La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

+ 2.6. kapitulua + KULTURA ETA JAIAK.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "+ 2.6. kapitulua + KULTURA ETA JAIAK."— Transcripción de la presentación:

1 + 2.6. kapitulua + KULTURA ETA JAIAK

2 KULTUR PROGRAMAZIOA BALIABIDE ESKURAGARRIAK KULTUR ETXEAK Villamonte Romo UDAL LIBURUTEGIAK San Nikolas Gobela “ANDRÉS ISASI” UDALEKO MUSIKA ESKOLA Areeta Algorta ARTE ESZENIKOAK-ERAKUSKETAK Villamonte, Torrene eta Alkarteko merkatuko erakusketa aretoak Etorkizuneko Getxo Antzokia Romoko etorkizuneko Kultur Etxea UDAL EUSKALTEGIA Getxo nabarmentzen da kultur ekimen handiko udalerria izateagatik. 2012tik Kulturari buruzko Plan Estrategikoa dauka eta horrek Getxo kokatu nahi du kultur prozesuari laguntzeko erreferente gisa; arreta berezia jarriz musikan eta arte eszenikoetan. Getxoko Kultur Etxea da udalerriko kultur programazioa kudeatzeko eta diseinatzeko ardura duen erakunde autonomoa. Programazioaren barruan ekimen handiak sartzen dira (musika jaialdiak, merkatuak, azokak) eta, besteak beste, erakusketen, zinearen, antzezlanen, haurren ikuskizunen, ikastaroen eta tailerren ohiko programazioa ere prestatzen da. Kultur Etxea ere arduratzen da liburutegien eta Udal Euskaltegiaren zerbitzua kudeatzeaz eta zenbait lokal ere kudeatzeaz, horietan Kultur Etxeak berak edo udalerriko kultur eta gizarte kolektiboek antolatutako kultur jarduerak aurrera eramaten baitira. Jarduerarik gehienak egiten diren kultur guneak honako hauek dira: Kultur Etxeak zenbait argitalpen kaleratzen ditu; horien artean, GK aldizkaria nabarmentzen da, hilero argitaratzen dena kultur programazioaren berri emateko.  

3 KULTUR PROGRAMAZIOA Kultur ekintzen genero azterketa Zehaztu beharra dago ezinezkoa izan zaigula ekintzetan parte hartu duten pertsonen sexuaren araberako daturik lortzea, besteak beste, ekintza handietan zenbaketa zenbagailu automatiko bidez garatzen delako. Oro har, bereizitako datuen batuketa sistematikorik ez dugunez eta kultur programazioaren azterketa zehatzik ez dagoenez (adibidez, emakumezkoei zuzendutako ekintzak, egileak, gaiak eta abar), nekez balora daitezke azken urteotan genero ikuspegia sartzeko izandako aurrerapenak. Hori dela eta, 2012an, Berdintasunerako III. Planaren markoan, sexuaren arabera sailkatutako azterketa kuantitatiboa eraman zen aurrera ko kultur programazioaren zati handi batean. Halaber, eko kultur programazioaren bigarren azterketa batek, diagnostiko honen testuinguruan aurrera eramandakoak, antzeko ondorioetara iritsi da: taula. Kultur Etxeak antolatutako kultur jarduerak (Azterlan honetarako prestatua, 2013, 2014 eta 2015eko memorietan oinarrituz) JARDUERA MOTA EKINTZAK 2013 EKINTZAK 2014 EKINTZAK 2015 Kontzertuak/musika 87 90 86 Antzerkia 33 36 44 Zinema 60 54 79 Erakusketak 49 55 52 Dantza 9 10 Tailerrak 35 Bertsolariak 4 3 2 Hitzaldiak/Mahainguruak 5 Liburuen aurkezpenak 8 11 Ipuin kontalariak 30 37 Ekintza handiak-bestelakoak 57 Bestelakoak 19 Jazz, folk eta blues jaialdiak eta pop/rock kontzertuak: emakumezkoen presentzia minoritarioa da. Antzerki programazioa: emakumezkoen presentzia, zuzendari gisa, urterik urte hobetuz do, nahiz eta gizonezkoena baino txikiagoa izan. Emakumezko eta gizonezkoen arteko presentzia antzezleen artean antzekoa izan ohi da. Zinema: oso txikia da emakume zuzendarien presentzia programatutako filmetan. Getxoarte: emakume sortzaileen presentziak gizonena gainditzen du urtez urte. Liburu azoka: emakumeen presentzia minoritarioa da izenpetzera gonbidatutako egileen artean. Komiki eta Manga aretoak: emakumezkoen presentzia minoritarioa. 2015ean honako hitzaldia nabarmendu behar da: “Hurbilketa komiki feministara”, Marika Vilak emandakoa eta Berdintasun Zerbitzuaren laguntzaz antolatutakoa.

