La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

ADIERAZPEN KONPETENTZIA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "ADIERAZPEN KONPETENTZIA"— Transcripción de la presentación:

1 ADIERAZPEN KONPETENTZIA
LEHEN HEZKUNTZA 2. ETA 3. ZIKLOA 2015eko apirilaren 21a

2 GIDOIA Marko teorikoaren azalpena.
Ipuina eta errezeta sortzeko Txanelan eskaintzen diren jarduerak aztertu. Ikasleen lan batzuk baloratu: ipuina, errezeta, konparazio azalpena eta azalpen-testua. Ipuina eta errezeta sortu eta ahoz azaldu. ikasturtea

3 Hizkuntza komunikazio-tresna bezala erabiltzeko gai izatea…
Mota desberdinetako edukiak era integratuan aplikatuz: gaitasunak, kontzeptuak, prozedurak, jarrerak. Ahozko nahiz idatzizko komunikazio beharrei erantzuteko… ZER ZERTARAKO ZEREKIN Komunikatzen ikasi NON NOLA 2. Diapositiba Ikasleek jakin behar dute informazioa bilatzen, helburua kontuan hartuta egokia dena hautatzen, informazioa prozesatzen eta iritzi propioa garatuz, haren balioespen kritikoa eta erabilera sortzailea egiten. Prozesu kognitibo horiek guztiak ahozko zein idatzizko hizkuntzaren bidez gauzatzen dira batipbat. Konpetentzia kognitibo-linguistiko horiek oinarrizkoak dira ikaskuntzaren eremuan arrakasta izateko eta pentsamenduaren nahiz ezagutzaren garapenerako. Hartara, jakintza-arlo guztien bidez garatu behar dira, bakoitzak berezko prozedurak nahiz testu-generoak baititu laborategiko esperientziaren deskribapena, matematikako problemen ebazpena, narrazio historikoa, … Irakasgai bakoitzari dagozkion testu-mota eta hizkuntz konpetentzia horiek argi eta garbi integratu behar dira arloaren curriculumean, ez bakarrik hizkuntza irakasteko, baita irakasgaia bera irakasteko ere, hizkuntza baita irakasgaiko edukiak eskuratzeko tresna nagusia. Askotariko testuinguruetan eta helburu anitzekin… Eraginkortasunez… 3 3

4 ADIERAZPEN KONPETENTZIA Euskal curriculuma
IDATZIZKOA: Giza komunikazioaren eremu desberdinetan, helburu anitzei erantzuteko eta hartzaile askotarikoekin komunikatzeko, mota askotariko testuak egokitasunez (*) idaztea. AHOZKOA: Giza komunikazioaren eremu desberdinetan, helburu anitzei erantzuteko eta hartzaile askotarikoekin komunikatzeko, mota askotariko testuak egokitasunez ahoz adieraztea. Una buena abogada es una excelente lectora de leyes y normas y una experta redactora de sentencias y recursos. No existen biólogos que no sepan leer y redactar protocolos de laboratorio o artículos de investigación. Es a través de la lectura y la escritura de los géneros correspondientes como las personas desarrollan la actividad laboral. CASSANY 3. Diapositiba Hona hemen Euskal Curriculumak adierazpen konpetentziaren inguruan biltzen duena. (*) Egokitasunez adieraztea zer den garbi izan beharko genuke adierazpena landu eta ebaluatzeko orduan. Hau da hain zuzen ere gaur argitzen saiatuko garena. Hizkuntza arloa da idatzizko adierazpenaren ikaskuntza sustatzeko esku-hartze eremua. Arlo horren edukiak komunikatzen ikasteko gaitasuna garatzera bideratuta daude. Gaitasun horrek bere baitan, besteak beste gauzak idatziz egoki adierazten jakitea biltzen du. Dena dela, akats bat izanen litzateke pentsatzea hori irakastea hizkuntza arloko irakasleen erantzukizuna dela guztiz. Edozein ikasgaitako eskolak nola garatzen diren arin begiratuz gero, ikusiko dugu hizkuntza idatziak, ezinbestean, protagonismo handia duela guztietan, bai irakurtzearen ikuspuntutik, bai idaztearen ikuspuntutik ere. Arlo guztietan irakurri egiten da eta arlo guztietan ikasleek era askotako testuak sortu behar izaten dituzte, eskola-orduetan, ikasteko prozesuan eta ebaluazio jardueretan ere bai. Ikasleek ikasitakoa komunikatzen –ia beti idatziz- ikasi eta jakin behar dute. Hartara, ez litzateke zuzena izanen uste izatea hizkuntzaz bestelako arloetan ari diren irakasleek inongo erantzukizunik ez dutela idazten irakasteari dagokionez. Arlo guztien erantzukizuna da kizkuntza idatziaren ikaskuntza sustatzea. Benetan idazmena kostata eta luzaro landu beharra dago. Beraz, argi dago eskoletan ahal diren ahalegin guztiak egin behar direla, ahal den koordinazio handiena bilatu behar dela ahalik eta baliabide gehien ikaskuntza onaren zerbitzuan jartzeko. (Blitz) 4 4

5 ADIERAZPEN KONPETENTZIA
1. Zer egitea eskatzen du? 2. Zer egitea espero dugu? 3. Nola egitea eskatzen diegu? 4. Diapositiba Erabili beharreko aditzak Zer egin? : iritzia eman , kontatu, idaztzi, osatu, aurkeztu,… Nola ? Ekintza bakoitzak bere urratsak izaten ditu. Horiek landu eta adierazi behar zaizkio ikasleari. Bereiztea, konparatzea, osatzea…”Adierazpen-moduak” zutabean agertzen diren operazio diskurtsiboen bitartekoak dira. Eskatzen dena ongi adierazteko erabil ditzakegun euskarriak. Ez du balio idatzi esatea Ikasleak zer egin behar duen eta nola egin behar duen zehaztasunez jakin behar du. 5 5

