Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
+ 2.5. kapitulua + HEZKUNTZA ETA EUSKARA
2
HEZKUNTZA Diagnostikoaren kapitulu hau bi azpiataletan egituraturik dago eta bakoitzak bere sekzioak ditu: Hezkuntzaren azpiatala. Batetik, Getxoko neska-mutilek, gazteek eta helduek hezkuntza sistemaren maila desberdinetan duten partaidetzari buruzko datuak aurkezten eta aztertzen dira. Bestetik, udalaren hezkuntza baliabide batzuk aurkezten dira, zehatzago neska-mutilen berdintasuna sustatzen dutenak. Euskararen azpiatala. Getxoko errealitate soziolinguistikoari buruzko datuak aurkezten dira; udalerrian euskara ikasteko eta normalizatzeko dauden baliabideak azaltzen dira eta herritarrek ematen dieten erabilera aztertzen da. HEZKUNTZA PANORAMIKA: 0-2 URTEKO HAURRESKOLA Udalaren irakaskuntza zerbitzuak Getxoko Haurreskolari buruz 2016ko urtarril, otsail eta martxorako emandako datuek erakusten dute nesken kopurua txikiagoa izan dela hilabete guztietan, bai 0 urtetik 1era bai urtebetetik 2 urtera. Hiru hilabete horietan, batez besteko kopuruak %42koak izan dira neskentzat eta %58koak mutilentzat; alde hori nahiko koherentea da biztanle kopuruekin, mutil gehiago jaiotzen baitira neskak baino. Sexuaren eta adinaren araberako banaketari dagokionez, Getxoko Haurreskolan adibide berri gisa ematen ditugu 2016ko otsaileko datuak. grafikoa. Getxoko Haurreskolan matrikulatutako ikasleak (%), sexuaren eta adinaren arabera. 2016ko otsaila. (Azterlan honetarako prestatua, Getxoko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxoko Haurreskolan matrikulatutako ikasleak (%), sexuaren arabera. 2016ko urtarril-martxoa. (Azterlan honetarako prestatua, Getxoko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) Neskak Mutilak Guztira Neskak Mutilak 0-1 urte 1-2 urte
3
HEZKUNTZA HEZKUNTZA PANORAMIKA: LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO ZENTROAK Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Unibertsitate Sailak ko ikasturtean eskainitako datuen arabera, ko ikasturtean Getxoko ikastetxeetan matrikulatutako ikasleen kopuru osoa pertsonakoa zen; horietatik neskak ziren (%47,5) eta mutilak (%52,5). Ikastetxe motaren arabera, %53 zentro publikoetan matrikulaturik zegoen eta %47 zentro pribatuetan. Beheko grafikoetan ikus daiteke ereduka zentro publikoen ikasleen %67,8 D ereduan matrikulaturik daudela; zentro pribatuetan kopuru hori %32,5era baino ez da iristen. Azpimarratu beharra dago Getxoko ikastetxeetako ikasle guztiak ez daudela udalerrian erroldaturik. Aldi berean, Getxoko neska-mutilen kopuru garrantzitsua beste udalerri batzuetako zentro pribatuetan matrikulaturik dago. Hala ere, ez da posible bi kasuei buruzko datu zehatzik eman; horregatik, faktore horiek ez dira aintzat izan azterketan. grafikoa. Getxoko ikastetxeetan matrikulatutako ikasleak, ikasketa mailaren eta sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Getxoko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak emandako Eusko Jaurlaritzaren datuetan oinarrituz). Getxoko Udalaren Hezkuntza Sailak gida bat argitaratzen du udalerriko ikastetxeen berri emanez, haurren eta gazteen matrikulazioa errazteko. Aurreko orrialdetan ikusi bezala, ikastetxe publiko eta pribatuak daude, adin tarte desberdinei begira: haur hezkuntza (0-6 urte), Lehen Hezkuntza (7-11 urte), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte), Derrigorrezkoaren ondorengo Bigarrena (16-17 urte) eta bestelako irakaskuntzak.
4
HEZKUNTZA HEZKUNTZA PANORAMIKA: LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO ZENTROAK grafikoa. Getxoko ikastetxeetan matrikulatutako ikasleak, sexuaren eta ereduaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Getxoko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak emandako Eusko Jaurlaritzaren datuetan oinarrituz) Erkaketari jarraituz, interesgarria da ikustea neska eta mutilen arteko proportzioa nahiko aldatzen dela ikastetxe publiko eta pribatuen artean. Publikoetan mutilak dira eta neskak baino ez; 379ko aldea, ko ikasturtean. Getxoko zentro pribatuetan, ostera, proportzioa orekatuagoa da eta mutil ditugu eta neska. grafikoa. Getxoko ikastetxeetan matrikulatutako ikasleak, sexuaren arabera (%) (Azterlan honetarako prestatua, Getxoko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak emandako Eusko Jaurlaritzaren datuetan oinarrituz) Neskak Mutilak Demografikoki eskola adinean dauden neska-mutilen kopurua hain bestelakoa ez denez gero, interesgarria litzateke jakitea non dauden matrikulaturik Getxoko ikastetxeetako estatistiketan agertzen ez diren neskak. Litekeena da neska horiek inguruko udalerrietako ikastetxeetako ikasleak izatea, eta neska horien “neurriz gaindiko babesaz” hitz egin dezakegu, familiek nahiago baitute kalitate hobekotzat hartzen dituzten ikastetxeetan matrikulatu (balorazio hori oso subjektiboa izanagatik ere). Ikus dezakegunez, zentro publikoetan ikasleak batez ere D ereduan biltzen dira; aitzitik, zentro pribatuetan A edo B ereduen kopurua askoz nabarmenagoa da.
