Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada por도빈 견 Modificado hace 6 años
1
Erakundea: ACABE, EUSKADIKO ANOREXIA ETA BULIMIAREN AURKAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua : BIZKAIA Proiektua: SENIDE ZEIN GAIXOENTZAKO ABEGIAK, TALDEAK ETA HITZALDIAK (2011/2012) Abegi, prebentzio, jarraipen eta motibazioko programa, autolaguntza-taldeak, aisiari buruzko tailerrak, baliabide pertsonalak sustatzea eta gizartea sentsibilizatzeko jarduerak, Erakundeak Boluntako Ganbaran duen egoitzan, Bilboko Erronda kalean. Elikatzeko jokabidearen nahasmendu batek (anorexia, bulimia, etab…) jasaten duten 382 laguni, 275 emakume eta 107 gizon, eta Bizkaian dituzten senideei zuzenduta dago, horiek guztien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Iraupena : 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Udalak eta Erakunde Eskatzailea
2
Erakundea: ACAMBI, BULARREKO MINBIZIAREN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: URRIA: BULARREKO MINBIZIAREN HILABETEA Urriaren 19an ospatuko den Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta, hitzaldiak eta sentsibilizatzeko jardunaldia antolatzea, hurrengo lekuetan: Bilbo, Portugalete, Areeta, Algorta, Sestao, Barakaldo, Santurtzi, Basauri, Galdakao, Zornotza, Mungia, Gernika, Zalla, Zierbena eta Erandio. Horren xedea emakumeei eta gizarteari gaixotasun honi buruzko informazioa ematea da. Horretarako, folletoak eta, bularreko minbiziaren ikur gisa, xingola larrosak banatuko dira. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea
3
Erakundea: ACAMBI, BULARREKO MINBIZIAREN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: LAGUNTZA PSIKOLOGIKORAKO PROGRAMA Bularreko minbizia duten Bizkaiko Lurralde Historikoko 280 emakume helduri eta hauen senideei laguntza psikologikoa eskaintzen dien Bilboko programa. Banakako zein taldeko terapia eta boluntariotzari laguntza emateko terapiak egiten dituzte, honako helburu hauekin: erreakzio emozionalak eta zailtasun psikosozialak gutxitzea, arazoak konpontzeko baliabideak garatzea, bazkideen arteko kontaktua aukeran ematea, eta Elkarteko emakumeen artean elkartasunezko sentimenduak sustatzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea
4
Erakundea: ADELA, ALBOKO ESKLEROSI AMIOTROFIKOAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ELA GAIXOTASUNEAN BIZI-KALITATEA ELA gaixotasuna duten 60 pertsonari eta euren senide nahiz zaindariei zuzendutako banakako eta etxez etxeko Laguntza Psikologikoa emateko Programa, taldekako laguntza psikologikoa, dolu-taldeak, Errehabilitatzeko Jarraibideak, Fisioterapia-saioak lokalean eta, nagusiki, norbere etxean, eta Terapia Okupazionala. Horren xedea bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu integrala eskaintzea da, ahal den heinean, autonomia pertsonalari eusteko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Getxoko Udala eta Erakunde eskatzailea
5
Erakundea: ADELA, ALBOKO ESKLEROSI AMIOTROFIKOAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: IRISCOM. BEGIEN BIDEZKO BIZITZA Iriscom ekipamendua eguneratzea, komunikatzeko ordezko sistema eta ingurunearekiko harremana begien bitartez kontrolatutako ordenagailuen bitartez, horixe delako gaixotasunaren fase aurreratuetan egin dezaketen mugimendu bakarra. Bizkaian alboko esklerosi amiotrofikoa duten 60 laguni zuzenduta dago, komunikazioa, entretenimendua eta bizi-kalitatea hobetzeko xedez. Iraupena: 24 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea
6
Erakundea: ADEMBI, ESKLEROSI ANIZKOITZAREN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ESKLEROSI ANIZKOITZA DUTENEN AUTONOMIA SUSTATZEKO TAILERRA Esklerosi Anizkoitzak jotako Bizkaiko 57 laguni ―42 emakume eta 15 gizon― zuzendutako banakako jarraipen-zerbitzua, bai egoitzan baita etxean bertan ere. Honako hauek dira eskainitako zerbitzuak: konpainia, prebentziorako esku-hartze fisikoa, kudeaketak egiteko laguntza, senideentzako atsedena eta egunez eguneko bizitzaren alderdi guztietarako laguntza. Honekin, autonomia, segurtasuna zein harreman sozialak sustatu eta euren gaitasunen garapena piztu nahi da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Partaideak eta Erakunde eskatzailea
7
Erakundea: ADIFIDAZ, ABANTO-ZIERBENAKO EZINDU FISIKOEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: ABANTO-ZIERBENA, ORTUELLA, TRAPAGA, MUSKIZ Proiektua: SARE SOZIALAK Erakundearen web gunea berriztatzea eta sare sozialekin lotzea. Horren bidez, Abanto-Zierbenako 162 laguni (45 emakume eta 117 gizonezko) atentzioa ematen zaio, Elkartea bera eta bere zerbitzuak ingurukoei, erakundeei eta desgaitasun fisikoaren alorrean diharduten bestelako eragile sozialei ezagutaraziz. Iraupena: 12 hilabete
8
Erakundea: AFISES, SESTAOKO EZINDU FISIKOEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: SESTAO Proiektua: AFISES ALDIZKARIA Hiru hilabetetik behin Elkarteak egiten dituen ekintzak ezagutarazteko eta udalerriko gaiei zein Sestaoko ezinduen kolektiboarentzat interesgarriak diren bestelako datuei buruzko informazioa emateko aldizkariaren 500 ale argitaratzea. Ondoren, 258 elkartekide ―133 emakume eta 125 gizon ― zein gizarteko beste eragile batzuen artean banatzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Sestaoko Udala eta Erakunde eskatzailea
9
Erakundea: AHIDA, ATENTZIO DEFIZITA DUTEN HIPERAKTIBOEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: TDAH GAIXOARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIO, INFORMAZIO ETA PRESTAKUNTZA Informazio folleto batzuk diseinatu eta egitea, eta aholkularitza nahiz laguntza-zerbitzu bat garatzea, Bizkaiko Atentzio Defizita Hiperaktibitatearekin duten 400 ume, gazte eta euren familiarrei zuzenduta, hainbat esku-hartzeko ekintzaren bidez, bakarkakoak eta taldekakoak, pertsona gaixoek, euren gurasoek eta euren hezitzaileek parte hartuko dutelarik. Iraupena: 11 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea
10
Erakundea: ALCER BIZKAIA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA (PSIKOLOGIA-ZERBITZUA NAHIZ DIETETIKA- ETA NUTRIZIO-ZERBITZUA) Psikoterapia indibidualeko programa, jokabideari buruzko aholkularitza, berregituraketa kognitiboa eta gizakion nutrizio nahiz dietetika. Giltzurruneko 800 gaixori zuzenduta dago, 325 gizonezko eta 475 emakumezko, euren ongizate psikologiko eta nutrizionala hobetzeko xedez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Herri-erakundeak eta Erakunde eskatzailea
11
Erakundea: ALCER BIZKAIA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: SENTSIBILIZAZIO SOZIALA Sentsibilizazio sozialerako programa abian jartzea, transplanteak egiteko organo eta ehunen ematearekin gizarteak duen konpromisoa sustatzeko. Horretarako, sentsibilizatzeko eta ezagutarazteko honako ekintzak burutuko dira: Giltzurrunaren Munduko Eguna, earen Astea, BECeko Expoconsumo eta Nagusin stand bat jartzea, eta “Vivir cada día” jaurdunaldi eta aldizkariaren argitalpena. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Herri-administrazioa eta Erakunde Eskatzailea
12
Erakundea: APNABI, BIZKAIKO AUTISMOA ETA BESTE AUTISMO ESPEKTROAREN NAHASTEAK DITUZTENEN GURASOEN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AUTISMOAREN ALORREKO NAHASMENDUAK DAUZKATEN PERTSONENTZAKO APNABI UDALEKUAK Senideek atsedena hartzeko uztaila eta abuztuko udaleku programa. Autismo espektroaren nahasteak pairatzen dituzten eta etengabeko laguntza behar duten 143 adingaberi zuzenduta dago -37 neska eta 106 mutil-. Helburuak honako hauek dira: familiarteko ingurutik kanpoko ekintza komunitarioen normalizazioa, integrazioa eta parte hartzea bultzatzea eta euren senideek pairatzen duten gainkarga fisiko eta emozionala arintzea, betiere, atsedenaldia eskainiz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA eta Erakundea eskatzailea
13
Erakundea: APNABI, AUTISMOA ETA AUTISMOAREKIN ZERIKUSIA DUTEN BESTE ARAZO BATZUK DITUZTENEN GURASOEN BIZKAIKO ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: 2011ko OSASUN PROIEKTUA Deustu eta Arrigorriagan Erakundeak dauzkan zentroetan fisioterapia-esku-hartzeko programa. Autismo larria daukaten 182 pertsonari (48 emakume eta 134 gizon) zuzenduta dago, ongizate fisiko eta emozionala honako hauen bidez hobetzeko asmoz: banakako tratamenduak, taldekako terapiak, bihotz-hodietako jarduera fisikoa, oreka eta koordinazioa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea
14
Erakundea: ASEBI, BIZKARREZUR BIFIDOA EDO HIDROZEFALIA DUTENEN ALDEKO BIZKAIA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AISIALDIA ETA DENBORA LIBREA Bizkarrezur bifidoa edo hidrozefalia dutenei (100 pertsona) eta euren familiarrei zuzendutako aisialdi eta denbora libreko proiektua, asteburuko irteeren, eguneko txangoen, asteroko aisialdi ekintzen eta udako kanpamenduen bidez, euren gizarte-harremanak sustatu, trebetasun eta ohitura pertsonalak hartzea autonomia handiagoa lortzeko eta euren gaineko konfiantza eta autoestimua irabazteko, aldi berean familia zaindariei atsedena emanez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Beste batzuk eta Erakunde eskatzailea
15
Erakundea: ASEBI, BIZKARREZUR BIFIDOA EDO HIDROZEFALIA DUTENEN ALDEKO BIZKAIA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA Erakundearen Deustu, Santutxu eta Getxoko lokaletan arreta integraleko programa, bizkarrezur bifidoa eta hidrozefaliak jotako Bizkaiko 220 pertsonari eta euren familiarrei zuzendua, zailtasunak gainditzen edo sendatzen ahalbideko dituzten trebetasun eta estretegien garapena errazteko xedez, bai zailtasun pertsonal fisiko eta psikologikoak zein sozialak: barrera arkitektonikoak, gizarte- eta lan-bazterketa… euren autonomia eta garapen pertsonala eta profesionala oztopatzen dutenak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilbo eta Zornotzako Udalak, BFA, Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea
16
Erakundea: IZARBIDEAN, URRITASUN PSIKIKOAK DITUZTEN PERTSONEN ALDEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: MARKINA XEMEIN Proiektua: 2011eko ESKU HARTZE SOZIALAREN PROGRAMA Erakundeak Lea Artibaiko 24 laguni (9 neska eta 15 mutil) eskaintzen dizkion zerbitzuak hobetu eta handitzea. TOPAGUNE Eguneko Zentroak egiten dituen honako programa hauen bidez: aisialdia, kultura, kirola, espezializatutako eskuhartze eta laguntza eta boluntariotza eta komunikazioa sustatuz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Inem eta Erakunde eskatzailea
17
Erakundea: SANTA RAFAELA MARIA JESUSEN BIHOTZEKO MIRABEAK IKASTETXEKO IKASLE OHIEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: SUKALDE /JANTOKIKO HOBEKUNTZA Zorrotzako Rafaela Maria Saindua tailer okupazionaleko sukaldea eta jantokia berritzeko atontze eta ekipamendua, zentro okupazionala eta enplegu-zentro bereziaren erabiltzaileak, adimen desgaitasuna duten 78 pertsonari jantoki zerbitzua ematen diena. Iraupena: Hilabete 1 Finantzaketa-kideak: Antonio Menchaca Fundazioa eta Erakunde eskatzailea
18
Erakundea: SANTA RAFAELA MARIA JESUSEN BIHOTZEKO MIRABEAK IKASTETXEKO IKASLE OHIEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GARAPEN PERTSONALA ETA SOZIALA Jarduera kultural eta aisialditako ikasketa erabilgarrien eta parte hartzearen garapen programa, Erakundearen Zorrotzako Zentro Okupazionalean, erabiltzaileak diren 78 pertsonari zuzendua, 18 emakume eta 60 gizoni, 22 eta 64 urteen artekoa, adimen desgaitasunak eta beste patologiak dituztenak. Bizkaiko LHari atxikita daude eta eguneroko bizitzan euren autonomia sustatzeko ikasketak lantzea lortu nahi da: irakurketa, idazmena, oinarrizko matematikak, telefonoa, dirua aisialdiaren erabilera, etab. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Barclays Fundazioa eta Erakunde eskatzailea
19
Erakundea: ACCU BIZKAIA, CROHN ERITASUNA ETA ULTZERADUN KOLITISA DUTEN GAIXOEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: HESTEETAKO HANTURAZKO GAIXOTASUNA (HHG): 2011ko INFORMAZIO ETA PRESTAKUNTZA Berriak buletina eta triptiko informatiboak egitea, webgunea eta hitzaldi medikoak antolatzea, hesteetako hanturazko gaixotasuna dutenei informazio eta prestakuntza emateko. Proiektu hau Elkartearen bazkide diren 419 pertsonari zuzenduta dago, baita euren familiarrei eta kolektibo honekin lan egiten duten Bizkaiko beste gizarte-eragile batzuei ere. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko eta Basauriko Udala, BFA eta Erakunde eskatzailea
20
Erakundea: EAEko GIBELEKO GAIXO ETA TRASPLANTATUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: EAK LORTZEKO KANPAINAREN ETA ELKARTEAREN PUBLIZIATEA Zabalkunderako materiala diseinatu eta egitea, baita aldizkari bat banatzea ere. Bestalde, hainbat jardunaldi antolatuko dira. Hau guztia Erakundea ezagutzera emateko eta bizkaitarrei organoak emateko garrantziaz sentsibilizatzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea
21
Erakundea: AFA BIZKAIA, BIZKAIKO ALZHEIMER GAIXOEN SENIDEEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO, BASAURI Proiektua: ALZHEIMERRA DUTEN PERTSONEI ETA FAMILIA ZAINDARIEI HARRERA INTEGRALA Psikoestimulazio-tailerrak, plan terapeutiko trinkoa, eguneroko plan terapeutikoa eta hasierako fasean dauden gaixoekiko terapiak Basaurin, eta Bilbon, BBK-k utzitako Jose Mª Ulibarri kaleko lokalean, alzheimerra duten 376 pertsonari zuzendua, 228 emakume eta 148 gizon, eguneroko bizitzan autonomia funtzionalari, ahalik eta denbora gehienean, eusten ahalbidetzeko xedez. Era berean, prestakuntza ikastaroak, atseden jardunaldia eta tailerrak egingo dira, euren zaindari nagusientzat. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Basauriko Udala, Eusko Jaurlaritza, BFA eta Erakunde eskatzailea
22
Erakundea: EAEko FIBROSI KISTIKOAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: EUSKADI Proiektua: JARDUEREN MANTENTZE ETA BURUTZEA Jarduerak mantendu eta burutzeko proiektua: Fibrosi Kistikoaren Estatuko Eguna ospatzea, jardunaldi teknikoak, arnas termaleko bainuetxea eta transplantea jasotzear dauden pertsonen familientzako laguntzak, fibrosi kistikoa duten eta euren familiarren bizi-kalitatea hobetzeari begira. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio Publikoak
23
Erakundea: ARGIA BIZKAIKO OSTOMIZATUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ARGIA ALDIZKARIA ARGITARATZEA Erakundearen aldizkariaren argitalpena eta banaketa. Ostomia duten pertsonari (900 gizon eta 600 emakume), erizaintza-zerbitzuei, estomaterapeutei, osasun-zentroei, laborategiei, ospitaleei, eta, oro har, ostomiekin lotutako erakunde eta elkarteei zuzenduta dago. Helburua problematika mediko, sozial eta psikologikoa, tratamenduak eta soluzioak ezagutaraztea da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 23
24
Erakundea: ARGIA BIZKAIKO OSTOMIZATUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: EUSKADI Proiektua: ABEGI PROGRAMA GARATZEA ETA INDARTZEA, INFORMAZIOA, AHOLKULARITZA ETA ELKARRENGANAKO LAGUNTZA Ostomiaren bat izan berri duten pertsonentzako abegi- eta arreta-programa garatzea eta indartzea, aholkularitza eta informazioa ematea, dibulgaziozko hitzaldi eta biltzarren programa egitea, osasun-hezkuntza ematea eta integrazio eta aisialdi inklusiborako jarduera ludikoak garatzea. Programa hau erakundearen kide diren pertsona ostomizaturi, aurre-ostomizatuei, euren familiarrei, eta, oro har, herritar guztiei zuzenduta dago. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA eta Erakunde eskatzailea 24
