La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Erakundea: ACABE, ANOREXIA ETA BULIMIAREN AURKAKO ELKARTEA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Erakundea: ACABE, ANOREXIA ETA BULIMIAREN AURKAKO ELKARTEA"— Transcripción de la presentación:

1 Erakundea: ACABE, ANOREXIA ETA BULIMIAREN AURKAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: TALDEAK, HITZALDIAK, JARDUNALDIAK ETA HARRERAK 2012/2013 Harrera, prebentzioa, jarraipena eta tratamendurako motibazioa lantzeko programa; norbere burua laguntzeko taldeak; aisialdiko tailerrak; baliabide pertsonalak sustatzea; eta gizartea sentsibilizatzeko jarduerak. Erakundeak Boluntako Ganbaran daukan egoitzan egingo dira jarduera horiek (Erronda kalea – Bilbo). Elikaduraren nahasmendua (anorexia, bulimia, etab.) duten Bizkaiko 417 laguni eta beren senideei zuzenduta dago (305 emakume eta 112 gizon), haien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, BFA, Erakunde Eskatzailea

2 Erakundea: ACAMBI, BULARREKO MINBIZIAREN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua : BILBO Proiektua: LAGUNTZA PSIKOLOGIKOKO PROGRAMA Programak bularreko minbizia duten Bizkaiko 350 lagun eta euren familiei zuzendua, banakako eta taldeko terapia eta boluntariotza-laguntza terapiaren bitartez beren emozio-erreakzioak eta zailtasun psikosozialak murrizteko, arazoak konpontzeko estrategiak garatzeko, elkarteko kideen arteko harremana sustatzea solidaritate sentimenduak bultzatzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

3 Erakundea: ACCU BIZKAIA CROHN ERITASUNA ETA ULTZERADUN KOLITISA DUTEN GAIXOEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: HHG (HESTEETAKO HANTURAZKO GAIXOTASUNA): SENIDEEI LAGUNTZA Arreta eta laguntza Programa Bilbon, hesteetako hanturazko gaixotasunen bat duten pertsonen 417 senideei zuzendua. Auto-laguntza, huste eta euste emozionalerako esparruak sortzen dira, senideentzako prestakuntza eskaintzeaz gain, egunerokotasunari aurre egiteko giro egokia eta baikorra lortzeko erremintak eskura ditzaten. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, Erakunde Eskatzailea

4 Erakundea: ADELA, ALBOKO ESKLEROSI AMIOTROFIKOAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ELA GAIXOTASUNEAN BIZI KALITATEA ELA gaixotasuna duten 60 pertsonari eta beren senide nahiz zaintzaileei zuzendutako banakako eta etxez etxeko Laguntza Psikologikoa emateko programa, taldekako laguntza psikologikoa, dolu-taldeak, Errehabilitatzeko Jarraibideak, Fisioterapia saioak lokalean eta, nagusiki, norbere etxean, eta Terapia Okupazionala. Horren xedea bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu integrala eskaintzea da, ahal den heinean, autonomia pertsonalari eusteko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Erakunde Eskatzailea

5 Erakundea: ADEMBI, ESKLEROSI ANIZKOITZAREN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ESKLEROSI ANIZKOITZA DUTENEN AUTONOMIA SUSTATZEKO TAILERRA Esklerosi Anizkoitzak jotako Bizkaiko 57 laguni ―42 emakume eta 15 gizon― zuzendutako banakako jarraipen zerbitzua, bai egoitzan baita etxean bertan ere. Honako hauek dira eskainitako zerbitzuak: konpainia, prebentziorako esku-hartze fisikoa, kudeaketak egiteko laguntza, senideentzako atsedena eta egunez eguneko bizitzaren alderdi guztietarako laguntza. Honekin, autonomia, segurtasuna zein harreman sozialak sustatu eta beren gaitasunen garapena piztu nahi da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Erabiltzaileak, Erakunde Eskatzailea

6 Erakundea: AFISES, SESTAOKO EZINDUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: SESTAO Proiektua: AFISES ALDIZKARIA Hiruhileroko aldizkari bat argitaratzea, Erakundean burutzen diren ekintzak ezagutarazteko eta udal gaien zein Sestaon desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen intereseko beste datu batzuen berri emateko. 294 bazkideen (101 emakume eta 193 gizonezko) eta gizarte-eragileen artean banatuko da. Epea: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Sestaoko Udala, Erakunde eskatzailea

7 Erakundea: ALCER BIZKAIA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: MENTALIZAZIO SOZIALA Gizarte-sentsibilizaziorako programa, gizartea organoak eta transplanterako ehunak ematen sustatzeko, hedapen-ekintzen eta sentsibilizazioaren bidez: Giltzurrunaren Munduko Eguna, earen Astea, jardunaldiak eta “Vivir cada día” aldizkaria argitaratzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio Publikoak, Erakunde Eskatzailea

8 Erakundea: APNABI, AUTISMOAK ETA AUTISMOAREN ESPEKTROKO BESTE NAHASTE BATZUK ERAGINDAKOEN GURASOEN BIZKAIKO ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AUTISMOAREN ALORREKO NAHASMENDUAK DAUZKATEN PERTSONEN BEHARRIZANEN ERANTZUNA Esku-hartze fisioterapeutikoa erakundeak Deustun eta Arrigorriagan dituen zentroetan, baita udalekuetako programak senideek atsedena hartzeko uztaila eta abuztuan; autismo espektroaren nahasteak pairatzen dituzten eta etengabeko laguntza behar duten 143 adingabeei zuzenduta dago, 37 neska eta 106 mutil. Helburuak honako hauek dira; familiarteko ingurutik kanpoko ekintza komunitarioen normalizazioa, integrazioa eta parte hartzea bultzatzea eta euren senideek pairatzen duten gainkarga fisiko eta emozionala arintzea, betiere, atsedenaldia eskainiz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Erakunde Eskatzailea

