La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

+ 2.8. kapitulua + INGURUNE INKLUSIBO ETA IRAUNKORRA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "+ 2.8. kapitulua + INGURUNE INKLUSIBO ETA IRAUNKORRA."— Transcripción de la presentación:

1 + 2.8. kapitulua + INGURUNE INKLUSIBO ETA IRAUNKORRA

2 Getxoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
HIRIGINTZA Zoritxarrez, arlo horietan oraindik ere egin beharreko bide luzea dago, bai eta sexuaren arabera sailkatutako datuak eskuratzeko eta aztertzeko orduan ere. Getxo ez da salbuespena zentzu horretan, eta atal honetan alderdi garrantzitsu baina orokor batzuk aipatzera mugatu gara, honako politikei dagokienez: Berdintasunari buruzko 2005eko Legeak ezartzen du euskal botere publikoek beharrezko baliabideak jarriko dituztela ingurumen, etxebizitza, hirigintza eta garraio arloko politika eta programetan genero ikuspegia txertatuko dela bermatzeko. Gauzak horrela, honakoak hartuko dira aintzat, besteak beste: pertsonen segurtasunari dagozkion gaiak, etxeko lanak eta pertsonak zaintzeko zereginak eta bizitza pertsonala, familiarra eta lanekoa kontziliatzeko erraztasunak eta emakumeen partaidetza handiagoaren sustapena aipatutako politika eta programetan prestatzeko eta aurrera eramateko orduan. Udalerriaren hiri antolamendua Mugikortasuna eta garraioa Emakume eta gizonek etxebizitza eskuratzeko dituzten aukerak Ingurumena 90eko hamarkadan emakumezkoen elkarteek gogoetak sustatu zituzten herrien eta hirien diseinuari buruz. “Hiri debekatuaren mapa” izendapenarekin hainbat azterketa egin ziren emakumeen begirada eta hiri ingurunean zituzten premiak aintzat hartuz. Mapa horiek agerian jarri zituzten emakumeek arriskuentzat hartzen zituzten guneak, erasoak gertatuak ziren guneak, irisgarritasun txarreko guneak eta hirien bizigarritasunarekin eta sinbologiarekin zerikusia zuten bestelako gaiak. 2009an Getxon, Berdintasun Zerbitzuak bultzatua, mota horretako ariketa bat egin zen. Tailerren emaitzak “Hiria eta Genero, garapenaren eta eguneroko bizitzaren eredua” diagnostikoan eta proposamen agiri batean jaso ziren eta horiek guztiak udalaren zerbitzuei helarazi zitzaizkien.  Lehenago, 2005eko urtarrilean, Getxoko kale gutxik emakumeen izena zutela egiaztatuta, udalak osoko bilkuran onetsi zuen kale berrietan Getxoko eta udalerriaren historiako emakume nabarmenen izenak ezartzea.   Getxoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) Getxoko HAPO, udal mugarte osoa antolatzeko tresna gisa, indarrean sartu zen 2001ean. Aurreikusitako epeak igaro, lurraldearen antolamendurako zenbait tresna onetsi, legeria garatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea indarrean sartu ondoren, plana berrikusteko erabakia hartu zen. Berrikuspena 2011n hasi zen eta 2/2006 Legeak behartu bezala, Getxoko Udalak abian jarri zuen herritarrek HAPOren berrikuspenean parte hartzeko programa bat; hala, egitasmoan lantalde bat eratu zen xede horri begira. 2013an lantaldearen osaera berrikusi zen. Lantaldean gizartearen eremu desberdinetako 70 bat herritarrek parte hartzen dute (horietariko batzuk elkarteen ordezkariak). Hala, 2013an zenbait elkartek parte hartzen zuten, horien artean “En clave de ciudadanas por Getxo” elkartea eta 16 emakumek eta 25 gizonek euren izenean (orotara, emakumeak %39 eta gizonak %61). Udalak sexuen, adinen eta auzoen ordezkaritza orekatuari eusteko ahaleginak egin ditu. Era berean, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legeak ezarritakoa betetzeko, Getxok Aholku Kontseilu bat du hirigintza plangintzari begira; kontseilua 2007an eratu zen. Organoaren kideen artean 9 elkarte daude eta horietariko bat emakumeen elkartea da. Hala ere, elkarrizketa batean adierazi zuten parte hartzeari utzi ziotela, haientzat lehentasunezkoa ez zelako, denbora gutxi zutela kontuan hartuz.  Bi urteko lanen ondoren, HAPOren bertsio oso eta eguneratua 2013an onartu zen.

