Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Aro Garaikidea: Espainia eta Euskadi XIX. mendean
Ander Lasarte Etxarri (Paules LH-6) Gizarte – 6. gaia Aro Garaikidea: Espainia eta Euskadi XIX. mendean
2
Gaiaren aurkibidea Independentzia Gerratik Fernando VII.era.
Elisabet II.aren erregealditik XIX. Mendearen amaierara. Ekonomia eta gizartea XIX. mendean. Artea eta kultura XIX. mendean. Euskadi XIX. mendean.
3
1. Independentzia Gerratik Fernando VII.era
4
Independentzia Gerra Espainian, Aro Garaikidea 1808an hasi zen, Independentzia Gerrarekin. XIX. Mendearen hasieran, Napoleon Bonapartek gobernatzen zuen Frantzia, baina Europa osoa konkistatu nahi zuen. 1807an, Napoleonek Portugal inbaditzea erabaki zuen => Espainia zeharkatu behar zuen. Karlos IV.ak baimena eman zion, baina Napoleonek Espainiako zenbait hiri konkistatu zituen.
5
Independentzia Gerra Inbasio horrek herri-matxinada bat eragin zuen 1808an: Aranjuezko matxinada. Ondorioz, Karlos IV.ak bere semea Fernando VII.ari utzi zion tronua. Napoleonek tronuari uko egitera behartu zuen Fernando VII.a => Bere anaia Josef Bonaparte izendatu zuen Espainiako erregea. => 1808an Madrilgo herritarrak Bonaparteren aurka altxatu ziren = Independentzia Gerraren hasiera. Gerra amaitu zen 1814an, frantziarrak Espainiatik kanporatu zituztenean eta Fernando VII.a itzuli zenean.
6
1812ko Konstituzioa Fernando VII.a tronua uztera behartu zutenean, Espainian Batzorde Zentral bat eratu zen => Frantziarren erasoei aurka egiteko. 1810ean, batzordeak herrialdeko ordezkariak Gorte batzuetan bildu zituen konstituzio bat idazteko. 1812an, Espainiako lehenengo konstituzioa onartu zen Kadizen: Pepa. Kadizeko Konstituzioak egin zuena: Erregearen boterea mugatu. Herritarrentzat eskubide batzuk onartu. Pertsonak berdinak direla legearen aurrean esan. Sufragioa finkatu (botatzeko eskubidea).
7
Fernando VII.aren erregealdia
Independentzia Gerra amaitu eta gero, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen. Bere lehenengo erabakia Konstituzioa indargabetzea izan zen => errege absolutista gisa gobernatuko zuen. Liberalak jazarri zituen: Askok Espainiatik ihes egin behar izan zuten. Beste batzuek altxatze militarrak egin zituzten boterea eskuratzeko. Fernando VII.aren erregealdian Espainiak Ameriketako ia kolonia guztiak galdu zituen = DESKOLONIZAZIOA (Argentina, Kuba, Puerto Rico…).
8
2. Elisabet II.aren erregealditik XIX. mendearen amaierara
9
Elisabet II.aren aroa Espainian debekatuta zegoen emakumeek erreinatzea. Fernando VII.ak semerik izan ez zuen => Ondorengotza- legea aldatu zuten, bere alaba Elisabet erregina izateko. Fernando VII.aren anaiak, Karlos Maria Isidro, ez zuen onartu erabaki hori => Lehenengo Karlistaldia hasi zen. Hala ere, 1833an Elisabet II.a tronura igo zen 13 urterekin. Erregealdi hori moderatuen* eta progresisten** arteko lehiak baldintzatu zuen: Moderatuak erreginak botere gehiago izatea nahi zuten liberalak ziren. Progresistak Espainian monarkia konstituzionala ezartzearen aldekoak ziren => Erreginaren boterea konstituzio baten menpe egotea nahi zuten. Altxatze militarrak eta gobernu aldaketa ugari gertatu ziren. 1868an, herri-matxinada bat gertatu zen: La Gloriosa => Erreginak Espainiatik alde egin behar izan zuen.
10
GARRANTZITSUA! Moderatuen eta progresisten arteko ezberdintasuna
Moderatua* = ideia berriak eta muturreko erreformak gustoko ez dituen pertsona da. Bakoitzak merezi duena lortzen duela defendatzen dute. Progresista** = pertsona bakoitzaren askatasuna eta BERDINTASUNA bilatzen duen pertsona/politikoa da. Erreformen alde egoten da.