25
Erakundea: LUISA DE MARILLAC NAZIOARTEKO KARITATE ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: CHATILLON Bilboko Arangoiti auzoko gizarte- eta hezkuntza-programa hau 14 eta 46 urte bitarteko 28 desgaituri (14 emakume eta 14 gizon) eta euren familiartekoei, eta, batik bat, euren amei zuzenduta dago. Ekonomia- eta hezkuntza-baliabide urriak dituzte eta gizarte-baztertzea jasateko arriskuan daude. Programa honen bidez, garapen pertsonaleko programak gauzatuko eta oinarrizko kontzeptuak indartuko dira. Horrez gain, guraso- eskola, banakako esku-hartze psikologikoak, musika, ariketa fisikoa eta osasuna landuko dira. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 25
26
Erakundea: KRISALIDA ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: DOLUAN LAGUNTZEKO KRISALIA ELKARTEAREN HEDAPEN-MATERIALAK LANTZEA Dibulgazio-liburuxkak eta beste publizitate-material batzuk diseinatzea eta inprimatzea, erakundea ezagutarazteko eta istripu baten ondorioz, gaixotasun baten ondorioz edo euren buruaz beste egiteagatik seme-alabak galdu dituzten gurasoei doluan laguntzeko erakundeak eskaintzen dizkien zerbitzuak ezagutarazteko: harrera, familiarteko eta laguntzako orientazioa, autolaguntza-taldeak, prestakuntza-ikastaroak eta gizarte-sentsibilizazioa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 26
27
Erakundea: KRISALIDA ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: HERIOTZA OSTEKO DOLUAK ERAGINDAKO MINUSBALIOTASUN EDO GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONAK Banakako laguntza-, konpainia- eta jarraipen-programa hau Bilbon garatzen da eta 580 pertsonari (490 emakume eta 90 gizon) dago zuzenduta; batik bat, seme-alaben heriotzagatik muturreko zaurgarritasun-egoeran dauden gurasoei zuzenduta dago. Helburua euren gizarte-inguruan erabat integratzea, eta gizarte osoari zuzendutako doluaren efektuei buruzko sentsibilizazio-ekintzak egitea da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio Publikoak eta Erakunde eskatzailea 27
28
Erakundea: ASPARBI BIZKAIKO PARKINSON ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: PARKINSONEN GAIXOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA INTEGRALA Erakundeak Sarrikon duen egoitza soziala egokitzea eta Parkinsonen gaixotasuna duten 539 pertsonari (255 gizon eta 284 emakume) eta euren familiarrei zuzendutako arreta integraleko programa garatzea. Helburu nagusia euren bizi-kalitatea hobetzea eta mantentzea da, errehabilitazio-terapien, fisioterapiaren, logopediaren, masaje terapeutikoaren eta musikoterapiaren bidez. Horrez gain, laguntza-neurriak hartu, oztopoak kendu, eta Parkinsonaren Nazioarteko Eguna (apirilak 11) dela-eta, sentsibilizazio-kanpaina bat garatuko da. Iraupena: 16 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 28
29
Erakundea: EUSKAL HERRIKO X HAUSKORRAREN SINDROMEAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ALDIZKARIAREN ARGITALPENA Seihilabetekari bat argitaratzea, medikuntza eta psikologiako profesionalei buruzko eduki eta albisteekin, X Hauskorraren Sindromeari buruzko ikerketekin, egungo ezaugarriekin eta gaixotasunarekin lotutako albisteekin. Helburua gaixotasuna ezagutaraztea, gizartea sentsibilizatzea eta gaixoen eta euren familiarrei bizi-kalitatea hobetzea da. Iraupena: 5 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala 29
30
Erakundea: ADURCO, ADIMEN URRIKOEN ALDEKO URIBE KOSTAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: LEIOA Proiektua: DONIBANE ZEREGINETARAKO ZENTROAREN BIZI-KALITATEAREN ALDE Elkarteak Leioan kudeatzen duen Donibane Zereginetarako Zentroa berroneratu, atondu eta instalakuntza teknikoak nahiz ekipamendua ipintzeko lanak, Bizkaian adimen urriko 75 erabiltzaileri (35 emakumezkoak eta 40 gizonezkoak) emandako arreta hobetzeko xedez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Once Fundazioa 30
31
Erakundea: ADURCO, ADIMEN URRIKOEN ALDEKO URIBE KOSTAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: GETXO Proiektua: ZUHATZU ETXEAN, ARNASA HARTZEKO EGONALDIETARAKO ETXEBIZITZAREN INSTALAKUNTZAK HOBETZEA Erakundeak Getxon kudeatzen duen Zuhatzu Etxea izeneko Arnasa hartzeko etxebizitzaren bainu-gela eta sukaldea berregitea, leihoak konpontzea eta pintura nahiz ekipamendua ipintzea. Adimen urrikoen egonaldietarako baliabide honek 6 plaza dauka, urteko 365 egunotan, eguneko 24 orduz. Mugitzeko gaitasuna urrituta dutenei irisgarritasuna hobetu nahi zaie, euren beharrizanen eta erabiltzaileen ongizate fisiko nahiz emozionalaren arabera egokituz. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Telesforo Arteche Fundazioa 31
32
Erakundea: BIZKAIKO DIABETE ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: DIABETEA ETA ADINEKO PERTSONAK “Diabetea kontrolatzen ikasten” izeneko hezkuntza diabetologikoko ikastaroak egiteko anaitasunezko bilerak eta topaketa bereziak antolatzea. Ikastaroak mediku endokrinologoek emango dituzte, eta I. eta II. motako diabetea duten 55 urtetik gorako 100 pertsonek parte hartuko dute. Autokontrolatzen, autoanalisirako aparatuak erabiltzen eta intsulina autoinjektatzen erakutsiko zaie. Iraupena: 11 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Laborategiak eta Erakunde eskatzailea 32
33
Erakundea: BIZKAIKO DIABETE ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: DIABETEA DUTEN ADINGABEAK Hezkuntza diabetologikoari buruzko 10 eguneko udalekuak Kantabriako eta Pirinioetako aterpetxeetan. Bertan, diabetea duten 7 eta 17 urte bitarteko Bizkaiko 80 adingabek parte hartuko dute. Pediatria eta Endokrinologiako espezialistek diabetea ezagutarazten eta kontrolatzen, fisikoki eta psikologikoki hobetzen eta gaixotasunaren tratamenduan autonomia handiago bat lortzen erakutsiko diete. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Laborategiak eta Erakunde eskatzailea 33
34
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: LARINGEKTOMIZATUEN ETA AHOTSAREN ELBARRIEN BIZKAIKO ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ISOLAMENDUAREN KONTRAKO EKIMENAK Erakundeak “Astialdiko Egunak” proiekturako materialak erostea eta ekimen hau garatzea, Bizkaian dauden laringektomizatuei arreta eskaintzeko programa integral barruan, ondorengo ekintzen bidez: ahots esofagikoaren irakaskuntza, ospitalerako eta etxerako bisitak, aisialdi eta kultur arloko ekintzak, txangoak eta mahai-jokoen txapelketak, foniatra, logopeda eta kolektibo honekin lotutako bestelako profesionalekin egindako jardunaldi eta hitzaldiak Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 34
35
Erakundea: ASPACE BIZKAIA, GARUN PERLESIA DUTENEI LAGUNTZEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ASPACE-BIZKAIA ELKARTEAREN ZERBITZUEN KALITATEA HOBETZEA Erakundeak Bizkaian kudeatzen dituen laguntza-baliabideak egokitzea eta hornitzea, informazio-ekipoak eta laguntza teknikoak eskuratzea, lagundutako komunikazio-unitateak, laguntza goiztiarreko zerbitzuak, aisialdi-zerbitzuak, jardunaldi teknikoak eta Geurea informazio-buletinaren argitalpena. Helburua arretaren kalitatea hobetzea da. Guztira, garun perlesia duten 568 pertsonari (286 emakume eta 282 gizon) eta euren familiartekoei eskaintzen zaie arreta. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Bilboko Udala eta Erakunde eskatzailea 35
36
Erakundea: ASPANOVAS, EUSKADIKO UME ONKOLOGIKOEN GURASOEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: MINBIZIA DUTEN HAURRENTZAKO ETA EUREN FAMILIARRENTZAKO ARRETA PSIKOSOZIALA Erakundeak Gurutzetako Ospitaleko eta Basurtuko Ospitaleko Onkologia Pediatrikoko Unitateetan duen programa da. Helburua minbizia duten 100 haurren familien behar psikologiko, sozial eta ekonomikoak estaltzea, informazioa ematea, existitzen diren baliabideei buruzko aholkularitza eskaintzea, abegi-etxeetan egoteko konpainia eta diru-laguntzak ematea, eta farmazia-gastuetarako, protesia ordaintzeko, joan-etorrietarako, janaria erosteko eta abarrerako diru-laguntzak ematea. Hala, gaixotasunaren ondorioz sortzen diren psikologia, harreman, gizarte eta ekonomia arloetako aldaketak arindu nahi dira. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio Publikoak 36
37
Erakundea: ASPANOVAS, EUSKADIKO UME ONKOLOGIKOEN GURASOEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: HAURREN MINBIZIAREN GAINEKO SENTSIBILIZAZIOA ETA DIBULGAZIOA Minbizia duten edo izan duten haurrei, euren familiarrei, eta, oro har, bizkaitarrei zuzendutako dibulgazio eta gizarte-sentsibilizaziorako programa da. Honen bidez, profesionalekin hainbat informazio-jardunaldi egin, sentsibilizazio-jardunaldiak egin, Minbizia duten Haurren Nazioarteko Eguna ospatu, Haurren Minbiziaren Aurkako Festa ospatu, informazio-standak muntatu, memoriak landu, publizitate-materiala sortu, webgunea landu, etab. egin nahi dira. Helburua haurren minbizia ezagutaraztea eta gizartea sentsibilizatzea da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio Publikoak 37
38
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: ATCORE, EUSKADIKO BIHOTZ ETA BIRIKA GAIXOEN ETA TRANSPLANTATUEN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ORGANOAK EMATEARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIO ETA KONTZIENTZIAZIO KANPAINA Organoak emateari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpaina eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko ohitura onei buruzko informazioa, Bizkaian, honako hauen bidez: hitzaldi eta informazio-konferentziak, ekainean earen Eguna ospatzea, Bihotzaren Munduko Eguna irailean eta Bihotz eta Birikien Astea abenduaren 3aren inguruko egun batean, bihotzaren lehenengo transplantea egin zen eguna. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA eta Bilboko Udala 38 38
39
Erakundea: ATECE BIZKAIA, HARTUTAKO GARUN KALTEAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: HARTUTAKO GARUN-KALTEA DUTENENTZAKO ETA FAMILIARRENTZAKO ESKU-HARTZEA, INFORMAZIOA ETA AHOLKULARITZA Hartutako Garun Kaltea dutenen 40 familiarrei zuzendutako esku-hartze psikosoziala, informazioa eta aholkularitza. Programa erakundeak San Ignazion duen egoitza sozialean garatuko da, eta gaixoen eta euren familia zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea du xede. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Bilboko Udala, Basauriko Udala eta Erakunde eskatzailea 39
40
Erakundea: ATECE BIZKAIA, HARTUTAKO GARUN KALTEAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: HARTUTAKO GARUN-KALTEA DUTENENTZAKO ESKU-HARTZE ESPEZIALIZATUA Esku-hartze integraleko programa hau erakundeak San Ignazion duen egoitzan garatuko da. Hartutako garun-kaltea duten Bizkaiko 40 pertsonari (15 emakume eta 25 gizon) zuzenduta dago. Helburua errehabilitazio neuropsikologiko eta soziala, banakako terapia psikologikoa eta logopedia- eta fisioterapia-zerbitzuak eskaintzea da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Getxo, Galdakao, Zornotza eta Zamudioko Udalak eta Erakunde eskatzailea 40
41
Jarduera-eremua: ESPAINIAR ESTATUA
Erakundea: AVAFAS, FIBROMIALGIA ETA ASTENIA KRONIKOAREN EUSKAL ELKARTEA Jarduera-eremua: ESPAINIAR ESTATUA Proiektua: ATEAK ZABALTZEKO XIII. EGUNAREN INFORMAZIO- DIPTIKOAK: HITZ EGIN DEZAGUN FIBROMIALGIAZ ETA ASTENIA KRONIKOAZ Erakundearen jarduerari buruzko informazio-diptiko diseinatzea eta argitaratzea, eta bi plotter egitea Ateak Zabaltzeko Jardunaldien XIII. ediziorako: “Hitz egin dezagun Fibromialgiaz eta Astenia Kronikoaz”. Erakundeak urtero egiten ditu jardunaldi hauek Bilbon. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA 41
42
Jarduera-eremua: ESPAINIAR ESTATUA
Erakundea: AVAFAS, FIBROMIALGIA ETA ASTENIA KRONIKOAREN EUSKAL ELKARTEA Jarduera-eremua: ESPAINIAR ESTATUA Proiektua: SENTSIBILIZAZIO- ETA DIBULGAZIO-KANPAINA: LSC ARGITALPENA “La Sana Crítica” aldizkariaren ale argitaratzea. AVAFAS elkartearen dibulgazio-organoa da eta gaixotasun hauek dituztenei, elkarteei, erakunde soziosanitarioei, erakundeei, Mediku Zientzien Akademiari eta fibromialgiarekin eta astenia kronikoarekin lotutako Bizkaiko eta EAEko beste gizarte-eragile batzuei banatzen zaie. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA eta Bilboko Udala 42
43
Erakundea: AVIFES, GAIXO PSIKIKOEN ETA SENIDEEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AISIALDI INKLUSIBOA: BURUKO GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONEN ESKUBIDEA ETA FAMILIARREN ATSEDENA Bizkaiko lurralde historikoan bizi diren, erakundeko kide diren eta buruko gaixotasunak dituzten 470 pertsonari (295 gizon eta 175 emakume) zuzendutako aisialdi programa da. Helburua erabat egokia eta inklusiboa den aisialdia eskaintzea eta familiartekoei atsedena eskaintzea da, egonaldi labur eta ertainen bidez, udalekuen bidez eta asteburuko Aisialdi Klubaren bidez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Udalak, BFA eta Erakunde eskatzailea 43
44
Erakundea: AVIFES, GAIXO PSIKIKOEN ETA SENIDEEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: SENDOGARRI PROGRAMA: BURUKO GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ETA euren FAMILIARRENTZAKO GIZARTE-LAGUNTZA Buruko gaixotasunak dituzten 124 pertsonarentzako (70 emakume eta 54 gizon) laguntza eta arreta espezializatua. Helburua euren eta familiarren bizi-kalitatea eta komunitatean duten moldaera hobetzea, laguntza emozionala ematea, bizikidetasuna eta familia-kohesioa hobetzeko beharrezko tresnak, baliabideak eta informazioa ematea, eta hutsegitea saihestea da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 44
45
Erakundea: BENE, GAIXO NEUROMUSKULARREN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: GAIXOTASUN NEUROMUSKULARRAK DITUZTEN PERTSONEI ETA euren LAGUNTZA SARE INFORMALEI ZUZENDUTAKO OSASUNAREN HARRERA, ARRETA ETA SUSTAPENERAKO PROGRAMA Osasunaren harrera, arreta eta sustapenerako programa hau gaixotasun neuromuskularrak dituzten 159 pertsonari eta Bizkaiko euren laguntza-sare informalei zuzenduta dago. Helburua informazio, orientazio, topatze eta elkarren arteko laguntzarako gune bat sortzea da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA 45
46
Erakundea: BENE, BIZKAIKO GAIXO NEUROMUSKULARREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: "BENE ALDIZKARI DIBULGATIBOA“ publizitate-proiektua Erakundearen 397 kideri eta sektoreko beste erakunde batzuei zuzendutako seihilabetekaria prestatzea eta hedatzea. Horren xedea gaixotasuna duten pertsonei, euren senideei eta kolaboratzaileei informazio interesgarria helaraztea da, baita Erakundeak eskainitako zerbitzuen berri ematea ere. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA 46
47
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: BIDAIDEAK Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ADINEKO BUS 2011 Erakundeak daukan 20 plazadun ibilgailu moldatua martxan jartzea, Bizkaiko adineko jendeari aisialdi eta kultur alorreko eskaintza hurbiltzeko xedez. Horretarako, jolasteko eta erlazionatzeko kultur alorreko jardueretan parte hartuko dute, 3. adinekoen honako erakundeekin elkarlanean: elkarteak, egoitzak eta zentroak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 47
48
