Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
+ 2.3. kapitulua + ZAINKETA ERANTZUNKIDEAK
2
2.3.1. DENBORAREN ERABILERAK BILBO HANDIAN
DENBORAREN ERABILERARI BURUZKO INKESTAREN ZENBAIT DATU Kapitulu honetan nork bere burua eta besteak zaintzeko eta bizitza aurrera ateratzeko eginkizunari lotutako zenbait gai jorratzen dira. Zaintzeko zeregin horiek (ugalketaren lanak) normalean emakumezkoek bete ohi dituzte, gehienetan dirurik kobratu gabe. EUSTATek denbora erabileren inguruan emandako datuen balorazio labur batekin hasiko gara, Denboraren Aurrekontuen ko Inkestatik abiatuz (DAI). Inkestak udalerri mailako lurralde sailkapenik egiten ez duen arren, Bilbo Handiko datuak aztertuko ditugu. Jarraian, Getxon mendekotasuna artatzeko baliabideak aurkeztu eta aztertuko ditugu, Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalaren oinarrizko gizarte zerbitzuek igorritako informaziotik abiatuz. Jaso beharreko lehen mailako datu mordoa kontuan hartuz, ez ditugu aztertu aitek eta amek adin txikikoei dagokienez erabilitako zainketa premiak eta estrategiak. Getxon kontziliazioari buruzko bi azterlan zehatz egin ziren (Berdintasun Zerbitzua eta Getxolan), 2010ean eta 2011n. Egindako azterketaren zenbait atalek baliozkoak izaten jarraitzen dute; hori dela eta, interesdunek agiri horiek azter ditzakete. taula. Parte hartzaile bakoitzaren batez besteko denbora, jarduera, eguna eta sexua aintzat hartuz. Bilbo Handia (Iturria: EUSTAT)
3
2.3.1. DENBORAREN ERABILERAK BILBO HANDIAN
ZER ADIERAZTEN DIGUTE DENBORAREN ERABILERARI BURUZKO INKESTAREN EMAITZEK Taularen datuak aztertuta, honako ondorio hauek atera daitezke: Etxeko pertsonak zaintzeko zereginari dagokionez, berriro ere ikusten dugu emakumeen dedikazioa handiagoa dela. Eguneko batez bestekoa 02:01 ordukoa izan arren, gizonek 01:59 ordu erabiltzen dituzte eta emakumeek 02:03. Zehaztu beharra dago larunbat eta igandeetan gizonek denbora gehiago erabiltzen dutela jarduera horretan emakumeek baino. Premia fisiologikoak asebetetzeko lana da egunero dedikaziorik handiena eragiten duen jarduera mota, guztira 11 ordu eta 54 minutu. Sexuaren arabera, emakumezkoek gizonezkoek baino denbora gutxiago erabiltzen dituzte bere premia fisiologikoak asebetetzeko. Bizitza sozialari dagokionez, eguneko batez bestekoa 01:33 ordukoa da. Sexua kontuan hartuz, ikusten da emakumezkoek denbora gehiago erabiltzen dutela larunbatetan izan ezik. Gizonezkoak dira denbora gehien erabiltzen dutenak aisialdi aktiboan eta kirolean. Asteburuetan, jarduera horietan aritzeko batez besteko denbora tartea handitzen da; hala ere, gizonek denbora gehiago erabiltzen jarraitzen dute. Batez beste 6 ordu eta 51 minutu erabiltzen dira lanbide eta prestakuntza jarduerak betetzeko. Sexuaren arabera, gizonezkoek denbora gehiago erabiltzen dute jarduera horietan emakumezkoek baino: emakumeek batez beste 06:24 ordu eta gizonek 07:15 ordu. Aldeak areagotzen dira asteburuan. Aisialdi pasiboari dagokionez, gizonak dira aisialdi pasiboan denbora gehiago erabiltzen dutenak, asteburuetan batik bat. Etxeko lanei dagokienez, batez beste erabiltzen den denbora 02:47 ordu da. Emakumezkoek gizonezkoek baino denbora gehiago erabiltzen dute (3 ordu eta 29 minutu eta gizonezkoek ordu bat eta 53 minutu baino ez). Azkenik eta ibilbideei batez beste erabiltzen zaien denborari dagokionez, ikusten da gizonezkoek erabiltzen dutela denbora gehiago lekualdatzeko. Asteburuetan bai gizonek bai emakumeek denbora gutxiago erabiltzen dute lekualdatzeko; hala ere, egun horietan gizonek gehiagotan egiten dute emakumeek baino. Berriki honako ikerlan hau argitaratu da: "Implicación de los padres vascos en la crianza: impacto en la corresponsabilidad y en el trabajo productivo” (Leire Gartzi eta Ritxar Bacete, Eusko Jaurlaritza/Deustuko Unibertsitatea, 2016). Horren arabera, EAEko gizonek adierazten dute emakumeen eta gizonen berdintasunaren osoaren alde daudela, baina etxean eta seme-alabak zaintzeko betetzen dituzten zereginak emakumeenak baino gutxiago dira. Gainera, emakumeek horiek antolatzeko eta planifikatzeko ardura hartzen dute bere gain. Emakumeak “erantzukizun orokorraz” arduratzen dira, artapen emozionalaz, garbiketaz, lisatzeaz, arropaz, medikuez edo seme-alabak kalean zaintzeaz; aitzitik, gizonek, bikoteei egindako elkarrizketetan oinarritutako azterlanaren arabera euren dedikazioa behar baino gehiago balioetsi arren, janaria prestatzeaz, harrikoa egiteaz eta seme-alabekin jolasteaz arduratzen dira. Ikerlanak ondorioztatzen du berdintasunezkoak ez diren erreferentzia eredu eta egiturak sortzen ari direla, baina itxurazko kultur eta erlazio berdintasunaren testuinguru batean, eta horrek benetako berdintasuna oztopatzen du. Azterlanak jasotzen ditu Nazio Batuek ateratako ondorioak, betiere gizonek seme-alabak zaintzearen inguruan izan beharreko inplikazioaren abantailen gainean, hau da, aitatasun positiboa, hala nola haurren osasuna eta gaitasun intelektual eta sozialak bultzatzea, emakumeen jabekuntza eta egiazko berdintasunari laguntzea, indarkeria matxista murriztea, herrialdearentzako onura ekonomikoak eta gizon zaintzaileen zoriontasun eta osasun handiagoa. Aitatasun positiboa bultzatzeko, azterlanak gomendatzen du lan kultura aldatzea, kontziliazioa ekonomikoki bultzatzea, amatasunaren pareko aitatasun baimenak eta sentsibilizazio programak egitea.
