Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
+ 2.4. kapitulua + OSASUNA
2
2.4.1: OSASUNAREN EGOERA EUSKADIN
taula. Euskadiko emakume eta gizonen egoera, (Azterlan honetarako prestatua, 2013, 2014 eta 2015eko kopuruetan oinarrituz, Emakunde) Getxoko Udala jakitun dago zein garrantzitsua den osasuna getxotarren bizitza, eta ahaleginak egiten ditu osasuna artatzeko eta zaintzeko, arlo honetan dituen eskumen urrietatik abiatuz. “Euskadiko Emakume eta Gizonen Kopuruak” izeneko azken txostenek (2013, 2014 eta 2015), Emakundek egindakoek, zehaztu bezala, oso garrantzitsua da generoak osasunaren dimentsio desberdinetan duen eragina aintzat hartzea. Emakundek ean bildu eta aztertutako datuek honako errealitatea islatzen dute: Euskadiko emakume eta gizonen osasun egoera ( ) Osasunaren auto-pertzepzioa Emakumeek osasunari buruzko pertzepzio negatiboagoa dute. Genero alderik handienak ikusten dira kualifikaturik ez dauden pertsonen artean. Bizi kalitatea osasunarekin erlazionatua Adin talde guztietan emakumeen bizi kalitate txarragoa. Aldea areagotzen da adinak gora egin ahala eta ikasketa mailarik txikiena duen taldeetan. Gorputz masaren indizea Biztanle gehienak pisu maila normaletan dago. Gizonen %13,9k obesitatea dute eta emakumeen %12,6k. Osasun arriskuak Tabakoaren kontsumoa: beherantz adin talde guztietako gizon eta emakumeen artean (45etik 74ra bitarteko emakumeen kasuan izan ezik). Emakumeen artean jaitsiera txikiagoa da. Hala ere, emakumeen kontsumoa gizonena baino apalagoa da. Alkoholaren kontsumoa: erlazionatutako osasun arazoak epe luzera izateko arriskuak handiagoa da gizonen artean, jaitsi den arren. Arrisku horiek apur bat igo dira emakumeen artean. Legezko eta ez legezko drogen kontsumo esperimentalak (bizitzan inoiz izandako kontsumoa): gizonek kontsumo esperimental handiagoak dituzte aztertutako substantzia guztietan, batik bat kalamuaren eta gainerako droga ilegalen kasuan, psikofarmakoetan izan ezik; horietan emakumeen kontsumo esperimentala handiagoa da. Oro har eta kalamuaz bestaldeko droga ilegalen kasua bazter utziz, gizonak lehenago hasten dira kontsumitzen emakumeak baino. Erlatiboki alderik handiena alkoholaren kasuan dago. Sedentarismoa handiagoa da emakumeen artean. Ospitaleratzeak Emakumeak: nerbio sistemaren gaixotasunak eta zentzumen organoena. Haurdunaldiak eta erditzeak ere ohiko ospitaleratzeak eragiten dituzte emakumeen artean. Gizonak: digestioaren eta zirkulazio aparatuaren gaixotasunak. Ezgaitasuna Ezgaitasunik gabeko bizi itxaropena, 2007koaren aldean, egonkor mantendu da gizonen artean eta jaitsi da emakumeen artean. Ezgaitasunarekin bizi izandako urteek gora egin dute gizonen eta emakumeen artean. Osasun mentala (antsietate eta depresio sintomen garrantzia) Osasun mentala nabarmen txarragotu da gizon eta emakumeen artean. Krisialdia hasi denetik, zailtasun ekonomikoen igoerak inpaktu garrantzitsua izan du gizonen osasun mentala okertzeko arrazoietan. Gaixotasun kronikoak Egonkor mantentzen da jardueraren mugaketa kronikoaren prebalentzia gizonen artean. Igoera izan da emakumeen artean. Baliabide medikoen erabilera Emakumeak erabiltzaile ohikoenak dira, erabilera jaitsi den arren. HBE (2013) Tasarik handiena 30 urtetik 34 urtera bitarteko emakumeen taldean. Lan egoera aktiboan dauden emakumeen kopurua jaitsi da (% ean eta %49,3 2013an) Atzerrian jaiotako emakumeen kopurua handitu da (%37,7 2009an eta %44,1 2013an).