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: BIDAIDEAK Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: HONDARTZA DENONTZAT 2011 Ereaga, Plentzia, Area, Laida eta Isuntzako hondartzetan lagundutako bainuaren aldeko programa. Mugitzeko urritasuna duten Bizkaiko pertsonari zuzenduta dago. Kualifikaturiko begirale batzuk erabiltzaileei hondartzaren inguruan ibiltzeko eta bainatzeko beren-beregi diseinatutako laguntza teknikoak eskainiko dizkiete: gurpil anfibiodun aulkiak edo makulu bereziak eta moldatutako garraio-zerbitzua, uztaila eta abuztu osoan. Iraupena: 5 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio Publikoa eta Erakunde eskatzailea 48
49
Erakundea: BIDAILAN, LANERATZEKO ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: INFORMATIKO IRAUNKORRA Gela informatiko iraunkor hau abian jartzearen bidez, desgaitasun larriak dituen kolektiboari zuzendutako honako jarduerak bideratuko dira: Komunikazio oztopoak desagerraraztea, informatika ikastaroak eta laguntza teknikoetarako monitorizazio zein prestakuntza-ekintzak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 49
50
Erakundea: BIZKEL, BIZKARREZUR-MUINEKO LESIODUNEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BIZKAIKO BIZKARREZUR-MUINEKO LESIODUNEN EGOERA ZABALTZEA, ERA PARTE-HARTZAILEAN Parte hartzeko sentsibilizazio-jardunaldi eta -kanpainak egitea, bizkarrezur-muineko lesiodunen informazioa eta aldarrikapenak zabaltzeko asmoz. Beti ere, helburu horretarako Elkartean sortuko diren lantaldeen ikuspuntutik, horrela eragindako pertsonak aldarrikapen hauen eta egindako ekintzen emaitzen egile eta arduradunak izango dira. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA eta Portugaleteko Udala 50
51
Erakundea: BIZKEL, BIZKARREZUR-MUINEKO LESIODUNEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AISIALDI AUTONOMORAKO JARDUERA PROGRAMA Desgaitasun fisikodunentzako Aisialdi Jarduera Programa martxan jartzea, inguru normalizatuetan eta aukera berdinak dituzten boluntarioen laguntzarekin. Parte hartzaile batzuek dauzkaten mugitzeko zailtasunak eta inguru fisikoa dela-eta dagoen diskriminazioagatik galdutako gaitasun eta abilezia sozialak garatzea da helburua. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Portugaleteko Udala eta BFA 51
52
Erakundea: TXERNOBILEKO UMEAK BIZKAIA Jarduera-eremua: TXERNOBIL
Proiektua: OPOR OSASUNTSUAK Kolonia programa Ukrainiako eremu garbian, Azov Itsasotik gertu. Txernobilgo ihes erradiaktiboak kaltetutako 10 adingabe, 4 neska eta 6 mutilei zuzendua. Umeek ez daukate eremu horretatik alde egiteko baliabiderik eta ez dute topatu harrerako familiarik Euskadin. Iraupena: Hilabete bat Finantzaketa-kideak: Andra Mari Atxeta Parrokia, Bilboko suhiltzaileak, CIP Sestao Azoka eta Erakunde eskatzailea 52
53
Erakundea: CODISFIBA, BARAKALDOKO URRITU FISIKOEN KOLEKTIBOA
Jarduera-eremua / Herrialdea: BARAKALDO Proiektua: BARAKALDOKO URRITU FISIKOEN BIZI-BALDINTZA HOBEAK ETA OSASUNA SUSTATZEKO JARDUERA-PROGRAMA Erakundeak Barakaldon duen egoitzan osasuna eta bizi-baldintza hobeak sustatzeko programari ekitea. Honako proiektu hau urritasun fisikoa, funtzionala eta mugitzeko urritasuna duten 540 pertsonari dago zuzenduta (304 gizon eta 236 emakume), honako jardueren bidez gauzatuko delarik: informazioa; orientabidea; taldekako zein bakarkako aisialdia; garapen emozionala; osasun mentala hobetzea; eta gizartea sentzibilizatzea nahiz kontzientziatzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Beste erakunde batzuk eta Erakunde eskatzailea 53
54
Erakundea: CODISFIBA, BARAKALDOKO URRITU FISIKOEN KOLEKTIBOA
Jarduera-eremua / Herrialdea: BARAKALDO Proiektua: URRITASUN FISIKODUN PERTSONEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEA ETA “GELDIKA” URTEKARIA ARGITARATZEA Publizitateko materiala prestatzea eta hainbat ekintza antolatzea, Barakaldon Urritasun Fisikodun Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta erakundeak eskainitako zerbitzuen eta antolatutako jardueren berri emateko, horretarako GELDIKA urtekariaren 500 ale editatuz. Horren hartzaileak honako hauek dira: elkartearen 400 kide; administrazio publikoak; eta gizarte eragileak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA eta Erakunde eskatzailea 54
55
Erakundea: DOSANBIZ, BIZKAIKO ODOL EMAILEEN ELKARTEA
Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA Proiektua: IBILGAILU LOGISTIKOA Odola ematea sustatzeari begira, hedatze- eta sentsibilizazio-lanak koordinatzeko ibilgailua lortu eta errotulatzea. Horrela Bizkaiko odol een 50 delegazioei laguntza logistikoa emango zaie. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 55
56
Erakundea: DYA, ERREPIDEAN LAGUNTZEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA Proiektua: AZPIEGITURETARAKO LAGUNTZA PROGRAMA Erakundeak Getxon duen egoitzarako modulu aurrefabrikatua erostea. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 56
57
Erakundea: EGUNABAR, PSIKIATRIAREN ERABILTZAILEEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA Proiektua: PSIKIATRIA ERABILTZAILEENTZAKO EGUNABARREN LAGUNTZA-PROGRAMA Autolakuntza eta birgaitze programaren hasiera erakundeak Ganbaran duen egoitzan, Bolunta, Bilboko Erronda kalean. 18 eta 65 urte arteko psikosi kronikoa duten 35 pertsonari dago zuzenduta (20 emakume eta 15 gizon) honako zerbitzuen bidez: informatzea; orientabidea ematea; eta sentsibilizatzeko zerbitzuak; gizarte-sustapena; arlo soziosanitarioa eta psikosoziala; aisialdia eta astialdia. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza 57
58
Erakundea: EIE EUSKADIKO ITSUGORREN ELKARTEA
Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA Proiektua:PUBLIZITATEA: WEBGUNEA, TRIPTIKOAK ETA INPRIMATUTAKO PAPERGINTZAREN MANTENTZEA Webgunea mantentzea, informatzeko triptikoak eta beste euskarri batzuk egitea, Erakundea ezagutarazteko asmoz, baita itsugorrak direnak gehiago ikustaraztea. Iraupena: 12 hilabete 58
59
Erakundea: EIE, EUSKADIKO ITSUGORREN ELKARTEA
Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA Proiektua: PRESTAKUNTZA IKASTAROAK: ITSUGORRENGANAKO HURBILKETA Itsugorren komunikazio-beharrizanei erantzuteko Prestakuntza Programa martxan jartzea. Itsugorrek egunerokoan izaten dituzten oztopo komunikatiboak desagerraraztea du helburu, baita kolektibo honen gizarteratzea ere. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 59
60
Erakundea: EUSKAL GORRAK, GOR ELKARTEEN EUSKAL FEDERAZIOA
Jarduera-eremua / Herrialdea: EUSKADI Proiektua: GORREN ESTATU MAILAKO II. JAURDUNALDIRAKO ELEMENTU GRAFIKOAK ETA WEBGUNEA EGITEA Estatu mailako II. Gorrentzako Enplegu jardunaldietarako material grafiko eta webgunea diseinatu eta egitea. Honako hauentzako jardunaldiak izango dira: Lurralde Federazioetako lantaldetako adituak, elkarte mugimendua, banakakoak eta langile gorrak dituzten enpresa arruntak (edo kontratazioak egiteko interesa dutenak) Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 60
61
Erakundea: EUSKAL GORRAK, GOR ELKARTEEN EUSKAL FEDERAZIOA
Jarduera-eremua / Herrialdea: ESTATUA Proiektua: EUSKAL GORREN 2010eko MEMORIA ARGITARATZEA Erakundearen 2010eko memoriaren 1000 ale diseinatu, maketatu eta inprimatzea liburu-cd formatuan eta zeinu hizkuntzarako egokia. Hurrengo hauen artean banatzeko: bazkideak (358 emakume eta 388 gizon), Federazioarekin elkarlanean dauden erakundeak, Gorren Estatu mailako Konfederaziokoak diren Federazioak eta beste eragile sozial batzuk. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 61
62
Erakundea: BIZKAIKO KIROL EGOKITUAREN FEDERAZIOA.
Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA Proiektua:GIZARTERATZEKO KIROLA Kirol anitza eta kirol berezien integraziorako kirol espazioak sortzea, Bizkaian desgaitasuna duten pertsonentzako eta begiraleak formatzeko, sentsibilizatzeko eta prestatzeko kanpaina egitea. Helburua da deusgaitasun alorrean lan egiten duten elkarteen artean kirola sustatzea da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio publikoak eta Erakunde eskatzailea 62
63
Erakundea: HELDU FEDERAZIOA Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA
Proiektua: ADIN TXIKIKOENTZAKO DESGAITASUNARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIO-KANPAINA Sentsibilizazio-jardunaldiak egitea, BECeko Umeen Gabonetako Parkean parte hartuz. Desgaitasunarekin dauden pertsonak dituzten ikastetxe, elkarte eta aisialdi klubentzako izango da, eta, horretarako umeentzako kirol zein ekintza ludikoak egingo dira. Helburua da desgaitasuna dutenenganako ikuspegi berria eraikitzea eta umeek jarduera hauekin ondo pasatzea. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 63
64
Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA
Erakundea: FEKOOR, GUTXITASUN FISIKOA DUTENEN BIZKAIKO FEDERAZIO-KOORDINADORA Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA Proiektua: GUTXITASUN FISIKOA DUTENEN FAMILIAK ATSEDENA HARTZEKO ESKUHARTZE JARDUERA Familiak atsedena hartzeko programa: banakako laguntza, zaindarientzako prestakuntza eta esku-hartzea, ikastaroak eta laguntza psikologikoa. Erakundeak Bilbon dituen hurrengo leku hauetan: Blas de Otero 63, Sancho Azpeitia 2 eta Indalecio Prieto 16. Bizkaiko gutxitasun fisiko edota organikoa dutenen 310 familiarentzako programa da, eguneroko zaintzan atsedena har dezaten. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko eta Getxoko Udala, ONCE Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta BFA 64
65
Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA
Erakundea: FEKOOR, GUTXITASUN FISIKOA DUTENEN BIZKAIKO FEDERAZIO-KOORDINADORA Jarduera-eremua / Herrialdea: BIZKAIA Proiektua: ERALDAKETA SOZIALERAKO SENTSIBILIZAZIOA Bilboko Areatzan jai eta aldarrikapenerako jarduera egingo da, abenduaren 3a dela-eta, Gutxitasuna daukatenen Nazioarteko Eguna, eta, hurrengo hauek kontzientziatzeko ekintza batzuk egitea: gizartea, Instituzioak eta gutxitasun fisikoa edota organikoa dutenen kolektiboa bera. Helburuak honakoak dira: euren eskubideak sustatzea, aukeren berdintasuna, euren partehartze soziala, gizarteratzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, askatasunez aukeratutako bizi proiektua egiteko aukera. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko eta Getxoko Udal, Once Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta BFA 65
66
Erakundea: ARGIA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: GETXO, BARAKALDO, BILBO, ERANDIO, GALDAMES Proiektua: INSTALAZIOEN EKIPAMENDU ETA BERRITZEA Eraberritze eta kontserbazioko obrak, baita ekipamendu eta altzarien eskaera ere hurrengoetarako: Galdaldamesko Zurimendi Egoitza; Erakundearen Eguneko Ospitalea eta Getxo, Bilbo, Erandio eta Barakaldoko 21 tutoretzapeko etxebizitzak. Hauen bitartez, gaixotasun mental kronikoa duten 644 pertsonari osoko arreta ematen diete. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 66
67
Erakundea: ARGIA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: GETXO, BARAKALDO, BILBO, ERANDIO, GALDAMES Proiektua: SENTSIBILIZAZIO SOZIALA GAIXOTASUN MENTALARI BURUZ: JARDUNALDI TEKNIKOA ETA DIFUSIO TRESNAK Jardunaldi tekniko bat egitea, informazioko esku-orriak, aldizkariak, urteko memoria eta bestelako publizitate euskarriak argitaratzea, Erakundea bere jarduera markoaren barruan indartu, zabaldu eta kokatzeko: Getxo, Bilbo, Erandio, Barakaldo eta Galdames. Era berean, ezagupenak elkar erlazionatzeko eta trukatzeko eremuak sortzea gaixotasun mental larria duten pertsonen hurreratzea lagunduz, baita beraien ezagupena eta desestigmatizazioa. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 67
68
Erakundea: ERAGINTZA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: BURUKO GAIXOTASUNA DUTEN PERTSONEI ZUZENDUTAKO LAGUNTZA PSIKOLOGIKO ETA IRISGARRITASUN PROGRAMA Erakundeak Deustun duen egoitzan kokaturiko Laguntza Psikologikorako zerbitzua 390 pertsonei zuzenduta dago, hau da, gaixotasun mental larri kronikoa duten Bizkaiko 136 emakume eta 254 gizoni. Beraien oreka mentala hobetzeko eta gabezia psikosoziala gutxitzeko egoerak aurreikusi eta horiei eusteko. Errehabilitazio soziolaboraleko norbanako plana egingo da, era adostuan, prozesu honetan aurreikusitako helburuak eta ondorioak ezartzeari begira. Era berean, Entitateak Arrigorriagan kudeatzen duen Lavanindu zereginetako lantegiaren irisgarritasun-programa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA 68
69
Erakundea: ERAGINTZA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: BURUKO GAIXOTASUNA DUTEN PERTSONEI ZUZENDUTAKO PRESTAKUNTZA, ORIENTABIDE ETA LANERATZE PROGRAMA Erakundeak Deustun duen egoitzan prestakuntza, orientabide eta laneratzea, 390 pertsonaren errehabilitazio psikosoziala sustatzeko asmoz, Bizkaian buruko gaixotasun kroniko larria duten 136 emakume eta 254 gizonari zuzenduta ain zuzen ere. Bertan, taldekako honako prestakuntza-programak burutuko dira: oinarrizko informatika; diseinu grafikoa; ordenagailuaren bidezko maketazioa; euskara; ingelesa; aldizkaria; oposizioak prestatzea; Artea eta pinturaren historia; eta kultura orokorra. Honen xedea gaixotasun mentala dutenek laneratzeko aukera izatea da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA eta Eusko Jaurlaritza 69
70
Erakundea: ESKLEROSI ANIZKOITZAREN EUGENIA EPALTZA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ESKLEROSI ANIZKOITZARI BURUZ GIZARTEA SENTSIBILIZATZEKO PROGRAMA Esklerosi Anizkoitzaren Munduko Eguna dela eta, Esklerosi Anizkoitzak eragindakoen eta euren senideen arteko ezagutzak eguneratzeko eta elkarbizitzeko jardunaldia, Euskalduna Jauregian; Lau hilabetero aleko aldizkaria egitea eta zabaltzea, honako hauei helarazteko xedez: Erakundearen bazkideak eta sektoreko beste erakundeak; Azkenik, sentsibilizazio eta kontzientziazio-jarduerak martxan jartzea. Horien bidez, honako helburuak lortu nahi dira: Esklerosi Anizkoitzaren berri ematea; berari lotutako estereotipoekin bukatzea; eta errehabilitazio zentroetarako fondoak lortzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA, Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 70
71
Erakundea: ESKLEROSI ANIZKOITZAREN EUGENIA EPALTZA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: EUSKADI Proiektua: BUSTI ZAITEZ - ESKLEROSI ANIZKOITZAREN ALDE Esklerosi Anizkoitza duten pertsonekin Euskal Herri osoko elkartasuna adierazteko ekintza den Busti zaitez Proiektua abian jartzea. Uztailaren 10ean, Bizkaia eta Gipuzkoako hondartzatan, hala nola, Arabako igeritokietan burutuko den ekintza da. Batez ere gazte eta emakumeengan eragina duen gaixotasun honi buruz kontzientziatzea eta gizartea sentsibilizatzeko asmoa du. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA, Eusko Jaurlaritza, Herri erakundeak eta Erakunde eskatzailea 71
72
Erakundea: INTEGRANDO FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: LAN EGIN AURREKO TAILERRA, IBILGAILUAK ESKUZ GARBITZEA, ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEI ZUZENDUA Lan egin aurreko tailerra abian jartzea, Down Sindromeko Fundazioaren lankidetzarekin, prestakuntza teoriko eta praktikoaren bidez, egun operatiboa den zerbitzu batean, adimen urritasuna duten 4 pertsona trebatzeko helburu izanik. Bizimodu independente eta lan-merkaturatze normalizatura sartzen laguntzeko lan, gizarte eta norbanako gaitasunetan prestakuntza eskainiz, ibilgailuak eskuz garbitzeko zerbitzuan lan egiteko prestatzen zaie. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 72
73
