Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porAmanda Irma Venturini Modificado hace 6 años
1
Dédée hil da, Comète sarearen antolatzailea
Andrée de Jongh “Dédée” Dédée hil da, Comète sarearen antolatzailea EHULKUren aholkua (Galdegaia eta aposizioak)
2
Zer egin, galdegaiaren ondoren azalpen-aposizio bat behar denean?
Izan ere, galdegaiak eta aditzak etenik gabeko intonazio-segida osatzen dute. EHULKUren aholkua (Galdegaia eta aposizioak)
3
(Galdegaia eta aposizioak)
Ikus adibideok: [galdegai sintagma + aditza] Miren etorri da. Dédée hil da. 2. [galdegai sintagma + aditza] + [,] + aposizioa Miren etorri da, lehengo astean aurkeztu nizun adiskidea. Dédée hil da, Comète sarearen antolatzailea. EHULKUren aholkua (Galdegaia eta aposizioak)
4
(Galdegaia eta aposizioak)
Ikus adibideok: 3. ?[galdegai sintagma] + [,] + aposizioa + [,] + aditza] ? Miren, lehengo astean aurkeztu nizun adiskidea, etorri da. Intonazio-etena egitera behartzen du komak; ondorioz, ez dirudi zuzena. EHULKUren aholkua (Galdegaia eta aposizioak)
5
(Galdegaia eta aposizioak)
Azter ditzagun esaldiok: Idazle asko, herrialde guztietatik etorriak, bildu ziren Frankfurten. Datorren urtean Siziliara, amaren sorterrira, joango gara. Gure itsasontzia ozeanoaren mugetaraino, zimeriarren hiriraino, iritsi zen. Hamaika kazetari, argazki-kameraz hornituak, ikusi genituen ate aurrean. Goiko esaldietako aposizioak koma artean jartzeak ez du laguntzen esaldiok behar bezala irakurtzen. EHULKUren aholkua (Galdegaia eta aposizioak)
6
1. Aposizioa esaldi bukaerara eramatea edo aditzaren atzean ipintzea.
Irtenbide egokiak: 1. Aposizioa esaldi bukaerara eramatea edo aditzaren atzean ipintzea. Frankfurten, idazle asko bildu ziren, herrialde guztietatik etorriak. Datorren urtean, Siziliara joango gara, amaren sorterrira. Gure itsasontzia ozeanoaren mugetaraino iritsi zen, zimeriarren hiriraino. Ate aurrean, hamaika kazetari ikusi genituen, argazki-kameraz hornituak. EHULKUren aholkua (Galdegaia eta aposizioak)
7
2. Aposizioa parentesi edo marra artean ipintzea.
Irtenbide egokiak: 2. Aposizioa parentesi edo marra artean ipintzea. (Marratxo arteko akotazioa ez da etentzat jotzen, eta, beraz, zilegi da aditzaren aurrean jartzea, baita galdegai denean ere.) Idazle asko —herrialde guztietatik etorriak— bildu ziren Frankfurten. Datorren urtean, Siziliara —amaren sorterrira— joango gara. Gure itsasontzia ozeanoaren mugetaraino (zimeriarren hiriraino) iritsi zen. Ate aurrean, hamaika kazetari (argazki kameraz hornituak) ikusi genituen. EHULKUren aholkua (Galdegaia eta aposizioak)
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.