4
2.3.2. MENDEKOTASUNAREN LEGEAREN KUDEAKETA
AUTONOMIA ETA MENDEKOTASUNAREN ARTAPENA SUSTATZEKO BALIABIDE ETA ZERBITZUAK Mendekotasuna duten pertsonak autonomiaren aldetik bultzatzera eta zaintzera bideratutako baliabide eta zerbitzu instituzional desberdinak daude, honako kategori hauetan sailka ditzakegunak: Telelaguntza: gizarte izaerako zerbitzu teknikoa, erabiltzaileei harremanetan jartzea ahalbidetzen diena telefono bidez komunikazio eta informazio ekipamendu zehatz batekin; hala, larrialdi egoerari edo premia sozialari erantzun egokia emateko prestatutako pertsonalak artatutako zentro batekin komunikatuko dira. Zerbitzua zentroak berak emango du edo bestelako baliabide komunitarioak mobilizatuko ditu. DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN EDO MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONEN AUTONOMIA ETA IRISGARRITASUNA ALDEZKO BALIABIDEAK ADINEKO PERTSONEI ETA DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTENEI BIZI ALTERNATIBAK AHALBIDETZEN DITUZTEN BALIABIDEAK Laguntza teknikoak: laguntza teknikoak mendekotasuna duten pertsonentzat edo dibertsitate funtzionalen bat dutenentzat beharrezko babes edo sostengu produktutzat hartzen dira, laguntza premiak asebetetzeko eta gizartean gainerako herritarrak bezala moldatu nahian dituzten zailtasunak murrizteko. Dibertsitate funtzionala duten edo mendekotasun egoeran dauden pertsonek ohiko etxebizitzan jarraituko dutela ziurtatzeko asmoz, laguntza teknikoak ezartzen dira, laguntza ekonomiko modura edota sostengu produktuak lagaz. Egoitza zerbitzuak: kontraprestazio ekonomiko bidez adineko pertsonei edo euren zirkunstantzia pertsonal edo sozialengatik kolektibo horren parekoak diren pertsonei ostatua, mantenua eta artapena eskaintzen dizkieten establezimenduak dira.. ZAINTZAILEEI LAGUNTZEKO BALIABIDEAK Mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzeko lana bere gain hartzen dituzten familien premiak artatzea da helburua. Gaur egun, Foru Aldundiak Zainduz programaren markoan eta udalak eskainitako baliabide nagusiek ekintza desberdinak jasotzen dituzte: PERTSONA NAGUSIEI EDOTA DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTENEI EUREN INGURUAN ZUZENTZEN ZAIZKIEN MANTENTZE BALIABIDEAK Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ): Prebentziorako eta izaera asistentziala duen zerbitzu bat da, mendekotasun egoeran edo arriskuan dauden erabiltzaileei etxean bizitzen jarraitzen laguntzeko; horretarako, etxeko artapen pertsonalerako laguntza ematen zaie, etxean behar bezala moldatzeko eta ingurune komunitarioan integratzeko, betiere isolamendu egoera saihestuz. Mendekotasuna duten pertsonen senide zaintzaileei zuzendutako prestakuntza ekintzak Taldekako edo banakako laguntza psikologikoa eta autolaguntzarako taldeak, zainketa egoerei aurre egiteko, betiere sortu ohi dituzten stress eta estualdi sentimenduak kontuan hartuz. Eguneko zentroak: eguneroko jarduerak egiteko beste pertsona batzuen laguntza behar duten adineko pertsona nagusiei eta, zenbait zirkunstantzia pertsonal eta sozialengatik, horiekin pareka daitezkeen pertsonei eguneko artapen indibidualizatuko programa eskaintzen dieten establezimenduak, helburu horretarako espazio eta instalazioetan, langile eta jarduketa programa propioekin. Gizarte boluntariotzako ekintzak. Gizarte informazio eta sentsibilizaziorako ekintzak, herritarrei oro har zuzendutakoak. Atseden zerbitzua. CUIDADO: ESTAMOS HABLANDO DE 3 AÑOS SUELTOS, NO DE UN RANGO DE AÑOS
5
2.3.2. MENDEKOTASUNAREN LEGEAREN KUDEAKETA
INGURUNEAN ZAINKETA LANAK EGITEAGATIKO PRESTAZIO EKONOMIKOAK (FIZPE) Autonomia Pertsonala eta Mendekotasuna duten pertsonen Artapena Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea onestearekin batera, Getxoko gizarte zerbitzuek 472 eskaera izapidetu zituzten 2015ean mendekotasun egoera balioesteko. Azken urteotako goranzko bilakaerak jarraitzen du; horrek Getxoko biztanleria zahartzen ari dela erakusten du. Hurrengo ataletan Bizkaiko Foru Aldunditik jasotako informazioa biltzen dugu, Getxoko mendeko pertsonei emandako prestazio ekonomikoen inguruan, 2011, 2013 eta 2015ean zehar. Hasteko, familiaren ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa dago (FIZPE); laguntza horren xedea da zaintzaile ez-profesionalek familiaren ingurunean mendekotasuna duten pertsonak artatzera zuzendutako laguntza ematea. Getxon mendekotasuna duten pertsonei ean emandako FIZPE kopuruaren bilakaera datuek adierazten dute goranzko hazkundea izan dela emakumeen kasuan (2013an 400 eman ziren eta 2015ean 463). Gizonezkoei dagokienez, ikus dezakegu emandako prestazioen kopurua berdin mantentzen dela 2011 eta 2013an, baina 2015ean hazten dela, baina ez emakumeen kasuan bezainbeste. Sexuari dagokionez, ikusten dugu erreferentziazko hiru urteetan emakume onuradunak gehiago direla –%60,5 2011n, %60,7 2013an eta %61,1 2015ean. Era berean, nazionalitateari buruzko datuek adierazten dute beste nazionalitate batzuetako onuradunen kopurua hasi dela erreferentziazko hiru urte horietan (2011ko %0,5etik 2015eko %2ra), nahiz eta haien kopurua osoa urria izan onuradun autoktonoen aldean. CUIDADO: ESTAMOS HABLANDO DE 3 AÑOS SUELTOS, NO DE UN RANGO DE AÑOS grafikoa. Mendekotasun balorazioen kopuruaren bilakaera (Azterlan honetarako prestatua, Gizarte Zerbitzuen 2015eko memorian oinarrituz) grafikoa. Getxon mendekotasuna duten pertsonei emandako FIZPE kopuruaren bilakaera 2011, 2013 eta 2015ean. (Azterlan honetarako prestatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuetan oinarrituz) taula. FIZPEren hartzaileak diren eta mendekotasuna duten pertsonen nazionalitatearen bilakaera 2011, 2013 eta 2015ena. (Azterlan honetarako prestatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuetan oinarrituz). Espainiarra Bestelakoa Bestelakoen % 2015 743 15 %2,0 2013 650 9 %1,4 2011 653 3 %0,5