5
HEZKUNTZA HEZKUNTZA PANORAMIKA: LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO ZENTROAK grafikoa, Getxoko ikastetxeetan matrikulatutako ikasleak, ikasketa mailaren, sexuaren eta ereduaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Getxoko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak emandako Eusko Jaurlaritzaren datuetan oinarrituz) Neskak Mutilak
6
2.5.1. HEZKUNTZA HEZKUNTZA PANORAMIKA: BATXILERGOKO DATUAK
Batxilergoko ikasketen datuak aztertzen badira erako, ikus daiteke nesken kopurua handiagoa dela Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan, bereziki zentro pribatuetan; aitzitik, mutilena handiagoa da Zientzietan eta Teknologian, bai publikoetan bai pribatuetan. Azterlana amaitzerakoan, ez zegoen eskuragarri ko informazio hori. grafikoa. Getxoko ikastetxeetan batxilergoa egiten ari diren ikasleak, sexuaren eta espezialitatearen arabera (Azterlan honetarako prestatua, EUSTATeko datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxoko zentroetan batxilergoa egiten ari diren ikasleen banaketa sexuaren eta espezialitatearen arabera (Azterlan honetarako prestatua, EUSTATeko datuetan oinarrituz)
7
HEZKUNTZA HEZKUNTZA PANORAMIKA: MATRIKULAZIOAK NAZIONALITATE ETA JATORRIAREN ARABERA grafikoa. Atzerriko nazionalitateko ikasleak Getxon, sexuaren eta herrialdearen arabera (Azterlan honetarako prestatua, EUSTATeko datuetan oinarrituz) Ikasleen datuak nazionalitatearen eta jatorriaren arabera erkatzeko, zenbait iturri izan ditugu kontuan; erreferentziatzat eko ikasturtea hartu dugu. Estatistika ofizialek ikasleen nazionalitate datua baino ez dute ustiatzen baina jatorriari eta gurasoei buruzko informazio nahikorik eman gabe; hala, udalaren Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitateak erabaki zuen informazio hori ikastetxeei zuzenean eskatzea, Euskara Zerbitzuak aurrera eramandako Euskaren IV. Diagnostiko Soziolinguistikoaren markoan. EUSTATek atzerriko nazionalitatea duten ikasleen gainean emandako datuak aintzat hartzen direnean, ikasle guztien %6,5 dira eko ikasturtean. Hala ere, ikastetxeetan egindako inkestak agerian jarri du atzerriko jatorria duen ikasle kopurua handiagoa dela, honela ulertuz gero : Espainiako nazionalitaterik EZ duena; Aita edo ama atzerrian jaio zaiona Zoritxarrez, ez dago sexuaren arabera sailkatutako daturik, baina jasotako datuek erakusten dute atzerriko jatorria duten ikasleak %14 inguru direla, betiere haur hezkuntzatik ziklo profesionaletara doazen ikasketa mailei begira.
