Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porAdèle Pépin Modificado hace 6 años
1
E. A. E. KO OINARRIZKO HEZKUNTZAREN CURRICULUM DEKRETUAREN II
E.A.E.KO OINARRIZKO HEZKUNTZAREN CURRICULUM DEKRETUAREN II. ZIRRIBRROAREN AURKEZPENA (2015)
2
DEKRETUAREN ATALAK Hitzaurrea: zioen adierazpena
1.Kap. Xedapen orokorrak 2.Kap. Oinarrizko konpetentziak 3.Kap. Curriculumaren antolamendua 4.Kap.Ikastetxearen Proiektu Instituzionalak eta Plangintza 5.Kap. Ikastetxe Publikoetako Autonomia-Proiektua 6. Kap.Tutoretza, Orientazioa eta Aniztasunaren trataera 7.Kap. Ikasleak eskolatzea, ebaluazioa, mailaz igarotzea eta titulazioa 8.Kap. Hezkuntza-Sistemaren ebaluazioa eta ikerkuntza Xedapen gehigarriak, Xedapen Indargabetzailea eta Azken xedapenak I. Eranskina. LHko eta DBHko ordutegiak II. Eranskina. Oinarrizko Hezkuntzarako curriculuma
3
SARRERA Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko 8/2013 Lege Organikoak curriculumaren kontzeptua eta Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumenen banaketa aldatu ditu Sailak dekretu hau aurkeztu du euskal hezkuntza-sistemak lortu duen mailari eusteko, pedagogia eguneratu ahal izateko eta hezkuntza- helburu berriak sustatzeko. Hezkuntza-eredu pedagogikoaren esparrua I-II-III Kapituluetan. Hezkuntza-eredua ikastetxearen eta ikasleen ezaugarrietara egokitzea IV-V-VI kapituluetan. Ebaluazioari eta ikerkuntzari buruzko artikuluak VII eta VIII kap. Dekretuau osatzen dute bi eranskinek: LHko eta DBHko ordutegiei, oinarrizko konpetentziei eta curriculumei buruzkoak
4
1.Kap. XEDAPEN OROKORRAK (1-5 artikuluak)
1. Art. Xedea eta aplikazio esparrua: Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculuma EAErako. Betetzekoa izango da oinarrizko arautegia, LHko eta DBHko gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena. 2. Art. Oinarrizko Hezkuntzaren irizpide orokorrak: Inklusioa izan behar dute beren jardueren ardatz, eta hezkuntza muinbakarra eta banakakoa sustatuko dute oinarrizko eta derrigorrezko hezkuntza amaitu arte. Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hezitzaileak eta orientatzaileak dira; hau da, irakasle guztiak dira hezitzaile, lankidetzan, batik bat familiarekin, baina baita beste instantzia eta eragile sozializatzaile eta hezitzaile batzuekin ere. Eskolako bizikidetza egokia izango bada, hezi beharra dago bake positiboan, giza eskubideetan, justizian, elkartasunean eta inklusioan.
5
1.Kap. XEDAPEN OROKORRAK (1-5 artikuluak)
3.Art. Oinarrizko Hezkuntzaren antolakuntza. Ikastetxeek Lehen Hezkuntzako sei ikasturteak ziklotan antolatzea erabaki dezakete beren Hezkuntza Proiektuan. Hezkuntza eskumenak dituen sailak bi zikloko curriculum-proposamena eskainiko du, aurrenekoa lehen, bigarren eta hirugarren ikasturteak; eta bigarrena, berriz, laugarren, bosgarren eta seigarren ikasturteak. Proposamen hori orientagarria da ikastetxeentzat. DBH ikasturtetan eta ikasgaitan dago antolatuta, Laugarren maila orientagarria izango da, derrigorrezko hezkuntzaren osteko ikasketak egiteko zein lan-munduan sartzeko. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak Oinarrizko Hezkuntzarako bidea erraztuko die hezkuntza-sistema titulaziorik eskuratu gabe utzi duten gazteei eta helduei, eta, horretarako, irakaskuntza modu malguak baliatuko ditu. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak bermatuko du hezkuntza-premia bereziak dituzten eta derrigorrezko eskolatze aldia amaitu ondoren Oinarrizko Lanbide Heziketara sartzen ez diren ikasleen hezkuntza-eskubidea, Helduarora igarotzeko programen eskaintzaren bidez.
6
1.Kap. XEDAPEN OROKORRAK (1-5 artikuluak)
4.Art. Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak Kulturaren oinarriak eskuratu Ikasitakoa erabiltzea, modu kontzientean eta integratuan, bizitzaren arlo guztietan Bizitza oso baterako prestatzea: bizikidetza armoniotsuarekin, natura zaintzearekin eta garapen jasangarriarekin konprometituak. Goragoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, eta bizitzan zehar etengabe ikasteko eta prestatzeko motibatzea. 5. Art. Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak eta ikasleen irteera-profila. Irteera-profil orokorra agertzen da dekretu honen II. eranskineko Oinarrizko Hezkuntzako curriculumaren Planteamendu orokorrean. Zehazten da LHko jakintza-arloen eta DBHko ikasgaien etapako helburuetan. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen irteera-profilak azaltzen dira dekretu honen II. eranskineko curriculumetan.