9 Erakundea: EUSKADIKO OSTOMIZATUEN ETA INKONTINENTEEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: OSTOMATIZATUEN HARRERA, INFORMAZIOA, AHOLKULARITZA ETA LAGUNTZA / ARGIA ALDIZKARIAREN EDIZIOA. XXV. URTEMUGAREN ARGITALPENA. Ostomia jasan berri dutenen harrera eta atentzioa emateko programa garatzea eta finkatzea; aholkularitza eta informazioa; zabalkunderako hitzaldi eta konferentzien programa; osasun-hezkuntza; gizarteratzeko eta aisialdi inklusiborako jolasak eta XXV. Urteurrenaren aldizkaria. Programa hau bazkideri zuzenduta dago: ostomizatuak, aurre-ostomizatuak, senideak eta herritarrak, oro har. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Erakunde Eskatzailea

10 Erakundea: ASEBI, BIZKARREZUR BIFIDOKO ETA HIDROZEFALIAKO BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA BIZKARREZUR BIFIDOA ETA HIDROZEFALIA DITUZTENENTZAT ETA BEREN SENIDEENTZAT BIZKAIAN Erakundeak Deustun, Santutxun eta Getxon dituen lokaletan eskainitako atentzio integraleko programa, Bizkarrezur Bifidoa eta Hidrozefalia dituzten 45 gazteei (25 emakume eta 20 gizon) eta beren 30 familiei zuzendutakoa. Beraien autonomia eta garapen pertsonal zein profesionala eragozten duten zailtasunak –fisikoak zein psikologikoak- gainditu edo arintzeko trebeziak eta estrategiak garatzen laguntzea da programa honen xedea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Eusko Jaurlaritza, Bilbo eta Zornotzako Udalak, Erakunde Eskatzailea

11 Erakundea: ELGIZEL, URDAIBAIKO ELBARRIAK GIZARTERATZEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: GERNIKA-LUMO Proiektua: ESKUALDEAK GUZTIONTZAT Busturialdeko irisgarritasun-gida sortzea. Katalogoak establezimendu publiko eta pribatuak eta ezgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial eta adimenezkoa duten pertsonentzako ibilbide irisgarriak barne hartuko ditu. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Etsaiak M.T.E.

12 Erakundea: IZARBIDEAN, ADIMEN URRITASUNA DUTENEN ALDEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: MARKINA-XEMEIN Proiektua: IZARBIDEAN 2012, GIZARTEAN ESKU HARTZEKO PROGRAMA. Erakundeak desgaitasuna pairatzen duten Lea Artibaiko 24 pertsonari -9 neska eta 15 mutil- eta euren familiei eskainitako zerbitzuak hobetzea eta zabaltzea, garatzen dituzten programen bidez: TOPAGUNE Eguneko Zentroa, aisialdi eta denbora librea, kultura, kirola, parte-hartze eta laguntza espezializatua eta komunikazioa nahiz boluntariotza sustatzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea, BFA, Lanbide, partaide-kuotak, Udalak eta enpresak

13 Erakundea: GARMITXA, EIGk BIDERATU GABEKO URDAIL HESTEETAKO ALERGIA ANITZAK DITUZTENEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GARMITXA: JANARIRIK GABEKO BIZITZA, KONTZIENTZIATZEKO ETA ZABALTZEKO EKINTZAK Urdail-hesteetako alergiak eta jakiekiko erabateko jasanezintasunari buruz gizartea kontzientziatzeko eta gaia zabaltzeko ekintzak. Patologia hau ezagutaraztea da helburua, bizitzaren hainbat alorretan izan daitezkeen bazterketa-motak eta gizartean aurkitutako oztopoak desagerrarazteko. Halaber, gaitz honen kausak eta tratamendua topatzeko ikerketak martxan jartzea lortu nahi dute. Iraupena: 12 hilabete

14 Erakundea: SANTA RAFAELA MARIA JESUSEN BIHOTZEKO MIRABEAK IKASTETXEKO IKASLE OHIEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: LAN ARLOKO GARAPENA ETA GARAPEN PERTSONALA Proiektu sozio-hezitzailea martxan jartzea, Erakundearen Zorrotzako Zentro Okupazionalean, Bizkaiko 78 pertsonei zuzendua, 24 eta 64 urteen artekoa, adimen-desgaitasunak dituztenak. Laneratze-eremuan, baita laguntza pertsonal eta sozialean ere zentratuko da. Helburua garapen laboral, pertsonal eta soziala lortzeko baliabide eta tresnak lortzea da, eta horrela, egunerokotasunean sortutako zailtasunak gutxitzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea, Barclays Fundazioa

15 Erakundea: EAEko GIBELEKO GAIXO ETA TRANSPLANTATUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: EAK LORTZEKO KANPAINAREN ETA ELKARTEAREN PUBLIZITATEA Zabalkunderako materiala diseinatu eta egitea, jardunaldiak antolatzea eta aldizkari bat egin eta banatzea. Hau guzti hau Erakundea ezagutzera emateko eta organoak ematearen garrantziaz bizkaitarrak sentsibilizatzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

16 Erakundea: AFA-BIZKAIA, ALZHEIMER GAIXOEN SENIDEEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ALZHEIMERREN GAIXOTASUNA DUTENEN ETA BEREN SENIDEEN ZAINKETA INTEGRALA Basaurin eta Bilbon (BBK-k Jose M. Olabarri kalean lagatako lokalean), hasierako fasean dauden gaixoekin, psiko-estimulazioko tailerrak, plan terapeutiko trinkoa, eguneroko plan terapeutikoa eta terapiak egitea. Proiektua Alzheimerren gaixotasuna duten 376 lagunengana (228 emakume eta 148 gizon) zuzenduta dago. Horren bidez, haien eguneroko autonomia funtzionala luzaroan mantendu daiteke, aldaketen aurrean moldatzen lagunduta. Gainera, zaindari nagusiei zuzendutako arnasa hartzeko jardunaldia eta tailerrak egongo dira. Halaber, Alzheimerren Munduko Eguna dela eta, sentsibilizatzeko eta zabalkunderako ekintzak egingo dira. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Basauri eta Getxoko Udalak, BFA, Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea

17 Erakundea: EAEko FIBROSI KISTIKOAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: EUSKAL HERRIA Proiektua: JARDUERAK MANTENDU ETA BURUTZEA Fibrosi Kistikoaren Egun Nazionala Ospatzea, jardunaldi teknikoak, ondo arnasteko bainuetxe termala eta transplantea egiteko zorian daudenen familientzako laguntzak, Fibrosi Kistikodun pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Erakunde Eskatzailea

18 Erakundea: ATENTZIO DEFIZITA DUTEN HIPERAKTIBOEN ELKARTEA, AHIDA
Jarduera-eremua: GETXO Proiektua: TDHA GAIXOARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIO, INFORMAZIO ETA PRESTAKUNTZA. Informazio materiala diseinatu eta egitea, eta aholkularitza nahiz sostengu zerbitzu bat garatzea, Bizkaiko Atentzio Defizita Hiperaktibitatearekin duten 400 ume, gazte eta euren familientzat hainbat ekintzaren bidez. Hauetan, bakarkakoetan zein taldekakoetan, gaixoek, euren gurasoek eta euren hezitzaileek parte hartuko dute. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Dohaintzak, Getxo eta Bilboko Udalak, BFA, Erakunde Eskatzailea

19 Erakundea: BASAURIKO GORREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BASAURI Proiektua: BASAURIKO GORREN ELKARTEAREN WEB KORPORATIBOA DISEINATZEA ETA SORTZEA Erakundearen webgune korporatiboa sortzea, hiru eledun webgunea (gaztelera, euskara eta zeinu hizkuntza) eta edozein urritasun duten pertsonentzat erabilerraza. Webguneak gorren elkarteen arteko mugimenduko beste elkarteekiko lotura dauka, eta baita Zeinu. tv-rekin ere (Euskal Gorrak, Gorren Elkarteen Federazioaren Internet bidezko telebistara lotura, Zeinu Hizkuntza erabiltzen duena hain zuzen). Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea

20 Erakundea: AIC LUISA DE MARILLAC ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: CHATILLON Bilboko Arangoitiko auzoan ezintasuna pairatzen duten 15 eta 47 urte bitarteko 14 pertsona, 7 emakume eta 7 gizon, eta euren familientzako -bereziki baliabide ekonomiko, hezkuntza-baliabide gutxiko eta gizarte-bazterketarako arriskua duten amentzako-, programa sozio-hezitzailea. Hau, garapen pertsonala, oinarrizko kontzeptuen errefortzua, gurasoen eskola, banakako esku-hartze psikologikoa, musika, ariketa fisikoa eta osasunaren bitartez egin nahi da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, BFA, Iberdrola Fundazioa, Erakunde Eskatzailea

21 Erakundea: ASPARBI, PARKINSONEN GAIXOTASUNAREN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: PARKINSON GAIXOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA INTEGRALA Erakundeak Sarrikon duen egoitzan Parkinsonen gaixotasuna duten 537 pertsonari (260 gizon eta 277 emakume) eta beren familiei zuzendutako arreta integraleko programa garatzea. Helburu nagusia beren bizi-kalitatea hobetzea eta mantentzea da, errehabilitazio-terapien, fisioterapiaren, logopediaren, masaje terapeutikoaren eta musikoterapiaren bidez. Horrez gain, laguntza-neurriak hartu, oztopoak kendu, eta Parkinsonaren Nazioarteko Eguna (apirilak 11) dela-eta, sentsibilizazio-kanpaina bat garatuko da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

22 Erakundea: ADURCO, ADIMEN URRIKOEN ALDEKO URIBE KOSTAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ZENTRO ETA ETXEBIZITZEN EGOKITZAPENA IRISGARRITASUN, SEGURTASUN ETA HIGIENEARI DAGOKIENEZ Eguneko arreta-zerbitzua, zerbitzu okupazionala eta etxebizitza berritzea eta egokitzea, batetik, irisgarritasun fisikoa hobetzeko, eta bestetik, instalazioak saneatzeko, hobetzeko eta hornitzeko, leku erosoa, segurua eta osasuntsua eskaini ahal izateko Erakundearen zerbitzu horien adimen urriko 159 erabiltzaileei. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Once Fundazioa, F. Antoni Serra, F. Telesforo Arteche

23 Erakundea: BIZKAIKO DIABETE ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: DIABETEA KONTROLATZEN IKASTEN Kantabria eta Bizkaiko aterpetxeetan hezkuntza diabetologikoari buruzko udalekuak antolatzea. 10 eguneko iraupena dute, Bizkaiko 7-18 urte bitarteko 80 adingaberi zuzentzen zaizkie eta pediatriako nahiz endokrinologiako mediku espezialistek ematen dituzte. Helburua Diabetea ezagutzen eta kontrolatzen erakustea da, fisikoki eta psikologikoki egoera hobetzea eta gaixotasunaren tratamenduan autonomia handiagoa lortzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Laborategi, Parte hartzaileak Erakunde Eskatzailea

24 Erakundea: LARINGEKTOMIZATUEN ETA AHOTSAREN ELBARRIEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AISIALDI INTEGRATZAILEA ETA ERREHABITATZAILEA “Astialdiko Egunak” proiekturako materialak erostea eta ekimen hau garatzea, Bizkaian dauden laringektomizatuei arreta eskaintzeko Erakundeak egiten duen programa integralaren barruan, ondorengo ekintzen bidez: ahots esofagikoaren irakaskuntza, ospitalerako eta etxerako bisitak, aisialdi eta kultur arloko ekintzak, txangoak eta mahai-jokoen txapelketak, foniatra, logopeda eta kolektibo honekin lotutako bestelako profesionalekin egindako jardunaldi eta hitzaldiak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

