Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
EHULKU zerbitzua EHULKUren aholkua (EHULKU)
2
EHULKU zerbitzua zer den.
EHULKUren aholkua (EHULKU)
3
EHUn euskararen erabilera zuzen eta egokia bultzatzeko zerbitzua duzu EHULKU.
EHULKUren aholkua (EHULKU)
4
EHUko irakasle eta langileoi eskaintzen dizuegu Euskara Zerbitzutik.
EHULKUren aholkua (EHULKU)
5
Euskaraz ematen dituzuen eskoletan eta zerbitzuetan sorturiko hizkuntza-arazoei irtenbide egokia bilatzen saiatzen gara. EHULKUren aholkua (EHULKU)
6
HONA ADIBIDE BATZUK Egin diguten GALDERA:
Nola du laburdura “bira minutuko” adierazpenak? Euskalterm-en orrian b/min agertzen da. Baina ingelesez eta gaztelaniaz r.p.m. edo RPM onartzen dira. Ez dakigu zein erabili. Gure ERANTZUNA: Estandarizazio-erakundeen arabera, halako sinboloak (rpm, rps…) baztertzekoak dira. Haien ordez, r/min eta r/s erabiltzea gomendatzen dute. Gero, bai, irakurri, “bira segundoko” edo “bira minutuko”. EHULKUren aholkua (EHULKU)
7
Nola adieraziko genuke “carta de navegación”, itsasontziei dagokienez?
Beste GALDERA bat: Nola adieraziko genuke “carta de navegación”, itsasontziei dagokienez? Gure ERANTZUNA: “Itsasketa-karta” proposatzen dizugu. Horrek ez du esan nahi “nabigazio” gaitzesten dugunik, baina zabalagoa da, hegazkinei ere badagokie eta. “Mapa” ere ez dugu gaitzesten, baina “mapa geografiko” zentzuan (errepideena, esate baterako) EHULKUren aholkua (EHULKU)
8
AUKERA DUZU, BERAZ, ZEURE ZALANTZEI BURUZKO GALDERAK EGITEKO.
EHULKUren aholkua (EHULKU)
9
Ahalik eta lasterren bidaliko dizugu erantzuna.
EHULKUren aholkua (EHULKU)
10
Helbide honetan aurkituko gaituzu:
EHULKUren aholkua (EHULKU)
11
Hauxe duzu galderak egiteko bidea:
Egizu klik EHULKU izenaren gainean, barran. Edo zoaz honako helbide honetara: Saka ezazu SARTU. Gero, GALDERA-ERANTZUNAK. Eta, azkenik, Galdera bidali . Inprimaki moduko orri bat agertuko zaizu pantailan. Hura bete eta bidal iezaguzu. Ez ahaztu zure helbide elektronikoa ipintzea. Eta albait arinen erantzuten saiatuko gara. Har ezazu Euskara Zerbitzuaren agurra. EHULKUren aholkua (EHULKU)
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.