Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porHéctor Carrasco Ruiz Modificado hace 6 años
1
ELKARREKIN BIZI Elkarlan Elkarbizitza Elkarbide Elkartze Elkarrizketa
Elkarrekintza Elkarlan Elkartze ELKARREKIN BIZI Elkarrizketa Elkarkide Elkarbide Elkargune
2
elkarrekin izan zorionaren bila Adi zure pentsamenduei
hitz bihurtzen baitira, adi zure hitzei ekintza bihurtzen baitira, adi zure ekintzei ohitura bihurtzen baitira, adi zure ohiturei zure nortasuna bihurtzen baitira, adi zure nortasunari zure patua izango baita elkarrekin izan zorionaren bila Johann Wolfgang Goethe ( ) iturriak gida eranskina aurkezpenaren bukaera
3
HERRITARTASUNAREN HEZKUNTZARAKO MATERIAL DIDAKTIKOA: ELKARREKIN BIZI IKASTUNITATEA
- ELKARREKIN BIZI ikastunitatea erabiltzeko argibide praktikoak (gida). Ikastunitatearen material guztia eskura dago word formatuan ere ERANSKINA izeneko atalean. - ELKARREKIN BIZI ikastunitateak lau zati ditu: 1. ELKARREKIN IZAN: honako atal hauez osatua dago: a. ELKAR-IZAN (Tich Naht Hanh maisu eta idazlearen testu baten moldapena). Testuari buruzko ariketak. Tich Naht Hanh-en biografia laburra. b. Gizakiaren beharrizanak testu laburra eta Maslow-en beharrizanen-piramidea testua eta ariketak. c. Bi metroko zotzak ipuina. 2. ZORIONAREN BILA: honako atal hauez osatua dago: a. Sarrera: Zorionaren bila. b. Andere zaharra ozpin-botilan ipuina eta ipuinari buruzko galderak. c. MAFALDA: zoriontasunaren giltzak. d. Lehenengo atala (zorionaren bila…) eta jarduerak. e. Bigarren atala (emozio negatiboak eta emozio positiboak) eta jarduerak. f. Hirugarren atala (zer egin emozio negatiboen aurrean) eta jarduerak. g. Laugarren atala (emozio eta jokaera positiboak aukeratzen) eta jarduerak. h. Beldar txikia ipuina. 3. ERANSKINA: ELKARREKIN BIZI ikastunitate osoa word formatuan. Hor aurkituko duzue, baita ere, Atarikoa izeneko atalean, ikastunitate hau burutzeko jarraitu dugun espiritua, ikastunitatearen ildo nagusiak eta ikastunitateak lantzen dituen gaitasunak; eta azkenik, Arreta oso izeneko jarduera osagarria ere, ikasleek gelan edo etxean egin dezaketena. 4. ITURRIAK: hor zehazten da erabilitako material guztiaren jatorria (testuak, argazkiak, audioak…), horietan oinarrituz egin baita ikastunitatea. gida itzuli
4
iturriak itzuli BIXENTE ALBERDI eta TRINIDAD JORKERA
Ondoren zehazten da erabilitako material guztiaren (testuak, argazkiak, audioak…) jatorria, horietan oinarrituz egin baita ELKARREKIN BIZI ikastunitatea. Liburuei dagokienez, hauek izan dira erabilitako iturriak: - BISQUERRA, Rafael: Educación para la ciudadania y convivencia, Wolters Kluwer, Madrid, 2008. - NHAT HANH, Thich: Hacia la paz interior, Plaza y Janes, Bartzelona, 1992. - NHAT HANH, Thich: La ira, Oniro, Bartzelona, 2004. - MASLOWen piramidea: wikipedia.org - FISHER, Robert: Valores para pensar, Obelisco, Bartzelona, 2005. - FISHER, Robert: Cuentos para pensar, Obelisco, Bartzelona, 2005. - DALAI LAMA con Howard C. Cutler: El arte de la felicidad, De Bolsillo, Bartzelona, 1999. - QUINO: Toda Mafalda, Lumen, 1998. - GOLEMAN, Daniel: Inteligencia emocional , Kairós, Bartzelona, 1996. - LANTIERI, Linda; GOLEMAN, Daniel: Inteligencia emocional infantil y juvenil, Aguilar, Mexiko, 2009. - BERRIA: 09 URTEKARIA - CANALES, Maru: Feng shui en la vida, Ceac, Bartzelona, 2010. - AZURMENDI, Joxe: Indarkeria eta balio berrien bilaketa, Hikhasi -3. monografikoa Irudiei dagokienez, hauek izan dira erabilitako iturriak: - Microsoft Office: prediseinaturiko irudiak - Wikipedia.org - Flicker - Emozio unibertsalen irudiaren iturria: opiniones.terra.es/gente/paul-ekman_17698.htm Audioei dagokienez, hauek izan dira erabilitako iturriak: - Microsoft Office: prediseinaturiko audioak - Gure grabazioak: Donostiako IRALE eskolan eta Bidanian egindakoak. Iturri eta egile horiei denei adierazi nahi diegu gure esker ona, ikasmaterial hau gauzatzea ahalbidetu dutelako. Zerrenda horretatik, oharkabean, aipamenen bat falta edo ahaztuta geratu bada, ez da izan gure nahia eta, aldez aurretik, barkamena eskatzen dugu. Gure esker ona IRALEn irakasle eta lan honen begirale eta zuzentzaile izan den Nekaneri, berak egindako zuzenketa eskergengatik. Gure eskerrak, halaber, Santiri, informatika-alorrean aurkezpena taxutzen eskaini digun laguntzagatik. iturriak itzuli BIXENTE ALBERDI eta TRINIDAD JORKERA Bidania-Goiatzen, 2009ko martxoaren 23an
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.