La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

+ 2.7. kapitulua + KIROLAK.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "+ 2.7. kapitulua + KIROLAK."— Transcripción de la presentación:

1 + 2.7. kapitulua + KIROLAK

2 2.7.1. KIROLETARAKO PLANIFIKAZIO ESTRATEGIKOA
LAN LEHENTASUNAK GETXON Euskadiko eta udalerriko kirol jardunari buruzko datuen zenbait azterlanek erakusten dute kirol jarduna txikiagoa dela emakumeen artean, bai zaleen mailan edo maila informalean bai kirol federatuan edo errendimendu handikoan. Bestalde, 2012tik diseinatzen ari den jarduera fisikoa, kirola eta aisialdi osasungarria sustatzeko toki planak (Getxo 2020 – ADOS Plana) onartzen du lehentasunezkoa dela berariaz lantzea emakumezkoen errealitatea, baliabiderik gutxien dituzten eta bazterketa arriskuan dauden pertsonena, immigrazioarena eta dibertsitate funtzionalarena. Getxo Kirolak erakundeak, Berdintasunerako Udal Zerbitzuaren lankidetzaz eta koordinazioaz, zenbait neurri hartu ditu Getxoko kirol eremuari begira, betiere emakume eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoaren emaitzetatik eta jarduketa ildoetatik abiatuz. Getxo Kirolak erakundeak elkarrizketan azpimarratu dituenak honakoak dira: Errealitate hori ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirolari buruzko 14/1998 Legeak men egiten dio emakumeak maila guzietako kirol praktikan integratzea sustatzeko politikak bermatzeko premiari, eta zehazten du EAEko kirol federazioetan ez dela inolako diskriminaziorik baimendu behar sexu arrazoiengatik. Zentzu horretan, EAEn emakume eta gizonen berdintasunaren alde egindako planek aldeztu dituzte eremu horretako aldaketak. Horrela, Emakundek prestatutako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planak ( ) xede gisa jasotzen du kirol baliabideak eskuratzen dituzten emakumezkoen kopurua handitzea eta haien asebetetze maila areagotzea, egoeren eta premien dibertsitatea kontuan hartuz. 2015ean “Berdintasuna kirolean” deritzon urteroko saria sortu izana, emakumezkoek udalerriko kirol federatuan parte hartzeko baldintzak areagotzeko edo hobetzeko ahaleginak egin dituen klubari aitortza egiteko. Saria Bizkerre futbol taldeari eman zitzaion. Nesken kirol jarduna sustatzen duten jarduerei bultzada eman izana (adibidez patinajean, betiere iraganean modalitate maskulinizatuei emandako instalazioetan eta guneetan leku egitea). 2016ko diagnostikoari begira, sexuaren arabera sailkatutako datuak bildu eta aztertu dira (eta beste aldagai batzuk, eskuragarritasunaren arabera), 2009ko diagnostikoak ere aztertzen zituen zenbait aldagairi dagokienez; orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Berdintasunerako VI. Planak giltzarritzat hartutako beste aldagai batzuk ere aintzat hartu dira kirolaren arloan berdintasunaren aurrerapenak neurtzeko. Hona hemen: Udalari erreparatuz, Berdintasunerako III. Planak kultura, komunikazio eta kirolaren eremu zehatza garatzen zuen eta berariazko bi xede jasotzen zituen kirolaren inguruan; horiek indarreko legegintzaldiko planean ere jaso dira: Emakumeen presentzia eta partaidetza agerian jartzea eta bultzatzea kirol arloan. Udalerrian kirola egiten duten biztanleen profila. Udaleko kirol baliabideen erabiltzaileen profila. Emakumeek kirolean jarraitzeko partaidetza eta jarraitutasuna areagotzea eta sustatzea bigarren hezkuntzan. Kirol federatuko kirolarien profila. Herritarrek guneen eta kirol eskaintzaren egokitzapenari buruz duten asebetetze mailaz denaz bezainbatean, ezin izan da azterketa mota hori aurrera eraman, gaur egun ez baitago sexuaren arabera gaurkotu eta sailkatutako daturik.  

