La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Interneteko presentzia

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Interneteko presentzia"— Transcripción de la presentación:

1 Interneteko presentzia
Web Kudeaketa berria

2 Aurkibidea Sarrera Interfazearen alderdi nagusiak Hasiera Bilaketa
Librea Aurreratua Bilaketaren emaitzak Edukiak

3 Sarrera Aurrekariak Nola sartu Web kudeaketan?
Zer erabiltzaile-profil daude? Edukien editorea Atarien kudeatzailea Administratzailea Zer da eduki bat? Familia Mota Edukia Katalogazioa Hizkuntza-bertsioak Web fitxa Terminoen glosategia

4 Sarrera > Aurrekariak
2013ko otsailean abian jarri da Web Kudeaketaren tresna berria, Interneteko presentzia areagotzea xede duena. Aurrerapauso handia da edukiak kudeatzeko erabilgarritasunagatik. Otsailean, erabiltzaile berriak prestatu dira tresna berria erabiltzeko eta Web Kudeaketako Zerbitzuak aukeratutako erabiltzaile talde batek tresnaren erabilera gidatuko du, dituen akatsak edota hobetu beharrekoak antzemateko. Martxoa/apirila aldean, beste bertsio bat ezarriko da, akatsik gabekoa eta beste funtzionalitate batzuk izango dituena. Horren funtzionamendua argitaratuko da tresnaren beraren oharren mekanismoaren bidez.

5 Sarrera > Nola sartu Web Kudeaketan?
Ziurtatu erabiltzailea XLNets-en sartu dela. Horretarako, lehenik eta behin, Jakina-n sartu behar du, eta, gero, aplikazioetan. Ziurtatu erabiltzailea Interneterako presentzia-ereduaren tresnetara sar daitekeela. Jarraitu…

6 Sarrera > Nola sartu Web Kudeaketan?
Edukiak kudeatzeko tresnak erabiltzeko, ezinbestekoa da edukiak editatzeko profila izatea, edukiak sortu edo aldatu behar diren lan-eremuetan edo workarea delakoetan. Oraingoz, ez da jaso kudeaketa berrirako sarbidea aplikazio-zerrendan. Horretarako, URL hau idatzi behar da web nabigatzailean: Tresna berri hau edozein web-nabigatzailetan ibiltzen da: Internet Explorer 8, Mozilla Firefox, Google Chrome, Safari … Gomendagarria da URL hori ‘gogokoetan’ gordetzea, azkar atzitzeko, harik eta aplikazioen zerrendan behin betiko jasotzen den arte.

7 Sarrera > Zer erabiltzaile-profil daude?
Zenbait erabiltzaile-profil daude Web Kudeaketarako: Edukien editorea: edukiak kudea ditzake sar daitekeen lan-eremuetan. Profil arruntena da. Atarien kudeatzailea: Atariak kudea ditzake. Normalean, atari bakar batean soilik sar daiteke. Atari bakoitzak editore-profil gutxi izan ohi ditu. Administratzailea: Euskadi.net-eko eduki eta atari guztiak kudeatu ditzake. Horretaz gainera, administrazioko beste utilitate aurreratuago batzuk ditu. Hain zuzen, hori da Web Kudeaketako Zerbitzuaren profila.

8 Sarrera > Zer da eduki bat?
Tipologia zehatz baten entitate bat da (familia/mota): barne-izen bat du, katalogatuta dago, eta N hizkuntza-bertsio ditu (euskara eta gaztelania, nahitaez); bertsio bakoitzerako datu-multzo bat ere badu, euskadi.net-en argitaratzen den web-fitxa batean maketatzen direnak. Familia: Prentsa eta Komunikazioa Mota: Berria Edukia albistea_greba_ 2013ko_urtarrila Katalogazioa Eusko Jaurlaritza X Saila Y Sailburuordetza Z Zuzendaritza Euskara eu_def Gaztelania es_def Ingelesa en_def Web fitxa (datuak euskaraz) Web fitxa (datuak gaztelaniaz) Web fitxa (datuak ingelesez)

9 Sarrera > Terminoen glosategia
Lan-eremua (jarduerak egiteko) Workarea Katalogazioa Katalogazio-etiketa Taldea Web fitxa Interwoven txantiloia (lehengoa) vs Java txantiloia (oraingoa)

10 Interfazearen alderdi nagusiak
Erabiltzaileari laguntzeko zenbait mekanismo sartu ditugu: Tip izenekoak: Pantailaren zabalera osoa hartzen dute, eta testuinguruari lotutako informazioa ematen dute, pantaila erabiltzeko mekanismoei buruz. Erabiltzaileak pantailaren ezaugarrien berri badu, informazio hori “Ezkutatu” ahal izango da. Hala eginez gero, pantaila horretara joatean, ezkutatutako atalak tolestuta agertuko dira. Testuinguru-laguntzak Ikono hori zenbait eremutan agertzen da, eta eremu horietako etiketaren informazioa osatzea du helburu. Testuinguru-laguntza ikusteko, erabiltzaileak ikonoaren gainean egin behar du klik.