3 MUGIKORTASUNA Irisgarritasun eta mugikortasun iraunkorra da udalerrian jarduteko lehentasunezko beste ardatz bat. Getxok garraio publiko propiorik ez duen arren, oso komunikazio azpiegitura egokiak ditu (6 metro geltoki, gaitasun handiko komunikazioak, aireportuarekiko hurbiltasuna eta abar).. Dena dela, udal barruko mugikortasunari dagokionez, hutsuneak ikusten dira, bereziki herri barneko auzoak eta zerbitzuak lotzeko garraio publikorik ez egotea. Arazo hori gauez eta jaietan areagotzen da eta halaxe zehazten dute emakumeek Hiri Debekatuaren Maparen eta Berdintasunari buruzko 2009ko Diagnostikoaren prozesuetan. Halaber, udalerriko pare bat gune (Fadura eta Kirol Portua) apur bat urrun daude metroaren ardatzetik eta saturazio arazoak izan ohi dituzte ibilgailu pribatuaren erabileraren ondorioz. Horien irisgarritasuna garraio molde iraunkorren bidez hobetu den arren (bidegorrien sarea), bizikleta erabiltzeko eta ibilgailu pribatuaren erabilera mugatzeko kontzientziazioa ere handitu behar da. Zentzu honetan, Getxoko orografia eta hiri eraiketa aintzat hartuz, ibilgailu pribatuaren mendekotasun handia dago, udalerri barneko lekualdaketak egiteko. Genero rol tradizionalen ondorioz, emakumeak dira garraio publikoa gehien erabiltzen dutenak, bai lanera joateko bai zaintza zereginak betetzeko. Hala ere, ez dago herrira heltzen diren erabiltzaileen sexuaren arabera sailkatutako daturik. Udalak urteak egin ditu mugikortasun iraunkorreko ereduak bultzatu nahian, bizikleta eguneroko erabilgarritasuna izango duen garraioa izan dadin, aisialdiari lotutako erabileratik harago. Gainera, apustu argia egin da hiri eremuen erabilera partekatuen alde. Hirigintza eta Ingurumen Atalak bidegorrien sarea bultzatu da, bai eta trafiko apaleko kaleak (30 kale), bizikletak mailegatzeko sistema eta kanpaina ugari ere. Bidegorrien eko udal plana dago eta haren barruan bizikletak huts-hutsean erabiltzen dituen tarteak daude, bai eta bizikletek eta autoek partekatu beharreko errepide zatiak ere. Hiri debekatuaren diagnostikoan jasotzen zen orduko bidegorriaren ibilbideen ahultasun nagusia zela erradialak ez izatea; izan ere, lerro paraleloak osatzen zituzten eta haien bidez ez zen errazten auzoen arteko komunikazioa, ez eta zerbitzuetara heltzeko irisgarritasuna ere. Udalaren esanetan, eko planaren jarduketek sarea handitu eta bidegorriaren tarte guztien arteko konexioa lortu nahi dute. Planari jarraituz, auzo guztiak 19 ikastetxeekin, 7 kirol instalazioekin, aisialdi guneekin, merkataritza zentroekin eta metroko 6 geltokiekin konektatuko dira. Aldi berean, bizikletak mailegatzeko zerbitzua dago, bizikletaren erabilera bultzatzen duena, garraioaren alternatiba gisa. Maileguak kudeatzen dituen EMAUS erakundeek emandako datuek agerian jartzen dute emakumeak direla bizikleta zerbitzua gehien erabiltzen dutenak. Taula Getxoko bizikleta zerbitzuaren abonuak, sexuaren arabera. 2016ko martxoa. (Iturria: EMAUS) Guztira Gizonak Emakumeak Urteko abonuak 1278 558 720 Aldizkako abonuak 40 17 23