7
2.Kap. OINARRIZKO KONPETENTZIAK (6-12 artikuluak)
6.Art. Oinarrizko konpetentziak Pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituztenak dira Izan daitezke zeharkakoak edo diziplina barrukoak. Modu eraginkorrean jabetzeko, ikastetxeek jarduera integratuak diseinatuko dituzte, ikasleek konpetentzia bat baino gehiago ikas dezaten aldi berean. 7Art. Oinarrizko zehar-konpetentziak Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Izaten ikasteko konpetentzia
8
2.Kap. OINARRIZKO KONPETENTZIAK (6-12 artikuluak)
8.Art.- Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak Diziplina-matrize bat dute oinarrian, arloren bateko arazoen eta egoeren bitartez eskuratzen dira, baina diziplina-arlo bateko edo batzuetako arazoak eta egoerak konpontzeko aplika daitezke. Hauek dira: Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia Matematikarako konpetentzia Zientziarako konpetentzia Teknologiarako konpetentzia Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia Arterako konpetentzia Konpetentzia motorra
9
2.Kap. OINARRIZKO KONPETENTZIAK (6-12 artikuluak)
9.Art- Konpetentzien araberako printzipio metodologikoak: Metodologiak sustatuko ditu inklusibitatea eta zuzentasuna. Ezaugarri nagusi hauek ditu: Problema-egoerak konpontzea. Xede nagusia ez da informazioak eta ezagutzak transmititzea, oinarrizko konpetentziak garatzea baizik. Edukiak ezinbesteko baliabideak dira problema-egoerak konpontzeko Egoera errealetako jarduerak proposatu behar dira, eguneroko bizitzako problema nagusiak jakintzarekin lotuz Ikasleak modu aktiboan inplikatu behar du jakintza bilatzen, ikasten, esperimentatzen, hausnartzen, aplikatzen eta komunikatzen. Irakasleak ikasleen ikaskuntza prozesuak diseinatu, planifikatu, antolatu, estimulatu, lagundu, ebaluatu eta birbideratu behar ditu.
10
2.Kap. OINARRIZKO KONPETENTZIAK (6-12 artikuluak)
10.Art.Elebitasuna eta eleaniztasuna: H.Sailak elebitasuna eta atzerriko lehen hizkuntzan konpetentzia nahikoa bultzatuko du (komunikazio konpetentzia praktikoa eta eraginkorra) Lehentasunezko tratua bermatuko du euskararentzat Bi hizkuntza ofizialen erabileran oreka eta berdintasuna bilatuko ditu eremu pertsonalean, sozialean eta akademikoan. Ikasgai ezberdinetako curriculum-edukiak atzerriko hizkuntzan irakasten hasi ahal izango dira. Sailak erabakiko du atzerriko zentroek zer irakatsi behar duten gaztelania eta eta euskara eta kulturari buruz
11
2.Kap. OINARRIZKO KONPETENTZIAK (6-12 artikuluak)
11.Art.Hizkuntzen trataera integratua: Hizkuntza bakoitzak berezkoa duena lantzea eta denek berdina dutena partekatzea sustatu behar da. Hizkuntzak irakasteak inklusioa, erabilera sozial, pertsonal eta akademikoa, eta hiztunekiko jarrera ona garatzea izan behar ditu oinarrian. 12.Art. IKTak txertatzea irakaskuntzan eta ikaskuntzan. Alfabetatze multimediatikoa lortzeko, baliabide digitalak eduki behar dira arlo eta ikasgai guzti-guztietan. Konpetentzia hori garatu ahala modu etikoan eta arduratsuan jarduten ikasteko alderdi horiek ere sartu egin behar dira egoeren plangintzan.
12
3.Kap. CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA (13-20 artikuluak)
13.Art. Curriculuma elementu hauek osatzen dute: Arlo edo ikasgai bakoitzeko edukiak Irakaskuntza bakoitzaren helburuak, irteera-profilaz jabetzeko eskuratu behar dituztenak. Gaikako edukiak Metodologia didaktikoa Ebaluazio-irizpideak eta lorpen-mailaren adierazleak, 14.Art. LHko jakintza-arloak Ikasleen esperientziak eta ikaskuntzak integratzeko ahalegina egingo da, eta ikasleen lan-erritmoetara egokituko da, haien gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko.
13
3.Kap. CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA (13-20 artikuluak)
LHko jakintza-arloak hauek dira: Natur Zientziak, Gizarte Zientziak, Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura, Matematika, Atzerriko Lehen Hizkuntza, Arte Hezkuntza, Gorputz Hezkuntza, Erlijioa edo Balio Sozial eta Zibikoak. Arau orokor gisa, Lehen Hezkuntzako arlo guztietan eman dezakeen irakasle bakar batek irakatsiko ditu arlo guztiak, eta taldeko tutorea izango da. Globalizazioa eta diziplinartekotasuna sustatu nahian, ikastetxeek jakintza-arloka sailkatu ahal dituzte etapa honetako ikasgaiak. Elkartze horrek irakaskuntzen antolaketan eragingo du, baina ez ebaluatzeko eta mailaz igotzeko orduan.
14
3.Kap. CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA (13-20 artikuluak)
15.Art. DBHko jakintza-arloak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasgaitan banatzen da eta lau maila ditu. Ikasgaika antolatzeak ez du kaltetzen etaparen diziplina- artekotasuna, ez eta oinarrizko konpetentziak garatzea ere. Ikasle guztiek Ikasgai hauek emango dituzte lehen eta bigarren mailan: Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura, Geografia eta Historia, Matematika, Atzerriko lehen hizkuntza, Biologia eta Geologia lehen mailan, Fisika eta Kimika bigarren mailan, Gorputz Hezkuntza, Erlijioa edo Balio etikoak eta Teknologia. Ikasgai hauek egin behar dituzte , hirugarren mailan: Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura, Geografia eta Historia, Irakaskuntza akademikoetara bideratutako matematika, edo Irakaskuntza aplikatuetara bideratutako matematika. Atzerriko lehen hizkuntza, Biologia eta Geologia Fisika eta Kimika, Gorputz Hezkuntza, Erlijioa edo Balio etikoak eta Teknologia.
15
3.Kap. CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA (13-20 artikuluak)
Horiez gainera ikasgai hauetatik gutxienez bat ikasiko da lehendabiziko hiru mailetako bakoitzean: Plastikako, Ikusizko eta Ikus-entzunezko, Hezkuntza Musika, Atzerriko bigarren hizkuntza. Laugarren mailako ikasle guztiek egin behar dituzte ikasgai hauek: Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura, Geografia eta Historia, Irakaskuntza akademikoetara bideratutako matematika, edo Irakaskuntza aplikatuetara bideratutako matematika, Atzerriko lehen hizkuntza, Gorputz Hezkuntza, Erlijioa edo Balio etikoak, Ikastetxe guztiek eskainiko dituzten ikasgai hauetatik gutxienez bi: Biologia eta Geologia Ekonomia, Fisika eta Kimika, Latina, Jarduera profesionalari aplikatutako zientziak, Ekintzailetza- eta enpresa-jardueren hastapena ,Teknologia.
