La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

ESKOLAKO AGENDA 21 UROLA GARAIAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "ESKOLAKO AGENDA 21 UROLA GARAIAN"— Transcripción de la presentación:

1 ESKOLAKO AGENDA 21 UROLA GARAIAN 2017-2018
LURZORUA

2 PARTAIDEAK GAINZURI IKASTETXEA URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA
IPARRAGIRRE INSTITUTUA LA SALLE IKASTETXEA

3 Gure herrian dugun lurra ezagutu eta aztertu dugu, eta babesteko egin daitezkeen ekintzei buruz hausnartu dugu.

4 GAINZURIN: te poltsak lur azpian sartu eta 3hilabetez zer gertatu den ikertu dugu. Ondorioa: materia organikoa azkarrago desegiten da ongarritutako lurretan. Gure esperientzia beste herrialde batzuekin partekatu dugu.

5 Eskolako zabor organikoa denon artean kudeatzen dugu.

6 Urretxu-Zumarraga ikastolan
Berdeguneek duten garrantziaz jabeturik, ikastolako aurrealdea "adoptatzea" erabaki genuen. Bertan zaborra eta  txakur kakak aurkitu izan ditugu eta batzutan jolasean, landareak puskatzen direla ohartu gara.   Besteei nola zaindu adierazteko txartelak jarri ditugu.

7 Urola ibaia behatzen aritu ginen: ur gardena eta zikinkeria gutxi aurkitu genituen. Zikinkeria gehiena inguruan topatu genuen.

8 Urola ibaiaren kontra zulo hauek ikusi genituen
Urola ibaiaren kontra zulo hauek ikusi genituen. Suposatu genuen borobilak euri urak kanalizatzen dituela eta besteak estoldetako azpiegituretara joateko balioko duela.

9 J.M. IPARRAGIRREN ikasturte honetan baratza eta sukalde tailerrak jarri ditugu martxan laguntza gelako ikasleak. Janari osasuntsu eta goxoak prestatzeaz gain, lurra lantzen eta barazkiak non, noiz eta nola landatzen diren ikasten dihardugu eta poliki-poliki bagoaz birziklatu eta konposta egiteko ohiturak hartzen. .

10 Elikadura osasuntsuaren piramidea Baratzerako TXORIMALOA
Ikasturte osoan dihardugu fin-fin lanean!!! Elikadura osasuntsuaren piramidea Baratzerako TXORIMALOA Baratzean lanean Landatzeko barazkiak Konpostagailua

11 Izpilikuaren HAZI-BONBAK
LA SALLEN Izpilikuaren HAZI-BONBAK PAUSOAK 1. Lurra konpostarekin nahastu 2. Haziak gehitu 3. Ura tamainan gehitzen joan lur-pilotak osatu arte 4. Inguruko lur-sailen batera “jaurti”

12 LURZORUAREN GARRANTZIA
LURZORUAREN OSAGAIAK Lurra, ura, gatz mineralak, izaki bizidunak, oxigenoa, materia organikoa ONDORIOAK - Landareak oso onak dira lurzoruan higadura murrizteko - Landarerik gabe, lur-mugimendu handiak egon daitezke (higadura), landareek lurra eusten baitute (sustraiek sare moduko bat egiten dute). - Landaretza duen lurra “politagoa” da - Landaretzak fotosintesian CO2 xurgatzen du eta O2 kanporatu

13 LURZORUAREN ANALISIA PAUSOAK
Basea ala azidoa? PAUSOAK Aza-gorria egosi Aza-gorriaren ura iragazi Ur hori gutxinaka gutxinaka lurzoruari gehitu pipeta baten laguntzaz Erreakzioa egiten utzi Bertako ura “berdexka” atera ezkero, gure lurzorua BASIKOA dela esango genuke, hortaz, KONPOSTA gehitu beharko genioke Ura “arroxa” aterako balitz, AZIDOA litzateke

14 IKASMAILAKA LANDUTAKOA

15 LH-ko 1. zikloa Lurzoruari esker
Gure herrian topatzen ditugun lur mota desberdinak aztertu ditugu eta behar ezberdinak asetzen dituztela ulertu dugu.

16 LH-ko 1. zikloa ONDORIOAK:
Lurzoru naturalak eta berdeguneak gustatzen zaizkigu eta bertan animali txikiak bizi direla ikusi dugu.

17 LH-ko 1. zikloa KONPROMISOAK:
Berdeguneetako landareak eta animaliak zainduko ditugu: loreak ez ditugu zapalduko eta zizareak zainduko ditugu, berdeguneetarako onak direlako.

