Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porRaul Valverde Belo Modificado hace 6 años
1
ISTRIPUEN KOSTUARI BURUZKO INFORMAZIOA ETE-ENTZAT
[Notas para el instructor: en la última diapositiva encontrará ayuda más detallada sobre cómo personalizar esta plantilla. También puede consultar texto adicional sobre las lecciones en el panel de notas de algunas diapositivas. Como esta presentación contiene animaciones en Macromedia Flash, al guardar la plantilla puede que aparezca un mensaje de advertencia relativo a la información personal. A menos que agregue información a las propiedades del propio archivo Flash, esta advertencia no se aplica a esta presentación. Haga clic en Aceptar en el mensaje.] 1
2
ISTRIPUEN KOSTUARI BURUZKO INFORMAZIOA ETE-ENTZAT
EAEko 2005eko lan-istripuen kostuaren azterketa. Lan-istripuen kostu ekonomikoak aztertzeko programa. Datu-orria. Datu-orriaren argibideak. 2
3
KOSTUEN AZTERKETA. Lan-istripuak garesti ateratzen dira, ekonomia eta giza ikuspegitik, istripua izan duenarentzat, enpresarentzat eta gizartearentzat. Laneko istripu eta gorabeherek eragin ekonomiko txarra izaten dute enpresarentzat. Gehienetan, islatzen dena baino kostu ekonomiko handiagoa izaten dute enpresek, zeharkako eta aseguratu gabeko kostuak direla-eta. Erraz ikusten ez diren kostuak dira horiek: galdutako denboraren, ekoizpenaren interferentzien, laneko gatazken, irudia eta merkatua galtzearen, zigorren, prozesu judizialen, lehen laguntzen eta abarren ondoriozkoak.
4
KOSTUEN AZTERKETA. 2005. URTEA
AZKEN ONDORIOAK ISTRIPU ARIN BATEN BATEZ BESTEKO KOSTUA ENPRESARENTZAT: 1.530,76 EURO ISTRIPU LARRI EDO OSO LARRI BATEN BATEZ BESTEKO KOSTUA ENPRESARENTZAT: ,91 EURO ISTRIPU BATEN ONDORIOZKO HERIOTZAREN BATEZ BESTEKO KOSTUA ENPRESARENTZAT: ,53 EURO (Kostu honetan ez dira sartzen erantzukizun zibilaren, kalte-ordainen, defentsa juridikoaren eta abarren kostuak, horiek guztiek luze jotzen baitute)
5
Lan-istripuen kostu ekonomikoak aztertzeko programa.
Ondoren aurkeztuko dugun programak enpresan gertatutako istripu eta gorabeheren kostuak kalkulatzeko aukera ematen du. Datu-orri bat da, eta lan-istripuen kostu ohikoenak eskaintzen dira, erregistratu eta horiek enpresari eragiten dizkioten gastuak kalkulatzeko.