4 2.6.1. KULTUR PROGRAMAZIOA KULTUR EKINTZEN GENERO AZTERKETA
grafikoa. Getxoko Kultur Etxeak antolatutako tailerretan parte hartzen duten pertsonen artean gizon eta emakumeen banaketa (Azterlan honetarako prestatua, Kultur Etxearen datuetan oinarrituz) grafikoa. Gertxoko Kultur Etxeak programatutako erakusketen artistak, sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Kultur Etxearen datuetan oinarrituz)  Emakumeak  Gizonak  Mistoa  Emakumeak  Gizonak Erakusketak: ko epean programatutako erakusketen artean, emakumezko artistak gehiengoa ziren, 2011n artista guztien %72 izatera iritsiz. Kultur Etxeak erako emandako datuak aztertuta, ikusten da epe horretan ordezkaritza orekatuagoa izan dela: programatutako 197 erakusketetatik, 43 emakumeenak ziren, 40 gizonenak eta 114 mistoak (Oharra: ez dago daturik erakusketa mistoetan parte hartzen duten emakume eta gizon kopuruen inguruan). grafikoa. Getxoko Kultur Etxeak antolatutako tailerretako parte-hartzaileak, sexuaren eta ikastaroaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Kultur Etxearen datuetan oinarrituz) Tailerrak (2015): Emakumezkoak dira oso modu nabarmenean Kultur Etxeak antolatutako tailerretan; guztira partaideen %87 dira. Tailer batzuetan ez dago matrikulatutako gizonik (adibidez, arte aplikatuetan, ehoziri lanean eta patchwork-en). Gizonak animatzen dira areto dantzen eta argazkien tailerretan eta kopuru mugatuagoan larrugintzan, idazketa sortzailean, irakurketa klubean eta emozioen ezagutzan.

5 2.6.1. KULTUR PROGRAMAZIOA 5 KULTUR EKINTZEN GENERO AZTERKETA
grafikoa. Getxoko Kultur Etxeak antolatutako ikastaroetan parte hartu duten pertsonen artean gizon eta emakumeen banaketa (Azterlan honetarako prestatua, Kultur Etxearen datuetan oinarrituz) Ikastaroak (2015): emakumeak dira Kultur Etxeak programatutako ikastaroetan gehien parte hartzen dutenak, nahiz eta gizonezkoekin oreka handiagoa dagoen: 2015eko ikastaroetan parte hartutako pertsonen artean %77 emakumezkoak izan ziren eta %23 gizonezkoak. Emakumeak ikastaro antolatu guztietan izan ziren gehiengo, honako honetan izan ezik: “Gorbeialdea mito eta esaundak baselizen historian”.  Emakumeak  Gizonak grafikoa. Getxoko Kultur Etxeak antolatutako ikastaroetako parte-hartzaileak, sexuaren eta ikastaroaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, Kultur Etxearen datuetan oinarrituz)

6 KULTUR PROGRAMAZIOA 6 BESTALAKO EKIMEN INTERESGARRIAK GENERO IKUSPEGITIK Azkenik, emakume sortzaileen presentzia eta emakumeen partaidetza aktiboa agerian jartzen eta bultzatzen duten zain ekimen positibo identifikatu dira: ZIKLOAK “Emakumeak musikan” “Emakumeak eszenan”. SARIAK Getxoarte AixeGetxoSaria. Kulturan lan egiten duten pertsonak eta ekimenak aitortzeko. Jazz-a BEKAK 2016an Kultur Etxeak, Berdintasun Kirolaren eta Getxo Kirolak-en laguntzaz,Perimetroak izeneko beka deitu du arte, kirol eta generoaren arteko erlazioa ikertzeko Getxon. Berdintasun Zerbitzuak bultzatutako beka emakumeek Getxoko historiari egiten dioten ekarpena ikertzeko; gainera, emakumeen lan eta ekarpena agerian jartzeko balio du, erreferente femenino nabariak sortzeko. DIRU-LAGUNTZAK Emakume sortzaileentzako diru-laguntza zehatzen deialdia. Gainera, Kultur Etxeak diru-laguntzak ematen ditu kulturari udal mailan laguntzeko; horietan honako balioespen irizpide hau aplikatzen da: “emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna aintzat hartzea” (gehienez 10 puntu, 100etik). Honela zehazten da: arreta berezia jartzea hizkeraren erabilera sexista saihesteko aurkeztutako proiektuetan eta helburuen artean koheziketa aipatzea eta hori erdiesteko neurriak abian jartzea.. Gainera, emakume etorkinen eta kultur elkarteen arteko komunikazio eta lankidetza sustatzen duten ekimenak daude: Identibuzz Getxo, Munduko Terrazak, Zubiak lehiaketa, zurrumurruen kontrako proiektua eta abar