6 1. JARDUERA HELBURUA:   Irakasleok ikasleei eskatzen dizkiegun ariketen formulazioaren atzean zer dagoen ohartaraztea. Zeregina egoki baten garrantziaz ohartaraztea. Eskatu diegun hori (zeregina) eta adierazpen konpetentziaren arteko erlazioaren inguruan hausnartzea.   PROZEDURA: talde handian   a) Hizkuntzan eskatzen ditugun jardueretan nola formulatzen ditugu eginkizunak? b) Zer egitea espero dugu irakasleok? c) Nola egitea eskatzen diegu ikasleei? Lehenengo, banaka erantzuten saiatuko dira Ondoren, taldean erantzunak adostuko dituzte Bukatzeko, talde handira ekarriko ditugu bizpahiru talderen erantzunak   DENBORALIZAZIOA   Talde handian: 5 minutu   Hizkuntzarekin zer egitea eskatzen zaie ikasleei. Goazen hurrengo ariketen bitartez hori aztertzera.

7 ADIERAZPEN KONPETENTZIA
1. Zer egitea eskatzen dute? 2. Zer egitea espero dugu? Erantzutea (zehazten diegu non erantzun, baina ez nola erantzun. Ondorioz, gehienetan, guk espero duguna ez da ikasleak burutzen duena). 3. Nola egitea eskatzen diegu? Ez diegu gehienetan zehazten. Zehazten diegunean, gehienetan idatziz egitea eskatzen diegu. IRITZIA EMATEA, KONTATZEA, IDAZTEA, AURKEZTEA, BEREIZTEA, EZTABAIDATZEA, ESPLIKATZEA, ONDORIOZTATZEA, AZALTZEA, KONPARATZEA, OSATZEA (organigrama, denbora-lerroa, grafikoa,…) ARRAZOITZEA, ERLAZIONATZEA, ERANTZUTEA, ESATEA, LABURTZEA, DESKRIBATZEA, ORDENATZEA, AIPATZEA, KOMENTATZEA, DEFINITZEA, PROBLEMAK EBAZTEA, ARGUDIATZEA, … 4. Diapositiba Erabili beharreko aditzak Zer egin? : iritzia eman , kontatu, idaztzi, osatu, aurkeztu,… Nola ? Ekintza bakoitzak bere urratsak izaten ditu. Horiek landu eta adierazi behar zaizkio ikasleari. Bereiztea, konparatzea, osatzea…”Adierazpen-moduak” zutabean agertzen diren operazio diskurtsiboen bitartekoak dira. Eskatzen dena ongi adierazteko erabil ditzakegun euskarriak. Ez du balio idatzi esatea Ikasleak zer egin behar duen eta nola egin behar duen zehaztasunez jakin behar du. 7 7

8 Diskurtso-sekuentziak
2. JARDUERA ERANTZUNA I Nork landu behar du? Eragiketa guztietan adierazteko baldintzak berdinak al dira? Diskurtso mota Diskurtso-sekuentziak Testu generoak Informazio diskurtsoak Hartzailearen ezagutzak zabaltzea helburu dutenak Hartzaileak uler dezan zerbait esplikatzen dutenak Hartzaileak ekintza bat gauzatu dezan edo portaera jakin bat eduki dezan instrukzioak ematen dituztenak. Deskribapen sekuentzia Narrazio sekuentzia Esplikazio sekuentzia Elkarrizketa-sekuentzia Zine karteldegia Grafikoa, fitxa Aurkibidea Agenda Biografia, norberaren aurkezpena Albistea, Irrati elkarrizketa, Erreportaia Gertaera historikoak Esperimentua Arauak, instrukzioak Ezagutzak eraikitzeko elkarrizketa, elkarrekintza antolatzeko elkarrizketa. Argudiozko diskurtsoak Norbait zerbaitez konbentzitzeko, nork bere ikuspegia adierazteko, hartzailearen jokaeran edo haren usteetan eragiteko, balioespen kritiko bat egiteko sortutakoak. Argudiozko sekuentzia Editoriala, mahai ingurua, iritzi artikulua Testu iruzkina Debatea Eztabaida Diskurtso ludikoak eta estetikoak (literatura diskurtsoak) Mundu berriak sortzeko, emozioak eta sentimenduak adierazteko edo bestengan sorrarazteko, hausnarketaren bat eragiteko, irudimena garatzeko, hizkuntzarekin jolas egiteko asmoz sortutakoak. Bertsoa, poema, asmakizunak Eleberria, ipuina, fabula Jokoa, jolasa Egunerokoa IDAZTEA, (1) BEREIZTEA,(2) KONPARATZEA, OSATZEA (organigrama, denbora-lerroa, grafikoa,…), ERLAZIONATZEA, ERANTZUTEA, ESATEA, LABURTZEA, ORDENATZEA, AIPATZEA, KOMENTATZEA, … 5. Diapositiba Diapositiba honetan dagoena azaldu aurretik har ditzagun 3-4 minutu bakoitzak berea lasai irakurtzeko. Diapositiba honetan bigarren jardueraren erantzun-zati bat biltzen da. Arlo guztietako irakasleok edozein arloko adierazpen-produktua eskatzeko garaian, kontuan hartu beharko genukeen markoa duzue eskainitakoa. Interdiziplinarra dena, konpartitu beharreko lurralde komuna. Arlo guztietatik eta guztien artean ikasleak ezagutza horretarantz bideratu beharko genuke. Hizkuntza arloak ezin du bakarrik egituretan eta eduki hauetan ikaslerik trebatu, beste arlotan ere norabide berean aritzea ezinbestekoa da. Idaztea, erantzutea, esatea, komentatzea “ezer” esaten ez duten aditzak dira. Hemen galderak lirateke: Eta nola nahi duzu hori egitea? Zein da helburua? Nor izanen da hartzailea? e.a. (2) Bereiztea, konparatzea, osatzea…”Adierazpen-moduak” zutabean agertzen diren operazio diskurtsiboen bitartekoak dira. Eskatzen dena ongi adierazteko erabil ditzakegun euskarriak.