6
2.3.2. MENDEKOTASUNAREN LEGEAREN KUDEAKETA
LAGUNTZA PERTSONALERAKO PRESTAZIOAK (LPP) ETA ZERBITZUARI LOTUTAKOAK (ZLPE) ZERBITZUARI LOTUTAKO PRESTAZIO EKONOMIKOAK (ZLPE) mendekotasuna duten pertsonak artatzeko edo zaintzeko zerbitzua eskuratzeko helburua du, diruz lagundutako plazarik ezin badute eskuratu, inguruan zerbitzurik ez dagoelako edo interesatzen zien zerbitzua lortzeko itxarote zerrendan daudelako Eskura ditugun datuek adierazten dute 2011, 2013 eta 2015ean ZLPE prestazio ekonomikoa jaso dutela 378 pertsonak; horietatik %74,3 emakumeak izan dira. Erabilitako zerbitzuei dagokienez, grafikoak erakusten du prestazio horren hartzaileen %87 inguruk egoitza iraunkorra eskuratu dutela; gainerako %13ak aldi baterako egoitza jaso du. Era berean, ikusten da urteetan zehar emandako nominak nabarmen handitu direla ( n eta ean) eta, ondorioz, prestazio honetara zuzendutako kopuruak ere neurri berean hazi direla. Guztiarekin ere, azpimarratu beharra dago pertsona bakoitzaren batez besteko nominaren kopurua zertxobait jaitsi dela 2011ko 379,34 euroetatik 2015eko 366,63 eurora pasatuz. grafikoa. ZLPEren emakume eta gizon hartzaileen proportzioa, Getxon. Datu historikoak. 2011, 2013 eta (Azterlan honetarako prestatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuetan oinarrituz) Bi hartzailek atzerriko nazionalitatea dute Emakumeak Gizonak taula. ZLPE gisa ordaindutako nominak, Getxon. 2011, 2013 eta (Azterlan honetarako prestatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuetan oinarrituz) grafikoa. ZLPEren emakume eta gizon hartzaileek erabilitako zerbitzuak, Getxon. Datu historikoak. 2011, 2013 eta (Azterlan honetarako prestatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuetan oinarrituz) Nominak guztira Nomina kop. Batez besteko nomina/perts. 2015 ,47 € 443 366,63 € 2013 90.590,01 € 252 359,48 € 2011 57.658,96 € 152 379,34 € LAGUNTZA PERTSONALERAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA (LPPE) Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi digu Getxon erroldatutako pertsonak ez direla 2015era arte hasi prestazio hori erabiltzen; urte horretan 4 emakumek eta gizon 1ek jaso dute laguntza ekonomiko hori. Guztiek izan dute Espainiako nazionalitatea.
7
2.3.2. MENDEKOTASUNAREN LEGEAREN KUDEAKETA
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA (EELZ) Etxeko laguntza bakar-bakarrik eskura dezakete artapen pertsonala dutenek edo mendekotasun arriskuan daudenek. Azken urteotan, zerbitzua UTE SAD Getxo (Lagunduz) enpresak eman du. Zerbitzuaren lizitazio berriaren ondoren, zerbitzua Urgatzi S.L. enpresak ematen du. Azpimarratzekoa da Getxon, EELZ zerbitzua FIZPEren batera daitekeela, bai eta eguneko zentroaren erabilerarekin ere (gehienez 30 ordu), FIZPEren kopurua murriztu gabe, eta hori ez da hala gertatzen EAEko udalerri guztietan. Zerbitzuaren erabileraz denaz bezainbatean, gizarte zerbitzuen 2015eko memoriak jasotzen du urte horretan 65 etxek eman dutela alta eta zerbitzua guztira 53ri zabaldu zaiela. Urte bakoitzean artatutako etxebizitza eta pertsona guztien urteko bilakaera egonkor mantendu da azken hiru urteotan, honako grafiko honek erakutsi bezala: grafikoa. EELZ duten gizon eta emakumeen proportzioa. Datu historikoak. 2011, 2013 eta (Azterlan honetarako prestatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuetan oinarrituz) grafikoa. Artatutako etxe guztien eta pertsona guztien bilakaera (Azterlan honetarako prestatua, Gizarte Zerbitzuen 2015eko memorian oinarrituz) Hartzaile bakarrak du atzerriko nazionalitatea. Emakumeak Gizonak Etxez etxeko laguntza zerbitzuari dagokionez (EELZ), datu erabilgarriek adierazten dute 2011, 2013 eta 2015ean zerbitzu hau erabili duten pertsonak 538 izan direla; horietatik %75 emakumeak izan dira. Horrek bi gertakari islatzen ditu: lehenengoa, demografikoa da, emakumeek bizi itxaropen luzeagoa baitute. Bigarrenak erakusten du adineko emakumeen autonomia funtzionalaren maila handiagoa dela gizonena baino, zeren, genero sozializazioagatik, emakumeek denbora gehiago pasatzen dute etxean, bai bikotekideak zaintzen, bai bakarrik geratzen alarguntzen direnean. Era berean, zera aipatu behar da: zerbitzuaren titularra emakume bat izanda ere, batzuetan etxeko beste pertsona batek jaso dezake arreta, normalean senarra. 2015ean batez beste etxe bakoitzean emandako orduak 231 izan dira eta EELZk emandako orduen kopurua guztira handitu da 2013tik, baina 2015ean txikiagoa izan da aurreko urtean baino. grafikoa. EELZk emandako orduak eko bilakaera. (Azterlan honetarako prestatua, Getxoko Gizarte Zerbitzuen 2015eko memorian oinarrituz)
8
2.3.2. MENDEKOTASUNAREN LEGEAREN KUDEAKETA
