzen dela pizteko, eta beraz, hori egitea eragozten dizun mezuren bat agertzen bazaizu, berrikusi zure Smartphonearen Wifi doikuntzak eta berriro saiatu. 1 2 BIDAIEN HISTORIALA: egindako bidaiak dataren arabera antolatuak ikus ditzakezu hemen. Erabiltzen: zure motoa erreserba zehatz baterako erabiltzen ari zarela adierazten du. Erabiltzeko: zure erreserba kudeatzen ari direla eta laster moto bat esleituko zaizula adierazten du. GOGORATU Sakatu “GORABEHERA JAKINARAZI”, motoak matxuraren bat baldin badu. Erreserbaren baten gainean zapaltzen baduzu, zure bidaiaren xehetasunak ikus ditzakezu, baita “ALDATU” edo “BALIOGABETU” aukerak ere. Bidean geldialdi bat egin nahi baduzu, Kaskoaren gordelekua ireki nahi baduzu, sakatu App-ko “Bidaiari berrekin/Kaskoa ireki” botoia, kaskoa gorde eta gogoratu gordelekua ixtea. Motoa itzali botoi gorria OFFen jarriz. Pantaila itzali egingo da, baita motoa ere, baina zure erreserbak aktibo jarraituko du. Helmugara iristean erreserba amaitu nahi baduzu, sakatu “Bidaiari berrekin/Kaskoa ireki” zure Smartphonean kaskoa gorde nahi baduzu. Ziurta ezazu gordelekua itxi duzula. Motoaren botoi gorria sakatu OFF posizioraino eta, APPko Gidatu menutik, sakatu “Erreserba amaitu”. Tick berdea: bidaia egoki burutu da. Harridura gorria: ez da bidaiarik egin. Harridura horia: bidaia egin da baina ez dira   bete zerbitzuaren baldintzak. Desbideratzeak gertatu dira helmuga, denbora eta/edo kilometroetan. NIRE KONTUA Hemen zure egungo kontratua topatuko duzu, metatutako doako minutuak eta kilometroak, eta aplikaziotik irten nahi duzun ala ez. Gainera, kontratua, fakturazio-datuak eta pasahitza alda ditzakezu

4 Bidean geldialdia egitea eta erreserba amaitzea
NOLA ERREGISTRATU ETA ERRESERBAK EGIN? MOTOA NOLA ERABILI? 1 Erregistra zaitez _______ helbidean eta kontratu mota aukeratu - Bisitaria, alta-kuotarik gabe. Zure erreserbak bakarrik ordaintzen dituzu. - Bazkidea, alta-kuota bat du eta prezioa doituagoa da erreserbak egitean. -. Piztea 1 1 Motoa aktibatzeko, sakatu “Bidaiari ekin” zure MOTIT aplikazioan, motoa pizteko ON/OFF botoi gorria beti OFF posizioan dagoela. Motoaren pantaila piztu egingo da eta “READY” modua agertuko da. * Gogoratu App hori motoaren Wifi sarera konektatzen dela pizteko, eta beraz, hori egitea eragozten dizun mezuren bat agertzen bazaizu, berrikusi zure Smartphonearen Wifi doikuntzak eta saiatu berriro. 2 Deskarga ezazu App hau zure Smartphonean, DOAKOA DA! Android eta Interneteko sarbidea duen Smartphone bat beharko duzu. 2 Orain, motoaren botoi gorria sakatu ON posiziora igarotzeko, eta pantaila “Ready” modutik “ON” modura aldatuko da, eta kaskoaren gordelekua ireki egingo da. Atera kaskoa eta berriro itxi gordelekua, zapalduz, eta pantailako adierazlea gorria egotetik grisa egotera igaroko da. 3 Egizu erreserba App-aren bitartez 3.1 Idatz itzazu erregistratzean aukeratutako erabiltzailea – a – eta pasahitza. 3.2 Erreserba mota aukeratu Denboraren arabera: Erreserba ezazu moto bat nahi duzun denborarako. Distantziaren arabera: Erreserba ezazu egin nahi duzun ibilbide zehatza 4 Motoa jaso Prezioa onartu ondoren, zure erreserbaren datuak zure App-an agertuko dira eta 15 minutuko tartea izango duzu motora hurbildu eta martxan jartzeko. Nire erreserbak atalean horien zerrenda ikusiko duzu, eta 15 minutuko tarte horretan baliogabetzeko aukera izango duzu. “Bidaia berri bat erabilgarri” mezua jasoko duzu. Gogoratu wifia edo 3G aktibatu behar duzula zure Smartphonean mezu hori jasotzeko. Hortik aurrera, zure App-an motoaren kokapena eta matrikula kontsultatu ahal izango duzu, baita haren ondoan zaudenean piztu ere. 3 Jantzi kaskoa, jarri moto gainean eta … ongi joan! Bidean geldialdia egitea eta erreserba amaitzea 1. Bidean geldialdi bat egin nahi baduzu, Kaskoaren gordelekua ireki nahi baduzu, sakatu App-aren “Bidaiari berrekin/Kaskoa ireki” botoia, eta gogoratu gordelekua ixtea. Motoa itzali botoi gorria OFFen jarriz. Pantaila itzali egingo da eta motoa blokeatu, baina zure erreserbak aktibo jarraituko du. Bidaiari berrekiteko, sakatu “Bidaiari berrekin/Kaskoa ireki” App-aren bitartez eta pantaila “Ready” moduan piztu ondoren, botoi gorria ON posizioan jarri. Jantzi kaskoa eta gogoratu gordelekua ongi itxi behar duzula. 2. Helmugara iristean erreserba amaitu nahi baduzu, sakatu “Bidaiari berrekin/Kaskoa ireki” zure Smartphonean, kaskoa gorde nahi baduzu. Ziurta ezazu gordelekua itxi duzula. Sakatu motoaren botoi gorria OFF posizioraino eta, APParen Gidatu menutik, sakatu “Erreserba amaitu”. Oharra - Gure motoak Zerbitzu Eremuan jaso eta uzten dira, baina hiri osoan barrena ibil zaitezke. - Sistemak zure erreserbaren abialekutik hurbilen dagoen motoa esleituko dizu, eskatutako ibilbide/denborarako bateria nahikoa duela. - Zure erosotasun eta segurtasunerako, motoak GPS sistemaz lokalizatuak daude. Adi Gogora ezazu eskatutakoa ez den beste helmuga batean aparkatzeak penalizazioak izan ditzakeela, horrek hurrengo erabiltzaileari kalte egin diezaiokeelako. Ez ezazu ahaztu motoan ikusten duzun edozein gorabehera guri jakinaraztea App-aren bitartez, ____________ bidez: edo gorabeheratarako telefonoaren bidez:


Descargar ppt "Erabilera Gidaliburu Azkarra"

Presentaciones similares


Anuncios Google