Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena eta ariketak BilbaoDigital
2
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena Enpresari eta langileen (ordezkarien bidez, maiz) arteko Akordioa da, lan harremanei buruz: lanaldiari buruz, ordainketei buruz, lan baldintzei buruz, eta abar. Arkema Quimica, S.A. enpresaren hitzarmen kolektiboa irakurriko dugu arretaz, nominak egiteko datuen bilatzeko asmoz. BAO zk. 2009, abenduak 9. Asteazkena Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila EBAZPENA, 2009ko urriaren 8koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Arkema Química, S.A. enpresaren kode-zenbakidun Hitzarmen kolektiboa erregistratu eta argitaratzeko dena. Hitzarmenak argitaratu behar dira Agiri Ofizialetan publikoak izateko lurralde-eremuaren arabera. Hau da, enpresaren lantokia Bizkaian badago, Bizkaiko Agiri Ofizialean argitaratu behar da hitzarmena. Agiri Ofizialetan argitaratzen diren hitzarmenek kodea daramate. Kode hau langileen eskura izan behar da, TC2 buletinean idatziz (edo data-baseko formularioetan), beraien lan baldintzak ezagutzeko.
3
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 1. artikulua.—Denbora-eremua Hitzarmen hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean, 2009ko urtarrilaren 1a arteko atzeraeragina izango du, eta bi urtez iraungo du; hortaz, 2009ko abenduaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, aurreko guztia hurrengo hitzarmena sinatu arte luzatuko da. 2. artikulua.— Langile-eremua Hitzarmen honek Arkema Química enpresako langile guztiei eragingo die, betiere hitzarmen honetako lurralde-eremuan barne hartuta daudenei eta gaur egun enpresan lanean ari direnei, bai eta hitzarmen honen indarraldian enpresan sartzen direnei ere; honako salbuespen hauek izan ezik: a) Goi Zuzendaritzako langileak, Langileen Estatutuaren 2.1. artikulua. b) Zuzendaritzako langileak: Lantokiko zuzendariak eta departamentuko zuzendariak. c) Goi-mailako teknikari tituludunak, erdi-mailako teknikariak, administrazioko lehen mailako eta bigarren mailako nagusiak, bai eta euren borondatez, eta modu indibidualean eremu honetatik kanpo geratzen diren teknikari laguntzaileak, ataleko nagusiak eta antzekoak ere. artikuluan denbora-eremua zehazten da. Kasu honetan urte bateko hitzarmena da, 2009koa hain zuzen ere. Errepara ezazue hitzarmenaren sinatzeko data 2009ko abendukoa da. Tamalez, ohikoa da. Dena den, asken esaldiak luzapena susmatzen du. artikuluan zer langilerentzat den hitzarmena, baita salbuespenak ere, esaten da. Orokorrean zuzendaritzako langileak hitzarmenaz kanpo geratzen dira. Posiblea da ere bai izen-zerrenda bat ikustea artikulu honetan.
4
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 21. artikulua.—Lanaldia Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean urteko gehienezko lanaldia honakoa izango da: Benetako laneko lan-ordu urtean, langile guztientzat. 24. artikulua.— Oporraldiak Arkema Química Enpresako langileen ordaindutako oporrak honako hauek izango dira urte bakoitzean: 22 lanegun edo 30 egun natural. 29. artikulua.— Urteko Ordainsari Gordina (UOG) 2009. urteko ordainsari gordinen taulak ezarri dira.Taula horiek Hitzarmen honetako I. eranskinean azaltzen dira, eranskin horretan biltzen diren lanbide-kategorien arabera. Urteko lansari gordina edo urteko soldata gordina ondoren azalduko diren kontzeptuek osatuko dute: — Oinarrizko lansaria edo oinarrizko soldata. — Hitzarmen-plusa. — Aparteko haborokinak. — Mozkinetako partaidetza. Langileek jasotzen dituzten ordainsari gordinei karga sozialak, zergak eta langilearen konturako gainerako deskontuak deskontatuko zaizkie, indarreko legeek zehaztutako zenbatekoaren arabera 21. Artikuluan lanaldia erregulatzen da. Kasu honetan lan-ordukoa da urteko lanaldia. Datu hau, lan arloan, aparteko orduak bereizteko erabiltzen da. Aparteko ordu horiek batzuetan diru bihurtzen dira eta bestetan aisialdi. Koste kontabilitate arloan, eskulan-kostea kalkulatzeko erabiltzen da. 24. Artikuluan oporraldiak erregulatzen dira. Testu ezberdinak aurkituko dugu hitzarmen batzuetan. Enpresa bakoitzak bere beharren arabera erregulatzen ditu opor-egunak. Hala ere, Langileen Estatutuak, gutxienez, 30 egun natural ezartzen du. 29. Artikuluan Urteko Ordainsari Gordina agertzen da. Zenbatekoak eranskin batean izaten dira, baina kontzeptuak agertu behar dira. Kasu honetan, Oinarrizko lansaria, hitzarmen-plusa eta aparteko pagak dira kontzeptu horiek.