3 2.7.2. UDAL BALIABIDEEN ESKURAGARRITASUN ETA ERABILERA
3 UDAL INSTALAZIOAK Getxo Kirolak erakundeak herritarrei egindako inkestetan oinarrituz egindako aurreikuspenen arabera, Getxoko herritarren %15ek ez du kirolik egiten, %13k jarduera fisikoa egiten du astean behin, %38k astean birritan edo hirutan, %26k egunero eta %32 Getxo Kirolak-eko bazkidea da (horrek udalerriko 3 kiroldegiei ematen die sarbidea). Hau da, Getxo kirolari ugari dituen udalerria da eta, beraz, kirol baliabideen eta zerbitzuen eskari handia du. Getxo 2014an Kirolaren Europar Hiritzat jo zuten eta 2015ean Kirolaren Europar Hiririk Onentzat, batik bat osasunean duen proiektuaren garrantziagatik, baina, baita kirol instalazio eta ekipamendu publiko eta pribatu mordoa izateagatik ere; horietan guztietan errendimenduko kirolariak, eskolako kirolariak eta aisialdi nahiz astialdikoak ere biltzen dira. Guztira, 3 kiroldegi, 2 pabiloi, piraguen biltegi 1, bizikletetarako bideen 10 kilometro, kirol askotarako 8 parke eta kiroldegia duten 3 ikastetxe ditu. Gainera, euren instalazioak dituzten zenbait klub pribatu ditu. Jarraian, Getxo Kirolak erakundeak kudeatzen dituen instalazioak eta ekipamenduak azaltzen dira; horietan eskuragarri ditugu sexuaren arabera sailkatutako datuak eta horrek ahalbidetzen digu herriko emakumeek eta gizonek duten sarbidea eta erabilera taula. Getxo Kirolak erakundeak kudeatutako instalazioak eta ekipamenduak. Instalazioa Ekipamenduak Fadurako kiroldegia (Algorta) Atletismo gunea: atletismo pista 1, belodromo 1, belar naturaleko errugbi zelai bat, belar artifizialeko hockey zelai 1, belar artifizialeko askotariko erabileratarako zelai 1, estali gabeko 8 tenis pista, estalitako 6 tenis pista, estali gabeko 7 padel pista, belar artifizialeko areto futboleko zelai 1, kirol anitzeko pista 1 eta korrika jarduteko ibilbidea. Frontoi gunea: 2 frontoi luze, esku pilotako frontoi 1, trinket 1, estalitako 4 padel pista, 2 gela, bilera areto 1, erabilera anitzeko 3 gimnasio eta aldagelak. Igerilekuen gunea: igerileku olinpiko estalia, 25 metroko igerilekua eta estalitako igerileku txikia. Udan igerileku olinpikoa estali gabe dago eta aisialdirako igerileku bat dago, estali gabeko igerileku txikia eta berdeguneak. Gune estali nagusia: kirol anitzeko pista estali 1, muskulaziorako fitness aretoa, osasun zerbitzua, askotariko erabileretarako 2 areto, ospakizun eta erakusketa aretoa, ikasgelak eta gune soziala, haur parkea, aldagelak, kafetegi-jatetxea eta txikigunea (haurrentzako aisialdi zentroa) Futbol zelaiak: belar artifizialeko 3 futbol zelai eta belar naturaleko 1. Aparkalekua Gobelako kiroldegia (Romo) Belar artifizialeko futbol zelai 1, kirol anitzeko pista 1, askotariko erabileretarako 5 areto, muskulaziorako fitness areto 1, estali gabeko 2 tenis pista, estali gabeko 2 padel pista, estalitako 3 igerileku, ikasgelak, gune soziala eta kafetegi-jatetxea Andra Mariko kiroldegia (Getxoko Andra Mari) Herri kiroletan jarduteko gune 1, kirol anitzeko kantxa gisa erabili daitekeen frontoi labur 1, ikasgela bat, aldagela eta aparkalekua. Por otro y sexismo androcentrismo del ámbito deportivo

