La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

IRAKURKETA LANTZEKO ORIENTABIDEAK

Presentaciones similares


Presentación del tema: "IRAKURKETA LANTZEKO ORIENTABIDEAK"— Transcripción de la presentación:

1 IRAKURKETA LANTZEKO ORIENTABIDEAK

2 --Gaur egungo gizarte digitala nola eraman gure geletara?
Jarduera: Zer egiten dugu? (15’) Irakurketa lantzeko orientabideak. Dokumentuaren aurkezpena (45’) -- Sorrera eta testuingurua   -- Ezaugarri orokorrak: Edukiaren antolaketa Dokumentuaren atalak -- Ekimenak eta jarduerak: zenbait adibide. Irakurketa eta teknologia berriak (20’) --Gaur egungo gizarte digitala nola eraman gure geletara? Jarduera: Zer egin dezakegu? (10’)

3 Zer egiten dugu? Jarduera bikoteka

4 Sorrera eta testuingurua
Zertarako egin da?

5 Sorrera eta testuingurua
Nork egin du?

6 Dokumentuaren ezaugarriak
2 bertsio: Lehen Hezkuntza Bigarren Hezkuntza 2 hizkuntzetan

7 Dokumentuaren ezaugarriak
Zerak biltzen ditu: ORIENTABIDEAK: ikastetxeei irakurketa ikas-irakas prozesuetan txertatzen laguntzeko. EKIMENAK eta JARDUERAK: ikasleek irakurketa eraginkorra egiteko gaitasuna garatu dezaten. EREDUAK eta ADIBIDEAK.

8 Bi jarduera-ardatz nagusi
Edukiaren antolaketa Bi jarduera-ardatz nagusi Dokumentu hau bi jarduera-ardatz handiren inguruan egituratuta dago. Ardatz horiek hezkuntza-arloan irakurketak dituen bi xede nagusiak dira: Ikasteko irakurri Irakurzaletasuna garatu Argi dago sailkapen hori baliagarria dela hezkuntza-arloan; hala ere, bien mugak lausotu eta gurutzatu egiten dira sarritan; izan ere, irakurzaletasunak ahalbidetu egiten du ikasteko irakurketa, ezagutza sortu eta ikasitakoa partekatzeko irakurketa, alegia. Era berean, zenbat eta gehiago eta hobeto irakurri ikasteko, orduan eta errazago sustatuko da irakurzaletasuna.

9 Edukiaren antolaketa Askotariko testuinguruak
Ardatz horiek garatzen laguntzeko orientabideak, ekintzak eta adibideak bildu dira honako bi testuinguru hauetan: Ikastetxean: ikasgela eta liburutegia Familian eta Inguruan Ikastetxea funtsezko eragilea da irakurtzeko gaitasuna garatzeko arrazoi askorengatik: herritar guztien oinarrizko hezkuntzaz arduratzen den erakundea delako; norbanakoaren garapena eta gizarteratzea ahalbidetzen duelako eta eskolan, irakurtzeko gaitasuna ezinbesteko tresna delako. Ikastetxearen barruan, bestalde, liburutegiak informazio-baliabideak biltzen dituen gunea da. Liburutegiaren erabilera egokiak mesede egiten dio bai irakurzaletasunaren garapenari, bai mota guztietako ezagutzak eskuratzeari eta parekoen arteko interakzioari … Beraz, liburutegiaren dinamizazioa funtsezkoa da irakurketaren inguruan hartu behar diren erabakietan, eskola-elkarteko partaide guztientzako gune esanguratsu eta motibagarria izan dadin.

10 Dokumentuaren atalak 1. Xedea
Ikastetxeetan irakurketaren inguruko erabakiak sistematizatzen eta berorri koherentzia ematen laguntzea. Helburu hauek lortu nahi ditu: 1. Irakurtzeko gaitasunaren garapena ikastetxeek familiekin batera gauzatu behar duten lehentasunezko ekintza dela konturaraztea. 2. Irakurketaren irakaskuntza sistematizatzen eta berorri koherentzia ematen laguntzea. 3. Curriculumeko arlo guztien irakaskuntzan irakurketa txertatzen laguntzea. 4. Orientabideak ematea ikasleei irakurle konpetenteak izaten laguntzeko. 5. Eskola liburutegiak irakurtzeko gaitasuna garatzeko leku dinamikoak izan daitezen bultzatzea.