6
Istripuen/gorabeheren kostuen azterketa
Langilearen izena: Enpresaren izena: Eguna: Baja egunak: Istripuaren ondorioz izan da ezintasun iraunkorrik? Ezintasun mota: Orduak Orduen kostua Guztira 1 . Istripua izan duen langileak galdutako orduak (istripu egunean) 0,00 2 Lankideek galdutako orduak (istripu egunean) - 1. postua: - 2. postua: - 3. postua: - 4. postua: - 5. postua: 3 Enpresako buruek eta teknikariek galdutako orduak (istripu egunean) - 5. postua 5 Aldi baterako ezintasunaren borondatezko hobekuntzak Egunak Dirua eguneko 6. Gizarte Segurantzari kotizatutakoa (enpresak) 7. –Eraikinak eta instalazioak Barne zerbitzuak konpontzea Materialak Kanpo zerbitzuak konpontzea 8. Makinak, tresnak eta lan-ekipoak Ekipoak erosi edo alokatzea 9. Lehengaiak, produktu bukatuak edo erdi transformatuak Kostua x kaltetutako aleak 10 Ekoizpen galerak Aurreikusitako ekoizpena - Benetako ekoizpena 11 Ekoizpenari eusteko kostu-handitzea Aparteko orduak Ordezkoak kontratatu eta prestatzea Lanak eta zerbitzuak kontratatu eta azpikontratatzea Bestelako kostuak 12 Istripua berriz ez gertatzeko hartutako neurrien kostua 13. Erantzukizun administratiboa: zigorrak 14. Gizarte Segurantzaren inguruko erantzukizuna: prestazioen errekarguak 15. Erantzukizun zibila:kalte-ordainak (enpresak zuzenean ordaindutakoak) 16 Defentsa juridikoaren kostua ( Abokatuak, perituak eta abar) 17. Bestelako kostuak KOSTUAK GUZTIRA LAN-ISTRIPUEN KOSTUA EBALUATZEKO PROZEDURA BESTELAKO KOSTUAK (*) Ebazteke dauden jarduerak, kostu erantsiak ekar ditzaketenak (sententziak, epaiketak eta abar) 4 Enpresako buruek, teknikariek, prebentzio ordezkariek eta abarrek galdutako orduak , (istripuaren ondorengo egunetan ) GERTAKARIAREN INGURUKO DATUAK OHARRAK (*) PREBENTZIO KOSTUAK LANGILEEN KOSTUA KALTE MATERIALEN KOSTUA BAI EZ Kostuen datu-orria ITURRIA: LANEKO OSASUNAREN NAFARROAKO INSTITUTUA Volver
7
Istripuen/gorabeheren kostuen azterketa.
Identifikazio datuak Langilearen izena: Enpresaren izena: Eguna: Baja egunak : Istripuaren ondorioz izan da ezintasun iraunkorrik? Ezintasun mota: GERTAKARIAREN INGURUKO DATUAK BAI EZ Langilearen izena Enpresaren izena Istripu eguna Baja egunak Ezintasun mota Identifikazio datuak
8
Identifikazio datuak. Erregistro zenbakia eta urtea.
Enpresan gertatzen diren istripu guztiak erregistratzeak lagundu egiten du enpresako istripu-tasa kontrolatzen, jakiten eta horren jarraipena egiten. Honako agiri hauek bat etorri behar dute erregistrokoekin: Lan-agintaritzari langileen osasunerako kalteen berri ematen dion agiriak. Istripuen eta gorabeheren kostuak aztertzeko agiriak. Istripuak eta gorabeherak ikertzeko agiriak.
9
Identifikazio datuak. Istripua edo gorabehera.
Enpresan gertatzen diren istripuen eta gorabeheren kostuak kuantifikatu behar dira. Honako gertakari hauen ondoriozko kostuak kuantifikatuko ditugu: Langileei lesioak eta kalteak eragiten dizkieten istripuak, osasun baja ekarri edo ez. Kalte pertsonalik eragiten ez duten istripuak: Istripu zuriak (kalte materialak eragiten dituztenak). Ekoizpen prozesua etetea eragiten duten gorabeherak. Ekoizpen prozesuan denbora galtzea eragiten duten gorabeherak.
10
Identifikazio datuak. Lesioaren maila.
Baja partean eta lan-istripuaren partean agertzen den lesio maila jarri behar da. Istripu arina. Istripu larria. Istripu oso larria. Heriotza. Lesioaren larritasuna da istripuak estatistiketan erabiltzeko sailkatzeko faktoreetako bat.
11
Identifikazio datuak. Baja egunak.
Garrantzitsua da kontuan hartzea ez dela istripuaren eguna kontatu behar. Istripua gertatu bezain laster hasiko da lan-istripuaren kostuaren azterketa, eta egoera guztiz normalizatu arte jarraituko. Bajaren iraupena istripua izan duenak alta hartu ondoren zehaztuko da.
