La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Fenomenoen gaineko ikerketa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Fenomenoen gaineko ikerketa"— Transcripción de la presentación:

1 Fenomenoen gaineko ikerketa
Immanuel Kant: Zientziari dagokion problema Zientzia: Fenomenoen gaineko ikerketa Jainkoa, mundua eta nia EZ DIRA FENOMENOAK Metafisikan erabiltzen diren judizioak ez dira zientifikoak

2 Duten forma kontuan harturik:
Immanuel Kant: Zientziari dagokion problema Judizioen sailkapena Duten forma kontuan harturik: Judizio analitikoak: Predikatua subjektuaren barne dago. Subjektua aztertzen badugu predikatua dagokiola ikusten dugu. Ez dute gure jakintza zabaltzen. “Osotasuna zatiak baino handiagoa da” Judizio sintetikoak: Predikatua ez dago subjektuaren barne. Predikatua ez da nahitaez subjektutik eratortzen. Gure jakintza zabaltzen dute. “Nafarren estatura 1,70 metrokoa da, bataz beste. ”

3 Duten materia kontuan harturik:
Immanuel Kant: Zientziari dagokion problema Judizioen sailkapena Duten materia kontuan harturik: A priorizko judizioak: Bere edukia ez dago esperientziaren menpe. Beharrezkoak dira: “horrelakoak dira eta ezindira bestelakoak izan”. Unibertsalak dira. “Osotasuna zatiak baino handiagoa da” A posteriorizko judizioak : Bere edukia esperientziaren menpe dago. Probableak dira. Ez dira beharrezkoak eta ez unibertsalak. “Nafarren estatura 1,70 metrokoa da, bataz beste. ”

4 Duten materia eta forma kontuan harturik:
Immanuel Kant: Zientziari dagokion problema Judizioen sailkapena Duten materia eta forma kontuan harturik: A priorizko judizio analitikoak: “Osotasuna zatiak baino handiagoa da” A posteriorizko judizio sintetikoak : “Nafarren estatura 1,70 metrokoa da, bataz beste. ” A priorizko judizio sintetikoak : “Bi puntuen arteko distantzia motzena marra zuzenarena da. ” Sintetikoa da: predikatua ez da nahitaez subjektutik eratortzen. Distantzia: ezaugarri kuantitatiboa da. Zuzena izatea: ezaugarri kualitatiboa da. A priorizkoa da: Egia izatea ez dago errealitatearen menpe, beharrezkoa eta unibertsala da.

5 Immanuel Kant: Zientziari dagokion problema
Judizioen sailkapena David Hume: “Relations of ideas” “Matters of facts” I. Kant: “a priorizko judizio analitikoak” “a posteriorizko judizio sintetikoak” “a priorizko judizio sintetikoak” zientziak Fenomenoen gainekoak dira. Beharrezkoak dira. Unibertsalak dira. Matematika Fisika

6 Immanuel Kant: Zientziari dagokion problema
Jakintza zientifikoak eduki behar dituen ezaugarriak: Enpirikoa izatea: Fenomenoen gainekoa izatea, subjektuak esperientziaren bidez ezagutzen duena izatea. A priorizkoa izatea: Beharrezkoa izatea, Unibertsala izatea.

7 Immanuel Kant: Zientziari dagokion problema
Kausalitatearen printzipioa “Efektu orok badu bera eragin duen kausa bat.” Unibertsala eta beharrezkoa da. Kausalitatearen legea gure ulermenak esperientziako fenomenoei aplikatzen dien lege bat da

8 Immanuel Kant: Zientziari dagokion problema
Ondorioa: Metafisika ezin da zientziatzat hartu Ezin ditu a priorizko judizio sintetikoak eratu Ezin ditugu noumenoak ezagutu, baina horrek ez du esan nahi existitzen ez direla-

9 Ezagutzaren gaineko teoriaren ondorioak
Immanuel Kant: Ezagutzaren gaineko teoriaren ondorioak Subjektibismoa: Subjektuak objektuari ezaugarriak ematen dizkio. Fenomenalismoa: Ezagut dezakegun errealitate bakarra fenomenoena. Idealismo traszendentala: Ezagutzen dugun errealitatea: ulermenak jasotzen dituen sentimenezko inpresioak. Fenomenoak. Subjektuarengandik at dagoena ezin dugu ezagutu. Kritizismoa: Ezagutzaren gaineko teoria = arrazoimen hutsa kritikatzea: Zer ezagutu daitekeen eta zer ez.


Descargar ppt "Fenomenoen gaineko ikerketa"

Presentaciones similares


Anuncios Google