8
2.5.1. HEZKUNTZA HEZKUNTZA PANORAMIKA: LHZ-KO DATUAK
EUSTATen datuak aztertzen badira Lanbide Heziketako Zikloaren (LHZ) eko ikasketei dagokienez, ikusten da nesken kopurua txikiagoa dela maila ertaineko LHZn nahiz goi mailako LHZn, %28,3 eta %39,8koa, hurrenez hurren. Datuak espezialitateen arabera aztertuz gero, neskak batez ere biltzen dira maila ertaineko LHZren osasunean eta administrazio/kudeaketan eta goi mailako LHZren osasunean eta komunitatearen zerbitzu sozio-kulturaletan. grafikoa. Getxoko zentroetan LHZ egiten ari diren ikasleak, sexu eta espezialitatearen aren arabera (Azterlan honetarako prestatua, EUSTATen datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxoko zentroetan LHZ egiten ari diren ikasleak, sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, EUSTATen datuetan oinarrituz)
9
HEZKUNTZA HEZKUNTZA PANORAMIKA: GETXOKO IKASLEAK UNIBERTSITATEETAN Azkenik, Getxon unibertsitate zentrorik ez dagoen arren, Getxon erroldaturik dauden eta EAEn unibertsitate ikasketak egiten ari diren ikasleei buruzko datuak eskuragarri ditugu. EUSTATen datuek erakusten du an (daturik gaurkotuenak) getxotar matrikulaturik zeudela EAEko unibertsitateetan. Espezialitateei dagokienez, alderik agerikoenak Osasunaren Zientzietan daude, horietan emakumeak gehiengoa baitira (emakumeak %76,58 eta gizonak %23,42), eta Ingeniaritzan eta Arkitekturan, horietan gizonek kopuru handiagoak baitituzte (gizonak %69,21 eta emakumeak %30,79). Errealitate hori zentro publiko eta pribatuetan errepikatzen da. grafikoa. Getxoko ikastetxeetan LHZ ikasten ari diren ikasleak, sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, EUSTATeko datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxoko ikastetxeetan LHZ ikasten ari diren ikasleak, sexuaren eta espezialitatearen arabera (Azterlan honetarako prestatua, EUSTATeko datuetan oinarrituz) Horietatik gizonak ziren (%52) eta emakumeak (%48); %66,1k (2.260 ikasle) zentro publikoetan ikasten zuen eta %33,9k (1.159 ikasle) pribatuetan; halaber, gizonek publikoetan zuten kopurua guztizkoa baino handiagoa zen (%3, emakumeen %47ren aldean). Aitzitik, zentro pribatuetan gizonen kopurua emakumeenaren parekoa da.
10
HEZKUNTZA HEZKUNTZA PANORAMIKA: GETXOKO IKASLEAK UNIBERTSITATEETAN Ikasleen banaketa ikastetxe publiko eta pribatuen arabera; hona hemen datuak: grafikoa. Getxoko ikastetxeetan LHZ ikasten ari diren ikasleak, sexuaren, espezialitatearen eta zentro motaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, EUSTATeko datuetan oinarrituz) grafikoa. EAEko unibertsitateetan dauden Getxoko ikasleak, sexuaren eta ikasketa mailaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, EUSTATeko datuetan oinarrituz) Azkenik, ikusten da ikasleen kopururik handiena graduko ikasketetan biltzen dela; horietan gizonak gehiengoa dira. Emakumeek gizonak gainditzen dituzte master eta doktoregoko ikasketetan.
11
2.5.1. HEZKUNTZA KOHEZKUNTZAREN POLITIKAK GETXON
Hezkuntzaren gaiari buruzko atalei amaiera eman aurretik, komeni da ikastetxeek balio aldaketari eta kohezkuntzaren politikei begira egindako ahaleginak nabarmentzea. Getxoko zenbait ikastetxek Nahiko programan parte hartu dute, Emakundek berdintasunaren, errespetuaren eta indarkeriarik ezaren alde bultzatzen duen proiektu kohezitzailea, 2003tik EAEko ehun bat ikastetxetan abiarazi dena, ikaslerekin baino gehiagorekin. Programak oinarritzat hartzen ditu giza eskubideak, bereziki egunerokoan duen aplikazioa eta ikasleek sozializatzen dituzten genero rolen azterketa. Xede nagusia da haurren garapen integrala indartzea potentzialtasun guztietan, estereotipoak eta genero rola bazter utziz. ko epean, Gobela ikastolak Nahiko programan parte hartu zuen ikastetxeetariko bat izan zen; hala, laguntza teknikoa eta materiala jaso zuten, ikasgelan erabiltzeko, eta irakasleei prestakuntza saio eta mintegiak eman zizkieten. Halaber, programak familiarentzako koadernoak argitaratzen ditu, ikasleek hiru hilerik behin jasotzen dituztenak etxean erabiltzeko. Berdintasun Zerbitzuak ikastetxeetan aurrera eramandako ekintzak batez ere egin dira abian jarri eta sendotutako bi programaren inguruan: “Berandu ez heltzeko” hezkuntza afektibo eta sexualeko programa bat da, ko ikasturtean Lehen Hezkuntzako 6.ean eta DBHko 2.ean eman da Lehen Hezkuntzako 8 ikastetxetan, Bigarreneko 2tan eta Getxo- Leioako Lanbide Heziketan. Guztira 195 neskak eta 2002 mutilek parte hartu zuten antolatutako 24 taldeetan, urtean ordu eta erdiko 4 saio jasoz (Getxo-Leioako zentroan izan ezik, bertan taldeka egindako 5 ordu izan baitziren, kontsultak indibidualak egiteko aukerarekin. Ikastetxe eta institutuetan irakasleei eta ikasleen ardura duten helduei (aita, ama eta hezitzaileak) zuzendutako informazio eta prestakuntza hitzaldiak eskaini dira, ikasgelan esku hartu aurretik eta ondoren. Bestalde, Eraldatzen programa zenbait ikastetxetako DBHko ikasleei zuzentzen zaie tratu txarrak atzemateko eta prebenitzeko ko ikasturtean 2 orduko 3 saio egin ziren talde bakoitzarekin. Lehenik eta behin, identitatearen eraketarekin erlazionatutako edukiak jorratu ziren, sexu- generoaren sistema, matxismo eta henbrismoaren kontzeptuak eta feminismoa. Bigarren saioan ikasleek maitasunez hitz egiten dute ea non ikasten dugun maitatzen, zein den maitasun erromantikoaren mitoa eta nola bideratzen diren bikote harremanak. Azkenik, hirugarren saioan indarkeriaren espirala ikasten da eta baliabideen gaineko informazioa eskaintzen da.
