Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
HEZKUNTZA ESPEZIFIKOA Gela alternatiba
Hegoalde Ikastola
2
Zer da Gela Alternatiba?
Hegoalde Ikastolan dagoen gela berezia da, haur hezkuntzako pasabidean kokatuta dagoena. 5 ikaslez osatuta dago eta tutore espezializatua dute, laguntza zehatza behar dutelako. Ikasle hauek zaintzaile batekin egoten dira egunean zehar, gauza asko egiteko beraien beharra dutelako. Lan ezberdinak egiten dituzte eta horretarako erabiltzen dituzten materialak ere bereziak dira, orokorrean kurrikulum egokitua dutela esan genezake. Ikasleak gela honetan egon arren, gainontzeko beste eremuak berdin erabiltzen dituzte; jantokia, patioa, soinketa gela…
3
Zergatik du izen hori?(Gela alternatiba)
Gure Ikastola, eskola arrunta da eta gu ikasle arruntak gara. Beste eskola batzuk (Isterria, Andrés Muñoz, El Molino…) hezkuntza espezifikoko zentroak dira eta bertan zailtasun nabariagoak dituzten ikasleak daude: hezkuntza bereziko ikasleak hain zuzen ere. Gureak, gela alternatiboa izena du, hezkuntza espezifikoko eremua izanda, eskola arrunta batean txertatuta dagoelako. Horrela, bertako ikasleek gurekin jolastu eta gauzak ikas ditzakete, baita guk beraiekin ere. Beraz, aukera handia dugu horrelako gela batekin ikasteko
4
Nolako gela da? Antolakuntza zehatza behar duen gela da. Bertako ikasleek orden handia behar dutelako. Txokoetan antolatzen dute gela, non ariketa, jolas edo jarduera ezberdinak egiten dituzten. Gela honetako ikasle askok oraindik ez dute hitz egiten, hori dela eta marrazki asko daude gelan (piktogramak), hobe komunika daitezen. Orokorrean haur hezkuntzako gela baten antza handia duela esan dezakegu.
6
EGUNON-AGUR TXOKOA Goizero, eskolara iristean txoko honetan motxilak eta berokiak uzten dituzte. Ondoren, koaderno berezia ateratzen dute eta irakasleari ematen diote. Bertan, gurasoek aurreko egunean egindakoa adierazten dute. Esan bezala ikasle hauetako batzuk ezin dute hitz egin, horregatik “joan-etorri” koadernoaren bidez irakasleak familiakideen zuzenean harremanetan jar daitezke.
7
INFORMAZIO TXOKOA Irakasleak koaderno guztiak irakurri ondoren ikasle batek arduradun lana egiten du eta panel ezberdinetan azalpenak egiten dituzte: asteko zein egun den, zer dagoen jateko, zenbat lagun etorri diren, zer eginen duten egunean zehar… Argi eta garbi adierazita dute egunero eginen dituzte jarduerak zeintzuk eta noiz izanen diren.
8
LAN TXOKOA Informazioa errepasatu eta gero, lan egiteko ordua iritsi, eta mahaietan jartzen dira. Norberak bere lana egiten du. Material espezifikoak erabiltzen dituzte horretarako. Urtebetetzeak ere bertan ospatzen dituzte!!!
9
ORDENAGAILU TXOKOA LIBURUTEGI TXOKOA
Musika entzun, bideoak ikusi eta ipuinak aditzeko erabiltzen diren eremuak dira. LIBURUTEGI TXOKOA
10
JANTZI-ERANTZI TXOKOA
Txoko honetan, arropa eta pardelak aldatzen dituzte, beharrezkoa denean. LASAITZE TXOKOA Batzuetan, urduri badaude edo erlajazio lanak egin behar dituztenean, txoko honetara etortzen dira lasai-lasai geratzeko.
11
Nortzuk dira bertako ikasleak?
Aurten 5 ikasle daude, adin ezberdinekoak: 5, 7, 8, 9 eta 10 urtekoak eta bakoitzak ezaugarri pertsonal ezberdinak ditu: - Batzuek oraindik ezin dute hitz egin eta beste pertsonekin komunikatzeko zailtasunak dituzte: ez gaituzte erraz ulertzen, horregatik mantsoago hitz egin behar zaie, marrazkien bitartez adierazten dira… -Besteek mugimendu eta ibilkeran zailtasunak dute, horregatik oraindik aulkian eserita egoten dira edo oreka erraz gal dezakete -Gainera, batzuk zaintzaile batekin egon behar dute beti
12
Zer egiten dute? Gela alternatiboko ikasleek ez dute ingurune, matematika edo euskara gainontzeko ikasleen modura lantzen. Hauek, arlo zehatzak dituzte eta helburua geroz eta gaitasun eta trebetasuna handiagoak izatea da, esaterako: -Autonomia maila geroz eta handiagoa izatea: beraien kabuz jantzi eta erantzi, bazkaldu, komunera joan… -Beraien gorputza ezagutu eta kontrolatzea: zaintzea, garbitzea… - Arauak errespetatzen ikastea: ongi portatzea…
13
- Harreman egokiak izaten ikastea: lagunekin, familiakideekin…
- Komunikatzeko gaitasunak handitzea: soinuak, hitzak, esaldiak egiten ikastea - Jarduerak egitean saiatuak eta langileak izaten ikastea - Beste umeekin jolastu eta disfrutatzea
14
INTEGRAZIO SAIOAK Ikasle hauek badute erreferentziazko talde arrunta:
5 urteko gela, 1.go maila, 2.maila eta 3. maila. Honek esan nahi du, soinketa, musika, plastika eta bestelako saio batzuk, eskolako beste ikasleekin egiten dituztela. Horrela, lagun berriak egiten dituzte eta beraien ekintzetan parte hartzen dute.
15
Aipatu ditugun gelako jarduerak, espezialistak diren irakasleekin egiten dituzte:
Hizkuntza eta mintzairako irakaslea: komunikazioa eta hitz egiteko gaitasuna lantzen du: soinuak errepikatu, hitz berriak ikasi, esaldiak egituratu… Fisioterapeuta: gorputzaren mugimendu orokorra eta atal bakoitzaren mugimendu espezifikoak lantzen ditu: oreka mantendu, 4 hanketan ibili, saltoak koordinatu, indar hartu… Terapia pegagogikoko irakaslea: talde lanak zein indibidualak aurrera eramaten ditu: kontzeptu berriak erakutsi (letrak eta zenbakiak, lagunen izenak…), gauzak identifikatu, kategorizatu eta eskatu, tailerrak egin, abestiak ikasi, dantzatu… Zaintzaileak: komunera lagundu, patioetan egon, bazkaltzean eman… etengabe ikasleekin dauden langileak dira.
16
GAUZA GEHIAGO IKASI NAHI BADITUZUE, GONBIDATUTA ZAUDETE GURE GELA EZAGUTZERA ETORTZERA!
Amaia, Maitena, Asun, Ainhoa, Ana eta Aitziber
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.