7 2.6.2. UDAL LIBURUTEGIAK 7 NORTZUK DIRA LIBURUTEGIETAKO BAZKIDEAK
Udalaren Liburutegi Zerbitzuak kontagailu automatikoaren bidez emandako datuak ez daude sexuaren, jatorri/nazionalitate eta adinaren arabera sailkaturik; hori dela eta, ezinezkoa da ezagutzea liburutegiek antolatutako jardueretan parte hartu duten pertsonen profila. 2015eko memoriaren arabera, pertsonak parte hartu zuten udalerriko liburutegien jardueretan eta k bisitatu zituzten, eta goranzko progresioa agerikoa izan da 2010etik ( pertsonak parte hartu zuten jardueretan eta k bisitatu zituzten liburutegiak). Ez dira sartzen liburutegiek antolatutako jarduerak, euren instalazioetatik kanpo egin badira. grafikoa. Getxoko liburutegietako bazkideen artean gizon eta emakumeen banaketa (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxoko liburutegietan bazkidetutako pertsona berriak, sexuaren eta adinaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz)  Emakumeak  Gizonak grafikoa. Getxoko liburutegietako bazkideak sexua eta adina kontuan hartuz (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) Bazkideen bolumenari dagokionez ( grafikoa), liburutegi zerbitzuak emandako datuek erakusten dute 2015eko bazkideetatik %58 emakumeak direla eta %42 gizonak. Neska eta mutilen arteko ratioa, ordea, oso antzekoa da. 2015ean bazkide berri izan ziren (465 haur eta 729 heldu) ( grafikoa). Haurren artean, neska-mutilen kopurua oso antzekoa da, baina helduen artean emakumeen kopurua (%57,89) gizonena baino handiagoa izaten jarraitzen du (%42,11).

8 UDAL LIBURUTEGIAK LIBURUTEGIAK AKTIBOKI ERABILTZEN DITUZTEN PERTSONAK ETA MAILEGUEN DATUAK Irakurle aktiboei dagokienez (mailegu zerbitzua urtean behin gutxienez erabili dutenak), guztira pertsona ditugu; horietatik %62 emakumeak dira eta %38 gizonak. Maila horretan, aldeak igartzen hasten dira haurren artean: %46 mutilak eta %54 neskak. Maileguaren datuak aztertuta, horiek adierazten digute emakumeen kopurua handiagoa dela adin guztietan (emakumeen %59 eta gizonen %41), hizkuntza guztietan (“bestelako hizkuntzetan” izan ezik haurren artean) eta euskarririk gehienetan. Gizonezkoak gehiengoa dira soinu euskarrietan eta ordenagailuaren artxiboetan. Argi dago zein den gizonek eta emakumeek egiten dituzten maila motak.   grafikoa. Gizon eta emakumeen banaketa, Getxoko liburutegietako irakurle aktiboen artean, sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxoko liburutegietako maileguak sexuaren eta adinaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz)  Emakumeak  Gizonak  Emakumeak  Gizonak grafikoa. Getxoko liburutegietako irakurle aktiboak sexuaren eta adinaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxoko liburutegietako maileguak sexuaren eta adinaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz)

9 2.6.2. UDAL LIBURUTEGIAK MAILEGUEN DATUAK
taula. Getxoko liburutegietako maileguak, sexu, adin eta hizkuntzaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) taula. Getxoko liburutegietako maileguak, sexu eta euskarriaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) HAUR eta GAZTEEN atala HELDUEN atala Gizonak Emakumeak Guztira Euskara 1.526 1.867 3.393 2.322 4.461 6.783 Gaztelania 6.350 6.526 12.876 29.308 45.155 74.463 Beste hizkuntzak 195 187 382 1.707 2.351 4.058 Gizonak Emakumeak Monografiak 28.815 45.326 Ikus-entzunezkoak 11.300 14.180 Soinuzkoak 1.153 833 Ordenagailukoartxiboak 119 92 Aldizkariak 1.664 E-reader-ak (tresnak) 15 125 Eramangarriak 3263 Pad eta tabletak 128 Eskarner eramangarriak 127 Aurikularrak 428 Liburu elektronikoak 1789 Euskarri mota batzuetan sexuaren arabera sailkatutako daturik ez dagoen arren, interesgarria da agerian jartzea EAEko liburutegi batzuetan honako joera hauek azaltzen direla: Prentsa eta gaurkotasuna gizonezkoei dagokie nabarmen; aitzitik, emakumezkoek bestelako aldizkariak irakurtzen dituzte, etxearekin, zainketa pertsonalarekin eta gizarte gertakariekin zerikusia dutenak. Era berean, material informatikoaren hazkunde azkarra ari da gertatzen, bai eta wifia eskuratzeko eskaerena ere; hori dela eta, interesgarria litzateke datu horiek sexuaren arabera sailkatzea etorkizunean.