12
Istripuen/gorabeheren kostuen azterketa.
Orduak Kostua Guztira 1 . Istripua izandako langileak galdutako orduak (istripu egunean) 0,00 2 Lankideek galdutako orduak (istripu egunean) - 1. postua: - 2. postua: - 3. postua: - 4. postua: - 5. postua: 3 Enpresako buruek eta teknikariek galdutako ord. (istripu eg.) 5 Aldi baterako ezintasunaren borondatezko hobekuntzak Egunak Dirua eguneko 6. Gizarte Segurantzari kotizatutakoa (enpresak) Egunak Dirua eguneko 4 Teknikarien buruek, prebentzio ordezkariek eta abarrek galdutako orduak (istripuaren ondorengo egunetan) , LANGILEEN KOSTUA
13
Galdutako orduak (lan egin gabekoak) × orduen kostua
Langileen kostuak. Istripua izan duenak galdutako orduak (istripu egunean). Galdutako orduak (lan egin gabekoak) × orduen kostua Ordu horien kostu ekonomikoa kalkulatzeko honako alderdi hauek hartuko ditugu kontuan: A Galdutako orduak (lan egin gabekoak): Dakizkigun orduak Ez badakizkigu, 2 ordu kalkulatuko dira bajarik ez bada, eta 4 ordu, berriz, baja eragiten badu. B. Orduen kostua: Urteko soldata gordina + Urteko Gizarte Segurantza Urtean lan egindako orduak
14
Galdutako orduak (lan egin gabekoak) × orduen kostua
Langileen kostuak. Istripua izan duenak galdutako orduak (istripu egunean). Galdutako orduak (lan egin gabekoak) × orduen kostua Lanbide-kategoria guztien urteko soldata gordina edukitzea komeni da, enpresa hitzarmen kolektiboaren araberakoa. Enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa soilik edukiko da kontuan. Urtean lan egindako orduak hitzarmen kolektibokoak izango dira.
15
Langileen kostuak. Lankideek galdutako orduak.
Istripua hurbil gertatu izanagatik, istripua izan duenarenganako adiskidetasunagatik, emandako laguntzagatik, ekoizpen prozesua eten izanagatik eta abar, lankideek galdutako orduen kostu ekonomikoa gehitu behar da. Galdutako orduak (lan egin gabekoak) × orduen kostua A. Galdutako orduak (lan egin gabekoak): Badakizkigu. Ez badakizkigu, ordubete kalkulatuko da lankide kaltetu bakoitzeko. B. Orduen kostua: Urteko soldata gordina + Urteko Gizarte Segurantza Urtean lan egindako orduak
16
Langileen kostuak. Lankideek galdutako orduak.
Galdutako orduak (lan egin gabekoak) × orduen kostua Lanbide-kategoria guztien urteko soldata gordina edukitzea komeni da, enpresa hitzarmen kolektiboaren araberakoa. Enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa soilik edukiko da kontuan. Urtean lan egindako orduak hitzarmen kolektibokoak izango dira.
17
Langileen kostuak. Buruek galdutako orduak.
Buruek istripuari eskainitako orduen kostua kalkulatu behar da. Istripua izan duenari laguntzeko, ekoizpen prozesua berrantolatzeko eta istripua ikertzeko eskainitakoak, besteak beste. Galdutako orduak (lan egin gabekoak) × orduen kostua A. Galdutako orduak (lan egin gabekoak) : Badakizkigu. Ez badakizkigu, ordubete kalkulatuko da buru kaltetu bakoitzeko. B. Orduen kostua: Urteko soldata gordina + Urteko Gizarte Segurantza Urtean lan egindako orduak
18
Langileen kostuak. Buruek galdutako orduak.
Galdutako orduak (lan egin gabekoak) × orduen kostua Lanbide-kategoria guztien urteko soldata gordina edukitzea komeni da, enpresa hitzarmen kolektiboaren araberakoa. Enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa soilik edukiko da kontuan. Urtean lan egindako orduak hitzarmen kolektibokoak izango dira. Istripu egunean nahiz hurrengoetan galdutako orduak edukiko dira kontuan.