16
3.Kap. CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA (13-20 artikuluak)
Horiez gainera bi multzo hauetako edozein ikasgaitako gutxienez bat emango dute: A multzoa; Arte Eszenikoak eta Dantza Kultura zientifikoa, Kultura klasikoa, Plastikako, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza, Filosofia, Musika, Atzerriko bigarren hizkuntza, Informazio eta Komunikazio Teknologiak B multzoa. Eman gabeko ikasgai bat, honako hauen artetik: Biologia eta Geologia, Ekonomia, Fisika eta Kimika, Latina, Jarduera profesionalari aplikatutako zientziak, Ekintzailetza- eta enpresa- jardueren hastapena ,Teknologia. Ikastetxeak erabakiko du aurreko zerrendatik zein ikasgai eskainiko duen. Ikastetxeek beste ikasgairen bat eskaini ahal dute. Laugarren ikasturtea amaitzean, ikasleak etapako helburuak eta konpetentziak lortu ahal izango ditu.
17
3.Kap. CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA (13-20 artikuluak)
16.Art. Ikasgaiak jakintza-arlotan txertatzea. Ikasleak LHtik DBHko lehen ikasturtera erraz igaro daitezen, ikastetxeek jakintza-arloka sailkatu ahal dituzte lehen ikasturteko ikasgaiak. Elkartze horrek irakaskuntzen antolaketan eragingo du, baina ez ebaluatzeko eta mailaz igotzeko orduan. 17Art.Hezkidetza-helburuak arloetan eta ikasgaietan txertatzea Ikastetxeek Oinarrizko Hezkuntzaren maila guztietako tutoretzan sartuko dute indarkeriazko jokaeren prebentzioa eta eguneroko bizitzari buruzko eduki zehatzak, eta bertan txertatuko dira gai hauek: etxea, pertsonen zainketa, harreman pertsonalen funtzionamendua, gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak, eta sexuen berdintasuna eta aniztasuna errespetatzen duten bizikidetza-ereduak
18
3.Kap. CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA (13-20 artikuluak)
18.Art. Ordutegia LHko maila bakoitzak gutxienez 875 ordu ditu urtean, goiz eta arratsalde, astean gutxienez 25 ordu maila bakoitzean. DBHko maila bakoitzak gutxienez ordu ditu urtean, goiz eta arratsalde, astean gutxienez 30 ordu maila bakoitzean. Eranskinean adierazitako gutxieneko ordutegia bete beharrekoa da 19.Art. Eskola-egutegia Gutxienez 175 eskola-egun. 20.Art.Talde bakoitzeko ikasleen eta irakasleen ratioa Ikastetxe publikoei buruzko xedapenetan agertzen da Gainditu egin daiteke ikasturtea berandu hasi dutenak edo mailaz igo ez direnak hartzeko, baldin eta guztizko kopurua ez bada % 10 handiagoa aipatutako ratioa baino.
19
21.Art. Ikastetxeen autonomia
4.Kap. IKASTETXEAREN PROIEKTU INSTITUZIONALAK ETA PLANGINTZA (21-31 art) 21.Art. Ikastetxeen autonomia Ikastetxeek erabakiak beren kabuz hartzeko ahalmena da, bai pedagogian eta curriculumean, bai plangintzan, antolaketan eta kudeaketan, inguruko beharren eta eskaeren arabera. Ikastetxeen autonomia Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua oinarri hartuta egiten diren proiektu instituzionaletan islatzen da. Mekanismoak ezarri behar dira ebaluazioak egiteko eta kontuak emateko. 22.Art. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua Ikastetxeak bere autonomiatik abiatuta egindako hezkuntza-aukera eta jardun-ildo nagusiak jasotzen dituen proposamen integrala da, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua onartzea Eskola Kontseiluaren edo Ordezkaritza Organo Gorenaren egitekoa da ikastetxe publikoetan, edo itunpeko ikastetxe pribatuetako titularraren egitekoa.
20
23.Art. Ikastetxeko Curriculum Proiektua
4.Kap. IKASTETXEAREN PROIEKTU INSTITUZIONALAK ETA PLANGINTZA (21-31 art) 23.Art. Ikastetxeko Curriculum Proiektua Dekretu honen eranskinetan jasotako curriculuma garatu beharko du Irakasle-klaustroak egin behar du Ikastetxeko Curriculum Proiektua. Proiektu hori onartzea klaustroari berari dagokio, Ordezkaritza Organo Gorenari entzun ondoren. 24.Art.- Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua Hizkuntzak nola irakatsiko eta erabiliko diren finkatuko du. Ikastetxe bakoitzak bere Hizkuntza Proiektuko lorpen-adierazleak egokituko ditu, ikasleen irteera-profila erreferentziatzat hartuta. Sailak neurri estrategikoak sustatuko ditu hezkuntza eleaniztunaren barruan elebitasuna sendotzeko. Sailak neurriak ezarriko ditu ikasgai bat edo batzuk atzerriko lehen hizkuntzan ematen joateko
21
25.Art. Programazio didaktikoak
4.Kap. IKASTETXEAREN PROIEKTU INSTITUZIONALAK ETA PLANGINTZA (21-31 art) 25.Art. Programazio didaktikoak Gutxienez elementu hauek eduki behar dituzte Ikasturtean zehar garatu beharreko oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina barrukoak, eta integrazio-egoerak. Helburuak Edukiak Ebaluazio-irizpidearen eta lorpenaren adierazleak. Kalifikazioa. Erabaki metodologikoak eta didaktikoak. Curriculuma garatzeko materialak eta baliabideak.
