La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Ingurumen arloko boluntariotzako proiektuak egiteko diru-laguntzen I fomakuntza-aurkezpen jardunaldia. Bilbao 2013ko apirilaren 13a Jende xumeak, gauza.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Ingurumen arloko boluntariotzako proiektuak egiteko diru-laguntzen I fomakuntza-aurkezpen jardunaldia. Bilbao 2013ko apirilaren 13a Jende xumeak, gauza."— Transcripción de la presentación:

1 Ingurumen arloko boluntariotzako proiektuak egiteko diru-laguntzen I fomakuntza-aurkezpen jardunaldia. Bilbao 2013ko apirilaren 13a Jende xumeak, gauza xumeak eginez, mundua alda dezake. Amaya Arbulu Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua

2 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak ingurumen arloko boluntariotzako proiektuak egin ditzaten. 2013 Lehenengo aldiz ingurumen arloko boluntariotza bakarrik finantzatzeko programaren deialdia egingo da. Ingurumen arloko gainontzeko jarduerak ere finantzatu ziren : hezkuntza, informazioa, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioa. Apustua Ingurumen arloko boluntariotzan dena biltzea. Arrazoiak Ziur gaude ingurumen boluntariotza tresnarik eraginkorrenetarikoa dela herritarren eta eragile sozialen lankidetza aktiboa lortzeko ingurumen politiken eremuan. Herritarrek parte hartzeko modu libre, altruista eta zuzena da, eta: Ingurunea hobetzen du. Ingurumena zaintzeko eta hobetzeko motibazioari eta inplikazioari dagokienez, transformazio pertsonal eta sozial sakon eta iraunkorra dakar. Baliabide ekonomikoen murrizte nabarmena. Ezin dugu dena egin, beraz, gure ustez, eraginkorrena eta efizienteena den horretan jarri dugu arreta.

3 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Gure helburuak 1 Herritarren eta eragile sozialen lankidetza aktiboa lortzea, ingurumena babestu eta hobetzeko . 2 Irabazte-asmorik gabeko erakundeei laguntzea, ingurumenaren babesa eta kudeaketan parte hartzeko eskaera sozialari erantzun ahal izateko. Boluntariotzarekin erlazionatutako tramiteak egiteko aholkularitza Zerbitzua. Prestakuntza-jardunaldiak. Materialak eta ingurumen informazioa. 3 Proiektuak burutu ahal izateko erabilgarrria den finantzazioa eskuragarri jartzea. Dirulaguntzak emateko ebazpena 2014ko irailan. Exekuzio-epea: 2014ko otsailera arte. 4 Eragile sozialen eta ingurumen arloko eragileen arteko lankidetza eta koordinazioa handitzea. Elkarlana arrakastaren gakoa da. 5 Esperientziak, emaitzak eta praktika egokiak komunikazioa hobetzea Emaitzak aurkezteko jardunaldia. Ingurumena blog. Taldeak sortzeko aukerak.

4 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Diruz-lagungarriak diren proiektuak Ingurune fisikoaren gaineko ekintza zuzenak egiten dituzten proiektuak: Ingurumen-boluntarioek eginak (gutxienez 10, adin nagusikoak). Era libre, altruista eta irabazte-asmorik gabekoan. Erakunde sozialek koordinatuta. Ingurunea hobetu eta babesteko.

5 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Eremuak Naturguneak: Ekosistemak kontserbatzea (ibaiak, basoak, kobak, gailurrak, itsasertzea, hezegunak, eta beste habitat batzuk) Pasaia mantentzea eta leheneratzea. Flora eta faunako espeziak ikertzeko atazetan laguntzea. Natura-ingurunearen erabilera publikoa. Babestutako naturguneak: Goragoko idatzi-zatian jasotakoak. Baliabideak mantentzen laguntzea (bide-zidorrak, ekipamenduak, …) Hiriko ingurumena: Hirietako ingurumen-kalitatea hobetzea. Hirietako eta hiri-inguruetako berdeguneen gaineko ekintzak. Hiri eta herrietako fauna eta flora ezagutzeko ikerketa-atazetan laguntzea . Mintegien edo hazi-bankuen bidez landare-espezie eta –barietateak kontserbatzea. Adi.- Espezie inbaditzaileak kentzea eta Ikerketa-atazetan laguntzea baldintzatuta.

6 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Proiektuaren koordinatzaile teknikoa Erakunde guztiek koordinatzaile tekniko bat izendatu beharko dute. Proiektua diseinatu, exekutatu eta ebaluatzeaz arduratuko da. Dirulaguntzak kudeatzeko organoak deitutako prestakuntza-jardunaldietan izan beharko du. Boluntarioen prestakuntzaz arduratuko da Ingurumenari buruzko alderdi orokorrak . Esleitutako atazak burutzeari buruzkoak. Boluntariotza-ekintzari buruzkoak. Erakunde onuradunek bete behar duten baldintza berria Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatuta izatea.