9 DISKURTSOA/TESTUAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA/DISKURTSOA 2. IDAZLEA/HIZTUNA EZAGUTZAK: jakin TESTUINGURATZEA PLANIFIKAZIOA (Idazte ekintza I) TESTURATZEA (Idazte ekintza II) BERRIKUSTEA (Idazte ekintza III) EGITEN JAKIN 6. Diapositiba Zereginak ikasleari markatzen dion noranzkoarekin batera, sorkuntza-prozesuaren urratsak (testu-inguratzea, planifikazioa, testuratzea eta berrikusketa) aurreikusi beharko ditu ikasleak sortu beharreko diskurtsoa idazten hasi baino lehen. Sorkuntza prozesuaren urrats horiek komunak dira arlo eta ekoizpen produktu guztietan. Urrats horien baitan dauden ezaugarriak/baldintzak dira desberdindu egingo dutenak produktua (testua). Bestetik, idazleak-zenbait hiztunak baliabide komunikatibo erabiltzen jakin beharko du sorkuntza u prozesua aurrera joan ahala (egitenjakin), eta noski, sorkuntza-prozesuaren urrats horren arabera, idazleak-hiztunak ezagutza batzuk edo beste aktibatuko ditu. 9 9

10 DISKURTSOA/TESTUAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA/DISKURTSOA 2. IDAZLEA/HIZTUNA EZAGUTZAK: jakin TESTUALAK Diskurtso-motak Testuen barne-egiturak Narratiboa Azalpenezkoa Argudiozkoa KONTESTUALAK - Modalizazioa, erregistroa, baliabide tipografiko, hiztegi teknikoa... JARRERA ROLA IDATZIZ/AHOZ ADIERAZI AURREKO PROZESUA: TESTUINGURATZEA -Helburua definitzea: Zer lortu nahi dut ? -Zertarako adierazi behar dut? -Gaia zehaztea: zeren inguruan hitz egin behar dut? -Hartzailea finkatzea: Norentzako da testua? Zer-nolako hartzailea da? -Igorlearen rola definitzea: Zein roletatik sortuko dut testua? -Testu-generoa hautatzea: nolako testua sortu behar dut? EGITEN JAKIN -Helburuak ezartzea -Aurreikustea 7. Diapositiba Rola zerikusia du testuinguruarekin, hartzailearekin, testuarekin , helburuarekin eta berak guzti horretan dbetetzen duen paperarekin. Zereginak ikasleari markatzen dion norazkoarekin batera, sorkuntza-prozesuaren urratsak (testuinguratzea, planifikazioa, testuratzea eta berrikusketa) aurreikusi beharko ditu ikasleak sortu beharreko diskurtsoa idazten hasi baino lehen. Sorkuntza prozesuaren urrats horiek komunak dira arlo eta ekoizpen produktu guztietan. Urrats horien baitan dauden ezaugarriak/baldintzak dira desberdindu egingo dutenak produktua (testua). Testuinguratzeko urratsak inplikatzen du ezagutza batzuk, eduki batzuk aktibatzea. Eduki horiek testuinguruaren ardatz diren idazlearen rolarekin eta hartzaile-motarekin zerikusia dutenak dira. Baita komunikazio-asmo zehatz baterako sortu beharreko diskurtsoak eduki beharreko ezaugarriak ere. Ikaslea sorkuntza-prozesua aurreikusteko norabidean jartzea irakasle guztion egitekoa da. Ikaslearen autonomiarako bidea, guztion artean egindako inbertsioaren ondorioa izango da, baita etengabeko entrenamenduaren ondorioa ere. Beraz, testuinguratzeak hiztunari jarrera bat sortzen dio eta ezagutzak aktibatzen dizkio. Ezagutza horiek hizkuntza arloak landuko baditu ere, ezinbestekoa da testuinguratzeak duen garrantziagatik disziplina arlo guztietan kontuan hartzea. 10 10

11 DISKURTSOA/TESTUAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA/DISKURTSOA 2. IDAZLEA/HIZTUNA EZAGUTZAK: jakin KULTURALAK TESTUALAK KONTESTUALAK IDATZIZ/AHOZ ADIERAZI AURREKO PROZESUA: TESTUINGURATZEA IDAZTE-EKINTZA 1 PLANIFIKAZIOA -Komunikazio egoeraren azterketa -Ideiak sortu -Ideiekin bat datorren informazioa bilatu, aukeratu, baloratu eta erregistratu -Testu mota eta testuen barne-egitura aurreikusi -Edukiak hautatu eta antolatu, komunikazio-asmoaren eta testuen egitura arketipikoen arabera. TREBEZIAK -IDEIAK SORTZEKO ETA KUDEATZEKO TEKNIKAK -IRAKURKETA ESTRATEGIAK -INFORMAZIOA BILATZEKO TEKNIKAK (IDEIA NAGUSIAK ETA BIGARREN MAILAKOAK IDENTIFIKATZEA,…), -INFORMAZIOA HAUTATZEKO TEKNIKAK, -INFORMAZIOA BILTEGIRATZEKO TEKNIKAK, -INFORMAZIOA SINTETIZATZEKO TEKNIKAK -INFORMAZIOA LABURTZEKO TEKNIKAK EGITEN JAKIN -Analizatzen (identifikatzea, bereiztea, ordenatzea) -Baloratzea -Sailkatzea (erlazionatzea, ordenatzea) -Erregistratzea -Sintetizatzea (laburtzea) -Egituratzea 8. Diapositiba Diapositiba honen azalpenarekin hasi aurretik 2 minutu eman, bakoitzak berea lasai irakurtzeko. 2. Urrats honetan ikasleak komunikazio egoeraren azterketa egin behar du. Ideiak sortu eta beraiekin bat datorren informazioa bilatu, aukeratu, baloratu eta erregistratu egin beharko ditu. Era berean, testu mota eta testuen barne egitura aurreikusi behar du eta hori prest duenean komunikazio asmoaren eta sekuentzia-egituraren arabera informazioa sortu beharko du (ulertutakoa hautatu eta antolatu beharko du). Planifikazio fase honetan, ikasleak jakin beharko du informazioa sortu ahal izateko, lehenik, zer den berak gaiari buruz dakiena (bere aurrezagutzak aktibatzen). Ondoren, informazioa ulertzen (analizatzen). Gainera, informazioa sortu aurretik, ulertutakoa egokia zaion ere baloratzen jakin beharko du. Ondoren, informazioa sailkatzen eta erregistratzen. Azkenik, erregistratutakoa berrikusiz sintesia egiten eta ideiak hierarkizatzen testuak eskatzen duen egituraren arabera. Hots, informazio berria zergatik eta zertarako? Zein da garrantzizkoa, esanguratsua edo ezinbestekoa den informazioa? Nola jasotzen da informazio hori? Zein da, aurreikusitako helburuaren arabera, jasotako informazio horren balioa? Eta eragiketa horiek guztiak garatzeko orduan aktibatzen ahal ditu ikasleak hainbat operazio kognitibo-linguistiko eta erabili hainbat teknika. Adibidez, informazioa analizatzeko garaian, ikaslea bereizten, sailkatzen, konparatzen jarri liteke eta horretarako mapa kontzeptualak, denbora-lerroak egin adibidez. Informazioa erregistratzeko garaian, informazioa azpimarra dezake, apunteak hartu , erregistro-orriak baliatu, … Sintesia egiteko garaian berriz, laburpenak egin ditzake edo eskemak.

