La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

+ 2.10. kapitulua + PREKARIETATEA ETA INKLUSIO SOZIALA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "+ 2.10. kapitulua + PREKARIETATEA ETA INKLUSIO SOZIALA."— Transcripción de la presentación:

1 + 2.10. kapitulua + PREKARIETATEA ETA INKLUSIO SOZIALA

2 2.10.1. POBREZIAREN feminizaZIOA
POBREZIA EGOERAK EAE-N Emakunderen “Euskadiko Emakume eta Gizonen 2015eko Kopuruak” izeneko txostenak zehaztu bezala, herritarren pobrezia maila eta oinarrizko premiei aurre egiteko sarrera falta erreferente nagusietakoak dira, gizarte baliabideen erabileraren eta kontrolaren berri izateko. EAEn pobrezia eta prekarietate egoerak kalkulatzen dira Gizarte Zerbitzuen Eskariaren eta Gizarte Premien 2014ko Inkestatik abiatuz, bai eta Pobreziaren eta Gizarte Desberdintasunen Inkestaren modulu egokitu batean oinarrituz ere; emaitzak honakoak izan dira: 2014an mantentze pobreziaren tasa %8,2koa izan da; 2008an, ordea, %5,7koa zen. Metatze pobreziaren tasa 2008ko %1,5etik 2014ko %2 igaro da. Pobrezia errealaren tasa 1,7 puntutan igo da; hala, 2008ko %4,2tik 2014ko %5,9ra igaro da. Ongizate faltaren tasa 2008ko %8,2tik 2014ko %11,5era igaro da. Emakume eta gizonen arteko aldeei dagokienez, “2015eko Kopuruak” txostenak adierazten du emakumeek kopuru handiagoak dituztela egoera guztietan. Alderik nabarmenena benetako ongizatearen faltan dago, horretan aldea 11,2 puntukoa da eta. Zoritxarrez, 2014ko azken inkestetatik ezin izan da sexuaren arabera sailkatutako daturik lortu; beraz, ezin ditugu aldagai guztiak baloratu. Dena den, udalaren eta beste erakunde batzuen oinarrizko gizarte zerbitzuek gure esku jarritako datuek aditzera ematen dute Getxon prekarietateak batez ere emakume aurpegia duela. Zenbait definizio: Mantentze pobrezia: behar adina baliabide ekonomikorik ez, epe laburrean oinarrizko premien estaldurari aurre egin ahal izateko (elikadura, etxebizitza, jantziak eta zapatak). Metatze pobrezia: etxe batean egokia den bizi mailari epe luzean eusteko beharrezko kontsumo ondasunen eskuragarritasuna lortzeko ezintasuna (epe luzerako bizi baldintzak eta etxeen erreserba ondarean). Pobrezia erreala: pobrezia errealak honako zirkunstantzia hauek ditu: oinarrizko premiak asetzeko ezintasunaren arrisku egoera nabari denean eta egoera hori ez denean behar beste konpentsatzen biztanleen eguneroko bizimoduan, ez, behintzat, gutxieneko ongizate mailara iristeko moduan, pobreziatik kanpo. Ongizate falta: behar adina baliabide ekonomikorik ez, epe laburrean, gizarte jakin bateko bizimoduan, ohituretan eta ohiko jardueretan parte hartzeko beharrezkotzat jotzen diren gastuei aurre egiteko.

3 2.10.1. POBREZIAREN FEMINIZAZIOA
ERRENTA PERTSONALAREN BILAKAERA GETXON Guztizko errenta pertsonala honakoa da: 18 urteko edo handik gorako pertsona batek eskuratzen dituen lan errenta guztiak (jarduera ekonomikoen, transferentzien edo gizarte prestazioen ondoriozkoak) eta kapitalaren errenta guztiak, bai higigarriak (banku kontuen interesak, bonoak, obligazioak…) bai higiezinak (ondasun higiezinen errentamendua) batzetik irteten dena. Jarraian grafiko bat dago; bertan ikusten daiteke udalerrian batez besteko errenta pertsonalaren bilakaera sexuaren arabera 2009tik 2013ra bitartean. Horrek agerian jartzen du emakumeen eta gizonen artean dagoen alde handia. 2009a hartu da hasierako urtetzat, berdintasunari buruzko aurreko diagnostikoa ixteko datatik hurbilen dagoen urtea baita, eta 2013a amaierako urtetzat, ondorengo urteetan ez baitago udal mailan sexuaren arabera sailkatutako daturik. Halaber, erkaketa lan bat egin da Bizkaiko eta EAEko datuak erabiliz. UDALMAPeko datuen azterketak honakoa erakusten du: Oro har, EAEren zein Bizkaiaren batez besteko errenta pertsonala, Getxon ere gertatu bezala, jaitsi da 2009tik 2013ra. Udalerriko errentaren jaitsierak joera orokor bati erantzuten dio bai Euskadin bai estatuan; izan ere, krisialdi sozioekonomikoak familien errenta erabilgarriaren jaitsiera etengabea eragin du 2007tik. 2013an Getxoko batez besteko errenta osoa eurokoa zen. Hala ere, udalak EAEn errentarik handiena duten udalerrien artean bosgarren tokia dago eta %37,43an gainditzen du EAEko batez bestekoa. Emakumeen eta gizonen batez besteko errenta pertsonalaren arteko alde handia dago, bai EAEn bai Bizkaian bai Getxon. Alderik handiena udalerrian aurkitzen dugu, eurokoa baita; Bizkaian, ordea, eurokoa da eta EAEn eurokoa. ko epean, emakumeen errenta pertsonalak apur bat gora egin du 2011ko igoera txiki batetik abiatuz. Igoerarik handiena Bizkaian ikusten da (343,00 euro); haren ondoren, EAEkoa dugu (284,00 euro) eta Getxo (136 euro). Aitzitik, gizonen errenta jaitsi da 2011tik aurrera. Jaitsierarik garrantzitsuena EAEn izan da, 2013an aldea 926 eurokoa izan da 2009koarekin alderatuz gero. grafikoa. Batez besteko errenta pertsonalaren bilakaera sexuaren arabera Getxon, Bizkaian eta EAEN (Azterlan honetarako prestatua UDALMPeko datuetan oinarrituz) Emakumeen batez besteko errentaren gehikuntza portzentuala azal daiteke krisialdi ekonomikoaren urte gogorretan, etxe batzuetan ahaleginak egin baitituzte familiako gizonen diru sarreren galera konpentsatzeko (langabeziagatik), emakumeak lan merkatuan berriro ere sartuz. Hala ere, emakume eta gizonen artean dagoen errenta pertsonalaren arteko aldeak nahiko nabarmena izaten jarraitzen du 2013an.