12
2.5.2. EUSKARA ERREALITATE SOZIOLINGUISTIKOA
EUSTATeko 2011ko datuek erakusten dute Getxoko biztanlerik gehienen ama hizkuntza gaztelania dela (%84,7). Hala ere, %7,3ren ama hizkuntza euskara eta %5ek biak ditu ama hizkuntza gisa. Bestalde, %3k bestelako hizkuntza bat dute (zehaztu gabekoa). EAE eta Bizkaia mailan, euskara ama hizkuntza duten herritarren kopurua handiagoa da: %18,7 EAEn eta %12,7 Bizkaian. Etxean hitz egiten den hizkuntzari dagokionez, 2011ko datuek adierazten zuten Getxoko herritarren %88,25ek gaztelaniaz hitz egiten zuela etxean; %4,2 euskaraz mintzatzen zen, %5,74 bietan eta %1,81 beste hizkuntza batean. Datuak berriro ere EAE eta Bizkaikoekin erkatuz gero, bi maila horietan euskalduntze handiagoa dago (EAEko herritarren %13,7k euskaraz egiten du etxean eta Bizkaikoen %9,1ek). grafikoa. Getxoko biztanleria etxean hitz egiten den hizkuntzaren arabera (Azterlan honetarako prestatua EUSTATen datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxoko biztanleria ama hizkuntzaren arabera (Azterlan honetarako prestatua EUSTATen datuetan oinarrituz) Bilakaera denboran aztertuz gero, ikusten dugu 2006tik apur bat handitu dela etxean euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten duten herritarren kopurua, bai eta beste hizkuntza batean mintzatzen direnena ere; hala, etxean euskaraz mintzatzen diren biztanleen kopurua %5,3tik %5,74ra igaro da. Bien bitartean, gaztelania ama hizkuntza bakar gisa duten biztanleen kopurua %89,9tik %88,25era jaitsi da. Denboran izandako bilakaera aztertuz gero, ikusten dugu 2006tik nagusiki handitu dela ama hizkuntza gisa euskara nahiz gaztelania dituzten herritarren kopurua, bai eta bestelako ama hizkuntza dutenena ere; halaber, neurri apalean izanda ere, euskara ama hizkuntza gisa duten herritarren kopurua ere hazi da. Bien bitartean, %86tik %84,7ra jaitsi dira gaztelania ama hizkuntza bakar gisa duten herritarrak. Argitara emandako datuei jarraikiz, emakumezkoak kopuru handiagoa dira (%53,4) euskara ama hizkuntza gisa duten pertsonen artean, udalerrian emakume kopuru handiagoa dagoen aldetik, gainerako hizkuntzekin gertatzen den bezala (%53 gaztelaniari eta %51 bi hizkuntzei dagokienez). Nabarmentzekoa da emakumeen kopuru handia ama hizkuntza gisa bestelako hizkuntza bat duten pertsonen artean (%59); hori azal liteke Getxon atzerriko jatorria duten pertsonen artean emakumeak ere gehiago direlako. Antzera, Getxoko emakumeak kopuru handiagoa dira etxean euskaraz hitz egiten duten pertsonen artean (%53,8) eta, aldi berean, nabarmentzekoa da etxean beste hizkuntza batean mintzatzen diren pertsonen artean dagoen emakume kopuru handia (%57,5), aurreko puntuan azaldutako arrazoiengatik.