4 2.7.3. UDAL BALIABIDEEN ESKURAGARRITASUN ETA ERABILERA
BAZKIDETUTAKO PERTSONEN BANAKETA Gizonek eta emakumeek kirol baliabideak eskuratzeko eta erabiltzeko dituzten aukerak aztertzerakoan, ahal den neurrian adin tarteka, Getxo Kirolak erakundeak emandako datuak baliatu ditugu, bai eta 2015eko memorian azaltzen direnak ere. Argitu beharra dago datuok Getxo Kirolak erakundeak kudeatutako udal baliabideei baizik ez dagozkiela eta ez direla jasotzen udalerriko baliabide pribatuak. Sexuaren arabera bazkidetutako pertsonen banaketa nahiko egonkorra 2013tik; gizonen kasuan 5 puntu handiagoa da. Hala ere, alde hori murriztuz doa, jarraian azaltzen diren grafikoek erakutsi bezala. Adin tarteei dagokienez, 2013, 2014 eta 2015eko datuak aztertuz gero (taulan eta grafikoetan 2015eko datuak baizik ez dira azaltzen), ikusten da emakumeek gizonak gainditzen dituztela bi adin tartetan: eta 51-60koetan, hain zuzen. Gainerako adin tarteetan gizonak gehiengoa dira eta adin txikienekoen tarteak nabarmentzen dira; horietan aldeak handiagoak dira (0-10 eta 11-20ko tarteetan). Adin tarte horietan Multikirolak programak esku hartzen du eta, aurrerago ikusiko den bezala, programa horretako datuek erakusten dute aldeak handiagoak direla mutil eta nesken kirol jardueran 6etik 11ra bitarteko adin tartean. grafikoa. Gizon eta emakumeen banaketaren bilakaera Getxo Kirolak erakundeko bazkideen artean (Azterlan honetarako prestatua, Getxo Kirolak erakundeak emandako datuetan oinarrituz) taula. Bazkideak adin eta sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Getxo Kirolak erakundearen 2015eko memoriaren datuetan oinarrituz) Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak (%) Emakumeak (%) 0-10 4.658 3.897 8.555 54,45% 45,55% 11-20 1.128 789 1.917 58,85% 41,15% 21-30 1.187 1.190 2.377 49,94% 50,06% 31-40 3.602 3.877 7.479 48,16% 51,84% 41-50 1.986 1.648 3.634 54,65% 45,35% 51-60 661 688 1.349 49,00% 51,00% 61-70 901 822 1.723 52,30% 47,70% Emakumeak Gizonak Guztira 2013 12.683 14.174 26.857 2014 12.979 14.349 27.328 2015 13.039 14.261 27.300

5 2.7.3. UDAL BALIABIDEEN ESKURAGARRITASUN ETA ERABILERA
KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA Batera bi udal kiroldegien sarrera erregistroen datuak aztertzen badira (Fadura eta Gobela), ikus daiteke gizonezkoak direla kirol instalazioak gehien erabiltzen dituztenak (gizonen %59ko erregistroa eta emakumeen %41ekoa). Gizonezkoak gehiengoa dira adin tarte guztietan, eta gizonezko eta emakumezkoen arteko alderik handiena 21 urtetik 30era arteko adin taldean dago. Udalerriaren errealitate hori EAEkoaren antzekoa da; izan ere, erkidegoan ere gizonak aktiboago agertzen dira ariketa fisikoa aisialdiko jarduera gisa egiteko orduan. Datu hori udal mailan eskuragarri ez dagoen arren, badakigu jakin EAEn gizonezkoek kirol jardunaren maila handiagoa izateaz gain sarriago egiten dutela kirola. Hala ere, EAEn kirol jardunaren mailarik handiena 15 urtetik 25erako adin tartean egonagatik ere (gizonezkoen artean %74 eta emakumezkoen artean %56), Getxo Kirolak erakundeko kirol instalazioetan mailarik handiena 0-10eko adin tartean dago, gizonezkoei dagokienez eta urtekoan emakumezkoei dagokienez. grafikoa. Fadura eta Gobelara sartzeko erregistroen banaketa sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Getxo Kirolak erakundeak emandako datuetan oinarrituz) grafikoa. Fadura eta Gobelara sartzeko erregistroak, sexu eta adinaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Getxo Kirolak erakundeak emandako datuetan oinarrituz)  Emakumeak  Gizonak

6 2.7.3. UDAL BALIABIDEEN ESKURAGARRITASUN ETA ERABILERA
IKASTAROEN PROGRAMAZIOA Urtero Getxo Kirolak erakundeak eskaintzen duen kirol programazioaren barnean denboraldiko ikastaroak daude (urritik ekainera) eta udako ikastaroak (uztailean eta abuztuan). Horietan nortzuek parte hartzen duten aztertuz gero, bazkideen errealitatea bestelakoa da denboraldiko ikastaroei dagokienez; izan ere, horietan emakumezkoen kopurua dexente handiagoa da gizonezkoena baino. grafikoa. Fadura eta Gobelako denboraldiko ikastaroetan parte hartu duten pertsonak sexuaren arabera banatuta (Azterlan honetarako prestatua, 2015eko memorian oinarrituz) Aitzitik, udako ikastaroetan emakumezkoenak gutxiago dira eta alde handiak daude ikastaro motaren arabera (ikus hurrengo orrialdea): gizonak edo mutilak fitness-ean edo haurrentzako jardueretan gailentzen dira eta emakumeak gainerako ikastaroetan, bereziki helduentzako paddle-an. grafikoa. Fadura eta Gobelako udako ikastaroetan parte hartu duten pertsonak sexuaren arabera banatuta (Azterlan honetarako prestatua, 2015eko memorian oinarrituz) Datuak ikastaro motaren arabera aztertzen badira (ikus hurrengo orrialdea), agerian dago emakumeak ez direla gehiengoa denboraldiko ikastaro guztietan eta bereizketa horizontala gertatzen dela; izan ere, emakumeak helduentzako paddle-an eta indoor jardueretan biltzen dira (gimnasia, yoga, pilates, helduentzako igeriketa, dantza, aretoko dantzak eta dantza erritmikoa) eta gizonak fitness, tenis eta arte martzialen gisako jardueretan.