22
26.Art. Curriculuma garatzeko material didaktikoak
4.Kap. IKASTETXEAREN PROIEKTU INSTITUZIONALAK ETA PLANGINTZA (21-31 art) 26.Art. Curriculuma garatzeko material didaktikoak Material didaktikoek bat etorri behar dute dekretu honetan proposatutako hezkuntza-eredu pedagogikoarekin. Hezkuntza Ikuskaritzari dagokio ikastetxeek beren pedagogia- autonomia erabiliz curriculuma garatzeko aukeratutako materialak ikuskatzea ohiko prozesuaren baitan. 27.Art. Irakasle-taldea. Ikasgela batean esku-hartzen duten irakasleak dira Oinarrizko Hezkuntzako talde bakoitzeko irakasleen kopurua murrizten ahaleginduko da ikastetxea, batik bat Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi ikasturteetan, eta ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan.
23
28.Art. Hezkuntza-komunitatearen eta erakundeen partaidetza
4.Kap. IKASTETXEAREN PROIEKTU INSTITUZIONALAK ETA PLANGINTZA (21-31 art) 28.Art. Hezkuntza-komunitatearen eta erakundeen partaidetza Zuzendaritza-taldeek sustatu egingo dute hezkuntza- komunitate osoak parte hartzea, sektore guztien arteko lankidetza sustatzeko jardueren bidez. Gurasoen batzarra da familiek ikastetxe publikoetan parte hartzeko berariazko organoa. Helburuak betetzeko, zuzendariak harremanetan egongo dira hurbileko erakundeekin, bereziki udalekin. Ikastetxeak inguruko erakundeekin batera helduko dio hizkuntzaren normalizazio- prozesuari, euskara erabil dadin jarduera osagarrietan, eta eskolaz kanpoko eta kirol- jardueretan. AIAn taxutuko da ikasleek izango duten parte-hartzea hezkuntza- prozesuan.
24
29 Art. Familien lankidetza, inplikazioa eta prestakuntza.
4.Kap. IKASTETXEAREN PROIEKTU INSTITUZIONALAK ETA PLANGINTZA (21-31 art) 29 Art. Familien lankidetza, inplikazioa eta prestakuntza. Hezkuntza Proiektutik abiaturik, ikastetxeek konpromisoak sustatuko dituzte familien edo legezko tutoreen eta ikastetxeen artean, eta bertan jasoko dira familiak, irakasleak eta ikasleak zer jardueratara konprometitzen diren, etapa bakoitzeko helburuak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko. Ikasturte amaieran, azken ebaluazioaren ondorengo txostenean agertuko da oinarrizko konpetentzien eskuratz a eta mailaz, zikloz edo etapaz igotzeko edo ez igotzeko erabakia. Gainera, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailetan, banakako ebaluazioaren emaitza sartuko da. Ikastetxeek eta guraso-elkarteek prestakuntza-jarduerak antolatu ahal izango dituzte gurasoentzat eta legezko tutoreentzat, betiere inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegitik.
25
30.Art. Langileen prestakuntza
4.Kap. IKASTETXEAREN PROIEKTU INSTITUZIONALAK ETA PLANGINTZA (21-31 art) 30.Art. Langileen prestakuntza Prestakuntza-ekintzek honako ezaugarri hauek izango dituzte: Ikastetxea izatea ardatza, jarduerari buruzko gogoeta azpimarratzea, hezkuntza inklusiboa garatzea, konpetentzien araberako ikuspuntua eta diziplinen artekoa sustatzea, prestakuntza sustatzea, baliabide digitalen bidez, langileen arteko lankidetza bultzatzea (berdinen arteko prestakuntza, sareak sortzea). Prestakuntzak lagungarria izan behar du ikastetxeetan berrikuntza- proiektuak abiarazteko. Prestakuntzaren ingurune komunitarioa lagungarria izango da irakaskuntza formala eta ez-formala lotzeko. Prestakuntza-proiektu guztiek adierazi behar dute haien inpaktua. BGetako aholkulariek lehentasun-ildoak garatzen eta ikastetxeetako hobekuntza-planak egiten eta garatzen lagunduko dute.
26
31 Art. Arrisku-egoerak aurreikusteko programak
4.Kap. IKASTETXEAREN PROIEKTU INSTITUZIONALAK ETA PLANGINTZA (21-31 art) 31 Art. Arrisku-egoerak aurreikusteko programak Sailak sustatuko ditu prestakuntza-programak eta arrisku-egoerak aurreikusteko programak ikastetxeetan Osasunari buruzko prebentzio- eta hezkuntza-programak. Hezkuntza afektibo-sexualerako programak. Bide-segurtasunari buruzko prebentzio- eta hezkuntza-programak. Sektei eta bestelako erakundeei buruzko prebentzio-programak. Tratu txarrei eta sexu-abusuei buruzko prebentzio-programak. Ingurumenaren eta kontsumo arduratsuaren gaineko informazio- eta prestakuntza- programak. Langileentzako prestakuntza-programak tratu txarrak, haurren babesgabetasuna edo arrisku- egoerak antzematen ikas dezaten
27
5.Kap. IKASTETXE PUBLIKOETAKO AUTONOMIA-PROIEKTUA (32-34 art)
32.Art. Ikastetxe publikoetako Autonomia Proiektua Sailak baliabide gehiago izendatu ahal izango ditu ikastetxe publiko batzuentzat, proiektuen eta eskolatutako ikasleen baldintzen arabera egoki baderitzo. Emateko baldintza izango da kontuak ematea eta baliabideak behar bezala erabili direla justifikatzea. 33.Art. Aut.proiektuak lantzeko eta baimentzeko prozedura Zuzendaritzak Autonomia Proiektua egingo du irakasle-klaustroaren proposamena kontuan hartuta eta OOGaren onarpena behar da. Aipatuko dira, gutxienez helburuak eta xedea, bai eta curriculum- proposamena eta ikastetxearen antolaketa- proposamena ere 34.Art. Autonomia Proiektuak ebaluatzea eta kontu ematea Sailak ezarriko ditu kontu emateko adierazleak Barruko ebaluazioaz irakasle-klaustroa arduratuko da, Kanpo-ebaluazioa Hezkuntza Ikuskaritzaren ardura izango da.