25 Erakundea: ASPACE - BIZKAIA GARUN PARALISIA DUTENEI LAGUNTZEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ASPACE-BIZKAIAren ZERBITZUEN KALITATEA HOBETZEA. Erakundeak Bizkaian kudeatzen dituen hainbat asistentzia-baliabideetako ekipamendu eta egokitzapena, informazio-tresneria eta laguntza teknikoak, lagundutako komunikazio-taldeak, atentzio goiztiarreko zerbitzuak eta aisialdi eta denbora librea, jardunaldi teknikoak eta Geurea informazio-aldizkaria, garuneko paralisia duten 578 pertsona, 287 gizon eta 291 emakume eta euren familien atentzio-kalitatea hobetu nahian. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio publikoak, beste batzuk, Erakunde Eskatzailea

26 Erakundea: ASPANOVAS, MINBIZIDUN HAURREN GURASOEN EUSKADIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: MINBIZIA DUTEN HAURRENTZAKO ARRETA PSIKOSOZIALA ETA OSPITALERATUTA DAUDEN HAURRENTZAKO OSPITALE ANIMAZIOA Haur-minbiziaren kontrako Gala ospatzea, eta Gurutzeta eta Basurtuko Ospitaleetako Onkologia Pediatrikoaren Unitateetan erakundearen programa garatzea. Programa horren helburua da minbizia duten 100 umeren familiei estaldura ematea, behar psikologiko, sozial eta ekonomikoetarako, informazioa eta aholkularitza ematea dauden baliabideei buruz, laguntzea eta laguntza ekonomikoak ematea harrera etxeetan egoteko, farmazia-gastuei aurre egiteko, protesien, desplazamenduen eta otorduak ordainketarako..., gaixotasunak berekin dakartzan aldaketa psikologiko, harreman arloko, sozial eta ekonomikoak leuntzeko xedez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Eusko Jaurlaritza

27 Erakundea: ATCORE, BIHOTZAREN ETA BIRIKAREN GAIXO ETA TRANSPLANTATUEN EUSKADIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ORGANOAK EMATEKO SENTSIBILIZAZIO ETA KONTZIENTZIAZIO KANPAINA. Organoak emateko eta gaixotasun kardiobaskularrak saihesteko kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpaina martxan jartzea, honakoen bidez: hitzaldiak, ekaineko earen Egunaren ospakizuna, iraileko Bihotzaren Munduko Eguna eta abenduaren 3an gutxi gora behera ospatzen den Bihotz eta Biriken astea -lehenengo bihotz transplantea egin zen eguna-. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Bizkaiko Udalak

28 Erakundea: ATECE BIZKAIA, HARTUTAKO GARUN KALTEAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ATENTZIO INTEGRALA HARTUTAKO GARUN KALTEA DUTENENTZAT ETA BERE SENIDEENTZAT Programa bat abian jartzea esku-hartze psiko-soziala, informazioa eta aholkularitza, terapia psikologikoa, eta senideentzako eta aisia nahiz astialdirako eskola jorratzeko. Garunean Hartutako Kalteak eragindako pertsonak dituzten 152 sendiei zuzenduta dago eta Erakundeak San Inazion duen egoitzan burutuko da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Basauri, Galdakao, Getxo, Zornotza eta Zamudioko Udalak, BFA, FEATECE eta Erakunde Eskatzailea.

29 Erakundea: FIBROMIALGIA ETA ASTENIA KRONIKOAREN EUSKAL ELKARTEA
Jarduera-eremua: ESTATUA Proiektua: SENTSIBILIZATZEKO ETA ZABALTZEKO KANPAINA: LSC ARGITALPENA AVAFASen berri ea den “La Sana Crítica” aldizkariaren ale argitaratzea eta banatzea (gaitzak hartutakoak, elkarteak, erakunde sozio-sanitarioak, herri-erakundeak, Zientzia Medikoen Akademia eta Fribromialgiari nahiz Astenia Kronikoari lotutako Bizkaiko zein EAEko beste gizarte-eragile batzuk). Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Bilboko Udala

30 Erakundea: AVIFES, BIZKAIKO GAIXO PSIKIKOEN ETA SENIDEEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: 25 URTEZ BURUKO GAITZA DUTEN PERTSONEI ETA EUREN FAMILIEI LAGUNDUZ: GIZARTERATZEKO PROGRAMAK Ezkerraldean Eguneko Zentro berri bat martxan jartzea eta bi programa garatzea: aisialdi asebetegarria eta inklusiboa (200 pertsona Aisialdi Klubetan; asteburuko irteeretarako 180 plaza; oporraldietarako 90 plaza); bizikidetza-gunetik bertatik eraikitzen den bizitza autonomoari laguntza (45 gune atendituak, 103 lagun) eta buruko gaitza duten pertsonen senide zaintzaile gertukoenei laguntza. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Gandarias Fundazioa, BFA, Udalak eta Erakunde Eskatzailea

31 Erakundea: BENE, BIZKAIKO GAIXO NEUROMUSKULARREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: GAIXOTASUN NEUROMUSKULARRAK DITUZTENEN ETA EUREN ZAINTZAILEEN ATENTZIO INTEGRALA Bizkaiko gaixotasun neuromuskularrak dituzten 180 pertsonei eta euren laguntzaileei harrera, atentzio eta osasunaren sustapenaren programa. Honen helburua informazio-gunea, orientazio, topagunea eta elkarren laguntza sortzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea

32 Erakundea: BIDAIDEAK Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONENTZAT AISIALDI AKTIBOKO PROGRAMA. HONDARTZA DENONTZAT Ereaga, Plentzia, Laida eta Isuntzako hondartzetan lagundutako bainuaren aldeko programa. Mugitzeko urritasuna duten Bizkaiko pertsonari zuzenduta dago. Kualifikatutako begirale batzuek erabiltzaileei hondartzaren inguruan ibiltzeko eta bainatzeko beren-beregi diseinatutako laguntza teknikoak eskainiko dizkiete: gurpil anfibiodun aulkiak edo makulu bereziak eta moldatutako garraio-zerbitzua, uztaila eta abuztu osoan. Baita AdinekoBus programa ere, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako aisialdiko ekintzetarako ibilgailu egokitua, 60 urtetik gorako pertsonentzat ere. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea, beste Erakunde batzuk