7 2.7.3. UDAL BALIABIDEEN ESKURAGARRITASUN ETA ERABILERA
IKASTAROEN PROGRAMAZIOA grafikoa. Fadura eta Gobelako denboraldiko ikastaroetan parte hartzen duten pertsonak sexuaren eta ikastaro motaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Getxo Kirolak erakundeak emandako datuetan oinarrituz) grafikoa. Fadura eta Gobelako udako ikastaroetan parte hartzen duten pertsonak sexuaren eta ikastaro motaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Getxo Kirolak erakundeak emandako datuetan oinarrituz)

8 BERDITASUN IRIZPIDEAK
DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntzak emateko politikari dagokionez, Getxo Kirolak erakundeak udalerriko elkarteen sareari diru-laguntzak ematen dizkio ohiko jarduerarako (jardueren programazioa, lokalen alokairua, gastu arruntak eta abar) eta aparteko kirol ekitaldiak antolatzeko; era berean, diru-laguntzak ematen dizkie kirol lehiaketetan eta ekimenetan parte hartzen duten errendimendu handiko kirolariei. Diru-laguntza horiek arauturik daude diru-laguntzak emateko udal ordenantzan (2004); udal arautegian diru-laguntza ildo desberdinak jasotzen dira eta oinarri arautzaile zehatzak dituzte: taula. Berdintasun irizpideak Getxo Kirolak erakundearen diru-laguntzen ildoetan (Iturria: udalaren webgunea) ILDOA ZENBATEKOA BERDITASUN IRIZPIDEAK I Oinarrizko kirola euro Balorazio irizpideen artean, gehienez 8 puntu ematen dira (100etatik), “Kirol proiektua eta antolaketa ahaleginak” izeneko atalean (…)”: Hizkera ez-sexista (puntu 1) Genero hizkera zuzen erabiltzea argitalpenetan (puntu 1) Genero ikuspegia antolakuntzan: genero berdintasuna (puntu 1) Kirol femeninoaren eragina eta sustapena (gehienez 5 puntu partaidetza femeninoaren partaidetzaren %aren arabera) II Lehiaketa eta goi errendimenduko jarduerak euro (finantzazio gehigarria egon liteke; gehienez euro). Hizkera ez-sexista (0,5 puntu) Genero hizkera zuzen erabiltzea argitalpenetan (0,5 puntu) Genero ikuspegia antolakuntzan: klubaren zuzendaritzan ordezkaritza femeninoa %20tik gorakoa izatea (2 puntu) III Berehalako diru-laguntza 3.000 euro (finantzazio gehigarria egon liteke; gehienez euro) Ez dira azaltzen IV Ekitaldien antolakuntza euro (finantzazio gehigarria egon liteke; gehienez euro). Zeharkako gaien jardueren tratamendua: genero berdintasuna. (Gehienez 10 puntu, emakumezkoen partaidetzaren %aren arabera) V Kirol autoktonoa 2.000 euro (finantzazio gehigarria aurreikusten da, eurokoa) Zeharkako gaien jardueren tratamendua: genero berdintasuna. (Gehienez 5 puntu, emakumezkoen partaidetzaren %aren arabera). VI Muturreko kirola 1.000 euro (finantzazio gehigarria aurreikusten da, eurokoa) VII Kirol jarduerak jaietan 1.000 euro (finantzazio gehigarria aurreikusten da, eurokoa)