7 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Diruz lagundu daitzkeen gastuak. (gastu-sail hauen %100). Boluntarioen erantzukizun zibileko eta istriputako asegurua . Jarduera gauzatzeko materialak. Mantenu-gastuak. Garraio-gastuak. Kilometroak. Autobusak, kamioiak,…alokatzea. Prestakuntzako jardunaldiaren garraio-gastuak barne . Gastu orokorrak. Gastu osoaren %10 (goiko gastu-sailak batu eta zati 10 egin). Justifikatzea ez da beharrezkoa

8 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Diruz lagunduko ez diren gastuak Erakunde onuradunaren ohiko funtzionamendukoak edo egiturazkoak. Txostengile, irakasle, monitore, koordinazio eta kudeaketarakoak. Langileen gastuak. Buletinak, posterrak, kartelak edo antzeko argitarapenak editatzea. Produktu ikus-entzunezkoak edo elektronikoak (bideo, CD-ROM, DVD edo antzekoak) diseinatu, muntatu, kopiatu edo banatzea. Web-orriak argitaratzeari lotutako gastuak. BEZa berreskuratu edo konpentsatu badaiteke . Beste gaineko zerga pertsonalak . Proiektuarekin zuzenean lotuta ez dudenak, beharrezkoak ez direnak edo behar bezala justifikatu gabeak, edota bidegabetzat edo neurrigabekotzat hartzen direnak.

9 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Eskaeren balioespen-irizpideak Proposatu diren jarduerek ingurumenerako duten interes maila. Proiektuaren kalitate teknikoa. Aurrekontuaren gardentasuna eta detaileak. Gizarte-errentagarritasuna (kostuen eta jardueren onuren edo onuradunen arteko oreka ). Erakundearen esperientzia, antzeko jarduerak gauzatzen. Proiektua beste erakunde batzuekin batera gauzatzea. Proiektuan parte hartuko duten boluntarioen kopurua. Euskaraz gauzatutako proiektuak.

10 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Erakunde onuradunen betebeharrak Proiektua gauzatu. Boluntarioei buruzko Legeak ezartzen dituen betebeharrak bete: Aseguruak, barneko estatutua, boluntarioei informazioa ematea, boluntarioekin akordioak sinatzea, akreditazioak, alta eta bajen erregistroa. Segurtasun- eta higiene-baldintza egokiak bermatu. Prestakuntza-jardueratan eta emaitzak jendaurrean erakusteko jardunaldian parte hartu, zeina Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak deituko baitu. Dagozkion baimenak lortu. Sailak emandako diru-laguntza aipatu argitalpenetan eta publizitatean. Euskara erabili, gutxienez, jardueren berri ematean. Genero-ikuspegia kontuan hartu dokumentu guztietan. Aurkeztutako dokumentazioan dagoen informazioa erabiltzeko eskubidea Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku uztea, zabaldu ahal izateko.

11 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Data gakoak Aginduaren argitalpena: 2013ko apirilaren 29a. Eskabideak aurkezteko epea: 2013ko ekainaren 29a (larunbata). Ebazpena: 2013ko iraila (uztezkoa). Lehenengo ordainketa %50. Exekuzio-epea: 2014ko otsailaren 28ra arte. Justifikazio-epea: 2 hilabeteko epean aurkeztuko dira, jardueraren amaiera-datatik zenbatzen hasita, 2014ko martxoaren 31 baino lehenago. Likidazio-ordainketa.

12 Ingurumen arloko boluntariotzaren programa 2013
Recursos a disposición de las entidades Legeak ezartzen dituen betebeharrak betetzeko aholkularitza Zerbitzua. Proiektuak prestatzeko laguntza. Bizkaia.- Bolunta Gipuzkoa.- Gizalde Araba.- Ingurumen Hezkuntzarako Zerbitzua Prestakuntza: Programarako bereziki prestatutako jardunaldiak. Boluntak eta Gizaldek egin ohi duten prestakuntza. Información ambiental: Esukadiko Naturari buruzko Informazio Sistema.- Ingurumen informazioa duen mapen bisorea.- Boluntariotzari buruzko argitaratutako materialak: ; Emaitzak aurkezteko jardunaldia. Ingurumena blog: Jarduerak zabaltzea. Partekatzko gunea.- Ingurumen arloko boluntariotza -taldea sortzeko aukera.

13 Eskerrik asko


Descargar ppt "Ingurumen arloko boluntariotzako proiektuak egiteko diru-laguntzen I fomakuntza-aurkezpen jardunaldia. Bilbao 2013ko apirilaren 13a Jende xumeak, gauza."

Presentaciones similares


Anuncios Google