4 2.10.2. OGZen erabiltzaileen ezaugarriak
GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN ERABILTZAILEAK Oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaileek eko epean sexuaren arabera izandako bilakaerak baliabide honetara jotzen duen emakume kopuru handiagoa erakusten du; gutxieneko proportzioa %57koa izan zen 2010ean eta gehienekoa %72koa 2012an. Gainerako urteetan, oinarrizko gizarte zerbitzuetara bertaratu ziren emakume proportzioa egonkor mantendu zen (%66). Eta bestalde, Getxon atzerriko biztanleak integratzeko adierazle txostenak, Ikuspegik 2015ean egindakoak, adierazten du, pentsa daitekeenaz bestaldera, atzerritarrek ez dituztela oro har erabiltzen udal baliabideak, etorrera handiak hartzen dituzten osasun zentroak baizik ez dira nabarmentzen. Era beretan, iraganean oinarrizko gizarte zerbitzuei lotutako baliabide atxikien erabilera atzematen da. Dena dela, azpimarratzekoa da zerbitzu horiek kudeatzen zutela sustraitze eta bizigarritasun txostena, eta horiek sine qua non baldintzak ziren, egoitza baimena lortu ahal izateko, hau da, une jakin batzuetan eta kolektibo zehatz batzuentzat udalaren gizarte zerbitzuak erabiltzea ezinbestekoa zen, ohiko administrazio egoera lortzeko. Gaur egun, txosten horiek ez dira udal mailan egiten eta, horregatik, gizarte zerbitzuen erabilera txikiagoa da. Hala ere, nabarmena da gaur egungoaren gisako epe batean, krisi ekonomikoak ahultasun soziala areagotu duela, are gehiago atzerritarren artean.” (p. 63) grafikoa. Getxoko oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen bilakaera, sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, OGZen eko memorietan oinarrituz) grafikoa, Oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen profilaren eko bilakaera, nazionalitatearen arabera (azterlan honetarako prestatua, OGZen eko memorietan oinarrituz) Era berean, erreferentziazko 6 urteetan gehienbat estatu barneko pertsona bertaratu dira oinarrizko gizarte zerbitzuetara; 2013an gutxieneko proportzioa izan zen, %63koa, eta 2015ean gehienekoa, %79koa. Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen jatorriari dagokionez, gertakari bikoitza izan da. Alde batetik, aztertutako azken bi urteetan, 2014an eta 2015ean, erabiltzaile autoktonoen proportzioa handitu da. Bilakaera hori aztertzea komenigarria litzateke identifikatzeko zeintzuk diren hori azaltzen duten faktore nagusiak.

5 2.10.2. OGZen erabiltzaileen ezaugarriak
GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN ERABILTZAILEAK Artatutako atzerritarren jatorriari begiratuz gero, ikusten dugu 2015ean gehienak Latinoamerikatik datozela; horren ondoren, Afrika, Europa eta Asiako herrialderen batetik etorritakoak ditugu. Sexuaren eta jatorri geografikoaren arabera, ikusten da artatutako emakume kopuruak gizonena gainditzen duela, Afrikako herrialderen batetik datozen pertsonen kasuan izan ezik (kasu honetan, artatutako emakume kopurua %23koa da). Datu horiek bat datoz udalerrian bizi diren atzerritarren inguruan bildutako datuekin­. Izan ere, gogora ekarri behar dugu Latinoamerikako biztanleen pisua udalerriko atzerritar guztien erdia baino gehiagokoa dela (%52, an). Aldi berean, sexuaren araberako osaerari dagokionez, biztanle femeninoak gailentzen dira (%58,3) eta emakumeen pisua handiagoa da euskal biztanleena baino (%52,7). Nagusitasun femeninoa oso garrantzitsua latinoamerikarren (%64,8) eta batasunetik kanpoko europarren artean (%69,4). Aitzitik, afrikarren artean nagusitasun maskulino argia dago (%68). Zorrotzago aztertuz, ikusten dugu 2015ean artatutako emakumeen proportzioa %64an kokatzen dela artatutako kolektibo atzerritarraren artean eta %67an pertsona autoktonoen artean. grafikoa. Erabiltzaileak, nazionalitate eta sexuaren arabera. 2015eko abendua (Azterlan honetarako prestatua, oinarrizko gizarte zerbitzuen datuetan oinarrituz) Oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen adinaren bilakaerari dagokionez ( ), ikusten dugu artatutako pertsona kopururik handienak 65 urtetik gorako adina gainditzen duela. Adin tarte horiei begira, garrantzitsua da nabarmentzea 2013tik 2014ra bitartean portzentajean izandako 8 puntuko igoera esanguratsua (%33tik %41era igaroz), 2015ean urte horretan artatutako pertsona guztien %43 izatera pasatuz; bilakaera horrek zerikusia izan dezake mendekotasun mailari lotutako prestazioren bat eskatzeko eskatzaile kopuruaren igoerarekin (II edo III. maila) Igoera horrekin batera, 46 urtetik 65era bitartean artatutako pertsonen jaitsiera izan da (2013an %27 eta 2015ean %24), bai eta 36 urtetik 45era bitartekoena ere (2013an %20 eta 2015ean %16). Azkenik, nabarmendu beharra dago 18 urtetik 35era bitartean aratutako biztanle kopurua ere jaitsi dela, Orobat, 18 urtetik beherako biztanleriak egonkor eusten dio, urtero artatutako biztanleen %1 izan ohi baita. taula. Oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaile atzerritarrak kontinente eta sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, oinarrizko gizarte zerbitzuen datuetan oinarrituz) Latinoamerika Asia Europa Afrika Gizonak %24 %38 %34 %77 Emakumeak %76 %63 %66 %23 Guztira 581 16 93 99