10 UDAL LIBURUTEGIAK EMAKUMEEKIN ETA BERDINTASUNAREKIN ERLAZIONATUTAKO EKIMEN IRAUNKORRAK ETA JARDUERAK 2015ean liburutegiek antolatutako ekimen iraunkorrei dagokienez, egiaztatzen da emakumezkoen partaidetza askoz zabalagoa izan dela, gutxienez sexuaren araberako datuak ditugun ekimenetan. Urtea Jarduera Mota 2013 Azaroaren 25a dela eta, puntu lila zuten pankartak jarri ziren udal eraikinetan (besteak beste, San Nikolaseko liburutegian); genero indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egin zen; eta aste osoan puntu lila zuten orrialde markak eta gaiari buruzko telefonoak, hiru liburutegietan. Bestelakoak Literatura erotiko femenikoa : Grey-ren 50 itzaletatik harago, Josune Muñozen ardurapean Hitzaldiak Idazle euskaldunak, Josune Muñozen ardurapean Alice Munro eta beste nobel sari batzuk Erakusketa Txinako emakume idazleak Indiako emakume idazleak Oriente Ertaineko emakume idazleak Afrika beltzeko emakume idazleak Emakumeak: pertsonaia historikoak eta biografiak Emakume errumaniarrak, “Las bibliotecas, lugar de encuentro: paisajes del mundo” jardunaldietan 2012 Emakumeak ganbararen atzean Emakumeen borroka udaberri arabiarrean, Teresa Arangurenen eskutik, “Las bibliotecas, lugar de encuentro: paisajes del mundo” jardunaldietan Hitzaldia Atzoko emakume idazle iparramerikarrak: Tom osabaren etxola, neskatilak eta beste asko, Josune Muñozen eskutik Literatur hitzaldiak Emakumeen ahotsak: “¿qué leen las mujeres de Asia, África, Oriente Medio?”, Josune Muñozen eskutik 2011 ¡Menuda niña! Irakurketa gida Josefina Aldecoa Neskak ere protagonistak dira 10 Ana María Matute taula. Getxoko liburutegietako ekimen iraunkorretan parte hartutakoak, sexu, adin eta hizkuntzaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) Gizonak Emakumeak Guztira Idazketa sortzaileko tailerra 10 46 56 Literatur hitzaldiak 161 Irakurketa klubak 6 55 61 Terraza literarioak-Haurrak 38.427 Terraza literarioak–Helduak 11.496 Bertsoak–Poesia Kluba 49.923 Nabarmendu beharra dago 2010etik 2015era emakumeekin eta genero berdintasunarekin erlazionatutako ekintzak egin direla gero eta modu sendoagoan.  taula. Emakumeekin eta berdintasunarekin erlazionatutako jarduerak Getxoko liburutegietan (Azterlan honetarako prestatua, liburutegi zerbitzuak emandako datuetan oinarrituz) Urtea Jarduera Mota 2015 Baztango trilogia eta amatasunaren itzalak, Skolastikako Josune Muñozen ardurapena Literatur hitzaldia Cuentos donde Ellas, y solamente Ellas son las protagonistas Ipuin kontalaria Emakumeak eta Holokaustoa, Josune Muñozek prestatua Irakurketa gida 2014 Emakume latinoamerikarrek egindako kominikia, Josune Muñozen ardurapean eta “Las bibliotecas, lugar de encuentro: paisajes del mundo” jardunaldietan Hitzaldia Nadine Gordimer Erakusketak Emakumeak, neskak, neskatoak