12 Deskribapen-sekuentzia
Helburu orokorraren baitan testuaren edukia antolatzeko hainbat sekuentzia: Deskribapen-sekuentzia Narrazio-sekuentzia Elkarrizketa-sekuentzia Konparazio-sekuentzia 12 9. Diapositiba Aipatu dugunez, xedeari erantzuteko, beste gauza batzuen artean sekuentzia-egituren arabera hautatuko du infomazioa eta gero antolatuko. Aukerak: Deskribapen-sekuentzia: entitate jakin baten inguruan biltzen diren nolakotasunak edo ezaugarriak deskribatzen dira. Deskribapen objektua deskribatzaileak (nolakotasunak edo ezaugarriak) baino hierarkia-maila altuagoan dago. Narrazio-sekuentzia: Denbora sekuentzia baten inguruan biltzen da informazioa: gertakari edo prozesu batek denboran zehar izan duen bilakaera. Informazio guztiak maila berekoak dira. Elkarrizketa-sekuentzia: informazioa galdera-erantzunen inguruan antolatzen da. Konparazio-sekuentzia: Bi fenomeno edo gehiago elkarrekin alderatzen dira euren arteko berdintasunak eta ezberdintasunak nabarmenduz. 12

13 DISKURTSOA/TESTUAREN ERAIKUNTZA
D i a p o s i t i b a : T E S T U A L I Z A Z I O A I d a z t e - e k i n t z a r i d a g o z k i o n p r o z e s u h o r i e k e z d i r a l i n e a l t a s u n e z e m a t e n ; a i t z i t i k , g a i n j a r r i e g i t e n d i r a , s o r t u t a k o a r a z o a r e n a r a b e r a e l k a r r e r a g i t e n d u t e . T e s t u r a t z e - f a s e a n , i k a s l e a k s o r t u t a k o i d e i a k e d o b i l d u t a k o i d e i a k a d i e r a z t e n j a k i n b e h a r d u . H o r r e t a r a k o , i m i t a t u k o d u ( b e s t e e n a b a l o r a t u z ) e t a o n d o r i o z e r a l d a t u k o d u , e d o b e r r i a s o r t u k o . B a i n a b a i b a t e a n z e i n b e s t e a n i d e i e n g a r a p e n a i r u d i k a t z e n d u e n e s k e m a g r a f i k o a e g i t e a o s o g a r r a n t z i t s u a i z a n g o d a . E s k e m a h o r r e k i d e i a k b i l d u b e h a r k o d i t u e t a o r e k a t u a i z a n b e h a r k o d u . G a i n e r a , i d e i e n a r t e k o m a i l a h i e r a r k i k o a k a u r r e i k u s t e a b e h a r r e z k o a d a e t a k o n t u z i b i l i b e h a r d a e r l a z i o h i e r a r k i k o r i k e z d u t e n i d e i a k b a t z e a r e k i n . 1313 DISKURTSOA/TESTUAREN ERAIKUNTZA 1. TESTUA/DISKURTSOA 2. IDAZLEA/HIZTUNA IDATZIZ/AHOZ ADIERAZI AURREKO PROZESUA: TESTUINGURATZEA IDAZTE-EKINTZA 1 PLANIFIKAZIOA EGITEN JAKIN -Baloratzea (identifikatzea, konparatzea, lehenestea) - Ereduak transformatzea. -Diskurtsoa gauzatzea: Eskema grafikoa egitea Ideiak garatzea Informazioa zuzentasunez adieraztea EZAGUTZAK: jakin TREBEZIAK IDAZTE-EKINTZA 2 TESTUALIZAZIOA -Informazioa garatzea, egitura errespetatuz -Paragrafoak antolatzea -Informazioaren kohesioa: testuaren atalak egituratzeko eta lotzeko erreferentzia-mekanismoak, antolatzaileak eta bestelako baliabideak. -Arau gramatikalak eta ortografikoak aplikatzea. KULTURALAK -Testu-prozesadoreen oinarrizko ezagutzak TESTUALAK -Progresio tematikoa eta ideien arteko erlazioa ezartzen duten bitartekoak -puntuazio arauak -ortografia arauak -morfosintaxi arauak KONTESTUALAK -Arau tipografikoak 13

