La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

PERPAUS ELKARTUAK.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "PERPAUS ELKARTUAK."— Transcripción de la presentación:

1 PERPAUS ELKARTUAK

2 Aditz bat baino gehiago duten perpausak dira.
Bi motatakoak izan daitezke: Menderakuntzazkoak:Perpaus bat nagusia da eta ez da aldatzen eta bestea, berriz, nagusi horren barruan txertatzen da osagarri gisa. Juntadurazkoak: juntagailuz edo alborakuntzaz elkartuak. ADIBIDEAK: Gaur goizean eraman dizkizut baina ez dituzu oraindik begiratu. P1 + juntagailua + P2 JUNTADURA Gu goiz etorri gara, zuek berandu etorri zarete. P1, P2 ALBORAKUNTZA Ikasleak azterketak gaindituko dituela esan du. PN: ikasleak esan du. MP: azterketak gaindituko dituela

3 JUNTADURAZKO PERPAUS ELKARKETA.
Maila bereko bi perpaus edo gehiago elkartzen dira Elkarketa hori juntagailu baten bidez egin daiteke edo alborakuntza hutsez. Juntagailuz egindako juntadura. Hiru motakoa da: Emendiozkoa ( edo kopulatiboa). ETA da juntagailurik nagusiena. Hautakaria (edo disjuntiboa). EDO, EDOTA, ALA, NAHIZ, ZEIN dira juntagailuak Aurkaria (edo adbertsatiboa). BAINA, BAIZIK, BAINO, EZPADA dira juntagailuak.

4 ADIBIDEAK Gaur eguraldi txarra egin du eta bihar ez da giro egongo. (EMENDIOZKO JUNTADURA) Kotxez edo oinez etorri zen ez dakigu. Nola joango zara mendira, zaldiz ala bizikletaz? Donostiara nahiz Donibanera joan gintezke. Gorria zein zuria har dezakezu. (JUNTADURA HAUTAKARIAK EDO DISJUNTIBOAK) Nire semea badoa baina gu hemen geratuko gara. Nire semeak ez ditu hogei urte, hamabost baizik Nire semeak ez ditu hogei urte, hamabost baino Ez gara azterketaz ari ezpada ariketaz. (JUNTADURA AURKARIAK EDO ADBERTSATIBOAK)

5 Alborakuntzaz egindako juntadura:
Perpausen alboratze hutsez egiten den juntadura da. Seguru asko juntagailuren baten (ETA gehienetan) elipsiaz ematen dira perpaus mota hauek. Honelakoez gain, perpaus bietan hitz edo partikula bera errepikatuz gauzatzen dira beste hainbat juntadura alborakuntzaz. NAHIZ ...NAHIZ... DELA ... DELA... BAI ... BAI... ALDE BATETIK ... BESTE ALDETIK... EZ EZIK... ERE... ALA... ALA... HALA... NOLA...

6 ADIBIDEAK Oso mutil atsegina da Mikel, beti irrifartsu agertzen da. (ALBORAKUNTZA) Nahiz gaur, nahiz bihar, kontua da lana bukatu egin behar dela. (ALBORAKUNTZA) Bai kotxez, bai oinez, beti berandu iristen da. (ALBORAKUNTZA). Etab…

7 MENDERAKUNTZA edo SUBORDINAZIOA
Gramatika gehienetan bi irizpide erabiltzen dira mendeko perpausak sailkatzeko: Esanahia edo funtzioa kontuan izanik eginiko sailkapena. Horren arabera ISak, IZLGak edo ADLGak bete ditzaketen funtzioak betetzen dituzten mendeko perpausak izango ditugu. Forma edo itxura kontuan hartuz eginiko sailkapena. Erlazio hizkiaren araberako sailkapena da. Lau mota daude:

8 -(e)LA atzizkidun perpaus txertatuak.
-(e)N atzizkidun perpaus txertatuak. BAIT- aurrizkidun perpaus txertatuak. BA- aurrizkidun perpaus txertatuak. Gainontzeko erlazio atzizki guztiak lau horien deribazioak besterik ez dira: -(e)LAKO, -(e)NEZ, ... Esanahiari edo funtzioaren araberako sailkapenari atxikiko gatzaizkio.

9 IZEN FUNTZIOZKO MENDERAKUNTZA.
MENDEKO PERPAUSEN SAILKAPENA IZEN FUNTZIOZKO MENDERAKUNTZA. 1.1. Izenak edo Izen Sintagmak berak perpaus bakunean bete ditzakeen funtzioak betetzen dituzten perpausak dira. 1.2. Mikelek liburua erakutsi du. Osagarri Zuzena Mikelek ariketak egin dituela erakutsi du. Osagarri Zuzena

10 1.3. Bi motakoak izan daitezke:
Konpletiboak: Aditz jokatuan -(e)LA -(e)NA -(e)NIK -(e)N (subjuntiboa) Aditz jokatugabean - T(Z)EA -T(Z)EAK -T(Z)EARI -T(Z)EKO ...