19
ABE egunak × hobekuntzaren dirua eguneko
Langileen kostuak. Aldi baterako ezintasunaren borondatezko hobekuntzak. ABE egunak × hobekuntzaren dirua eguneko Lan-istripu kasuan erakunde kudeatzaileek edo Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen direnek ordaindutako prestazio ekonomikoak oinarri arautzailearen %75 estaltzen dute. Oinarri arautzailearen gainerako %25a edo soldata osatu artekoa enpresak estaliko duela dioen klausularik egon daiteke hitzarmen kolektiboan. Gogoan hartu Istripu eguna enpresaren kontura da.
20
Langileen kostuak. Gizarte Segurantzari kotizatutakoa.
ABE egunak × GS kotizazioa eguneko Gizarte Segurantzari kotizatu beharrekoa ez da etengo langilea aldi baterako ezintasuneko egoeran dagoen aldian. Gogoan hartu Istripuaren eguna ez da kontuan hartu behar.
21
Istripuen/gorabeheren kostuen azterketa.
7. –Eraikinak eta instalazioak Orduak Kostua Guztira Barne zerbitzuak konpontzea 0,00 Materialak Kanpo zerbitzuak konpontzea 8. Makinak, tresnak eta lan-ekipoak Ekipoak alokatu edo erostea 9. Lehengaiak, produktu amaituak edo produktu erdi transformatuak Kostua x Kaltetutako aleak 10 . Ekoizpen galerak Aurreikusitako ekoizpena -Benetako ekoizpena 11 Ekoizpenari eusteko kostu-handitzea Aparteko orduak Ordezkoa kontratatu eta prestatzea Lanak eta zerbitzuak kontratatzea eta azpikontratatzea Bestelako kostuak KALTE MATERIALEN KOSTUAK
22
Kalte materialen kostuak. Eraikinak eta instalazioak.
Barne zerbitzuak konpontzea. Behar izandako orduak × orduen kostua Urteko soldata gordina + Urteko Gizarte Segurantza Urtean lan egindako orduak Orduen kostua: Konponketetarako erabilitako materialak. Kanpo zerbitzuak konpontzea. Fakturen zenbatekoa. Aseguruek estalitako kalteak ez dira kontatu behar.
23
Kalte materialen kostuak. Makinak, tresnak eta lan-ekipoak.
Barne zerbitzuak konpontzea. Behar izandako orduak × orduen kostua Urteko soldata gordina + Urteko Gizarte Segurantza Urtean lan egindako orduak Orduen kostua: Konponketetarako erabilitako materialak. Konponketetarako erabilitako materialak. Kanpo zerbitzuak konpontzea. Fakturen zenbatekoa Aseguruek estalitako kalteak ez dira kontatu behar
24
Kalte materialen kostuak. Lehengaiak.
Enpresak bere ekoizpen prozesuaren bitartez eraldatzen dituen materiak. Kostua aleko x Kaltetutako aleak Kostua aleko = Eroste prezioa (faktura + garraioa + aduanak + aseguruak + zerga ez berreskuragarriak...) Aseguruek estalitako kalteak ez dira kontatu behar
25
Kalte materialen kostuak. Produktu amaituak edo erdi transformatuak.
Saltzeko prest edo eraldatze fasean dauden produktuak. Kostua aleko x ale kaltetuak Enpresa bakoitzaren irizpidearen araberako kostua. Hainbat balorazio metodo daude: Eroste balioa Saltze balioa … Aseguruek estalitako kalteak ez dira kontatu behar
26
Kalte materialen kostuak. Ekoizpen galerak.