9 Kirol ekitaldiak herriko jaietan
DIRU-LAGUNTZAK DIRUZ LAGUNDUTAKO ZENBATEKOEN BANAKETA SEXUAREN ARABERA 2015ean, Getxo Kirolak erakundeak euroko diru-laguntzak eman zizkien udalerriko klub eta kirolariei. Gainera, 4 urterik behin bezala, euro erabili ziren, kirol ekipamenduak finantzatzeko. Orotara, 180 diru-laguntza eman ziren. Ezinezkoa da jakitea zenbat emakume eta gizon izan ziren diru-laguntza horien onuradunak, beti ez baitira datuak jasotzen sexuaren arabera (adibidez, kirol federatuaren kasuan, jakin liteke zenbat talde femenino izan diren onuradunak) edo ezinezkoa da adierazle hori neurtzea (adibidez, herriko jaietan egiten diren kirol ekitaldietan ez dago jakiterik zenbat emakumek eta gizonek parte hartzen duten). Jarraian azaltzen diren grafikoek erakusten dute praktikan diruz lagundutako erakunde gehienen jarduna garatzen dela gizonezkoak gehiengoa diren jardueretan. grafikoa. Getxo Kirolak erakundearen diru-laguntzek babestutako kirol ekitaldietan jasotako kopuruak sexuaren arabera (eurotan) (Azterlan honetarako prestatua, 2015eko memoriako datuetan oinarrituz) taula. Jasotako diru-laguntzak (Iturria: Getxo Kirolakeko 2015eko memoria) Mota Zenbatekoa Kirol federatua Kirol eskolak Kirol ekitaldiak Berehalako gastuak 39.000€ Kirol autoktonoa 34.000€ Kirol ekitaldiak herriko jaietan 10.000€ Muturreko kirola 5.000€ Kirol ekipamenduak Guztira grafikoa. Sexuaren araberako banaketa, Getxo Kirolak erakundearen diru-laguntzen bidez babestutako kirol federatuan eta kirol eskoletan (Azterlan honetarako prestatua, 2015eko memoriako datuetan oinarrituz)

10 2.7.5. ESKOLA KIROLA MULTIKIROLAK ETA TXANGOAK
Ezinezkoa da erkaketa bat egitea neska-mutilek eko epean antolatutako txango motetan izandako partaidetzaren bilakaerari buruz; izan ere, ez dira ekimen iraunkorrak izan eta programazioa urtez urte aldatzen da. Hala ere, txango bakoitzaren zehaztasunetan sartu gabe, azterketa orokor batek erakusten du hiru urte horietan nesken presentzia dezente txikiagoa dela mutilena baino. Nabarmendu beharra dago 2014an nesken partaidetzak gora egin zuela.   Getxo Kirolak erakundeak Multikirolak eskola kiroleko programa koordinatzen du; programa horrek Getxoko neska-mutilak hurbiltzen ditu askotariko kirolen eskaintza batera, kirol modalitate desberdinetan parte har dezaten eta motrizitate alfabetizazioa eskura dezaten jarduera desberdinetan. Ekimenak Lehen Hezkuntza neska-mutilei zuzentzen zaizkie (6, 7, 8, 9 eta 10 urte) eta eskolaz kanpoko ordutegian egiten dira. Programaren barruan, gainera, kirol topaketak sartzen dira, bai eta larunbat goizetan antolatu ohi diren txangoak ere (surfa, bela, eskia, patinajea eta abar). Neska-mutilen partaidetza funtsezko bi jarduera motatan aztertuta (topaketak eta kirol topaketak), mutilak gehiengoa direla erakusten du bi jarduerotan, taulek eta grafikoek jarraian erakutsi bezala. grafikoa. Partaidetzaren bilakaera txangoetan, sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, 2013, 2014 eta 2015eko memorietako datuetan oinarrituz) taula. Neska-mutilen ordezkaritza txangoetako kirol ekitaldietako partaideen artean (Azterlan honetarako prestatua, 2013, 2014 eta 2015eko memorietako datuetan oinarrituz) Mutilak Neskak 2013 %66,47 %34,08 2014 %59,17 %40,83 2015 %68,35 %31,65

11 2.7.5. ESKOLA KIROLA KIROL EKITALDIAK ETA ESKOLA IGERIKETA
Bestalde, Getxo Kirolak erakundearen markoan antolatutako kirol ekitaldietan eko epean izandako partaidetza aztertuta, egoera oso antzekoa da. Horrela, hiru urte horietan nesken ordezkaritza txikiagoa izan da mutilena baino, taulak eta grafikoak jarraian erakutsi bezala. Kirol ekitaldietan izandako partaidetzaren bilakaera sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, 2013, 2014 eta 2015eko memorietako datuetan oinarrituz) taula. Neska-mutilen ordezkaritza kirol ekitaldietako partaideen artean (Azterlan honetarako prestatua, 2013, 2014 eta 2015eko memorietako datuetan oinarrituz) Mutilak Neskak 2013 %66,47 %33,53 2014 %65,47 %34,53 2015 %69,05 %30,95 Kirol ekitaldi mota aintzat hartu eta 2015eko datuak aztertuz, agerian dago neskak dantza modernoko diziplinan baizik ez direla gehiengoa. Gainerako diziplinetan mutilek kopuru handiagoak dituzte; zenbaitetan aldea oso nabarmena da, hala nola futbolean, rugbyan eta areto futbolean. Azkenik, Getxo Kirolak erakundeak eskainitako eskola igeriketako programan neska eta mutilen partaidetza nahiko berdintsua da, apur bat handiagoa nesken artean. grafikoak. Kirol ekitaldietako partaidetzaren bilakaera, sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, 2013, 2014 eta 2015eko memorietako datuetan oinarrituz)