11 Hasiera

12 Hasiera > Goiburua Goiburu hau Web Kudeaketa berriko pantaila GUZTIETAN agertzen eta ibiltzen da.

13 Hasiera > Goiburua Goiburu hau Web Kudeaketa berriko pantaila GUZTIETAN agertzen eta ibiltzen da. Jaurlaritzaren logotipoa eta tresnaren izenburua Tresnari dagokionez, ez du funtzionalitaterik, apaingarri hutsa baita.

14 Hasiera > Goiburua Goiburu hau Web Kudeaketa berriko pantaila GUZTIETAN agertzen eta ibiltzen da. Testu libreko bilatzailea Bilatu beharreko terminoa koadroan sartu eta botoia sakatu behar da:

15 Hasiera > Goiburua Goiburu hau Web Kudeaketa berriko pantaila GUZTIETAN agertzen eta ibiltzen da. Bilatzaile aurreratua Esteka horretan klik eginez, funtzionalitate honetara sartuko gara: [Bilatzaile aurreratua]. Bilaketa aurreratuak bide ematen du bilaketa-irizpideak zehazteko. Esate baterako: X barne-izenaren edukia Y workarean gaztelaniaz argitaratutako eduki guztiak, Z eduki-motakoak direnak Etab.

16 Hasiera > Goiburua Goiburu hau Web Kudeaketa berriko pantaila GUZTIETAN agertzen eta ibiltzen da. Oharren adierazlea Botoi honen bidez kontsulta daitezke argitaratutako eta indarreko oharrak (normalean, Web Kudeaketako Zerbitzuak, Prestakuntzak eta abarrek), tresnaren erabiltzaileei zuzendu direnak. Erabiltzaileren bat irakurri gabeko oharrak baditu, txilin bat agertuko zaio eta botoian bertan ikusiko da irakurri gabeko oharren kontagailua.

17 Hasiera > Goiburua Goiburu hau Web Kudeaketa berriko pantaila GUZTIETAN agertzen eta ibiltzen da. Irten (itxi) Esteka horretan klik eginez gero, tresna exekutatzen duen nabigatzailearen fitxa itxiko da.

18 Hasiera > Aukeren menua
Menuaren aukerak daude esleitutako erabiltzailearen profilaren menpe. SOILIK Edukien editorearen profila duen erabiltzailea SOILIK Atarien kudeatzailearen profila duen erabiltzailea Administratzailearen profila duen erabiltzailea Adibidez: prestakuntzako erabiltzaileak, Edukien editorearen eta Atarien kudeatzailearen profila dutenak

19 Hasiera > Irakurri gabeko oharren karrusela
Web Kudeaketarako tresnari buruz indarreko oharrak argitaratu badira eta erabiltzaileak irakurri ez baditu, karrusel honetan agertuko dira, ohar horiek azkar ikus ditzan. Oharretako baten estekan klik egiten bada leiho bat zabalduko da, oharra irakurtzeko. Irakurri ostean, oharra karruseletik desagertuko da. Ohar guztiak irakurri ostean, karrusela desagertu egingo da, eta berriro agertuko da soilik beste ohar bat argitaratzen bada. Halaber, irakurri gabeko ohar guztiak ikusteko, egin klik esteka honetan:[ikusi irakurri gabeko ohar guztiak]; horrelakoetan, beste leiho batean agertuko dira, zerrenda batean. Erabiltzaileak karrusela ezkutatu nahi badu, goi-eskuinaldeko gurutze gorrian klik egin besterik ez du egin behar. Beste ohar bat argitaratzen denean soilik agertuko da berriro.