4 Mugikortasun Iraunkorreko Zeharkako Mahaia, Getxoko Udalean
MUGIKORTASUNA Getxoko errealitate sozioekonomikoari datxekion alderdi bat da biztanleen mugikortasun handia lan arrazoiengatik. 2009an Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berrikuspenari ekin baino lehenagoko azterlan sozio-ekonomikoaren testuinguruan etxeei buruz egindako inkestaren arabera, 10 getxotarretatik 8k Getxotik kanpo lan egiten dute. Horrek Getxo egoitza herri bihurtzen du biztanle asko eta askorentzat. Hala, Getxok Bilborekin duen lotura oso garrantzitsua da, Bilbo getxotarren lanleku nagusia den heinean. Bestalde, udalerrian sortutako enpleguaren %37 baino ez dute getxotarrek betetzen. Mugikortasun Iraunkorreko Zeharkako Mahaia, Getxoko Udalean 2014an sortu zen Kirolaren Europar Hiriaren testuinguruan ean eratzeko lehen urratsak egin ziren; hasieran udal atal zehatz batzuek eratu zuten (hirigintza, ingurumena, gizarte zerbitzuak, Getxo Kirolak, Getxolan eta berdintasuna), baina udalerriko gizarte eragileekin konektatzeko konpromisoa hartuta. Mahaiaren helburua da mugikortasuna ulertzeko zeharkako eremua sortzea eta jarduketa proposamen komun, parte-hartzaile eta lankidetzazkoak planteatzea.  

5 ETXEBIZITZA Sustapen Ministerioaren 2015eko datuen arabera, Getxo estatu osoko udalerririk garestienetariko bat da, etxebizitzari dagokionez. Zehatzago, 5 urtera arteko antzinatasuna duen etxebizitza librearen metro koadroko batez besteko prezioa 2.663,2 eurokoa izan zen m2 bakoitzeko, estatuko bigarren garestiena, Donostiaren atzetik. Herriko etxebizitza parkearen zati handia 100 metro koadrotik gorako pisuak dira edo bizitza bakarreko etxe handiak. Gainera, egoitza handiak daude, esaterako Neguri, Usategi, Areeta, Zugatzarte edo Andra Mari auzoetan; azken horietan metro koadroak historikoki euroak gainditu ditu. Berdintasunari buruzko 2009ko diagnostikoak zehaztu bezala, etxebizitzak arian-arian garestitu dira eta alokairuko eskaintza urria da. Ondorioz, horrek zuzeneko eragina izan du herritarrengan. Zehatzago emakumeei oso negatiboki eragiten die, udalerriko gizonek baino errenta txikiagoa dutelako. Aipatu bezala, 2013an udalerriko gizonek urteko errenta gisa euro zituzten batez beste, eta emakumeek, ordea, euro. Zailtasunik gehien dituzten kolektiboak emakume gazteak, emakume etorkinak eta etxeko familiaburuak diren amak. Hurrengo taulan ikus daitekeen legez, eurotik beherako sarrerak dituzten pertsonen artean, emakumeek gizonak bikoizten dituzte alokairuko BOEren eskatzaile gisa. taula. BOEren eskatzaileak Getxon (erosteko edo alokatzeko), sexuaren arabera. Etxebide 2015. GIZONAK EMAKUMEAK BIAK EROSKETA ALOKAIRUA GUZTIRA Zenbaki absolutua 349 772 1.121 358 1.219 1.577 153 538 691 % orotara %10,30 %22,78 %33,08 %10,56 %35,97 %46,53 %4,51 %15,87 %20,39 SARRERAK >=0 / <3000 15 47 62 8 51 59 1 11 12 >=3000 / <9000 23 151 174 315 338 4 71 75 >=9000 / <12000 17 179 196 36 301 337 2 98 100 >=12000 / <20000 97 215 312 114 390 504 22 213 235 >=20000 / <25000 54 69 123 64 72 136 27 60 87 >=25000 / <32000 67 57 124 63 41 104 37 42 79 >=32000 / <39000 44 26 70 30 16 46 29 55 >=39000 / <50000 25 13 38 9 7 20 5 Egiaztatu gabe ERROLDA Erroldatuak 223 525 748 231 833 1.064 389 489 Erroldatu gabekoak 126 247 373 127 386 513 53 149 202 KIDEAK 342 733 1.075 329 848 1.177 6 31 249 265 76 224 300 3/4 121 134 250 319 5/+

