Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porEster Damásio Faro Modificado hace 6 años
1
GIPUZKOAKO KLUBEK ABIAN JARRITAKO EKITATE PROGRAMAK
-Jardunbide egokiak. 2017- Sarrera Gipuzkoako Foru Aldundiaren kirol politiketan, berebiziko garrantzia du gizartean ekitatea sustatzeak jarduera fisikoa eta kirola egiteko orduan. Ikusten denez, jarduera fisikoaren mailak txikiagoak dira egoera sozioekonomiko kaskarragoan dauden taldeetan. Beste alde batetik, litekeena da gizartean dauden gizarte bazterketako mekanismoak kirol arlora eramatea eta, beraz, beharrezkoa da kontzienteki jardutea kirolean desberdintasun horiek murrizteko. Helburu horrekin, besteak beste, Foru Aldundiak klubetan esku hartzeko programak garatzea sustatu du, Gipuzkoako kirolean ekitatea sustatzera bideratuta. Kirol klubentzako 2017ko diru laguntzetan 5 jarduketa ildo ezarri dira:
2
1.- Klubaren arlo eta estamentu desberdinetan
1. - Klubaren arlo eta estamentu desberdinetan emakumeen presentzia bultzatzea, genero arloan benetako berdintasuna erdietsi arte, eta, halaber, jarrera homofoboak eta genero indarkeria ekidingo dituen prebentzio kultura bat eraikitzeko. 2. - Dibertsitate funtzionala dela eta, kirola egiteko zailtasunak dituzten pertsonen inklusioa erraztea. 3. - Beste lurralde eta herrialde batzuetatik Gipuzkoara iristen diren pertsonen gizarteratzea eta harrera erraztea. 4. - Kirola egiteko aukera ematea gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonei. 5- Balioen hezkuntza eta akordioen kultura sustatzea, eta gaitasun emozionalak hobetzea. Dokumentu honetan jarduera ildo bakoitzeko programa aipagarrienak jasoko ditugu, gure ustez gidalerro izan baitaitezke eta ekarpen esanguratsuak egin gure lurraldeko kirol komunitateari. 1.- Klubaren arlo eta estamentu desberdinetan
3
emakumeen presentzia bultzatzea, genero arloan benetako berdintasuna erdietsi arte, eta, halaber, jarrera homofoboak eta genero indarkeria ekidingo dituen prebentzio kultura bat eraikitzeko. 1.1 Donostia Arraun Lagunak: Klubaren arlo eta estamentu desberdinetan emakumeen aukera berdintasunerako eta partaidetzarako politikaren barruan, Donostia Arraun Lagunak hiru emakume ditu zuzendaritza batzordean, horietako bat idazkari karguan. Gainera, klubak emakumeen traineru bat dauka: 27 arraunlari senior kategoriakoak eta 2 junior kategoriakoak. 1.2. CD Eibar:
4
Batzordean, CD Eibar klubak onartu zuen emakumeen presentziaren inguruko azterketa egitea, bai kirol esparruan bai kiroletik kanpokoan, eta, halaber, emakumearen presentzia gehitzeko kanpaina egitea adostu zuen. Beraz, helburu hori lortzeko, hainbat kanpaina egingo ditu eskola adineko pertsonei, federatuei eta/edo helduei zuzenduta, zehazki, pilota, xake, atletismo eta mendirako zaletasuna sustatzeko kanpainak. Gainera, klubaren zuzendaritza batzordean hiru emakume daude; horietako batek klubeko idazkari kargua betetzen du. I.3.C.D. Irutxulo Sub: Emakumearen presentzia sustatzeko asmoz, C.D. IrutxuloSub klubak urpeko igeriketa ikastaro bat antolatu du ekainaren 19tik uztailaren 1era, eta bertan parte hartu duten emakume guztiek % 15eko deskontua izan dute. Bestalde, klubaren zuzendaritza batzordea 5 pertsonek osatzen dute eta 2 emakumeak dira; horietako bat klubeko idazkaria. 1.4.Ordizia Rugby Elkartea: Ordizia Rugby Elkarteak denboraldi honetan gauzatu nahi dituen ekitate politiken barruan emakumeen taldea berreskuratzea dago; izan ere, urtean sortutako talde hori desegin egin zen, eta azken denboraldietan ez da osatu. Helburu hori lortzeko, klubak 23 neska ditu jokatzeko prest.