14 TESTURATZEA: KONTUAN HARTU BEHARREKO TESTU-PROPIETATEAK
Hizkuntza estandarra edo dialektala Erregistroa: -Objetibotasuna/subjetibotasuna -Gaiari dagokion terminologia -Formaltasun-maila (hartzailearekin bat datorrena) -Tonua: ironikoa, umoristikoa, neutroa... Igorlearen presentzia/presentziarik eza: modalizazioa, deixiaren erabilera... Aurretik finkatutako komunikazio-helburuaren lorpena 1.- EGOKITASUNA Informazioaren hautaketa: kantitatea, kalitatea Informazioaren egituraketa Informazioaren progresioa: informazio ezagunaren eta berriaren arteko oreka Informazioaren paragrafokako banaketa Komunikazio-asmoaren eta testuaren barne-egituraren arteko erlazioa 2.- KOHERENTZIA 13. diapositiba 1.-EGOKITASUNA: Komunikazio-egoera jakin baten ezaugarriekiko testuak eduki behar duen lotura. Idazten duenak rol sozial jakin bat bereganatuta betetzen du bere zeregina(ordezkaria, tutorea, lehendakaria…), asmo batekin idazten du eta hartzaile bati edo gehiagori (ezagun zein ezezagun). Guzti hori testuinguru eta eremu jakin batzuetan betetzen da (komunikabide bat, familia…) eta horrek guztiak, azkenean, komunikazio modu jakin bat eskatzen du, idazteko modu jakin bat, formatuan, egituran, tratamenduan, tonuan, lexikoan eta abarretan eragina duena. Egokitasuna aintzat hartzeak erabilera komunikatibo edo esamolde jakin batzuei buruzko eztabaida antzu asko ebazteko balio izan du. Berriki arte, idatzizko arauari edo “gustu ona” deitutakoari, zorrozki doitzen ez zitzaion edozein esamolde okertzat jotzen zen. Gaur egun, eztabaida ez da bide horretatik eraman behar. Arau ortografikoak, lexikoak edo gramatikalak urratzen ez direnean, ezin da oker kalifikatzailea erabili. Askotan erantzuna honakoa izanen da: zuzena da baina desegokia. Erregistroa baldintzatzen duten faktoreak: Gaia: orokorra izan daiteke edo espezializazio-maila handiagoa edo txikiagoa eduki. Formaltasun-maila: igorlearen eta hartzailearen arteko erlazio motak zehazten du: elkarren ezagutzak, harremanak eta bakoitzaren rolak. Lexikoan, esapideetan, kortesiazko formuletan… Komunikazio-asmoa, sortuko den testu-generoak duen funtzio soziala kontuan hartuta erabakiko da enuntziazio-markak testuan azaldu edo ez (pertsona-deixia); modalizazio-markak (ziurtasuna edo zalantza adierazpenak), galdera erretorikoak… Tonua: Ironikoa, neutroa… Hartzaileak dakienari buruz ideiak egoki izatea ere bada idazle on baten gaitasunaren zati.Hartara, propietate oso garrantzitsu batera heltzen ari gara eta agian, idazten ikasten ari den batentzat zailenera: egokitasuna. 2.-KOHERENTZIA: Testua ongi ulertuko bada, nahitaez ongi kohesionatua behar du, baina hori ez da baldintza bakarra. Esanahiaz ari gara, beraz, testua irakurtzen duenak esanahi orokorra antzemateko moduan idatzi behar da eta hori besteak beste, ideien antolamenduaren baitan dago. Koherentzia ez da propietate estatikoa. Testu bat koherentea izan daiteke irakurle batentzat eta koherentziarik gabekoa beste batentzat; irakurle horiek aurretik dauzkaten ezagutzen arabera. 14 14

15 TESTURATZEA: KONTUAN HARTU BEHARREKO TESTU-PROPIETATEAK
3.- KOHESIOA Testuko zatien arteko erlazio semantikoa Erreferentzia-baliabideak Testu-antolatzaileak Puntuazio- eta tipografia-markak Aditz-denboren arteko korrelazioa 14. Diapositiba KOHESIOA: Kohesioaren atala osatzen dutenak esaldiaz gaindiko izaera duten arau sintaktikoak dira.Hauek ez dira hertsiak eta ez da bereziki produktiboa izaten berariaz ikastea. Arau hauek bermatu egiten dute testuetako informazioak aurrera eginen duela, irakurmena astun bilakatuko duten errepikapenak saihesten direla eta irakurleak ez duela erreferentea galduko. Gure gramatika inplizituaren zati bat osatzen duten arauak dira; haien existentziaz ez gara ohartzen. Kohesio arauek berekin ekarri ohi dute hitz batzuk nahitaez errepikatzea eta izenordeak edo erreferentziazko elementuak erabiltzea (erakusleak, posesiboak…). Baina kohesio arauek zerikusia dute halaber aditzeko aldien korrelazioarekin, esaldi edo paragrafoen arteko lotura-elementuak erabiltzearekin … eta azkenik -hasi berri batzuentzako alderdi zailenetakoa- puntuazioarekin. Kohesio akats batek testuak koherentziarik ez izatea ere ekar dezake: hau da, berekin ekar dezake nahi denaz bestelako eduki bat transmititzea. 15 15

