La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

hizkuntza errolden esperientziak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "hizkuntza errolden esperientziak"— Transcripción de la presentación:

1 hizkuntza errolden esperientziak
Udaletako hizkuntza errolden esperientziak Kristina Pavo- 2013ko apirila

2 UDALETAKO HIZKUNTZA ERROLDEN ESPERIENTZIAK
Terminoa Aztergaia Jasotako praktiken informazioa: Ikuspegi kuantitatiboa Ikuspegi funtzionala Ikuspegi historikoa Balorazioak Praktika baliagarriak Ondorio nagusiak

3 TERMINOA: Hizkuntza errolda herri administrazio eta herritarren arteko komunikaziorako estrategia bat. Bere baitan: Hizkuntza politikarako hautua Hautu hori bideratzeko sistema Adiera ezberdinak: errolda / zentsua / erregistroa / zerrenda… Zein da erabili beharreko terminoa? Ondorioa: kasu honetan izenak ez du izaera aldatzen. Guk HIZKUNTZA ERROLDA terminoa erabiliko dugu. (baina adiera guztiak dira onargarriak) Guk aztertutako HIZKUNTZA ERROLDAk oro har idatziak, jakinarazpenak, gutunak… herritarrak zein hizkuntzatan jaso nahi dituen zehazten du.

4 AZTERGAIA: Herri administrazioko hizkuntza errolden esperientziak
Esperientzien berri jaso dugu bi ikuspegi nagusitik: ikuspegi kuantitatiboa eta kualitatiboa. Helburu zehatzak : EHko herri administrazioek hizkuntzaren aldagaia (euskara) kontuan hartuta herritarrekiko komunikazioari begira erroldarik duten jakitea Hizkuntza errolda horien ezaugarri nagusiak jasotzea eta esperientzia batzuk sakonago ezagutzea

5 JASOTAKO INFORMAZIOA:
BIDALITAKO GALDETEGIAK ETA ERANTZUN KOPURUA Bidalitako galdetegiak Jasotako erantzunak Guztira 187 131

6 JASOTAKO INFORMAZIOA. Ikuspegi kuantitaboa: Hizkuntza errolda kopurua
Hizkuntza errolda duten udalerriak (eta Foru Aldundiak): 19 (jasotakoen %14,5)

7 Hizkuntza errolda DUTEN UDALERRIAK (eta Foru Aldundiak) HERRIALDEKA
JASOTAKO INFORMAZIOA. Ikuspegi kuantitatiboa: Hizkuntza erroldak udalerrika eta herrialdeka HIZKUNTZA ERROLDEN GALDETEGIKO ERANTZUNAK Hizkuntza errolda DUTEN UDALERRIAK (eta Foru Aldundiak) HERRIALDEKA Herrialdea Hizkuntza errolda kopurua Araba Bizkaia (Elorrio, Otxandio) Gipuzkoa (Andoain, Beasain, Bergara, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Ordizia, Urretxu, Zumarraga, Gipuzkoako Foru Aldundia) Nafarroa (Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Gares, Ultzama) Iparraldea Ez dakigu Guztira 19 hizkuntza errolda 6 2 11

8 Hizkuntza errolda ezarritako sailak/arloak
JASOTAKO INFORMAZIOA. Ikuspegi kuantitatiboa: Hizkuntza errolda Udal osoan edo sail/arlo bat(zu)e(t)an Udal osoan: 9 Sail edo arlo batzuetan: 8 Hizkuntza errolda ezarritako sailak/arloak

9 JASOTAKO INFORMAZIOA. Ikuspegi funtzionala: Hizkuntza errolden helburuak
Euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzea Euskaldunen sarea trinkotzea, aktibatzea Administrazioa eta herritarrekiko harremanak bideratzeko tresna eraginkorra Herrialdeen artean ezberdintasunak.

10 JASOTAKO INFORMAZIOA. Ikuspegi historikoa: Hizkuntza errolden sorrera urtea
HIZKUNTZA ERROLDEN GALDETEGIKO ERANTZUNAK Hizkuntza errolda ABIAN JARRITAKO URTEA Udalerria 1990 Irun 1991 Bergara 1996 Beasain, Ordizia 1997 Andoain 2000 Elorrio, Hernani, GFA 2004 Lasarte-Oria, Antsoain 2005 Burlata 2006 Urretxu 2007 Legazpi 2008 Berriobeiti, Berriozar 2009 Gares 2010 Otxandio 2012 Ultzama

11 JASOTAKO INFORMAZIOA. Ikuspegi historikoa: Aldaketa kuantitatiboa, HE herritar kopurua
HIZKUNTZA ERROLDEN GALDETEGIKO ERANTZUNAK Hizkuntza erroldan jasotako HERRITAR KOPURUA Udalerria Abian jarri zenean Gaur egun Kopurua / biztanleen % Biztanle kopurua Oharrak Elorrio 253 --- 7.283 Otxandio 20 30 / (%2,3) 1.302 Andoain 3.521 3.311 / (%22,6) 14.646 Bergara 3.100 4.800 / (%32,9) 14.577 Irun 50 50 (%0,08) 61.339 GFA 10184 (Ogasuna) (Ogasuna) / (%6) Erronka da Ogasuneko datuen lagapena lortzea Aldundi osoarentzat (orain arte 700 pertsona fisiko eta 700 pertsona juridikok baino ez dute baimendu hori). Hernani 355 (Musika eskolan) Ez daukagu 19.284 Lasarte-Oria 200 (euskaraz 53k) 199 (euskaraz 97k) / (%0,5) 17.889 Legazpi 1137 1.453 / (%16,7) 8.684 Ordizia ?? 2.400 / (%24,3) 9.871 Urretxu 1.384 1.070 / (%15,3) 6.961 Zumarraga 698 / (%6,7) 10.324 Antsoain Ezin du baieztatu 1.043 / (%9,6) 10.776 Berriobeiti Ez dakit 353 / (%5,9) 5.971 Berriozar 494 571 / (%6,04) 9.449 Gares 334 / (%11,7) 2.835 Ultzama ---- Kudeatu gabe oraindik 1.706