18 LH-ko 2. zikloa Berdea, marroia ala grisa?
Herriko jolas guneak eta berdeguneak aztertu ditugu.

19 LH-ko 2. zikloa ONDORIOAK:
Parke eta berdeguneak beti ez dira ondo zaintzen: zaborra eta txakur kakak egoten dira, loreak zapaltzen dira, zuhaitz adarrak puskatu…

20 LH-ko 2. zikloa KONPROMISOAK:
Ez dugu zaborrik lurrera botako eta sailkatuta botako dugu edukiontzietan. Txakurra dugunok haien kakak beti jasoko ditugu. Parkeak zainduko ditugu: landareak errespetatu, iturrian ez dugu jolastuko…

21 LH-ko 3. zikloa Lurzorua deituriko iragazkia
Urak eta lurrak duten loturaz ohartu gara esperimentuen bidez, eta gure Urola ibaiaren ibilbidea jarraituz.

22 LH-ko 3. zikloa ONDORIOAK:
Ibaia herrian porlan edo harrizko pareten artean doa. Zabor asko ikusten da ibaian eta ibai ertzetan.

23 LH-ko 3. zikloa KONPROMISOAK:
Ibai garbiketa egunean, parte hartuko dugu. Zaborra ez dugu ibaira ez lurrera botako eta behar bezala sailkatuko dugu.

24 DBH 1. eta 2. mailak Zoratutako lurra?
Landa lurren kudeaketa moduak, baserritarren lana, eta lursailak berreskuratzeko moduak landu ditugu.

25 DBH 1. eta 2. mailak ONDORIOAK: Gure janaria lurzorutik ateratzen dela eta lurzoru emankorrak duen garrantziaz jabetu gara.

26 DBH 1. eta 2. mailak KONPROMISOAK:
Herriko baratzeetako produktuak erosiko ditugu. Natura eta ingurunea errespetatuko ditugu.

27 DBH 3. eta 4. maila Lurzorutik platerera
Eskualdean ekoizten diren produktuak kontsumitzearen onurak eta Bertatik-Bertara bezalako egitasmoak ezagutu ditugu.

28 DBH 3. eta 4. maila ONDORIOAK:
Kontsumitzen dugun %85 kanpotik datorkigu, eta ondorioz, garraioan sortzen den kutsaduraz gain, askotan kalitatea ez da hain ona. Gainera bertako ekonomiari kalte egiten dio.

29 DBH 3. eta 4. maila KONPROMISOAK:
Bertako produktuak aukeratu, erosi eta kontsumituko ditugu, herriko azoka eta denda txikietan gure eguneroko erosketak eginez. Produktuak nondik datozen ondo begiratuko dugu eta horren araberako aukeraketak egingo ditugu. Bertatik-Bertara egitasmoa zabalduko dugu eta herritarrak kontzientziatuko ditugu.

30 BATXILERRA Oi lur, oi lur, oi ene lur nerea
“Lurralde antolaketa” zer den eta gure herrian horrek duen eragina ezagutu dugu. Herriko gune batzuetarako ideiak proposatu ditugu.

31 BATXILERRA ONDORIOAK: Basoek okupatzen dute landalurren gehiengoa.
Gure eskualdean %7ak soilik egiten du lan 1. sektorean. Erreleboa falta da.

32 BATXILERRA KONPROMISOAK:
Jendea kontzientziatzeko hitzaldiak eta solasaldiak bultzatuko ditugu.

33 GURE KONPROMISOAK Ez dugu zaborrik lurrera botako eta sailkatuta botako dugu edukiontzietan. Berdeguneetako landareak eta animaliak zainduko ditugu: loreak ez ditugu zapalduko eta zizareak zainduko ditugu. Txakurra dugunok haien kakak beti jasoko ditugu. Ibai garbiketa egunean parte hartuko dugu.

34 …GURE KONPROMISOAK Natura eta ingurunea errespetatuko ditugu. Herriko baratzeetako eta bertako produktuak aukeratu, erosi eta kontsumituko ditugu, herriko azoka eta denda txikietan gure eguneroko erosketak eginez. Bertatik-Bertara egitasmoa zabalduko dugu eta herritarrak kontzientziatuko ditugu hitzaldiak bultzatuz. Produktuak nondik datozen ondo begiratuko dugu eta horren araberako aukeraketak egingo ditugu. Plastikozko poltsa gutxiago erabiliko ditugu eta oihalezkoekin ordezkatu.

35 UDALARI PROPOSAMENAK Berdegune gehiago jartzea eta parkeak eta etxeak egiterakoan lurzoru naturala kontuan hartzea. Txakur kaken arazoarekin amaitzeko, kaka jasotzen ez duten txakurren jabeei isuna jartzea eta txakur parke bat egitea. Zabor gehien pilatzen den ibai ertzetan sareak jartzea zakarrak uretara ez iristeko. Lurzoru emankorretan ahalik eta eraikin gutxien egitea. Bertatik-Bertara egitasmoa indartzea: baserritar, herritar eta dendariei produktuen berri eman, onurak aipatuz. Berdeguneetan sortzen diren putzuak konpontzea, (Lizeoko berdegunean adibidez) estalpe txiki bat jarriz.

36 ESKERRIK ASKO!


Descargar ppt "ESKOLAKO AGENDA 21 UROLA GARAIAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google