20 Hasiera > Konektatutako erabiltzailea
XLNets-en sartu den erabiltzailearen identifikazioa

21 Hasiera > Erabili dituzun edukiak
Erabiltzailea berehala sar daiteke erabili diren azken edukietara. Gehienez ere, 15 elementu agertuko dira. Besterik ezean, dataren arabera agertuko dira goitik beherako ordenan. Zutabe guztiak ordenatu daitezke, zutabearen izenaren gainean klik eginez. Eremu hauek agertuko dira: • Izena: tresna erabiltzeko hizkuntzari dagokion edukiaren izena edo hizkuntza bertsioaren izenburua. Gainean klik egin eta zuzenean kudeatu ahal izango duzu eduki hori. • Ekintza: Erabiltzaileak eduki/hizkuntza-bertsio horrekin egin duen eragiketa. • Eduki-mota • Data: Erabiltzaileak ekintza egin duen egunean.

22 Hasiera > Oina Honen bidez, tresnaren hizkuntza alda dezakezu, eta tresna honekin lotutako laguntza eta euskarria jasotzeko webgunetara jo. Tresnaren hizkuntza aldatu

23 Bilaketa > Testu librea
Funtzionalitate hau edozein pantailatako goiburuan dago. Testu libreko bilatzailea Bilatu beharreko terminoa koadroan sartu eta botoi hau sakatu behar da :

24 Bilaketa > Testu librea
Adibidez: Eduki guztiak arakatzen ditu, eta “auto” terminoa dutenak bilatzen.

25 Bilaketa > Testu librea >> Emaitzak
Bilaketaren emaitzetan, erabiltzaileak sarbidea duen workarea horietako edukiak soilik kudeatu ahal izango ditu (argitaratu/desargitaratu; Aldatu; Ezabatu). Gainerako edukiak aurretik bistaratu baino ezingo ditu egin.

26 Bilaketa > Aurreratua
Funtzionalitate hau edozein pantailatako goiburuan dago. Bilatzaile aurreratua Pantailan, formulario bat agertzen da erabiltzaileak iragazketa-irizpideak zehaztu ditzan. Zenbait iragazketa-maila daude: Edozein edukiren /hizkuntza-bertsioren oinarrizko irizpideak. Edozein edukiren irizpide zehatzak: egilea, kokapena, edukiaren familia/tipologia, katalogazioa. 3. Aukeratutako familiarekin lotutako eremuen irizpide espezifikoak

27 Bilaketa > Aurreratua > 1. Oinarrizko irizpideak
Euskadi.net-eko eduki guztiek oinarrizko bilaketa-eremu hauek dituzte: Izena edo barne-kodea: Edukiaren izena edo hizkuntza-bertsioaren izenburua. Egoera: Argitaratuta / Ez argitaratuta. Hizkuntza: Eskura dauden hizkuntza guztiak. Besterik ezean, tresna exekutatzeko erabilitako hizkuntza bera dator aukeran. Data-mota / Noiztik / Noiz arte: Edukien sortze- eta argitaratze-datuen tarteak zehaztu daitezke.

28 Bilaketa > Aurreratua > 1. Irizpide xehatuak
Erabiltzailea: EJXXXXXX Eremua(k) / Workarea(k) Familia(k) / Mota(k) Katalogazio-etiketa(k)

29 Bilaketa > Aurreratua > 2. Irizpide xehatuak

30 Bilaketa > Aurreratua > 3. Irizpide xehatuak
Irizpide espezifikoen formularioa eskuratuko da baldin eta: 1.- Familia edo/eta mota bat aukeratu bada 2.- Familia/mota horrekin batera datu espezifikoen ad-hoc formulario bat badoa 2. baldintza betetzen duten familien zerrenda: Administrazioaren iragarkiak Ohar teknikoak Eskumenak eta eskualdatzeak Zuzenbideko dokumentuak Araudia Opendata Prentsa eta Komunikazioa

31 Bilaketa > Aurreratua > Botoiak
Datuak bilatzen ditu, pantailan zehaztutako irizpideen arabera. Bilaketan ezarritako irizpideak garbitzen ditu. Datuak barnean bilatzen ditu eta emaitzak behera karga daitekeen Excel dokumentu batean jasotzen ditu.

32 Bilaketaren emaitzak

33 Bilaketaren emaitzak Lortutako emaitza-kopurua.
Klik egitean, exekutatutako bilaketa-formularioan ezarritako irizpideak agertuko dira. Bilaketa-formulariora itzuliko da, lehen ezarritako irizpideak izanik.