33 Erakundea: BIDAILAN LANERATZEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: INFORMATIKA IKASGELA IRAUNKORRA Komunikaziorako mugak ezabatzea, informatikari buruzko ikastaroak eta monitorizatzeko eta laguntza teknikoei buruzko prestakuntzako jarduerak, desgaitasun larriak dituztenei zuzendutakoak. Horretarako, ikasgela informatiko iraunkorra atondu da, tresna informatikoak eta telematikoak nahierara erabiltzeko espazioa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

34 Erakundea: CODISFIBA, BARAKALDOKO URRITU FISIKOEN KOLEKTIBOA
Jarduera-eremua: BARAKALDO Proiektua: DESGAITASUN FISIKOA DUTEN BARAKALDOTARREN OSASUNA SUSTATZEKO ETA BIZI BALDINTZAK HOBETZEKO JARDUERA PROGRAMA. DESGAITASUN FISIKOA DUTENEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEA ETA GELDIKA ALDIZKARIAREN URTEROKO EDIZIOA Osasuna sustatzeko eta bizi-baldintzak hobetzeko programa bat abian jartzea Erakundeak Barakaldon duen egoitzan. Udalerri honetan desgaitasun fisikoa, mugitzekoa edo funtzionala duten 558 lagunei zuzenduta dago (310 gizon eta 248 emakume). Horretarako, hainbat jarduera burutuko ditu hurrengo ataletan: informazioa, orientabidea ematea, banakako zein taldekako aisia, garapen emozionala, osasun mentalaren hobekuntza, eta Desgaituen Nazioarteko Egunaren eta Geldika aldizkariaren bitartez gizartea sentsibilizatu zein kontzientziaraztea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea, BFA

35 Erakundea: DOSANBIZ, BIZKAIKO ODOL EMAILEEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: EUSKAL HERRIA Proiektua: EUSKADIKO ODOL EEN WEBGUNEA Euskadiko Odol een webgunea sortzea, gaur egun sarean duen aurkezpena hobetzeko eta EAEko hiru lurraldeak webgune bakarrean batzeko. Bertan jasoko dira odol-emateari buruzko alderdi orokorrak: odol-ematearen betekizunak, ezaugarriak eta motak; informazio korporatiboa; eta odola ateratzeko lekuen zein ordutegien kontsulta. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

36 Erakundea: EGUNABAR, PSIKIATRIA ERABILTZAILEEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ESKIZOFRENIA ETA NAHASTE BIPOLARRA DUTEN PERTSONEKIN, SENIDEEKIN ETA KOMUNITATEAREKIN GIZARTERATZEKO ESKU HARTZEA Auto-laguntza eta birgaitze psiko-sozialeko programa, erakundeak Boluntan, Ganbaran, duen egoitzan, Bilboko Erronda kalean. 18 eta 65 urte arteko psikosi kronikoa duten 35 pertsonari dago zuzenduta (20 emakume eta 15 gizon) honako zerbitzuen bidez: informatzea; orientabidea ematea; eta sentsibilizatzeko zerbitzuak; gizarte-sustapena; arlo sozio-sanitarioa eta psiko-soziala; aisialdia eta astialdia. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Erakunde Eskatzailea

37 Erakundea: EIE-APSE, EUSKADIKO ITSUGORREN ALDEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ERAKUNDEA HORNITZEA Bideo-kamera eta mugikor terminal bana erostea, itsugorren prestakuntza-jarduerak, atentzioa eta sozializazioa eta haien Bizkaiko euskarri-sareak hobetzeko, baita komunikazio-oztopoak murrizteko ere. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

38 Erakundea: EUSKAL GORRAK, GORREN ELKARTEEN FEDERAZIOA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: BILBO BIZI. GORRENTZAKO TURISMO GIDA IRISGARRIA Gorrentzat turismo gida irisgarria sortzea, testu- eta zeinu-hizkuntzadun bideoekin, QR kodeak erabiliz (quick response barcode, «erantzun azkarreko barra-kodea»). Bilbo bisitatzean, turista gorrek bideoaren formatuan gidaren edukiak erabili ahal izango dituzte zeinu-hizkuntzako interpretearen eduki behar gabe. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, Erakunde Eskatzailea

39 Erakundea: BIZKAIKO KIROL EGOKITUAREN FEDERAZIOA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: INKLUSIORAKO KIROLA Integraziorako kirol-guneak sortzea, modu bikoitzean: kirol askotarikoa eta kirol zehatzena. Bizkaitar desgaitu guztiak dira horren jomuga eta arduradunak informatu, sentsibilizatu eta trebatzeko kanpaina egitea da. Horren bidez, desgaitasunaren alorrean diharduten elkarteetan kirola sustatu nahi dute. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Erakunde Eskatzailea

40 Erakundea: HELDU FEDERAZIOA
Jarduera-eremua: BARAKALDO Proiektua: DESGAITASUNARI BURUZ SENTSIBILIZATZEKO ADINGABEEI ZUZENDUTAKO KANPAINA Erakundearen bitartez, sentsibilizatzeko egunak antolatzea BECeko Eguberriko Umeen Parkean. Ikastetxe, elkarte eta desgaituen aisialdiko elkarteei zuzenduta dago. Horretarako, jolasak eta kirol-jarduerak egingo dira, batik bat, umeentzat. Ekintza horiek desgaituei buruzko ikuspegi berria hartzen lagundu behar diete. Era berean, ume desgaituek jarduera horiez gozatzeko aukera edukiko dute. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