28
6.Kap. TUTORETZA, ORIENTAZIOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA (35-44 art)
35.Art. Tutoretza eta orientazioa Ikaslea ikaskuntza-prozesuan eta bizi-garapenean laguntzeko ardura irakasle-taldeari dagokio eta, bereziki, tutoreari. Tutoretza Planek atal hauek izango dituzte, gutxienez: landuko diren konpetentziak, helburuak eta edukiak. Ikasleekin, irakasleekin, familiekin eta abarrekin egin beharreko lanak. Ekintza horiek egiteko plangintza. Tutoretza-plana ebaluatzeko irizpideak. Helburua da gainerako irakasleekin batera lan egitea, modu programatuan, sistematizatuan eta koordinatuan, oinarrizko zehar- konpetentzia guztiak garatzeko. Edukiak lau ardatz hauen arabera antolatuko dira: garapen pertsonala, besteekiko harremanak, orientazio akademiko-profesionala eta ikaskuntza-prozesuak. Ikastetxeko irakasle aholkulariak edo orientatzaileak egingo du Tutoretza Planaren koordinazioa eta segimendua.
29
6.Kap. TUTORETZA, ORIENTAZIOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA (35-44 art)
36.Art. Eskola-orientazioaren banakako txostena Txosten hori gutxienez behin egingo da Lehen Hezkuntza amaitzean, bai eta aparteko egoerak gertatzen direnean ere; adibidez, mailaz ez igotzean. Txosten horiek guztiak konfidentzialak izango dira. DBHko ikasturte bakoitzaren amaieran egingo da familiei informazioa eta ikasleei aukeren gaineko orientabideak emateko. 37 Art. Aniztasunari erantzuteko neurriak Aniztasunari erantzuteko neurriek ikaslearen hezkuntza-premiak asetzea izan behar dute xede, ingurune normalizatu eta inklusiboan. Aniztasuna tratatzeko neurrien artean, honako hauek ezarri ahal dira: Ikasgelan bi irakasle batera aritzea, tutoretza pertsonalizatua, metodologia-aldaketak, taldeak bikoiztea, eskola-orduez kanpoko laguntzak, banakako lan-planak, curriculuma aberastea, aldatzea edo hedatzea, derrigorrezko eskolatzea beranduago edo lehenago hastea, edota eskolatze-aldia malgutzea.
30
6.Kap. TUTORETZA, ORIENTAZIOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA (35-44 art)
38 Art.- DBHko aukeramena eta indargarriak Eskaintzen dira ikasleen interesei eta premiei erantzuteko, ikaskuntza indartzeko ikasleak premia handiena duen gaietan, orientazio akademikoa eta bizitza aktiborako trantsizioa errazteko, eta oinarrizko konpetentziak garatzen laguntzeko. 39 Art.- Esku-hartze globaleko proiektuak eta berariazko indargarriak. Helburua da egoera sozial, ekonomiko edo kultural okerragoan dauden ikasleen emaitzen prebentzioa eta hobekuntza. Ikastetxeek baliabideak izango dituzte eta Neurriak hartuko dituzte ebaluazioetan agertutako diferentziak murrizteko. Sailak finkatuko ditu, berariazko deialdien bidez, proiektu eta programa horiek aurrera eramateko baldintzak.
31
6.Kap. TUTORETZA, ORIENTAZIOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA (35-44 art)
40 Art.- Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak, curriculum- aniztasunaren bidez. Gauzatu ahal dira DBHko 3. mailatik aurrera. Horrela, 4. mailara ohiko bidetik iritsi eta DBHko graduatua eskuratu ahal izango dute. Batez ere izango dira ikasteko edo eskolara egokitzeko zailtasun nabariak dituzten ikasleentzat ikasketa- edo ahalegin-faltagatik ez denean, eta DBHko graduatua lortzeko moduan daudenean Edozein etapatan gutxienez ikasturte bat errepikatu duten ikasleentzat, eta DBHko 2. ikasturtea eginda 3.era pasatzeko moduan ez dauden edo, 3. amaituta 4.era pasatzeko moduan ez dauden ikasleentzat dira. Ikasleen ebaluazioak mugarri ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen irteera-profila, ebaluazio-irizpideak eta banakako planeko adierazleak. Sailak finkatuko ditu, berariazko deialdien bidez, proiektu horiek aurrera eramateko baldintzak.
32
6.Kap. TUTORETZA, ORIENTAZIOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA (35-44 art)
41 Art.- Eskolatze Osagarriko programak. Urteko abenduaren 31n gehienez 15 urte dituzten ikasleentzat dira, DBHko aniztasun-neurri guztiak agortu ondoren. Programak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten eta funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetan egingo dira edo, bestela, gizarte-heziketako erakundeetan (hitzarmen edo itun bat izenpetu badute sailarekin, berariazko deialdien bidez). 42. Art.- Gela egonkorrak Ezohiko berariazko baliabide bat dira HPB iraunkorrak dituzten ikasleentzat. Gela egonkorrak 16 urte arteko ikasleentzat izango dira. Ikasle bakoitzak Banakako Lan Plan bat izango du, eta Gela Egonkorreko berariazko programazioa izango da haren erreferentzia.
33
6.Kap. TUTORETZA, ORIENTAZIOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA (35-44 art)
43. Art.- Helduarora igarotzeko programak. HPBak dituzten eta Oinarrizko Lanbide Heziketara sartzen ez diren ikasleak bizimodu aktiborako prestatzeko dira. orokorrean 20 urte bete arte. Salbuespenez, ikasle horien eskolaldia 21 urtera arte luza daiteke, Programa horiek Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan emango dira. Bi motatakoak izango dira: Zereginen Ikaskuntzarako Programak: trebetasun profesionalen bat lor dezaketen ikasleentzat berariaz prestatutakoak. Autonomia Pertsonal eta Sozialerako Programak: trebetasun profesionalik lortu ezin duten ikasleentzat berariaz prestatutakoak.