Erakundea: LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ZERBITZU OKUPAZIONALEAN ETA BIZKAIKO ENPLEGU ZENTRO BEREZIAN DESGAITASUN MENTALA DUTEN PERTSONEN NARRIADURA / ZAHARTZEA ANTZEMATEKO PROTOKOLOA Protokolo-tresna bat garatzea Entitateko adimen desgaitasuna duten pertsonen narriadura / zahartzea antzemateko. Perfilen Metodo eta 2010ean zahartzeari buruz egindako ikerketaren emaitzetan oinarrituta, narriadura/ Zahartze mapa egingo da barne-behaketa sistematika markoaren barruan, honako hau identifikatzeko: pertsonen zenbatekoa zentroaren arabera eta euren eboluzioa hurrengo urteetan. Proiektu honen helburua Bizkaian zehar sakabanatuta dauden Fundazioaren egoitzetako adimen desgaitasuna duten gizon eta 600 emakume izango dira. Iraupena: 11 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 73
74
Erakundea: LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: GIZARTE AZPIEGITUREN INBERTSIO ETA EKIPAMENDUA MARKINAN Lantegi Batuaken Markinako Plazakola zentroaren inguruko gizarte- azpiegituren egokitzapen- eta eraikitze-obrak honako honetarako: lantegi okupazionala eta enplegu-zentro berezia, 80 plaza zabaltzeko, Lea Artibai Mankomunitateko adimen desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 74
75
Erakundea: EAEko DOWN SINDROMEA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ADIMEN DESGAITASUN DUTEN UMEENTZAKO HAUR GARAPENERAKO ZERBITZUA urte bitarteko 157 adingabekoei zuzendutako laguntza goiztiar eta eskolaldiko laguntza programa, hau da, Down Sindromea edo bestelako adimen-desgaitasuna duten 65 neska eta 92 mutilari zuzendutakoa baita euren familiarrei, honako helburu honekin: ahal denik eta lasterren, euren garapenean arazoak dituzten edota izateko arriskua dutenen beharrizanei erantzutea, orokorrak diren tratamendu jardueren bidez, baita eskola jarraipena, fisioterapia, logopedia, jolas-taldeak zein guraso-taldeen bidez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA, Eusko Jaurlaritza, Udalak, Victor Tapia, beste batzuk eta Erakunde eskatzailea 75
76
Erakundea: EAEko DOWN SINDROMEA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ADIMEN-DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEI ZUZENDUTAKO AUTONOMIA PERTSONALERAKO SUSTAPEN ETA LAGUNTZA PROGRAMA Adimen-desgaitasuna duten 209 pertsonari zuzendutako autonomia sustapen- eta laguntza-programa, autonomia pertsonala lortzeko asmoz. Hau da, 89 gizon eta 120 emakumeri zuzenduta dago, abilezia eta laguntza batzuen bidez euren autonomia, inklusio eta trebeziak garatzeko euren inguru hurbilenean. Honela, gai izango dira ahalik eta independenteenak izateko euren bizi-proiektu garapenean eta ondorioz, Bizi Kalitate maila hauetara heldu ahal izatea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA, Eusko Jaurlaritza, Victor Tapia, Udalak, dohaintzak eta Erakunde eskatzailea 76
77
Erakundea: FUTUBIDE-GORABIDE TUTORETZA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ZAINBIDE FUTUBIDEN Teknologia mugikorrean oinarritutako ZAINBIDE aplikazio informatikoa martxan jartzea honako helburuarekin: profesionalak, era seguruan eta Datuen Babeserako Lege Organikoa betez, eskura izatea Futubideko datu basean dauden datuak lagundutako pertsonei buruz, baita gure jardueran laguntzen gaituzten boluntarioenak, azkarragoa eta kalitate hobeagoa izateko bulegotik edota arreta-zerbitzu ordutegitik kanpo. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 77
78
Erakundea: FUTUBIDE-GORABIDE TUTORETZA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: EZAGUTU + Kanpo komunikazioaren birbideratzea landa-ikerketa eta estrategi bideen diseinuaren bidez, komunikazio-kanpaina bat martxan jartzeko proiektatutako erakundearen irudia hobetzeko asmoz bere inguru eta gizartean. Kanpo-komunikazio esparru barruan, Fundazioak zuzendutako irudi bat proiektatzea, bere balioetan oinarriturik, inguruko erakundeekiko profesionalen arteko lana errazteko eta egiten duen lanarekin egokia den gizarte-erantzukizun irudia sortzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 78
79
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: GORABIDE, ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEN ALDEKO BIZKAIKO ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: EGUZKIA EGOITZAKO TEILATUA BERRIZTATZEA Sopuertan erakundeak duen Eguzkia egoitzaren teila ordezkatzea, isolamendu termikoa jartzea, askak betetzea eta teilatua konpontzea. Egoitza honek adimen-ezgaitasuna duten 51 pertsonari ematen die osoko atentzioa, hau da, Bizkaiko 19 emakume eta 32 gizoni. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 79
80
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: GORABIDE, ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEN ALDEKO BIKAIKO ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ARTZENTALES EGOITZAREN EGOKITZAPENA: II. FASEA Artzentales Udalerriko landa-eremuan, bere egunean pertsona nagusiei zuzenduta zegoen egoitza erabat berritzeko, egokitzeko eta hornitzeko obrak. Honen helburua Erakundearen Egoitza Zerbitzu berria jartzea da, Bizkaiko 18 urtetik gorakoak diren eta adimen desgaitasuna duten 25 pertsonari zuzenduta. Iraupena: 3 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 80
81
Erakundea: SAN JUAN JAINKOARENA KLINIKA ETA ETXEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BIZITZAREN AMAIERAN ZAINTZEA Etxez etxeko zainketa aringarrietako zerbitzua, Ezkerraldeko 150 pazienteri eta 150 zaintzaile printzipali zuzendutakoa. Horrela, gaixo terminalaren etxea berarentzat lekurik egokiena izatea lortu ahal izango da, bertan ahalik eta denbora gehien emanez eta euren bizi-kalitatea hobetuz. Hau dena etengabeko arreta integralaren bitartez eskainiko da, honako erakundeekin lankidetzan: Lehen Mailako Atentzioa; Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak; eta Santurtziko San Juan Jainkoarena Ospitaleko Zainketa Aringarrietako Unitatea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 81
82
Erakundea: AITA MENNI OSPITALEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: NEUROLOGI DESGAITASUNA DUTENENTZAKO TUTORETZA-BIDEOAK Neurologi desgaitasuna duten pertsonentzako eta baita zaintzaileentzako, interneten argitaratuko diren 6 tutoretza bideo sortzea, eguneroko oinarrizko jarduerak errazago egiteko (EOJ/ ABVD): Hemiplegikoaren goiko partea janstea, ohetik aulkira altzatzea, aulkitik komunera, gurpildun aulkitik autora, desgaitasun motoreak dituztenei elikatzeko kanpo laguntzak, sukalde egokitua eta elikagaiak prestatzeko laguntzak, etxebizitzara sartzeko sistemak (kodea, txartela), polipasto eta garabien laguntzaz sarrera eta joan-etorrien informatizatutako kontrol-sistemak. Iraupena: 16 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 82
83
Erakundea: AECC, MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEAREN BIZKAIKO BATZORDEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AURRERATUTA DAGOEN MINBIZIA DUTENAK ATENDITZEKO PROGRAMA Atentzio sozial eta psikologikorako zerbitzua, minbiziaren egoera terminalean dauden 234 bizkaitarri zuzendua (102 emakume eta 132 gizon), honako helburuekin: gaixotasunaren jarraipena egin ahal izatea; bakoitzaren autonomia sustatzea; eta bere bizi-kalitatea hobetzea. Hori guztia, diziplinarteko talde baten ekintza integralaren bidez egingo da, sistema soziosaniatarioarekin lankidetzan. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA, Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 83
84
Erakundea: AECC, MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEAREN BIZKAIKO BATZORDEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: LARRUAZALEKO MINBIZIARI AURRE EGITEKO KANPAINA: "EGIOZU AURRE EGUZKIARI!" Bizkaitar guztiei zuzenduta, informatu, hezi eta kontzientzia pizteko ekintzak dira. Horien bidez, eguzkitan egotea edota beste iturri artifizialen aurreko arrisku-ohiturak ezabatu eta larruazalaren osasuna hobetu nahi dira. Ekaina, uztaila eta abuztuan Bizkaiko herrietatik furgoneta batez foiletoak eta fotobabesleak banatzen ibiliko gara eta larrua aztertzeko probak egiten: melanina eta hidratazioa. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Administrazio Publikoa eta Erakunde eskatzailea 84
85
Erakundea: KKG, KULTURA, KOMUNIKAZIOA ETA GARAPENA
Jarduera-eremua: BIZKAIA ETA INTERNAZIONALA Proiektua: BILBAO 2011 “FILME SOZIALAK” ZINE IKUSEZINAREN NAZIOARTEKO 3. JAIALDIKO ALTERNATIBA KULTURALAK DESGAITASUNAK DITUZTENENTZAKO Bilbo eta Bizkaian desgaitasunak dituzten kolektiboen integrazio sozialerako aisialdi eta denbora libreko jarduerak. Hauek, Bilbo Filma Sozialak Zine Ikusezinaren Nazioarteko III Jaialdiaren markoan eta Bizkaian, beste herrialde batzuetan eta nazioarte mailan ondoren egingo diren erakustaldietan sartuko dira. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kidea: Administrazio Publikoa, Beste Kontzeptu Batzuk eta Erakunde eskatzailea 85
86
Erakundea: LEVAR, ARTRITIS ERREUMATOIDEA DUTEN GAIXOEN BIZKAIKO LIGA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: LEVAR X. URTEURRENAREN JARDUNALDIA Jardunaldi bat eta Erakundearen X urteurrenaren bideo bat egitea honako helburuarekin: elkartearen jaiotza eta jarduera protagonizatu duten emakumeen lana ezagutzeko eta eskertzea, gaixotasuna duten pertsonak ez diskriminatzeko jardueren garrantzia azpimarratzea, gizarte berri baten bila egiten den gizarte-ekarpena -herritar aktibo bezala elkartzerakoan- nabarmentzea, eta azkenik, LEVARrek bultzatu eta indartzen dituen elkartasun-sareak bultzatzea. Iraupena: 3 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 86
87
Erakundea: LEVAR, ARTRITIS ERREUMATOIDEA DUTEN GAIXOEN BIZKAIKO LIGA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: FISIOTERAPIA 2011 Fisioterapia-programa, artritis erreumatoideak eta antzeko gaixotasunek (psoriasikoa, gaztaroko idiopatikoa eta espondiloartritisa) jotako 25 pertsonari zuzendua (6 gizon eta 19 emakume), gehienbat 23 eta 60 urte arteko emakumeak. Honako helburuak ditu: euren narriadura arina saihestea; euren ezintasun osoa baino lehenagoko autonomia luzatzea; artikulazioei eraso egin barik mugikortasuna errazten duten jarrerak ikastea; gaixotasunak sorrarazten duen mina leuntzea; eta euren bizi-kalitatea hobetzea. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 87
88
Erakundea: OIZPE EGOITZA KOOP GIZARTE EKIMENA
Jarduera-eremua: MUNITIBAR Proiektua: OSASUN MENTALEKO ESPEZIALITATEA DUEN EGOITZA SOZIOSANITARIOAN INGRESATUTA DAUDEN ETA DESGAITASUN PSIKIKOA DUTEN 65 URTETIK BEHERAKOENTZAKO AISIALDI-GUNEA ERAIKITZEA Erakundeak Munitibarren duen zahar-etxeko lurretan aisialdi espazio bat sortzeko egokitzapen-lanak, instalazio eta ekipamendua. Hau Lea Artibai, Durangalde eta Gernikaldeko 99 nagusi eta autonomia maila desberdin daukatenei zuzenduta dago, baita, desgaitasun psikikoa duten gazteei. Iraupena: hilabete 1 Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 88
89
Erakundea: ONCE, ESPAINIAKO ITSUEN ERAKUNDE NAZIONALA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: “ DENONTZAKO MUNDU BAT, GIZARTE INKLUSIBO BAT” SENTSIBILIZAZIO-PROGRAMA Abandoibarrako pasealekuan egiten den urriko Kaskabilo Lasterketa. Bertan pertsona guztiek parte hartu dezakete, batez ere desgaitasunak dituzten pertsonak euren laguntzekin: gidak, gurpildun aulkiak eta makilak. Honetaz gain, “Guztientzako mundu bat, urritasunak gainditzea” Nazioarteko Argazki Lehiaketaren deialdia eta argazkien erakusketa, desgaitasunak dituzten pertsonen arazoei buruz bizkaitarrak informatu eta sentsibilizatzeko asmoz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Kutxa, Vital, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Erakunde eskatzailea 89
90
Erakundea: BILBOKO ERRUKIETXEA Jarduera-eremua: BILBAO
Proiektua: MENDEKO PERTSONENTZAKO EGOKITUTAKO EKIPAMENDUAK Erakundeak Bilbon duen Egoitzarentzako ohe elektrikoak lortzea, mendeko pertsonentzako egokitutako ekipamenduak eta bestelako laguntza teknikoak. Hauek, 223 pertsona nagusirentzako osoko arreta eta jarraitua dute helburu, euretatik, Bizkaiko 146 emakume eta 77 gizon, gehienbat menpekotasun handia dutenak direlarik. Iraupena: hilabete 1 Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 90
91
Erakundea: USOA LANTEGIA SOZIETATE UNIPERTSONALA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: INFORMATIKAKO PRESTAKUNTZA-GELA SORTZEA ADIMEN-DESGAITASUNA DUTENENTZAKO Erakundeak Barakaldon dituen tailerretan 50 pertsonari zuzendutako Informatika Gela martxan jartzea, hau da, adimen-desgaitasuna duten 20 emakume eta 30 gizonei. Honen xedea, prestakuntza ematea, teknologia berrietarako gaitasunak lortzea eta lan-munduan eta eguneroko bizitzan trebetasunak lortzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 91
92
Erakundea: USOA LANTEGIA SOZIETATE UNIPERTSONALA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BRIGADA EKOLOGIKOA SORTZEA LORATEGIETAKO HONDAKINAK BERRESKURATZEKO Lorategietako brigada ekologikoa martxan jartzea, 6 lanpostu sortuz, desgaitasunak dituzten 5 gizonentzako eta bat emakume batentzako. Hauen zereginak honako hauek izango dira: kimatutakoen hondakinak batu, garraiatu, birrindu eta prozesatzea. Erakundearen filosofia barruan ingurumen-proiektuak bultzatzea eta Agenda XXIeko jarraibideei jarraituz hondakinak gutxitzea daude. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 92
93
Erakundea: GALLARRETA LANTEGIAK Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: PROIEKTU SOZIALA ABANTO-ZIERBENAKO BASO ESPEZIE AUTOKTONOAK BERRESKURATZEKO UDAL HAZTEGIA GALLARRETA LANTEGI OKUPAZIO-ZENTROKO ERABILTZAILEEKIN Erakundearen Abanto-Zierbenako Okupazio-zentroko gizarte-laneratze programa martxan jartzea. Mehatzaldeko adimen-desgaitasuna edota gaixotasun mentala duten 6 pertsonari zuzenduta dago, landaredi autokotonoa produzitzeko eta berau landaretzarik gabeko guneetan landatzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 93
94
Erakundea: ULERTUZ, UME GORREN SENIDE ETA LAGUNEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ULEREKINTZAK Erakundeak Bilbon duen egoitzan hezkuntza ez-formaleko normalizazio eta integraziorako programa. 121 pertsonari zuzenduta, entzumen-urritasuna duten Bizkaiko ume, gazte eta euren familiarrei, hain zuzen ere. Urritasunetik eratorritako norbanakoaren zein gizartearen zailtasunak arintzeko asmoz, honako jarduera hauek antolatzen dituzte: eskolaz kanpoko jarduerak; zeinu-hizkuntza eta gorputz-adierazpena; tailer irekiak; irteerak; osasunerako hezkuntza; etab. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Eusko Jaurlaritza, BFA, Bilboko Udala eta Erakunde eskatzailea 94
95
Erakundea: ULERTUZ, UME GORREN SENIDE ETA LAGUNEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: SAAF 2011 Bilboko entzumen urritasuna duten ume eta gazteen Senideentzako Arreta eta Laguntza Zerbitzua (SAAF). 400 pertsonari zuzenduta dago, horietatik 106 Bizkaiko adingabekoak direlarik. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: arreta eta laguntza emozionala; etxez etxeko bisitak; guraso-eskola; zeinu-hizkuntzei buruzko ikastaroa; kaltetuei laguntza emateko tratamendua; informazioa; aholkularitza; orientabidea; eta dibulgazioa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Fevapas, Bilboko Udala, BFA eta Erakunde eskatzailea 95
96
Erakundea: BIZKAIKO FAMILIA EKINTZA, AFABI Jarduera-eremua: EUSKADI