6 2.10.2. OGZen erabiltzaileen ezaugarriak
GETXOKO GIZARTE ZERBITZUEN ERABILTZAILEAK grafikoa. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen ezaugarrien bilakaera aldian, adin-tarteen arabera. (Azterlan honetarako prestatua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen datuetan oinarrituz). Azterketan sakonduz gero, konturako gara urtean, zerbitzua baliatutako emakumeen ehunekoa % 64 ingurukoa dela atzerritarren artean eta % 67 ingurukoa bertako erabiltzaileen artean. grafikoa. Erabiltzaile aktiboak adinaren eta sexuaren arabera. 2015eko abendua. (Azterlan honetarako prestatua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen datuetan oinarrituz). Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen adin eta sexuari dagokienez, 2015eko datuek erakusten digute emakumeak nagusi direla adin-tarte guztietan, 18 urtetik beherako adin-tartean izan ezean; tarte horretan, gizonezko gehiago ageri da erabiltzaileen artean. Gainera, adinak aurrera egin ahala, emakumeen eta gizonen arteko aldea nabarmen handiagoa da.

7 2.10.3. PRESTAZIO EKONOMIKOAK
GETXOKO UDALAREN LAGUNTZA EKONOMIKOAK Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL) aldizkakotasunik gabeko prestazio ekonomikoak dira, diru-laguntza izaerakoak, eta horien hartzaileak dira gastu espezifikoei (ohikoei zein ohiz kanpokoei) aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonak, baliabide horiek beharrezkoak baitira gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitu, saihestu edo arintzeko. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez finantzatzen dira, udalerri bakoitzak esleipen ekonomikoa jasota. Udalaren gizarte-zerbitzuek ordainketak izapidetzen, ebazten eta gauzatzen dituzte. Beste alde batetik, Aldizkakoak ez diren Udal Laguntzak (AEUL) aldizkakotasunik gabeko udal laguntzak dira, eta horien hartzaileak dira gastu espezifiko ez ohikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten Getxoko herritarrak dira, baliabide horiek beharrezkoak baitira gizarte- bazterkeriako egoerak prebenitu, saihestu edo arintzeko. Izaera lagungarria dute eta laguntzak emateko, aginduzkoa da profesionalek ebaluatzea eta onuradunek gizarte-langilearekin adostutako arreta pertsonalizatuko plan batean parte-hartzea; izan ere, laguntzen ohiz kanpoko izaera dela eta, prestazio horiek uneko egoerei aurre egiteko tresnak edo laguntzak dira, betiere, hobetzeko ibilbide integral baten esparruan. AEUL direlako horiek udalak bakar-bakarrik finantzatzen ditu. GLLekin gertatzen den moduan Aldizkakoak ez diren Udal Laguntzen bilakaerari buruzko datuetan, ikus dezakegu emandako laguntzen kopurua gora joan dela urterik urte; hala, 42 izan ziren 2010ean eta ean. Hazkunderik handiena urtetik aurrera gertatu zen. Laguntza-mota horietan ere, emakume gehiago dago eskatzaileen artean gizonak baino, gutxi gorabehera % 60. grafikoa. Getxoko Oinarrizko gizarte Zerbitzuek emandako GLLen bilakaera aldian (Azterlan honetarako prestatua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen datuetan oinarrituz). taula. AEUL direlakoen kopurua, eskatzailearen sexuaren arabera, 2015eko ekitaldian (Azterlan honetarako prestatua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen datuetan oinarrituz). Gizonak Emakum. Guztira Eskatutako AEULen kopurua, 2015 47 70 117 Eskatutako AEULen zenbatekoa, 2015 45.955,29 € 84.044,29 € ,58 € aldian, Getxon emandako Gizarte Larrialdiko Laguntzei buruzko datuei gagozkiela, ikus dezakegu laguntzen kopurua izugarri igo dela; hala, 459 laguntza eman ziren 2010ean eta 710 laguntza 2015ean. Hazkunderik handiena urtetik aurrera gertatu zen. Gizarte Larrialdiko Laguntzen eskatzaileen sexuari dagokionez, eko datuetan oinarriturik, esan dezagun halako laguntzak eskatu zituzten % 69 emakumeak izan zirela (444 kasu). 2015ean emandako beste laguntzei buruzko datuetan oinarriturik, ondoriozta dezakegu Getxon OHZ, zabor eta estolderiaren gastuak ordaintzeko eskatzaileen artean, % 68 baino gehiago emakumeak izan zirela (302 emakume eta 141 gizon).