16 DISKURTSOAREN ERAIKUNTZA
1616 D i a p o s i t i b a : B E R R I K U S K E T A B e r r i k u s k e t a p r o z e s u a n o r b e r a k e g i n b e h a r r e k o a h a l e g i n a d a . I k a s l e a k b e r e p r o z e s u a i r a k u r t z e k o g a i i z a n b e h a r d a , b a i n a h o r r e t a r a k o a r d a t z a r g i a k j a s o b e h a r d i t u h a s i e r a t i k , n o r a n z k o a g a r b i i z a n d e z a n . I k a s k e t a p r o z e s u a n i k a s l e a a u t o n o m o a i z a n d a d i n e z i n b e s t e k o a d a b e r e b u r u a e r r e g u l a t z e a . I k u s i z e r d i o e n N u r i a G i n é k : “ E n e l p r o c e s o d e a u t o r r e g u l a c i ó n , d o n d e e l a l u m n o c o n o c e l o s f i n e s y l o s p r o p i o s a v a n c e s h a c i a e l l o s , s e p u e d e d e j a r e s p a c i o p a r a l a a t e n c i ó n a l a d i v e r s i d a d , p u e s l o s d i s p o s i t i v o s d i d á c t i c o s q u e s e a p l i c a n p e r m i t e n a l p r o f e s o r a d o , p e r o e s p e c i a l m e n t e a l a l u m n a d o , r e c o n o c e r l a s e s t r a t e g i a s i n d i v i d u a l e s , q u e r e s u l t a n v e n t a j o s a s p a r a c a d a a p r e n d i z , a s í c o m o l o s e r r o r e s u o b s t a c u l o s i n d i v i d u a l e s h a c i a e l a p r e n d i z a j e . A d e m á s s e h a d e t e n e r e n c u e n t a q u e e l a v a n c e h a c i a l a c o n s t r u c c i ó n d e l s i s t e m a p e r s o n a l d e a p r e n d i z a j e e s p r o g r e s i v o y q u e , p o r l o t a n t o , a u n q u e s e p r e t e n d e q u e c a d a v e z e s t e p r o c e s o s e a m a s a u t ó n o m o , i n i c i a l m e n t e d e b e r e a l i z a r s e p r o g r e s i v a m e n t e y c o n s e g u i m i e n t o d e l p r o f e s o r a d o . - P a r a q u e e l a l u m n o s e p u e d a a u t o r r e g u l a r y r e f l e x i o n a r s o b r e e l p r o p i o a p r e n d i z a j e e s p r e c i s o : c o m p a r t i r c o n e l l o s l o s c r i t e r i o s d e e v a l u a c i ó n , y a d e m á s a s e g u r a r s e d e q u e s e h a n e n t e n d i d o . C o m p r o b a r q u e s o n c o n s c i e n t e s d e l o s c r i t e r i o s d e s d e e l i n i c i o d e l p r o c e s o d e a p r e n d i z a j e . - P a r a q u e e l a l u m n o p u e d a g e s t i o n a r l o s p r o p i o s é x i t o s y e r r o r e s , c o n v i e n e q u e : S e e s t a b l e z c a n m e c a n i s m o s d e d e t e c c i ó n d e l o s é x i t o s y e r r o r e s , s e a n e s t o s i n d i v i d u a l e s o c o l e c t i v o s ( e v a l u a c i ó n d e l p r o f e s o r a d o o c o e v a l u a c i ó n e n t r e c o m p a ñ e r o s . “ B e r r i k u s k e t a p r o z e s u a k p r o z e s u k o u r r a t s b a k o i t z a b e h a t z e a e s k a t z e n d u . A m a i e r a n s o i l i k e g i t e a b e r a n d u e g i i z a n l i t e k e i k a s l e a r e n t z a t . H o r r e g a t i k , u r r a t s b a k o i t z a r e n t z a t b e r r i k u s k e t a m e k a n i s m o a k a p l i k a t z e a e s k a t u k o l u k e . “ p a r a q u e e l a l u m n o p u e d a d a r s e c u e n t a d e l a n e c e s i d a d d e d o m i n a r d i v e r s o s t i p o s d e c o n o c i m i e n t o c o n v i e n e : Q u e s e s i e n t a c o m p e t e n t e p a r a u s a r o b u s c a r l o s c o n o c i m i e n t o s n e c e s a r i o s p a r a r e s o l v e r s i t u a c i o n e s p r o b l e m á t i c a s . Q u e e l a l u m n o s e h a l l e a n t e l a n e c e s i d a d d e u s a r d i f e r e n t e s t i p o s d e c o n o c i m i e n t o . P a r a q u e e l a l u m n o p u e d a a p l i c a r d e f o r m a c o n t e x t u a l i z a d a l o s c o n o c i m i e n t o s a d q u i r i d o s e s p r e c i s o : Q u e c o n o z c a y a p l i q u e c o m p e t e n c i a s p a r a l a p l a n i f i c a c i ó n , l a s e l e c c i ó n d e l a i n f o r m a c i ó n , … S e f o m e n t e e l h á b i t o d e a n t i c i p a r y p l a n i f i c a r l a a c c i ó n , d e m a n e r a q u e s e a c o n s c i e n t e d e l o s d i v e r s o s c o n o c i m i e n t o s n e c e s a r i o s p a r a r e s o l v e r l a y d e l g r a d o d e a c c e s i b i l i d a d q u e t i e n e a c e r c a d e e l l o s ” . DISKURTSOAREN ERAIKUNTZA 1. TESTUA 2. IDAZLEA/HIZTUNA EZAGUTZAK: jakin KULTURALAK TESTUALAK KONTESTUALAK IDAZTE-EKINTZA 1 PLANIFIKAZIOA -IRAKURKETA SELEKTIBOA -JARRERA KRITIKOA -AZTERKETA-HAUSNARKETA GAITASUNA:analisia, sintesia -BERRIKUSKETARAKO TRESNAK (check-list, ebaluazio-taulak, …) -LANKETA KOOPERATIBORAKO ESTRATEGIAK -AUTONOMIA IDAZTE-EKINTZA 2 TESTUALIZAZIOA IDAZTE-EKINTZA 3 BERRIKUSKETA -Sortutako testua selektiboki irakurtzea: akatsak aurkitzeko bai edukiaren aldetik bai formaren aldetik. -Egindako akatsak zuzentzeko, norberaren baliabideak, taldekideen iradokizunak, irakasleen oharrak eta kontsultarako baliabideak erabiltzea. -Balorazioa: diskurtsoa aztertzea, proposatutako helburua zenbateraino bete den egiaztatzeko. IDATZIZ/AHOZ ADIERAZI AURREKO PROZESUA: TESTUINGURATZEA EGITEN JAKIN -Baloratzea (identifikatzea, konparatzea, lehenestea) -Autoerregulatzea -Erregulatzea -Kooperatiboki lan egitea (jarrera asertiboak eta enpatikoak) -Justifikatzea -Argudiatzea -Erabakitzea TREBEZIAK