GARBIKETA OROKORRAK, ATSEDEN ETA ZAINDARI ZERBITZUAK ETA LAGUNTZA TEKNIKOAK Udalak bestelako laguntza zerbitzu batzuk ere koordinatzen ditu, EELZ markoaren barruan, mendekotasuna duten pertsonek etxean jarraituko dutela bultzatzeko. GARBIKETA HANDI ETA OROKORRAK Intentsitate handiko garbiketa jarduketak dira; izan ere, zenbait etxebizitzatan etxez etxeko laguntza zerbitzua abian jartzea ez da bideragarria, zikinkeriaren pilaketa handi-handia izan delako. Oso jarduketa bereziak dira, utzikeria larriko egoeretan martxan jartzen direnak. 2015ean halako lau garbiketa egin dira. ATSEDEN ZERBITZUA Zerbitzurik interesgarri eta berritzaileenetariko bat atseden zerbitzua da; orain dela zenbait urte sortu zen, Getxon 2009an Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Zainketei buruzko Diagnostikoak egindako gomendio baten haririk. Zaintzen duen eta mendeko pertsona nagusi batekin bizi den pertsonari bideratzen zaio. Zaintzaile ez-profesionalari denbora izateko aukera ematen dio, mendeko pertsona nagusia profesional gaituek zaintzen duten bitartean; zaintzaile profesional horiek Etxez Etxeko Artapen Zerbitzuan lan egiten dute. 2015ean zerbitzuak gora egin du berriro ere; guztira mendeko pertsonen zaintzaileei atseden hartzeko doako 1.332,5 ordu eskaini zaizkie; 2. eta 3. mendekotasun maila onartutako pertsonen zaintzaileei eskaini zaie. Guztira mendeko 67 pertsonari eman zaie zerbitzua, 23 gizon eta 44 emakumeri, eta artapena batez beste 20 ordukoa izan da pertsonako. Kopuru horiek adierazten dute EAEko udalerri gutxitan eskaintzen den zerbitzu hau egonkortu dela. Zerbitzu hau asteburuko edo iraupen luzeagoko egonaldietatik apartekoa da; egonaldi horiek adinekoentzako egoitzetan egin ohi dira eta Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu, Zainduz programaren bidez. ZAINDARI ZERBITZUA Bestalde, laster EELZren parte izango den beste zerbitzu bat dago. Zaindari zerbitzua erabiltzaileak mobilizatzeko zailtasun handiak dauden egoerei laguntzeko zerbitzua da (normalean patologia zehatzen ondorioz ohean dauden pertsonak). Zaindari zerbitzua 15 erabiltzaileri eman zaio; horietatik 11k zerbitzua behar izan dute egunean behin eta 4k egunean birritan. Urtean emandako ordu kopuru osoa 1.698koa izan da 2015ean, hau da, 2014an baino 800 ordu gutxiago. Hala ere, 2013tik hazkundea oso handia izan da, urte horretan ordu eskaini baitziren. UDAL LAGUNTZA TEKNIKOEN PRESTAZIOA EELZren erabiltzaileek laguntza teknikoetarako zerbitzua izan dezakete: garabiak, ohe artikulatuak, etxerako gurpil aulkiak, eskaren kontrako koltxoiak eta abar. Zerbitzu honen xedea da laguntzailearen eguneko lana erraztea mendekotasuna duten pertsonak arteratzerakoan, pertsona horien moldaera autonomoa aldezten duelako etxe barruan eta bizi kalitate hobea eskaintzen dielako. Zerbitzu hori aldi baterako prestazio gisa ematen da, doan, laguntza premia irauten duen bitartean eta itzultzeko beren-beregiko konpromisoa hartuz, beharrizana desagertzen bada ean 31 laguntza tekniko eman dira, gizarte zerbitzuen memoriaren arabera. TELELAGUNTZA Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu honek erabiltzaileei ahalbidetzen die, telefono bidez eta komunikazio eta informazio ekipamendu zehatz baten bidez, artapen zerbitzu iraunkorra izatea eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan; gizarte premia edo larrialdiko egoerei erantzun egokia emateko prestatutako pertsonek eskaintzen dute. Udal zerbitzuaren onuradun daude udalerrian; horietatik 309k alta hartu dute 2015ean eta oinarrizko gizarte zerbitzuak 127 txosten egin ditu zerbitzua eskuratzeko: 55 gizon eta 85 emakume.
9
2.3.2. MENDEKOTASUN LEGEAREN KUDEAKETA
EGUNEKO ZENTROAK Eguneko zentroek artapen integrala eskaintzen diete egunez mendekotasun egoeran dauden pertsonei, autonomia pertsonalaren mailarik onenari eusteko edo egoera hori hobetzeko eta familiei edo zaintzaileei laguntzeko. Hala, grafikoa interpretatzeko orduan, deigarria da beste 204 pertsonak eskaera egin baina plazari uko egin ziotela. Gertakari hori zenbait faktoreren ondoriozkoa izan daiteke; horien artean, besteak beste, itxarote zerrendak egon daitezke (pertsona hiltzen delako edo eguneko zentroan egoteko autonomia galtzen duelako) edo etxetik hurbil dagoen eguneko zentro batera joateko ezintasuna edo adineko pertsona barne dinamiketara egokitzeko zailtasunak; horregatik, azkenean, uko egiten dio. Dibertsitate funtzionala duten pertsonei dagokienez, ordea, ez da ukorik izan; horrek frogatzen du, dudarik gabe, zerbitzu horrek eskari handia duela, eta horregatik familiek urritzat jo ohi dute, udalerria edozein izanagatik ere. Getxon erroldatutakoak bertaratzen diren zentroen kokapenari dagokionez, ikus dezakegu erreferentziazko 3 urteetan (2011, 2013 eta 2015) adineko pertsonak bost zentro desberdinetara joan direla, batez ere Leioako Estartetxeko eguneko zentrora (64 pertsona) eta Aiboako eguneko zentrora (24 pertsona). Dibertsitate funtzionalen bat duten pertsonei dagokionez, eskatzaileak zentro askotan banaturik daude, guztira 26 zentrotan. Eskaerak honakoetara zuzenduak izan dira: Areeta (12), Barrika (12), Neguri Getxo (9), Ikea Mendi (9), Andra Mari (6), Sortu (6) eta Txurdinagako eguneko zentroetara (6). grafikoa. Getxon erroldatutako menpekoek eguneko zentroei egindako eskaera kopurua, sexuaren arabera. Datu historikoak , 2013 eta (Azterlan honetarako prestatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuetan oinarrituz) 2011, 2013 eta urteetan Bizkaiko Foru Aldundiak guztira 117 eskaera onartu dizkie dibertsitate funtzionala duten pertsonei, bai eta beste 299 ere, Getxon erroldatutako pertsona nagusiei, eguneko zentroan sar daitezen. Ikus dezakegu dibersitate funtzonala duten mutilei edo gizonei onartutako eskaerek nabarmen gainditzen dituztela neskei edo emakumeei emandakoak; adineko pertsonei dagokienez, proportzioa alderantzizkoa da.