6 AGENDA 21 ETA INGURUMENA Getxok natur paisaien dibertsitate interesgarria dauka, bai lehorrean bai itsasoan eta kostaldean; horrek ingurunearen kalitatea indartzen du. 2005etik Ingurumeneko Toki Foroa dago eta bertan herritarrek, elkarteetako ordezkariak (emakumeenetakoak barne) eta udaleko pertsonal teknikoak parte hartzen dute.  Udal korporazioak 2000an hartutako konpromisoaren itzalpean (Iraunkortasuneranzko Europar Hiri eta Herrien Gutuna, Aalborg-eko gutuna), 2003an Getxoko Udalean ingurumenaren toki foroa eratu zen, herritarren parte hartzeko aholku organo gisa, alkatetzari atxikia. Toki Foroaren xede nagusia da udal kudeaketan ingurumen babes eta iraunkortasuneko irizpideak txertatzea eta udal eskumenak egikaritzeko eta betetzeko herritarren proposamenak jasotzea, betiere Getxoko natur eta hiri ingurumenari dagokionez.  Ingurumen Atalak ikastetxeei zuzendutako diru-laguntzak emateko deialdia egiten du, ingurumen hezkuntzako proiektuak babesteko. Ezarritako balioespen irizpideen artean honakoa azaltzen da: “6- Zentroaren ingurumen proiektu eta jardueren publizitatea, komunikazioa eta zabalkundea, betiere hizkeraren eta irudiaren erabilera sexista saihestuz. Gehienez %10”. 2012ko azken hiruhilekoan udalerriko aisialdi guneei buruzko azterlan kuantitatibo bat egin zen, plazak, parkeak, pasealekuak eta berdeguneak aintzat hartuz. Inkesta egin zitzaien pertsonen %93k 7tik 10era bitartean kalifikatu zuten udalerriaren bizi kalitatea; %3k baino ez zuen atsekaberik adierazi bizi kalitatearekin, 0tik 4ra bitarteko puntuazioa emanez. Emakumeak izan ziren udalerriko bizi kalitatearekin pozen agertu zirenak (8,4 gizonen 7,8ren aldean). Areetan eta Romon bizi diren 35 urtetik 44ra bitarteko gizonak dira hain pozik ez daudenak udalerriko bizi kalitatearekin. 2003tik udalak Udalsarea 21 organoan parte hartu du (iraunkortasunaren aldeko EAEko udalerrien sarea); sare hori Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak sortu zuen, EAEko udalerrien Agenda 21 guztiak koordinatzeko eta hala tokian tokiko ekintza planak aurrera eramateko asmoz. 2004an Getxoko Udalak bere egin zuen Tokiko Agenda 21, iraunkortasuneranzko toki kudeaketako lanabes gisa.