34
6.Kap. TUTORETZA, ORIENTAZIOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA (35-44 art)
44. Art. Hezkuntza-sisteman berandu sartutako ikasleak Sailak irizpideak sustatuko ditu ikasleak modu inklusiboan eskolatzeko. Ikasle batek gabezia handiak baldin baditu ikastetxeko eskolatze- hizkuntzan, berariazko arreta emango zaio. Talde arruntean eskolatzearekin batera emango da arreta hori. Bi urte edo gehiagoko desfasea dakarten ikasleak adinez dagokiena baino maila bat beherago eskolatu daitezke. Indartze-neurriak hartuko dira ikasle horiek eskolan integratzeko, desfasea gainditzeko eta ikasketak ganoraz jarraitu ahal izateko.
35
7.Kap. IKASLEAK ESKOLATZEA, EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA (45-56 art)
45 Art.- Eskolatzea. Oro har, sei urte betetzen dituzten urte naturalean sartuko dira ikasleak Oinarrizko Hezkuntzan; sei urte emango dituzte Lehen Hezkuntzan, eta hamabi urte betetzen dituzten urte naturalean eskolatuko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, beste lau ikasturte egiteko, eta, normalean, 16 urte bete arte eskolatuko dira. Ahalmen intelektual handiko ikasleak identifikatu badira aukera dute LHn edo DBHn urtebete lehenago hasteko. Ikasleek eskubidea izango dute 18 urte betetzen dituzten urtean amaitzen den ikasturtera arte eskolatuta egoteko. 16 urte beteta izan eta etapa hori amaitu ez duten ikasleek helduentzako irakaskuntzaren bidez amaitu ahal dituzte ikasketak, baldin eta ezin badute erregimen normalean eskolatuta jarraitu, lanean ari direlako edo errendimendu handiko kirolariak direlako.
36
46 Art. Ikasleen ebaluazioa-
7.Kap. IKASLEAK ESKOLATZEA, EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA (45-56 art) 46 Art. Ikasleen ebaluazioa- Ikasitakoa ebaluatzeko erreferentziak izango dira helburuak, ikasleen irteera-profileko oinarrizko konpetentziak, hautatutako edukiak eta metodologia. Maila bakoitzeko arloen eta ikasgaien ebaluazio-irizpideak jarraituko dira. HPBko ikasleak ebaluatzeko irizpideak arlo edo ikasgai bakoitzeko oinarrizko konpetentzien arabera ezarriko dira dagokion jarduera- planean. Ebaluazio jarraituan ikaslearen aurrerabidea ez bada egokia, indartze- neurriak ezarriko dira. LHn, ikasleen ebaluazioa banakakoa, jarraitua eta globala izango da, oinarrizko konpetentziak kontutan hartuta. DBHn, ikasleen ebaluazioa banakakoa, jarraitua eta ikasgaitan eta esparrutan bereizia izango da oinarrizko konpetentziak aintzat hartuta.
37
46 Art.- Ikasleen ebaluazioa-
7.Kap. IKASLEAK ESKOLATZEA, EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA (45-56 art) 46 Art.- Ikasleen ebaluazioa- Ebaluazio jarraitu horretan ikasgairen edo esparruren bateko konpetentziak eskuratu ez dituzten ikasleek ezohiko proba bat egin ahal dute. Ikastetxeek ikasturteko helburu orokorrak, ebaluazio-irizpideak eta mailaz, zikloz edo etapaz igotzeko irizpideak jakinaraziko dizkiete ikasleei eta, ikaslea adingabea denean, gurasoei edo legezko ordezkariei, bai eta aplikatuko diren prozedurak eta ebaluazio- tresnak ere. Ikasleek eta, ikaslea adingabea denean, gurasoek edo legezko ordezkariek azalpenak eskatu ahal dizkiete irakasleei ebaluazio jarraituaren emaitzei buruz. Ados ez badaude jasotako azalpenekin, erreklamazioak egin ahal dituzte. Sailak erabakiko ditu ebaluazio-arauak, eta jarraibideak emango ditu ikastetxeek eta irakasleek beren jarduna ebaluatu ahal izan dezaten.
38
47 Art.- Irakaskuntza prozesua ebaluatzea
7.Kap. IKASLEAK ESKOLATZEA, EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA (45-56 art) 47 Art.- Irakaskuntza prozesua ebaluatzea Irakasleek ebaluatu egingo dituzte ikasleen ikasketak, ikaskuntza-prozesua eta beren irakasle-lana. Lorpen-adierazleak ezarriko dira programazio didaktikoetan. Ikasturte bakoitzaren amaieran gutxienez, irakasle-taldeak ebaluazioko emaitzak bilduko ditu, prozesua birbideratzeko aldaketak proposatu edo horretarako erabakiak hartuko ditu. sailak ebaluazio-ereduak emango ditu, ikastetxeek barruko ebaluazioa egin ahal izan dezaten. 48 Art.- Hasierako ebaluazioa Irakasleek ikasleen hasierako ebaluazioa egingo dute etapako maila bakoitza hastean, ikaslearen ezaugarrien eta jakintzen araberako erabakiak hartzeko asmoz, eta ikasturteko lehen hilabetea amaitu aurreko hasierako ebaluazio-saioaren aktan jasoko dira. Ebaluazioa osatzeko, aztertu egingo dira aurreko ikasturteko tutoreak emandako datuak eta informazioa, behar duten ikasleei indartze- eta berreskuratze-neurriak emateko, eta programazio didaktikoaren gaineko erabakiak hartzeko