5
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 30. artikulua.— Hileko lansari gordina edo hileko soldata gordina (HLG edo HSG) Hileko lansari gordina (HLG) honela lortzen da: urteko lansari gordina zati aparteko sari kopuruaren (12) eta aparteko pagen (3) batura, hau da, zati hamabost (15). Hileko soldata gordina (HSG) honela kalkulatzen da: urteko ordainsari gordina zati urteko egunak (365) gehi aparteko pagei dagozkien egunak (90) bider hilabete horretako egun kopurua. 30. Artikuluan hileko lansari gordina nola kalkulatu behar den erregulatzen da. Beste kasu batzuetan hileko zenbatekoa agertzen da eranskin batean, beraz formula matematikoa ez da beharrezkoa.
6
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 31. artikulua.— Oinarrizko lansaria edo oinarrizko soldata (OL edo OS) Honako hau izango da hileko edo eguneko oinarrizko lansariaren edo soldataren zenbatekoa lanbide-kategoria guztientzat: urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean Gobernuak ezartzen duen Efektu Anizkunen Errentaren Adierazle Publikoa (EAEAP). 2009. urteari dagokiona: — Hileko oinarrizko lansaria = 527,10 euro gordin hilean. — Hileko oinarrizko soldata = 17,57 euro gordin bider hilabeteko egunak. 31. Artikuluak oinarrizko lansaria finkatzen du. Kasu honetan Efektu Anizkunen Errentaren Adierazle Publikoaren arabera.
7
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 32. artikulua.— Hitzarmen-plusa (HP) Lanbide-kategoria bakoitzari dagokion hitzarmen-plusaren zenbatekoa (2009. urteari dagokion kopurua I. eranskinean azaltzen da) honako hau izango da: hileko lansari gordinaren (HLG) edo hileko soldata gordinaren (HSG) eta oinarrizko lansariaren edo oinarrizko soldataren arteko aldea (OL edo OS). HOL edo (HOS) - OL = HP. Adibidea: UOG = euro gordin. HLG = : 15 = euro. HSG = ( : ( ) x hileko egunak. OL = euro hilean. OS = 17,57 x 31 = 544,67 euro hilean. Lansariaren araberako HP: – 527,10 = 972,90 euro. Soldataren araberako HP: – 544,67 = 955,33 euro. 32. Artikuluan nola kalkulatu behar den hitzarmen-plusa erregulatzen da. Testuaz gain, adibide bat ematen da.
8
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 33. artikulua.— Antzinatasun-plusa Arkema Química Enpresako langile finkoek aldizkako igoerak jasoko dituzte, Enpresan zerbitzuan emandako denboraren arabera. (III. eranskina). Igoera horiek bi hirurteko eta bost bosturteko izango dira. 2009. urteari dagokionez, hirurtekoaren eta bosturtekoaren zenbatekoa honako hau izango da: — Hirurtekoa: 38,21 euro gordin hilean. — Bosturtekoa: 76,40 euro gordin hilean. Antzinatasuna zehazteko, hasiera-data Enpresan hasi zen eguna izango da. 33. Artikuluan antzinatasuna nola neurtu eta antzinatasun-plusa nola kalkulatu behar den erregulatzen da. Hemen ere, eranskin batera bidaltzen gaituzte.