Proiektua: SOS FAMILIA "FAMILIAREKIN BAT" Familien artean Esku hartzeko Programa Globala Bilbon, Bizkaiko familien arreta eta prestakuntza beharrizanei erantzuna emateko, batez ere gizarte-bazterketa jasateko arriskuan badaude. Asistentzia izaerako ildo baten bidez eman nahi zaie honako laguntza hau eta, bestetik, prebentzio-prestakuntza izaerako beste ildo baten bidez, hurrengoei begira egina: nerabeak, gazteak, gurasoak, bikoteak eta aitite-amamak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Carmen Gandarias Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta Erakunde eskatzailea 96
97
Erakundea: ARTXANDAPE GAZTE ELKARTEA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: GOZAGUNE 300m2 inguruko azalera duten Jasokunde parrokiaren lokala egokitzea, Bilboko Uribarri auzoan, umeei, gazteriari eta baztertze-arriskuan dauden 2. Barrutikoei zuzendutako gizarte-hezkuntza proiektua martxan jartzeko. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kidea: Jasokunde Andra Mariren Parrokia eta Erakunde eskatzailea 97
98
Erakundea: AGIANTZA ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ITURRIBIDE Erakundeak kudeatzen duen Bilboko Iturribide kalean dagoen Eguneko Zentroaren ondoan dagoen 80 m2ko lokal batean berregokitze lanak egitea, Mundutik Mundura programako 4 gazte etorkinentzako egoitza eta Abegia programaren administraziorako bulegoak martxan jartzeko. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 98
99
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: ALDARTE ELKARTEA "GAY, LESBIANA ETA TRANSEXUALEI ARRETA EMATEKO ZENTROA" Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AHOTSA ETA AURPEGIA DAUKAGU Bilboko EHGAM, Sehaska eta Agerian Lesbianen Taldeen laguntzarekin egindako programa da, baztertze sozial egoeran dauden lesbiana eta 900 gay, 30 gizon eta 30 emakume transexualek parte hartzen dute, aniztasun eta berdintasun efektiborako laguntza-ekimenekin. Hurrengo helburua dauka: bizi-kalitatea eta autonomia hobetzea, euren homosexualitate, lesbianismo, transexualitatea integrazio soziokomunitarioan integratzeko faktore bihurtzea era eraginkorragoan. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA, Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 99
100
Erakundea: ASKABIDE ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: PROSTITUZIOAREN INGURUNEKO EMAKUMEAK GIZARTERATZEKO ETXEBIZITZA Bilboko Gorte kalean erdi babespeko egoitza-etxea, honako emakumeei zuzenduta: ogibide gisa prostituzioaz baliatu direnak eta, hauen inguruabarrek hala nola kalteak jasateko arriskuak gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan jarri dituenak ere. Maila sanitarioan, psikiatrikoan, ekonomikoan, harremanetakoan eta gizartean dituzten gutxiegitasunei erantzuteko helburuz, Elkartearen jarraipena eta laguntza behar dute modu autonomoan bizi ahal izateko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erabiltzaileen ekarpena, Menchaca de la Bodega Fundazioa eta Erakunde Eskatzailea. 100
101
Erakundea: ASKABIDE ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: LAN-BITARTEKARITZA ZERBITZUA Bilboko Babes (Amparo) kaleko Erakundearen egoitzan gizarteratze soziolaboraleko programa, lan egiteko legezko egoera administratiboan dauden 21 eta 58 urteen arteko 60 emakumeri zuzendua, prostituzioaren ingurunetik datozenak eta beste lan bat egiteko prest daudenak. Bizkaiko enpresekin lan-bitartekaritza ekintzak burutuko dira, enplegu-eskaintzak bilatzeko metodo ordenatu baten bidez, lan-poltsa bat sortuz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 101
102
Erakundea: BIDEGINTZA ELKARTEA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: MANTAGORRI PROGRAMA – GIZARTERATZEKO LAGUNTZA PSIKOMOTRIZITATEAREN BIDEZ BILBOKO IBAIONDO – 5. BARRUTIAN BURUTZEKO Angeles Custodios ikastetxea eta Stella Maris Egoitzarekin lankidetzan egindako proiektua. Praktika Psikomotrizearen aldeko apustua egiten du, tresna berritzaile eta eraginkor bezala, arazo fisiko, emozional eta kognitiboak dituzten eta baliabide ekonomiko eta pertsonal gutxi daukaten adingabeen bizi-kalitateari eusteko eta hobetzeko eta euren garapen armonikoa eta globala errazteko, bai hezkuntza arlotik zein arlo terapeutikotik. Parte hartze integral hau osatzeko, gurasoei euren seme-alabak hezten laguntzeko aholkularitza- eta laguntza-ekintzak eskaini nahi dira. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kideak: Carmen Gandarias Fundazioa eta Erakunde eskatzailea 102
103
Erakundea: ESPETXEKO PASTORALTZAKO BIDESARI ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA ETA ARABA Proiektua: ASKATASUNIK EZ DAUKATEN PERTSONENTZAKO PARTE HARTZE SOZIO-HEZITZAILEA Basauriko eta Langraizeko espetxeetan preso dauden 600 pertsonari zuzendutako jarraipen pertsonalizatua egiteko eta euren gaineko ardura hartzeko programa. Preso hauek gizarte-bazterketa eta marjinazio larriko profila daukate eta arazoak pilatu egin zaizkie: pobrezia, toxikomania, familia desegituratuak, ez daukate lan-esperientziarik, immigrazioa, gaixotasun fisikoak eta mentalak… Programaren helburuak gizarteratzeko eta pertsonalki suspertzeko prozesuei ekin diezaietela bultzatu nahi du, espetxearen beraren barruan behar duten aholkularitza eta heziketa- laguntza emanez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 103
104
Erakundea: ESPETXEKO PASTORALTZAKO BIDESARI ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA ETA ARABA Proiektua: KARTZELATIK KANPOKO GIZARTERATZE-PROGRAMA ASKATASUNIK EZ DUTEN EDOTA ESPETXETIK ATERATAKO PERTSONENTZAT Topaleku izeneko nagusientzako topaketa eta aisialdirako zentroa Bilboko Iturritza kalean, gizarteratzerako Hedatu etxebizitza Santutxun eta kartzelatik ateratzeko asteburuko irteera-programatuen programa, Basauri eta Langraizeko espetxean askatasunik gabe dauden pertsonekin, espetxetik kanpoko gizarteratze-prozesuaren hasierari ekiteko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Bilboko Udala eta Erakunde eskatzailea 104
105
Erakundea: BIZITEGI ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: “DIBERTSIFIKATUTA” PROGRAMAREN AZPIEGITURAKO INBERTSIOAK Bizitegi Dibertsifikatuta programaren Errehabilitazio Zentroa eta pisuen atontze, instalazio eta ekipamenduko lanak, behar larritan eta gizarte- bazterketan dauden 87 pertsona hartzen dituena, 53 gizon eta 34 emakume: etxerik ez dutenak, adimen-gaixotasuna edota alkoholismoa dutenak, askatasun gabekoak edo auzi-arazoekin, etorkinak, etab., euren gizarteratzea eta normalizazio soziala lortzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 105
106
Erakundea: SALBATZAILEAREN ETXEA ELKARTEA Jarduera-eremua: PORTUGALETE
Proiektua: AMIGÓ EGUNEKO ZENTROA Filtrazioak eta hezetasunak konpontzeko lanak, barnealdeko estaldura isolatzailea eta instalazioen egokitzapena Portugaleteko Saltillo Etxean erakundeak kudeatzen duen Eguneko Zentroan. Arazo sozio-familiarrak dituzten adin gabekoen oinarrizko beharrei arreta egiteko baliabidea da Zentroa, euren gabezia familiarrak konpentsatzeko xedez baina familiarengandik urrundu gabe, ohiko egoitzei alternatiba bilatuz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Portugaleteko Udala eta Erakunde eskatzailea 106
107
Erakundea: EUSKADIKO DISLEBI DISLEXIA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: DISLEXIA ETA DEASi BURUZKO OINARRIZKO GIDA Dislexia eta Ikasketaren Berezko Nahasteak inplikatutako kolektiboei hurbilduko dizkien gida funtzional bat argitaratzea: Osasungintza, hezkuntza, gizarte-ongizatea, senideak eta eragindako pertsonentzat. Gaixotasuna errez identifikatzeko balioko duena eta senideen, eskolaren eta osasunaren ikuspuntutik jarduera-ildoak dituena. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 107
108
Erakundea: ENTZUTEKOA, GIZARTERATZEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ENKARTAZIOETAKO PERTSONEN GIZARTERATZE ETA GARATZE INTEGRALAREN ALDEKO PROGRAMA 195 lagunen gizarteratze eta garatze integrala lortzeko tailer ezberdinak egitea Arangurenen, Zallan. Gehienak, gizartean baztertuta dauden edo baztertuak izateko arrisku egoeran dauden emakumeak izaten dira: Enkartazioak eskualdeko bananduak, alargunak, ezkongabeko amak, prestakuntzarik gabekoak, alkoholismoak edo depresioak jotakoak… Helburua, euren autoestimua eta balorazio pertsonala hobetzea da, gizartean integratzeko laguntza eskainiz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Emakunde, Zallako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Erakunde eskatzailea 108
109
Jarduera-eremua: EUSKADI
Erakundea: "CHANELAMOS ADIKERAR“ EUSKAL HERRIKO IJITO EMAKUMEEN ELKARTEA Jarduera-eremua: EUSKADI Proiektua: GIZARTERATZE, ORIENTABIDE ETA PRESTAKUNTZAKO PROGRAMA GLOBALA, GIZARTE-BAZTERKETAKO ARRISKUAN DAUDEN EMAKUME ETA FAMILIAK AHALDUNTZEKO. ELKARTEAREN EGOITZA Gizarte bazterketa-arriskuan dauden ijitoak eta ijitoak ez diren emakumeentzako aholkularitza, orientabide eta laguntza-programa, zaurgarriak diren familientzako prestakuntza eta hezkuntzarako laguntza, emakumeentzako osasun eta bizi-kalitate arloko hitzaldiak, prestakuntza eta informazio sozio-laboraleko ikastaroak, haiek ahalduntzeko trebetasunak eta tresnak garatzeko eta genero indarkeriari aurre egiteko gaitzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilbo eta Santurtziko Udalak, Eusko Jaurlaritza, Emakunde, BFA eta Erakunde eskatzailea 109
110
Erakundea: SIM ROMI, IJITO EMAKUMEEN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: EMAKUME IJITOENTZAKO GIZARTE-ZENTROA Bilbon gizarte-zentro bat sortzea, emakume ijitoek, ijito-nortasuna galdu barik, euren bizitzan parte hartze handiagoa eta ahalduntzea lortzeko, ondorengoak erabiliz: norbanako atentziorako zerbitzuak, laguntza emozional eta kognitiboa, generoa dela -eta bazterketa eta bortxakeria egoeren aurrean autolaguntza-taldeak, hitzaldiak, ikastaroak, autoestima eta osasun tailerrak, etab. Iraupena: 7 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 110
111
Erakundea: GAZTAROA – SARTU ELKARTEA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: ATE BAKARRA Mesedetako kaian Erakundeak duen egoitzan, Bilboko 5. Barrutian bazterketa-egoeran daudenak gizarteratzeko eta laneratzeko programa, 64 pertsonari zuzendua, 42 emakume eta 22 gizon, sukalde- laguntzailerako prestakuntza-programa baten bidez, arlo teoriko eta praktikoarekin eta lan-zentroetan praktikak eginez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala eta BFA 111
112
Erakundea: GAZTAROA – SARTU ELKARTEA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: OHIKO LAN-MERKATURAKO LAGUNTZA Ohiko lan-merkatuan sartzeko Erakundeak dituen laneratzeko enpresetako ibilbidea bukatzen duten 13 pertsonarentzako laguntza-programa, ohiko enpresak inplikatuz, euren jarduera garatzen duten inguruan gizarte- erantzukizuna eta konpromiso-estrategia berenganatu ditzaten. Prozesuak bukatzen dituzten pertsonen egiaztatze profesionalekin lotutako sektoretako enpresekiko lankidetza-hitzarmenak sinatzen dira, eta lanpostu berrira egokitzeko laguntzen zaie. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakundearen Laneratze Enpresak eta Erakunde eskatzailea 112
113
Erakundea: GOIZTIRI ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ANDREA PROGRAMA: BAZTERKETA-EGOERAN DAUDEN EMAKUMEENTZAKO GIZARTETZEN ETA LANERATZEN LAGUNTZEA Parte hartze integral eta diziplina anitzeko programa, genero eta kulturen arteko ikuspegitik, Ezkerralde eta Meatzaldeko txirotasun, bazterketa, zaurgarritasun eta marjinazio egoeran dauden 60 emakumerentzat. euren bizi-kalitatea hobetzea du helburutzat, gizartean parte hartzeko eta bereziki enplegurako trebatzearen bidez. Iraupena: 8 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 113
114
Erakundea: GOIZTIRI ELKARTEA Jarduera-eremua: EUSKADI
Proiektua: BIDAIDE PROGRAMA: BAZTERKETA LARRIAN DAUDEN PERTSONENTZAKO LAGUNTZA ETA BEHARREN OINARRIZKO ASEBETETZEA Eguneko Atentzio Zerbitzu esperimental bat eta babespeko hiru egoitza aukera abian jartzea, gizarte-zaurgarritasun larriko egoeran dauden 114 pertsonari zuzendua, elikadura, higienea eta etxebizitza beharrak estaltzeko xedez, euren osasun- eta nutrizio-mailak hobetzeko, eta gizarteratze- prozesuetan laguntzeko. Iraupena: 14 hilabete Finantzaketa-kideak: Barakaldoko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 114
115
Erakundea: UMEEN ETA GAZTEEN SUSTAPENERAKO HAZBIDE ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ARTIZAR PROIEKTUA Umeen eta gazteen sustapena bultzatzeko programa sozio-hezitzailea Sestaon. Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden 6 eta 16 urte arteko 39 adingabekori (14 neska eta 25 mutil) hala nola euren familiarrei ere zuzenduta dago, bazterketa jasateko arrisku hori gainditzeko eta gizarteratze osoa lortzen laguntzeko laguntza sozio-hezitzaile pertsonalizatua emateko asmoz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Victor Tapia Fundazioa, Gorlizko Damak eta Erakunde eskatzailea 115
116
Erakundea: AHISLAMA, ELKARTE HISPANO LATINOAMERIKARRA
Jarduera-eremua: BILBO, PLENTZIA, MUNGIA Proiektua: GIZARTE BAZTERKETA-ARRISKUAN DAUDEN ETORKINENTZAKO LAGUNTZA SOZIO-LABORALA Laguntza sozio-laboraleko programa, Bilbo Handian, Plentzian eta Mungian bizi diren etorkinentzako eta heldu berrientzako enplegurako lehenengo urratsetan laguntzera zuzendua gehienak emakumeak. Erakundeak burutzen dituen hezkuntza-programek kolektiboaren gizartearatzea eta laneratzea ahalbidetzen dute. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, BFA eta Erakunde eskatzailea 116
117
Erakundea: AIC LUISA DE MARILLAC NAZIOARTEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: DANOK BATERA 50 adingabekoak diren Bilboko 1. barrutiko 2-18 urte arteko 30 neska eta 20 mutil, atendituko duen proiektu soziohezitzailea. Banakako eta taldeko zenbait programa garatuko da adingabekoekin (eskola-laguntza, ludoteka, musika, udalekuak, saio psiko-hezitzaileak, asteburuko irteerak, etab.) eta gurasoekiko aldizkako batzarrak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Victor Tapia Fundazioa, Carmen Gandarias Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, BFA eta Erakunde eskatzailea 117
118
Erakundea: MARGOTU ELKARTEA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: GARAITU PROGRAMA, GENERO-INDARKERIA PAIRATU DUTEN EMAKUME ETA FAMILIENTZAKO LAGUNTZA ETA SOSTENGU SOZIO-HEZITZAILEA Bizkaian bizi diren eta genero indarkeria pairatu duten 38 pertsonari zuzendutako laguntza-programa sozio-hezitzailea, 25 emakume eta 13 ume (7 mutil eta 6 neska), Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik, Eusko Jaurlaritzako arreta psikologikotik, Bilboko Udaleko Emakume Sailetik eta honakoetatik eratorritakoak direnak. Helburua tratu txarren ondorioak gainditzea eta gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak hastea da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta Erakunde eskatzailea 118
119
Erakundea: ZABALTZEN, GIZARTERATZEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: LEA ARTIBAI Proiektua: ALTZARIAK ZAHARBERRITZEKO EDO BIRZIKLATZE ARTISTIKOA EGITEKO TAILERRA, ETA BAKARKAKO LAGUNTZA Esku-hartze sozialeko programa Markinan, Lea-Artibai eskualdeko arrisku- edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei zuzendua. Norbanako laguntza eta gizarte eta altzariak zaharberritzeko/birziklatze artistikoko tailer bat burutuko da, Gizarte Zerbitzuen 15 erabiltzailerekin, %40a gutxienez emakumeak direlarik. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Lea Artibaiko Amankomunazgoa 119
120
