Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porCristián Marín Casado Modificado hace 6 años
1
Komunismo Platonikoa Platonek dio maila gorenekoek ez dutela jabego pribaturik eduki behar. Honek jabego pribatua defendatzen du, baina estatuak kontrolatzen duen jabegoa, ordea. Korrupzioarekin amaitu nahi bada, esaten du klase altuek ere dena, hau da, jabetza guztiak komunean edo elkarturik eduki behar dituztela, bizitza komunitarioa aurrera eramateko. Ondasun guztiak bateratu behar direla eta familia bakarra sortu. Platonen komunismoa marxena baino erradikalagoa dela ere esan daiteke.
2
Iraultza Errusiarra Errusiako iraultza Leninen lidertzapean egin zen.
Hau kausa batzuen ondorioz izan zen: -kausa ekonomikoak -kausa sozialak -kausa politikoak Bi iraultza egin ziren: -Otsaileko iraultza -Urriko iraultza (garrantzitsuena) Honen ondoren gerra zibilari ekin zioten.
3
Vladimir Lenin 1870ko apirilaren 22an jaio zen.
Errusiar iraultzailea, boltxevike alderdiaren burua, Sobietar Batasunaren lehen idazkari nagusia, eta Leninismo ideologiaren sortzailea izan zen. Tsarren aurkako ekintzak leporatu zizkioten. Errusiako egoera ez zitzaion batere justua iruditzen eta aldaketa bat behar zuela iruditu zitzaion.
4
GAUR EGUNGO KOMUNISMOA
Gaur egun komunismoa, Korean eta Kuban martxan dago baina beste zenbait herrialde ere komunistak dira. Txinan ere komunismoa dago martxan. Mao Zedong dugu pertsonaia garrantzitsua. Txinako Herri Errepublikako boterea hiru adar nagusitan oinarritzen da: Alderdia eta bere azpian dauden Armada eta Estatua. -Gobernua estatu sozialista da. Vietnamen Alderdi Komunistak kontrolatutako sistema baten bidez gobernatzen da. Laos beste herrialde komunista dugu, baina ez besteak bezain ezaguna. -Gobernua estatu komunista da.
5
Kuba 1950eko hamarkadan Kuban komunismoa ezarri zen.
Ekonomiaren ezaugarri nagusia planifikazio zentralizatua zen. Estatuak kontrolatzen zituen enpresa guztiak, meategiak.. Berdintasunezko gizartea ezarri zuten. Babes soziala oso zabala zen. Bultzatzaile garrantzitsuak: Che Guevara eta Fidel Castro.
6
Che Guevara Ernesto Guevara Argentinan, 1928an jaio zen eta Bolivian, 1967an hil zen. "Che" Guevara ezizenez ezagunagoa; iraultzailea, hainbat gerrilletako buruzagia, militarra, ministroa Kuban, medikua, politikari eta pentsalari ezkertiarra izan zen. Bere aitaren liburutegian zeuden Marx, Engels eta Freuden liburuen irakurle sutsua bihurtu zen. Gaztaroan Hegoamerikatan bidaia asko egin zituen. Gertaera guzti horiek Guevara gaztean demokrazia alderdikoiari, armadari, kapitalismoari eta inperialismoari mesprezua sortu zuten. Medikuntza ikasi zuen. 1951ean bidaia handi bat egin zuen bere lagun Alberto Granadosekin: Argentinako hegoaldeko miseria ikustera. Gero Guatemalara, non alderdi komunistan parte hartzea ukatu zuen. Hemen Hilda Gadea, jatorri indigenadun marxista bat ezagutu zuen eta honek, Fidel Castroren laguna zen Nico Lopez aurkeztu zion. 1954an, Guatemalatik kanporatua izan zen. Mexiko Hirira joan zirenean, Raul eta Fidel Castro ezagutu zituen. Che Fidel Castroren laguntzaile nagusia bihurtu zen eta Kubako Banku Nazionaleko lehendakari eta gero Industria Ministro izendatua izan zen.
7
Fidel Castro Fidel Alejandro Castro Kuban jaio zen 1926an.
Kubako iraultzako buruzagi zen Fulgencio Batista diktadorea agintetik bota zuenean, 2008ko otsailaren 24a arte. 1961ean, gobernu iraultzaileak bere burua marxismoaren jarraitzaile moduan definitu zuen. 1965ean Kubako Alderdi Komunista sortu zenetik, lehen idazkari kargua du. 2006ko abuztutik, osasun arazoak zirela eta, bere betebeharrak Raúl Castro anaiaren esku utzi zituen eta 2008ko otsailaren 18an presidente izateari uko egin ziola jakinarazi zuen. Otsailaren 24an bere anaia den Raul Castro hautatu zuten Kubako presidente berri. 1956. urterako, Fidel Castrok, Raúl anaiak, Ernesto Che Guevarak eta Camilo Cienfuegosek, beste 200 errebelderekin, Batistaren erregimenaren kontrako gerran jardun zuten, iraultzaren hasiera izan zen. Latinoamerikako hainbat buruzagi politikok Fidel miresten dutela adierazi dute; esate baterako, Evo Morales eta Hugo Chávez presidenteek. Castroren osasuna ahula da gaur egun; hiltzen bada, iritzi askoren arabera, herrialdearen sistema ekonomikoan eta politikoan aldaketak espero dira. Egun, noizean behin Granma egunkarirako iritzi artikuluak idazten ditu.
8
Mao Zedong Mao Zedong edo Mao Tse-tung Hunanen jaio zen 1893an eta Beijingen hil zen 1976an. Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako presidentea izan zen. Baita mundu mailako buruzagi komunista. Bere buruzagitzapean, 1949an, Alderdi Komunistak boterea eskuratu zuen Txina kontinentalean, Chiang Kai-Shek-en Kuomitang-eko nazionalistak garaitu ostean, Txinako Gerra Zibilari amaiera emanez. Maoren komunismoaren ikuspegiari maoismo deritzo, zeina nekazarien paper iraultzailea azpimarratzen baitu. Maoren gobernua, era berean, kanpaina ideologikoek ezaugarritu zuten, eta Aurreranzko Jauzi Handia edota Iraultza Kulturala azpimarratu behar dira.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.