8 2.10.3. PRESTAZIO EKONOMIKOAK
LANBIDEren LAGUNTZA EKONOMIKOAK: EAEko ETA GETXOKO EGOERA, 2015 DSBEri dagokionez, LANBIDEk dio berdintasun-ekintzei egozten dizkien gastuak direla emakumeak zuzeneko onuradun dituen guztiak, hau da, prestazioen titular diren aldetik, emakumeek jasotzen dituzten zenbatekoak. Ondoko tauletan jasota dago Getxon eta EAEn egoitza duten emakumeek 2015eko abenduan jasotako guztizko nomina: taula. Emakume titularrei ordaindutako guztizko nominak 2015eko abenduan, eurotan, EAEn (Iturria: LANBIDE). Emakume titularrak Guztizk. % Zenbatekoa DSBE 36.733 56,8 EPO (etxebizitzagatiko osag.) 14.601 50,1 GBO (guraso bakarreko familia- unitateag. osag.) 9.132 94,6 taula. Nominen batura, Getxon erroldatuta egonik, LANBIDEk kudeatzen dituen laguntza ekonomikoen jasotzaileen arabera. 2015eko abendua. (Azterlan honetarako prestatua, Eusko Jaurlaritza-Lanbideren datuetan oinarrituz). taula. Emakume titularrei ordaindutako guztizko nominen hiru hileko bilakaera 2015eko ekitaldian, eurotan, EAEn (Iturria: LANBIDE).  Prestazioak Emakume titularrak Guztizk. % Guztizko zenbat. (€) Bat. best. zenb.emak. titul. DSBE 1.207 66,30 608,44 € EPO (etxebizitzagatiko osag.) 681 65,20 254,36 € GBO (guraso bakarreko familia-unitateag. osag.) 260 94,50 12.327 47,41 € 1. hiruhil. 2. hiruhil. 3. hiruhil. 4. hiruhil. GUZTIRA RGI EPO (etxebizitzagatiko os.) GBO (guraso bakarreko familia-unitateag. osag.) grafikoa. Getxon erroldatuta egonik, LANBIDEk kudeatzen dituen laguntza ekonomikoen jasotzaileak. 2015eko abendua. (Azterlan honetarako prestatua, Eusko Jaurlaritza-Lanbideren datuetan oinarrituz). grafikoa. Prestazioak jasotzen dituzten emakumeen ehunekoa, guztizko jasotzaileen aldean. Getxoko eta EAEko erkaketa. 2015eko abendua. (Azterlan honetarako prestatua, Eusko Jaurlaritza-Lanbideren datuetan oinarrituz).

9 2.10.3. PRESTAZIO EKONOMIKOAK
LANBIDEren LAGUNTZA EKONOMIKOAK: EAEko ETA GETXOKO EGOERA, 2015 grafikoa. LANBIDEk kudeatutako laguntza ekonomikoen jasotzaile diren Getxon erroldatutako emakumeen nomina guztira. 2015eko ekitaldia, hiru hileka. (Azterlan honetarako prestatua, Eusko Jaurlaritza-Lanbideren datuetan oinarrituz). taula. LANBIDEk kudeatutako laguntza ekonomikoen jasotzaile diren Getxon eta EAEn erroldatutako emakumeen nomina guztira. 2015eko ekitaldia. (Azterlan honetarako prestatua, Eusko Jaurlaritza-Lanbideren datuetan oinarrituz). GETXO EAE GUZTIRA GETXO (%) / EAE GUZTIRA DSBE 33,7 EPO 0,35 GBO 40,8 Aurreko taula eta grafikoetan ikus daitekeenez, Getxon erroldatuta dauden emakumeek jasotako laguntza ekonomikoaren bolumen handiena Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE) dagokio, eta bigarrenez, guraso bakarreko familia-unitateentzako osagarriari (familia- mota horietan, emakumeak dira nagusi, honako txosten honen biztanleriaren gaineko kapituluan esan bezala), eta azkenik, etxebizitzagatiko osagarriari. Jakina denez, egiatan, laguntzek ez diote onura ekartzen emakume eskatzaileei bakarrik, ezpada, haiekin bizi diren pertsona guztiei (helduei zein adingabeei).