41 Erakundea: FEKOOR, GUTXITASUN FISIKOA DUTENEN BIZKAIKO FEDERAZIO KOORDINADORA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: GUTXITASUN FISIKOA DUTENEN FAMILIAK ATSEDENA HARTZEKO JARDUERAK ETA GIZARTEA SENTSIBILIZATZEKO EKINTZAK Banakako laguntza, zaindarientzako prestakuntza eta esku-hartze ikastaroak, laguntza psikologikoa, Erakundeak Bilbon dituen lokaletan emateko. Baita, gizartea, erakundeak eta gutxitasun fisikoa edota organikoa dutenen kolektiboa bera kontzientziatzeko ekintza batzuk egitea ere, honako dinamika hauek sustatzeko asmoz: euren eskubideak eta parte-hartze soziala, aukeren berdintasuna, gizarteratzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, eta askatasunez hautatutako bizi-proiektua egiteko aukera. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: ONCE Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, BFA, Bilboko eta Getxoko Udalak

42 Erakundea: FUNDACION ARGIA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ELKARTEAREN ETXEA DISEINATZEA ETA BALIABIDE GISA PROBATZEA GAIXOTASUN MENTAL LARRIA DUTEN MENDEKO PERTSONAK LAGUNTZEKO elkartearen etxe bat sortzeko proiektu esperimentala abian jartzea. Hartzaileak gaixotasun mental larriko sexu bietako 40 lagun izango dira, Bizkaiko Osasun Mentaleko Zentroetatik bideratuta. Etxe hori gaixotasun mental larria dutenak atenditzeko sare sozio-sanitarioaren beharrizan eta itxaropenetara egokituko da eta, horren bitartez, ebidentziak lortu nahi ditugu ondoren abian jarri ahal izateko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Erakunde Eskatzailea

43 Erakundea: ZAINTZE EGOKIAK FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: INSTITUZIONALIZATURIKO NAGUSI KOLEKTIBO BATEN ERORKETA, OREKA ETA EGOERA FUNTZIONALARI BURUZKO IKERKETA, ZAINTZAREN KULTURAREN ALDAKETAREN BITARTEZ, EUSTE MURRIZTAILEAK KENTZEAREN METODOLOGIA APLIKATU ETA GERO. Bizkaiko egoitza publikoaren bilakaera aztertzeko ikerketa egitea. Honetan, eusteak kentzeko eta kudeatzeko Libera-Ger (Nagusia Askatu) metodologia ezarriko da, Pertsonaren Atentzioaren garapenaren bitartez. Zaintzaren paradigma berri honen ostean nagusi egoiliarren funtzionaltasuna hobetu den aztertuko da. Aldi berean, bai erabiltzaileen eta euren familien eta bai atentzio soziosanitarioaren profesionalen gogobetetzea ere aztertuko da. Emaitzei esker zaintzaren kultura aldatzea posiblea dela frogatuko da eta duintasunean, eskubideen errespetuan eta autonomiaren sustapenean oinarritutako paradigmara aurreratu ahal izango da. Honi esker, gaixotasunaren ikuspuntu soziala eta mendekotasunaren eta zahartzearen ikuspuntua hobetuko da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

44 Erakundea: ERAGINTZA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BURUKO GAIXOTASUNA DUTEN BIZKAITARREI ZUZENDUTAKO PRESTAKUNTZA, ORIENTABIDE ETA LANERATZE PROGRAMA Erakundeak Deustun duen egoitzan prestakuntza, orientabide eta laneratzeko programa bat eta Laguntza Psikologikorako Zerbitzua abian jartzea. Buruko gaixotasun kroniko larria duten 390 bizkaitarrei (136 emakume eta 254 gizon) zuzenduta dago, beraien oreka mentala hobetzeko eta urritasun psiko-soziala gutxitzeko asmoz, egoerak aurreikusi eta horiei eusteko. Gizarteratzea eta laneratzea lortzeko errehabilitazioko norbanako plana egingo da, adostuta, prozesu horretan aurreikusitako helburuak eta ondorioak ezartzeari begira. Halaber, Erakundeak Arrigorriagan kudeatzen duen Lavanindu zentro okupazionaleko irisgarritasuna sustatzeko programa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea

45 Erakundea: ESKLEROSI ANIZKOITZAREN EUGENIA EPALTZA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ESKLEROSI ANIZKOITZAREN GIZARTE SENTSIBILIZAZIO PROGRAMA ETA BUSTI ZAITEZ Busti zaitez Esklerosi Anizkoitzaren alde, Euskadik esklerosi anizkoitza duten gaixoei elkartasuna adierazteko ekitaldia. Uztailaren 9an ospatuko da, Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan eta Arabako igerilekuetan; Ezagutzak eguneratzeko eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta hauen familiakoen arteko elkarbizitzari buruzko jardunaldia. Euskalduna Jauregian ospatuko da, Esklerosi Anizkoitzaren Munduko eguna dela eta; lau hilean behin, aleko aldizkaria egitea eta banatzea. Erakundeko bazkideei eta sektoreko beste erakunde batzuei zuzenduta dago; Sentsibilizatu eta kontzientziatzeko jarduerak, Gaixotasunaren berri emateko, berari lotutako estereotipoak ezabatzeko eta errehabilitazio integraleko zentroetarako fondoak lortzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Udalak, Babesleak, Erakunde Eskatzailea

46 Erakundea: LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: NEGOZIO SOZIAL, BERRITZAILE ETA GIZARTERATZAILEAK ABIARAZTEKO PLATAFORMA Proiektua honetan datza: batetik, 2011n Berrikuntzarako Komunitate Pilotuan parte hartu zuten Lantegi Batuak-eko zeharkako langileei mekanika, erreminta, gune, ezagutza eta beharrezko trebetasun espezifikoak eskainiz, Bizkaiko lan-merkatuan, babestuan zein arruntean, desgaitasuna duten pertsonak sartzea. Honen bidez, laneratzea sustatzen eta ahalbidetzen duten ideia berritzaileen prozesu osoa, era azkar, autonomo, sistematiko eta integratuan eta bere egunerokotasunarekin bat eginda kudeatu dezaten lagundu nahi da. Horrez gain, Erakundearen gainontzeko zeharkako langileak berrikuntzaren ildo honetara mailaka erakartzea, prestatzea eta sartzea bilatu nahi da. Iraupena: 11 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