34 Bilaketaren emaitzak Orrialde bakoitzean erakutsitako emaitza-kopurua. Lehenetsitako balioa 10 da. Honen bidez zehatz daiteke zein orrialde zenbakitara nabigatu nahi den. Hauxe behar du <Enter>. Kontuan hartuz orrialde-kopuru osoa, oraingo orrialde zenbakia. Informazio iturria. Joan lehenengo orrialdera aurreko orrialdera hurrengo orrialdera azken orrialdera

35 Bilaketaren emaitzak > Eragiketak
Lortutako emaitzak erakusten dira euskadi.net-en agertuko liratekeen formatu berarekin. Hauek dira erabilgarri dauden eragiketak (edukia aukeratu ostean): Aukeratutako edukiaren hizkuntza-bertsioak argitaratzeko/desargitaratzeko pantailara bideratzen du. Edukiaren hizkuntza-bertsioen web fitxa aurretik bistaratzea uzten du. Aukeratutako edukia kudeatzeko pantailara bideratzen du. Aukeratutako edukia behin betiko ezabatzen du, erabiltzaileak aurretik berrestu badu. Edukiaren hizkuntza-bertsioren bat argitaratu bada, lehenbizi desargitaratu egingo da. Horrek denbora pixka bat har dezake. Aukeratze masiboa egin daiteke (KONTUZ!!!)

36 Edukiak Edukien menuaren bidez, erabiltzaileak aukeratzen du zer egin nahi duen: Sortu Kudeatzailean, beste eduki bat sortzen du. Bi modutara sor daiteke edukia: Hutsetik Aurretik dagoen beste eduki batetik (kopiatu) Aldatu Aukera honetaz baliatuko gara edukia hainbat modutara aldatu nahi badugu: Beste leku batera eramateko (workarea) Katalogazioa aldatzeko Datuak editatzeko, edukiaren web-fitxa berriro sortze aldera Hizkuntza-bertsioak argitaratzeko/desargitaratzeko Ezabatu Aukera hori hautatuko da eduki bat edo batzuk ezabatu nahi direnean. Eragiketa horiek egiteko, bilatzaile aurreratua erabili behar da: 1.- Edukia bilatuko da, bilaketa-irizpideen arabera. 2.- Emaitzen zerrendan, aukeratu behar dira eta nahi den eragiketa exekutatuko da.

37 Edukiak Edukiak kudeatzerakoan, BETI 4 urrats egin behar dira :
Sortzeko moduak eta datu orokorrak nola sortu nahi duzu edukia (hutsetik / beste eduki bat kopiatuz) non sortu nahi duzu (lan-eremua / workarea) zer eduki-mota sortu nahi duzu edukiaren izena Katalogazioa Edukiari etiketak jartzeko balio du. Hizkuntza-bertsioak Datuak atzemateko formularioa. Bertan sartuko dira hizkuntza-bertsioetako eremuen balioak: euskara eta gaztelania (gutxienez). Argitaratu Edukiaren hizkuntza-bertsioak argitaratzeko/desargitaratzeko balio du.

38 Edukiak > Sortu Kudeatzailean, eduki bat sortzen du. Bi modutara sor daiteke edukia: Hutsetik Aurretik dagoen beste eduki batetik (kopiatu)

39 Edukiak > Sortu > Hutsetik
2.- Zer eduki-mota sortu nahi duzu? 1.- Non sortu nahi duzu edukia? 3.- Edukiaren barne-izena Hemen klik eginez gero , 1. urratsean geldituko gara: Hemen klik eginez gero , 2. urratsera igaroko gara:

40 Edukiak > Sortu > Beste eduki bat kopiatzea
“Bilaketa aurreratua” izeneko leihoa zabalduko da, kopiaren jatorrizko edukia aurkitzeko.

41 Edukiak > Sortu > Beste eduki bat kopiatzea
Emaitzen zerrendan, kopiatu beharreko edukia aukeratu behar duzu eta hau sakatu: (*) Aldez aurretik, nahi den edukia hori dela ziurtatzeko aurretik bistaratu daiteke. Edukia ez badago emaitzen zerrendan, bilaketa hobe daiteke, beste irizpide batzuk ezarriz.

42 Edukiak > Sortu > Beste eduki bat kopiatzea
Kopiatu nahi den edukia aukeratu ostean, hauxe adierazi behar da: 1.- Non sortu nahi duzu edukia? 2.- Edukiaren barne-izena (besterik ezean, izen bat proposatuko da) Egin klik botoi honetan: 1.- Non sortu nahi duzu edukia? 2.- Edukiaren barne-izena (*) Kopiatu beharreko beste edukiren bat aukeratu nahi baduzu, klik egin "Aldatu" botoian eta emaitzen bilaketaren aurreko pantailara itzuliko zara.