10 2.10.4. HAURTZAROA, NERABEZAROA ETA FAMILIA
GIZARTE-HEZKUNTZAKO ESKU-HARTZE ZERBITZUA INGURUNE IREKIAN Abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, Gizarte Zerbitzuenak, ezarritakoari jarraiki, gizarte-hezkuntzako esku-hartzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen barruko prestazio teknikoa da eta horren xede nagusia dugu adingabeen eta horien familiakoen norbanako-, afektibitate-, familia, hezkuntza- eta gizarte- gabeziak prebenitzea eta arintzea. Beraz, laguntza-mota hori iraupen luzekoa da eta, horren bidez, erabiltzaileek ezaupide, jarrera, ohitura edo gaitasunez jabetzen dira nor bere kabuz moldatzeko eta gizarteratzeko eta, hortaz, norbanako horien ongizatea ahalbidetzen da garapen pertsonal osoa lor dezaten. Horrela, bada programa horren hartzaileak ondokoak dira: Arrisku-egoeran dauden edo egokitu ezin diren haur-gazteak eta portaera-arazoak edo gizarteratzeko arazoak dituztenak (0-21 urte). Gutxienez, adingabe edo 21 urte arteko nerabe bat duten familiak, arrisku-faktorerik baldin bada. Hala ere, 2015eko ekitaldian, antzemandako beharrizanei erreparaturik eta Prestazio eta Zerbitzuen Zorroan ezarritakoari jarraiki, gizarte- bazterkeria pairatzeko arriskuan daudenak ere hartzailetzat jotzen dira. grafikoa. GHEZek arreta egindako familia-unitateak, etxe-motaren arabera. 2015eko ekitaldia (Azterlan honetarako prestatua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen datuetan oinarrituz). GHEZk 2015ean arreta egindako familia-unitateen jatorriari dagokionez, ondoko grafikoan ikus daitekeenez, arreta jaso zuten 85 familietatik, 45 EAEkoak eta Estatukoak ziren, eta beste 40 atzerrikoak ziren. Atzerriko jatorria zuten familia guztien artean, Boliviatik etorritakoak izan ziren ugarienak (15) arreta jasotzen. taula. GHEZek arreta egindako familia-unitateen jatorria, (Azterlan honetarako prestatua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen datuetan oinarrituz). GHEZek arreta egindako familia-unitateen kopurua Jatorria: EAE + Estatua 45 Jatorria: Atzerria 40 Bolivia 15 Kolonbia 3 Ecuador 1 Filipinak 4 Ghana Honduras 2 Maroko Paraguai 5 Dominikar Errepublika Errumania Errusia AEB Gizarte-hezkuntzako Esku-hartze Zerbitzuak (GHEZ) 2015ean arreta egindako familia-unitateen inguruko datuen arabera, etxe-motaren arabera, arreta jasotako familia-unitateen ia erdia emakumeek bakarrik zuten buru (39).

11 2.10.4. HAURTZAROA, NERABEZAROA ETA FAMILIA
GIZARTE-HEZKUNTZAKO ESKU-HARTZE ZERBITZUA INGURUNE IREKIAN Esku-hartze Psikosozialeko Zerbitzuak 2015eko ekitaldian arreta egindako 89 pertsonetatik, grafikoak erakusten digu % 44,9 Algortakoak zirela, % 37,1 Romokoak eta % 18 Andra Marikoak. Hiru barruti horietan, arreta jasotako emakumeen kopurua gizonena baino handiagoa da, Algortan eta Romon arreta jasotako adingabeei dagokienez izan ezik. Auzoaren arabera, Gizarte-hezkuntzako Esku-hartze Zerbitzuak 2015ean arreta egindako pertsonen guztizko kopurutik % 54,1 Algortakoak ziren, % 26,4 Romokoak eta % 19,5 Andra Marikoak. Hiru barruti horietan, arreta jasotako helduen kopurua adingabeen kopurua baino handiagoa da. grafikoa. GHE Zerbitzuak arreta egindako pertsonak, sexu, adin eta auzoaren arabera, 2015 (Azterlan honetarako prestatua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen datuetan oinarrituz). grafikoa. Gizarte-hezkuntzako Esku-hartze Zerbitzuak arreta egindako pertsonak, sexu, adin eta auzoaren arabera, (Azterlan honetarako prestatua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen datuetan oinarrituz). Sexuaren arabera, arreta jasotako emakume helduen eta adingabeen kopurua handiagoa da hiru barrutietan, Romon eta Algortan izan ezik, non arreta jasotako mutil adingabeen kopurua neskena baino handiagoa den.