3
2.4.2. OSASUN ZERBITZUAK ETA GENERO FAKTOREAK
GETXOKO OSASUN ZERBITZU ETA BALIABIDEAK Udalak eskuragarri dituen datuetatik abiatuz, atal honetan, udalerriko osasun zerbitzu eta baliabide batzuk eta gizon eta emakumeen erabilera aurkeztu eta kualitatiboki aurkeztu ondoren, azterlanik gehienek udalerriko emakume eta gizonen osasun sexualari buruzko gaiak jorratzen dituzte eta haurdunaldia norberaren borondatez eteteari buruzko azterketak ere egiten dituzte. taula. Osasun baliabide nagusiak Getxon. (Azterlan honetarako prestatua) Getxon zenbait erakundek eta entitate publikok kudeatutako zerbitzu eta baliabide publiko eta pribatuak daude. Udalerrian ere osasun arloko elkarte pribatuen zerbitzu eta baliabideak ditu, gaixotasun zehatzen inguruko laguntza ematen dutenak eta zaintzaileei laguntzen eta aholkuak ematen dizkietenak. 2014an Kirolaren Europar Hiriaren inguruan, Getxoko lehenengo osasun mahaia eratu zen, kirolaren jarduna eta osasunaren hobekuntza sustatzeko. Mahaian Getxo Kirolak erakundea ez ezik Osakidetza, gizarte zerbitzuak, osasun publikoa eta beste udal atal batzuk ere ordezkaturik daude. BALIABIDEAK KUDEAKETA PUBLIKOA KUDEAKETA PRIBATUA Ohiko laguntza medikoa Areetako osasun zentroa Algortako osasun zentroa Alangoko osasun zentroa Premiazko laguntza medikoa Areetako arreta jarraituko puntua, Gurutzetako ospitalea Laguntza mediko espezializatua Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroa, Uribe-Kosta Helduen Osasun Mentaleko Zentroa, Uribe-Kosta Argia fundazioa - Eguneko ospitalea Sexologia Informazio eta Sexu Aholkularitzako Bulegoa Osasun zentroetako lehen arretako zerbitzuak: EAEn gertatu legez, emakumeak erabiltzaile nagusiak dira; 2014 eta 2015ean %58 izan ziren, gizonen %48ran aldean. Datu horrek egiaztatzen du emakumeek munduko herrialde guztietako osasun zerbitzuak gehiagotan erabiltzen dituztela, osasun sistemaren eskuragarritasuna berdintasunezkoa denean, Carme Valls LLobet-ek adierazi bezala. Genero faktoreak osasunean: Carme Valls-ek ere azpimarratzen du emakumeek gaixotasunak, kontsulta arrazoiak edo arrisku faktoreak ezagutzen dituztela euren biologiagatik (menstruazioaren gorabeherak, haurdunaldien edo erditzeen ondoriozko gaixotasunak edo tumore ginekologikoak). Era berean, zehazki sexu femeninoarenak ez diren gaixotasunak sarriago izaten dituzte, hala nola anemiak, min kronikoa, gaixotasun autoinmuneak, gaixotasun endrokrinologikoak, antsietatea eta depresioa… Horiek guztiek bestelako begirada eta artapena behar dituzte osasun zerbitzuetan, gaixoak gizonak edo emakumeak direnean. grafikoa. Getxoko osasun zentroen lehen arretako zerbitzuetara izandako bertaratzea, sexuaren arabera eta 2015 (Azterlan honetarako prestatua, Uribe-Osakidetzako Erakundeak emandako datuetan oinarrituz)
4
2.4.3. SEXU ETA UGALKETA OSASUNEKO ZERBITZUAK