10
2.3.2. MENDEKOTASUN LEGEAREN KUDEAKETA
EGOITZAREN ALTERNATIBAK: ZAINTZAPEKO PISUAK ETA DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN EDO ADINEKOAK DIREN PERTSONEI ZUZENDUTAKO EGOITZAK Jarraian Getxon eskuragarri dauden egoitza baliabideak azaltzen dira, bai kudeaketa publikokoak bai kudeaketa pribatukoak. Ez da posible baliabide propioak dituzten egoiliarren daturik ematea, baina finantzazio publiko oso edo partziala duten pertsonen gaineko informazioa eskuratu ahal izan dugu. taula. Kudeaketa publiko eta pribatuko egoitzak eta eguneko zentroak Getxon. (Azterlan honetarako prestatua, udalaren webgunean oinarrituz) BALIABIDEAK KUDEAKETA PUBLIKOA KUDEAKETA PRIBATUA Egoitzak eta eguneko zentroak Jesusen Bihotzaren udal egoitza Satistegui etxebizitza komunitarioa Eguzki etxebizitza komunitarioa Maite etxebizitza komunitarioa, hirugarren adinarentzat Domingo Iturrate dohatsuaren egoitza San Esteban eta San Esteban II egoitza Getxoko Andra Mariko Mini Egoitza Andra Mariko egoitza Oroitu eguneko zentroa DYAren eguneko zentroa Etxebizitza komunitarioen modalitateari dagokionez, gaur egun, Getxok zaintzapeko apartamentuen 51 plaza ditu, 3 eraikin desberdinetan banaturik, Lope de Vega kalean (11 plaza), Luis López Osés kalean (28) Juan Bautista Zabala kalean (11). 2015ean, abenduaren 31n, 49 apartamendu okupaturik egon dira eta okupatzaileak 53 pertsona izan dira (32 emakumezko eta 21 gizonezko). Udalerrian ibilbide luzea izan duen zerbitzua da. Baldintzetariko bat da jendea autonomoa izatea; pertsona horiek denbora luzean erabili ohi dute baliabidea. Orain planteatzen ari da eskuragarritasuna hain autonomoak ez diren eta mendekotasuneko 1. maila duten pertsonei ere erreserbatzea. Mendeko pertsonentzako egoitzei dagokienez, Getxok eskaintza pribatua du eta udal egoitza. Bizkaiko Foru Aldundiak jasotako datuek informazioa ematen digute egoitza publikoan nahiz pribatuetan hitzartutako plazez onura ateratzen duten pertsonen inguruan. Zoritxarrez, ez da jaso sexuaren arabera sailkatutako daturik. Behean ikus daitekeen bezala, eskatzailerik gehienak, azkenean, sartu behar dira udalerritik kanpoko egoitzetan. grafikoa. Getxon erroldatuta eta udalerriko egoitzetan edo handik kanpokoetan, BFArekin hitzartutako plazetan, ingresatuta dauden pertsonen kopurua eta 2015eko abenduaren 31n. (Azterlan honetarako prestatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuetan oinarrituz) OHARRA: Bizkaiko Foru Aldundiaren iturriekin prestatutako grafiko edo tauletan, “ezgaitasun” terminoari eutsi zaio, “dibertsitate funtzionala” erabili beharrean, lehendabiziko hori baita Foru Aldundiak bere estatistiketan erabiltzen duen terminologia.
11
2.3.2. MENDEKOTASUN LEGEAREN KUDEAKETA
JESUSEN BIHOTZAREN UDAL EGOITZA–2015. URTEA Egoitza pribatu ugari izateaz gain, Getxok Jesusen Bihotzaren udal egoitza du; zentro horretan plaza gehienak Foru Aldundiak eskaintzen ditu (91), beste batzuk pribatuak dira eta bakan batzuk udaleko gizarte zerbitzuek kudeatzen dituzte, premia bereziak dituzten pertsonei begira. 2015ean, egoitzak 133 erabiltzaile zituen (109 emakume eta 24 gizon) eta erabiltzaileen batez besteko adina 86 urtekoa zen. taula. Getxoko udal egoitzan ingresatutako gizon eta emakumeen kopurua, mendekotasun mailaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Getxoko udal egoitzaren datuetan oinarrituz) Egoitzako gerenteak zehaztu bezala, eremu femeninoa da, bai erabiltzaileengatik bai pertsonalagatik. Egoitzan bizi diren pertsonak guztiz feminizatutako adin tarte bati dagozkio. Gainera, pertsona horiek oso zaharturik daude eta laguntza premia handiak dituzte egun osoan. Bestalde, 2016ko langile zerrendatik (azpikontratutako pertsonala zenbatu barik) 67 emakumeak dira 6 gizonak (sukaldeko buru 1, sukaldari 2, administrari laguntzaile 1, klinika laguntzaile 1 eta mantentze langile 1). Lagundutako egoiliarrak Gizonak Emakumeak Autonomoak Arinak 9 14 Moderatuak 10 41 Larriak 5 54 Guztira 24 109 Grafikoa. Egoiliarrak, altak eta heriotzak/borondatezko bajak, sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Getxoko udal egoitzak emandako datuetan oinarrituz) grafikoa. Egoitzaren langileak, sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, egoitzak emandako datuetan oinarrituz) 2015ean 109 emakume eta 24 gizon izan dira erabiltzaileak. Emakumeak Gizonak Egoitzak pertsonalaren, erabiltzaileen eta senideen arteko topaketa eta kudeaketa errazteko organoak ditu (adibidez aholku foroa). Horietan emakumeen presentzia ere oso nabarmena da.
12
2.3.2. MENDEKOTASUN LEGEAREN KUDEAKETA
ZAINDUZ PROGRAMA taula. Zainduz programa baten edo batzuen onuradunak izandako pertsonen eta ekintzen kopuruaren laburpena. 2011, 2013 eta (Azterlan honetarako prestatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Getxoko gizarte zerbitzuen datuetan oinarrituz) 2015ean Getxoko Udalak ZAINDUZ programaren kontura jasotako kopurua ,28 eurokoa izan zen, 2015eko azaroan Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren testuinguruan. Oharra: 2011ko kopuruek ( taula) jubilatuen etxeetan izandako bertaratzeak jasotzen zituzten. Bizkaiko Foru Aldundiak hurrengo urteetan estatistiketan halakorik ez sartzeko eskatu zuen. Gainerako ekintzak hitzaldiak izan ziren. 1. AZPIPROGRAMA: Mendekotasuna prebenitzeko eta autonomia pertsonala sustatzeko ekintzak eta zerbitzuak. 2. AZPIPROGRAMA: Mendekotasunaren eta haren zainketaren inguruan informazio eta gizarte sentsibilizazioko ekintzak, herritarrei zuzenduak. 3. AZPIPROGRAMA: Boluntariotza sozialeko jarduketak, menpekoak eta haien senideak artatzera zuzenduak. 4. AZPIPROGRAMA: Prestakuntza eta informazio zerbitzuak, mendekoen zaintzaileei zuzenduak. 5. AZPIPROGRAMA: Taldeka eta banakako laguntza zerbitzu psikologikoa, eta autolaguntzarako taldeak, menpekoen zaintzaileei zuzenduak. EKIN KOP. EMA. GIZO. GUZT. AZPIP 1 2011 37 892 908 1.800 2013 1 11 5 16 2015 2 28 10 38 AZPIP 2 4 14 NC 500 800 AZPIP 3 34 39 41 25 27 AZPIP 4 6 57 62+653 64 53 15 68 AZPIP 5 31 17 23 21 ZAINDUZ PROGRAMA Familiaren ingurunean mendekotasuna artatzeko programa bat da; autonomia pertsonala sustatzen da, bai eta boluntariotza eta menpekoen zaintzaileen laguntza psikosoziala ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan. Zainduz programa bost azpiprogramek osatzen dute . Oharra: 2. azpiprograman, adibidez, 2013 eta 2015ean Zainduz programaren poltsak banatu ziren, sentsibilizazio sozialerako ekintza gisa.
