La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

INAUTERIAK.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "INAUTERIAK."— Transcripción de la presentación:

1 INAUTERIAK

2 Inauteriak abendutik martxora arte egiten diren festa ugari dira
Inauteriak abendutik martxora arte egiten diren festa ugari dira. Hausterre egunean bukatzen dute. Inauteri egunak hauexek izaten dira : Eguen zuri, Ostiral argi, Larunbat erregular, Igande Inauteri, Astelehen Inauteri eta Astearte Inauteri. Udaberri garaian ospatzen da eta urte zaharraren amaiera eta urte berriaren hasiera ospatzen zen aintzinean. Olentzero, Miel Otxin Zanpantzar erretzen diren pertsonai horiek, guztiak gauza bera dira; amaitu den urte zaharra. Gaur egun jendea lurralde askotan mozorratzen da. Esate baterako: Brasilen, Italian, Frantzian Alemanian, Britaina Handian...

3 ATORRAK Gu Mundakatik ibiltzen gara kantu eta kantu.
Gu Mundakakoak gara. Mundaka Bizkaiko kostaldean dago. ATORRAK Gu zuri-zuriz jantzita joaten gara. Ni bandako zuzendaria naiz eta beti Frak beltzez jantzita noa. Gu Mundakatik ibiltzen gara kantu eta kantu.

4 MARKITOS Ni Markitos naiz. Zalduondokoa naiz. Zalduondo Araban dago.
Traje beltza,txapela, gorbata eta arraultzez egindako lepokoa daramat. Igande Inauteri egunean Zalduondo agertzen naiz asto baten gainean. Herriko plazan makil batean jartzen naute eta herrian epaiketa egiten da. Azkenean erre egiten naute.Jendeak suaren inguruan dantza egiten du.

5 KOTILUNGORRIAK Gu kotilungorriak gara.Uztaritzen mozorratzen gara honela. Uztaritz Lapurdin dago , Iparraldean. Kapela koloreduna, alkondara zuria, zapi loreduna, gona gorria eta praka zuriz mozorratzen gara. Eskuan makila bat behi buztanarekin eramaten dugu. Lau egunetan ospatzen ditugu Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Pertsonaia batzuk, beti berdinak, joaten gara etxez etxe dantza egiten eta etxekoek emandakoa jasotzen.Sei edo zazpi ordu etxez etxe ibili ondoren, guztiak jatera joaten gara txoko batera.

6 ZAMALTZAIN Ni zamaltzain naiz . Zuberoako Maskaradako pertsonaia naiz. Zuberoa Iparraldean dago. Kapela gorria, jaka eta zaldi zuri eta gorria, praka beltz eta espartina zuriz mozorratzen naiz. Astearte Inauterian antzezpen nagusi egiten da. Maskaradako pertsonaiak hurrengoak dira: Txerrero, Artzaina, Gatuzain, Kantiniersa, Zamaltzain, Zikiratzaileak, Ferratzaileak, Kukulleroak ,Jaun eta Anderea, Laboraria eta Etxekoanderea.

7 ERRALDOITXOAK Gu erraldoitxoak gara. Gu Nafarroa Beherakoak gara. Nafarroa Behera Iparraldean dago. Gu oso altuak gara. Txano zuria jaka gorria eta eskularru zuriekin mozorratzen gara. Inauterietan kabalkadetan parte hartzen dugu. Kabalkadan dantza egiten dugu.

8 Nire mozorroa hartza da. Ni Arizkungoa naiz. Arizkun Nafarroan dago.
Hartzaren mozorroa artilez eginda dago. Gorputz osoa ilez beteta daukat. Igande Inauterian herritik ibiltzen naiz etxez etxe diru eske. Honela inauteriko egun guztietan errepikatzen dugu. Dantza ere egiten dugu: Sagar dantza.

9 Gu Mamoxarroak gara. Unanuakoak gara. Unanua Nafarroan dago.
Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dugu inauteria. Herriko gazteak kamiseta eta praka zuriz mozorratzen gara.Buruan koloretako zapia eta gerriko gorria gerrian janzten dugu. Aurpegian burdinazko karatula jartzen dugu. Karatulak oso zaharrak dira. Eskuan makila bat daramagu eta lukainkak eskatzera joaten gara etxez etxe, gauean jateko.

10 Ni Miel Otxin naiz. Lantzekoa naiz. Lantz Nafarroan dago.
Lantzeko inauteria Astelehen eta Astearte Inauterian ospatzen da. Gure pertsonaiak hurrengoak dira: Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak. Asterarte Inauterian enparantzara eramaten naute Txatxoek. Epaitu ondoren , tiroz hil eta erre egiten naute.

11 JOALDUNAK Gu Joaldunak gara. Ituren eta Zubietakoak gara. Ituren eta Zubieta Nafarroan daude. Gure inauteria Urtarrilaren azken astean eta otsaileko lehenengo astean ospatzen da. Gu Iturenetik Zubietaraino joaten gara zintzarroak joten. Gu mozorratzen gara kapela luzea; “ttuntturroa”, ardi larrua, azpikogona, praka urdinak eta galtzerdiak eta abarkaekin.

12 Nire mozorroa Zakuzaharra da. Lesakakoa naiz. Lesaka Nafarroan dago
ZAKUZAHARRAK Nire mozorroa Zakuzaharra da. Lesakakoa naiz. Lesaka Nafarroan dago Guk gorputza zakukiz estalita daramagu. Barruan lastoa eta aurpegian zapi zuri bat daramagu. Eskuan puxika bat daramagu. Gauean herriko plazara goaz eta han herriko neska mutikoek salto egiten digute gainera lurrera botatzeko eta mozorroa apurtzen digute barrukoa lastoa ataratzeko, plazan jolasteko.

13 MARKITOS HARTZA MIEL OTXIN MAMOXARROAK ZAKUZAHARRAK JOALDUNAK
KOTILUNGORRIAK ATORRAK ERRALDOITXOAK ZAMALTZAIN MARKITOS HARTZA MIEL OTXIN MAMOXARROAK ZAKUZAHARRAK JOALDUNAK


Descargar ppt "INAUTERIAK."

Presentaciones similares


Anuncios Google