11 2.6.3. ANDRÉS ISASI MUSIKA ESKOLA
MATRIKULATUTAKO IKASLEEI BURUZKO DATUAK 2016ko otsailaren 26an jasotako datuek adierazten dute ko ikasturtean pertsona matrikulaturik daudela (462 gizon/mutil eta 565 emakume/neska). Emakumeen kopuruak gizonena gainditzen du adin guztietan, bi egoitzetan (Areetan eta Algortan), eta, bai ikasle autoktonoen artean nahiz atzerriko ikasleen artean. Hala, 10 urtera arte kopurua orekatuta dagoen arren, 11 urtetik 18ra aldea oso adierazgarria da (%62,84 emakumezkoak eta %37,16 gizonezkoak). Adin tarte horretan ikasleen kopurua bi sexuetan jaisten da eta modu esanguratsuan mutilen kasuan; hala ere, 18 urtetik aurrera haziz doa, nahiz eta 10 urtetik beherako mailetara iritsi ez. Altak eta bajak dituen zentroa denez gero, datuak egunik egun alda daitezke, baina ez modu esanguratsuan, Musika Eskolak adierazi bezala. grafikoa. Getxoko Musika Eskolan matrikulatutako ikasleak, sexuaren arabera ko ikasturtea (Azterlan honetarako prestatua, Musika Eskolaren datuetan oinarrituz) grafikoa. Getxoko Musika Eskolan matrikulatutako ikasleak, sexuaren eta adinaren arabera ko ikasturtea (Azterlan honetarako prestatua, Musika Eskolaren datuetan oinarrituz) taula. Getxoko Musika Eskolan matrikulatutako ikasleak, egoitzaren, sexuaren eta jatorriaren arabera ko ikasturtea (Azterlan honetarako prestatua, Musika Eskolaren datuetan oinarrituz) Atzerritarren kopurua oso txikia da; ikasle guztien %1 baizik ez dira. Hori ez zaie lotzen udalerriko atzerritarren kopuru orokorrei. Hori azal liteke atzerriko jatorria duten neska-mutil eta gazte askok Espainiako nazionalitatea dutelako; gainera, kasu askotan, ikasketak eta musika tresnak ordaintzeko baliabide ekonomiko urriagoak dituzten familiak dira. GIZONAK EMAKUMEAK GUZTIRA (Jatorria)  EAE/Espainia Bestelako herrialdeak Areeta 205 2 251 3 456 5 Algorta 252 306 558 8 457 557 1014 13 Guztira 462 565 1.027

12 2.6.3. ANDRÉS ISASI MUSIKA ESKOLA
MATRIKULATUTAKO IKASLEEI BURUZKO DATUAK, MAILA ETA IKASGAIA AINTZAT HARTUZ grafikoa. Getxoko Musika Eskolan matrikulatutako ikasleak, sexuaren eta mailaren arabera ko ikasturtea (Azterlan honetarako prestatua, Musika Eskolaren datuetan oinarrituz) Hezkuntza mailaren arabera aztertuz gero, zehaztu behar da 1. mailan emakumeen kopurua txikiagoa dela, 2. mailan hazten dela, 3. mailan jaisten dela eta 4. mailan berriro ere hazten da. Musika Eskolako langileei dagokienez, 24 emakume daude (19 irakasle, 2 pertsona liburutegian eta 3 administrari) eta 16 gizon (14 irakasle, administrari 1 eta zuzendari 1); langile guztiak kontuan hartuz, emakumeak %60 dira eta gizonak %40. taula. Getxoko Musika Eskolan matrikulatutako ikasleak, egoitzaren, sexuaren eta jatorriaren arabera ko ikasturtea (Azterlan honetarako prestatua, Musika Eskolaren datuetan oinarrituz) IKASGAIA IKASLEAK 1. MAILA 2. MAILA 3. MAILA 4. MAILA G E GUZ Musika eta mugimendua 78 60 138 Kontaktua eta mugimendua 44 34 Musika hizkuntza 113 134 247 Jazzeko harmonia 9 4 13 1 Musika tresna 238 302 540 183 110 193 18 23 41 Jazzeko musika tresna 16 3 19 5 6 Jazzeko inprobisazioa 7 11 Kantua 17 22 Musikoterapia 2 12 Ganberako taldeak 20 37 57 31 14 Konboa 8 Korua 50 21 24 Musika tresnen multzoa 39 42 81 28 62 15 Guztira 122 94 216 473 586 1059 253 187 440 38 63 101 grafikoa. Getxo Musika Eskolako langileen artean, gizon eta emakumeen banaketa ko ikasturtea. (Iturria: udalaren webgunea)