9
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 34. artikulua.— Txanda-plusa Txandakako txandetan lan egiten duten langileek kontzeptu horrengatik hileko txanda-plusa jasoko dute. Plus horren zenbatekoa Hitzarmen Kolektibo honetako II. eranskinean azaltzen da. 35. artikulua.— Prestasun-plusa edo dei-plusa a) Langileak bere lanaldia amaitu, eta lanpostua utzi ondoren, Enpresak edozein lan egiteko deitzen badio jasoko du plus hori, berriz ere bere lantokira itzultzeko eskatu zaiolako bakarrik, eta betetzen dituen aparteko orduak ez dira kontuan hartuko. Langileak erabaki ahal izango du deiari erantzun edo ez, salbu eta kalteak edo aparteko premiazko ezbeharrak edo beste kalte batzuk aurreikusteko edo konpontzeko ezinbesteko kasuetan. Honako hau izango da plus horren zenbatekoa dei bakoitzeko: 27,16 euro dei bakoitzeko. 34. Artikuluan txanda-plusa erregulatzen da. Txandaka lan egiten dutenek besterik ez dute kobratzen eta eranskin batean daude zenbatekoak. Plus hau ez da enpresa guztietan agertzen. 35. Artikuluan dei-plusa erregulatzen da. Kontzeptu honek lan-kanpoko prestasuna ordaintzen du.
10
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 35. bis artikulua.— Guardiak Instalazioen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezko asteko guardiak egiten dituzten mantentzeko langileek (mekanikariak, argiketariak, instrumentistak…) 327,28 euro gordin kobratuko dituzte egindako asteko guardia bakoitzeko. 36. artikulua.— Laneratzeagatiko prima Lantokian absentismo-indizea jaistearren ezarri zen Hitzarmen honen eraginpeko langile guztiek jasoko duten prima. 2009. urterako zenbatekoa honakoa izango da: — Lanaldi zatituko langileek: 2,10 euro gordin lan egindako egun bakoitzeko. — Txandakako langileek: 1,60 euro gordin lan egindako egun bakoitzeko. Lanera berandu iristeak eguneko prima galtzea eragingo du. 35. Bis artikuluan guardien zenbatekoa, baita guardiak egiten duten langileak ere, finkatzen dira. 36. Artikuluak laneratzeagatiko prima erregulatzen du. Artikulu baikorra da hau: langile guztiek kobratzen dute prima hau eta lanera berandu iristea da eguneko prima galtzea eragingo duena.
11
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 37. artikulua.— Aparteko haborokinak Lanbide-kategoria bakoitzerako ezarritako urteko ordainsari gordinen zati gisa, Arkema Química Enpresak arestian definitutako hileko lansari edo soldata gordinaren pareko paga ordainduko du uztailean eta abenduan. Horretaz gain, 30 eguni dagokien antzinatasun plusa (balego) ere ordainduko du. Zirkunstantzia bereziak salbu, haborokin horiek ordaintzeko azken egunak uztailaren 16aren eta abenduaren 22aren aurreko egun baliodunak izango dira, hurrenez hurren. Langilea urtean zehar sartzen bada lanean, edo enpresa uzten badu, haborokin horiek lan egindako denboraren arabera jasoko ditu. 37. Artikuluan nola kalkulatu behar dira aparteko pagak erregulatzen da. Noiz kobratuko diren eta zenbat paga izango diren ere agertzen da artikuluan. Kasu honetan 3 aparteko paga izango dira.
12
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 37. artikulua.— Aparteko haborokinak Adibidea: UOG = euro. Lansariaren araberako aparteko paga: 22.500 = euro gordin 15 Soldataren araberako aparteko paga: X 30 egun = X 30 egun = 1.483,52 euro gordin ( ) Haborokin horiek modu berean ordainduko dira: — Uztaileko paga: Urtarrilaren 1etik ekainaren 30era. — Abenduko paga: Uztailaren 1etik abenduaren 31ra. Gainera, adibidean azaltzen da nola kalkulatzen den banakako zenbatekoa. Sortzapen epealdia ere agertzen da, kasu honetan ohikoa izenez.
