La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Elikatzeko dieta alternatiboak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Elikatzeko dieta alternatiboak"— Transcripción de la presentación:

1 Elikatzeko dieta alternatiboak
15. GAIA DIETETIKA OROKORRA ETA APLIKATUA Giza Elikadura eta Nutrizioko Gradua

2 15. GAIA. Elikatzeko dieta alternatiboak
A. DIETA BEGETARIANOA HISTORIA DIETA BEGETARIANO MOTAK 1-DIETA OBOILAKTOBEGETARIANOA 2-DIETA BEGETARIANO ZORROTZA 3-DIETA MAKROBIOTIKOA 4-BESTE MOTATAKO DIETA BEGETARIANOAK 4.1-DIETA FRUGIBOROA 4.2- DIETA KRUDIBOROA 4.3-DIETA HIGIENISTA 4.4-DIETA ERDIBEGETARIANOA DIETA BEGETARIANOA vs OSASUNA NUTRIENTEEN EKARPEN OREKATUA LORTZEKO GOMENDIOAK DIETA BEGETARIANOAREN ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK GOMENDIO DIETETIKO OROKORRAK BESTE KORRONTE DIETETIKO BATZUK

3 15. GAIA. Elikatzeko dieta alternatiboak
B. DIETA DISOZIATU EDO BANANDUA Dr. HAY-REN DIETA Dr. SHELTON-EN DIETA C. BESTE DIETA BATZUK ELIKAGAI NATURALAK ELIKAGAI ORGANIKOAK BESTE KORRONTE DIETETIKO BATZUK

4 Sarrera: Helburuak Gaur egun indarrean dauden edo ezagutzen diren dieta alternatibo garrantzitsuenak deskribatu. Hauekin lotutako gabezi dietetiko posibleak zeintzuk diren aztertu. Ondoriozko gomendio dietetiko orokorrak ikusi.

5 Dieta begetarianoa MOTAK Dieta obolaktobegetarianoa
Onartzen dituzten animalia jatorriko elikagaiak: esnea, esnekiak eta arrautza. Beharrizan nutritibo guztiak bete daitezke (dieta aberatsa eta orotarikoa izanik), bai adin-talde ezberdinetan eta baita egoera fisiologiko guztietan ere. Laktobegetarianoak: esnea eta esnekiak (arrautzarik ez). Obobegetarianoa: arrautza (ez esne, ez esnekirik). Dieta begetariano zorrotza Animalia jatorriko elikagairik ez. Nutrizio gabeziak sor ditzake: B12 bitamina D bitamina Kaltzioa Zinka

6 Dieta begetarianoa MOTAK Dieta makrobiotikoa (Zen dieta)
Yin -Yang printzipio txinatarrean oinarritzen da. Elikagai freskoak ekoiztutako lekuan. Zerealak (energiaren %50-60) eta barazkiak nagusi (lekale gutxi). Astean gutxitan: fruta freskoa, fruitu lehorrak, haziak, ogia. Batzuek arraina kantitate txikietan onartzen dute. Debekatuta: haragia, esnea, arrautzak, solanazea familiako barazkiak (patata, tomatea, piperra, berenjena), fruta tropikalak, edulkoratzaile artifizialak. Nutrizio gabeziak: (helduan beharrizan orokorrak bete ditzake, umeenak ez) B12 bitamina D bitamina Kaltzioa

7 Dieta begetarianoa MOTAK Dieta frugiboroa
Fruta kontsumoan oinarritzen da: fruta, fruitu lehorrak, haziak Botanikoki frutak diren barazkiak onartzen dituzte. Nutrizio gabeziak: -Proteina Hori asetzeko fruitu lehor eta hazi kantitate handiak -Kaltzioa beharko lirateke, eta gantzen kontsumoa igoko litzateke. Oso zaila da dieta nutritiboki egokia lortzea, ez da gomendatzen, batez ere haurtzaroan. Honetan oinarrituta batzuek zerealak gehitzen dituzte...

