La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

INHALAZIO-TEKNIKA ETA GAILUAK: EGUNERATZEA (II) 24 Lib, 07 zk. 2016

Presentaciones similares


Presentación del tema: "INHALAZIO-TEKNIKA ETA GAILUAK: EGUNERATZEA (II) 24 Lib, 07 zk. 2016"— Transcripción de la presentación:

1 INHALAZIO-TEKNIKA ETA GAILUAK: EGUNERATZEA (II) 24 Lib, 07 zk. 2016

2 Aurkibidea Inhalagilu motak
Kartuxo presurizaturiko inhalagailuak (KPI) KPI konbentzionala Partikula estrafineko KPI Laino xeheko inhalagailuak Inhalazioz aktibatutako KPI Ganbera zabaltzailedun KPI KPI-etarako inhalazio-ganberak Hauts lehorreko inhalagailuak (HLI) Dosi bakarreko sistema Dosi anitzeko aurredosifikatzaileak Dosi anitzeko metatzekoak Inhalagailua aukeratzea Ondorioak

3 Kartutxo presurizaturiko inhalagailuak (KPI)(I)
Dosi anitzeko gailuak dira, botika mikronizatua esekita edo disolbatuta dutenak Balbula bat izaten dute, botika modu uniformean eta dosifikatuta hartu ahal izateko Kartutxoko gas presurizatuak bultzatuta ateratzen da botika. Hasierako indarra gailuak egindako propultsioa izaten da, eta inhalazioak motela izan behar du Ez da arnas fluxu handirik behar izaten, nahikoa izaten da l/min Pediatrian inhalagailu presurizatua beti ganbera zabaltzailearekin erabiltzea gomendatzen da, maskararekin edo maskararik gabe Lehen aldiz erabiltzen direnean, 2 eta 4 pultsazio bitartean egin behar dira airera, aerosola behar bezala ateratzen dela egiaztatzeko, eta inhalagailua ez bada erabili hainbat egunez, erabili aurretik airera bi pultsazio egitea gomendatzen da

4 Kartutxo presurizaturiko inhalagailuak (KPI)(II)
Motak KPI konbentzionala: txikiak eta arinak izaten dira, eta inhalazio-ganberei akoplatzeko modukoak Partikula estrafineko KPI (Modulite®, Alvesco®): ez du botika-irteeraren eta arnasaren arteko sinkronizazio hain zehatza eskatzen. Orofaringeko eragina murriztuta dago. Botika disolbatuta aurkezten da eta, beraz, ez da beharrezkoa erabili aurretik astintzea Laino xeheko inhalagailua (Respimat®): gailuak lurrun-laino suabe bat sortzen du, propelenterik gabea eta abiadura txikian ateratzen dena Inhalazioz aktibatutako KPI (Easybreath®): , ez da beharrezkoa arnasaren eta gailuaren pultsazioaren arteko koordinazioa. Ezin izaten zaie kartutxo dosifikatzailea kendu. Muga funtzionalak dituzten pazienteek ere erabiltzeko modukoak dira, baina handiagoak izan ohi dira KPI zabaltzaileduna (Ribujet®): gailu honek ez du balbularik, eta ganberarekin kartutxo presurizatu konbentzional bat erabiltzearen baliokidea da

5 Kartutxo presurizaturiko inhalagailuak (KPI)(III)

6 KPI komertzializatuak (2016 maiatza)
Inhalagailuak nola erabili, informazio-liburuxkak eta bideoak: i-botika webgunea

7 KPI komertzializatuak (2016 maiatza)
Inhalagailuak nola erabili, informazio-liburuxkak eta bideoak: i-botika webgunea

8 KPI komertzializatuak (2016 maiatza)
Inhalagailuak nola erabili, informazio-liburuxkak eta bideoak: i-botika webgunea

9 KPI-etarako inhalazio-ganberak (I)
Presurizaturiko kartutxo eta pazientearen ahoaren artean jartzen diren gailuak dira, inhalazio-teknika errazteko eta eraginkortasuna hobetzeko Noranzko bakarreko balbula bat edo bi izaten dituzte Aerosoleko partikulak ganberaren barruan esekita uzteko bide ematen dute; horrela, kliskatzea arnasa hartzeko mugimenduarekin koordinatu beharrik gabe inhala daiteke Orofaringean jar daitezkeen botikaren partikula handiak atxikitzen dituzte eta horrela ahotik eta urdail-hesteetatik xurgatzea murrizten da. Horrela, sisteman gutxiago egongo da, eta, beraz, bigarren mailako ondorio lokal eta sistemiko gutxiago egongo dira Maskara batekin erabil daiteke Bularreko haurren eta haur txikien kasuan, erresistentzia txikikoak diren arnasa hartzeko edo botatzeko balbulak dituzten ganberak egokiagoak dira, bolumen korronte txikiagoa eta arnas-fluxu txikiagoa izaten dituztelako