13
2.5.2. EUSKARA EUSKARA IKASTEKO ZENTROAK ETA ZERBITZUAK
grafikoa. Getxoko udal euskaltegiko matrikulazioaren bilakaera guztira eta sexuaren arabera. 2012/ /16ko ikasturteak (Azterlan honetarako prestatua, HABEren datuetan oinarrituz) Getxon hiru euskaltegi homologatu daude: (1) udal euskaltegia, (2) Lauaxeta AEK euskaltegia eta (3) J. A. Agirre euskaltegia. eko urtean, Udaleko Euskara Zerbitzuaren datuen arabera, pertsonak jardun zuten euskara ikasten udalerriko euskaltegietan (1.092 emakume eta 575 gizon). 2010ean udalak prestatutako azterketa soziolinguistikoaren arabera, udalerriko euskaltegietan matrikulatutako pertsonen kopuruak bilakaera gorabeheratsua izan du: an pertsona ibili ziren euskara ikasten, an pertsonara jaitsi zen eta ean pertsonara igo zen. Gaur egungo datua, ostera, pertsonakoa da, eta horrek adierazten du bilakaera egokia izan dela. Udal euskaltegian matrikulazioa jaitsi da 2012tik, bai gizonen artean bai emakumeen artean an 586 pertsona egon ziren matrikulaturik eta an 476, hau da, jaitsiera %18,77koa izan da. Ikusten da emakumeen presentzia gizonena baino askoz ere handiagoa dela urte guztietan (emakumeen kopurua % 67koa da eta gizonena % 33koa baino ez). grafikoa. Getxoko udal euskaltegiko matrikulazioaren banaketa, sexuaren arabera. 2012/ /16ko ikasturteak (Azterlan honetarako prestatua, HABEren datuetan oinarrituz) Emakumeak Gizonak
14
2.5.2. EUSKARA Euskararen normalizazioa
2003tik Euskara Biziberritzeko lehen Plan Nagusia indarrean sartu zenetik, Getxoko Udalak politika argia du euskara udalaren ea udalerriaren bizitzaren eremu guztietan normalizatzearen alde. Indarreko planak, hirugarrenak, ESEP izenekoak (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana, ) hiru helburu estrategiko ditu, euskara ikasteko, erabiltzeko eta kalitatez jarduteko, bai eta 11 jarduketa eremu ere. Azken horien artean, kulturartekotasunaren eremua sartzen da, baina ez dago generoari buruzko eremu zehatzik. Euskararen Aholku Kontseilua da ko Planean ezarritako neurriak eztabaidatzeko eta gizarteratzeko organoa. 2003an lehenengo plan estrategikoa onartu zenetik, hurrengo plan guztiek bere aholku organoa izan zuten. Gaur egun, alkatearekin eta euskara zinegotziarekin batera, beste 6 emakumek eta 3 gizonek osatzen dute. Organoa osatzeko dekretuan ez da parekidetasunaz hitz egiten, ez eta berdintasunezko ordezkaritzaz ere. Jarduketa plan estrategikoak aurreko planaren balorazioan oinarritzen dira eta Udaleko Euskara Zerbitzuak aldizka egiten dituen azterlan soziolinguistikoetan, udalerriaren errealitatearen berri izateko. Azterlan horien argitalpenen izenburua honakoa da: “Getxon euskarak badu etorkizunik” (lehena 1994an egin zen eta azkena 2010ean). Azterlan orokor horietaz gain, bestelako azterlan osagarriak ere egiten dira, bai eta euskararen gizarte erabilerari buruzko neurketak ere kalean (1994an eta 2010ean). Orain dela 17 urtetik hona, Getxoko Udalak, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta (abenduaren 3a), ekintzen programa bat jartzen du abian eko programa aztertuz gero, ikus daiteke programaren jarduerek ez zituztela emakumeak ikustarazi, ez eta berdintasuna sustatu ere. 2016ean alderantzizkoa gertatu da, emakumeak protagonistak baitira. Dena dela, arloak emandako diru-laguntzak balioesterakoan, jarraian ikus dezakegu kopuru aldetik onuradun nagusiak emakumeak direla; horrek agerian jartzen du ikasten ari diren gehienak emakumeak direla, hurrengo orrialdean azalduko den bezala. Atzerritarren artean euskararen irakaskuntzari dagokionez, zenbait datu eskuratu ahal izan dira euskaltegietatik. Zehatzago, ko ikasturtean udal euskaltegian matrikulaturik dauden eta atzerrian jaio direnak ikasle guztien %4 dira, zehatzago emakumeen %2,91 eta gizonen %5,99. Atzerriko jatorria duten ikasleen artean gizonen presentzia pixka bat handiagoa da (10 gizon eta 9 emakume). Lauaxeta AEK Euskaltegian emakumeen kopurua handiagoa da eta J-A Agirre Euskaltegian gizonen eta emakumeen kopurua parekidea da. taula. Atzerrian jaio eta Getxoko euskaltegietan matrikulatuta dauden ikasleak, sexuaren arabera ko ikasturtea (Iturria: Euskara Zerbitzua) Guztiral Gizonak Emakumeak Udal euskaltegia 19 10 9 Lauaxeta AEK Euskaltegia 2 8 J-A. Agirre Euskaltegia 6 3 Guztira 35 15 20
15
2.5.2. EUSKARA EUSKARAREN NORMALIZAZIOA
Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak ematen ditu. 2015ean mota desberdinetako 215 laguntza ekonomiko eman ziren; horien onuradunak emakumeak (%60) eta gizonak (%40) izan ziren. grafikoa. Euskara Zerbitzuaren diru-laguntzak jasotako pertsonak, sexuaren arabera (%) (Azterlan honetarako prestatua, Euskara Zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) grafikoa. Euskara Zerbitzuaren diru-laguntzak jasotako pertsonak, sexuaren eta laguntza motaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Euskara Zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) Emakumeak Gizonak Euskara Zerbitzuaren laguntzez gain, udalaren pertsonalak euskara ikasteko bestelako baliabideak ditu. Hala, 2015ean Getxoko Udaleko 9 langilek (5 gizon eta 4 emakume) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari eskatu zioten laguntza euskara ikasteko eta 36 langilek (20 emakume eta 16 gizon) parte hartu zuten euskaraz prestatzeko saioetan. Euskaraz egindako ludotekari dagokionez, eko ikasturtean 42 mutil eta 68 neska izan zituen bazkide gisa (110 ume). Ludotekaren erabiltzaileak honela banatu ziren: 211 haur (106 ume eta 105 neska).