Erakundea: BAGABILTZA ELKARTE SOZIOKULTURALA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: PUBLIZITATEA Kartel, aldizkari, buletina, informatzeko triptikoak, etab. diseinatzea, inprimatzea eta banatzea. Horren xedea eskainitako jarduera eta zerbitzu desberdinak ezagutzera ematea da. Horrela, laneratzeko eta gaur egungo eskariaren araberako prestakuntza jaso behar duten bizkaitar gehienak barne hartu ditzake. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 120
121
Jarduera-eremua: BILBO
Erakundea: SUSTERRA, GIZAKIA SUSTATZEKO ETA GARAPEN KOMUNITARIORAKO ELKARTEA Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ONDU PROGRAMA Programa sozio-hezitzaile eta terapeutiko pilotua, Komunitaterako Onuragarriak diren Lanen zigorrak betetzeari begira, genero eta etxeko indarkeriatik eratorriak. Izaera solidariozko gizarte-laneko jardunaldien garapena euren komunitate edo auzoan, talde eta banakako jarduera eta sesio psiko-terapeutikoekin konbinatzen ditu, emakumeen aurkako eta etxeko indarkeriaren arazoari aurre egiteko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 121
122
Jarduera-eremua: BILBO
Erakundea: SUSTERRA, GIZAKIA SUSTATZEKO ETA GARAPEN KOMUNITARIORAKO ELKARTEA Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: BIDAIDE PROIEKTUA Orientazio sozio-sanitarioko baliabide bat abian jartzea, bertan osasun- arazoak integratzeko (toxikoen kontsumoa, depresio arinak eta sakonak, larritasun-nahasmenduak, sexu-harreman arriskutsuak, bere buruaz beste egiteko saioak, etab.), bizitza-proiektuaren barruan pertsona integratzeko, eta horrela gizarteratzeko proiektu garrantzitsuak ez gelditzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Bilboko Udala, Bidaideko bazkideak eta Erakunde eskatzailea 122
123
Erakundea: TENDEL ELKARTEA Jarduera-eremua: OTXARKOAGA
Proiektua: ESKOLA KIROLA GIZARTERATZEKO BIDE GISA Otxarkoagako Prestakuntza Zentroko kirol alorreko proiektu sozio-hezitzaile hau, baztertuta eta gizarte-esklusioan dauden Bilboko 3. Barrutiko 12 eta 16 urte bitarteko 50 neraberengana zuzenduta dago. Horretarako, adingabekoekin taldekako eta banakako programak hala nola kirol programa bat ere egingo dira. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kideak: Otxarkoagako Prestakuntza Zentroa, Administrazio Publikoak, parte-hartzaileak eta Erakunde eskatzailea. 123
124
Erakundea: ZUBIETXE ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: BAZTERTUTA EDO BAZTERTUAK IZATEKO ARRISKUPEAN DAUDEN PERTSONAK GIZARTERATZEA Laguntza eta parte hartze hezitzaileko programa, baztertuta edo bazterketa-egoeran dauden adin nagusiko 235 gizon eta 80 emakumeren autonomia lortzeko. Abusu eta Ollargan kokatutako baliabideen sare baten bidez: Eguneko zentroa, Aisia eta Astialdiko Jarduerak, Babestutako Pisuen Sarea, Tutoretzen Zerbitzua, Prestakuntza eta Lan Orientabidea etab., bere prozesuaren une ezberdinetan laguntzen zaio pertsonari, banakakoa eta malgua den laguntza ahalbidetuz, gizarteratzearen bere ibilbidearen fase zabaletan. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Arrigorriaga eta Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritza, Eroski, BFA, Victor Tapia eta Dolores Sainz Fundazioa, Santa Maria Fundazioa, INEM eta Menchaca de la Bodega Fundazioa 124
125
Erakundea: ZUBIETXE ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: IMMIGRAZIO ARLOA Baztertuta edo baztertuak izateko zorian dauden etorkin helduentzako gizarteratzeko programa. Eskura dauden baliabideak kudeatuko dira: Hiritar etxebizitzak; immigrazio alorreko sentsibilizazioa; Parte Hartzen auzo-lantegia eta laguntza-talde terapeutikoa, etorkinen beharrizan eta eskakizunei integraturiko erantzun globala emateko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Arrigorriaga eta Bilboko Udalak, BFA, Eroski, Victor Tapia eta Dolores Sainz Fundazioa, Menchaca de la Bodega Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, Lanbide eta Santa Maria Fundazioa 125
126
Erakundea: ZUBIKO, TREBAKUNTZA ETA LAN-SUSTAPENA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: EAEko PRESO ETA PRESO OHIEN GIZARTERATZEA ETA LANERATZEA ERRAZTEKO ETA FAMILIA EGITURA BABESTEKO PROIEKTUA EAEko 100 preso eta preso ohi eta hauen 65 senideri zuzendutako Gizarteratze Programa bat abian jartzea. Etengabeko esku-hartzea gauzatuko da, generoaren ikuspegitik, enplegurako talde eta banakako laguntza-jarduerak eta familientzako parte hartze psiko soziala eta aholkularitza sozio juridikoa garatuz. Iraupena: 16 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 126
127
Erakundea: BAGABILTZA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: URDUÑA, SESTAO
Proiektua: GIZARTERATZEKO GIZARTE-HEZKUNTZAZKO PLANA: KALTEA JASATEKO ARRISKUAN DAUDEN EMAKUMEAK LANAREN BIDEZ GIZARTERATZEKO IBILBIDEAK Sestao eta Urduñan gizarteratzeko proiektu sozio-hezitzailea, kaltea jasateko arriskuan dauden 30 emakumeri zuzendutakoa. Pertsona horien gizarteratze-prozesua zail samarra izanik, gaitasun pertsonalak, prestakuntzazkoak eta sozialak finkatzeko asmoa dago. Horretarako, autonomia pertsonala handituko duten tresnak, trebeziak eta baliabideak eskuratuko dituzte, banakako ibilbideak abian ipiniz, gizarteratzeko aukera emateko xedez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde eskatzailea 127
128
Erakundea: BAGABILTZA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: LANAREN BIDEZ GIZARTERATZEKO PLANA Arratia Harana, Durangaldea, Uribe, Enkarterri, Ezkerraldea eskualdeetan lanaren bidez gizarteratzeko garatu beharreko programa, pertsonari zuzenduta, gehienbat laneratzeko zailtasunak dituzten emakumeak. Aipatu programaren barruan banakako lan-planak eta laneratzeko-prozesuak sartzen dira, prestakuntza okupazionaleko eskaintza kolektiboaren egoera eta beharrizan desberdinen arabera egokitzeko eta emakumeek sustatutako enpresa ekimenak bultzatzeko xedez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Emakunde eta Erakunde eskatzailea 128
129
Erakundea: BAKUVA GIZARTE INTEGRAZIOA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: BAKUVA Proiektu sozio-hezitzailea, Bilbo Zaharra auzoko 7-16 urte bitarteko haurren gizarteratzea duena helburu, ondoko bitartekoak erabiliz, besteak beste, balioetan heztea, garapen pertsonal eta soziala, isolamenduarekiko prebentzioa eta eskola-porrotaren aurkako borroka. Eskolaz kanpoko jarduerak egiten dira: saskibaloia, arte aplikatuak eta teknologia berriak, eskola-laguntza eta asteburuetan aisialdiko jarduera osasungarriak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Victor Tapia Fundazioa, Gandarias Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta Erakunde eskatzailea 129
130
Erakundea: BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: SENTSIBILIZATZEKO ETA ELIKAGAIAK JASOTZEKO KANPAINA HANDIA Sentsibilizatzeko eta elikagaiak jasotzeko kanpaina krisi ekonomikoaren egoeraren aurrean Bizkaiko gizarte osoaren inplikaziorik ahalik eta handiena lortzeko xedez; baita ere, ohiko bideetatik lortutako elikagaiez gain, kg oinarrizko elikagai ez-galkor jasotzea eta banatzea Bizkaiko beharrik handiena dutenen artean. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 130
131
Erakundea: BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: HOZKAILU BI ETA IZOZKAILU BAT EROSTEA Hozkailuak eta izozkailu bat erostea eta instalatzea Bankuari elikagai fresko eta izoztuak gordetzeko ahalmena emateko, ondoren gizarte- bazterketako egoeran dauden pertsonei edo egoera ahuletan dauden taldeekin lan egiten duten gizarte-entitateei banatzeko. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 131
132
Erakundea: BERZIKLATU S.M. Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: BERRESKURATZE ETA BERRERABILTZE ZENTRO BAT ABIAN JARTZEA GIZARTERATZEKO LANBIDEAK SORTUZ 500 m2-tik gorako gune bat eraikitzea eta egokitzea berrerabiltzeko moduan dauden hondakin guztien erakusketa eta salmenta ahalbidetuko duena. Enplegua aurkitzeko zailtasunak dituztenentzako 5 lanpostu sortzeaz gain, Bizkaiko ikastoletako bisitaldien bidez ikasleak ingurumenaren arazoen inguruan sentiberatzea lortu nahi da, sortzen ditugun hondakinen berrerabilpenaren eta berziklatzearen garrantzian indarra eginez. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 132
133
Erakundea: BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITAS Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: GILTZA ZERBITZUA, BIHOTZEZ ALDIZKARIA ETA ADINEKOEI KONPAINIA EMATEA Bilboko Manuel Allende kaleko Etxerik Gabeko Pertsonak Gizarteratzeko Programa, gizarteratzeko prozesuaren une ezberdinetan bazterketan edo arrisku-egoeran dauden pertsonei banan-banan konpainia emateko. Bihotzez aldizkaria argitaratzea eta Laguntza, informazio, aholkularitza eta boluntarioen taldeen laguntza-zerbitzua, Bizkaiko 19 udalerritan, 200 adineko pertsonari eta haiek zaintzen dituzten familiarrei zuzendua. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 133
134
Erakundea: BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITAS Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: GIZARTE ESKU-HARTZEARI BURUZKO IKERKETA Bizkaian gizarte bazterketa-egoeran bizi diren pertsonen errealitateari buruzko ikerketa, beste erakunde batzuetan esku-hartzeko metodologia berrien azterketa, bazterketaren arazo nagusiak jasotzen dituen txosten bat egitea, hobekuntza eta praktika egokien proposamena eta gizarte bizkaitarrari hedatzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 134
135
Erakundea: CEAR EUSKADI, EUSKADIN ERREFUXIATUARI LAGUNTZEKO BATZORDEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ALPES ETA CEAR-EUSKADIREN ESKU-HARTZE PROZESUAREN ESTANDARIZAZIOA Alpes programa sendotzeko eta finkatzeko fasea eta errefuxiatuekin esku-hartze eremuan, metodologia aitzindari eta berritzaile baterako ikerketa eta garapen proiektuaren azken fasea, diziplina anitzeko ikuspegiarekin, parte-hartzailea eta genero ikuspegiarekin; ondoren, Bizkaian, EAEn eta estatuan talde horiekin lan egiten duten gizarte-eragileei transmitizeko xedez. Iraupena: 15 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza 135
136
Erakundea: JESUSEN ZERBITZARIEN MARIA JOSEFA DOHATSUA HARRERA ZENTROA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: AISIA ETA ASTIALDI OSASUNTSUAK GIB gaixotasuna pairatzen duten eta maila fisikoan zein psikologikoan gaixotasun horrek sortutako ondorio ugari jasaten dituzten pertsonei aisialdia modu osasungarrian eta onean bizitzeko aukera ematen die proiektu honek, baita Zentroko talde profesionalari laguntzen dioten boluntarioei ere. Proiektuaren ardatza aisia eta astialdiko jarduerak dira, hilero egiten diren taldeko txangoak, hamabost egunetik behin Bilboko zinemetara joateko izaten diren irtenaldiak eta atsedena hartzeko oporrak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 136
137
Erakundea: LAGUN ARTEAN HARRERA ZENTROA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: LAGUN ARTEAN, GIZARTE-BAZTERKETAKO EGOERAN DAUDEN EMAKUMEENTZAKO TUTORETZAPEKO ETXEBIZITZAK Baliabiderik gabe eta, lehentasuna emanik, familia kargak dituzten emakumeentzako arreta, harrera eta aldi baterako egoitza. Plaza-kopurua: 10 heldu, euren kargu dituzten seme-alabekin. Bikoterik gabeko emakumeak, tratu txarren biktimak, muturreko arrisku-egoeran dauden haurdunak edo amaberriak hartzen dira. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Tapia Fundazioa eta Erakunde eskatzailea 137
138
Erakundea: LAGUN ARTEAN HARRERA ZENTROA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: LAGUN ARTEAN GAUEKO ZENTROA Deustun dagoen gaueko harrera eta gizarteratzeko zentroa, eskakizun mistokoa, eskakizun baxuko 20 plazakoa, eta eskakizun ertaineko 10, 452 lagun artatzeko gaitasunarekin (450 gizonezko eta 2 emakumezko), gizarte-bazterketa egoeran daudenak: etxerik gabekoak, etorkinak, alkoholikoak, toxikomanoak, buruko gaixotasunak dituztenak eta abar. Zera eskaintzen da: harrera, konpainia, segurtasuna, afaria, ohea, arropa garbitokia, dutxak eta gosaria. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, Tapia Fundazioa, Mentxaka Fundazioa, Arima Solidarioa eta Erakunde eskatzailea 138
139
Erakundea: STELLA MARIS EGOITZA ZENTROA, AINGERU ZAINDARIAK
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: LEIHOAK ETA ZORUAK BERRITZEA Santutxuko Stella Maris adingabeen egoitzako lau solairuetatik bitan egokitzapen lanak egitea eta leihoak berritzea. 16 adingabe, nerabe eta gazteen harrera, prebentzioa eta konpainia egitea du helburu, familiaren desegituratze, marginazio eta gizarte-bazterketa dela-eta ezin dutelako euren gizarte eta familia ingurune naturalean egon. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 139
140
Erakundea: ERAIN PSIKOTERAPIA HUMANISTA GUNEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: GAZTE ETORKINEI ARRETA PSIKOSOZIALA Peñascal Fundazioa, Harribide, Ellakuria, Izangai eta HEMEN entitateekin lankidetzan egindako programa. Bere helburuak ondoko hauek dira: etorkin gazteen hezitzaileen taldeei orientazioa eskaintzea maneiatu behar dituzten zenbait egoera konplexuren aurrean; eman daitezkeen patologien eta nahasketen diagnostiko goiztiarrak egitea, batez ere, etorkizunean areagotu daitezkeen kasuetan aurrez esku-hartzen ez bada; eta esku-hartze psikoterapeutikoa bideratzea jarrera disruptiboen (agresibitatea, drogen kontsumoa…) eta emozio-zailtasunen aurrean. Iraupena: 15 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 140
141
Erakundea: EUSKADIKO ELKARBIDEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: LANA BILATZEA BAZTERKETAREN AURKA Publizitate-kanpainak bizkaitarrei ezagutzera emateko aholkularitza eta lan-poltsa eskaintzen dituen Etorkinen Laguntza Zerbitzua. Bilerak ere egiten dira, eta era horretan etorkinei topagune bat eskaintzen zaie usteak eta bizipenak elkarren artean trukatu ahal izateko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 141
142
Erakundea: CLARA CAMPOAMOR ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO I. BILTZAR NAZIONALA Elkar topatzeko, eztabaidarako, koordinaziorako eta lanerako gune bat izan nahi duen biltzar bat egitea, Genero Indarkeriaren biktimen arretan eta gizarte izurri hau erauzteko borrokan esku-hartzen duten eragile ezberdinen artekoa. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 142
143
Erakundea: BIZKAIKO GURUTZE GORRIA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: GIZARTE-BAZTERKETA ETA ARRISKU-EGOERA LARRIAN DAUDEN PERTSONEN ARRETARAKO PROGRAMA Arrisku-egoeran dauden taldeei arreta osoa emateko programa Erakundearen Bilboko egoitzan. Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonari zuzendua (1.157 emakume eta gizon), hainbat zerbitzuren bidez, besteak beste, Etxerik gabeko Pertsonen Zerbitzua, Informazio Bulegoa, Aholkularitza eta Orientazioa, eta Enplegurako Zerbitzu Osoa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Europako Gizarte Fondoa eta Erakunde eskatzailea 143
144
Erakundea: ELKARBANATUZ, ASISTENTZIA-ONGINTZAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AURKITEGI: LANERATZEA HOBETUZ Trebetasunak lantzeko prestakuntza-tailerren garapena, gizartean desabantaila-egoeretan dauden pertsonen laneratzea sustatzeko. 100 laguni zuzenduak (24 emakume eta 74 gizon), lana eskuratzeko ahalmena indartzeko eta haien bizi kalitatea eta norberaren autonomia hobetzeko xedez. Iraupena: 7 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 144
145
Erakundea: EMAUS BILBO, GIZARTE EKIMENEKO KOOP. E.
