La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

6. Dantzarako musika Erromantizismoa: -Garaia, ezaugarriak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "6. Dantzarako musika Erromantizismoa: -Garaia, ezaugarriak"— Transcripción de la presentación:

1 6. Dantzarako musika Erromantizismoa: -Garaia, ezaugarriak
-Chopin, liszt, verdi, wagner Balleta Euskal Herriko Dantzak Aurreskua, zortziko, arin-arina, fandangoa

2 Cristina eta Jon Urkijo
Dantzarako musika Cristina eta Jon Urkijo

3 Erromantizismoa Mugimendu hau XIX. mende osoan garatu zen, askok 1820tik 1850era baino ez zela izan uste badute ere. Aldi horretan, elementu subjektiboek arrazoiak baino indar handiagoa hartu zuten. Artista erromantikoaren ideala barneko mundua zuzenean eta estaldurarik gabe azaltzea zen. Erromantizismoko konpositorerik ezagunenen artean, besteak beste, Rossini, Schubert, Mendelsson, Schuman eta Frederic Chopin daude.

4 Chopin Frédéric François Chopin, jaiotzez Fryderyk Franciszek Szopen (Żelazowa Wola, Mazovia – Paris) konpositore eta pianojole poloniarra izan zen, Oso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta 17 polonesa, tartean. 1837tik 1847ra George Sand idazle frantziarrarekin oso harreman gatazkatsua eduki zuen. Parisen hil zen, Frantziako hiriburuan, 39 urte besterik ez zuela, tuberkulosiak jota.

5 Liszt Ferenc (Franz) Liszt (Raiding, Hungaria -oraindik Austriako Inperioaren parte zelarik-, 1811ko urriaren 22a - † Bayreuth, Alemania, 1886ko uztailaren 31a) musika klasikok garai erromantikoko konpositore eta pianojole hungariarra izan zen.

6 VERDI Giuseppe Fortunino Francesco Verdi (Le Roncole, Parma, 1813ko urriaren 10 – Milan, 1901eko urtarrilaren 27) musikagile italiarra izan zen, Erromantizismoaren garaikoa, opera landu zuena batik bat. Lan ugariren egilea izan zen, haien artean Aida, Rigoletto, Il Trovadore edo La Traviata bezalako opera ospetsuak. Bestela, Macbeth eta Otello William Shakespearek idatzitako lanak musikatu zituen. Politikoki, "Risorgimento" edo Italiako batasuna sortzeko pertsona garrantzitsutzat jo izan dute.

7 WAGNER Richard Wagner (Leipzig, Saxonia, 1813ko maiatzaren 22-Venezia, Italia, 1883ko otsailaren 13) konpositore, orkestako zuzendari eta poesiagile alemaniar handia izan zen, Erromantizismoaren garaikoa. Espresionismo eta inpresionismoa garatu zituen. Lanik nagusia Der Ring des Nibelungen ("Nibelungoen eratzuna") da. Hainbat urtez bizi izan zen Bayreuth herrian (Bavaria).

8 BALLETA Baleta dantza mota arautu bat da, Pizkunde garaian Italiako gorteetan sortua eta gerora Frantzian eta Errusian garatua. Dantzaren goi mailako forma tekniko bat da eta berezko hiztegia du. Eragin handia izan du dantza orokorrean eta balet-eskoletan irakasten da mundu osoan. Balet-dantzaren obrak koreografiatuta egoten dira eta mimoa, antzerkia eta musika izaten dituzte.

9 Aurreskua Aurreskua Euskal Herriko dantzarik ezagunena da. Gaur egun aurresku izena erabiltzen da baina behinola mutil-dantza edo soka-dantza erabiltzen zen. Gurkera bezala dantzatu ohi da ezkontza eta beste ospakizun batzuetan. Dantzari batek egiten du dantza txistulari batek doinua jotzen duen bitartean.

10 zortzikoa Zotzikoa, euskal edo nafarra dantzaren erritmo tipiko bat da. Espainian eta Frantziaren hegoaldean ere dantzatzen da. Batzutan ere erabiltzen da bertsoen melodiak egiteko.

11 Fandangoa eta arin-arina
Bikoteka nahiz hirukoteka dantzatzan da, bi gizonezko eta emakumezko batek edo alderantziz, edota biribilean egiten diren dantzak dira. Taldeko dantzak dira, sexu bietako dantzariek parte hartzen dutelarik. Hainbat adituren arabera, Penintsulako Hegoaldetik iritsitako dantza moldeak lirateke, hain zuzen ere, arabiar kulturaren eraginez edo, beso nahiz eskuen mugimendua nabarmenduko lukeena, hankena baino gehiago.


Descargar ppt "6. Dantzarako musika Erromantizismoa: -Garaia, ezaugarriak"

Presentaciones similares


Anuncios Google