La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Sakatu kontsultatu nahi dituzun elementuen izenaren gainean.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Sakatu kontsultatu nahi dituzun elementuen izenaren gainean."— Transcripción de la presentación:

1 Sakatu kontsultatu nahi dituzun elementuen izenaren gainean.
Natura Zientziak ikasteko eta ulertzeko, beharrezkoa da nolabaiteko laborategi-lana egitea. Lan hori egiteko, zenbait laborategi-material behar dira. Aurkezpen honetan, ikusiko dugu zein den eta nola erabiltzen den laborategirako ezinbesteko materiala. Sakatu kontsultatu nahi dituzun elementuen izenaren gainean. 1 Zenbait neurketa egiteko tresnak 3 Likidoak eta disoluzioak edukitzeko materiala Kalibrea Zinta metrikoa Erregela graduatua Laborategiko balantza Erlenmeyer matrazea Prezipitatu-ontzia Matraze aforatua Flaskoak 2 Bolumena neurtzeko tresnak 4 Zenbait erabileratako materiala Probeta Pipeta Bureta Saio-hodiak, erloju-beira, pintzak, saretxoa, euskarria, etab. Ikusi denak

2 Zenbait neurketa egiteko tresnak
Kalibrea Kalibrea luzerak, barne- eta kanpo-diametroak, sakonerak eta lodierak neurtzeko tresna da. Erregela nagusi bat du, eta haren gainean, beste erregela bat, noniusa deritzona. 0,05 mm-ko sentikortasuna du. Irudietan, kalibrea erabiliz luzera, barne-diametroa eta erliebe baten sakonera nola neurtzen diren ikusten da.

3 Zenbait neurketa egiteko tresnak
Zinta metrikoa Zentimetrotan graduatuta egoten da, eta zenbait metrotako luzerak neurtzeko erabiltzen da.

4 Zenbait neurketa egiteko tresnak
Erregela graduatua Milimetrotan graduatuta dago, eta egokia da zentimetro gutxi batzuetako luzerak neurtzeko.

5 Zenbait neurketa egiteko tresnak
Laborategiko balantza Gorputz baten masa neurtzeko erabiltzen da. Gehienez, zentigramoak neur ditzake.

6 Bolumena neurtzeko tresnak
Probeta Ontzi zilindrikoa da eta cm3-tan edo ml-tan graduatuta dago. Zehaztasun gutxiko tresna da. Beirazkoak edo plastikozkoak izan daitezke, eta zenbait edukieratako modeloak daude, 25 ml-tik 5 l-ra bitartekoak.

7 Bolumena neurtzeko tresnak
Pipeta Beirazko hodi graduatua da eta bolumenak zehaztasun handiz neurtzeko balio du. Pipetatze- ponpa edo -udare batekin batera erabiltzen da, bolumena neurtu nahi diogun likidoa xurgatzeko.

8 Bolumena neurtzeko tresnak
Bureta Beirazko hodi bat da, cm3-tan graduatua, eta beste edukiontzi batean isuritako likidoaren bolumena neurtzeko balio du. Behealdean, giltza bat du, beste edukiontzi batera gehitu nahi dugun bolumena zehaztasunez kontrolatzeko.

9 Likidoak eta disoluzioak edukitzeko materiala
Erlenmeyer matrazea Beirazko ontzi bat da, kono- formakoa, hondo laukoa eta lepo estukoa. Edukiontzi gisa erabiltzen da, zenbait erreakzio kimiko egiteko edo likidoak nahasteko.

10 Likidoak eta disoluzioak edukitzeko materiala
Matraze aforatua Beirazko ontzia da, hondo laukoa eta lepo luzanga eta estukoa. Neurgune bat du, enrasea non egin behar den adierazten duena. Kontzentrazio jakin eta zehatz bateko bolumen jakin bat prestatzeko balio du.

11 Likidoak eta disoluzioak edukitzeko materiala
Prezipitatu-ontzia Beirazko ontzi bat da, eta edukiera desberdinetakoak daude. Disoluzioak edukitzeko erabiltzen da, edo zenbait erreakzio kimiko bertan egiteko.

12 Likidoak eta disoluzioak edukitzeko materiala
Flaskoak Likidoak edukitzeko erabiltzen da. Gomazko tapoi bat izaten dute edo, batzuetan, beira esmerilatuzkoa. Tapoiak ontzia hermetikoki ixten du; hori dela eta, aukera dago gasak gordetzeko (oro har, denbora gutxian gorde ohi dira).

13 Zenbait erabileratarako materiala
Saio-hodiak Beirazko hodi txikiak dira, eta kopuru txikiko erreakzioak egiteko erabiltzen dira. Tentegailu batean jartzen dira.

14 Zenbait erabileratarako materiala
Erloju-beira Oro har, beirazkoak izaten dira. Solido kantitate txikiak pisatzeko erabiltzen da.

15 Zenbait erabileratarako materiala
Portzelanazko kapsula Substantziak tenperatura altuetara berotzeko erabiltzen da.

16 Zenbait erabileratarako materiala
Metalezko pintza Zenbait materialen euskarri gisa erabiltzen da; esaterako, matrazeei eusteko. Giltzaur- pintza batez eutsita daude euskarridun barra bati.

17 Zenbait erabileratarako materiala
Giltzaur-pintza Zenbait materialen euskarri gisa erabiltzen da; batez ere, berotu behar diren beirazko matrazeei eusteko.

18 Zenbait erabileratarako materiala
Amiantozko saretxoa Metalezko uztai batera aklopatuta egoten da, eta berotu nahi dugun likidoa duten hondo biribileko matrazeei eusteko erabiltzen da. Saretxoa tripode baten gainean jartzen da.

19 Zenbait erabileratarako materiala
Metalezko aroa Saretxo eta tripode batekin batera erabiltzen da, berotu behar den likidoa duen beirazko materialari eusteko.

20 Zenbait erabileratarako materiala
Koilaratxo-espatula Solido kantitate txikiak hartzeko erabiltzen da.

21 Zenbait erabileratarako materiala
Almaiza Solidoak oso partikula txikitan birrintzeko erabiltzen da.

22 Zenbait erabileratarako materiala
Pipetatze-udarea Likidoak xurgatzeko pipeta bati aklopatuta erabiltzen da.

23 Zenbait erabileratarako materiala
Pipetatze-ponpa Pipeta bati akoplatutako mekanismoa da eta likidoak xurgatzeko erabiltzen da.

24 Zenbait erabileratarako materiala
Inbutua Beirazkoa edo plastikozkoa da. Iragazte-prozesuan erabiltzen da, edo likidoak ontzi batetik bestera aldatzeko.

25 Zenbait erabileratarako materiala
Flasko ikuzlea Prozesuren batean behar genezakeen ur destilatua edukitzeko ontzia.

26 Zenbait erabileratarako materiala
Euskarria Zenbait laborategi-materiali eusteko pintzen euskarri den gailua.

27 Zenbait erabileratarako materiala
Dekantazio-inbutua Ontzi obalatua da. Mutur batean, aho estu bat du, tapoi batez itxia, eta bestean, berriz, ixteko giltza bat, nahi denean irekitzeko edo ixteko. Elkarrekin nahasi ezin diren likidoak bereizteko erabiltzen da.


Descargar ppt "Sakatu kontsultatu nahi dituzun elementuen izenaren gainean."

Presentaciones similares


Anuncios Google