8 Dieta begetarianoa MOTAK Dieta krudiboroa
Elikagai gordinak hartzen dira (%50-100): fruta, frutiu lehorrak, haziak, zerealak, lekale ernamuinduak. Defentsa: elikagaien osagaien mantenua (adb. entzimak). Elikagai gordinen: Abantaila: nutrienteen egosketa-galera ekidin Desabantaila: liserigarritasuna, susbtantzia antinutritiboak (fitohemaglutininak) Oso zaila da dieta nutritiboki egokia lortzea, ez da gomendatzen, batez ere haurtzaroan. Dieta erdibegetarianoa Haragien kontsumo mugatua. Dieta orekatua izan daiteke beharrizan guztiak betez.

9 Dieta begetarianoa vs OSASUNA
Zenbait gaixotasun nozitzeko arrisku gutxiago? Gaixotasun kardiobaskular gutxiago (zuntz asko, kolesterol gutxi) HTA gutxiago (sodio gutxi) Diabete gutxiago (zuntzak azukreen xurgapena ekiditen du) Obesitate gutxiago (gantz ase gutxiago) Minbizi mota batzuen prebentzioa: koloneko minbizia, idorreria gutxiago, substantzia antioxidatzaile asko (adb. sojako isoflabonak, tomateen likopenoak, baratxuri eta kipularen konposatu sulfuratuak, etab.).

10 Dieta begetarianoa NUTRIENTEEN EKARPEN EGOKIA
Nola lortu aminoazidoen ekarpen egokia: Elikagaia Lisinan eskasa Metioninan eskasa Zerealak Lekaleak Tuberkuluak Oleaginos (Fr.Lehorr) Haziak Legamia +

11 Dieta begetarianoa NUTRIENTEEN EKARPEN EGOKIA
Oreka proteikoa lortzeko konbinaketak: Esnea + arroza Lekaleak + arroza Esnea + garia Soja+ arroza+ garia Esnea + artoa + soja Indabak + garia Esnea + sesamo Soia+garia+ sesamo Esnea + patata Indabak+artoa Soia+kakahuete+sesamo

12 Dieta begetarianoa ABANTAILAK / DESABANTAILAK Abantailak Pisu gutxiago
Zenbait gaixotasunen intzidentzia gutxiago Zuntz asko Mineral eta bitamina asko (animalia jatorrikoak izan ezik) Energia eta proteinak erraz jaso zereal, lekale, fruitu lehor eta oliotik. Desabantailak Ezagupen nutrizionala behar Bitamina eta mineral asko egosketa bidez gal daitezke Proteina kantitatea betetzen bada ere, proteinen kalitatea zaindu behar da D eta B12 bitaminen eskasia zaindu behar da Burnia, gutxiago xurgatzen da

13 Dieta begetarianoa GOMENDIO OROKORRAK
Elikagai findu gabeak: ogi integrala Haragia proteinetan aberatsa den elikagaiekin ordezkatu Ingestio energetikoa mantendu: olio, gurin Kalitate proteikoa bilatu, konbinaketak Mota askotariko fruta eta barazkiak: C bit – Fe Elikagaien taulak erabili Mineral- eta bitamina- gehigarriak arrisku-taldeetan: haurdunaldi, edoskitzaro, haurtzaro, nerabezaro, zahartzaro.

14 Dieta disoziatuak - Liseriketa prozesuen behaketaren ondorio moduan aurkezten dira, amankomuneko ondorengo oinarriekin: Karbohidratoak ahoan eta hestean liseritzen dira, bertan inguru alkalinoa dagoelako. Karbohidratoen liseriketa proteinena baino azkarragoa da. Proteinen liseriketa urdailean ematen da, ingurune azidoan. - Dieta hipokaloriko eta hipoproteikoak izaten dira.

15 Dieta disoziatuak HEY-ren dieta Hiru motatako elikagai taldeak:
1.Karbohidratoetan aberatsak 2. Neutroak (liseriketaren ikuspuntutik): gantzak eta barazkiak. 3. Elikagai proteikoak eta fruta azidoa. Landareak (+ esnea)  alkalinizatzaileak Haragia eta errefinatutako irina eta azukrea  azidifikatzailea orokorrean