17 2. JARDUERA HELBURUA:   Testuaren/diskurtsoaren eraikuntza prozesua lantzeko ikastolan zer nolako neurriak ezarrita ditugun azalaraztea  PROZEDURA: Galdera irekia egin talde handian: a) Ikastola mailan adostuta al duzue testuaren/diskutsoaren prozesua? b) Zer eskatzen diezue ikasleei? Ekoizpenaren azken produktua, ala prozesua ikuskatu ahal izateko urrats bakoitzeko produkturen bat? DENBORALIZAZIOA   Talde handian: 5 minutu

18 TESTUEN EGOKITASUNA 16. Diapositiba Hau berrikusketarako erabili litekeen txantiloi eredua da. Kontuan hartu beharreko alderdiak dira ikasleak zehaztuta jaso beharko lituzkeenak, orokortasunak ez baitie lagunduko jarraitutako prozesua xeheki aztertzen. Ebaluazio-adierazleak (egokitasuna, koherentzia, kohesioa, zuzentasuna eta aurkezpenak) egonkorrak izan badaitezke ere, ikasleari eskatzen zaion produktura begira zehaztasunak batzuek edo besteak izan litezke. Eta horietan egin beharra dugu inbertsioa ikaslea bere ahaleginaz kontziente egitea nahi badugu. Berrikusketa norberak egin dezake edo kolaboratiboki aritu, berdinen arteko berrikusketak ikaslearentzat esanguratsuagoa bilakatzen du zenbaitetan alderdi positiboak zein negatiboak identifikatzeko prozesu hori. Eskainitako txantiloiak modu kooperatiboan zein bakarka aritzeko balio dezake, baita konbinatu aukera guztiak ere: irakaslearen zuzenketa, norberak egindakoa eta kideek egindakoa. Nahikoa izan daiteke zuzentzaile bakoitzak kolore batez idaztea. Gogoratu zer zioen Núria Ginék: “-Para que el alumno pueda gestionar los propios éxitos y errores, conviene que: Se establezcan mecanismos de detección de los éxitos y errores, sean estos individuales o colectivos (evaluación del profesorado o coevaluación entre compañeros. “ 18 18

19 DISKURTSOAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA 2. IDAZLEA/HIZTUNA IDATZIZ/AHOZ ADIERAZI AURREKO PROZESUA: TESTUINGURATZEA EZAGUTZAK: jakin EGITEN JAKIN -Diskurtsoa planifikatzea -Diskurtsoa ahoz gauzatzea -Autoerregulatzea -Power pointak, grafikoak, irudiak, … prestatzea -Grabazioak egitea -AUTONOMIA -BALIABIDE DIGITALEN ERABILERA (audio-editoreen aplikazioak, ppt,…) -JARRERA KRITIKOA -AZTERKETA GAITASUNA: analisia, sintesia. TREBEZIAK IDAZTE-EKINTZA 1 PLANIFIKAZIOA KULTURALAK -Testu-prozesadoreen oinarrizko ezagutzak TESTUALAK -Testuen barne-egiturak: Narratiboa Azalpenezkoa Argudiozkoa KONTESTUALAK - Modalizazioa, erregistroa, hiztegi teknikoa... IDAZTE-EKINTZA 2 TESTUALIZAZIOA IDAZTE-EKINTZA 3 BERRIKUSKETA AHOZKO AURKEZPENA AHOZ ADIERAZTEA -Aurkezpena antolatzeko makuluak prestatzea (ppt-ak, irudiak…) -Aurkezpena hartzailearentzako egokitzea: ulergarria egitea egitura eta eduki aldetik, argia eta modu sinplean azalduta. -Sarrera on bat osatzea -Egindako lana borobilduko duen amaiera prestatzea. -Zuzentasunez eta jariotasunez hitz egitea. -Entseatzea (ispilu aurrean): testua ez irakurtzea eta adierazkortasunez aritzea, entzulearekin elkarreragina (begirada) zaintzea, ahots tonu egokia eta errimo egokia erabiltzea, denboraren kudeaketa zaintzea. 17. Diapositiba Orain arte aipatutakoa idatzizko eta ahozko adierazpenarekin lotu izan ditugu. Baina ahozkoak, baditu berezko zenbait ezaugarri eta egin beharreko. 19 19

20 AHOZKO AURKEZPENA: KONTUAN HARTU BEHARREKO TESTU-PROPIETATEAK
Hizkuntza estandarra edo dialektala Erregistroa: -Objetibotasuna/subjetibotasuna -Gaiari dagokion terminologia -Formaltasun-maila (hartzailearekin bat datorrena) -Tonua: ironikoa, umoristikoa, neutroa... Igorlearen presentzia/presentziarik eza: modalizazioa, deixiaren erabilera... Gorputz-hizkuntza - Aurretik finkatutako komunikazio-helburuaren lorpena 1.- EGOKITASUNA 2.- ZUZENTASUNA Hizkuntza-sistemaren arauen aplikazioa. 3.- AURKEZPENA Testu-genero bakoitzaren gizarte-konbentzioekiko egokitzapena: formatua, diseinua, elementu tipografikoak 18. Diapositiba 15.1.-EGOKITASUNA: Komunikazio-egoera jakin baten ezaugarriekiko testuak eduki behar duen lotura. Idazten duenak rol sozial jakin bat bereganatuta betetzen du bere zeregina(ordezkaria, tutorea,lehendakaria…), asmo batekin idazten du eta hartzaile bati edo gehiagori (ezagun zein ezezagun). Guzti hori testuinguru eta eremu jakin batzuetan betetzen da (komunikabide bat, familia…) eta horrek guztiak, azkenean, komunikazio modu jakin bat eskatzen du, idazteko modu jakin bat, formatuan, egituran, tratamenduan, tonuan, lexikoan eta abarretan eragina duena. Egokitasuna aintzat hartzeak erabilera komunikatibo edo esamolde jakin batzuei buruzko eztabaida antzu asko ebazteko balio izan du. Berriki arte, idatzizko arauari edo “gustu ona” deitutakoari, zorrozki doitzen ez zitzaion edozein esamolde okertzat jotzen zen. Gaur egun, eztabaida ez da bide horretatik eraman behar. Arau ortografikoak, lexikoak edo gramatikalak urratzen ez dierenean, ezin da oker kalifikatzailea erabili. Askotan erantzuna honakoa izanen da: zuzena da baina desegokia. 2.-ZUZENTASUNA: Arau ortografikoak bete beharko lituzke, hitzak fidelki eman eta eraikuntza sintaktikoaren arauak bete. Adibidez: puntuazio marka egokiak erabili ote dituen, nahikorik erabili ote dituen. Erabilitako antolatzaileak zuzenak ote diren. Errepikatu ote dituen. Kalko okerrak erabili ote dituen, euskara jatorraren formen ordez … 3.-AURKEZPENA: egokiak ote dira testuarentzat erabilitako letra, marjinak, izenburuen tamaina, informazioaren osagarri diren irudiak, argazki-oinak, azpimarratutako hitzak, komatxoen erabilera, aipu-markak, buletak, … 20 20