39
49 Art.- Ikasturte-amaierako ebaluazioa.
7.Kap. IKASLEAK ESKOLATZEA, EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA (45-56 art) 49 Art.- Ikasturte-amaierako ebaluazioa. LHko ikasturte bakoitzaren amaieran, ikasleek lortutako emaitzen amaierako ebaluazioa egingo dute talde bakoitzeko irakasleek. emaitza era honetan adieraziko da: Kalifikazio negatiboak Gutxiegi (GU), eta gainerakoak Nahikoa (NA), Ongi (O), Oso Ongi (OO) eta Bikain (BI). DBHko konpetentzien ebaluazioan Ikasgai bakoitzaren hasierako kalifikazioa emateko eskumena eta ardura ikasgai hura eman duen irakaslearena da, eta irakasleek elkarrekin hartuko dituzte prozesu horren ondorengo erabaki orokorrak. Emaitzak honela adieraziko dira: Gutxiegi: 1, 2, 3 edo 4. Nahikoa: 5. Ongi: 6. Oso Ongi: 7 edo 8. Bikain 10. zenbakizko kalifikazioa joango da dezimalik gabe, Erabaki nagusiak, mailaz igotzeari buruzkoak barne, ikasturte amaierako ebaluazioaren saioko aktan jasoko dira.
40
50 Art.- Diagnostiko-ebaluazioak LHn.
7.Kap. IKASLEAK ESKOLATZEA, EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA (45-56 art) 50 Art.- Diagnostiko-ebaluazioak LHn. Sailak eta ikastetxeek ikastetxe barruko diagnostiko- ebaluazio bat egingo diete ikasle guztiei, Lehen Hezkuntzako hirugarren maila bukatutakoan; eta kanporako diagnostiko-ebaluazio bat, berriz, seigarren maila bukatutakoan. Hirugarren mailako ebaluazioa osatzeko, hezkuntza-sistema hobetzera bideratutako kanpo-ebaluazioa bat egin ahal izango da. 51 Art.- Diagnostiko-ebaluazioa eta amaierakoa DBHn Sailak eta ikastetxeek kanpoko diagnostiko-ebaluazio bat egingo diete ikasleei, DBHn. DBHkp 4.maila amaitzean, ikasleek amaierako banakako ebaluazio bat egingo dute, eta bertan ikusiko da zenbateraino berenganatu dituzten konpetentziak, dekretu honen 56.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
41
52 Art.- Ebaluazio-prozesua ikuskatzea.
7.Kap. IKASLEAK ESKOLATZEA, EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA (45-56 art) 52 Art.- Ebaluazio-prozesua ikuskatzea. Ikuskariak, ikastetxeak bisitatzean eta banakako ebaluazioen emaitzak ezagututa, zuzendaritza-taldearekin bilduko dira emaitzak aztertzeko eta baloratzeko. 53 Art.- Ebaluazio agiri ofizialak Espediente akademikoa, ebaluazio-aktak, etapa amaierako eta LHko hirugarren mailako ebaluazio-agiriak, etapa amaierako ebaluazioko mailari buruzko txostena, historia akademikoa eta, halakorik badago, lekualdatzearen txosten pertsonala dira.
42
54 Art.- Mailaz igotzea LHn
7.Kap. IKASLEAK ESKOLATZEA, EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA (45-56 art) 54 Art.- Mailaz igotzea LHn Hurrengo mailara edo etapara igaroko da baldin eta eskuratutzat jotzen badira oinarrizko konpetentziak. Ikasi gabekoak hurrengo ikasturtea edo etapa ganoraz jarraitzea eragozten ez badu ere igaroko da. Kasu horretan, ikasketa horiek eskuratzeko laguntzak emango dira. Mailaz ez igotzeko erabakia salbuespeneko neurria da, eta zailtasunak konpontzeko indartze- eta laguntza-neurri arrunt guztiak agortu ondoren hartuko da. Arloren batean ebaluazio negatiboa jasota aurrera eginez gero, arlo hori berreskuratzeko plana ezarriko du ikastetxeak. Ikasturte batean gainditu gabeko arloak ondorengo ikasturteetan gaindituz gero, gainditutzat joko dira xede guztietarako.
43
55 Art.- Mailaz igotzea DBHn.
7.Kap. IKASLEAK ESKOLATZEA, EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA (45-56 art) 55 Art.- Mailaz igotzea DBHn. Errepikatzea salbuespeneko neurria da, eta laguntza-neurri arruntak agortu ondoren hartuko da. Ikasturtea errepikatuko dute hiru ikasgai edo gehiagotan ebaluazio negatiboa dutenean, (edo 2 Gaztelania edo Euskara eta Matematikan) Salbuespen gisa, hiru ikasgaitan ebaluazio negatiboa duen ikasle bat hurrengo ikasturtera igaroko da baldintza hauek guztiak beteta,,, Mailaz igotzen ez den ikasleak urtebete gehiago eman behar du maila berean. Neurri hori behin bakarrik aplikatu ahal da maila berean, eta gehienez bi aldiz etapa baten barruan. Salbuespen gisa, bi aldiz errepikatu ahal da 4. maila, etaparen aurreko mailarik errepikatu ez bada. Errepikapenak ezartzean banakako plan bat egin behar da. .Gurasoek edo tutoreek jakin egin behar dute zer erabaki den ikasleen ebaluazioaren eta maila-igoeren inguruan, eta lagundu egin behar dute laguntza- edo indartze-neurriak betetzen.
44
56 Art.-DBHko graduatua eta ziurtagiriak
8.Kap. IKASLEAK ESKOLATZEA, EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA (45-56 art) 56 Art.-DBHko graduatua eta ziurtagiriak Graduatua lortzeko, amaierako ebaluazioa gainditu behar da. Graduatuak Batxilergora, Erdi Mailako Lanbide Heziketara, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi-mailako irakaskuntza profesionaletara eta erdi-mailako Kirol Irakaskuntzetara joateko aukera ematen du. Graduatua lortzen ez duten ikasleek ziurtagiri bat jasoko dute, ofiziala eta estatu osoan balio duena. Azken ikasturtean matrikulatuta egondako ikastetxeak jaulkiko du ziurtagiri hori.