12 2.10.4. HAURTZAROA, NERABEZAROA ETA FAMILIA
GIZARTE-HEZKUNTZAKO ESKU-HARTZE ZERBITZUA INGURUNE IREKIAN Gizarte-hezkuntzako esku-hartze programa ingurune irekian Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan txertaturiko baliabidea da. Horren bidez proposatzen diren esku-hartzeek arrisku-portaera, drogen kontsumo larria, portaera disruptiboak eta abar dituzten nerabe kalteberen arazoen aurreko erantzun erabatekoa eman nahi dute, irizpide normalizatuak erabiliz. Proiektu horretaz arduratzen den hezitzaileak hainbat gizarte-eragilerekin elkarlanean eta koordinazioan garatzen ditu bere zereginak. Gizarte- eragileak barrukoak (gizarte-langileak eta udalaren gizarte zerbitzuetako familia-hezitzaileak, immigrazio-teknikaria, berdintasun-teknikaria, droga- mendekotasunen teknikaria, Gaztelekuko hezitzaileak eta Gazteria Arloko teknikaria) nahiz kanpokoak (boluntarioak, kirol eta aisialdiko elkarteak, osasun-sareko baliabideak, Lanbide, ikastetxeak...) dira. Hezitzailearen lanak hiru ardatz nagusi dauzka: Eskolako esparrua: 2015eko ekitaldian, astean behingo esku- hartzeak gauzatu ziren Julio Caro Baroja institutuan eta Aixerrota institutuan. Gainera, bi esku-hartze gauzatu ziren Getxo-Leioako Oinarrizko Lanbide Heziketan, Andramarin eta Leioan. 2015ean, 121 gaztek guztira jaso zuten arreta, eta haietatik 102 gizonezkoak izan ziren. Gizarte-esparrua: 76 gaztek jaso zuten arreta (horietatik, 57 gizonezkoak izan ziren). Gazte horiek, oro har, lagun-talde edo kuadrilla bateko kide dira eta ohiko harremanak dituzte taldearen barruan. 2015eko ekitaldian, 5 lagun-talderekin landu ziren harremanak. Gazteekin garatutako lanak bost esparru jorratzen ditu: legezko egoera, lan-egoera, drogen kontsumoa, familia eta norberaren baliabideak, eta esku-hartzearen helburu nagusia da babes-faktoreak areagotzea arrisku-faktoreen aldean. Guztira, 6 lonjetan lan egin da. Banakoak: halako esku-hartzeetan, gazteek hurbileko heldu eredugarriak behar dituzte haiengana jotzeko arazo baten aurrean egonez gero edo informazio sinesgarria behar izanez gero. Esku-hartze gehienak prestakuntza eta lanari buruzko aholkuei dagozkie, legezko kontsultei eta norberaren arazoei. 2015ean, 101 lagunek jaso zuten arreta eta horietatik gehienak gizonezkoak izan ziren (98). Esku-hartzeak sare sozialen esparruan: Facebook: batik bat, prestakuntza- eta lanbide-arloetako informazio erabilgarri, aisialdiko hautazko jarduera eta gogoeta egiteko gaien berri emateko baliatzen da. Gaur egun, sareak 159 jarraitzaile ditu “lagunen” eta horien “lagunen lagunen” artean (jarraitzaile guztietatik, 110 gizonezkoak dira). Whatsapp: aplikazio horren erabilera gorantz doa, 2015eko ekitaldian gazteekin izandako 343 elkarrizketetan argiro islatzen den moduan. Batez beste, bi elkarrizketa bideratzen dira eguneko eta guztira 159 kontaktu daude (horietatik, 108 gizonezkoak dira). Instagram: sare horretan, 75 kontaktu daude gaur egun eta horietatik 47 gizonezkoak dira. taula. Ingurune irekiko programa, gazteentzako esku-hartzea sexuaren arabera, (Azterlan honetarako prestatua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen datuetan oinarrituz). Gizonak Emak. Guzt. Esku-hartzeak eskolako esparruan 102 19 121 Esku-hartzeak gizarte-esparruan 57 76 Esku-hartzeak sare sozialen esparruan: Facebook 110 49 159 Instagram 47 28 75 Whatsapp 108 51 Baliabideak eskuratzeko banako eskaerak 10 2 12 Uneko aholkularitza jasotzeko banako eskaerak 78 11 89

13 2.10.5. MUTURREKO BAZTERKETA ETXERIK GABEKO PERTSONAK
EUSTATen 2005eko Etxerik Gabeko Pertsonen Inkestan (udalen datuak jasotzen ditu), ez zegoen pertsonarik agertzen Getxoko udalerrian. Horren arrazoia ondokoa dugu: erabilitako metodologiari jarraiki, urte horretan zenbatu zirelako “etxerik gabeko 18 urteko pertsonak eta handik gorakoak, Euskadiko udalerrietan bizi direnak eta ostatua hartu edo jateko zerbitzua ematen duten zentroak baliatzen dituztenak”. Esan beharra dago 2005ean ez zegoela halako zentrorik Getxon. koordinatu zuten zenbaketa eta 68 boluntariok arakatu zituzten udalerriko kaleak, hain zuzen ere, 22 gizonezkok eta 46 emakumezkok. Zenbaketa-saioetan, mota hauetako pertsonak kontuan hartzen dira: etxegabeak eta aldi baterako aterpetxeetan edo ostatua eskaintzen duten beste baliabide batzuetan bizi direnak. Sabairik gabeko pertsonak zenbatzeko saioak laurogeiko hamarkadatik egiten dira munduko hiri handi askotan eta, zalantza barik, balio handiko ekimenak dira, une jakin batean, etxerik gabe bizi diren pertsonen kopuruaz eta haien ezaugarri zehatzez jakiteko. Euskal Autonomia Erkidegoan, halako zenbaketak egiten ziren hiru hiriburuetan urtetik. Hala eta guztiz ere, urtetik aurrera, Getxok parte hartzen du gaua kalean ematen duten pertsonen gaueko zenbaketa batean. Zenbaketa hori aldi berean egiten da EAEko hainbat udalerritan, bi urterik behin. 2016an, zenbaketa urriaren 26tik 27rako gauean egin zen, EAEko 24 udalerritan, eta udalerri horietan biztanle guztien % 65 bizi dira. Getxon, Gizarte Zerbitzuek Ondoko taulan, Getxoko udalerrian 2014an eta 2016an egin ziren gaueko zenbaketetan ateratako datuak ikus daitezke. taula. Gaua kalean ematen duten pertsonen zenbaketa, aurkitutako barrutiaren arabera. 2014ko urriaren 29tik 30erako gaua eta 2016ko urriaren 26tik 27rako gaua, sexuaren arabera. (Azterlan honetarako prestatua, SIIS erakundearen II. azterlanean (2014) ageri diren datuetan* eta Getxoko Gizarte Zerbitzuen 2016ko datuetan oinarrituz). GIZONAK EMAKUMEAK ZEHAZTU GABE GUZTIRA 2014 2016 Algorta-Neguri 16 14 2 18 Andra Mari Romo- Areeta 1 Guztira 17 15 20 Oharra: EAEn egoitza-bazterkeria larria pairatzen duten pertsonen egoerari buruzko II. azterlana SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak egin zuen. III. azterlana 2017an argitaratuko da, baina 2016ko abenduan txostenaren aurrerapena kaleratu da.