12 KIROL FEDERATUA Getxo Kirolak erakundeko 2015eko memoriaren arabera, Getxoko kirol federatuan 83 klub agertzen dira eta horietan 250 kirol talde inguru sartzen dira kategoria desberdinetan. 2015ean lehiaketa izan ziren Getxo Kirolak erakundeak kudeatzen dituen kiroldegietan (gehienbat Faduran); guztira pertsonak parte hartu zuten. Bestalde, 2015ean klubek eta zenbait udal erakundek askotariko kirol jarduerak antolatu zituzten; horietan pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten. Getxo Kirolak erakundeak ez du udalerrian erregistratutako lizentzia federatuen kopuruaren gaineko datu osorik; beraz, ezin da jakin zein den gizon eta emakumeen lizentzia kopurua. Hala ere, 32 kluben datu eskuragarriak aintzat hartuz (2.247 lizentzia) eta testuinguru horretan egindako elkarrizketak eta eztabaida taldeak gogoan, agerian geratu zen emakumezkoen presentzia urriagoa dela Getxoko kirol federatuan. Ordezkaritza txiki hori ere agertzen da klub federatuen zuzendaritzetan. Jarduera motaren araberako partaidetza aztertuta, ikusi zen emakume kopururik handiena indoor jardueretan zegoela. Futbola zen gizonek gehien jarduten zuten modalitatea.

13 GOGOETARAKO PUNTUAK EMAKUMEEN PRESENTZIA TXIKIAGOA ETA BEREIZKETA HORIZONTALAREN IRAUPENA Diagnostikoan bildutako datuek adierazten dute kirolean, EAEn gertatzen den bezala, emakumezkoen presentzia zenbait eremutan eta modalitatetan gizonezkoena baino txikiagoa dela. Jarraian daturik garrantzizkoenak azaltzen dira: Getxo Kirolak erakundeak diru-laguntzak emateko duen politikari dagokionez, gaur egungo diru-laguntzen 7 ildoetatik nabarmendu beharra dago 4k berdintasun irizpideak jasotzen dituztela. Hala ere, sexuaren araberako datuak ditugun kasuetan, ikus dezakegu onuradunak, gehienbat, gizonezkoak direla. eko epean Getxo Kirolak-en abonatutako pertsona guztietatik %52 gizonezkoak dira eta %47 emakumezkoak. Multikirolak eskolako kirol programan, mutilen partaidetzak neskenak gainditzen du. Kirol instalazioetan sartzeko erregistroek adierazten du gizonezkoek gehiagotan erabiltzen dituztela baliabide horiek (gizonen erregistroak %59koak dira eta emakumezkoenak %41ekoak) eta mutilen partaidetza ere neskena baino dezente handiagoa da. Datuak udalaz gaindiko mailan berrikusiz gero, eskola kirolarekin hasiz, ikus dezakegu udalerriaren errealitatea EAEkoarekin bat datorrela. Emakundek 2012an generoaren arabera egindako “Kirolen inpaktuaren ebaluazioak” erakusten du kirolaren unibertsalizazioa oraindik ere ez dela eskolaz kanpoko kirol jarduera guztietara iritsi; izan ere, horietan desorekak ikusten dira mutil eta nesken arteko presentzian. Adibidez, Euskadiko Eskoletako 2012ko Kirol Jokoetan nesken partaidetza %39,5ekoa izan zen mutilek izandako partaidetzaren %60,5aren aldean. Kirol egokituan dauden aldeak are handiagoak dira eta nesken partaidetzak kasu honetan ez zuen %17,5 gainditu. Aitzitik, emakumeak sarriago inskribatzen dira denboraldiko ikastaroetan gizonak baino (%58 eta %42, hurrenez hurren), baina, datuak ikastaro motaren arabera aztertuz gero, agerian jartzen da segregazioa horizontala dela: emakumeak paddle-an eta indoor jardueretan biltzen dira (gimnasia, yoga, pilates, helduentzako igeriketa, dantza, areto dantzak eta dantza erritmikoan) eta gizonezkoak fitness, tenis eta arte martzialen gisako jardueretan. Oro har, zaila izaten da bi sexuen partaidetza bermatzea eskola kirolaren modalitate guztietan, arestian aipatu den eta helduen artean irauten duen bereizketa horizontalaren ondorioz. Halaber, ikusten da kategorian gora egin ahala nesken partaidetza arian-arian jaitsiz doala. Bestalde, neskei dagokienez, ikusten da eskola kiroletik federatura igarotzean kirola bertan behera uzten dutenen kopurua handia dela, eta, aipatutako dokumentuaren esanetan, horren arrazoia da neskentzako eredu eta estimulu falta, bai eta premien eta zirkunstantzien modu zehatzean motibatzeko orientazio falta ere. Udako ikastaroei dagokienez, gizonezko eta emakumezkoen arteko proportzioa aldatzen da eta gizonak dira inskribatutakoen %65, eta emakumeak %37 baizik ez. Interesgarria litzateke alde hori sakonago aztertzea eta ohiko erabiltzaileei galdetzea zergatik uko egiten dioten udan ere izena emateari. Litekeena da kontziliazioaren arazoek erabaki horrekin zerikusia izatea eta neska-mutilak amaren ardurapean neurri handiagoa egotea udako oporraldietan; horregatik, denbora gutxiago dute kirolean jarduteko eta seme-alabekin praktika ditzaketen jarduerei ematen diete lehentasuna, esaterako inguruko hondartzetara hurbilduz.