11 ADIBIDEAK Bihar eguraldi ona egingo duela uste dugu (IFMPK OZ)
O.Z Aditza Badaki haserre nagoena. (IFMPK OZ) Aditza O.Z. Ez dut entzun hori gertatu denik (IFMPK OZ) Aditza O.Z. Lan asko egiteak estresa sortzen du. (IFMPK SUBJ) Subj O.Z. Aditza Ariketa guztiak garaiz bukatzeko agindu du irakasleak. (IFMPK OZ) O.Z. Aditza Subj. I: Izen. F: funtziozko: M: mendeko. P: perpaus: K: konpletiboa. OZ: osagarri zuzenekoa. SUBJ: subjektukoa.

12 Zehar galderak Zeharka eginiko galderak dira. Mendeko perpausean galdera bat dago. Galdera hori perpaus nagusiaren Osagarri Zuzena izaten da. Aditz jokatuan (ea) ... (galdetzailea)+aditza+ -(e)N -(e)NENTZ, -(e)N ALA EZ

13 ADIBIDEAK Ez dakigu noiz etorriko den ikaslea IFMPZG OZ n: menderagailua O.Z Badaki noiz izango den. IFMPZG OZ n: menderagailua O.Z. Maiteak galdegin zautan poltsa banuenentz IFMPZG OZ enentz: mend I: Izen. F: funtziozko: M: mendeko. P: perpaus: K: konpletiboa. OZ: Osagarri Zuzenekoa. ZG: Zehar Galdera

14 IZENLAGUN FUNTZIOZKO MENDERAKUNTZA
Perpaus bakunaren barruan sintagma adjektiboek, izenlagunek edo izenondoek betetzen dituzten funtzio berberak betetzen dituzten perpausak dira. Izen Sintagma baten mendean daude. Erlatibozko perpaus subordinatu izenez ere ezagutzen dira. Bi motakoak dira: Erlatibozkoak: Aditz jokatuan -(e)N ZEIN ... BAIT- / (e)N NON ... BAIT- / (e)N Aditz jokatugabean -TAKO - ( r) IKO 0 (Iparraldean)

15 ADIBIDEAK Zuk egin duzun ariketa zuzendu dugu.
PN: ariketa zuzendu dugu. (guk) MP: zuk egin duzun ariketa IZLGFMP ERLATIBOZKOA Bixente, zeinen ama atzo hil baitzen, negarrez ikusi dut. Gernikan, non baitago euskaldunon arbola maitatua, feria eguna da Zuk egindako ariketa zuzendu dugu PN: Bixente negarrez ikusi dut; Gernikan feria eguna da; ariketa zuzenduko dugu. MP: zeinen ama atzo hil baitzen; non baitago arbola maitatua; zuk egindako ariketa. IZLGFMP ERLATIBOZKOAK

16 Bestelakoak: Dantzatzen ibili zarelako kontua zabaldu da herrian Zutik zaudeneko lurraren jabe ere ez zara. Garaiz etortzeko agindua eman dizu irakasleak. Entzuleak aspertzerainoko sermoia bota du apaizak Eutanasia legeztatzearen ondorioak aztertu behar dira. Gorriz dauden perpaus guztiak IZLGFMP dira IZLGFMP: Izenlagun funtziozko mendeko perpausak.

17 ADIZLAGUN FUNTZIOZKO MENDERAKUNTZA
Perpaus nagusia zein egoeratan ematen den adierazten duen perpausa da. Perpaus nagusian txertatua etortzen da eta adberbio sintagmak (adizlagunak eta aditzondoak) betetzen dituen funtzio sintaktikoak betetzen ditu. Gero bukatuko ditugu lan horiek. D.O Donostiatik etortzen zarenean bukatuko ditugu lan horiek. D.O. Adizlagun funtzioa betetzen duten perpausen sailkapena. zortzi motatakoak dira:

18 DENBORAZKOAK: Denborazko osagarriak dira perpaus nagusian. Perpaus nagusiak adierazten duena noiz gertatzen den adierazten dute. Aditza jokatuan -(e)NEAN -(e)LARIK, (e)LA -(e)NETIK -(e) NE(RA)KO -(e)NEZ GERO -(e)N ARTEAN, BITARTEAN, BAKOITZEAN, GUZTIETAN. HARIK ETA ... ARTE (e)INO Aditza jokatugabean Partizipio Burutua + AURRETIK, ORDUKO, BAINO LEHEN, ARTE(AN), OSTEAN, AITZIN, ONDOREN, BEZAIN LASTER, BEZAIN AZKAR, BEZAIN FITE, BEZAIN AGUDO, ETA GERO, ETA FITE, ETA LASTER, ETA BEREHALA, ETA AGUDO. - T(Z)EAN T(Z)ERAKO(AN) T(Z)EAR ...