7 2.8.5. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
HIRIGINTZA ETA MUGIKORTASUNA Hirigintza aintzat hartu da udalerriko segurtasunaren nahiz irisgarritasunaren aldetik. Udalerriko segurtasunari dagokionez, honakoa azpimarratu beharra dago: 2009an Getxon, Berdintasun Zerbitzuak bultzatuta, prozesu parte-hartzaile bat aurrera eraman zen, “Hiria eta Generoa, garapenaren eta eguneroko bizimoduaren eredua” diagnostikoan zehaztu zena, bai eta udalaren zerbitzuei helarazi zitzaien proposamen agiri batean ere.  Halaber, tailerretan parte hartutakoek oso positiboki baloratu zuten estalitako parkeak sortzea, bertan haurrak jolastu ahal izateko, nahiz eta adierazi ez dagoela askaria emateko lekurik. Orobat, pentsatzen da adineko pertsonak kaletik “boteak” izan direla: leku publikoen arian ariko pribatizazioak eta haur jokoetarako parkeak sortu izanak eragin dute pertsona nagusiek sozializatzeko gero eta toki gutxiago izatea. Bestalde, pertsonentzako leku lauak gaitzeko garrantziaz berba egin zen; izan ere, mugitzeko zailtasun gehiago dituzte toki garrantzitsuetan, hala nola: Faduran, epaitegietan, osasun zentroetan... Eta beste eraikin batzuen irisgarritasun arazoak ere aipatu ziren, adibidez Hirigintzako eraikinarena eta Jabekuntza Eskolarena. Diagnostiko honetarako egindako tailer kualitatiboetan parte-hartzaileetariko batzuek udalerriko gune batzuk zehaztu zituzten, horietan gauez segurtasun falta sumatzen zutelako: San Nikolas plaza, Algortako metroko plaza eta Villamonte. Halaber, aipatu zen Getxok eremu pribatu eta txoko asko dituela eta horietan udalak ezin duela esku hartu, nahiz eta auzokideak kontzientziatzeko garrantzia azaldu, erasorik egonez gero. EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Planak azaltzen duen bezala, gune publikoen egituraketak zuzeneko eragin du emakume eta gizonen bizitzaren kalitatean. Lan produktiboaren eta ugalketa lanaren arteko aldeak berekin dakar hiri antolamendua eta garraioa elementu giltzarriak izatea, erantzunkidetasuna sustatuko duen antolakuntza soziala sustatzeko. Hiri planifikazio erantzunkidea sustatzeko berdintasun politika publikoek honakoak hartu behar dituzte lehentasunezkotzat: i) gune publikoak hobetzea, biztanleriaren autonomia egokiagoa bermatuko duten elementuekin egokituz; ii) zainketa lanak egiten dituzten edo dibertsitate funtzionala duten herritarrek mugitzeko izan beharreko askatasuna mugatzen duten oztopo arkitektonikoak desagerraraztea; iii) pertsonentzat eta, bereziki, emakumeentzat seguruak ez diren guneak kentzea, udalerrian mugitzeko eta lekualdatzeko askea izan daitezen, erasoak izateko beldurrik gabe. Udalerriko irisgarritasunari dagokionez, tailer kualitatiboetan parte hartutako pertsonetariko batzuek aditzera eman zituzten udalerriko errealitatean hobetu zitezkeen alderdi batzuk: Lehenik eta behin, azaldu zen Algorta muino batean, aldapan, dagoen udalerria dela eta toki batzuetan mugikortasuna ahalbidetzen duten eskailera mekanikoak eta arrapalak jarri dituzten arren, toki batzuetara heltzeko irisgarritasuna mugatua dela. Zentzu honetan zehaztu zen udalak irisgarritasuna hobetzeko abian jar ditzakeen ekintza zehatzetatik harago, garrantzitsua dela gizartea kontzientziatzeko prozesuak aurrera eramatea, txarto aparkatzeak edo espaloi estuak izateak eragin ditzakeen efektuen berri izatea nekeza dela uste baita, baldin eta egoera partikular bati aurre egin behar ez badiozu, esaterako zaintzaile baten egoerari. Zentzu horretan, azaldu zen kontzientziazio prozesu horien buru erakundeek jardun behar dutela.

8 2.8.5. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
MUGIKORTASUNA Tailer kualitatiboetan partaideetariko batzuek azaldu zuten abian jarritako igogailuen ordutegiek zailtasunak ekar ditzaketela. Horren inguruan, hondartzara jaisten den eta neguan arratsaldeko 8etan ixten den Algorta-Ereagako igogailua aipatu zen. Igogailu hau Algortako dendetan lan egiten duten emakume askok erabiltzen dute. Tailerrean parte hartutakoek azaltzen zuten igogailua iaz bezala 21:00etara zabalik egonez gero, horrek pertsona horien lekualdaketak erraztuko zituela, denbora gutxiago beharko baitzuten etxera iristeko eta, gainera, seguruago ibiliko ziren. Getxoko orografia eta hiri egituraren ondorioz, ibilgailu pribatuaren mendekotasun garrantzitsua dago udalerri barruko lekualdaketak egiteko. Genero rol tradizionalengatik emakumezkoak dira garraio publikoa gehien erabiltzen dutenak, bai lanera joateko bai zainketa lanak egiteko. Guztiarekin ere, ez dago udalerrira iristen diren garraio publikoetako erabiltzaileen sexuaren arabera sailkatutako daturik. Hiri eremuaren planifikazioarekin bezala, garraioaren planifikazioa ere funtsezkoa da erantzunkidetasuna sustatuko duen gizarte antolakuntza errazteko. Zenbait azterlanek adierazten dute emakume eta gizonen lekualdaketetan aldeak daudela: oro har, gizonek sarriago erabiltzen dute auto, baina emakumeek neurri handiagoan jarduten dute garraio publikoan, bizikletan edo oinez. Berdintasun politika publikoek, garraioaren kasu zehatzean, garrantzitsutzat jo behar dituzte honako bi alderdi hauek: ibilbideen eta ordutegien egokitzapena eta ibilgailuak garraio horiek gehien erabiltzen dituztenen premien arabera egokitzeko betebeharra. Jarduketa horiek ahalbidetzen dute lekualdaketen denbora murriztea eta, aldi berean, mendekotasuna duten pertsonen autonomia handiagoa sustatzen dute eta gurditxo edo gurpil aulkiekin dabiltzan zaintzaileen garraioa (gehienetan emakumeena) errazten dute (Emakunde, 2010). Bizikletak mailegatzeko zerbitzu bat dago, bizikletaren erabilera bultzatzen duena garraio alternatiba gisa. Maileguak kudeatzen dituen EMAUSek emandako datuen arabera, emakumezkoak dira bizikleta zerbitzua gehien erabiltzen dutenak. 2015ean Mugikortasun Iraunkorreko Zeharkako Mahaia eratzeko lehenengo urratsak egin ziren; hasieran, udal atal zehatzek eratu zuten (Hirigintza, Ingurumena, Gizarte Zerbitzuak, Getxo Kirolak, Getxolan eta Berdintasuna), baina udalerriko gizarte eragileekin konektatzeko konpromisoarekin. Mahaiaren helburua da mugikortasuna ulertzeko zeharkako eremua sortzea eta jarduketa proposamen komunak, parte- hartzaileak eta lankidetzazkoak aurkeztea.  