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN GARAPENERAKO ZENTROA (CEDEMOS). EKIPAMENDUEN HORNIDURA. Getxon hiri-mugikortasun iraunkorraren garapenerako zentro bat abian jartzea, inguruko bezero publiko eta pribatuei zuzenduriko zerbitzu berritzaile sorta bat egitea ahalbidetuko duena, eta era berean, bazterketa-arriskuan edo egoeran daudenentzako lanpostuak sortzeko aukera emango duena, lan-munduan txertatuz eta gizarte-ehuna onbideratuz bitartean 28 lanpostu zuzen sortuko dira, 7 egonkor eta 21 gizarteratzekoak, eta baita lan aurretiko tailerretan urtean 12 plaza ere. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 145
146
Erakundea: EMAUS EZKERRALDEA SLU Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: INKLUSIORAKO ESTRATEGIA BERRIAK KRISI GARAIAN Ikerketa, metodologia berrietan garapena eta berrikuntza, esku-hartze prozesuak eta gizarte- eta lan-inklusiorako praktika egokien transferentzia, Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte-bazterketa edo arrisku egoeran dauden pertsonen taldeei zuzenduta. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Proiektuaren sarrerak eta Erakunde eskatzailea 146
147
Erakundea: EMAUS GIZARTE FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: UR LOTUNEA Hoditeria instalatzea eta lurperatzea, presio-multzo bat, ur-depositu bat eta ponpaketa etxola bat jartzea Uren Partzuergoko sare publikoarekin lotzeko entitatearen Gizarteratze Zentroa, Gamiz-Fikako Errekalde baserrian dagoena. Gizarte-bazterketa egoeran dauden 34 laguni zuzendua (6 emakume eta 28 gizon). Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 147
148
Erakundea: ETORKINEKIN BAT, ETORKINAREKIKO ELKARTASUNAREN ALDE
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: SARERATU Bitartekaritza-programa bi jardueraren bidez: “ateak zabalik” topagunea eta bulegotika eta teknologia berrien tailerra. Bere xedea elkarbizitza hobetzea da, kultura eta identitate ezberdinen arteko elkarrizketaren bidez, esklusio eta isolamendu egoerekin bukatzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA eta Bilboko Udala 148
149
Erakundea: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: BAZTERKETA SOZIALA Emakumeen aurkako indarkeriak sistema patriarkalean funtzio garrantzitsua jokatzen du. Indarkeria horrek emakumea menpeko egoeran iraunarazten duten sexuen arteko botere-harremanak betikotzen ditu. Hemen aurkezten dugun proiektuaren bidez, eraso horien existentzia azalarazi nahi dugu, eta era berean, eraso bakoitzaren egoerarekin konpromisoa eta elkartasuna agertuz autodefentsa feminista bultzatu nahi dugu. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 149
150
Erakundea: EUSKALERRIKO ESKAUTAK BIZKAIA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: EUSKALERRIKO ESKAUTAK TALDEETAKO BIZKAIKO ESKAUTEN ARTEAN ZAILTASUN EKONOMIKOAK DITUZTEN FAMILIARREI LAGUNTZA EMATEA Zailtasun ekonomiko larriak dituzten 15 familiari laguntzak emateko programa, euren seme-alabek aukera izan dezaten eskaut taldeek antolatzen dituzten hezkuntza eta aisialdiko jardueretan parte hartzeko, besteak beste, kanpalekuetan eta asteburuko irteeretan. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 150
151
Erakundea: EUSKADIKO BOSKO TALDEA FEDERAZIOA Jarduera-eremua: EUSKADI
Proiektua: AURRERA! PROIEKTUA Gizarte-heziketako programa Deustun eta Gurutzetan, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden adingabekoekin eta euren familiekin prebentzio- eta normalizazio-lana egiteko. 6 eta 12 urte arteko 24 umeri zuzenduta egingo da, hurrengo jarduera hauen bidez: harrera, eskola-laguntza, bizitzarako eta ezagumenerako trebetasunak sendotzea, eta familien arreta. Jarduera hauek trebetasunak eskuratzera bideratuta egongo dira, norberarenak eta gizartean zein ikaskuntzan aritzekoak, horrela, umeen garapen pertsonalari, afektiboari, kognitiboari eta sozialari laguntzeko. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 151
152
Erakundea: SARTU FEDERAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: GIZARTE TXARTEL AGIRIA (giTa) Agiantzarekin eta Peñascal Fundazioarekin lankidetzan landutako proiektua, hiru entitateen erabiltzaile diren eta gizarte-bazterketa egoeran dauden 300 laguni zuzendua. Gogoeta-gune bat sortzeko xedez sortu da laguntza mekanismoak bilatzeari, elkarri laguntza emateari eta ikasteari buruz, Berrikuntza, Duintasun, Hurbiltasun, Elkartasun eta Ekologia irizpideak oinarri hartuta. Moneta sozial bat garatuko da “giTA” izenekoa, txartel fisiko baten euskarria izango duena, pertsona talde batean praktikan jartzekoa, eta aukera emango diena elkartrukean oinarritutako sistema batean funtzionatzeko eta bizitzeko, euroak erabili gabe. Iraupena: 18 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakundeak lankidetzan 152
153
Jarduera-eremua: GETXO
Erakundea: FEGEVOL Jarduera-eremua: GETXO Proiektua: BOLUNTARIOTZARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIO- ETA INFORMAZIO- KANPAINA Sentsibilizazio-kanpaina bat egiteko publizitate-materialen diseinua eta argitalpena, herriko boluntarioen papera ezagutzera emateko eta sustatzeko, eta baita Getxoko bizilagunak boluntarioen lanaren beharraz eta garrantziaz sentsibilizatzeko ere. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 153
154
Erakundea: ADSIS FUNDAZIOA-BILBO Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: FURGONETA SOLIDARIOA Entitateak Bilbon garatzen duen “Gazteak eta etorkinak” programaren asistentzia errazteko furgoneta bat erostea. Bertakoak zein atzerritarrak eta ezin egokituzko edo gizarte-bazterketa egoeran dauden 52 gazteri zuzendua (16 urtetik 25 urtera arteko 28 gizonezko eta 24 emakumezko). Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 154
155
Erakundea: EDE FUNDAZIO KANONIKO AUTONOMOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: HIRUGARREN SEKTOREKO ENTITATEEN ERAGINKORTASUN HANDIAGOAREN ALDE: BERRIKUNTZA ETA GIZARTE-ERANTZUKIZUNA Kudeaketa aurreratuaren gaian erreferentzia-marko bat garatzea, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen gizarte esku-hartzean hobekuntza-elementu funtsezko gisa. Erakundeetan kultura berritzailea eta arduratsua sustatu nahi da, berrikuntza- eta gizarte-erantzukizun gaietan tresna eta prozedura bereziak entitateen esku jarriz, eta sareko lana sustatuz. Taldekako, bakarkako eta mintegiko saioak egingo dira eta proiektuaren hedapena web 2.0 gune baten bidez egingo da. Iraupena: 20 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio Publikoa eta Erakunde eskatzailea 155
156
Erakundea: EDE FUNDAZIO KANONIKO AUTONOMOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: INOREN KARGURA EZ DAUDEN GAZTE ATZERRITARREN GIZARTERATZEA INFORMAZIO-ALFABETATZE, BOLUNTARIOTZA ETA KIROLAREN BIDEZ Metodologia eta prestakuntza programa bat garatzea, besteak beste, gaitasun digitalak eta informazio arlokoak eskuratzeko, sentsibilizazioari eta gizarte eta hezkuntza alorreko esku-hartzeari bideratutako ikerketa bideratzeko, beharren diagnostikoa, eta gizarte- eta kirol-programa baten bideragarritasuna aztertzeko, betiere Bizkaian inoren kargura ez dauden gazte atzerritarren gizarteratzea errazteari begira. Iraupena: 14 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 156
157
Erakundea: SIDERURGIA INTEGRALAREN LANGILEEN FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: SEGILAN Gizarteratzerako eta laneratzerako programa, Ezkerraldeko gizarte-bazterketa egoeran dauden 300 gazteri zuzendua (50 emakumezko eta 250 gizonezko). Ondoko jarduerak egingo dira xede horri begira: lanean hasi aurreko prestakuntza-ekintzak, gizarte-trebetasunetan entseguak, arrisku-jokabideen prebentzioa eta Fundazioaren Seniors Boluntarioen aldetik aholkularitza, laguntza eta laneko bitartekaritza. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 157
158
Erakundea: ETORKINTZA ELKARGOA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ETORKINTZAREN GUNEAN ETA KOMUNITATE TERAPEUTIKOAN EGOKITZE-OBRAK ETA INSTALAZIOAK. Konpontze-, egokitze- eta ekipamendu-lanak entitateak Kortezubin kudeatzen duen Komunitate Terapeutikoan eta Prestakuntza Gunean droga-mendekotasuna duten 71 pertsonen errehabilitaziorako, gehienak gizarte-bazterketa egoeran daudenak, eta droga-mendekotasunaz gain, zailtasun sozial, fisiko eta mentalak dituztenak. Bertan daudenen beharretara egokitzea eta irisgarritasuneko oinarrizko baldintzak bermatzea da obren helburua. Iraupena: 16 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 158
159
Erakundea: EUSKALTEL FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: BATZEN Media for Futurerekin lankidetzan egindako proiektua, IKT plataforma bat garatzeko, hain zuzen ere, egoitzetan bizi diren eta teknologia berrietara sarbiderik ez duten adinekoei aukera emateko euren senideekin, lagunekin eta inguru sozialarekin harreman aukera berriak sustatzeko, era horretan euren garapen pertsonalari lagunduz eta euren bizi-kalitatea hobetuz. Egoitza batean kontrastatu nahi da prototipoa, ondoren adinekoekin lan egiten duten zentro guztietara hedatzeko. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 159
160
Erakundea: GIZAKIA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: URTEKO EKINTZEN MEMORIA EGITEA, FUNDAZIOAREN FUNTZIONAMENDU-EGITURA BERRIARI EGOKITUA urteko ekintzen memoriaren berrikusketa, definizio integral berria, argitaratze elebiduna eta hedapena formatu elektronikoan. Hein handian Bizkaiko Lurralde Historikoan zabalduko bada ere, EHAE izango da hedapen esparru geografikoa. Memoriaren eredu digitala erakundearen webgune korporatiboan egongo da eskuragarri. Iraupena: 5 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea 160
161
Erakundea: GIZAKIA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: DROGAZALEENTZAKO TRATAMENDU ANBULATORIO ETA INKLUSIBORAKO LAGUNTZA-PROGRAMA Drogamenpekotasuna duten pertsonei arreta emateko zerbitzu anbulatorioa. Bizkaiko udal guztietakoak eta adinez nagusi diren 720 laguni emango die arreta, %75 gizon eta %25 emakume. Gizakia Proiektuaren errehabilitazio hezitzaile-terapeutikoko programaren sarrera izaten da. Diagnostiko integrala egiten da arlo guztiak kontuan hartuz: fisikoa, psikikoa, familia, gizartea eta prestakuntza-lana. Ondoren tratamendurik egokiena proposatzen da eta gai hauekiko menpekotasuna gainditzeko lana hasi. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Bilboko Udala, Arima Solidarioa eta Erakunde eskatzailea 161
162
Erakundea: HARRIBIDE FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proyecto: BAKARRIK DAUDEN ATZERRIKO ETORKIN GAZTEEN HARRERA, AKONPAINAMENDUA ETA GIZARTERATZE AKTIBOA 150 etorkin gazteri zuzendutako gizarteratze-programa. Bereziki Izangai Elkarteak, Peñascal Fundazioak, Ellakuria Fundazioak eta Hemen Partzuergoak, besteren artean, hasi gizarteratze aktiborako ibilbidea sustatzea eta garatzea da helburua. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Beste batzuk eta Erakunde eskatzailea 162
163
Erakundea: ITAKA-ESKOLAPIOAK FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: HARRERA-ETXEBIZITZEN HOBEKUNTZA: HAUR- PSIKOMOTRIZITATEA II Fundazioak Beregain programaren barruan Bilbon eta Deustun dituen etxebizitza bien egokitzapen eta hornikuntza. Beraiek edo euren familiek gizarte-bazterketa egoera edo kalteak jasateko arrisku handia duten 8 emakumerentzat eta euren seme-alabentzat dira etxebizitza hauek, emakume batzuk haurdun eta beste batzuk guraso bakarreko familiaren ardura euren gain izanik. Iraupena: 7 hilabete 163
164
Erakundea: ITAKA-ESKOLAPIOAK FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: AUKERA PROGRAMA, GIZARTETIK BAZTERTUTA DAUDEN EDO EGON DAITEZKEEN ETORKIN GAZTEEN ARRETA INTEGRALERAKO Itaka Eskolapioak Fundazioak Peñascal Fundazioarekin lankidetzan aurrera daraman gizarteratze- eta laneratze-proiektu integrala. Harrera-etxebizitzen bidez eta bi hezitzaileren parte hartzeari esker egingo da proiektua. Hezitzaile hauek 22 gazteri laguntza pertsonala eskaintzen diete, Proiektu Hezitzaile Indibidualizatu baten bidez emantzipazioa lortu arte. Bestalde, Peñascal Fundazioak, Errekalde eta Boluetan kokatuta dauden bere tailerretan, lanbide-prestakuntza eta laneratzeko aukera eskainiko zaie etorkinei, behin euren prestakuntza prozesua amaitu eta gero. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Carmen Gandarias, Victor Tapia Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, Erakunde eskatzailea 164
165
Erakundea: PEÑASCAL FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: BAZTERTUTA EGOTEKO ARRISKUAN DAUDEN GAZTEENTZAKO, HERRITAR GISA PARTE HARTZEKO TAILERRAK Boluetabarrin Fundazioak duen egoitzan Herritar gisa Esku Hartzeko Zerbitzua abian jartzea. Iturrigorri-Peñascal, Otxarkoaga-Txurdinaga, Ibaiondo eta San Frantzisko auzoetako 85 gazteri zuzendua (24 emakume eta 61 gizon), txirotasun edota gizarte-bazterketa arriskuan daudenak eta gaur egun Peñascal Fundazioaren lan eta sozio-hezitzaile arloetan esku-hartzeko ibilbideetan daudenak. Iraupena: 16 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea 165
166
Erakundea: PEÑASCAL FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: FUNTSEZKO GAITASUNEN ETA HASTAPENEKO GAITASUN SOZIO-PROFESIONALEN IKASKUNTZARAKO ESKU- HARTZE SOZIALEKO ZERBITZUAREN TAILERRAK Gizarte-bazterketa egoeran dauden Bilboko 220 laguni (60 emakume eta 160 gizon) zuzenduta dago honako helburuekin: ezberdintasunak sortzen dituzten egoerak desagerraraztea; gizartean esku-hartzeko ibilbide integratuak egitea; hala nola, euren bizi-inguruneetan, pobrezia edota bazterketa-egoerek ukitutako pertsonengan autonomiaz moldatzeko ahalmena sustatzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea 166
167
Erakundea: SENDOTU TALDEA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: SENDOTU Laneratzeko eta gizarteratzeko proiektua, Peñascal Fundazioaren eta Sartu Federazioaren arteko lankidetzarekin. Enplegatzeko aukerak, gizarteratzea eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna sustatzea, eta baztertuen eta lan-merkatuan bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen integraziorako aukerak sortzea dira helburuak. Horretarako lan- merkaturako funtsezko gaitasunak lortzeko heziketa ibilbideak erabiliko dira: ekintza profesionalen dibertsifikazioa eta balioa handitzea, gizarteratzea helburu duten enpresen sustapena, elkarlanari bideratutako teknologia berriak, aktibatze eta ahalduntzerako tailerrak, laguntza- zerbitzuak, ekintzailetza-jarduerak eta esperientzien laborategia. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Europako Gizarte Funtsa 167
168
Erakundea: IGNACIO ELLAKURIA GIZARTE FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GIZARTE INKLUSIBOA HEDATZEA, ELLAKURIA FUNDAZIOAREN PUBLIZITATE-EUSKARRIAK Topaguneak eragingo dituzten publizitate- eta komunikazio-ekintzak honakoen berri emateko asmoz: erakundea eta bere jarduerak; zerbitzuak; pentsamenduak; gizarteratzea; eta etorkinen eta bertakoen artean, bereziki, parte hartzerako kontzientzia eraikitzeko proposamena. Iraupena: 6 hilabete 168
169
Erakundea: IGNACIO ELLAKURIA GIZARTE FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ERAIKI DEZAGUN ELKARREKIN EUSKAL GIZARTEA Esparru parte hartzaile kolektibo eta mistoen sorrera, bertakoen eta etorkinen artean, non migrazio prozesuak landu, garatu eta integratuko diren. Horietan, parte hartze sozialaren dinamikekin lotutako kezkak modu positiboan azalduko dira. Izan ere, gizartearen parte hartzearen bidez bertakoek eta etorkinek asko dute eskaintzeko eta ikasteko ere. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, beste batzuk eta Erakunde eskatzailea 169
170
Erakundea: DROGARIK GABE BIZI FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: GAZTEAK ETA DROGAK. PREBENTZIO-PROPOSAMEN DIDAKTIKOA GAZTEENEKIN Drogamenpekotasunen prebentzio-programa, aisialdi-guneetan dauden sustantzien gainean norbanako eta taldeko gogoeta sustatzeko asmoa duena. Sustantziak dira: alkohola, tabakoa, kanabisa, kokaina eta sintesi-drogak. Arrisku-pertzepzioa murrizten duten sinesmen irrazionalak zalantzan jartzea, gogoeta kritikoa garatzea eta taldean daudenean euren erabakiei eustea da helburua, beraien irizpideak eta arrazonamendua zabal dezaten drogekin duten bizikidetzari aurre egiterakoan. Iraupena: 8 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea 170
171
Erakundea: GAZTELEKU, GARATZE KOMUNITARIORAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: EGUNEKO ZENTROA ADIN TXIKIKOENTZAT ETA EUREN FAMILIENTZAT. SOZIO-HEZITZAILE IZAERA DUEN FAMILIA JAGOTEKO PROGRAMA Erakundeak Errekalden kudeatzen duen Zirkilu Eguneko Zentrorako informatika ekipamenduen egokitzapena, hornikuntza eta eskuratzea. Izaera sozio-hezitzailea duen familia jagoteko programa da, 4-12 urteko adin txikikoei eta euren familiarrei arreta emateko helburua duena, Bilboko VII. barrutian bizi eta babesik gabeko egoeran daudenei zuzendua. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala eta Erakunde Eskatzailea 171
172
Erakundea: GAZTELEKU, GARATZE KOMUNITARIORAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ZIRIMOLA ANIMAZIO-ESKOLA Erakundeak Errekalden kudeatzen duen Zirimola Animazio Eskolaren egokitzapen, instalazio eta hornitze-lanak. Arrisku-egoeran dauden eta 7. Barrutiko 13 eta 18 urte bitarteko 40 neraberi zuzendutako programa sozio-hezitzailea da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Administrazio publikoak eta Erakunde eskatzailea 172
173