47 Erakundea: SAIATU FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ORAIN PARALINPIKOEN SASOIA DA. Joko Paralinpikoak bizkaitarrengana hurbiltzeko ekimena, Kirol egokitua eta hura praktikatzen dutenak nabarmentzeko xedez. Horretarako, ORAIN PARALINPIKOEN SASOIA DA izeneko kanpaina zuzenean zabalduko du eta SAIATU berri ea eta Euskal Paralinpikoak webgunea erabiliko ditu. Azken honetan jasoko dira Olinpiar Jokoei eta euskal kirolariek bertan izandako parte-hartzeari buruzko informazioak. Iraupena: 5 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

48 Erakundea: EAEko DOWN SINDROMEA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ADIMEN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ETA EUREN FAMILIEN AUTONOMIAREN ETA BIZI KALITATEAREN GARAPENA ETA SUSTAPENA Adimen desgaitasuna duten 294 pertsonari, 146 gizon eta 148 emakumeri, euren inguru hurbilenean eta bizitzako aro desberdinetan euren autonomia, inklusioa eta gaitasunak indartuko dituzten trebeziak eta laguntza bermatzea. Honela euren bizi-proiektuaren garapenean ahalik eta independenteenak izateko gai izango dira eta, beraz, Bizi Kalitate maila aproposa lortzeko. Adinari, beharrizanei, itxaropenei, bizitzaren aro desberdinei, familiaren egoerari eta etorkizuneko proiektuei doituko zaizkien hainbat ekintza edo programa burutuko dira. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea, BFA, Eusko Jaurlaritza, Udalak, Victor Tapia Fundazioa eta beste batzuk

49 Erakundea: FUTUBIDE-GORABIDE TUTORETZA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: MIRIBILLA-BILBO Proiektua: MIRIBILLA EGOITZA Miribillan BBK-k Erakundearen egoitza berria ipintzeko lagatako lokalak atondu eta ekipatzeko asmoz, bulegoko altzariak eta material elektronikoa erostea. Egoitza horretan tutoretza, babesa eta eskubideen bermea eskaintzen zaizkie desgaitasuna duten Bizkaiko 112 pertsonari (48 emakume eta 64 gizon), erabat gizarteratu daitezen eta bizi-kalitatea ezin hobea eduki dezaten. Iraupena: 7 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

50 Erakundea: GEU BE: BEHAR BEREZIEKIKO SENIDEEN ELKARTEA (AFNE)
Jarduera-eremua: DURANGO Proiektua: DURANGALDEAN ADIMEN ANIZTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO AISIALDI INKLUSIBOA Adimen urritasuna eta zenbait kasutan urritasun fisikoa duten 13 eta 37 urte arteko Durangaldeko 50 gazteri (30 mutil eta 20 neska) eta euren familiei zuzendutako proiektu soziohezitzailea. Erakundeak Durangon duen lokalean ekintza hauek garatuko dira: aisialdi eta astialdiko ekintzak, informatikako tailerrak, logopedia, musika, antzerkia, aldizkari bat eta kirol anitzeko programa (igerilekua, areto-futbola, saskibaloia eta gimnastika). Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Udalak, Beste batzuk, Erakunde Eskatzailea

51 Erakundea: GORABIDE, ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEN ALDEKO BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: HOBEKUNTZAK EGOITZETAKO GIZARTE AZPIEGITURETAN Sopuertako Haizea Egoitzan igogailu bat jarri, Basauriko Arteagoiti Egoitza egokitu eta hornitu eta Abadiñoko Atxarte Egoitzan leihateak berritzea, instalazioen segurtasuna bermatzeko eta laguntzaren kalitatea hobetzeko. Egoitza hauek arreta integrala eskaintzen die desgaitasun intelektual larria duten eta etengabeko laguntza orokorraren beharrean diren helduei. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

52 Erakundea: SAN JUAN DE DIOS ETXEA ETA KLINIKA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BIZITZAREN AMAIERAN ZAINTZEA Etxez etxeko zainketa aringarrietako zerbitzua, Ezkerraldeko 150 pazienteri eta 150 zaintzaile nagusiri zuzendutakoa. Horrela, gaixo terminalen etxea eurentzat lekurik egokiena izatea lortu ahal izango da, bertan ahalik eta denbora gehien emanez eta beren bizi-kalitatea hobetuz. Hau dena etengabeko arreta integralaren bitartez eskainiko da, honako erakundeekin lankidetzan: Lehen Mailako Arreta, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Santurtziko San Juan Jainkoarena Ospitaleko Zainketa Aringarrietako Unitatea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

53 Erakundea: HOME CARE LAB KOOPERATIBA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BERRIZ ETXERA Hospitaletik alta hartu eta etxera itzuli eta gero , kolektiboen behar sozio-sanitarioen eta informazio-, aholku- eta prestakuntza-alorretako diagnostikoa egitea. Hiru kolektibo horiek euren artean oso ondo desberdinduta daude: Basurtuko Ospitaleko Traumatologia Zerbitzuan alta emanda dauden eta zerbitzu horietan egon eta gero autonomia-maila galdu duten 85 urte baino nagusiak diren pertsonak; bestetik haiei laguntza ematen dien sare naturala, eta azkenik osasun-zerbitzuko eta gizarte zerbitzuko profesionalak. Iraupena: 21 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

54 Erakundea: AITA MENNI OSPITALEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: KOMUNIKAZIO ETA IRENSKETA NAHASMENDUAK ARTATZEARI BURUZKO GIDA IRUDIDUNAK ETA BIDEO DIDAKTIKOAK. Gidak eta dagozkion bideo didaktikoak sortzea, euskaraz eta gaztelaniaz, lesio neurologikoak dauzkatenengan prebalentzia handiko lau arazoak konpontzen laguntzeko: disfagia, afasia, disartria eta komunikaziorako ordezko sistemen hautaketa eta ordenadoreen erabilera. Iraupena: 15 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