5
1.5.Orio Arraunketa Elkartea:
Orio Arraunketa Elkarteak "Genero Ikuspegitik Egindako Berdintasun Plana" dauka indarrean, 2016ko apirilean onartutakoa. Klubean emakumearen presentziak duen joerari buruzko diagnostikoa egin ondoren, ikusi da joera horrek gora egin duela alderdi guztietan (lizentziak, lorpenak...) zuzendaritza batzordean izan ezik, batzorde horretan ez baitago emakumerik. Plan horretan, datozen urteetarako helburu bezala hobekuntzak ikusten dira alderdi guztietan: emakumeen kirola sustatzeko jardunaldiak eta hitzaldiak ikastetxeetan; Gipuzkoako kirol federazioarekin lankidetzan aritzea entrenatzaile neskentzako ikastaroak antolatzeko; klubeko kirolari neskekin eta arraunlari ohiekin esperientziak trukatzeko saioak... 1.6. Patris Surf Eskola: Patris Surf Eskolak, "Patris Aisialdi Aktiboa gizarte bazterketako arriskuan dauden adingabe eta taldeentzako" izeneko programan, emakumeek jasaten duten gizarte desberdintasuna jasotzen da eta horri aurre egiteko neurriak proposatzen dira.
6
I.7.C.D. Natation Urpolozaleak, Donostia
Haren helburuen artean daude: bi sexuen parte-hartzea sustatzea, berdintasunean; bi sexuentzako programen eskaintza optimizatzea; nesken kirol promozioaren parte bihurtzea haien gurasoak edo tutoreak, beren alabentzat jarduera fisikoak eta kirolak duen garrantzia ezagutarazteko eta hori egitera bultzatzeko. Helburu horiek lortzeko, garatzen diren jardueren artean, honako neurri haiek hartzen dira kontuan: partaidetza proportzionala bilatzea; jarduerak berdintasunez banatzea; programen kalitatea hobetzea, emakumen behar bereziei behar bezala erantzuteko; neskei beren garapenari egokitutako kirol esperientziak eskaintzea, eta aholkularitza eskaintzea fisikoki aktiboak izateko eta parte hartzeko. I.7.C.D. Natation Urpolozaleak, Donostia C.D. Natation Urpolozaleak klubak berdintasun eta aniztasun batzorde bat dauka, eta emakumeak erakartzeko egiten du lan, emakumeen talde bat sortu ahal izateko. Xede hori lortzeko antolatu dira prestakuntza-sentsibilizazio jardunaldi batzuk, berdintasunari eta aniztasunari buruzkoak; bertan parte hartuko dute zuzendaritza batzordeko zenbait kidek eta klubeko zenbait kirolarik. WATER POLO DONOSTI A
7
1.8. Zarautz Arraun Elkartea:
arraun elkartea | Zarautz Arraun Elkartea klubak ere badu berdintasun plan bat, "Berdintasun Plana" izenekoa, 2016ko apirilean onartutakoa. Plan horretan helburu nagusi gisa definitzen dira, aide batetik, klubeko ekintzetan eta egunerokotasunean parekidetasuna bermatzea, eta, bestetik, emakumearen presentzia bermatzea eta gizartean ikusgai egitea. Helburu horiek lortzeko, Zarautz Arraun Elkarteak zuzendaritzako kide bat izendatu du berdintasunaren arduradun, eta hark garatuko du berdintasun plana; horrez gain, memoria bat egingo du urtean behin. Gainera, klubak beste ekintza batzuk ere antolatu ditu: martxan jarri du "Emakume arraunlari" proiektua; emakumezko eta gizonezko arraunlarietan egindako gastua bera dela bermatu du; hizkera ez sexista erabiltzearen alde egin du; emakumeek kirolean parte hartzeko publizitate kanpaina espezifiko bat egin du; emakumezko traineru talde bat sortu du, betiere arraunlari kopuru nahikoa izanda; eta, kasu guztietan, aulki mugikorrean parte hartzea erraztu du. 1.9. Zarautz Kirol Elkartea: Kirolaren arloan emakume gehiago egon daitezen sustatzeko Zarautz Kirol Elkarteak bi bidetatik heltzen dio gaiari: Emakumezkoek kirol diziplina guztietan parte har dezaten sustatzea, emakumezkoen kirolari bultzada bat emateko; eta eskualdeko ikastetxeekin elkarlanean, emakumeen presentzia kirolean naturaltasunez bizitzeko haurtzarotik.