Espero ziren etekinak eta lortu gabekoak kalkulatu behar dira, enpresak galdutako diru-sarrerak baitira. Aurreikusitako ekoizpena – Benetako ekoizpena Galdutako eskariak Aseguruek estalitako kalteak ez dira kontatu behar
27
Kalte materialen kostuak. Makinak etetea.
Enpresa bakoitzak bere metodoa du balorazio ekonomikoa egiteko. Alderdi hauek hartu behar dira kontuan: Makina-etetea erabatekoa edo partziala izan daiteke. Makinek etenda dauden denbora.
28
Kalte materialen kostuak. Ekoizpenari eusteko kostu-handitzeak.
Enpresak maila berean ekoizteko jasan beharreko kostu ekonomiko erantsia. Aparteko orduak + Ordezkoa kontratatzea Lanak eta zerbitzuak kontratatzea eta azpikontratatzea Bestelako kostuak
29
Aparteko orduak × orduen kostua
Kalte materialen kostuak. Ekoizpenari eusteko kostu-handitzeak. Aparteko orduak. Aparteko orduak × orduen kostua Ohiko gehienezko lanaldiaz kanpo egiten diren orduak. Hitzarmen kolektiboaren bidez edo halakorik ez balego banakako kontratuaren bidez aukeratuko da aparteko orduak zehaztutako dirutan ordaintzea –ez dira sekula ordu arruntak baino gutxiago ordainduko- edo horren ordez horren pareko atseden egunak ordaindu. Horren inguruko hitzarmenik ez badago, aparteko orduak atsedenarekin ordainduko direla ulertuko da; aparteko orduak egin eta hurrengo lau hilabeteetan izango dira atseden egun horiek. (Langileen Estatutuaren Testu Bateratua onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 EDaren 35-1 artikulua). Gehieneko lanaldi arruntari dagozkion ondorioetarako eta baimendutako gehienezko aparteko orduak kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko ezbeharrak edo bestelako aparteko eta presazko kalteak prebenitzeko edo konpontzeko lan egindako orduak, horiek aparteko ordu gisa ordaintzeko kalterik gabe. (Langileen Estatutuaren Testu Bateratua onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 EDaren 35-3 artikulua).
30
Kalte materialen kostuak. Ekoizpenari eusteko kostu-handitzeak
Kalte materialen kostuak. Ekoizpenari eusteko kostu-handitzeak. Ordezkoa kontratatzea. Istripua izan duen langilea ordezkatzeko eta hark egiten zuen lana betetzeko, enpresak beste langile bat kontratatzea. Lan egindako orduak x orduen kostua + Langileak hautatzeko gastuak Ordezko langilea prestatzeko gastuak Urteko soldata gordina + Urteko Gizarte Segurantza Urtean lan egindako orduak Orduen kostua=
31
Kalte materialen kostuak. Ekoizpenari eusteko kostu-handitzeak
Kalte materialen kostuak. Ekoizpenari eusteko kostu-handitzeak. Lanak eta zerbitzuak kontratatzea eta azpikontratatzea. Lana batzuk egiteko eta zerbitzu jakin bat emateko kontratatu edo azpikontratatzearen kostu ekonomikoa. Fakturen zenbatekoa
32
Istripuen/gorabeheren kostuen azterketa.
Bestelako kostuak 12 . Istripua berriz ez gertatzeko hartutako neurrien kostua 0,00 13. Erantzukizun administratiboa: zigorrak 14. Gizarte Segurantzaren inguruko erantzukizuna: prestazioen errekarguak 15. Erantzukizun zibila: kalte-ordainak (enpresak zuzenean ordaindutakoak) 16 Defentsa juridikoaren kostua (abokatuak, perituak eta abar) , 17. Bestelako kostuak BESTELAKO KOSTUAK (*) Ebazteke dauden jarduerak, kostu erantsiak ekar ditzaketenak (sententziak, epaiketak eta abar) OHARRAK (*) PREBENTZIO KOSTUAK
33
Bestelako kostuak. Erantzukizun administratiboa.