16
2.5.2. EUSKARA Euskararen normalizazioa
2016an, Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko eta sustatzeko kudeatzen dituen diru-laguntzetariko batzuek berdintasun irizpideak jasotzen dituzte: taula. Euskara Zerbitzuak kudeatutako diru-laguntzak, euskara ikasteko eta sustatzeko (Azterlan honetarako prestatua, udalaren webguneko datuetan oinarrituz) 2016ko diru-laguntzak Zenbatekoa (gehienez) Genero berdintasunari buruzko klausulak Euskara ikasteko laguntza behar beste baliabide ez duten pertsonentzat euro Bat ere ez Euskara ikasteko laguntzak udalaren eta erakunde autonomoen langileei eta korporatiboei zuzenduta 1.000 euro Gida baimena euskaraz lortzeko laguntzak 6.000 euro Aisialdiko monitore edo zuzendariaren titulua euskaraz ateratzeko ikastaroetarako bekak Errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialak euskaraz instalatzeko laguntzak 7.000 euro Euskal kultura sustatzeko diru-laguntzak: San Joan eta Olentzero auzoetan euro Betebeharrak: hizkera eta irudi sexistak ez erabiltzea proiektu, programa edo jarduerarekin zerikusia duten publizitatean eta komunikazioan Getxoko ikastetxeetan eskolaz kanpoko ekintzetan euskara sustatzeko diru-laguntzak euro Balorazioa: gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea (gehienez 4 puntu) “defizita gainditzea” izeneko atalean (gehienez 16 puntu=puntuazioaren %5) Betebeharrak: ezin da diskriminatu sexu arrazoiengatik, besteak beste Honako elkarteen aldeko diru-laguntzak: Algortako Bertso Eskola, Bizarra Lepoan Euskara Elkartea eta Egizu Elkartea euro gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea (gehienez 4 puntu) “defizita gainditzea” izeneko atalean (gehienez 16 puntu=puntuazioaren %5) Euskara komunikabideetan erabiltzea sustatzeko diru-laguntzak euro Balorazioa: komunikabideak zeharkako irizpideak kontuan hartzea: genero berdintasuna, kulturartekotasuna, integrazioa, ingurumena (10 puntua) Betebeharrak: hizkera eta irudi sexistak ez erabiltzea proiektu, programa edo jarduerarekin zerikusia duten publizitatean eta komunikazioan BUSCAR FOTOS PARA EUSKALTEGIS
17
2.5.3. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
HEZKUNTZA ETA BALIO ALDAKETA Getxoko Haurreskolari buruzko datuek, 2016ko urtarril, otsail eta martxokoek, erakusten dute neskek kopuru txikiagoak dituztela hilabete guztietan eta bai 0tik 1era bai urte 1etik 2ra. EUSTATen datuek erakusten dute ko ikasturtean getxotar matrikulaturik zeudela EAEko unibertsitate zentroetan; horietatik %48 emakumezkoak ziren. Espezialitateei gagozkielarik, alderik handienak Osasun Zientzietan daude (bertan emakumeak gehiengo garrantzitsua dira) eta Ingeniaritza eta Arkitekturan (horietan gizonek kopuru handiagoak dituzte). Emakumeek gizonak gainditzen dituzte master eta doktoregoko ikasketetan. eko ikasturtean Getxoko ikastetxeetan matrikulaturik egon diren eta unibertsitatekoak ez diren ikasleak pertsona izan dira; horietatik, %47,5 neskak izan dira eta %52,5 mutilak. Zentro motaren arabera, %53 zentro publikoetan matrikulaturik egon da eta %47 zentro pribatuetan. Ereduen arabera, zentro publikoetan ikasleen %67,8 D ereduan matrikulaturik egon da eta zentro pribatuetan %32,5 baino ez. Hezkuntzaren arloko berdintasun politikak balio aldaketa sustatzera bideraturik daude, bereziki kohezkuntzako programen bidez; izan ere, hori ikuspegi pedagogiko gisa ulertzen da, honakoa ahalbidetzeko: “irauten duten desberdintasunak konpontzea eta bi multzo sexualen balioak sartzea transmititzen den kultur ereduan (Subirats, 2003)”. Kohezkuntza hezkuntzaren eremu formalean integratzeak berekin dakar aldaketak abiaraztea zenbait mailatan: ikastetxearen eta ikasgelen antolakuntzan, curriculumaren edukietan, irakasleek jasotako prestakuntzan, ikaskuntzaren metodologietan, ingurunearekiko erlazioan (beste eragileen eta familien partaidetza), eta azkenik, ikasleei transmititzen zaizkien balioetan. eko batxilergoko ikasketen datuei dagokienez, ikusten da nesken kopurua handiagoa dela Humanitate eta Gizarte Zientzietan, bereziki zentro pribatuetan; mutilena handiagoa da Zientzietan eta Teknologian, bai zentro publikoetan bai pribatuetan. Getxoko Udaleko Hezkuntza Sailak ere diru-laguntzak ematen ditu eta horretarako aurkeztutako jarduera programak balioesteko honako irizpide hau jaso da: emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna kontuan izatea (hori bi azpipuntutan banatzen da: 1.