12 JASOTAKO INFORMAZIOA. Ikuspegi historikoa: Hizkuntza errolden aldaketa kualitatiboak
Formatua eta euskarria Erabilera Eguneratzea Herritarrekiko erroldaren komunikazioa

13 JASOTAKO INFORMAZIOA. Balorazioak: Balorazioa positiboa / Ondo egindakoak:
Tresna egokia administrazioan euskararen erabilera (idatzia) bultzatzeko. Eguneroko lanari eta plangintza egiteari begira interesgarria. Oso ekimen interesgarria da eta emankorra hizkuntza tipologien arabera herriko euskaldunekin lan egiteko . Kanpainak publiko zehatzari bidaltzeko baliagarria. Eguneratzeko ikastetxeen bidea emankorra. Herritarrak komunikazioak euskaraz jasotzea nahi duen galdetzerakoan, hizkuntza erroldan sartzeko, euskara zerbitzuak informazioa zuzenean (argudio egokiekin) ematea, beldurrak eta kezkak kenduz…

14 JASOTAKO INFORMAZIOA. Balorazioak: Hobetzekoak:
Baliabide egokirik ez. Eguneratzeko arazoak. Beti galdetu behar diogu euskaldunari ea euskaraz egin nahi duen, edo ez ote litzateke egokiago izango gaztelaniaz nahi duenari galdetzea? Kontsultagarritasuna: modu automatikoan datuak ateratzeko aukera. Udaleko beste datu-base batzuekin uztartzeko aukera izatea. Baliabide gabeziagatik idatzi mota batzuetara bakarrik aplikatzea. Udaleko sail guztietara edo udalerri guztira zabaltzeko zailtasunaren ondorioz, sail batzuetan bakarrik aplikatu ahal izatea. Udaleko langile guztiek konpromisoa hartu arren komunikazioetarako hizkuntza errolda erabiltzeko, ez da ohitura hori errotzea lortzen. Jarraipena egitea zaila da eta langile bakoitzaren baitan geratzen da sarritan erroldaren erabilera. Praktikan ez erabiltzea. Eskari gutxi jaso eta ekimena bertan behera lagatzeko arriskua.

15 JASOTAKO INFORMAZIOA. Balorazioak: Hizkuntza errolda EZ DUTENEK:
Batzuek udalerriko biztanle guztiei (hizkuntza erroldarik erabili gabe) komunikazio (ia) guztiak euskara hutsean bidaltzen dizkiete. Gaztelaniazko itzulpena nahi duenak, hala eskatu behar du. Leku batzuetan gaia aztertzen ari dira, baina zailtasunak aipatzen dituzte abian jartzeko: kudeaketa, lege babesari dagokionez zalantzak… Euskara aldagaia kontuan hartuta, herriko elkarte, enpresa, erakundeen...hizkuntza erroldak ere badauzkate batzuek. (hizkuntza errolda duten batzuk ere bai).

16 PRAKTIKA BALIAGARRIAK:
Bergarako hizkuntza errolda Garesko Euskaldunen fitxategia Idatzizko komunikazioa herritar guztiei euskara hutsean egiteko apustua: Bermeo, Ondarroa.

17 Bergarako hizkuntza errolda:
PRAKTIKA BALIAGARRIAK:

18 PRAKTIKA BALIAGARRIAK:
Garesko Euskaldunen fitxategia:

19 PRAKTIKA BALIAGARRIAK:
Idatzizko komunikazioa herritar guztiei euskara hutsean egiteko apustua: Herritar guztiei euskara hutsez bidaltzea udalaren komunikazioak. Norbaitek gaztelaniaz nahi izanez gero, eskaera egin behar du eta ele bietan bidaltzen zaio. Bermeo, Ondarroa: Udalerri euskaldunak (Bermeo %73, Ondarroa %81) Udalaren idatzizko komunikazio gehien-gehienak euskara hutsean bidaltzen dira (Ondarroan, 2011n irteeren %80; Bermeon %96) Erabakien oinarria: hizkuntza irizpideak eta Ordenantzak Gaztelaniaz jasotzeko eskaerak/kexak: gutxi Gaztelaniaz eskatzen dutenen erregistrorik/erroldarik ez

20 Udalerrietako hizkuntza errolden esperientziak ONDORIO NAGUSIAK:
Hizkuntza errolda duten udalerrien kopurua ez da handia. Batez ere Gipuzkoan eta Nafarroan. Ezberdintasuna helburuetan. Administrazioa eta herritarren arteko euskarazko komunikazioari begirako tresna bat da. Kezka: euskaldunari galdetu behar zaio euskaraz nahi duen, edo gaztelaniaz nahi duenak eskatu dezan bideak jartzen hasi behar dugu? Kontsultagarritasuna erraztuko duten aplikazio egokiak izatea eta biztanleen erroldaren datu basearekin uztartzea. Udaleko langileen konpromisoa behar da. Herritarren beldurrak eta kezkak uxatzeko informazio egokia ematea komeni da. Herritar guztiei begirako euskara hutsezko komunikazioaren aldeko apustua egiten dute udalerri euskaldun batzuek.

21 Eskerrik asko, Kristina Pavo Nuñez kristina@emun.com Emun Koop.E.
Udaletako Euskara-Zerbitzuen V. Topaketak T_ (+34) · F_ (+34) ·


Descargar ppt "hizkuntza errolden esperientziak"

Presentaciones similares


Anuncios Google