21 LABURBILDUZ: TESTUA IDATZI/AHOZ ADIERAZI ULERMEN ERAGIKETA ZEREGINA
1.TESTUINGURATZEA ULERMEN ERAGIKETA 2. PLANIFIKAZIOA 3.TESTURATZEA 4.BERRIKUSKETA EGOERA AZTERTU: Aurreikusi hartzailea; aurreikusi komunikazio-asmoa; aurreikusi sortu beharreko produktua (gaia, testu-mota); aurreikusi horretarako aktibatu beharreko operazio kognitiboa eta haren baitako operazio mentalak; aurreikusi sorkuntza-prozesua zein den. IDEIAK SORTU: informazioa hautatu komunikazio-asmoaren baitan (informazioa baloratzeko eta aukeratzeko teknikak erabiliz), ideiak zerrendatu. IDEIAK ANTOLATU: ideien hierarkia aurreikusi, testu-sekuentzia zehaztu. EDUKIA GARATU: aurreikusitako ordenaren arabera ideiak garatu. Paragrafoak antolatu. Testuaren atalak egituratzeko eta lotzeko lokailuak eta antolatzaileak aurreikusi,… HIZKUNTZ FORMA EGOKIAK BILATU: arau ortografiko eta gramatikalen aplikazioa. Arloko berariazko lexikoaren erabilera, errepikapenak saihesteko ahalegina egin. LEHEN ZIRRIBORROA IDATZI LEHEN ZIRRIBORROA SELEKTIBOKI IRAKURTZEA EGINDAKO AKATSAK IDENTIFIKATZEKO: - Egokitasuna =pertinentzia - Koherentzia - Zuzentasuna EDIZIOA Identifikatutako akatsak zuzenduz, BIGARREN ZIRRIBORROA IDATZI AHOZKO AURKEZPENA TESTURATZEA BERRIKUSKETA IDATZI/AHOZ ADIERAZI AURRETIK TESTUA IDATZI/AHOZ ADIERAZI BITARTEAN IDATZI ONDOREN 19. Diapositiba 21 21

22 3. JARDUERA HELBURUA: Irakasleak zeregin egoki baten garrantziaz ohartarazteko, Txanelan testuak sortzeko eskaintzen diren jarduera batzuen azterketa eta balorazioa egitea emandako gidoiari jarraituz.  Gelako praktikan egiten diren egokitzapenen berri ematea. PROZEDURA:   Bi testu mota aztertuko dira: gela erdiak ipuina eta beste erdiak instrukzio testua. Lehenengo, binaka erantzuten saiatuko dira. Ondoren, taldean erantzunak adostuko dituzte Bukatzeko, talde handira ekarriko dugu taldeetan sortutako esanguratsuena.   DENBORALIZAZIOA   Binaka: 20 minutu Taldean:10 minutu   MATERIALA Jarduera multzoa Hizkuntzarekin zer egitea eskatzen zaie ikasleei. Goazen hurrengo ariketen bitartez hori aztertzera.

23 4. JARDUERA HELBURUA: Ikasleek sortutako testuak aztertzea: ipuina, konparazio testua eta azalpen-testua.   PROZEDURA:   4 lagun talde bakoitzean. Talde bakoitzari jarduera bana eman. Ariketak irakurrita, zeregina identifikatu behar dute eta hiru galdera hauek erantzun behar dituzte: a) Nola baloratuko zenuke testu hau? Materialean baloraziorako txantiloia eskaintzen zaizu. b) Zer adieraziko zenioke ikasleari orokorrean? c) Ikasleak egindako lana hobetzeko zein iradokizun egingo zenizkioke? Lehenengo, binaka erantzuten saiatuko dira Ondoren, taldean erantzunak adostuko dituzte Bukatzeko, talde handira ekarriko dugu taldeetan sortutako esanguratsuena.   DENBORALIZAZIOA   Binaka: 20 minutu Taldean: 5 minutu Talde handian: 5 minutu   MATERIALA Jarduera multzoa Hizkuntzarekin zer egitea eskatzen zaie ikasleei. Goazen hurrengo ariketen bitartez hori aztertzera.

24 5. JARDUERA HELBURUA: Ikaslearen rolean jarri eta errezeta bat sortu eta ahoz azadu.   PROZEDURA:   4 lagun talde bakoitzean. Bi testu mota sortuko dira: gela erdiak ipuina eta beste erdiak errezeta eta Ondoren, ahozko azalpena prestatuko da eta elkarri talde txikian aurkeztuko da. DENBORALIZAZIOA   Binaka: 15 minutu Taldean: 10 minutu Hizkuntzarekin zer egitea eskatzen zaie ikasleei. Goazen hurrengo ariketen bitartez hori aztertzera.

25

26 ADIERAZMEN KONPETENTZIA
Eskerrik asko ! HIZKUNTZA-PROIEKTUA


Descargar ppt "ADIERAZPEN KONPETENTZIA"

Presentaciones similares


Anuncios Google