13
2.3.2. MENDEKOTASUN LEGEAREN KUDEAKETA
GETXO UDALAK ESKAINITAKO PROGRAMAZIOA ETA BABES GEHIGARRIAK Getxoko gizarte zerbitzuek eskainitako datuek adierazten dute 2015ean 5 prestakuntza ekintza izan direla zainketaren eremuan; hona hemen: erlaxazio tailerrak, laguntza psikologikoko eta taldekako tailerrak, zaintzaileak prestatzeko ikastaroa, “Aprender a pensar en positivo” hitzaldia eta, azkenik, “El cuidado de la persona cuidadora” hitzaldia. Prestakuntza ekintza horietan 131 pertsonak esku hartu dute; horietatik %78 emakumezkoak izan dira. 2016an erlaxazio taldeak banatu dira, bat Romon eskaintzeko eta bestea Algortan, betiere erregistratutako eskaria dela eta. Halaber, Zainduz prestakuntza programaren eta baliabideen ebaluazioa egin da (2016ko maiatza); gai hori atalean jorratuko dugu berriro ere. PERSONA NAGUSIENTZAKO PROGRAMAK Getxoko biztanleriaren ia heren batek 60 urteko adina gainditzen duela jakinda, udalak herriko adinekoen elkarteei laguntzen die kideei kalitatezko zahartzea ziurtatzeko ahaleginetan. Bereziki, Nagusien Etxeen deszentralizazioa sendotzeko lanari ekin zaio, horien kudeaketa koordinatu eta optimizatua lortzeko. Horren bidez, jarduera eta zerbitzuen programa integratu baterako sarbidea eskaini nahi da, baina zentro eta elkarte bakoitzaren nortasunari eutsiz. Elkarterik nabarmenenak honakoak dira barrutien arabera: Algortako Jubilatuen Elkartea (AJANE), Urtealaiak (Andra Mari) eta Ibar Nagusien Etxea (udal titularitateko Romoko Nagusien Etxea kudeatzen duena). Elkarte horiek kultur, kirol, prestakuntza eta aisialdiko programa zabalak eramaten dituzte aurrera. Romoko Nagusien Etxeari dagokionez, instalazioek honako zerbitzuak ere eskaintzen dituzte: Ile-apaindegia: gizonezkoek sarri erabiltzen dutena. Izan ere, 2015ean gizonezko artatu dituzte eta zerbitzuak guztira izan dira; aitzitik, emakumezko artatu dituzte zerbitzuren bidez. Podología, urtean batez beste pertsona artatzen dituzte. Masaje terapeutikoa: gehiengoa emakumezkoak izan dira; 2015ean guztira artatutako 486 pertsonetatik 305 emakumezkoak izan dira, eta gehienetan gerriko edo bizkarrezurreko patologiak izan dituzte. Taberna-jantokia: zerbitzuak adineko pertsonengan jartzen du arreta, baina zabalik dago bazkideentzat eta bazkideak ez direnentzat. Gainera, haren helburua da dieta orekatua eskaintzea prezio apalean, eta zerbitzu alternatibo gisa planteatzen ari da EELZren edo zaintzapeko apartamenduen edo etxeko jatekoen bestelako erregimenen erabiltzaileentzat. 2015ean guztira otortu eman dira; eguneko batez bestekoa 29 menukoa izan da. taula. Prestakuntza ekintzak zainketaren eremuan (Azterlan honetarako prestatua, Getxoko gizarte zerbitzuen datuetan oinarrituz) Ord. kop. Gizonak Emakumeak Erlaxazio tailerrak 28,5 5 19 15 7 24 Taldekako laguntza psikologikoaren tailerrak 35 1 18 3 14 Zaintzaileak prestatzeko ikastaroa 30 10 “Positiboki pentsatzen ikastea” hitzaldia” “Zaintzailearen zainketa” hitzaldia 23 GUZTIRA 164,5 29 102
14
2.3.2. MENDEKOTASUN LEGEAREN KUDEAKETA
GIZARTE ZERBITZUEK ELKARTEEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO PROGRAMA Diru-laguntzak emateko, gizarte zerbitzuek proiektuak balioesteko honako irizpide hau ematen dute argitara: “diseinuan eta garapenean genero ikuspegia txertatzea”; hori, halaber, puntu zehatzagoetan islatzen da, hala nola: Premia zehatzen kasuan edo emakumeen bizitzan eragin berezia dutenen kasuan: ikusi ea programa emakumeei zuzentzen zaien oso-osorik edo partzialki; Elkartean parte hartu ohi duten emakumeen kopurua, bai bazkide gisa bai erabakimen organoetan; Aurkeztutako proiektuetan hizkeraren erabilera sexista saihesteko arreta jartzea; Gizon eta emakumeen premia desberdinak kontuan hartzea eta proiektuan islatzea; Autonomia eta ahalduntzea sustatzea tresnak eskuratuz edota emakumeen mendekotasun egoeraren kontzientzia hartuz ikuspegi feminista batetik. Oro har, Getxoko Udalak gizarte partaidetza sustatu nahi du gizarte zerbitzuen arloan, zenbait lan ildoren bidez; hona hemen: Gizarte Zerbitzuen eremuan esku hartzen duten erakundeei zuzendutako diru-laguntzak eta zuzeneko laguntzak. Elkarteen sarearen partaidetza sustatuz SAREKIDE Getxoko boluntarioen erakundeen bidez eta lokalen lagapenaren bidez. Lokalak erabiltzeko deialdia eta lagapena, elkarteen egoitzak eta aretoak ezartzeko eta horrela jarduerak aurrera eramateko. Boluntarioen topaketak antolatuz, elkarteen sare hori osatzen duten taldeek parte hartzen baitute. Euskadiko Hirugarren Sektoreko Behatokiarekin lankidetzan jardunez. Mugikortasun urriko pertsonak artatzeko programa koordinatuz. Erakunde laguntzaileei ematen zaizkien diru-laguntzei eta zuzeneko laguntzei dagokienez, 2015ean 35 diru-laguntza eman ziren, guztira euro, 6 jarduketa ildo desberdinetan banatuak, honako taula honetan ikusten den bezala: taula. Gizarte zerbitzuek emandako diru-laguntzak 2015ean. (Getxoko Gizarte Zerbitzuen 2015eko memoria) ILDOA DESKRIPZIOA ZENBAT. 1. ildoa Getxoko erakundeen ohiko jardueraren funtzionamendua edota mantentzea 41.871€ 2. ildoa Intereseko proiektu zehatzak 10.600€ 3. ildoa Proiektu esperimentalak edo berritzaileak 10.000€ 4. ildoa Partaidetzaren sustapena 59.650€ 5. Ildoa Esku-hartze sozialerako laguntza 62.000€ 6. Ildoa Etorkinei harrera eta kulturartekotasunaren sustepena 8.000€ Diru-laguntza horien zati bat menpekoak eta adinekoak artatzeko programetara zuzendua izan da, bereziki 4B azpi-ildora (“adinekoen partaidetza eta bizitza aktiboa sustatzea”). Zainketen eremuan, arestian aipatutako programez gain, aipatu beharra dago oinarrizko gizarte zerbitzuek adinekoei laguntzeko proiektu bat finantzatzen dutela, Caritas erakundearen bidez.