8
2.- Dibertsitate funtzionala dela eta, kirola egiteko zailtasunak dituzten pertsonen inklusioa erraztea. 2.1.Donostia Arraun Lagunak: Donostia Arraun Lagunak klubak, bere ekitate politikaren barnean, hiru desgaitasun mota dituzten kirolarien inklusioa jasotzen du: alde batetik, itsuak; bestetik, desgaitasun fisikoengatik mugikortasun urria duten pertsonak; eta, azkenik, adimen desgaitasuna dutenak. Itsuek aurrera egiteko laguntza jasotzen dute, esaterako, autonomia pertsonalean, autoestiman eta harreman sozialetan, espazio orientazioa garatzean, eta abar; mugikortasun urria dutenei, berriz, arraunak lagundu egiten die beren ahalmen fisikoak modu orekatuan garatzen, doitze funtzioak finkatzen, egoera psikologikoa hobetzen, eta abar; eta adimen desgaitasuna dutenentzat arrauna oso lagungarria da higiene ohiturak eta egoera emozionala hobetzeko, autoestimua igotzeko eta taldeko ekintzetan gehiago parte hartzeko. Ekintza horiek aurrera eramateko, harremana dute Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin eta kirolarien gurasoekin. Lan hori egiteko, pertsona batek lagunduko dio kirolari bakoitzari.
9
2.3. Hondarribiko Itsaskari Baita:
2.2. C.D. Eibar: Eibar C.D.ren helburua da desgaitasunak dituzten pertsonen inklusioa sustatzea kirol jardunean. Horretarako, kirol egokituaren federazioarekin adostu nahi dute dibertsitate funtzionala duten pertsonen integrazioa pilotan eta atletismoan. 2.3. Hondarribiko Itsaskari Baita: Desgaitasunak dituzten pertsonak bela egitea sustatzeko, Hondarribiko Itsaskari Baitak hainbat jarduera eskaintzen ditu doan egiteko. HONDARRIBIA 2.4.Zarautz Kirol Elkartea: Zarautz KEren helburua da, bere aukera materialen, pertsonalen eta ekonomikoen barruan, dibertsitate funtzionala duten pertsonen parte hartzea sustatzea. Denboraldi honetan, klubak 16 kirolari ditu, askotariko ekintzak egiten dituztenak. Zenbait entitaterekin hitzarmenak egin eta gero (elkarteak, klubak eta federazioak) klubaren atal batean integratu dira kirolari horiek, txapelketa ofizialetan parte hartzeko. Horrez gain, Zarautz Kirol Elkarteak pertsona horientzako ekintzak antolatzen ditu, pilotan eta saskibaloian.
10
3.- Beste lurralde eta herrialde batzuetatik Gipuzkoara iristen diren pertsonen gizarteratzea eta harrera erraztea 3.1. Donostia Arraun Lagunak: Donostia Arraun Lagunak klubak perspektiba inklusiboa du beste lurralde edo herrialde batzuetako ikasle guztiekin. Ikastetxeetako ikasleen heterogeneotasunak eragin du kluba kultura arteko hezkuntza inklusibora egokitzea.
11
3.2. Ordizia Rugby Elkartea:
Ordizia Rugby Elkarteak Ongi Etorri Ordiziara udal programan hartzen du parte, beste entitate batzuekin batera, eta Ordiziara iristen diren etorkin guztien harrera saioetan parte hartzen du. Ekintza horien artean dago errugbia etorkinei aurkeztea. Ordizia Rugby Elkartearen helburuetako bat da onartzea kirol hori egin nahi duten guztiak, haien parte hartzea erraztea, eta dituzten beharretan kirol horretan laguntzea. 3.3. Sanlo Elgoibarko Eskubaloi Taldea: Sanlo Elgoibarko Eskubaloi Taldeak programa bat sortu du jokalari etorkinak eta gutxiengo etnikoetako jokalariak erakartzeko. Horretarako, etengabeko harremana du udaleko gizarte zerbitzuekin eta adingabeen gurasoekin.
12
3.4. Zarautz Kirol Elkartea:
Zarautz Kirol Elkartean hainbat nazionalitatetako 30 pertsona daude, klubeko ekintzetan modu inklusiboan parte hartzen dutenak. Klub horretan parte hartzeaz gain, klubak laguntza ematen die beren dokumentazioa legalizatzeko.
13
4.- Kirola egiteko aukera ematea gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonei.
Diru laguntzaren bat jaso duten Gipuzkoako klub guztiek konpromisoa dute beren urteko kuota murrizteko diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten familietakoak diren kirolariei, horrela, arrazoi ekonomikoengatik gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonek kirola egiteko aukera izan dezaten.