45
8.Kap. HEZKUNTZA-SISTEMAREN EBALUAZIOA ETA IKERKUNTZA (57-59 art)
57 Art.- Diagnostiko-ebaluazioak. Sailaren eta ikastetxeen erantzukizun partekatua dira . eta hobetzeko aukera gisa eta ikastetxeentzako eta, oro har, euskal hezkuntza-sistema osoarentzako erronka gisa hartu behar dira. Sailak ebaluazio-diagnostiko bat egingo du, LHko 3. eta 6. maila amaitzean. Ebaluazio horiek ez dute eragin akademikorik izango; ikastetxeentzat lagungarria eta orientagarria izango da; familientzat eta hezkuntza-komunitate osoarentzat, informatiboa. LH 3.ko ebaluazioa barrurako izango da, eta ikastetxeek egingo dute, sailak beraien esku jartzen dituen irizpide eta ereduak kontuan izanda. Egiaztatuko da, gutxienez, zenbateraino menderatzen dituzten hizkuntza-komunikaziorako konpetentziak (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) matematikan eta zientzia arloan. Sailak ebaluazio hori osatzeko kanpo-ebaluazio bat egin ahal izango du, sistemaren lagin gisa (hezkuntza-ereduak, ikastetxeen titulartasuna, adierazle sozioekonomikoak eta kulturalak ebaluatzeko).
46
8. Kap. HEZKUNTZA-SISTEMAREN EBALUAZIOA ETA IKERKUNTZA (57-59 art)
57 Art.- Diagnostiko-ebaluazioak. LH3. mailako ebaluazioa txarra balitz, irakasleek ohiko edo ezohiko neurririk egokienak hartu behar dituzte. Ezartzen diren indartzeko eta hobetzeko planak laugarren mailan zehar egingo dira. LH6. mailako ebaluazioa kanpo-ebaluazioa izango da. Kasu horretan, ahozko adierazpena ere ebaluatuko da, lagin moduan. Emaitza, gurasoei edo legezko tutoreei emango zaie, eta orientagarria izango da ikasleek LHko 6.maila egin duten ikastetxeentzat eta hurrengo maila egiten duten ikastetxeentzat. DBHko diagnostiko-ebaluazioa kanpo-ebaluazioa izango da. Emaitza horiek, irakaskuntza-prozesuaren eta irakasle-lanaren ebaluazioarekin batera, aukera emango dute aurreko ikasturteetako esku-hartzeak aztertzeko, baloratzeko eta, hala komeni bada, birbideratzeko. Ebaluazio horiek ezin dira erabili ikastetxeen sailkapenak egiteko.
47
8. Kap. HEZKUNTZA-SISTEMAREN EBALUAZIOA ETA IKERKUNTZA (57-59 art)
58. Art.- Sistema ebaluatzea. Ezinbestekoa da, emaitzak sendotzeko eta hezkuntza-erronka berriak ezartzeko hobekuntza-neurriak ezarri aurretik. 59. Art.- Ikastetxeetan hobekuntzak egiteko proposamenak. Batez ere Ikastetxeko esparru hauei eragingo diete; : Curriculuma eta metodologia, Antolaketa eta funtzionamendua, Komunitatea, Garapen profesionala eta Ikerlanetan hautemandako jardunbide egokiak 60. Art. Hezk-ebaluazioaren eta -ikerkuntzaren lehentasun estrategikoak EAEko hezkuntza sistemak lehentasun hauek ditu: Konpetentzien araberako curriculuma garatzeko lan-metodologiak Oinarrizko konpetentziak ebaluatzeko prozedurak eta tresnak osatzea Ebaluazioaren kultura eta autoebaluazioa sustatzea Hezkuntza-adierazleen sistema hobetzea, batez ere, 2020rako helburu europarrei dagokienez
48
1. XEDAPEN GEHIGARRIA Egutegia
Curriculumak 15-16an ezarriko dira LHn, eta 16-17an DBHn. 2. XEDAPEN GEHIGARRIA Erlijioa Ikasturtea hasi baino lehen, erlijioa ikasi nahi duten ala ez adieraziko dute adinez nagusi diren ikasleek eta adingabekoen gurasoek edo tutoreek. Erlijioa hautatzen ez dutenek Balio Sozialak eta Zibikoak landuko dute LHn, eta Balio Etikoak DBHn, Erlijioaren curriculuma zehaztea erlijio bakoitzeko agintarien eskumena da Espainiarekin izenpetutako Erabakiei jarraituz. 3. XEDAPEN GEHIGARRIA DBH eta beste irakaskuntzak uztartzea Musikako eta dantzako arte- ikasketa profesionalekin uztartzeko aukera emango dute ikastetxeek. Sailak ezohiko eskolatze-neurriak baimendu ditzake errendimendu handiko kirol-jarduerak egiten dituzten ikasleentzat
49
4. XEDAPEN GEHIGARRIA Helduen Hezkuntza.
Helduei eskaintza egingo zaie, modu presentzialean edo urrutikoan. Moduluka antolatuko da, hiru gradutan. Berariazko curriculum baten arabera garatuko da, Dekretu honen II. Eranskineko curriculuma egokituz. Aurretiko esperientziak eta jakintza aitortu eta balioztatuko dira. 18 urtetik gorakoek graduatua zuzenean lortu ahal izateko probak antolatuko dira aldizka. Berariazko programak sustatuko dira. Esaterako, euskarazko eta gaztelaniazko oinarrizko hizkuntza-trebetasunak etorkinentzat… 5. XEDAPEN GEHIGARRIA Hezk-sistema hobetzeko plana Sailak hobetzeko plan berri bat aurkeztuko du: irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntzarekin lotutakoak; elebitasuna sendotzeko neurriak, atzerriko lehen hizkuntza komunikazio-hizkuntza gisa orokortu, hezkuntza inklusiboa, ikastetxeen autonomia… XEDAPEN INDARGABETZAILEA 175/2007 Dekretua indargabetzea
50
L.H.-ORDUTEGIA
Presentaciones similares
© 2024 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.