10 KPI-etarako inhalazio-ganberak (II)

11 KPI-etarako inhalazio-ganberak (III)

12 KPI-etarako inhalazio-ganberak (IV)

13 Hauts lehorrezko inhalagailuak (HLI) (I)
KPIen ordezko gisa sortu dira, gailu-aktibazioaren eta inhalazioaren arteko koordinazio-arazoak konpontzeko Pazienteak arnasa hartzean sortzen den fluxuak aktibatutako hauts mikronizatuak askatzen dituzte; ez dute propelenterik, eta metaketa ona lortzen dute biriketan Sendagaia normalean laktosari agregatuta egoten da Oro har hauts lehorrezko inhalagailuek presurizaturikoek baino arnas fluxu handiagoak behar izaten dituzte Aerolizer®, Breezhaler®: > 90 l/min Accuhaler®, Genuair®/Novolizer®, NEXThaler®: l/min bitartekoa Turbuhaler®: l/min bitartekoa Easyhaler®, Handihaler®, Twisthaler®: < 50 l/min

14 Hauts lehorrezko inhalagailuak (HLI) (II)
Motak Dosi bakarrekoak: Aerolizer®, Breezhaler®, Handihaler® Printzipio aktiboa botikaren dosi bakarra daukaten kapsuletan dago eta gailua sakatzean zulatzen dira Dosi anitzeko sistemek baino arnas fluxu handiagoak behar izaten dituzte. garrantzitsua da arnasa hartzeko mugimendua sakonagoa izatea edo pazienteak arnasa hartzeko bi mugimendu egitea, ondo administratzen dela ziurtatzeko Dosi anitzeko aurredosifikatzaileak: Accuhaler®, Ellipta®, Forspiro® Sendagaiaren dosiak albeolo izeneko gordailu txikietan banakatuta egoten dira, unitate banatzaile edo administrazio-unitateetan jarrita Geratzen diren dosien kontagailua izaten dute Dosi anitzeko metatzekoak: Easyhaler®, Genuair®, NEXThaler®, Novolizer®, Spiromax®, Turbuhaler®, Twisthaler® Sendagaia sistemaren barruko gordailu batean egoten da eta gailu dosifikatzaile bati eragitean ateratzen dela banakako dosia giro-hezetasunaren aurrean babesa behar dute

15 Hauts lehorrezko inhalagailuak (HLI) (III)

16 HLI komertzializatuak (2016 maiatza)

17 HLI komertzializatuak (2016 maiatza)

18 HLI komertzializatuak (2016 maiatza) Dosi anitzeko metatzekoak

19 HLI komertzializatuak (2016 maiatza) Dosi anitzeko metatzekoak
Inhalagailuak nola erabili, informazio-liburuxkak eta bideoak: i-botika webgunea

20 HLI komertzializatuak (2016 maiatza) Dosi anitzeko metatzekoak
Inhalagailuak nola erabili, informazio-liburuxkak eta bideoak: i-botika webgunea

21 Inhalagailua aukeratzea
Ez dago frogarik paziente bakoitzarentzat zein inhalagailu den onena erabakitzeko, baina alderdi hauek aintzat hartu behar dira Pazienteari lotutako faktoreak Adina eta kontzienteki arnasa hartzeko, gailua maneiatzeko eta gailuaren erabilera eta arnasa hartzeko ahalegina koordinatzeko gaitasuna Pazientearen lehenespenak Atxikidura Komorbilitateak egotea; inhalazio bidezko tratamendu batzuen ondorioz larritu litezke Gaixotasunari lotutako faktoreak Arnas fluxu egokia sortzeko gaitasunean eragina izan dezake aire-buxaduraren larritasunak Gailuari lotutako faktoreak Behar den botika. Printzipio aktibo guztiak ez daude erabilgarri gailu mota guztietan Botikaren dosia. Desberdineko aurkezpenak egotea botika pixkanaka gutxitzen joateko aukera ematen du, erantzun klinikoaren arabera, inhalazio-sistemarik eta teknikarik aldatu gabe Terapiaren kostua Osasunaren arloko profesionalei lotutako faktoreak Pazienteari gailua erabiltzeko jarraibideak behar bezala emateko denbora- edo gaitasun-gabezia

22 Inhalagailua aukeratzea (II)

23 Lotura interesgarriak
Botiken prospektuak i-botika webgunea (Lotura erabilgarriak/Medikamentuen administrazioa/Inhalagailuak) Asmari buruzko dekalogoa Nola erabiltzen dira inhalagailuak?

24 Ideia nagusiak Pediatrian inhalagailu presurizatua beti ganbera zabaltzailearekin erabiltzea gomendatzen da, maskararekin edo maskararik gabe, baina inoiz ez ahoan zuzenean Inhalazio-ganberak presurizaturiko kartutxo eta pazientearen ahoaren artean jartzen diren gailuak dira, inhalazio-teknika errazteko eta eraginkortasuna hobetzeko Lehorrezko inhalagailuek presurizaturikoek baino arnas fluxu handiagoak behar izaten dituzte Ez dago frogarik paziente bakoitzarentzat zein inhalagailu den onena erabakitzeko, hori dela eta pazienteari, gaixotasunari, gailuari eta osasunaren arloko profesionalei lotutako faktoreak, aintzat hartu behar dira

25 Informazio gehiago eta bibliografia
Eskerrik asko!! INFAC 24 lib 7 zk.


Descargar ppt "INHALAZIO-TEKNIKA ETA GAILUAK: EGUNERATZEA (II) 24 Lib, 07 zk. 2016"

Presentaciones similares


Anuncios Google