55 Erakundea: MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEAREN BIZKAIKO BATZORDEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: LARRUAZALEKO MINBIZIARI AURREA HARTZEKO KANPAINA: “PRÍNGATE AL SOL!” (“KOIPETU EGUZKITAN!”) – MINBIZIA AURRERATUTA DUTENEI ATENTZIOA EMATEKO PROGRAMA Eguzkitan edo argiaren beste iturri batzuetan behar ez den moduan egoteak dakartzan arriskuen berri emateko, horri buruz hezteko eta kontzientzia pizteko kanpaina estrategikoa. Halaber, Bizkaian minbiziaren azken fasean daudenei zuzendutako atentzio psiko-sozialeko Zerbitzua egongo da hurrengo helburuetarako: gaixoaldian laguntza eta jarraipena eskaintzeko, autonomia sustatzeko eta beren bizi-kalitatea hobetzeko. Hori guzti hori, diziplinarteko ekipo baten ekintza integral eta koordinatuaren bitartez, sistema sanitario eta sozialarekin lankidetzan. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, BFA, Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea

56 Erakundea: KULTURA, COMMUNICATION Y DESARROLLO (KCD)
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BILBOKO “FILME SOZIALAK" NAZIOARTEKO ZINEMA IKUSEZINAREN 4. JAIALDIAN, DESGAITASUNAK DITUZTENEN PERTSONENTZAKO ALTERNATIBA KULTURALAK. Bilbo eta Bizkaian desgaitasunak dituzten kolektiboen integrazio sozialerako aisialdi eta denbora libreko jarduerak, kolektibo bakoitzaren beharrei erantzuna emanez. Jarduera hauek, Bilboko “Filme Sozialak" Nazioarteko Zine Ikusezinaren 4. Jaialdiaren barnean kokatzen dira, eta baita honen ostean Bizkaian, beste probintzia batzuetan eta nazioart an eskainiko diren emanaldien barnean ere. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, Emakunde, EHU, RENFE, El Correo, Erakunde Eskatzailea

57 Erakundea: LEVAR, ARTRITIS ERREUMATOIDEA DUTEN GAIXOEN BIZKAIKO LIGA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ARTRITISA: BIZITZA KALITATEA Fisioterapia-programa bat abian jartzea, artritis erreumatoideak eta antzeko gaixotasunek (psoriasikoa, gazte idiopatikoa eta espondiloartritisa) jotako 25 pertsonari zuzendua (6 gizon eta 19 emakume). Honako helburuak ditu: beren narriadura arina saihestea, beren ezintasun osoa baino lehenagoko autonomia luzatzea, artikulazioei eraso egin barik mugikortasuna errazten duten jarrerak ikastea, gaixotasunak sorrarazten duen mina leuntzea, eta beren bizi-kalitatea hobetzea. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

58 Erakundea: ONCE, ESPAINIAKO ITSUEN ERAKUNDE NAZIONALA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: “GUZTIONTZAKO MUNDUA GIZARTE INKLUSIBOAREN ALDE“ SENTSIBILIZAZIO PROGRAMA Urrian Abandoibarrako pasealekuan Kaskabelen Lasterketa egingo da. Guztiontzako irisgarria izango da, batez ere, desgaitasuna dutenentzat, eta bakoitzari dagozkion euskarriak egongo dira: gidariak, gurpildun aulkiak, makilak eta “Guztiontzako mundua, desgaitasunak gainditzea” Nazioarteko Lehiaketaren argazkien erakusketa. Hori guzti hori, desgaitasunen bat dutenen arazoei buruz bizkaitarrak sentsibilizatzeko asmoz egingo da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, BILBOko Udala, AFA, Caja Vital, GFA, Kutxa, Erakunde Eskatzailea

59 Erakundea: BILBOKO ERRUKIETXEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: MENDEKO PERTSONENTZAKO EGOKITUTAKO GERIATRIA EKIPAMENDUAK ETA LAGUNTZA TEKNIKOAK LORTZEA Erakundeak Bilbon duen Egoitzarako mendeko pertsonentzako egokitutako ekipamenduak eta bestelako laguntza teknikoak lortzea. Hauek, Bizkaiko Lurralde Historikoko 237 pertsona nagusientzat, gehienbat menpekotasun handia dutenei atentzio oso eta jarraitua ematea dute helburu. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

60 Erakundea: USOA LANTEGIA SOZIETATE UNIPERTSONALA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GUTUNAK POSTONTZIETAN BANATZEA. Mediapost enpresarentzat Barakaldon posta eta publizitatea banatzeko zerbitzua profesionalizatzea eta desgaitasuna duten 17 lagunentzako lana sortuko duen kudeaketarako plataforma berria ezartzea. Pertsona horien %40 emakumeak izango dira. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

61 Erakundea: GALLARRETA LANTEGIAK
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: INFORMATIKA GELA SORTZEA Interneterako konexioa duten ekipo informatikoak erostea eta Informatika Gela abian jartzea, Abanto-Zierbenan Erakundeak daukan Zereginetarako Zentroko helburuen jarduera osagarriak egiteko xedez. Zentro horrek adimen-desgaitasun ertain eta larria duten 27 laguni gizarteratzen eta laneratzen laguntzen ditu. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea

62 Erakundea: ULERTUZ, UME GORREN SENIDE ETA LAGUNEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ENTZUMEN URRITASUNA DUTEN HAUR ETA GAZTEEN FAMILIEI INFORMAZIOA, AHOLKULARITZA ETA ORIENTAZIOA Erakundeak Bilbon duen egoitza egokitu eta hornitzea. Bertan Bizkaiko 421 pertsonari arreta egiten zaie, haien artean entzumen-urritasuna duten 124 adin txikikori. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: arreta eta laguntza emozionala; etxez etxeko bisitak; guraso-eskola; zeinu-hizkuntzei buruzko ikastaroa; ukitutakoei laguntza emateko tratamendua; informazioa; aholkularitza; orientabidea; eta dibulgazioa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, FEVAPAS, BFA, Erakunde Eskatzailea


Descargar ppt "Erakundea: ACABE, ANOREXIA ETA BULIMIAREN AURKAKO ELKARTEA"

Presentaciones similares


Anuncios Google