43 Edukiak > 1. Sortzeko moduak eta datu orokorrak
Edukia sortu ostean eta 4. urratsetako edozeinetan zaudela, hau egin dezakezu, pantailaren goialdean: Edukiari lotutako artxiboetara sartu: Edukiari estilo- eta javascript-fitxategiak gehitu (edukien erabilera aurreratua): Eduki bat sortzean, automatikoki sortuko dira derrigorrezko bi hizkuntza-bertsioak: euskara eta gaztelania. Eduki bat kudeatzeko egin beharreko 4 urratsak aktibatuko dira osatu ahala. Horien artean nabigatzen ibil zaitezke (edo, bestela, pantailaren behealdeko botoi hauen bidez: edo ).

44 Edukiak > 1. Sortzeko moduak eta datu orokorrak
Aurreikusi Aldatu Ezabatu 1. urratsean, hau egin dezakezu: Edukiaren hizkuntza-bertsioen web-fitxak aurretik bistaratu. “Edukiaren jardun-eremua" aldatu; hau da, edukia lekuz aldatu. Edukia ezabatu (erabiltzaileak baieztatu egin beharko du).

45 Edukiak > 2. Katalogazioa
Edukiaren nahitaezko katalogazioa: tokiaren eta eduki-motaren menpe dago. Hurrengo urratsera joateko, ezinbestekoa da nahitaezko katalogazioak sartzea. Hemen agertuko dira aukeratutako etiketak.

46 Edukiak > 3. Hizkuntza-bertsioak

47 Edukiak > 3. Hizkuntza-bertsioak
Bertsio aktiboaren egoera Eduki-motaren araberako datu espezifikoak

48 Edukiak > 3. Hizkuntza-bertsioak
'OINARRIZKO' bertsiotzat hartzen da erabilitako hizkuntza-bertsioa datuak lehenbiziko aldiz sartzean. Adibidez: “Gaztelania-zko” bertsioan datuak sartu eta gero, klik egingo dugu “Euskara” fitxan (hutsik egon behar du): erabiltzaileak datuak kopia ditzake, "OINARRIZKO" bertsiotik abiatuta, kasu honetan: kopiatu gaztelaniatik.

49 Edukiak > 3. Hizkuntza-bertsioak

50 Edukiak > 3. Hizkuntza-bertsioak
Hauek dira erabilgarri dauden eragiketak: Urrats honetara itzultzen da: 2.- Katalogazioa. Edukia ezabatzen du (erabiltzaileari baiestea eskatzen dio). Web-fitxa aurretik bistaratu (isolatuta edo atariko orrialde batean). Sartutako datuak gordetzen ditu. Sartutako datuak gordetzen ditu eta 4. urratsera pasatzen da: - Argitaratu (hori egin aurretik, nahitaezko datuak balidatzen ditu).

51 Edukiak > 3. Hizkuntza-bertsioak > Aurreikusi
Edukia soilik erakusten da, atariko orrialderik gabe. Erabiltzaileak erabakiko du zer atariko orrialdetan agertzea nahi duen.

52 Edukiak > 3. Hizkuntza-bertsioak > Aurreikusi
Aldatu bistaratzea, dauden hizkuntza-bertsioen artean. Zabaldu web-fitxa nabigatzailearen beste leiho batean.

53 Edukiak > 4. Argitaratu

54 Edukiak > 4. Argitaratu
Aukeratu hizkuntza-bertsioak (“Argitaratu gabe” badaude, lehendik hautatuta daude). Aukeratu egin nahi den eragiketa: Argitaratu/Desargitaratu (“Argitaratu gabe” egonez gero, soilik egongo da aktibatuta Argitaratu aukera). Aukeratu nola exekutatu: berehala / Programatua (Berehala beti dago lehenetsita). Egin klik botoi nagusian (urdinean). 4 3 2 1

55 Edukiak > 4. Argitaratu
Euskadi.net-en argitaratu den web-fitxa kontsulta dezakezu (isolatuta edo atariko orrialdean). Eduki honekin amaitu duzu eta asierako orrialdera itzuliko zara.


Descargar ppt "Interneteko presentzia"

Presentaciones similares


Anuncios Google