La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Grezia Iturria: http://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Aegeansea.jpg.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Grezia Iturria: http://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Aegeansea.jpg."— Transcripción de la presentación:

1 Grezia Iturria:

2 Aurkibidea Sarrera Zibilizazio helenikoa baino lehenagoko zibilizazioak (K.a K.a. 1200). Kreta Mizenas Bilakaera historikoa Aro arkaikoa Aro klasikoa Aro helenistikoa Atenas: gobernu-sistema eta gizartea Esparta: gobernu-sistema eta gizartea Erlijioa Kultura Artea

3 Helade izena zuen, eta estatu-hiri independenteak ziren.
Greziako antzinako zibilizazioa K.a. VIII. eta I. mendeen artean garatu zen. Helade izena zuen, eta estatu-hiri independenteak ziren. Biztanle guztiak heleniarrak ziren, eta kultura, hizkuntza eta erlijio bera zituzten. Greziarrak Mediterraneotik hedatu ziren, eta inguru horretako kulturetatik aurrerapenak jaso zituzten. Iturria:

4 Zibilizazio helenikoa baino lehenagoko zibilizazioak (K.a. 3000 - K.a. 1200)
Lehen zibilizazioaren aztarnak Mizenasen eta Kreta irlan aurkitu ziren. Kretako biztanleak merkataritzan aritzen ziren, Mediterraneo itsasoan zehar. Jauregi handiak eraiki zituzten (Knosos), eta horiek erlijio-, ekonomia- eta politika-zentroak ziren. Zibilizazio hori K.a urte inguruan desagertu zen. Kreta Iturria:

5 Mizenas Kultura mizenikoa Peloponeso penintsulan sortu zen.
Horren hiriburuak Mizenas zuen izena. Ekonomiaren oinarriak abeltzaintza, nekazaritza eta itsas merkataritza ziren: metalak, ehunak, lurrinak, bolia eta zeramikak salerosten zituzten. Tributan antolatuta zeuden, eta aristokrazia gerlaria nagusitu zen. Mizenas Iturria:

6 Bilakaera historikoa Aro arkaikoa: K.a. VIII. mendetik K.a. VI. mendera. Aro klasikoa: K.a urtetik 338. urtera. Aro Helenistikoa: K.a urtetik 30. urtera.

7 Aro arkaikoa Polisak Polisak sortu ziren.
Hiriguneaz gain, laborantza-lurrez, basoz eta larrez osatuta zeuden. Bakoitzak bere legeak, armada, dirua eta gobernu-erakundeak zituen. Beren burua hornitzeko gai ziren. Merkataritzak garrantzi handia zuen. Polisak Iturria:

8 Aro arkaikoa kolonizazioa Kolonizazioaren arrazoiak hauek izan ziren:
- Biztanleriak gora egitea - Jabetza gutxi batzuen esku egotea - Nekazari asko zorduntzea - Merkataritza zabaltzeko beharrizana Ondorioz, greziarren eragina Mediterraneo osora zabaldu zen. kolonizazioa Iturria:

9 Kolonoak Mediterraneo itsasoko kostaldeetatik nabigatzen aritu ziren.
Hasieran, itsaso Beltzeko eta Asia Txikiko kostaldera joan ziren. Geroago, urrunago zeuden kostaldeetara ailegatu ziren: Italiako hegoaldean eta Sizilian (Magna Grecia), Frantziako hego-ekialdean, Espainiako ekialdean, Egipton eta Zirenen. kolonizazioa

10 Aro klasikoa Polis garrantzitsuenak Atenas eta Esparta ziren.
Esparta polis militarizatua zen. Eskualde horretako beste herriak menderatu zituen, eta haren agindupean jarri zituen. Espartaren ekonomiaren oinarria nekazaritza zen. Atenasen ekonomiaren oinarria nekazaritza eta merkataritza zen. Kulturari eta arteari garrantzi handia eman zieten. Esparta Iturria:

11 Gatazkak Aro klasikoa Mediar gerrak: persiarren kontra borrokatu ziren. Greziako polis gehienak elkartu ziren, eta persiarrak garaitu zituzten (Maraton eta Salamina). Amaitu ondoren, polisek Delosko Liga sortu zuten, kanpoko erasoei aurre egiteko helburuarekin. Peloponesoko gerrak: Greziako polisak elkarren aurka borrokatu ziren, bi bandotan bereizita; bata, Atenasen gidaritzapean, eta bestea, Espartarenean. Espartak garaipena lortu zuen, baina polisak ahul geratu ziren. Hori dela eta, Mazedoniak menderatu zituen. Iturria:

