Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
2000 UZTAILA G-3 INDUKZIO ELEKTROMAGNETIKOA
3.- lman baten hego poloa haril bati hurbiltzen zaio, zeinen muturrak galbanometro bati konektaturik dauden. Nolakoa izango da korronte induzituaren norantza? Eta imana aldentzen baldin bada? Arrazonatu erantzunak Zein eragin izango luke korronte induzituaren gainean: a) lman ahaltsuagoa erabiltzeak?. b) lmana harilarekiko abiadura handiagoz hurbiltzeak? c) Harilaren espira-kopurua handitzeak? Hurbiltzean, harila, behetik gora zeharkatzen duten indar-lerroen kopurua handitzen da, beraz harilaren zeharreko fluxu magnetikoa handitzen da eta Lenz-en legea kontuan hartuta aldaketa horren aurka induzitzen da korronte elektriko bat. Horretarako honelakoa izan behar da eta, eskumako araua jarraituz, korronte induzitua erloju orratzen norantzakoa izango da: HIGIDURA Iinduzitua Binduzitua
2
Urruntzean, harila, behetik gora zeharkatzen duten indar-lerroen kopurua txikitzen da, beraz harilaren zeharreko fluxu magnetikoa txikitzen da eta Lenz-en legea kontutan hartuta aldaketa horren aurka induzitzen da korronte elektriko bat. Horretarako honelakoa izan behar da eta, eskumako araua jarraituz, korronte induzitua erloju orratzen aurkako norantzakoa da: HIGIDURA Iinduzitua Binduzitua Jakinik fluxu magnetikoa hauxe dela: Fluxu magnetikoa eremu magnetikoaren intentsitatearekiko, B, espiren azalerarekiko, eta bektoreek osaturiko angeluaren kosinuarekiko eta espira kopuruarekiko, N, zuzenki proportzionala denez:
3
a) Iman ahaltsuagoa erabiltzeak B eremu magnetikoaren intentsitatea handitzen duenez, harilaren zeharreko fluxu magnetikoaren aldaketa handiagotzen da, , eta Faraday-ren legea kontuan hartuta, induzituko da indar elektroeragile handiagoko, |e|, korronte elektrikoaren I intentsitatea handiagotuz. b) Imana harilarekiko abiadura handiagoz hurbiltzean ez da aldatuko fluxu maximoa baina bai denbora unitateko fluxu magnetikoaren aldaketa, hots, handiagotuko da eta Faraday-ren legea kontutan hartuta, induzituriko indar elektroeragilea, |e |, eta baita induzituriko korronte intentsitatea handiagoak izango dira. c) Harilaren espira kopurua handitzeak harilaren zeharreko fluxu magnetiko totalaren aldaketa handiagotzen da, Totala, eta Faraday-Lenz-en legea kontuan hartuta, induzituko da indar elektroeragile handiagoko | e| korronte elektrikoa, hots, I intentsitate handiagokoa.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.