19 ADIBIDEA Eskolatik atera zirenean, istripua ikusi zuten. (Haiek)
Denborazko osagarria O.Z Aditza S. I. PN: istripua ikusi zuten (haiek) MP: Eskolatik atera zirenean DENBORAZKO ADLG F P (DENBORAZKO ADIZLAGUN FUNTZIOZKO PERPAUSA)

20 Partizipio Burutua + BEZALA, MODUAN, ANTZERA,...
MODUZKOAK Perpaus nagusiko aditzak adierazten duena nola burutzen den adierazten duten perpausak dira. Modua, era azaltzen dute. Aditz jokatuan -(e)N BEZALA, MODUAN, LEGEZ, ANTZERA, GISAN, ARABERA, HEINEAN, ... -(e)NEZ BA- ... BEZALA BAIT- ....N -(e)LA Aditz jokatugabean. Partizipio Burutua + BEZALA, MODUAN, ANTZERA,... -TAKO / (r )IKO ERAN, MODUAN

21 ADIBIDEA Zuk nahi duzun bezala egingo dugu ariketa. (Guk)
Moduzko osagarria Aditza O.Z S. I. PN: egingo dugu ariketa (guk) MP: Zuk nahi duzun bezala MODUZKO ADLG F P Moduzko osagarria (MODUZKO ADIZLAGUN FUNTZIOZKO PERPAUSA) Perpaus nagusiko aditzaren moduzko osagarria da mendeko perpausa.

22 KONPARAZIOZKOAK Konparazioak egiteko erabiltzen ditugun perpausak dira. Oso kontuan hartu beharrekoa da konparazio guztiak gutxienez bi elementuren artean egiten direla: 1. konpara-burua eta 2. konpara-burua. Egiten den konparazioa berdintasunezkoa izan daiteke edo desberdintasunezkoa. Ez da gauza bera kualitatea edo kantitatea kontuan hartuz konparazioa egitea.

23 Berdintasuna adieraziz Ezberdintasuna adieraziz
KUALITATEA (Nolakotasuna) KANTITATEA (Zenbatasuna) Berdintasuna adieraziz -(e)N BEZAIN -(e)N BESTE, ADINA, BEZAINBAT, LAIN, BEZAINBESTE Ezberdintasuna adieraziz BAINO ... –AGO (A) BAINO GEHIAGO, GUTXIAGO Bestelako lokuzioak AHAL(DEN)IK ETA ... –(e)N ZENBAT ETA ... –AGO HAINBAT ETA ... -AGO AHAL(DEN)IK ETA GEHIEN AHAL(DEN)IK ETA GUTXIEN ZENBAT ETA GEHIAGO, GUTXIAGO

24 ADIBIDEA Zuk nik (dudan dirua) baino diru gehiago duzu (KONPARAZIOZKO ADLG.F.P. ) Zuk diru gehiago duzu: 1. konparaburua. S O.Z Ad. Nik (dudan dirua): 2. konparaburua S Ad. O.Z. isila Eta gauza bera, berdintasunezko konparazioekin eta abar…

25 HELBURUZKOAK ZERTARA(KO) galderari emandako erantzun gisa osatutako perpausak dira. Perpaus nagusiak adierazten duen ekintzaren helburua,xedea adierazten duten perpausak dira. Aditz jokatuan -(e)N (subjuntiboa) Aditz jokatugabean T(Z)EKO T(Z)EKOTAN T(Z)EARREN T(Z)ERA

26 ADIBIDEA Liburua ekarri behar duzu gero lagunari eman diezaiozun
O.Z Aditza Helburuzko osagarria Lan asko egin dut, diru asko irabazteko O.Z. Aditza Helburuzko osagarria HELBURUZKO ADIZLAGUN FUNTZIOZKO PERPAUSA) Perpaus nagusiko aditzen (ekarri behar duzu / egin dut) helburuzko osagarriak dira mendeko perpausak (gorriz daudenak).