14 GOGOETARAKO PUNTUAK EMAKUMEEN PRESENTZIA TXIKIAGOA ETA BEREIZKETA HORIZONTALAREN IRAUPENA Helduei dagokienez, Getxoko kirol arloan emakume eta gizonen egoerari buruz 2009an egindako diagnostikoak eta jarduketa ildoek erakusten zuten bi sexuen motibazioak bestelakoak izan ohi direla: gizonena atsegin eta dibertsioarekin erlazionaturik daude (futbola, aisialdiko ziklismoa eta aisialdiko igeriketa) eta emakumeenak zerikusi handiagoa du osasun eta estetikaren arloekin (aisialdiko igeriketa, aerobica, gimnasia erritmikoa eta gorputz adierazpena). Atzerriko jatorria duten herritarrek Euskadiko jatorria dutenek baino ariketa fisiko gutxiago egiten dute. EAEn atzerriko gizonen %19k eta emakumeen %12k adierazi zuten ariketa fisikoren bat egiten zutela astean, gomendioetatik hurbil. Kirol federatuari dagokionez, diagnostikoan aipatu dugun bezala, ez dago sexuaren arabera sailkatutako daturik, eta, beraz, ezin atera daiteke ondoriorik udalerri mailan. Guztiarekin ere, badirudi udalerriko errealitatea EAEkoaren antzekoa dela; gauzak horrela, kirol federatuan emakumezkoen kopurua handitu den arren, emakumezkoen kirol lizentzien kopurua %20,56koa baizik ez zen izan, eta gizonezkoena handiagoa zen 48 kirol federazioetatik 44tan. Emakumeen lizentziak gehiago dira honakoetan: gimnasian (%97), boleibolean (%61), hipikan (%61) eta neguko kiroletan (%53). Aitzitik, honako federazio hauetan emakumeen lizentziak ez ziren %5era ere iristen: ehizan, arrantzan, motoziklismoan, automobilismoan, ziklismoan, aire kiroletan eta squashean. Emakundek 2012an generoaren arabera egindako “Kirolen inpaktuaren ebaluazioak” erakusten duen bezala, horrek guztiak agerian jartzen du kirol federatuan emakumeen presentziak urria izaten jarraitzen duela eta, gainera, ageriko bereizketa horizontala dagoela kirol jardunen tradizioa kontuan hartuz (tradizio maskulinoa edo femeninoa). Errealitate horren atzean askotariko arrazoiak agertzen dira. Emakundek 2012an generoaren arabera eta kirolaren arloan inpaktu txostenak egiteko prestatutako gidaliburuaren arabera, oinarrizko arrazoiak honakoak dira, besteak beste: Kirol baliabideak lortzeko eskuragarritasun desberdinak (ekonomikoak, materialak eta giza arlokoak) Denbora falta eta emakumezkoek zainketa erantzukizunak bere gain hartzea Emakumezkoen presentzia urria jarduera fisikoarekin eta kirol jarduerarekin erlazionatutako prestakuntzan Kirol femeninoaren tratamendu mediatiko desberdina: ikusezintasuna eta sexismoa Kirol arloaren androzentrismoa Euskadi mailako zenbait datu, eguneraturik egon ez arren, argigarriak direnak (Iturria: kirol ohiturei buruzko inkesta EAEn. Kirol Zuzendaritza – Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza, 2009): Ez dugu gai honi buruzko datu kuantitatiborik Getxon eta ez da erraza informazio estatistikorik bilatzea ez kirolariei buruz ez pertsonal teknikoari, zuzendaritzakoari edo kirol epaileei buruz, baina agerikoa da kirol munduan epaile, entrenatzaile eta gestore femeninoak falta direla. Datu kuantitatiboen gabezia hori diagnostikoaren elementua da eta agerian jartzen du ahalegin handiagoak egin behar direla arlo horietan emakume eta gizonen egoera diferentziala aztertzeko eta ikertzeko, esku-hartze publikoa genero ikuspegiaren arabera bideratzen laguntzeko. Adina gorabehera, EAEko emakumezkoak ez dira gizonezkoak bezain aktiboak kirol arloan: gizonen %65ek kirol jardunen bat egiten dute, baina emakumeen %45ek baizik ez. Kirola bertan behera uzteko une garrantzitsua ikusten da, nerabezaroan hasten dena baina bizi ziklo osoan gelditzen ez dena, nahiz eta gora egin 65 urtetik aurrera.