12 Aro helenistikoa Mazedonia Greziako iparraldean zegoen kokatuta.
Mazedoniako erregeak, Filipo II.ak, Greziako lurraldea menderatu zuen. Alejandro Handiak, haren semeak, lurraldea hedatzen jarraitu zuen. Persiar Inperioa haren agindupean jarri zuen, eta Egeo itsasotik Indiako mugaraino hedatu zuen inperioa. Alejandro hiltzean, bere jeneralek lurraldea banatu zuten, eta monarkia helenistikoak sortu zituzten. Greziarren kultura eta artea ekialderantz hedatu ziren (helenismoa). Erromatarrek Grezia menderatu zutenean, monarkia helenistiko horiek guztiak Erromatar Inperio barruan geratu ziren. Iturria:

13 Atenas Atikan zegoen kokatuta.
Ekonomiaren oinarriak nekazaritza eta merkataritza ziren. Periklesen agindupean, K.a. V. mendean, kulturak eta arteak garrantzi handia izan zuen. Atenas Iturria:

14 Gobernu-sistema Atenas demokrazia
Herritarrek gobernua hautatzen zuten. Hiru erakunde zeuden: Herri-biltzarra edo Ekklesia, Bulea eta Magistratuak. Emakumezkoak, metekoak eta esklaboak gobernu-sistematik kanpo geratzen ziren. demokrazia Iturria:

15 demokrazia herritarren emazteak seme txikiak eta alabak metekoak
magistratuak bule edo kontseilua epaileak dira agintariak ekklesia (herritarrak) herritarren emazteak seme txikiak eta alabak metekoak esklaboak demokrazia

16 Gizartea Atenas Hiru gizarte-talde zeuden:
Herritarrak: adin nagusiko gizonezkoak ziren, jatorri atenastarra zutenen semeak. Horiek bakarrik zuten bizitza politikoan parte hartzeko eskubidea. Metekoak: eskulangintzan eta merkataritzan lan egiten zuten. Zergak ordaindu, eta armadan parte hartu ahal izaten zuten, baina politikan ez. Esklaboak: hainbat lanbidetan egiten zuten lan. Ez zuten inolako eskubiderik.

17 Gobernu-sistema Esparta Oligarkia

18 Gizartea Esparta Gizarte-taldeak hiru ziren:
Espartar edo berdinak: guraso espartarren seme-alabak ziren. Semeak armadan aritzen ziren, eta eskubide politikoak zituzten. Talde horretako emakumeen eginkizun nagusia seme-alabak izatea zen. Periekoak: espartarren agindupean zeuden hirietako biztanleak ziren. Eskulangintzan eta merkataritzan aritzen ziren, eta zergak ordaintzen zituzten. Askeak ziren, eta gizonezkoek armadan parte hartu ahal izaten zuten. Ez zuten eskubide politikorik. Ilotak: esklaboak ziren, lurrari loturiko esklabo publikoak eta eskubide politikorik gabeak.

19 Erlijioa Politeistak ziren.
Jainkoek giza ezaugarriak zituzten, eta hilezkorrak ziren. Olinpon bizi ziren, eta Zeus zen jainko gorena. Artemisa Apolo Poseidon Afrodita Atenea Zeus Iturria:

20 Erlijio-kultua Jainkotegiak (tenpluak). Eskaintzak eta animalien sakrifizioak egiten ziren bertan, apaizen zuzendaritzapean. Herria ezin izaten zen jainkotegiko barnealdera sartu. Orakuluak. Apaizen bidez, jainkoek gizakien galderei erantzuten zizkieten (Delfoseko Apolo). Jokuak. Jainkoak ohoratzeko jaiak ziren. Garrantzitsuena Olimpian egiten zen, Zeus jainkoaren omenez. Iturria: Delfoseko Apolo

21 Kultura Greziako kulturaren ekarpenak mendebaldeko zibilizazioaren oinarri izan dira. Homero Sokrates Sofokles Hipokrates Platon Herodoto Iturria:

22 Artea Arkitektura Ordenak Doriarra Joniarra Korintoarra
Iturria:

23 Jainkotegia (tenplua)
Jainkoaren etxea zen. Kultua eta erlijio-ospakizunak tenpluko aurrealdean egiten ziren. Iturria: Atena Nike Partenoia Erekteiona Iturria:

24 Antzokia Mendiaren magalean egiten zen, desnibela aprobetxatzeko.
Orkestra zirkularra zegoen korurako, eta laukizuzen itxurako eszena aktoreentzat. Epidauro Delfos Iturria:

25 Eskultura Aro arkaikoa Aro klasikoa Aro helenistikoa Miron
(Diskoboloa) Aro arkaikoa Fidias (Palas Atena) Polikleto (Doriforoa) Kouros Praxiteles(Hermes Dionisio umearekin) Aro helenistikoa Farnesio zezena Laokoon eta semeak Miloseko Venus Iturria:

26 Zeramika Zeramika apaintzen zuten pinturekin.
Eguneroko bizimoduan oinarritutako eszenak marrazten zituzten. Irudi beltzak egiten zituzten azpialde gorriaren gainean, eta irudi gorriak, azpialde beltzaren gainean. Irudi gorria Irudi beltza Iturria:


Descargar ppt "Grezia Iturria: http://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Aegeansea.jpg."

Presentaciones similares


Anuncios Google