27 Aditz jokatuan Aditz jokatugabean
KAUSAZKOAK ZERGATIK galderari erantzuten dioten perpaus txertatuak dira Perpaus nagusiko aditzak adierazten duen ekintzaren zergatiak edo arrazoiak emateko perpausak dira. Aditz jokatuan -(e)LAKO ... ETA BAIT- ... (e)LA ETA ZEREN ... BAIT- /-(e)N EZEN ... BAIT- (e)NEZ (GERO) (e)LA KAUSA / MEDIO / ZIO... Aditz jokatugabean -T(Z)EAGATIK -T(Z)EARREN (Bizkaieraz)

28 ADIBIDEA Zuk nahi duzulako egingo dugu ariketa. (Guk)
Kausazko osag Aditza O.Z S. I. PN: egingo dugu ariketa (guk) MP: Zuk nahi duzulako KAUSAZKO ADLG F P (KAUSAZKO ADIZLAGUN FUNTZIOZKO PERPAUSA) Perpaus nagusiko aditzaren (egingo dugu) kausazko osagarria da mendeko perpausa.

29 BALDINTZAZKOAK Perpaus nagusiko aditzak adierazten duen ekintza betetzeko baldintza ezartzen duen perpausa da. Baldintzazko perpausek bi zati izaten dituzte: Baldintza Ondorioa. Aditz jokatuan (BALDIN) BA- Aditz jokatugabean -(e)Z GERO EZEAN, EZIK -T(Z)EKOTAN

30 ADIBIDEA Garaiz etorriko bazina, ariketa berehala bukatuko genuke.
Baldintza Ondorioa PN: ariketa berehala bukatuko genuke (ondorioa) MP: Garaiz etorriko bazina BALDINTZAZKO ADLG. F. P. Baldintza (BALDINTZAZKO ADIZLAGUN FUNTZIOZKO PERPAUSA) Perpaus nagusiko aditzaren baldintza da mendeko perpausa.

31 KONTZESIBOAK Perpaus nagusiak adierazten duen ekintza betetzeko nolabaiteko eragozpena, akatsa, traba edo dena delakoa adierazteko erabiltzen den perpausa da. Aditz jokatuan -(e)N ARREN NAHIZ (ETA) ... –(e)N BA- ... ERE -(e)LA ERE Aditz jokatugabean ARREN NAHIZ (ETA) -(e)Z GERO ERE -TA ERE. (R)IK ERE -AGATIK

32 ADIBIDEA Zuk erosi nahi duzun arren, ez duzu diru nahikoa (zuk)
Eragozpena Aditza O.Z S. I. PN: ez duzu diru nahikoa (Zuk) MP: Zuk erosi nahi duzun arren ADLG. F. P. KONTZESIBOA Kontzesiboa (ADIZLAGUN FUNTZIOZKO PERPAUS KONTZESIBOA) Perpaus nagusiko aditzak adierazten duena betetzeko eragozpen bat da mendeko perpausa.

33 KONTSEKUTIBOAK Perpaus nagusian adierazitako ekintzaren ondorioa adierazten duten perpausak dira. HAIN .... , EZEN ... BAIT-/ -(e)N HAIN ...., NON ... BAIT- / (e)N HAIN ... 0

34 ADIBIDEA Hain da mutil garaia, ez da atetik sartzen. ONDORIOA
PN: Hain da mutil garaia MP: ez da atetik sartzen *ez dela atetik sartzen PERPAUS HAU EZ DA ZUZENA; EZ DU -(E)LA MENDERAGAILUA ONARTZEN. (ADIZLAGUN FUNTZIOZKO PERPAUS KONTSEKUTIBOA) Perpaus nagusiko aditzaren ondorioa da mendeko perpausa.

35 LOKAILUAK Perpausen gainetik (testu mailan beraz) dauden lotura semantikoak bideratzeko elementuak dira. Testu barruko kohesioa ziurtatzeko hitzak dira. Hitz solte modura agertzen dira lokailuak eta modu honetara sailkatzen ditu Euskaltzaindiak: EMENDIOZKOAK (ere, ere bai, ere ez, ezta ere, baita ere, gainera, bestalde, behintzat, behinik behin, bederen, halaber, orobat, ...) HAUTAKARIAK (Bestela, osterantzean, gainerakoan, gainerantzean, ...)

36 AURKARITZAKOAK (Berriz, ordea, ostera, dena den, dena dela, aldiz, halere, haatik, hala eta guztiz ere, aitzitik, alabaina, ...) ONDORIOZKOAK (Beraz, bada (ba), hortaz, orduan, honela(tan), hala(tan) horrenbestez, ...) KAUSAZKOAK (Izan ere, hain zuzen ere, zeren ...)

37 PERPAUSAK MORFOSINTAKTIKOKI AZTERTZEKO URRATSAK
Aditzak bilatu. Aditz bakoitzeko perpaus bat. Menderagailuak bilatu. Menderagailua daraman aditza menpekoa da. Bestea nagusia. Aditz nagusiaren osagarriak bilatu.


Descargar ppt "PERPAUS ELKARTUAK."

Presentaciones similares


Anuncios Google