13 2.6.4. JAIAK JAIEN ANTOLAKETA
Herriko jaiak otsailean hasten dira inauteriekin eta San Martineko jaiekin amaitzen dira azaroan. Auzo bakoitzeko jai batzordeak arduratzen dira euren jaiak antolatzeaz eta programatzeaz; beraz, udalaren ustetan, ez dago horietan eragiteko aukera handirik. Udalak, Gazteria Zerbitzuaren kudeaketaren bidez, udalerriko jaiei laguntzen die pertsona edo erakunde eskatzaileei diru-laguntzak emanez, proposatutako programa abian jartzeko. Gainera, udalak beharrezko azpiegiturak jartzen ditu (komunka, hesiak, eszenatokiak, edukiontziak eta instalazio elektrikoak). Laguntza ekonomikoa ohiko edo urteko diru-laguntzen bidez eman ohi da, jaien programa edo haren zati bat garatzeko gastuak ordaintzera zuzenduta, eta lehiakortasun araubidean ematen dira. Baloratu ohi diren irizpideak honakoak dira: aurreko urteetan ekitaldi bera antolatzeko esperientzia, antzeko ekimenak antolatzeko esperientzia eta aurkeztutako programa. Aurkeztutako programaren irizpideari jarraikiz, jarduerak zuzentzen zaizkien ikus-entzule edo partaideena baloratzen da (zenbat eta zabalagoa izan, orduan eta puntuazio handiagoa; gehienez 15 puntu). Jai batzuetan, zehatzago Algortan, Romon, Portu Zaharrean eta Andramarin, txosnak jarri ohi dira. Horretarako, beste deialdi bat egiten da, udalerriko edozein elkarteri zuzenduta, txosten bat ustiatzeko eta elektrizitate eta ura helarazteko. Elkartea da gauza guztiekin arduratzen dena. Gazteria Zerbitzuak batzordeen, hornitzaileen, udal atalen, babes zibilaren, udaltzaingoaren eta abarren arteko koordinazio zeregina betetzen du. Jai bakoitza izan baino hamabost egun lehenago biltzen dira dena modu egokian koordinaturik dagoela bermatzeko. Herriko jaiak: inauteriak (Algorta eta Romo), San Isidroko Jaiak, San Joaneko Jaiak (Zubilleta eta Andra Mari), Karmengo Jaiak, Paellen Nazioarteko Lehiaketa, Santa Anako Jaiak, San Ignazioko Jaiak, Romoko Jaiak, Portu Zaharreko Jaiak, Mesedeetako Jaiak eta San Martineko Jaiak. Horretarako, udalak euroko aurrekontua du. Gazteria Atalak espediente bat prestatzen du udalaren kontrataziora helarazten duena eta lehiaketa irekia abiarazten da euroko zenbatekoa delako. Kopuruaren arabera, lehiaketa irekia, kontratu txikia, negoziatua eta abar izan daiteke. 2016an deialdi horretarako erabilitako aurrekontua eurokoa da, hau da, 2015ean baino %14 gehiago. Nabarmentzen da diru-laguntza ematen zaion erakundearen betebeharren artean dagoela hizkeraren eta irudiaren erabilera sexistarik ez egitea ez jaiaren publizitatean, ez eta haren komunikazioan ere. Zehaztu beharra dago, hala ere, ez dela aipatzen emakumezkoen partaidetza jardueren antolaketan edo jaiak zuzentzen zaizkien ikus-entzule edo partaideen artean; halaber, ez da programaziorik izaten emakumezkoak ikusgai jartzeko edo genero gaiak agerian jartzeko edo jaietan emakumeak babesteko neurrien inguruan (adibidez sexu erasoen kontra). Azken urteetan izandako jai programen berrikuspenak ez du ahalbidetu atzematea jai batzordeek genero ikuspegia txertatzeko berariazko ahaleginik. Programen gaztelaniazko bertsioetan ez da hizkera inklusiboa erabiltzen. Informazio zehatzagorik ezean, ez da posible baloratzea ea ekintzen barruan (musikan eta bestelakoetan) emakumezkoen taldeak edo artistak sartzen diren.

14 GOGOETARAKO PUNTUAK EMAKUMEZKOEN PRESENTZIA KULTUR SORKUNTZAN ETA EKOIZPENEAN Kulturaren arloan, lehentasunezkotzat jotzen da arreta jartzea emakume eta gizonen berdintasunezko presentzian kultur baliabideen eskuragarritasun eta kontrolean, betiere zenbait dimentsio aintzat hartuz: i) kultur sorkuntza eta ekoizpena; ii) kultur baliabideen kontsumoa; eta azkenik, iii) genero aurreiritziak eta estereotipoak, eremu horietan emakumezkoen presentzia mugatzen dutenak (Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana, Emakunde, 2010). Udalerriko kultur ekitaldietan emakumezkoen presentzia bultzatzera zuzendutako zenbait ekimen daude: sariak, bekak eta diru laguntzak. Halaber, 2010etik 2015era udal liburutegiek zenbait jarduera eraman dituzte aurrera emakumezkoekin eta genero berdintasunarekin erlazionatuak, gero eta modu ageriagokoan. Orain arte azaldutako datuek adierazten dute udalerriko kultur sorkuntza eta ekoizpenean emakume eta gizonen arteko presentzia orekatua sustatzeko ahaleginak egiten ari direla, baldin eta horretarako erabiltzen diren ekimen asko daudela kontuan hartzen badugu eta bultzatutako kultur programazioaren zati batean emakumezkoen presentziak gizonezkoena gainditzen duela. Aipatu dugun bezala, ez da posible izan kultur programazioaren inguruko genero azterketa zehatzik egitea, sexuaren arabera sailkatutako daturik ez dagoelako. Egindako diagnostikoari jarraikiz, jarraian kultur sorkuntzan eta ekoizpenean emakumeek duten presentziari buruzko daturik nabarmenenak zehaztu behar ditugu: Getxo nabarmentzen da kultur jarduera handiko udalerria izateagatik. 2012tik Kulturari buruzko Plan estrategikoa dauka, Getxo erreferente modura kokatu nahi duena kultur aurrerapenari egindako ekarpenean, musikan eta arte eszenikoetan arreta berezia jarriz. Oro har, datuak ez dira sexuaren arabera biltzen eta ez da genero azterketarik egin kultur programazioan Berdintasun Zerbitzuak 2009an bultzatutako txostena izan zenetik. Hala eta guztiz, 2012an eta 2015ean kultur programazioaren inguruan egindako azterketa laburrak adierazten du emakumezkoen presentzia urria dela honako ekimen hauetan: jazz, folk eta blues jaialdietan, pop/rock kontzertuetan eta komiki eta manga aretoetan. Gainera, antzerki eta zine lanetan emakumezko zuzendarien presentzia minoritarioa da. Beste alde batetik, emakume eta gizonek antzezleen artean duten presentzia nahiko antzekoa da eta Getxoarten emakumezko sortzaileen presentziak gizonezkoena gainditzen du eta urterik urte hazten da. Informazio hori oso baliotsua izan daiteke udalerrian izaten ari diren aurrerapenak atzemateko eta hobetu beharreko arloak identifikatzeko. Diagnostikoan zehar egindako tailer kualitatiboetan, partaideren batek adierazi zuen jai batzordeek sistematikoki eskaintzen zituztela gizonezkoek osatutako musika taldeen programazioa, gogoan izan gabe emakumezkoek osatutako taldeen aldeko ekintza positiboa.