11 Zer da irakurtzea? 2. Irakurketaren garrantzia
Dokumentuaren atalak 2. Sarrera Zer da irakurtzea? 2. Irakurketaren garrantzia

12 Dokumentuaren atalak 3. Jarduera-ardatzak
. Ardatz horiek hezkuntza-arloan irakurketak dituen bi xede nagusiak dira.Bi ardatzen arteko mugak gurutzatu egiten dira sarritan: irakurzaletasunak ezagutza sortzen du eta ahalbidetu egiten du ikasteko irakurketa; era berean, zenbat eta gehiago eta hobeto irakurri ikasteko, errezago sustatuko da irakurzaletasuna. Ikastetxea: funtsezko eragilea irakurtzeko gaitasuna garatzeko: Herritar guztien oinarrizko hezkuntzaz arduratzen den erakundea da Pertsonaren garapena eta gizarteratzea ahalbidetzen du Eskolan, irakurtzeko gaitasuna ezinbesteko tresna da. Ikastetxearen barruan, liburutegiak informazio-baliabideak biltzen ditu hainbat euskarritan. Liburutegiaren erabilera egokiak mesede egiten dio irakurzaletasunaren garapenari, mota guztietako ezagutzak eskuratzeari eta parekoen arteko interakzioari. Beraz, liburutegiaren dinamizazioa giltzarria da. Familia eta ingurua: inguruaren kultura aberastasunak eta familiaren laguntzak eskola arrakastari laguntzen diote. Irakurtzeko gaitasuna garatzeko ikastetxean gauzatuko diren jarduerak familietara eta ingurura eraman behar dira, eta horretaz gain, ikastetxera ekarrik inguruko proposamenak.

13 Dokumentuaren atalak 3. Jarduera-ardatzak Orientabidea(k) Jarduera(k)
Orientabideak orokorrak dira eta ikastetxeak propio sor ditzake jarduera batzuk orientabideok kontuan harturik.

14 Dokumentuaren atalak 4. Ikastetxeko irakurketa plana egiteko gida
LEHENTASUNEZKO JARDUERA-ESPARRUAK HELBURUAK JARDUERAK DENBORA-EPEAK eta ARDURADUNAK EBALUAZIO-PROZEDURAK Ikasteko irakurri Irakurzaletasuna garatu Curriculumeko arloak Eskola Liburutegia Familiak eta Ingurua

15 Dokumentuaren atalak 5. Bibliografia Irakasleei zuzendua Oinarrizkoa
Teoria eta praktika uztartuta Gaurkotua Eskuragarria Irakasleei zuzendua Oinarrizkoa Erabilgarria

16 Irakurketa lantzeko ekimenak eta jarduerak Zenbait adibide

17 IKASTETXEA

18 ERABAKIAK

19 Irakurzaletasuna sustatu
Ekimenak eta jarduerak elkarri loturik daude, hiru bloke handitan antolatuta Ikasteko irakurri Irakurzaletasuna sustatu 21

20 Liburutegia Gelako liburutegia

21 Familia eta ingurua

22 IRAKURKETA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

23 Gaur egungo gizarte digitala nola eraman gure geletara?
Testu digitalak integratu geure egunerokotasunean. Testu digitalen irakurketa bultzatu. Interneteko baliabideak erabili informazio iturri gisa. Hainbat hizkuntzatan idatzitako kalitatezko testu digitaletara jotzeko webguneen eta orrialdeen bilduma egin. Testu biltegiak egin sarean (blogak, siteak …) edo biltegi digitalak erabili ( droxpop, Drive, Diigo). Testu digitalen berezitasunak kontuan hartu. Interneteko baliabideak eta tresnak erabili irakurketa-jardueren euskarri gisa. Ikasleek irakurtzen dituzten testuen iruzkinak sareratu. Ikasleen ekoizpenak sareratu eta beste batzuekin partekatu. Testuak, egun, multimodalak dira (testua, irudia, soinua...) Hipertestuak dira eta zuhaitz egitura dute: irakurleak askotariko aukerak eta bideak topatzen ditu. Beraz, testu digitalek abilezia bereziak lantzea eskatzen dute. informazioa eskuratzeko modua aldatu testuaren ideiak elkarrekin uztartu eta esanahia eraiki ahal izateko hainbat eratako osagaiak elkarrekin lotzeko eta erlazionatzeko modua edukiaren fidagarritasuna balioestea. Estrategiak: irakurketa-xedea zehaztu eta irakur-ibilbidea markatu testu digitaletan informazioa antolatzen laguntzen duten aurkibideak aztertu: nabigazio-menua, ikurrak, barneko bilatzaileak, web gunearen mapa... besteak beste,

24 ONDORIOA

25 Eta zer egin dezakegu? Jarduera

26 Eskerrik asko


Descargar ppt "IRAKURKETA LANTZEKO ORIENTABIDEAK"

Presentaciones similares


Anuncios Google