15
2.3.3. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
ZAINKETEN GIZARTE ANTOLAKUNTZA BERRI BATEN PREMIA Jarraian eremu honen inguruko diagnostikoan lortutako daturik nabarmenenak azaltzen dira: Lotura emozionala: aipatzen den alderdietariko bat da emakume askok lotura emozionala dutela eta horrek eragina duela zaintzaileen rolean. Adibidez, aipatzen da gizarteak emakumeak erruduntzat jotzen dituela, bere gain hartzea espero den zaintzaileen lana onartzen ez badute (esaterako, ilobak zaintzeko lana bere gain hartzen ez duten amamak, bizitzaz gozatu nahi dutelako). Bestalde, zaintzaile profesionalek zaintzailearekin ezartzen duten lotura emozionala aipatzen da, batzuetan familia enplegatzaileak onartzen ez duena. Aipatzen da emakume zaintzaile batzuek laguntza psikologikoa behar izan dutela zaintzen zuten pertsona hil denean, batez ere laguntza edo senide sarerik ez duten emakume etorkinak izan direnean. Denboraren erabilerari buruzko emaitzek adierazten dute emakumezkoek gizonezkoek baino denbora gutxiago erabiltzen dutela premia fisiologikoak asebetetzeko eta lanbide eta prestakuntza jarduerak betetzeko. Emakumezkoek, ordea, denbora gehiago erabiltzen dute etxeko zereginetan eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko. Halaber, emakumezkoek denbora gehiago erabiltzen dute gizarte bizitzan eta gizonezkoek aisialdi eta astialdian. Era berean, zainketen krisiaz ere hitz egin da eta zehaztu da horri ematen zaizkion irtenbideek ez dutela eraginik arrazoi nagusietan (horien artean oraindik ere dago erantzunkidetasun maila urria, ez bakarrik gizon eta emakumeen artekoa, baizik eta familien eta artapen sistema publikoaren artekoa ere); horrek batzuetan diskriminazio bikoitza sortzen die emakumeei. Haiek dira zaintzen eta beste emakumezko batzuen kontratazioa antolatzen dutenak, maila indibidualean konpontzen saiatzeko kolektiboagoa beharko lukeen erantzukizuna. Emakumezkoak LPP eta ZLPE prestazioen onuradun nagusiak dira, %60tik gorako kopuruetan; horren azalpena da urte gehiagotan bizi direla. Zainketen premiak konpontzeko erantzun edo neurriak zeintzuk diren azalduta, inork ez du planteatzen zerbitzu publikoen erantzukizun hutsa izan behar denik. Izan ere, gehiagotan aipatzen da gizarte antolakuntza berria planteatzeko premia, familiaren eremuan zainketen premiei erantzuna emateko, baina zama emakumezkoen gainean jarri gabe eta laguntza publiko zabalagoarekin. Halaber, emakumezkoak dira Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaz onura gehien ateratzen dutenak, %70etik gorako kopuruan. Jesusen Bihotzaren udal egoitzak 2015ean 133 erabiltzaile zituen (109 emakume eta 24 gizon) eta adinaren batez bestekoa 86 urtekoa zen. Orobat, pertsonalaren, egoiliarren eta senideen arteko topaketa eta kudeaketa errazteko sortutako organoak ditu (esaterako kontsulta bilgunea). Horietan emakumeen presentzia ere gehiengoa da. ko ikasturtetik, Jabekuntza Eskolaren barnean, urtero-urtero zaintzaileentzako tailer bat egiten da ikuspegi feminista batetik; helburuak honakoak dira: autozainketarako jarraibideak eskaintzea; norberaren denborarako eskubidearen, zainketen eta genero rolen gaineko gogoeta sustatzea; eta familiartean zainketen negoziaziorako tresnak eskaintzea. Jabekuntza Eskolatik zainketen gaiari heltzeko modua ere oso positiboki baloratzen da eta aipatzen da truke eta hausnarketarako guneek ikasleei laguntzen dietela esperientzien berri ematen eta aztertzen. Zentzu horretan, aipatzen da Emakumeen Etxea sortzeko proiektua sendotzea laguntza ezin hobea izan litekeela egoera ahulean dauden emakumeentzat, kasu honetan zainketen lanaren ondorioz. Gizarte Zerbitzuek zainketen eremuan garatutako sentsibilizazio ekintzetan parte hartu duten pertsonen %78 baino gehiago emakumezkoak izan dira. Halaber, tailer kualitatiboetan honako alderdi hauek zehaztu ziren familiaren ingurunearen zainketari dagokionez: Zainketen zerbitzuen mugak aipatzen dira, bai eta koordainketa kalkulatzeko irizpideen kostu ekonomikoa ere. Erabilera handiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuari dagokionez, faltan ikusten da malgutasun handiagoa egotea, bereziki ordutegiaren eta eginbeharren inguruan. Pertsonalaren etengabeko aldaketek eragiten dute familiek askotan zaintzaile bat kontratatzea modu pribatuan.
16
2.3.3. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
ZAINTZAILEEI LAGUNTZEKO “ZAINDUZ” PROGRAMAREN ERABILGARRITASUNA Bestalde, tailerretan parte hartu zuten taldeetariko batean Zainduz udal programari buruz mintzatu zen. Horren inguruan honako gai hauek jorratu ziren: Gizarte Zerbitzuek 2016an Zainduz prestakuntzaren eta baliabideen programaren ebaluazioa egin zuten. Azterlan horretan 48 emakume eta 11 gizon elkarrizketatu zituzten: zaintzaileen prestakuntza programan sekula parte hartu ez zuten 20 pertsona, prestakuntza urtea baino lehen bertan behera utzi zuten 10 pertsona eta, gainerakoak, 2014tik edo berriki parte hartzen hasitakoak. Pertsona horien profila aurreko azterlan bateko emaitzekin bat dator (azterlan hori Getxon mendekotasun egoeran zeuden pertsonen zainketei buruzkoa izan zen): prestakuntzan parte hartu dutenak gehienbat emakumeak dira (%80 inguru); batez beste 66 urteko adina dut, ezkonduta daude; lehen mailako ikasketak dituzte, nahiz eta gizonezkoen kasutan batez besteko maila altuagoa izan; emakumeek gehienbat etxeko lanean jardun dute; eta elkarrizketatutako pertsonen heren batek adierazten du ez duela sarrera ekonomikorik, nahiz eta hemen sexuen arteko aldea garrantzitsua izan, zeren sarrera propioen faltak gizonen %10ari eragiten baitio eta emakumeen %34ri. Bakarrik bizi diren pertsona nagusiei laguntzeko boluntarioen programa: 27 erabiltzaile daude eta boluntario gehienak emakumezkoak dira. Atseden hartzeko udal programa: oso zerbitzu erabilgarria da eta haren erabilera nabarmen handitu da 2015ean, baina oraindik ere egonkortu behar da, erabiltzaile gehienei kosta egiten zaielako senitartekoa zaintzeko lana eskuordetzea kanpoko pertsona bati (kasu honetan EELZri), nahiz eta hilabetean edo urtean ordu gutxitan izan. Zerbitzuaz arduratzen den gizarte langileak baloratzen du gauza nekeza dela familiarteko