15 GOGOETARAKO PUNTUAK EMAKUMEEN PRESENTZIA TXIKIAGOA ETA BEREIZKETA HORIZONTALAREN IRAUPENA Emakume kirolari federatuek eurek baieztatzen dute beharrizan hori. Halaber, 2012an, Getxo Kirolak erakundeak lan jardunaldi bat antolatu zuen, lehiazko kirol femeninoaren gainean eztabaidatu nahian. Orduan izandako eztabaiden laburpenak argibideak ematen ditu emakumezkoek entrenatzeko eta lehiatzeko orduan dituzten zailtasunik ohikoenen inguruan. Azkenik, sexuen arabera sailkatutako datuen bilketa sistematikoa oso nabarmena da, beste eremu batzuetan gertatzen den bezala, oso baliagarria izan baitaiteke egindako aurrerapenak atzemateko eta hobetu daitezkeen esparruak identifikatzeko. Getxori dagokionez, garrantzitsua da nabarmentzea Getxo Kirolak erakundeak ahalegin handiak egiten diharduela sexuaren arabera sailkatutako informazioa biltzeko, baldin eta udalerriko baliabideen eta kirol instalazioen eskuragarritasunaren eta erabileraren inguruan dauden askotariko datuak kontuan hartzen baditugu. Hala ere, zenbait instalazioren erabilera oraindik ere ez da sexuaren arabera aztertzen, batik bat Fadurako frontoiaren ingurutik sarbidea dutenena; horregatik, datuak biltzen jarraitu beharko da. Estalirik ez dituzten premiei buruz galdetuta, kirolariek zenbait arazo aipatu zituzten, besteak beste instalazioekin dituztenak (gizonezkoek baino ordutegi desegokiagoak, instalazio kaxkarragoak), bai eta ekipamenduarekin eta gastuekin (berritu gabeko kirol jantziak, atletek ordaindutako lehiaketa gastuak), entrenamenduarekin (pertsonal gaitua faltan izatea, kirolarienganako aurreiritziak adieraztea, entrenatzaileentzako ordainsari txikiagoak, fisioterapeuta falta) eta jasotako laguntza eta onarpen urriarekin dituztenak ere (komunikabideen presentzia falta, familien edo bikotekideen laguntza urria, eredu femeninoen gabezia). Laburbilduta: kirol federatuan ere politika publikoen bidez eta generoaren zeharkako ikuspegiarekin landu beharreko ertz ugari daude oraindik ere. Era berean, gogorarazi behar dugu 2009an emakume eta gizonen egoerari eta jarduketa ildoei buruzko diagnostikoa egin zela Getxoko kirol eremuan. Azterlan horrek agerian jarri zuen udalak egindako apustua, kirolean berdintasuna sustatzeko neurriak bultzatzeko. Diagnostikoa egin zenetik, Genero eta Kirol Batzordeak prestakuntza ekintzak programatu zituen eta zenbait neurri identifikatu zituen, genero gaietan aditua zen kirolari baten laguntzaz. Orain arte azaldutako datuek adierazten dute berdintasunaren aldeko politiken bidez beharrezkoa dela hiru eremu lantzea, kirolean generoarekin sortutako desberdintasunak desagerrarazteko: Azkenik, kapitulu honi amaiera emateko, kirolean dauden genero aurreiritzien inguruan lan egiteko garrantzia azaldu beharrean gaude, betiere kultura berria sustatzeko eta balio aldaketa bultzatzeko, horrek, zalantzarik gabe, eredu berdinzaleagoa eratzen lagunduko baitu. Batetik, kirol baliabide, zerbitzu eta instalazioen eskuragarritasuna hobetu beharra dago, emakumezkoen premietara egokituz. Bestetik, emakumezkoen presentzia areagotu behar da kirol mota guztietan, kirol parte-hartzailearen eta maskulinizatutako kirol diziplinen jarduna sustatzeko lanean arreta berezia jarriz.


Descargar ppt "+ 2.7. kapitulua + KIROLAK."

Presentaciones similares


Anuncios Google