9 2.8.5. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
ETXEBIZITZA Getxo udalerririk garestienetariko bat da etxebizitzari dagokionez. Etxebizitzak arian-arian garestitu dira eta alokairuko etxebizitzen eskaintza urria da; horrek herritarrei eragin die. Are modu negatiboan eragiten die emakumeei, udalerriko gizonek baino errenta txikiagoa baitute. Aipatzen zen bezala, 2013an udalerriko gizonezkoek euroko urteko errenta zuten batez beste; emakumeek, ordea, eurokoa. Zailtasunik gehien dituzten kolektiboak emakume gazteak, emakume etorkinak eta amak diren eta bakarrik bizi diren emakumeak. Gainera, Berdintasunari buruzko 2005eko Euskal Legeak ezartzen du indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeak edo bazterkeria egoeran edo legez ezarritako premia egoera dauden emakumeak lehenetsiak izango direla funts publikoen bidez finantzatutako etxebizitzak esleitzeko orduan. Datu kuantitatiboak falta direnez gero, ezin izan da krisialdi ekonomikoak Getxoko familiarik prekarioenen etxebizitzen eremuan izan duen inpaktuaren baloraziorik egin, baina horien artean seguru asko guraso bakarreko kopuru garrantzitsua egongo da. Estatu mailan azterlan batzuk daude, adibidez Ingurumen Zientzietako Elkarteak (IZE) egindako “Pobrezia, ahulezia eta desberdintasun energetikoa” izenekoa; azterlan horretan ko datuak ageri dira, Bizi Baldintzen Inkestetatik (BBI) eta Famili Aurrekontuetatik (FA) ateratakoak. Etxebizitza eskuratzeko gaiez gain, pobrezia energetikoaren egoeretan arreta jartzeko premia azpimarratzen dute; kinka larri horrek gehienbat alokairuan dauden etxebizitzei eragin ohi die. Honen inguruan, nabarmentzekoa da Etxebizitzari buruzko 2015eko Legeak exijitzen duela genero ikuspegia maila guztietan txertatzea (etxebizitzan eta hiri ingurunean eta ekipamenduan, oro har). Etxebizitza politika zuzentzen duten printzipioen artean honakoak ditugu Euskadin: Gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua erabakiak hartzeko arloetan, berdintasunari buruzko legeriak ezarritakoarekin bat etorriz. Jarduera produktiboak pertsonen bizitza indibidual eta familiarrarekin modu erantzunkidean kontziliatzea ahalbidetuko duen hiri planifikazioa sustatzea, gizarte antolakuntza erantzunkidea aldeztuz


Descargar ppt "+ 2.8. kapitulua + INGURUNE INKLUSIBO ETA IRAUNKORRA."

Presentaciones similares


Anuncios Google