- Hizkeraren erabilera sexista saihestea aurkeztutako proiektuetan. 2.- Heziketa arloko helburuak aintzat izatea eta hori lortzeko neurriak abian jartzea). Zentzu honetan, Berandu Ez Heltzeko programak eskaintzen duen hezkuntza afektibo-sexualaren xedea da ulermenetik, kontzientziatik eta enpatiatik neska- mutilek eta nerabeek trebetasunak eskuratzea euren bizitza afektibo-sexualak erabiltzeko eta giza sexualitatea ulertzeko eta errespetatzeko. Garrantzitsua da heziketa sexuala eskaintzen jarraitzea adin goiztiarretatik, sexualitatea eta prozesua ulertzen laguntzeko eta horrela sexualitatea arriskurik gabe garatzeko, atseginez, eta sexu dibertsitatea eta berezitasun pertsonalak baloratuz. Hezitzaileek jakinarazi dute ez haurtzaroan ez nerabezaroan apenas ez dagoela gai sexualei buruz modu egoki eta askean hitz egiten duen ikaslerik. Segurtasun falta, ezjakintasuna, lotsa, beldurra… Horiek guztiek sexualitateari buruz hitz egitea zailtasun dute adin guztietan. Lehen Hezkuntzako taldeak espontaneoenak diren arren, zalantzak jarri ohi dira sexualitatearen gainean lotsa barik eta zabal berba egiten dutenak. Bigarren Hezkuntza taldearen presioa are handiagoa da eta zalantzan jartzen dira bereziki zerbait erotikoren gainean edo harekin interesatzen diren neskak. Lanbide Prestakuntzako Zikloko eko ikasketei dagokienez (LPZ), ikusten da nesken kopurua txikiagoa dela maila ertaineko LPZn nahiz goiko mailakoan. Espezialitateak kontuan hartuz, neskak honakoetan biltzen dira: maila ertaineko LPZko osasunean eta administrazio eta kudeaketan eta goi mailako LPZko osasunean eta komunitatearentzako kultur eta gizarte zerbitzuetan.
18
2.5.3. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
HEZKUNTZA ETA BALIO ALDAKETA Tratu txarrak atzeman eta prebenitzeko Eraldatzen programari dagokionez, hezitzaileek azpimarratzen dute ikasleen artean neskak direla maitasun erromantikoaren ideala bereziki barneraturik izateko joera dutenak eta zenbaitetan zailtasunak dituzte mutil-lagunen aldetiko jarrera kontrolatzaileak atzemateko; horrek egiaztatzen du ikasgelan egiten den esku-hartze honek beharrezkoa izaten jarraitzen duela. Diagnostikoan egindako tailer kualitatiboetan parte-hartzaileei galdetu zaie zein iritzi duten ikastetxeetan genero berdintasunaren arloan ematen ari diren aurrerapenei buruz. Amen esperientziatik abiatuz, zehazten da irakasleek, oro har, ez dutela ikusten kohezkuntzaren barnean kokatutako balio aldaketa sustatzeko premia edo ez duela uste lehentasunezkoa denik. Era berean, aipatzen dute “erresistentziak” identifikatu direla irakasleen aldetik; inertzia horri laguntzen dio genero gaietan dagoen nolabaiteko ezezagutza. Gainera, batzuek azpimarratzen dute aita-amen inplikazio maila ere nahiko txikia dela kohezkuntzaren inguruan eta horren erakusgarria da ia inor ez dela bertaratzen familiarentzat antolatutako hitzaldietara. Hori dela eta, nabarmentzen da Aita-Amen Eskolaren bitartez balioak aldatzeko sustapena oso zeregin beharrezko eta garrantzitsua dela. Abiapuntu horretatik, kolokan jartzen da ikastetxeetan egiten diren ekintzak nazioarteko egun zehatza ospatzera mugatzea, urtean zehar garatu beharreko kontu etengabe eta zeharkakoa izan beharrean. Ikastetxeetan lanik gehien ekarriko lukeen gaietariko bat da zainketen lanari balioa ematea eta azaltzea zein garrantzitsua den gure gizartearen iraunkortasunari