SEXU ETA UGALKETA OSASUNEKO ZERBITZUAK ETA BALIABIDEAK Osasun sistema publikoak emakumeei berariaz zuzendutako sorospena eskaintzen du ugalketa osasunaren eta ugalketa aparatuaren diagnostikoaren eta tratamenduaren arloan (haurdunaldi eta erditzea). Sexu Informazio eta Aholku Bulegoari egiten zaizkion kontsultei sexologiaren profesionalek ematen diote erantzuna eta konfidentzialak dira. aren eta telefonoaren bidez, gehienbat gazteen eta profesionalen arteko kontsultak izan dira, besteak beste infekzio, metodo antisorgailu, haurdunaldi eta hazi isurtze azkarren inguruan. Aurrez aurre harreman heterosexualetan bikote gatazka edo zailtasunekin zerikusia duten eskaerei eman zaie erantzuna. Gurasoentzako aholku taldeak antolatzen dira; horietara gehienbat amak bertaratzen dira. Gainera, emakumezkoentzako saio zehatzak antolatu dira. Hezitzaileekin lankidetzan, 2012an galde-erantzunen “SexLeku” bat jarri zen abian, Gaztelekuan sexuarekin erlazionatutako gaiei buruz galdetzeko interesa piztu nahian. Ginekologiazerbitzua Emagin zerbitzua Informazio eta Aholakularitza Sexologikorako Bulegoa Getxoko hiru osasun zentroetan ginekologia zerbitzua dago, Gurutzetako ospitalearen menpekoa. Hiru zentroetan emaginen zerbitzua dago; zerbitzu hauek eskaintzen ditu: ama eta haurren osasun zerbitzuak, famili planifikazioa, nerabeen osasunerako heziketa, aholkularitza menopausia garaian eta minbizia atzemateko programak. Emakumeak %57 Gizonak %43 14-70 urte Aurrez aurre: 260 pertsona Harreman heterosexualetan bikote gatazka edo arazoekin erlazionatutako kontsultak eta teléfonoa:118 pertsona Infekzio, antisorgailu, balizko haurdunaldi eta eiakulazio goiztiarrei buruzko kontsultak Bulegoak artatutako pertsonen profila, azken 5 urteetan, : Udalerriko biztanleen sexu osasunari dagokionez, 2010ean udalak martxan jarri zuen Berdintasun Zerbitzuak sustatutako Informazio eta Aholkularitza Sexologikorako Bulegoa. Ireki zenetik, berdintasun teknikariarekin eta Osakidetzako pertsonal medikoarekin koordinatzen da, pertsonei euren sexualitateaz gehiago gozatzen laguntzeko, euren premiekin eta interesekin lankidetzan jardunez edo zailtasun sexualak gaindituz; izan ere, dudak, aurreiritziak edo, besterik gabe, informazio falta zailtasunak izan daitezke norberaren sexualitate eratzeko orduan.
5
2.4.3. SEXU ETA UGALKETA OSASUNEKO ZERBITZUAK
HAURDUNALDIEN BORONDATEZKO ETENALDIAK (hbe) Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Planifikazio, Antolaketa eta Ebaluazio Zuzendaritzak Getxon haurdunaldiak norberaren borondatez etetearen inguruan emandako datuek agerian jartzen dute zein izan den an izandako bilakaera. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak etenaldi horien inguruan daukan erregistroak jasotzen ditu EAEko zentro egiaztatuek etenaldien gainean dituzten jakinarazpenak. 2012tik ere jasotzen dira EAEn bizi baina etenaldia beste erkidego batean egin duten emakumeen kasuak. Hurrengo grafikoak erakusten du Getxon izandako etenaldien kasuak murriztuz joan direla urtez urte 2011tik 2014ra; jaitsiera %30,32koa izan da 2011tik 2014ra, hau da, guztira 47 kasu gutxiago izan dira. grafikoa. Getxon bizi diren emakumeen HBEak, adinaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Osasun Planifikazio, Antolaketa eta Ebaluazio Zuzendaritzaren datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxon bizi diren emakumeen HBEak (Azterlan honetarako prestatua, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Osasun Planifikazio, Antolaketa eta Ebaluazio Zuzendaritzaren datuetan oinarrituz) Emakumeen ezaugarri soziodemografiko batzuk kontuan hartuz gero, ikusten da epe horretan etenaldira jo zuten emakume gehienak 25etik 29ra bitartekoak direla; horren ondoren eta 35-39koak (%17,59) agertzen dira. %10 inguru 20 urtetik beherakoak ziren.