Arinak ( €) Larriak ( €) Oso larriak ( €) Zigor administratiboak Lanak etetea (Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legearen 44. art.). Lantokia bertan behera uztea edo ixtea (Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legearen 53. art.). Administrazioarekin kontratatzeko gaitasuna mugatzea (Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legearen 54. art.). Laneko Arriskuak Prebenitzeko 31/1995 Legea, azaroaren 8koa. 5/2000 Legegintzako errege-dekretua, abuztuaren 4koa, Gizarte Arloko Arau-hauste eta Zigorren inguruko Legearen Testu Bateratua onartzen duena.
34
Bestelako kostuak. Gizarte Segurantzaren inguruko erantzukizuna.
Segurtasun neurririk eza aitortu izanagatik, laneko istripuaren edo gaixotasun profesional baten ondoriozko prestazio ekonomikoa %30-50 handitzea. Prestazioen errekargua (123 artikulua)* Lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen kotizazio-primak handitzea edo txikitzea (123 artikulua)* 1/1994 Legegintzako errege dekretua, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzaren Legearen Testu Bateratua onartzen duena.
35
Bestelako kostuak. Erantzukizun zibila.
Delituaren ondoriozko erantzukizun zibila. (Zigor Kodeko 116 artikulua). Delitu edo faltarengatik erantzukizun kriminala duen pertsona orok erantzukizun zibila ere badu izan. Istripua izan duenari eragindako kaltegatiko kalte-ordaina, kontratu-obligazio bat ez betetzeagatik eragin bada. Kontratuen inguruko erantzukizun zibila. (Kode Zibileko 1101 artikulua). Kontratuz kanpoko erantzukizun zibila. (Kode Zibileko 1902, 1903 eta 1904 artikuluak). Kontratu-harremanik eduki gabe, erruzko egite edo ez-egite baten ondorioz egindako kalte batengatiko erantzukizuna. Kode Zibila 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa
36
Bestelako kostuak. Istripua izan duena ekarri eta eramatea: anbulantzia, auto edota taxi gastuak… Osasun Zerbitzuko osasun materialaren gastuak. Garbiketaren aparteko gastuak. Irudia eta merkatua galtzea. atzerapenengatiko zigorrak: bezeroek enpresak zuten konfiantza gal dezakete, eta kontratua ez betetzeagatiko erreklamazioak egon daitezke. Energia galtzea, istripuaren ondorioz: erregaia, lurruna, gasa, ura, elektrizitatea… Profesionalen soldatak: abokatuak, ingeniaritza zerbitzuak, adituak… Prozesu judizialen kostuak. Istripua izan duen langilearen ordezkoaren errendimendu txikiagoa. Istripua izan duenak lanera itzulitakoan izan dezakeen errendimen du txikiagoa. Lehen sendaketa egin duenak galdutako denbora (asegururik ez edukiz gero). Balizko lan-gatazken ondoriozko kostuak. Para obtener más información sobre los métodos abreviados de teclado, consulte la Tarjeta de referencia rápida, cuyo vínculo encontrará al final de esta presentación. 16
37
Bibliografia. NTP 540: Costes de los accidentes de trabajo: procedimiento de evaluación. Antonio Gil Fisa. INSHT, 1999 Prevención Trabajo y Salud. Antonio Gil Fisa. Luis Pujol Senovilla. INSHT, nº 7 – 2000 Seguridad e Higiene y Calidad Total. Antonio Albesa Vilalta. Antonio de Montolin Gil. Enher, S.A . Bartzelona 1992. Manual práctico para la investigación de accidentes e incidentes laborales. Azcuenaga Linaza, Luis Mº. Artegraf, S.A Análisis de costes de accidentes de trabajo. Instituto Navarro de Salud Laboral. En la lista Formato se encuentran todos los comandos necesarios para ajustar el alto de columna y el ancho de fila, así como para mostrar u ocultar filas, columnas y hojas. 32
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.