14
Acce e a la lista d clubes
4.1. Hondarribiko Itsaskari Baita: Hondarribiko Itsaskari Baitak belako zenbait ekintza antolatzen ditu doan gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonetzat, horiek ere bela egiteko aukera izan dezaten, Gizakia Helburu elkartearekin elkarlanean. 4.2. Ordizia Rugby Elkartea: Ordizia Rugby Elkartearen printzipio bat da errugbia kirol integratzaile bihurtzea. Printzipio hori aurrera eramateko, beren araua da errugbia ezagutu eta errugbian aritu nahi duen edonor onartzea. Arazo ekonomikoak oztopo izan ez daitezen, beharrezko laguntza ematen zaie familiei, kasu bakoitzaren azterketa eginda. Kuotaren % 100eko murrizketa ere egiten da; horrako kasu horietan, familiari laguntza eskatzen zaio beste alderdi batzuetan (hirugarren denborak antolatzen, esaterako). Gainera, Zumarragako Ibai Ondo adingabeen zentroarekin elkarlanean, zentro horretan bizi diren gazteak integratzen dira errugbian.
15
4.3. Patris Surf Eskola: Patris Surf Eskolaren helburu nagusia da gizarte bazterketako arriskuan dauden adingabeak eta taldeak gure gizartean integratzea surfaren bitartez. Hori dela eta, proiektu osoa eta klub horrek garatutako ekintza guztiak bideratzen ditu askotariko arrazoiengatik gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonengana, adingabeengana, bereziki. Hainbat kirol ekintza antolatzen dituzte gazte horientzat, kirola erreminta egokia izan dadin: surfa-bodyboarda, skatea, sorospena eta lehen laguntza, igeriketa eta entrenamendu funtzionala. Klubaren beste helburu garrantzitsuetako bat da gazte horiek kirol «elitistak» egiten ikasteko dituzten zailtasun ekonomikoak murriztea, kirol horietan aritzeko oztopo ugari baitituzte. Laburbilduz, klubaren helburu nagusia da kirolaren bidez lortzea gizarte bazterketako arriskuan dauden gazte horiek ezagutu ditzaten esperientzia fisiko, psikologiko eta sozial berriak, gure gizarterako inklusioa erraztuko dietenak. Helburu horiek lortzeko honako kirol ekintza jakin hauek garatzen dituzte: Ekintza guztiak parte hartzailearen adinaren arabera sailkatuta daude: Haurrak (6-12 urte), nerabeak (1317 urte) eta helduak (emantzipazio zentroak). Taldeak: gutxienez, 3 pertsonakoak, eta, gehienez, 6koak. Ordutegia: Ikasturtea (iraila-uztaila) eta uda (uztaila-abuztua). Surf & Bodyboard jarduerak. Igeriketa entrenamenduak, surf jardueren osagarri. Surf-Bodyboard tailerrak, lehen sorospenak eta segurtasuna Entrenamendu fisiko eta funtzional saioak. Doako surf jardunaldiak (elkarteak, egoitza baliabideak eta familiak).
16
4.4 Sanlo Elgoibarko Eskubaloi Taldea:
Sanlo Elgoibarko Eskubaloi Taldeak, gizarte bazterketako arriskuan daudenen inklusioa errazteko, eta kasu bakoitza banaka aztertu ostean, malgutasun osoa dauka kuotak kobratzeko. Federazioko fitxa, kirola egiteko beharrezko materiala eta instalazioetarako sarbidea ere doan eskaintzen ditu kasu batzuetan. 4.5 Zarautz Kirol Elkartea: Egoera pertsonalen arabera, eta familia batzuen egoera ekomomikoari aurre egiteko, Zarautz Kirol Elkarteak honako estrategia hauek jarraitu ditu: familia horien ordainketak Udaleko gizarte zerbitzuen bidez egitea. Familia horiei erraztea kuotak eta kiroleko materiala ordaintzeko udal diru laguntzen izapideak eta kudeaketa. Horrela, klubeko kirolarien % 15ek jasotzen du laguntza; kuota hiru edo lau zatitan banatzen zaie edo kuota borondatezko lanaren bidez ordaintzen dute. Kuota jasangarri bat onartzea.
17
5- Balioen hezkuntza eta akordioen kultura sustatzea, eta gaitasun emozionalak hobetzea.