14 2.10.5. MUTURREKO BAZTERKETA ETXERIK GABEKO PERTSONAK
Zenbaketa orokorrak ondutako datuak kopuru erlatiboetan zenbatuz gero, hau da, udalerri bakoitzeko biztanleria aintzat hartuta, Getxo 2016an kalean aurkitutako pertsonen tasarik handieneko udalerrien taularen erdian dago, nahiz eta etxegabeen datua 2014 eta 2016 urteen artean jaitsi, 20 lagunetik 15era. Zenbaketa egiteaz gain, boluntarioak kalean aurkitutako pertsona guztiei elkarrizketa egiten ahalegintzen dira. Galdetegiak 45 galdera dauzka eta horren helburu nagusia da kalean aurkitutako pertsonen oinarrizko ezaugarri demografikoak ezagutzea, bai eta horien egoera ezagutzea ere, hainbat alderdiri dagokienez, hala nola administrazio-egoera, osasun-egoera edo gizarte- eta familia-harremanak. Galdetegia egiten da kalena aurkitutako pertsonak esna daudenean eta elkarrizketa egitea onartzen dutenean. SIIS erakundeak koordinatutako II. azterlanaren emaitzen arabera, 2014an, zenbaketan parte hartutako udalerrietako datu soziodemografikoak ondokoak izan ziren: Azterlanean ageri diren etxerik gabeko pertsonetatik, gizonezkoak ziren (% 77,8), eta 320 emakumezkoak (% 20,4). Kalean aurkitutakoen artean, gizonezkoen ehunekoa handiagoa zen (% 80). Identifikatutako pertsonen erdi baino gehiago (% 52,7) atzerritarrak ziren. Horien artean, % 20 kalean bizi ziren. Atzerritarren aldean, bertakoen % 13 kalean bizi zen, azkenek errazago baliatzea baitzituzten aterpetxeak eta epe ertain-luzeko zerbitzua eskaintzen dituzten zentroak. Batez besteko adina 37koa zen eta kalean aurkitutako pertsona guztien % 40 35 urtetik beherakoa zen. grafikoa. Kalean aurkitutako pertsonen tasa biztanleko, udalerriaren arabera. 2016ko urriaren 26tik 27rako gaua. (Azterlan honetarako prestatua, EAEn egoitza-bazterkeria larria pairatzen duten pertsonen egoerari buruzko III. azterlanaren aurrerapenean (2016) ageri diren datuetan oinarrituz. Alderaketa gisa, EUSTATek 2012an egin zuen EAEn etxerik gabeko pertsonei buruzko azterlanean, emakume etxegabe gutxiago ageri ziren: % 19 (gizonezkoak, % 81). grafikoa. Etxerik gabeko pertsonak EAEn, sexuaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, EUSTATen datuetan oinarrituz). taula. Etxerik gabeko pertsonak EAEn, Bizkaian eta Bilbo Handian (2012) (Iturria: EUSTAT) EAE Bizkaia Bilbo Handia H M 18-29 30-44 45-64 65 + Guztira 2.090 1.139 1.057 1.701 389 724 679 639 48 Espainia 0833 455 444 624 209 88 225 474 46 Atzerria 1.256 684 613 1.076 180 635 454 165 2 Frantzia 5 3 Portugal 18 17 1 7 9 Errumania 28 13 11 20 8 12 Europako gainerakoa 51 29 22 40 Aljeria 149 45 39 132 58 79 Kongo 10 Maroko 558 356 315 520 38 366 154 Afrikako gainerakoa 271 173 156 236 35 147 94 30 Bolivia 4 6 Brasil Kolonbia Amerikako gainerakoa 90 36 62 31 Beste herrialde batzuk 16 23