zaintzaileengana iristea. Hau da, antolatzen diren jardueretara bertaratzen den talde egonkorrari eusten zaio, baina oso nekeza da pertsona berriengana iristea. Emakume zaintzaileek normalean ezkontideak, aita-amak edo seme-alabak zaintzen dituzte eta gizonek batez ere beren bikotekideak zaintzen dituzte. Gizon bakar batek ere ez zituen menpeko seme-alabak zaintzen. mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko zereginek egunean orduko dedikazioa eskatzen diete, hau da, intentsitate handiko ahalegina, osasunari, aisialdiari eta autozainketari nabarmen eragiten diena. Guztiarekin ere, deigarria da EELZren gisako baliabideak (zurrunegia iruditzen zaie eta pertsonalean aldaketa gehiegi daudela uste dute) edo atseden zerbitzua hain gutxi erabiltzea. Oro har, Zaintzaileak Prestatzeko Programa oso onuragarria iruditzen zaie eta halaxe adierazten dute: %69k dio ematen dituzten zainketen kalitatea hobetu dela programan parte hartu izanagatik eta %76k dio positiboki eragin duela bere bizi kalitatean. Zaintzaileei zuzendutako programetara bertaratzen diren onuradunei dagokienez, azpimarratzen da gehienak emakumeak direla, nahiz eta gizonen kopurua haziz joan. Hori bai, bertaratzen direnek laguntzaren kalitatea nabarmentzen dute, bai eta profesionalekin eta antzeko egoeran dauden zaintzaileekin dudak eta esperientziak partekatzeak emandako lasaitua ere. Bestalde, Getxoko berezitasunetariko bat azpimarratzen da; izan ere, familiek zaintze lanak egiteko zerbitzu pribatuak kontratatzen dituzte, beste udalerri batzuetan baino gehiagotan. Hori da udalerriko maila sozio-ekonomikoa EAEko altuenetariko bat delako eta kalkulu ekonomiko nahiz praktiko bati erantzuten dio: errentarik altuenei eskatutako koordainketa eta zerbitzu publikoak erabiltzeko baldintzak ikusita, familia askok nahiago dituzte profesionalak; kontratatutako pertsona horiek normalean zaintzaile atzerritarrak dira eta batzuetan lan eta ekonomi baldintzak ezartzen dituen familiarekin bizi izaten dira.
17
2.3.3. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
AUTONOMIAREN ETA ZAHARTZE AKTIBOAREN ERRONKA Orain arte azaldutako datu eta balorazioek baieztatzen dute ugalketa lana modu erantzunkideagoan egituratzea politika publikoen erronkarik garrantzitsuenetariko bat dela, biztanleria arin zahartzen ari den testuinguru honetan. Bi gertakari horiek uztartuta marrazten den panoraman emakumeek, batetik, zainketa premiak konpontzen dituzte eta, bestetik, familiarteko zaintzeko eskuragarri dauden baliabideak erabiltzen dituzte. Hau da, zaintzen dute eta zainduak izan behar dute. Zentzu horretan, diagnostiko honetarako martxan jarritako tailer kualitatiboetariko batean, hausnarketek arreta jarri zuten 65 urtetik gorako emakumezkoen premietan. Horren inguruan aipatu zen, lehenik, egoera hori oro har ez dela ezaguna. Egia da kolektibo horren egoera ekonomikoarekin edo mendekotasun egoerarekin erlazionatutako datu estatistikoak ditugula, baina ez dugu haien premia emozional eta sozialekin erlazionatutako informaziorik. Hala ere, tailerrean parte hartutako pertsonek uste dute emakumezko horietariko askok zahartzaroa bizi dutela bakardadean, ez bakarrik alargun geratu izanagatik, baizik eta bizitzaren zati handi bat etxeko zereginetan eta zainketetan eman dutelako eta horrek mugatu duela bizitza publikoan izandako partaidetza eta urritu duelako sostengu eta laguntza sare soziala eratzeko aukera. Orobat, oso positiboki baloratzen da erretirodunen elkarteek aurrera eramaten duten lana, nahiz eta uste den horiek ez direla iristen gizarte eta kultur arloko aisialdi jarduerarik egin gabe sozializazio espazioak sortzeko premia betetzera. Berriro aipatzen da Emakumeen Etxearen proiektuak izan dezakeen potentziala, emakume nagusien kolektibo hori artatzeko eta haien interesak eta beharrizanak hobeto ezagutzera heltzeko. Gertakari honen konplexutasunak zenbait gogoeta eragiten ditu. Lehenik eta behin, hausnarketa sozial eta politikoa behar da erantzunkidetasunean oinarritutako antolakuntza sozial berria bultzatzeko moduari buruz, lanaren, familiaren eta norberaren bizitza kontziliaziotik harago. Horrek berekin dakar, aurrena, gaur egungo garapen eredua kolokan jartzea, giza balioen birkokapena sustatuz eta horren bidez bizitzaren zaintza lehenetsiz interes ekonomikoen aldean. Bigarrenik, ugalketa lanaren eta desberdintasunaren artean dagoen erlazioari buruz eztabaidatu beharra dago, eta zehatzago honakoei buruz: nortzuek betetzen dituzten zeregin horiek, zein baldintzatan egiten duten eta zeintzuk ondorio dakartzaten zainketaren premia familiaren eremu pribatuan kudeatzeak eta horretara mugatzeak. Azkenik, adierazi da adineko pertsonak sozializatzeko hiri eremuak sortu behar direla. Zentzu honetan, lurraldean existitzen den bizimoduari eusteko garrantziaz mintzatu da (pertsona nagusiak kafeak hartzera irteten dira, ibilaldiak egitera eta abar). Horrek berekin dakar ingurune atsegingarriari eustea, denda txikiekin, plazekin eta hurbileko beste eremu batzuekin, autonomia fisiko eta psikikoari eusten dioten pertsonen sozializazioa sustatzeko. Bestalde, gogoeta egin behar da nola egin behar zaien aurre adineko pertsonak zaintzeko premiei; izan ere, pertsona nagusien kopurua nabarmen haziko da hurrengo belaunaldietan, faktore demografikoengatik. Halaber, hausnartu behar da zahartzaro aktibo eta autonomoagoa eraikitzearen inguruan, familiaren hainbesteko laguntza barik, duela urte dezente Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala. Ildo horri jarraikiz, Getxon zahartze aktibo baterako ko estrategia abiaraztea, zalantzarik gabe, jarduketa aukera interesgarria da. Programa hori Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen programa horren helburua da zahartze positiboa eta osasungarria lortzea, herrialdearen, lurraldearen, hiriaren edo herriaren garapenean integratuz eta lau printzipiotan laburbilduz: duintasuna, autonomia, partaidetza eta erantzunkidetasuna. Udal mailan hartzen diren neurrien definizioan eta ezarpenean genero ikuspegia modu aktiboan integratzea giltzarria litzateke, azterketa eta ekintza elementu garrantzitsuak jartzeko.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.