6
2.4.3. SEXU ETA UGALKETA OSASUNEKO ZERBITZUAK
HAURDUNALDIEN BORONDATEZKO ETENALDIAK (hbe) grafikoa. Getxon bizi diren emakumeen HBEak, lan egoeraren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Osasun Planifikazio, Antolaketa eta Ebaluazio Zuzendaritzaren datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxon bizi diren emakumeen HBEak, jaioterriaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Osasun Planifikazio, Antolaketa eta Ebaluazio Zuzendaritzaren datuetan oinarrituz). Lan egoera: kasuen %62an lan egoera aktiboa zen (%4 norberaren kontura eta %58 beste baten kontura), %21 lanik gabe zegoen eta %13 ikasten ari zen. Ikasketa maila: emakumeen %37k batxilergoa zeukan edo egiten ari zen edo lanbide heziketako ziklo profesional baliokideak, eta %26k unibertsitateko ikasketak zituen edo horietan ari zen. grafikoak erakutsi bezala, %40 estatuan jaio da eta %60 atzerrian. Atzerrian jaiotako emakumeak Getxon 2014an jaiotako emakume guztien %10,35 diren neurrian, datu horiek egiaztatzen dute HBEen kopuruak handiagoak direla atzerriko emakumeen artean. EAEn Emakunderen 2015eko kopuruei buruzko txostenak alderantzizko proportzioa azaltzen du. Halaber, jasotzen du HBE egin duten eta EAEn bizi diren emakume guztien %55,9 estatuan jaio direla eta %44,1 atzerrian. Hori dela eta, Getxok bestelako ezaugarriak ditu, eta interesgarria litzateke hori sakonago aztertzea. grafikoa. Getxon bizi diren emakumeen HBEak, ikasketa mailaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Osasun Planifikazio, Antolaketa eta Ebaluazio Zuzendaritzaren datuetan oinarrituz).
7
2.4.4. DROGA-MENDEKOTASUNAK
DROGA-MENDEKOTASUNAK PREBENITZEKO UDAL ZERBITZUA Gizon eta emakumeen osasuna modu garrantzitsuan baldintzatzen duen heinean, generoak ere drogekiko erlazioa baldintzatzen du. Hala ere, ezjakintasun handia dago gizon eta emakumeek drogekin dituzten erlazioen inguruan: genero rolak baldintzatzaile modura, motibazioak, efektuak eta ahulezia bereziak, gizon eta emakumeek adikzioak gainditzeko dituzten zailtasunak eta laguntza eta prebentzio estrategien eraginkortasuna zehazten duten faktoreak gizon eta emakumeen kasuan. Getxoko Udalak Droga-mendekotasunak Prebenitzeko Zerbitzua du; haren xedeak honakoak dira : Adikzio jarreren aurrean babesteko faktoreak sendotzea, eskolako hezkuntza prozesuan bizimodu osasungarriak bultzatuz, arrisku portaerak mugatzeko asmoz. Gurasoek prestakuntza egokia izatea, euren gaitasun pertsonalak eta balio positiboak garatzeko osasunari dagokionez; horrek seme-alaben heziketa erraztuko du adikzio jarrerak kudeatzeko bizi eredu osasungarrien barruan. Herritarrak erretzeak sorrarazten dituen gaitz-kalteen gainean sentsibilizatzea, nahi duenak erretzeari uzteko beharrezko mekanismo eta baliabideak bultzatuz. 1998tik Etorkintza Fundazioarekin Aholkularitza teknikoa, material teknikoaren diseinua, egokitzapena, prestaketa eta banaketa eta irakasleen eta ikasleen prestakuntza. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak eko ikasturtetik garatzen ari da. eko ikasturtea (27 ikastaro, 3-5 saio): familian gatazkak konpontzea, nola lagundu ikasketetan, adimen emozionala, sexualitatea, nerabezaroan autoestimua handitzea, nerabezaroa prestatzea, saririk eta zigorrik gabe heztea, kontrol emozionala eta estresaren erabilera , psikologiarekin heztea eta abar. Seme-alabak argitalpena Gurasoen eskola Alkoholemiaren borondatezko kontrolak herriko jaietan. 2015ean Portu Zaharreko jaiak: 253 alkoholemia ; %62 gizonenak eta %38 emakumeenak. Guztira, %59k positiboa eman du; gizonezkoak nagusi positiboetan (%66). Eremu komunitarioko prebentzioa