5.0 Easo Saskibaloia Taldea: Easo Saskibaloia Taldeak bullying edo jazarpen kasuetarako prebentzio eta jarduketa protokolo bat ISBrn aurkeztu du, guztiz garatutakoa. Bertan definitzen dira bulling mota desberdinak (fisikoa, ahozkoa, psikologikoa, soziala, cyberbullinga), ondorioak (biktimarentzat, erasotzailearentzat eta lagunentzat), jarduera protokoloa (informazioa jasotzea, azterketa eta balorazioa, esku hartzea), heziketa neurriak, esparru guztietako jarduerak (biktima, erasotzailea, lagunak, familiak eta abar), diziplina neurriak, informazioaren tratamendua, eta protokoloa amaitzea. Protokolo hori klubeko estamentu guztietako kideei bidaltzen zaie, ezagutu dezaten.
18
5.1 Ordizia Rugby Elkartea:
Ordizia Rugby Elkartearen helburu nagusia da "errugbiaren balioak sustatzea (apaltasuna, elkartasuna, ardura, adiskidetasuna, eta abar) klub barrenean, jokalarien, entrenatzaileen, delegatuen, boluntarioen, bazkideen, zaleen eta zuzendarien konpromisoaren bidez; eta kanpoan, gure inguruko gizarteari eragiten saiatuz, balio horiek hedatzeko". Balio horiek zabaltzeko, klubak gutun informatibo bat bidaltzen die familia guztiei klubaren programarekin, eta bertan jasotzen da balio horien definizioa, eta klubak horiek lantzeko duen modua; gainera, balio horien berri ematen da udalak etorkinei egiten dien harrera saioan, eta, azkenik, klubeko eguneroko kirol jarduerak jorratzen dira. 5.2. Orio Arraunketa Elkartea: Orio Arraunketa Elkarteak onartuta eta garatuta dauka gatazken arreta eta prebentzio protokolo bat eta barne araudi bat; bertan, honako puntu hauek jasotzen dira: Arraunaren bidez transmititu beharreko balioak. Gatazken konponketa (jarduerak, tresnak, jarduketa metodoak).
19
Barne araudia (helburuak, jarduera eremua, oinarrizko arauak, kirolarien, entrenatzaileen, zuzendari teknikoen, eta gurasoen eskubide eta betebeharrak, kirol eta diziplina batzordeen osaera eta funtzionamendua, arau hausteen definizioa, zigor motak eta mailak). Eta, azkenik, zigor erregimenaren prozedura. Protokolo hori hedatzeko, Orio Arraunketa Elkarteak bi prestakuntza jardunaldi antolatzen ditu, eta bertan parte hartzen dute klubeko estamentuek. 5.3. Urola Eskubaloi Kluba: Urola Eskubaloi Klubak definitu du zein balio helarazi nahi dizkieten eskubaloiaren bidez klubeko estamentu guztietako kideei. Honako hauek dira balioak: ilusioa, apaltasuna eta esfortzua; errespetua eta berdintasuna; konpromisoa; erantzukizuna, zintzotasuna eta zuzentasuna; adiskidetasuna, talde lana eta elkarlana; eta, azkenik, identitatea eta kidegoa. Eskualdeko beste klubekin batera, Urola Eskubaloi Klubak bi prestakuntza jardunaldi egin ditu gurasoentzat eta entrenatzaileentzat, eta beste bi sentsibilizatze jardunaldi jokalariekin, bereziki oinarrizko taldeetakoekin.
20
5.5. C.D. Natation Urpolozaleak, Donostia:
WATER POLO 5.5. C.D. Natation Urpolozaleak, Donostia: C.D. Natation Urpolozaleak klubak honako ekintza hauek garatu ditu, besteak beste, gaitasun emozionalak eta balioen hezkuntzaren hobekuntza eta akordio kultura eraikitzeko neurriak onartzeko Zuzendaritzarekin egindako akordioez gain: D O N O STI A Akordioaren kultura sustatzeko esku-hartze programa bat; horretarako, prestakuntza jardunaldi bat egin dute. Kirol esparruan adimen emozionaleko oinarrizko prestakuntza. Klubeko estamentu guztien arteko etengabeko komunikazioa. Balioen araberako hezkuntza zabaltzeko, ekintza estrategiko hauek antolatu ditu klubak: Prestakuntza hitzaldiak gurasoentzat. Prestakuntza jardunaldiak klubeko entrenatzaileentzat. Azkenik, klubak talde dinamikak antolatu ditu, aditu bat gidari dela, klubeko kirolari guztientzako.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.