15 GOGOETARAKO PUNTUAK EMAKUMEZKOEN PRESENTZIA KULTUR SORKUNTZAN ETA EKOIZPENEAN Diagnostikoan kultur baliabideen kontsumoan emakumeek duten presentziari buruz, hona hemen daturik garrantzitsuenak: Jendaurreko zenbait gunetan emakumezkoek eraso maila handiagoa izateko arriskua dute, batik bat hitzezko erasoak. Aipatu da jaietan eraso maila nabarmen handi daitekeela, eta horrek emakumezkoak baldintzatzen eta mugatzen dituela jaietan parte hartzeko eta haietaz gozatzeko orduan. Emakumezkoak udal liburutegien bazkideen %58 dira eta irakurle aktiboen %62. Gainera, emakumezkoak dira Kultur Etxeak antolatutako tailer eta ikastaroetan ageriko moduan parte hartzen dutenak, guztira partaideen %77 izanik. Orobat, aipatzen da jarrera eta jokabide batzuk nekez identifika daitezkeela eraso gisa eta, hortaz, zailagoa dela jendea horren kontra azaltzea. Tailer kualitatiboetan izandako gogoetei dagokienez, honakoa azpimarratu beharra dago: Azkenik, zehazten da emakumezkoen etxea izateko aukerak ahalbide lezakeela genero ikuspegiarekin garatutako kultur ekintza gehiago garatzea. Beste kultura batzuetatik datozen pertsonek jaietan duten partaidetzari dagokionez, aipatzen da emakumezko immigranteen elkarte baten bidez ahaleginak egin direla beste kultura batzuetako pertsonen partaidetza errazteko egitura soziala sortzeko, programatutako jardueretariko batzuetan (adibidez, paella lehiaketan). Zentzu honetan, aipatzen da elkarte feministen artean egindako lanak lagundu duela kultura desberdinetako emakumezkoen partaidetza bultzatzen herriko jaietan. Aipatzen da iraganean zenbait neurri zehatz hartu direla Berdintasun Zerbitzuan, besteak beste: 2011, 2012 eta 2013an: jai berdinzaleen aldeko kanpaina. 2013 eta 2014an: gaueko autobusa Andra Mariren jaietan garraio publikoa eskaintzeko helburuarekin, jaietan, kontzertuetan eta abarretan segurtasunaz mugitzeko, bai gauez bai goizez. Hori guztia modu koordinatuan egiten da Gazteria Zerbitzuarekin, zerbitzu horrek autobusa ordaintzen baitu eta berdintasunak gidatzen duenari laguntzeko pertsona bati ordaintzen baitio. Beste alde batetik, partaide batzuek nabarmentzen dute kultur etxeek espazio handiagoa behar dutela garatu beharreko jarduera anitzak kudeatu ahal izateko. Era berean, nabarmentzen da kasu batzuetan ordutegiek eragina dutela pertsonak bertaratzeko aukeran, erantzukizun profesionalengatik eta zainketen ardurengatik, bereziki migratutako emakumezkoen premiak nabarmenduz. 2011, 2012 eta 2014an: jai guztietako batzordeekiko harremanak txostenak pegatinak banatzeko, jaietan indarkeria sexista desagerrarazteko. Zehatzago, Portu Zaharreko eta Romoko batzordeek jarduketa protokolo bat dute eraso sexisten inguruan. Jaietako eraso sexistei dagokienez, honako esperientzia eta gogoetak partekatu behar dira:

16 2.6.5. GOGOETARAKO PUNTUAK KULTURA ETA BALIO ALDAKETA
Azaldutako datuek adierazten dute ageriko aurrerapausoak egin direla emakumeek kultur baliabideez gozatzeko duten presentziari dagokionez. Dena dela, politika publikoen eremutik kultur baliabideak eskuratzeko aukerak berekin dakar sekzioen arteko izaeraren begirada aplikatzea, diskriminazio mota desberdinak jasaten dituzten emakumeen partaidetza sustatzeari begira, hala nola migratutako emakumeena, pobrezia arriskuan dauden emakumeena eta desgaitasunen bat duten emakumeena. Halaber, komeni da azpimarratzea kultur baliabideen kontsumoa baldintzaturik dagoela sexuei datxezkien desberdintasunegatik, esaterako lanaren banaketa sexualagatik eta indarkeria matxisten gertakariagatik; horrek emakumeen partaidetza oztopatzen du eremu horietan. Guztiarekin ere, garrantzitsua da nabarmentzea batzorde batzuetan aldaketak sustatzeko aurrerapausoak ematen ari direla, bai antolakuntzan bai jaietan sustatuko balioetan. Aldaketok neurri batean bultzatzen dituzte eraso sexisten inguruan lanean ari diren emakumezkoen elkarteek. Horri gagozkiola, jarduketa protokoloak sortu, sentsibilizazio kanpainak bultzatu eta salaketa mobilizazioak eraman dira aurrera. Emakume eta Gizonen Berdintasunerako EAEko VI. Planean adierazten den legez, berdintasun politika publikoen erronka handia balio aldaketa gauzatzeko lanean dago; izan ere, balio horietan oinarritzen da gure gizartea eta horietan funtsatzen eta errepikatzen dira gaur egungo genero desberdintasunak: Izan ere, Unescok 2014ko “Gender Equality Heritage and Creativity” txostenean zehaztu bezala, genero eta kulturaren erlazioaren arteko gogoetak behartzen gaitu gai horri buruz gogoeta egitera giza eskubideen ikuspegitik eta, bereziki, emakumezkoek kultur eskubideak eskuratzeko duten aukeratik: “Balio aldaketarik gabe ezin egon daiteke gizarte eraldaketarik. Balioek gizarte ereduak euskarritzen eta justifikatzen dituzte eta eredu androzentriko eta matxista batetik berdintasunezko eredu batera igarotzen laguntzeko beharrezkoa da bestelako balioak garatzea, bestelako printzipio filosofiko, etiko eta politikoak, gure gizarte horietan oinarri dadin […]. Laburbilduz, berdintasun subjektiboak, balio bezala, zerikusia dauka pertsona bakoitzak bere gain hartzearekin berdina izan behar dela baliabideak eta aukerak, bizi itxaropenak, aisialdi eta gozamen posibilitateak eta abar eskuratzeko orduan eta bakean eta bortizkeriarik gabe bizitzeko orduan. Maila horretan aurrera egiteak berekin dakar iruditeria indibidual eta kolektiboan modu sendoan errotutako balioak, sinesmenak, mitoak, estereotipoak eta rolak desmuntatu, berreraiki eta ezabatu beharra. Horixe da berdintasun politika publikoen eta gizartearen erronka handia (Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana. Emakunde, 2014, 71. or.)”. “Kultur eskubideak berdintasunean eskuratzeak berekin dakar emakumeek eta neskek kultur bizitzaren alderdi guztiak eskuratu, horietan parte hartu eta horiei laguntzeko gai izatea. Horren barnean, kultur ondarea zehazteko eta interpretatzeko eskubidea sartzen da: erabakitzea zeintzuk kultur tradizio, balio edo jardun gorde behar diren aldatu gabe, zeintzuk mantendu behar diren nahiz eta aldatuak izan eta zeintzuk baztertu behar diren oso- osoan (Unesco, or.)”.1   Azkenik, kulturaren arloan emakumeen presentzia mugatzen duten genero aurreiritzi eta estereotipoen gainean eskuragarri dauden datuei dagokienez, azpimarratzekoa da tailer kualitatiboetan zehazten dela jai batzordeetan ez dela hausnarketarik izan eremu horietan izan daitezkeen genero diskriminazioari buruz; izan ere, inertzietatik abiatuz jarduten da, genero rolen banaketa zalantzan jarri gabe eta banaketa horri lotutako balioak sustatuz.


Descargar ppt "+ 2.6. kapitulua + KULTURA ETA JAIAK."

Presentaciones similares


Anuncios Google