11
XIX. mendearen amaiera Elisabet II.a joan ondoren:
Konstituzio berri bat onartu zen. Monarkia ezarri zen estatu-egitura gisa => Espainiarako errege baten bila hasi ziren => 1871n, Amadeo Savoiakoa aukeratu zuten (Italiako erregearen semea). Errege atzerritarra zenez, jende gutxi zegoen bere alde => 2 urte geroago tronuari uko egin zion. Amadeo abdikatu eta gero, Errepublika aldarrikatu zen => Lehenengo aldiz, estatuburua herritarrek aukeratuko zuten (presidentea). Errepublika ere ez zuen jende asko bere alde izan (urte bat iraun zuen, baina lau presidente izan zituzten) => 1874an, altxatze militar batek Errepublikarekin amaitu zuen => Monarkia ezarri zen berriro.
12
Berrezarkuntza 1874an Alfontso XII.a (Elisabet II.aren semea) izendatu zuten errege => Espainian garai historiko berri bat hasi zen: BERREZARKUNTZA. Alderdi kontserbadorearen eta alderdi liberalaren arteko gobernu-alternantzia ezarri zen. Zergatik? Alderdi kontserbadorearen (moderatuen) burua Antonio Cánovas del Castillo zen. Lur-eremu handien jabeak eta armadako goi-mailako buruzagiak zeuden bere alde. Alderdi liberalaren (progresisten) burua Práxedes Mateo Sagasta zen. Burgesek zeuden bere alde. Alfontso XII.a 1885ean hil zen => Bere semea (Alfontso XIII.a) hartu zuen bere lekua. Baina oso gaztea zenez, bere ama Maria Kristinak gobernatu zuen Alfontso XIII.ak 16 urte izan arte. 1898an, Espainiak azken koloniak galdu zituen.
13
3. Ekonomia eta gizartea XIX. mendean
14
Industria Iraultza Britainia Handian hasi zen XVIII. mendearen amaieran, eta handik beste herrialde batzuetara hedatu zen. Espainian Industria Iraultza XIX. mendean gertatu zen, bereziki Euskadin eta Katalunian. Eskulangileen tailerren ordez FABRIKAK nagusitu ziren => Langileek makinekin lan egiten zuten lan. Adibide argiena: Lurrun-makina => Hau erabiltzeko, IKATZA erabiltzen hasi zen. Lurrun-makinari esker: Trena eta lurrunontzia asmatu ziren => Jende gehiago, azkarrago eta distantzia luzeagoetan eraman ahal zen. Ehungintza eta siderurgia garatu ziren => Produkzioa hobetu eta arindu zen. Nekazaritzan oinarritutako gizarte batetik industrian oinarritutako gizarte batera pasatu zen.
15
Gizartea XIX. mendeko gizartea GIZARTE-KLASETAN antolatuta zegoen => Klasek aberastasunaren arabera bereizten ziren. ETA ORAIN? Goi-mailako klasea Erdi-mailako klasea Beh ako klasea Aristokrazia eta burgesak. Merkatari txikiak eta profesional batzuk. Nekazariak eta langileak.
16
Gizartea Goi-mailako klasea: pertsona aberatsenak ziren.
Aristokrazia: lur-azalera handien jabeek osatzen zuten. Burgesak: fabrika-jabeak, merkatari handia eta bankariak ziren. Talde garrantzitsuena bihurtu zen. Erdi-mailako klasea: merkatari txikiak, enpresariak eta profesional batzuk ziren: Medikuak, abokatuak, artistak… Beh ako klasea: baliabide ekonomiko gutxiko pertsonak ziren: Nekazariak: lurjabe handien lurrak lantzen zituzten. Langileak: fabriketan egiten zuten lan soldata baten truke. Bizi-baldintza oso gogorrak zituzten (12 ordutik gorako jarduna, auzo eta soldata txarrak). => Beraien interesak defendatzeko, SINDIKATUAK sortu ziren.
17
4. Artea eta kultura XIX. mendean
18
Arkitektura XIX. mendearen hasieran estilo neoklasikoan oinarritutako eraikinak egin ziren => Antzinako Greziako eta Erromako eraikinak imitatzen zituzten. Burdinazko zubiak eraiki ziren eta beiraz eraikitako tren-geltokiak ere. Mende-amaieran estilo berri bat sortu zen: modernismoa => eraikin modernistek linea kurbatuak eta ondulatuak zituzten (Milà etxea).
19
Pintura XIX. mendearen hasieran, Francisco de Goya nabarmendu zen Espainian. Goya Gorteko pintorea zen, eta Karlos IV.a eta Fernando VII.a pintatu zituen. Garai horretan inpresionismoa sortu zen => estilo horrek garrantzi handiagoa ematen zion koloreari marrazkiari baino.
20
Literatura 1898an Espainiak koloniak galdu zituenez, idazle batzuek min handia zuten eta deprimituak zeuden => Espainiako egoerari buruz tonu pesimistan idatzi zuten beraien obrak. Talde horri 98ko Belaunaldia deitzen diegu: Pío Baroja, Miguel Unamuno, Antonio Machado eta Valle-Inclán.
21
Ander Lasarte Etxarri (Paules LH-6)
22
!Examen de Gizarte no! ¡POR QUE!
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.