begira. Bestalde, duela zenbait urtetatik hona eskolaz kanpoko antzerki programa kanpo kontratazio baten bidez ematen da. Azken kontratua esleitzeko (2016ko urria), kohezkuntzaren eta balio ez-sexisten ikuspegia sartzea baloratu da. Enpresa adjudikaziodunak aurkeztutako eskaintzaren barnean ikuspegi hori sartzen zen, genero estereotipoak desagerraraztea bultzatzen duten eredu alternatiboak jasoz. Tailerrean parte hartzen duten irakasleek aipatu dute gaur egun ikastetxeei eskatzen zaiela “den-denari heltzeko”, nahiz eta horretarako behar adina baliabide egon ez. Beste batzuek diote irakasleak balioetan hezita daudela, hau da, aldaketaren aldeko ahaleginak egiten dabiltzala. Programaren 2016ko memorian zehazten da talderen batean neska eta mutilek lan egiteko duten modua oso bestelakoa dela; izan ere, mutilen borroken inguruko obrak antzezten zituzten eta neskek dantzen lanen alde egiten zuten. Egiaztapen horrek argi erakusten du genero berezituen sozializazio prozesuek berekin dakartzatela estereotipo, rol eta itxaropen berezituak, eta horiek inpaktua dutela neska-mutilen garapenean; beraz, kontuan hartu beharrekoak dira. Bestalde, Eraldatzen eta Berandu Ez Heltzeko programen interesa azpimarratzen den arrean, parte-hartzaileek azpimarratzen dute programa horiek nahiko zehatz eta puntualak direla eta, oro har, faltan igartzen da erakundeek irakasleak prestatzeko ahalegin gehiago egitea. Halaber, azaltzen da esku-hartzeak adin edo ikasturte aurreratuetan egin ohi direla. Hau da, aipatzen da balioak aldatzeko edo prebenitzeko lana adin goiztiarragoetan hasi beharko litzatekeela.
19
2.5.3. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
EUSKARA Getxoko biztanle gehienen ama hizkuntza gaztelania da (%84,7). Euskara ama hizkuntza gisa dutenen biztanleen kopurua %7,3koa da eta bi hizkuntzak %5ek dituzte ama hizkuntza gisa. Halaber, %3k bestelako hizkuntza bat dauka (zehaztu gabekoa). Orain arte zehaztutako datuek adierazten dute Getxon emakumeak direla euskaraz gehien hitz egiten dutenak eta haiek ere direla neurri handiagoan hizkuntza honetan komunikatzeko beharrezko gaitasunak eskuratzeko prestakuntza ikastaroak egiten dituztenak. Hori zenbait faktoreren uztarketa gisa azal liteke: batetik, emakumeek udalerriko biztanleriaren kopuru handiagoa osatzen dutelako, batik bat atzerriko jatorria duten biztanleen artean. Bestalde, lan merkatuaren ezaugarriengatik, Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguruan, bi hizkuntza ofizialen ezagutza ezinbestekoa baita bereziki feminizaturik dagoen zerbitzu sektorearekin erlazionatutako lanpostuak eskuratzeko (hezkuntza, osasuna eta abar). Azkenik, ezin ahantz dezakegu emakumeek tradizionalki bete duten rola, gizarte zehatz baten kultur elementuak, hala nola hizkuntza, transmititzerakoan. Datuen arabera, emakumeak dira euskara ama hizkuntza gisa duten pertsonen kopururik handiena I(%53,4). Halaber, Getxoko emakumeak gehiago dira etxean hitz egiten den hizkuntza euskara denean (%53,8). ean, Udalaren Euskara Zerbitzuaren datuen arabera, pertsonak jardun zuten euskara ikasten udalerriko euskaltegietan; kasu horretan ere gehienak emakumezkoak izan ziren, ia bikoitza ( emakume eta 575 gizon). Hizkuntz normalizazioaren prozesuaz denaz bezainbatean, nabarmentzekoa da Euskara Sustatzeko ko Ekintza Planak hiru helburu estrategiko dituela, euskararen ikaskuntza, erabilera eta kalitatearekin erlazionatutakoak, eta 11 jarduketa eremu, horien artean kulturartekotasuna jasotzen da, baina ez generoa lantzen duen eremu zehatzik. Hala ere, atal honek emandako laguntza ekonomikoak balioesterakoan, ikus dezakegu onuradunen kopururik handiena emakumeena dela (%60), euskaltegietan ikasten duten emakumeen kopuru handiagoaren ondorioz. Euskara Zerbitzuak 2016an kudeatutako diru-laguntzen 9 ildoetatik 4k genero irizpideak jasotzen dituzte.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.