8
2.4.5. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
LEHEN MAILA ARRETA ETA GENEROA Getxoko osasun zentroetako lehen arretako zerbitzuei buruz lortutako datuei dagokienez, azpimarra dezakegu, EAEn gertatu bezala, emakumeak zentro horien lehen arretako zerbitzuen erabiltzaile nagusiak direla; 2014 eta 2015ean %58 izan dira, gizonen %42ren aldean. Osasunaren arloan genero ikuspegia txertatuz, hau da, emakume eta gizonen premiei begiratu berezitua emanez eta osasun kontzeptuari ikuspegi integrala emanez, pertsonen osasunari eragiten dioten faktoreak kontuan hartzea ahalbidetzeko, faktore biologikoetatik harago. Diagnostikoan zehaztu bezala, datu horrek egiaztatuko luke emakumeek osasun zerbitzuak gehiago erabiltzen dituztela osasun sistemaren berdintasunezko eskuragarritasuna duten munduko herrialde guztietan, Carme Valls LLobet-ek adierazten duenari jarraikiz. Osasunaren eta esku-hartze hezitzailearen arteko erlazioa sendotuz, hau da, hezkuntza ez-sexista bat bultzatuz oinarrizko hezkuntza mailetan hasita. Osasunaren eta erantzunkidetasunaren arteko erlazioa indartuz bizitzaren arlo desberdinetan, emakume eta gizonen bizi kalitatea hobetzeko neurri gisa. Emakumeek osasun zerbitzuak gehiagotan erabiltzeak zerikusia du genero baldintzatzaileekin; izan ere, horiek eragiten dute emakume eta gizonak arrazoi berberengatik ez gaixotzea ez eta maiztasun berarekin ere. Emakumeen osasunari eragiten dioten genero baldintzatzaileen artean lan zama dago; izan ere, ezaguna denez, emakumeak lan merkatuan sartuagatik ere, horrek ez ditu txikiagotu tradizionalki ezarri zaizkien etxeko eta zainketako erantzukizunak. Era berean, biziaren zenbait eremutan duten onarpen urriak (arlo ekonomikoan, sozialean, harremanetakoan, familiarrean eta abar) eta autozaintzarako duten denbora faltak ahulago bihurtzen dituzte gaixotasunaren aurrean (Emakunde, 2010). Horregatik, osasunaren arloko berdintasun politika publikoek garrantzitsutzat jotzen dute zenbait mailatan lan egitea:
9
2.4.5. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
SEXU ETA UGALKETA OSASUNA Sexu eta ugalketa osasunari buruz bildutako datuei dagokienez, honako hauek nabarmendu behar ditugu: Bestalde, zehaztu behar da diagnostiko hau prestatzeko Informazio eta Sexu Aholkularitzako Bulegoko memorietan nabarmentzen dela zerbitzura hurbildu diren pertsonen sexu prozesurik ohikoenak honakoak izan direla: heztea, aurreiritziak eta informazio okerra desegitea, erlazio patroi zaharrak aldatzea, botere gatazken eta bikotekidearekiko intermendekotasunaren kontzientzia hartza eta norberaren eta erlazioen trebetasunak eta mugak onartzea. Agerian dago, beraz, udalerriko sexu heziketak beharrezkoa izaten jarraitzen duela, bai gazteei bai familiei dagokienez: Informazio eta Sexu Aholkularitzako Bulegoak 2015ean honakoak artatu zituen: emakumeen %57 eta gizonen %43.. Getxon erregistratutako IVE kasuak jaitsiz joan dira urtez urte, 2011tik 2014ra bitartean; guztira %30,32 murriztu dira epealdi horretan. Tarte horretan IVE batera jo zuten gehienak 25 urtetik 29ra arteko adin tartean zeuden; horren ondoren 30etik 34ra artekoak eta 35etik 39ra artekoan azaltzen dira (%17,59). Hala, %10 inguru 20 urtetik beherakoak ziren. Lan egoerari dagokionez, kasuen %62an lan egoera aktiboan zeuden. Azkenik, ikasketa mailaren buruzko datuek