La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Lakua-Arriaga Lakua-Arriagako oraingo Osasun Zentroak, Francisco Javier Landaburu kalean kokatuta, biztanle atenditzen ditu. Auzo hau nabarmen ari.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Lakua-Arriaga Lakua-Arriagako oraingo Osasun Zentroak, Francisco Javier Landaburu kalean kokatuta, biztanle atenditzen ditu. Auzo hau nabarmen ari."— Transcripción de la presentación:

1

2 Lakua-Arriaga Lakua-Arriagako oraingo Osasun Zentroak, Francisco Javier Landaburu kalean kokatuta, biztanle atenditzen ditu. Auzo hau nabarmen ari da handitzen eta aurreikusita dago urte gutxitan biztanle edukiko dituela. Momentu honetan, zentroa gainezka dago eta egoera gero eta larriagoa da, erabiltzaileen gehiketa eta beharrizan berriei arreta emateko beste zerbitzu batzuk ezin dituelako hartu. Gainera, zentroa gabezia asko dituen eraikin aurrefabrikatu batean dago, kalitateko estandarretatik oso urruti gelditu dena. Beharrezkoa da oraingo eta etorkizuneko beharrizanak atenditzeko gaitasuna edukiko duen zentro berri bat eraikitzea.

3 Lakua-Arriaga Vitoria-Gazteizko Udalak Osakidetzari m2ko lur-zatia eman dio, Luis Olariaga kalearen eta Forondako Atariaren arteko elkargunean dago. Orubearen azalerak eta arautzen duten hirigintzako parametroek eraikin bi eraikitzeko aukera ematen dute: bata Osasun Zentroa izateko eta , bestea, Orientazioa Emateko eta Droga-mendetasunak Tratatzeko Zentroa barne hartzeko, Arabako Osasun Mentaleko Sarearen baitan Eraikin honetan bilduko dira lehen lokal desberdinetan sakanatuta zeuden baliabideak, izan ere, egoera honek taldeko lana eragozten zuen.

4 Lakua-Arriaga Eraikin biek antzeko tipologia hartuko dute eraikinen multzoaren batasuna adierazteko Solairuek angeluzuzeneko egitura edukiko dute eta sarbide independenteak edukiko dituzte.

5 Lakua-Arriaga Osasun zentroa
Osasun-zentroa hartuko dituen eraikinak sestraren gaineko solairu bi edukiko ditu. Beheko solairuan asistentziarako espazioak diseinatu dira eta lehen solairua, berriz, erabilera mugatuak hartzeko erreserbatuko da. Komunikazio gune bat diseinatu da solairu biak elkarrekin eta sotoarekin komunikatzeko eta, bide batez, lehen solairura kanpotik sartu ahal izateko, Osasun Zentroaren beraren barruan fluxua oztopatu barik.

6 Lakua-Arriaga Osasun-zentroa
Beheko solairua Harrera Sendaketak, erauzketak eta larrialdiak atenditzeko 2 gela Pediatriako 6 kontsulta Medikuntza Orokorreko 12 kontsulta 2 kontsulta espezializatu Talde hezkuntzako gela Lehen solairua Lan Osasuneko Unitatea Ikerkuntza Unitatea Eskola Osasuneko Unitatea Irakaskuntza Unitatea

7 Droga-mendetasunen zentroa
Lakua-Arriaga Droga-mendetasunen zentroa Orientazioa Emateko eta Droga-mendetasunak Tratatzeko Zentroa hartuko duen eraikinak, modu berean, sotoa, beheko solairua eta lehen solairua hartuko ditu. Hala ere, lehen solairua prestatu gabeko espazio erreserbatua izango da eta etorkizunean alkoholismoarekin eta ludopatiekin zerikusirik duten Menpekotasunak Tratatzeko Programa hartuko du.

8 Lakua-Arriaga toxikomanien zentroa
Beheko Solairua Harrera Desintoxikatzeko Programa Eguneko Ospitalea Metadona Programa Botikina Lehen solairua Erreserba Eraikinean laster egongo da alkoholismo-zentroa. Hori dela eta, hasierako kokapena aldatu beharra egon daiteke.

9 Lakua-Arriaga Osasun-etxea: m2 Tratamendu-zentroa: m2 (1.300 m2 erreserba) Aparkalekua: m2 Eraikitakoa guztira: m2 Lizitazioaren zenbatekoa: 5,4 milioi euro Esleipenaren zenbatekoa: 3,7 milioi euro Enpresa adjudikazioduna: Amenabar Eraikuntzak Obren hasiera: ko urtarrilak 10 Burutzeko epea: 19 hilabete Lakua-Arriaga Osasun Zentroa 2012ko hirugarren hiruhilekoan zabalduko da


Descargar ppt "Lakua-Arriaga Lakua-Arriagako oraingo Osasun Zentroak, Francisco Javier Landaburu kalean kokatuta, biztanle atenditzen ditu. Auzo hau nabarmen ari."

Presentaciones similares


Anuncios Google