Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porΕυφρανωρ Ζωγράφος Modificado hace 6 años
1
Garizumako I. Igandea 2013ko otsailaren 17a C Zikloa
Doinua: Aienea 2’ (“Hebrear Sinagoga”)
2
Dt 26, Moisesek honela hitz egin zion herriari: «Apaizak zure eskuetatik saskia hartu eta Jaunaren zure Jainkoaren aldare aurrean ipiniko du. Orduan, aitorpen hau egingo duzu Jaunaren zeure Jainkoaren aurrean: «Nire aita noraezean zebilen aramearra zen. Berekin lagun-taldetxo bat besterik ez zuela, Egiptora joan eta etorkin bezala bizi izan zen han. Egipton herri handi, ahaltsu eta jendetsu bihurtu zen. Baina egiptoarrek tratu txarra eman ziguten, zapaldu eta esklabotza gogorra ezarri. Orduan, oihu egin genion Jaunari arbasoen Jainkoari laguntza eske, eta Jaunak entzun egin zituen gure garrasiak, errukarri, sufrimenduz josirik eta zapaldurik ikusi baikintuen.» «Jaunak Egiptotik atera gintuen ahalmen handiz eta esku indartsuz, mirari eta egintza harrigarriak eginez, etsaiengan izua sortuz. Eta toki honetara ekarri gaitu, eta esnea eta eztia darizkion lurralde hau eman». «Orain, beraz, hemen dakartzat, Jauna, zeuk eman didazun lurreko emaitzen lehen fruituak”. «Hori esanik, Jaunaren zeure Jainkoaren aurrean ezarriko duzu eskaintza eta beraren aurrean ahuspeztuko zara». Gurtu Jauna
3
90. Salmoa Zaude nirekin, Jauna, larrialdian
Goi-goikoaren aterpean bizi zaren horrek, gaua Ahaltsuaren itzalpean ematen duzun horrek, esazu: «Oi Jauna, zu ene babesleku eta gaztelu; ene Jainko, zuregan dut uste on!»
4
Zaude nirekin, Jauna, larrialdian
Ez zaizu zoritxarrik gertatuko, ez da zure etxera hondamenik iritsiko. Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.
5
Zaude nirekin, Jauna, larrialdian
Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun. Suge pozoitsuen gainean ibiliko zara, basapiztiak oinazpian hartuko
6
Zaude nirekin, Jauna, larrialdian
«Niri atxikia dagoenez gero, onik aterako dut, toki seguruan jarriko, aitortzen nauelako. Dei egitean, erantzun egingo diot. Berekin izango nau larrialdian: libratu egingo dut eta ohorez jantziko.
7
Esku-eskura duzu hitza
Erm 10, 8-13 Senideok: Hau dio Liburu Santuak: “Esku-eskura duzu hitza, zeure ahoan eta zeure bihotzean”. Hitz hori, hain zuzen, guk hots egiten dugun fedearen mezua da. Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hildakoen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara. Zeren, bihotzez sinesten duena onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da. Judua izan ala ez, ez dago bereizketarik, bat bera baita guztien Jauna, dei egiten dioten guztientzat eskuzabala. Izan ere, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da.
8
Jaungoikoaren ahotik ateratzen den hitz guztitik baizik”
Ebanjelio aurreko txatala Mt 4, 4b “Gizona ez da ogiz bakarrik bizi, Jaungoikoaren ahotik ateratzen den hitz guztitik baizik”
9
( Jesukristoren ebanjelioa San Lukasen liburutik ) Lk 4, 1-13
Aldi hartan, Jesus Espiritu Santuaz betea itzuli zen Jordandik. Espirituak eramanik, basamortuan barrena ibili zen berrogei egunez, deabruak tentatzen zuela. Egun haietan ez zuen ezer jan, eta azkenean gosetu egin zen. Deabruak esan zion, orduan: –Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri honi ogi bihurtzeko. Jesusek erantzun zion: –Liburu Santuan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi. Ondoren, deabruak, toki garai batera eramanik, munduko erreinu guztiak erakutsi zizkion une batean eta esan zion: –Hara, neureak ditut erreinu ahaltsu eta aberats guztiok eta nahi dudanari eman diezazkioket. Beraz, adoratzen banauzu, zeuretzat izango dituzu. Jesusek erantzun zion: –Idatzia dago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu. Orduan, Jerusalemera eraman zuen deabruak eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, esan zion: –Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua hemendik behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun. Baina Jesusek erantzun: –Agindua dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa. Orduan, bere tentazio guztiak agorturik, deabruak alde egin zuen Jesusengandik, hurrengo egokiera arte. Judako basamortua
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.