15 2.10.6. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
PREKARIETATEA ETA GIZARTE INKLUSIOA EAEn, emakumeek gizonek baino ehuneko handiagoa erakusten dute pobreziaren egoera guztietan: biziraute-pobrezia, pobrezia metatua, benetako pobrezia eta ongizatearen gabezia, 2014ko Gizarte Zerbitzuen Eskaerari buruzko Inkesta-Gizarte Beharrizanei buruzko Inkestaren arabera. diotela generoaren inguruko hainbat alderdik eta beste aldagai batzuek, besteak beste, adinak, gizart ak eta jatorri geografikoak. Getxoko udalerrian egindako generoari buruzko aurreko azterlanean esaten zen legez, bazterketa- eta pobrezia-arriskua ez die era berdinean eragiten pertsona guztiei edo gizatalde guztiei. Halaber, inguruabarrak ez dira berdinak, halabeharrez, gizonentzat eta emakumeentzat. Gizonen gizarte- eginkizunak hertsiki loturik egon dira beti lanbidearekin, eta langabeziak aise sorraz ditzake gizarte- eta ekonomia-bazterkeria, baita giza bazterkeria ere. Emakumeen gizarte-eginkizunak ere lan-merkatuari lotzen zaizkio; alabaina, tradizioz, ugalketa dela eta emakumeei esleitu zaizkien zereginek eragin handia dute emeen kalteberatasun eta bazterketan, familia-estrategiei lotutako pisu handienaren ziozko aukera-kostuak hein handiagoan eragiten baitie, adingabe eta mendekotasuna duten adinekoentzako arreta bermatzeko helburuz. Alde handia dago udalerriko, Bizkaiko eta EAEko emakumeen eta gizonen batez besteko errentaren artean, eta sexuen arteko aldaketarik handiena Getxon dago. Azken sei urteotan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, gehienbat, bertako emakumeei egin diete arreta. Gainera, 2015ean, arreta jasotakoen ia erdia (% 44) 65 urtetik gorako emakumeak ziren. Emakume horiek gehienek prestazio edo zerbitzuren bat jasotzen dute mendekotasun- maila dela eta, baina ez dugu ahaztu behar adineko emakumeen egoera; izan ere, haien mendekotasun-maila zeinahi dela ere, asko eta asko egoera ekonomiko larrian bizi dira bikotekidea hil ondoren. Baldintza horietan, gizarte-komunitateko zerbitzuen sare zabalik ez dagoenez, arrazoizko prezioan, behintzat, emakumeek ezinbestean jardun behar dute, batik bat, “doitzeko aldagai” gisa eta ordaindu gabeko lanaren ardura hartu behar dute neurriz gaindi, egungo sistema ekonomikoari eutsi ahal izateko, generoaren inguruko ikuspegia lantzen duten azterlan ekonomiko askotan salatu den moduan. Hortaz, ez da harritzekoa pobrezia- tasarik handiena pairatzen duten etxeetan ama guraso bakarra duteneko familiak izatea, hau da, sarrera egonkorrak lortzeko zailtasun handiak dituzten amak buru dituzten familia-unitateak, eta gainera, gaztigua jasan behar izaten dute baliabide nahikoei heltzeko aukeran, zaintzari lotutako atazak eta laneko eginkizunak bateragarri bihurtzeko ahaleginetan. Horrez gain, erabateko larrialdietan berehalako laguntza eskaintzeko gizarte-sarerik baliatu ezin dutenean, esate baterako, emakume etorkinen kasuan, nekez galaraziko dute prekarietatetik bazterkeriako egoera kronikora igarotzea. Era berean, 2012an, ama guraso bakarra duten familiak EAEn benetako pobrezia pairatzen zuten biztanle guztien % 14,9 ziren, “Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkestan” jasotako datuen arabera”. Prestazio ekonomikoei dagokienez, eskura dauzkagun datuei jarraiki, 2015ean, emakumeek jaso zituzten prestazio gehienak (% 66,3k, DSBEri dagokionez; % 65,2, EPOri dagokionez; eta % 94,5, GBOri dagokionez). Gizarte Larrialdiko Laguntza gehienen eta Aldizkakoak ez diren Udal Laguntza gehienen jasotzaileak ere emakumeak izan dira. Getxoko kaleetan bizi diren pertsonak zenbatzeko saioetako datuek diotenez, joera beheranzkoa da 2014 eta 2016ko urteen artean, pertsonen kopurua 20tik 15era jaitsi baita. Etxegabeetako bi emakumeak ziren 2014an eta bat ere ez 2016an. EAEn, etxerik gabeko pertsonei buruzko azken azterlanek antzeko datuak eman dizkigute: urtetik aurrera, etxerik gabeko emakumeen ehunekoa guztizkoaren % 19 eta % 20 artekoa da. Ikus dezakegunez, 2016ko urrian egindako zenbaketan kalean bizi den emakumerik aurkitu ez den arren, Getxoko udalerriaren inguruan eskura ditugun gainerako datuak azaletik aztertuz gero, konturatuko gara pobreziaren feminizazioa gertaera guztiz kezkagarria dela, eta horri eragiten

16 2.10.6. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
PREKARIETATEA ETA GIZARTE INKLUSIOA Eurostatek 2016ko otsailean argitaratutako datuei jarraiki, gaur egun, 19 milioi lagun daude pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren arriskuaren eraginpean Europan. Espainiako Estatuari dagokionez, egoera horretan bizi den biztanleriaren ehunekoa % 28,7koa da. Emaitza horrek badakar 5 puntuko igoera 2008ko datuaren aldean; urte horretan, pobrezia pairatzeko arriskuan zeuden pertsonen ehunekoa biztanle guztien % 23,8koa zen. Europar Batasunaren esanetan, gizarte-inklusioa tresna eraginkorra dugu pobrezia eta gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonen aukerak areagotzeko eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean bete- betean parte hartzeko beharrezkoak diren baliabideak errazago eskuratzeko, bai eta bizi diren gizartean estandartzat hartzen diren bizi- eta ongizate-baldintzez gozatzeko ere. Berdintasun-politika publikoak abiaburu harturik, gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden emakumeentzako gizarte-inklusioa sustatu nahi bada, hainbat alderditan eragin behar da. Orain arte, pobreziari buruzko azterlanek langabezia eta desabantailaz beteta bizi diren pertsonen bizi-baldintzak jorratu dituzte ekonomiaren edo diruaren ikuspegi hutsetik. Hala ere, bazterkeriaren beste alderdi batzuk ere aintzat hartu behar dira ekonomia, gizarte eta politika arloetako jabekuntza sustatzen duten politikak diseinatu eta, egiatan, autonomia eta baliabide gutxiago dituzten emakumeen egoeran eta izaeran eragite aldera. Udalerriaren esparruko datuak biltzea zaila den arren, Getxon ateratako panoramikak, osagabea den arren, kontuan hartzeko gogoeta batzuk ondu ditu. Egia da udalerriko biztanleen erosahalmena Bizkaiko eta EAEko batez bestekoa baino handiagoa dela, baina, era berean, egia da krisialdi ekonomikoak udalerriko pertsona ugariri eraso diela eta horrek eragin handia izan du etxeetako sarreren kopuruan. Gainera, gizarte-zerbitzuen erabilerari buruzko datuek diotenez, prekarietateak gehiegi eta neurrigabe erasan die emakumeei, bereziki gazteei, 45 urtetik gorakoei eta emakume etorkinei, horiek guztiek berebiziko zailtasunak dituztelako enplegu egonkorrak eta kalitatekoak lortzen.


Descargar ppt "+ 2.10. kapitulua + PREKARIETATEA ETA INKLUSIO SOZIALA."

Presentaciones similares


Anuncios Google