16 Dieta disoziatuak HEY-ren dieta Elikagaien elkarketa:
Proteinak eta aminoazidoak ezin dira otordu berdinean elkartu Haragi eta arraina ez dira nahastu behar Dietak gorputzaren osaeraren proportzioak mantendu behar ditu: %80 sustantzi alkalinizatzaileak eta %20 azidogenoak. Alkalogenoak: fruta eta barazkiak (salbuespena: tomate eta espinakak) Alkohola: neurrizko kontsumoa: garagardo+karbohidratoak eta ardoa+proteinekin Egun baterako banaketa: Gosaria: esnea+mota bateko fruta Tea + mueslia Bazkaria: barazki gordinak + KH / barazki gordinak + proteinak Adib.: %20 ogia, pasta, arroza edo patatak; %80 barazki gordin edo egosita Afaria: %20 arraina (edo KH) + %80 barazkiak

17 Dieta disoziatuak SHELTON-en dieta
7 elikagai talde desberdintzen ditu: 1- Proteinak 2- Karbohidratoak 3- Gantzak (gosea sortzen duen jariakin gastrikoa eta kimikoa jeisten du, guruin gastrikoen iharduera moteltzen da, urdaileko pepsina eta HCl mailak jeisten dira, tonu edo mugimendu digestiboak gutxitzen dira) 4- Fruta azidoak (ananak, limoia, laranja, pomeloa,…) 5- Fruta semi-azidoak (gereziak, muxika, madari eta sagar goxoak, eta…..) 6- Almidoirik gabeko barazkiak 7- Meloia: meloi eta sandia.

18 Dieta disoziatuak SHELTON-en dieta Elkarketa desegokiak:
Azido-almidoia (azidoek ptialina apurtzen dute) Proteina-almidoia (azido/alkalinoa) Proteina-proteina Azido-proteina Gantzak-proteinak (gantzak barazkiekin hartu behar dira, hauek gantzen ondorio kaltregarriak neutralizatzen dituztelako) Azukre-almidoia (azukreek bigarren pausu baten liseritzen baitira) Meloiak bakarrik hartu behar dira Esnea bakarrik hartu edo ez hartu Postreak ez dira gomendagarriak

19 Dieta disoziatuak SHELTON-en dieta Eguneko dieta baten adibidea:
-Gosaria: frutak -Bazkaria: elikagai amilazeoak -Afaria: entsalada (barazki askorekin) eta proteinekin batera (ezin dira fruta azidoak eta ozpina edo limoia gehitu)

20 Dieta disoziatuak Analisi kritikoa
Printzipio fisiologikoak oker daude: entzima digestiboak oso espezifikoak dira baina egokitzen dira egoera askori. Proteinen digestioa lehendabizi gune azido eta gero gune basikoan gertatzen da Naturan agertzen diren elikagaiak konposaketa mixtoa dute. Organismoa proteina eta KH proportzio ezberdinetan duten dietak liseritzeko eta asimilatzeko gai da. Printzipio zientifikoak baieztatzeko esperientzia pertsonalean eta naturan fede(edo sinesmen)-an oinarritzen dira. Benetan eraginkorra izan daitekeena da “indibiduoaren bizitzaren eta bazkarien ordena berria”, argudio nutrizionalak baino.

21 Beste dieta batzuk Elikagai naturalak
Dieta honetan hartzen diren elikagaiak ez daude teknologikoki maneiatuak eta ez dute gehigarririk. Adib. errefinatu gabeko Azukrea, ezti basatia (silvestre), itsas- gatza, mahai gatza erabili ordez,.. Esne ez-pasterizatua hartzen dute eta elikagaiei ezaugarri sendagarriak ematen dizkiete: adib. Erromero eztia, apio zukua erreumatismorako, e.a. Espreski erregulatu gabeko elikagaiak (osaera, informazioa, prezioak, funtzioak…)

22 Beste dieta batzuk Elikagai organikoak
Ez dira ongarritzeko gaiak (fertilizantes) ezta insektizidak erabiltzen. Ez dira gehigarririk botatzen eta animaliek ez dute antibiotikoak, hormonak, nitritoak ezta antzekoak ere hartzen. Nekazaritza edo lantze “biologiko”-etatik lortzen dira, ongarritzeko gairik gabekoak.

23 Bestelako korronte dietetikoak
Beste dieta batzuk Bestelako korronte dietetikoak Kontzentratu bitaminikoak eta elikagai gehigarriak Fantasia dietetikoak: gaixotasunak sendatzen dituztenak, Atkins-en dieta,….


Descargar ppt "Elikatzeko dieta alternatiboak"

Presentaciones similares


Anuncios Google