13
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena 53. artikulua.— Jangelarako diru-laguntza Arkema Química enpresako langileentzat jangelarako diru-laguntza ezarri da Enpresaren kontura, honako baldintza hauen arabera: 1. Konpentsazio ekonomikoa kobratuko dute Arkema Química enpresako langile guztiek, baldin eta lanaldiaren %50ean gutxienez lan egiten badute eta ondoko ordutegiak betetzen badituzte: — Lanaldi zatitukoa (goizeko eta arratsaldeko ordutegia) eta lanaldi trinkokoa — Goizeko (6:00 – 14:00), arratsaldeko (14:00 eta 22:00) eta gaueko (22:00 – 6:00) txandetakoak. 2. Konpentsazio ekonomikoa Hitzarmenez finkatuko da. 3. Jangelarako diru-laguntza hori jasotzeak zera dakar: Langileek ezin izango dute eskatu lantokietan jangela jartzeko. 4. Jangelarako diru-laguntzaren zenbatekoa eguneko 12,50 euro gordinekoa izango da urtean. Zenbateko hori hilero ordainduko da, nominaren ordainagirian. 53. Artikuluak jangelarako diru-laguntza erregulatzen du. Kasu honetan, zenbateko bat da haien kontura jateko eta jangela ez eskatzeko.
14
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena Eranskinak BILATZEKO DATUA AURKITUTAKO DATUA a) Ba al dago enpresako langilerik hitzarmen kolektiboaren kanpo? Zeinek? b) Zein da hitzarmen-aren denbora-eremua? c) Zein da urteko gehi-ezko lanaldia? d) Zenbat kobratuko du 2. mailako Ofizial Admi-nistraria hitzarmen plusean lansariaren arabera? Bai. Goi Zuzendaritzako langileak, Lantokiko zuzen-dariak eta departamentu zuzendariak eta modu indibidualean eta euren borondatez eskatzen duten langile batzuk. 2009ko urtarrilaren 1etik, 2009ko abenduaren 31era. 1.644 lan-ordu urtean, langile guztientzat. 32. artikulua. Plus hau hileko lansari gordinaren (HLG) eta oinarrizko lansariaren (OL) arteko aldea da. Kasu honetan: Ariketa hauek egiteko hitzarmen kolektiboaren aurreko artikuluak kontuan behar ditugu eta eranskinetan bilatu behar ditugu zenbateko batzuk. Galderaren erantzuna 2. artikuluan dago. Galderaren erantzuna 1. artikuluan dago. Galderaren erantzuna 21. artikuluan dago. Galdera hau erantzuteko I. eranskinean bilatu behar dugu kategoria profesionalaren Urteko Ordainsari Gordina. Gero, 32. artikuluaren azalpenak kontuan hartuta, kalkuluak egin behar ditugu.
15
Hitzarmen Kolektiboak
Irakurmena Eranskinak BILATZEKO DATUA AURKITUTAKO DATUA e) Zenbat kobratuko du aurreko langileak, finkoa bada eta 14 urte badabil enpresan antzinatasun plusean? f) Zeinek izango dira aurreko langileen sortzapen guztiak 2009ko azaroan, 21 lan egun dituena, faltarik gabe, 3 aldiz deia egin zaiona? g) Zenbat kobratuko du langile honek, 2 seme-alaba baditu, eskola-laguntza kontzeptuan? 33. artikulua. 14 urte bi hirurteko eta bosturteko bat dira. Beraz, zenbatekoa hauxe izango da: Oinarrizko Lan-saria: 527,10 Hitzarmen Plusa: 1.583,00 Antzinatasun plusa: 152,82 Dei-plusa: 27,16 x 3= 81,48 Laneratzeagatiko prima: 2,10 x 21= 44,10 Jangelarako diru-laguntza: 12,50 x 21= 262,50 GUZTIRA 2.651,00 Galdera erantzuteko 14 urte horiek antzinatasun epealdi bihurtu behar dira. Kasu honetan, 33. artikuluaren arabera, 2 hirurteko eta bosturteko bat dira epealdiak. Galdera kasu zehatza da sortzapen guztiekin. 31, 32, 33, 35, 36 eta 53. artikuluak dira beharrezkoak kalkulua legezkoa izateko. Galderaren erantzuna 55. artikuluan dago. 290,80 euro urtean seme-alaba bakoitzeko. Beraz, 581,60 euro urtean. Urriko nominan jasoko du zenbatekoa. Derrigorrezko ikasketetan ari direla suposatzen dugu.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.