adierazten dute emakumeen %37k batxilergoa edo lanbide prestakuntza baliokideko zikloak egiten ziharduela eta %26k unibertsitate ikasketak zituela edo halakoak ikasten ari zela. “Ikusten da maitasun erromantikora lotutako sexu eredu koitozentrista eta heterosexualak zorigaiztorik gehienak sorrarazten dizkiela getxotarren biografia sexualei. Gure gizarteak pertsonak nahasten ditu eguneroko kontraesanen bidez eta moral bikoitzaren bidez. Alde batetik, dena sexualizatzen da eta horrek sinestarazten digu etengabeko desioa izan behar duela eta jardun erotiko bateranzko desioa. Eta, bestetik, maitasun edo enamoramendu erromatiko baten beharra ezartzen da bizitza zoriontsua izateko. Kasu horietan, emakume eta gizonek estereotipatuak izaten jarraitzen dute, sexu batekoak edo bestekoak. Tailer kualitatiboetan lortutako informazioari dagokionez, honako hauxe nabarmendu beharra dago: Parte-hartzaileetariko batzuek adierazi zuten Informazio eta Sexu Aholkularitzako Bulegoa zerbitzu egokia iruditzen zitzaiela, baina herritarrek oraindik ez zutela behar beste ezagutzen. Horregatik, ikastetxeetan eta intereseko beste eremu batzuetan horren berri zabalagoa emateko beharrizana gomendatu zen. Eremu horretan, politika publikoetan bultzatutako lan ildoetariko bat izan da emakumeek beren osasun sexualari eta ugalketa osasunari buruzko erabakiak hartzeko aukerak zabaltzea. Horretarako, estrategietariko bat da lurraldean dauden baliabideak ezagutzera ematea eta hezkuntza sexual eta afektiboaren arloan prestakuntza eskaintza indartzea, askotariko kolektiboen errealitatera egokituz (emakume eta gizon gazteak, emakume eta gizon helduak, beste jatorri geografiko batzuetako emakume eta gizonak eta abar), horrela testuingurura, premietara, kezketara eta antzekoetara egokitutako informazioa eskaintzeko. Era berean, azpimarratu zen udalerrian afektu eta sexu osasunari buruz dagoen informazioa ez dela nahikoa; hori dela eta, ikastetxeetan tailerren eskaintza gehitzeko garrantzia azpimarratu zen. Azkenik, aipatu zen gero eta koordinazio handiagoa dagoela Gizarte Zerbitzuen eta Osakidetzako osasun zentroen artean.
10
2.4.5. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
DROGA-MENDEKOTASUNA Diagnostikoan aipatu bezala, gizon eta emakumeen osasuna modu garrantzitsuan baldintzatzen duen bezala, generoak drogekin duten erlazioa ere baldintzatzen du. Hala ere, ezjakintasun handia dago gizonek eta emakumeek drogekin dituzten erlazioari buruz: rol generoak baldintzatzaile gisa, motibazioak, efektuak eta ahulezia berezituak, gizon eta emakumeek adikzioak gainditzeko dituzten zailtasunak eta prebentzio eta laguntza estrategien eraginkortasuna batzuekin eta besteekin zehazten duten faktoreak. Alkohola kontsumitzeko gaiei buruzko tailer kualitatiboetan trukatutako iruzkinei dagokienez, partaide batzuek adierazi zuten udalerrian alkoholaren kontsumoa altua iruditzen zitzaiela, eta nahiko kezkagarria zela ikustea graduazio handiko alkoholaren kontsumoa gero eta zabalagoa dela. Azkenik, aipatzen da udalerrian drogen kontsumoaren errealitateari buruzko datuak falta direla; hori ere egiaztatu ahal izan da diagnostiko hau prestatu bitartean. Hala ere, azpimarra dezakegu udalerrian Droga-mendekotasunak Prebenitzeko Zerbitzua dagoela; zerbitzuak prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak egiten ditu hezkuntza arloan gurasoen eskolei zuzenduta, bai eta oro har herritarrei zuzenduta ere.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.