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: HARRESIAK APURTUZ, ETORKINEN ALDEKO EUSKADIKO GGKEen KOORDINAKUNDEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: SENTSIBILIZAZIO-JARDUERAK IMMIGRAZIO-GAIETAN: INFORMAZIOA, TOPAKETA PUBLIKOA ETA GIZARTE- AHALDUNTZEA Guztien Kulturarteko X. Topaketa eta Elkarte Eskolaren programak burutzea: langile teknikoei eta migrazioen eremuko gizarte-erakundeetako eta Harresiak Infoko boluntarioei zuzendua: Harresiak Apurtuzek migrazioei eta atzerritartasunari lotutako gaiei buruz argitaratzen duen informaziorako eta sentsibilizaziorako tresna. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Administrazio publikoak 173
174
Erakundea: IZANGAI ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: HARRERA-SAREKO, OINARRIZKO BEHARREN ESTALDURAKO ETA LAGUNTZA SOZIO-HEZITZAILEKO PROIEKTUA, GIZARTE-BAZTERKETA EGOERA LARRIAN DAUDEN PERTSONENTZAT Gizarte-bazterketa egoera larrian dauden pertsonei atentzioa emateko eguneko zerbitzua. Pertsona horiek dituzten arazoak honako hauek dira: drogen erabilera problematikoa, nahaste psikikoak, etxerik ez izatea, kartzelan egon izana, baliabide ekonomikoen gabezia, etab. Pertsona hauek harrera espazio bat behar dute, bertan herritar gisa emakumeek eta gizonek dituzten eskubideez jabetzeko eta, horrela, gizarteratzeko prozesuan aurrera egiteko, profesional talde batek egindako banan-banako laguntzaren bitartez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA eta Eusko Jaurlaritza 174
175
Erakundea: IZANGAI ELKARTEA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: PRESTAKUNTZAKO, GIZARTERATZE AKTIBOKO ETA LANERAKO SARBIDERAKO PROIEKTUA, GIZARTE-BAZTERKETA EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAT Zereginetako hezkuntza programa Bilbon, gizarte-bazterketa egoeran dauden 60 lagunentzat, lau oinarrizko eremu hartzen dituena: kognitiboa (elektrizitatean, iturgintzan, soldaduran… prestakuntza), jarrerazkoa (gizarte-gaitasunen, generoaren, ingurumen-jasangarritasunaren eta abarren programa), emozionala (prozesu pertsonaletan psiko-hezkuntzako laguntza, psikologikoa…) eta harremanezkoa eta soziala (lanerako aktibazioa eta laneratze proaktiboa). Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza 175
176
Erakundea: KALE DOR KAYIKO Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: KALE DOR KAYIKO SARIA Ikasle ijitoek eskolan arrakasta izatea da proiektu honen helburua. Abiapuntua motibazioa eta lorpenen aitortza da, eskola-jarraipenaren bitartez, eskola-uzte goiztiarra ekiditeko. Domina, saria eta diploma emango zaizkie jendaurreko ekitaldian, Unibertsitatean, ijitoen arteko pertsonaia adierazgarrien, hezkuntza arloko eta gizarteko beste arloetako eragileen aurrean. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea 176
177
Erakundea: KIRIBIL SAREA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ETORKIZUNA SORTUZ Umeak Kalean, Aurrerantz, Harribide Fundazioa, Argizai Eskaut Taldea eta Aisibizia Elkartearekin elkarlanean egindako esku-hartze hezitzailerako programa. Helburua gizarte-izaerako ekimenetan gazteen inplikazioa sustatzea da eta ekimen horiek gazteek eurek pentsatu, diseinatu, planifikatu, burutu eta garatzea, baita ekintzak ebaluatzea ere, bide batez, onuraduna komunitate osoa izan dadin. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde laguntzaileak eta Erakunde eskatzailea 177
178
Jarduera-eremua: BILBO
Erakundea: BESARKADEN OSTATUA - BESARKATUZ ELKARTEA, GIZARTE-BAZTERKETAREN AURKAKO ELKARTEA Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: EGONALDI LUZEKO PISUAK GIZARTE-BAZTERKETA LARRIKO EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAT Kudeaketa eraginkorra eta afektua barne hartuz, gehien behar duten pertsonei epe luzeko etxebizitza baliabideak eskaintzea da proiektuaren helburua. Bizikidetza, higiene ohiturak, diruaren autokudeaketa, oinarrizko arauen ulermena eta enpatia eta alkohol eta drogen kontsumoaren murrizketarako planteamenduak dira eragin-eremuak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza 178
179
Erakundea: LANBERRI, GIZARTE SUSTAPENERAKO ENPLEGU GAZTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: KOOPEÑAN, KOOPERA ENPLEGUAREN BILAKETAN LAGUNTZA-ZERBITZUA Bizkaiko 170 lagunentzako lana bilatzeko laguntza teknikoa eta hezitzailea. Bereziki gizarte-kalteak jasateko arrisku larrian dauden eta Koopera Gizarte Sarea osatzen duten erakundeetan gizarteratzeko eta laneratzeko jarduerak egiten dituzten Bilboko 5. barrutiko urte arteko gazteentzako da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 179
180
Erakundea: MEDICUS MUNDI, MUNDUKO MEDIKUAK Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: GIZARTETIK BAZTERTUTA EDO ARRISKU-EGOERAN DAUDEN ETORKINEN INTEGRAZIO SOZIOSANITARIOA Programa honen bitartez, dokumentuen egoera irregularra duten etorkinen osasun integrala bermatu nahi da. Horretarako, etorkinen aldeko arreta sozio-sanitarioko CASSIN zentroa erabiliko da, honako zerbitzuekin: kontsulta medikoa; erizaintza; gizarte-lana; osasun mentala; eta gizarte-laguntzako zentroak; hala nola topalekuak nahiz gizartea sentsibilizatzeko jarduerak ere. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza 180
181
Erakundea: MEDICUS MUNDI, MUNDUKO MEDIKUAK Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: KALEA Etxerik ez duten pertsonen aldeko sentsibilizazio-kanpaina martxan jartzeko dokumentu inprimatua eta DVDa sortzea. Herritarren jarreran aldaketa lortzea eta kalean bizi diren pertsonek jasaten duten errefusa, gizarte-laguntzen gabezia eta estigmatizazioa ekiditea dira helburuak. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA 181
182
Erakundea: GURUTZETAKO ARRETA PSIKOSOZIALEKO MODULUA
Jarduera-eremua: BARAKALDO Proiektua: INDARKERIAN ETA EMAKUMEENGANAKO TRATU TXARREN EGOERETAN ESPEZIALIZATUTAKO ASISTENTZIA- ETA GENERO-IKUSPEGIDUN PROGRAMA Gurutzetako Erakundean arreta psikosozial espezializatuko programa. Tratu txarren biktima izan diren 105 emakumeri zuzentzen zaie, eurentzat eta familientzat laguntza psikosozial eta psikoterapeutikoa bideratuz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Barakaldoko Udala eta Erakunde eskatzailea 182
183
Erakundea: DEUSTU-SAN INAZIOKO MODULU PSIKOSOZIALA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: GENERO EZBERDINTASUNARI ETA INDARKERIARI AURKA EGITEKO EKINTZA ANITZA Alderdi askotatik aurka egingo zaio arazo honi. Emakumeek ahalmenak eskuratzearen eta beharrezko aldaketa soziokulturala guztien esku jartzearen inguruan egituratutako da ahalegina. Hauek konbinatuko ditu: emakumeentzako zuzeneko arreta arlo juridikoan eta psikologikoan; gazteekin prebentzioa hezkuntzako jardueren bitartez; herritar guztientzako sentsibilizazioa; eta profesionalentzako euren-beregiko prestakuntza. Halaber, berdintasunaren aldeko eta genero indarkeria prebenitzeko sentsibilizazio-material berriak egitea, aurkeztea eta banatzea ere. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Bilboko Udala eta Erakunde eskatzailea 183
184
Erakundea: BILBOKO CORPUS CHRISTI PARROKIA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: ZAILTASUN EKONOMIKO ETA SOZIALAK DITUZTEN UME ETA NERABEEI ESKOLAN LAGUNTZEKO ZENTROA Eskola-laguntza emateko programa Bilboko Corpus Christi Parrokian, atzerapen akademikoa eta familia-zailtasunak dituzten 25 umeri eta neraberi zuzenduta. Ikasketetan laguntza ematea, zailtasun gehien dituzten ikasgaietan egunean jartzen laguntzea eta ikastetxearen eskola-erritmoari jarraitu ahal izatea dira programaren helburuak. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea 184
185
Jarduera-eremua: BILBO
Erakundea: RAIS EUSKADI, LAN-MUNDUAN ETA GIZARTEAN TXERTATZEN LAGUNTZEKO SAREA Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ETXERIK GABEKO PERTSONEN ARTEAN OHITURA OSASUNGARRIAK SUSTATZEA: BULTZABIDE 18 urtetik gorako eta etxerik gabeko 40 pertsonari begira (34 gizon eta 6 emakume) egingo den proiektu sozio-hezitzailea. Irala eta Zorrotza auzoetan burutuko da eta jarduera-eremu geografikoa Bilbo Metropolitarra izango da. Kontsumo gehiegi eta narriadura maila handiak dituzten pertsonei hainbat jarduera proposatzen zaizkie, kalteak geldiarazteko eta murrizteko esku hartze ereduen barruan. Jarduerek motibatzeko moduko ordezko aukera osasungarriak eman nahi dituzte, kalteak eta kontsumo-mailak murrizteko eta arriskuan dauden herritarren artean prebenitzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza 185
186
Jarduera-eremua: BILBAO
Entidad: RAIS EUSKADI, LAN-MUNDUAN ETA GIZARTEAN TXERTATZEN LAGUNTZEKO SAREA Jarduera-eremua: BILBAO Proiektua: AZKARTZEN, GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO LAGUNTZA Gizarteratzeko eta laneratzeko proiektua Bilboko Irala auzoan. Bazterketa larrian eta miseria gorrian bizi diren Bilbo Handiko 340 pertsona (68 emakume eta 272 gizon) lagundu nahi ditu, bilaketa teknikak eta trebetasun pertsonalak euren esku ipintzearen bidez. Bitartean, lan bilaketa aktibo eta erreala egingo dute, baita gizarte-laguntza prozesu indibidualizatua, hurbila, malgua eta gainontzeko baliabide sarearekin koordinatua ere. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Axa Aseguruak eta Erakunde eskatzailea 186
187
Erakundea: KOOPERA GIZARTE SAREA S.KOOP. Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: KOOPERA REUSING CENTER Gizartean kaltetuak izateko arrisku handien duten pertsonak aktibatzea eta enplegua sortzea helburu duen zentroaren egokitzapen-lanak. Hondakinak berrerabiltzera eta Gizarteratze Aktibora bideratuko da, eta estatuan berrerabiltze mailan honako gaien tratamenduak biltzen lehena izan nahi du: ehunak, jostailuak, liburuak, tresna elektrikoak, elektronikoak eta merkatuko beste gai batzuk. Horiek baliabide bihurtu nahi dira prozesu automatizatu baten bitartez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA eta Erakunde eskatzailea 187
188
Jarduera-eremua: BILBAO
Erakundea: SAN BIZENTE PAUL SOZIETATEAREN BILBOKO KONTSEILU PARTIKULARRAAJ Jarduera-eremua: BILBAO Proiektua: "FEDERICO OZANAM DOHATSUA" GAUEKO ATERPETXEA Bilbo Zaharreko gaueko aterpetxea. 10 lagunentzako lekua du eta gizarte- bazterketa egoeran dauden honako pertsonei aldi baterako harrera egiteko urtean 365 egunez dago zabalik: bizilekurik gabekoei, behin-behingo erabiltzaileei, etorkinei, etab. Lo egiteko, afaltzeko eta gosaltzeko, eta arropa garbitzeko zerbitzuak, dutxak, arropa biltegia, laguntza eta baliabide biopsikosozialak bilatzeko orientazioa eta komunitatean txertatzeko laguntza eskainiko zaizkie bertan. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, Víctor Tapia-Dolores Sainz eta Erakunde eskatzailea 188
189
Erakundea: NAZIOARTEKO ELKARTASUNA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: JATORRI AFRIKARREKO ETORKINAK GIZARTERATZEN LAGUNTZEA, GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO ZERBITZUAREN BITARTEZ Gizarte-bazterketa arriskuan dauden Sahara azpiko Afrikako 300 etorkinei zuzentzen zaie gizarteratzeko eta laneratzeko programa. Gizarteratzeko, herritartasun aktiborako eta lan-merkatura sartzeko ibilbide indibidualizatua jarraitzeko "Funtsezko Gaitasunak" lortzeko hezkuntza- jarduerak bitarteko izango dira. Iraupena: 16 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde eskatzailea 189 189
190
Erakundea: SORTARAZI, GIZA-GARAPENERAKO KLARETIAR ELKARTEA
Jarduera-eremua: LEIOA, ERANDIO, GETXO Proiektua: HAZIA LAGUNTZA INTEGRALEKO PROGRAMA Programa honen bidez, hurbileko laguntza eskainiko zaie baztertze-egoeran edo baztertuak izateko arriskuan dauden Leioa, Getxo eta Erandioko 150 familiari. Gizarte-bazterketaren sarean ez erortzeko beharrezko komunitate-integrazioa eskainiko zaie, eta sare horretatik urruntzeko euren autonomia eskuratzen eta gaitasunak garatzen lagunduko zaie. Izaera integrala izango duten Banakako Esku-hartze Planen bidez dinamizatuko da, eta hiru behar mota landuko dira: fisiologia- eta segurtasun-beharrak, behar psikologikoak eta gizarte-beharrak. Iraupena: 10 hilabete Finantza-kideak: Leioako Udala eta Eusko Jaurlaritza 190
191
Erakundea: BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ARRAZISMOAREN AURKAKO SENTSIBILIZAZIORAKO JAKINTZAREN KUDEAKETA Sentsibilizazio-programa honen xedea pertsona guztien eskubideen berdintasuna errespetatzeko lan egitea, eta, horretarako, aurreiritziak deuseztatzea eta berdintasunezko gizarte bat eratzea da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA eta Erakunde eskatzailea 191
192
Erakundea: STOP ISTRIPUAK - EUSKAL HERRIA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: TRAFIKO ISTRIPUAK JASAN DITUZTENENTZAKO LAGUNTZA-GIDAREN BERRIKUSPEN, ARGITALPEN ETA BANAKETA Trafiko-istripua izan duten biktima eta familiarrentzako orientazio-gida berrikustea, eguneratzea eta argitaratzea. Gizarte-aholkularitzari, pertsona helduentzako, nerabeentzako eta haurrentzako aholkularitza psikologikoari eta aholkularitza juridikoari eskainitako atalak izango ditu. Bertan, jarraitu beharreko oinarrizko jarraibideak jasoko dira. Iraupena: 7 hilabete 192
193
Erakundea: UME ALAIA BIZKAIA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: BIZKAIKO UME ALAIA ELKARTEKO ADOPZIOZKO ADINGABEEI ZUZENDUTAKO TALDE JARDUERAK EZARTZEA Agintzari-rekin lankidetzan martxan jarritako programa da, 6 eta 18 urte bitarteko 80 adingaberentzako 7 talde-tailer egiteko. Tailer horiek adopziozko familiekin egiten diren jarduerekiko osagarriak izango dira. Helburua ibilbide jarraitu eta egonkor bat eskaintzea, adoptatuen laguntzarako sare informalak sustatzea eta adoptatutako haurrak bere familiarekin integrazio sozioemozionalean dituen bizipenak eta zailtasunak normalizatzea da. Hori garrantzitsua izango da gizarte-bazterketari aurrea hartzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 193
194
Erakundea: ALDAURI FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: GIZARTE BERRIKUNTZA ETA KOMUNITATE GARAPENA ADINEKO PERTSONEN ZERBITZURA Erakundeak Mariaren Bihotza plazan kudeatzen duen Konekta-gunean martxan jarritako prestakuntza-programa hau Bilboko 5. Barrutiko 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago; hain zuzen, San Frantzisko, Zabala eta Zazpi Kaleetako adinekoei. Helburua teknologia berrietarako sarbidean eta erabileran euren gaitasunak sustatzea eta Denboraren Bankuan nahastea da, euren partaidetza aktibo eta solidarioa sustatzeko, lagun-taldea handitzeko eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko. Iraupena: 6 hilabete Finantza-kideak: Bilboko Udala 194
195
Erakundea: ALKAR BIZIZ, SM GIZARTERATZE ENPRESA Jarduera-eremua: BILBO
Proiektua: GOZATU BIZITZA Zahartzaro aktibo eta osasuntsu bat sustatzeko programa hau baztertze- edo zaurgarritasun-egoeran dauden 21 pertsonari zuzenduta dago: 12 pertsona nagusi (5 gizon eta 7 emakume egoiliar) eta zaintze-lanak egiten dituzten 9 gazte. Zaintzaileak Erakundeak Bilbon kudeatzen dituen hiru bizikidetza-unitatetako kideak dira. Programa honen bidez, prebentzio-, terapia- eta memoria-tailerrak egingo dira, eta gerokultore eta zaintzaileei prestakuntza eskainiko zaie. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 195
196
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: AFA BIZKAIA, BIZKAIKO GAIXO ALZEHIMERDUNEN SENIDEEN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: 2011ko ALZHEIMERRAREN NAZIOARTEKO EGUNA Irailaren 21ean, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzeko, dibulgazio-ekitaldiak, jardunaldi zientifiko bat eta Alzheimerraren aurkako 3. Herri Martxa egingo dira. Helburua gaixotasuna ezagutaraztea eta jada diagnostikatuak izan diren pertsonen familiartekoak, eta, oro har, bizkaitar guztiak sentsibilizatzea da. Iraupena: 8 hilabete Finantza-kideak: BFA 196
197
Erakundea: HERRI ALAIA, MEÑAKAKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: MEÑAKA Proiektua: AZPIEGITURA. HOBEKUNTZAK EGOITZA SOZIALEAN Erakundearen Meñakako egoitza soziala egokitzea eta hornitzea. Egoitzak 146 bazkide ditu; hain zuzen, herriko 78 emakume nagusi eta 68 gizon nagusi. Iraupena: hilabete bat Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 197
198
Erakundea: DANONTZAT, MUNGIAKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: MUNGIA Proiektua: XXI. KULTUR ASTEAREN ETA KARTA ETA IGEL-TOKAREN XXI. TXAPELKETA SOZIALAREN PUBLIZITATEA Proiektu honen bidez, Mungialdeko jubilatu eta pentsiodunei (795 gizon eta emakume) zuzendutako publizitate-liburuxkak eta kartelak egin eta banatu nahi dira, Erakundeak Mungiako bere egoitzan antolatzen dituen Kultur Asteko eta Karta eta Igel-toka Txapelketako ekitaldiak ahalik eta gehien hedatzeko, eta horietan partaidetza sustatzeko. Iraupena: hilabete bat Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 198
199
Erakundea: DANONTZAT, MUNGIAKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: MUNGIA Proiektua: INSTALAZIOAK HOBETZEA Mungiako erakunderako aire girotua instalatu eta ekipamendu informatikoa erosi nahi da, jardueren garapena errazteko eta Mungialdeko pertsona nagusiri eskaintzen zaien atentzioaren kalitatea hobetzeko. Iraupena: 6 hilabete Finantza-kideak: Mungiako Udala 199
200
Erakundea: ZAMAPEÑA, ZAMAKOLA-ABUSUKO JUBILATUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ZAMAPEÑA ERE SAREAN Alfabetatze digitaleko programa bat egin nahi da. Hala, Abusu auzoko 55 urtetik gorako pertsonei oinarrizko informatika- eta ofimatika-prestakuntza eskaini nahi zaie, ordenagailuen eta Interneten erabileran trebatzeko. Betiere, etengabeko ikaskuntzaren ikuspuntutik, zahartzaro aktiboa sustatzeko, eta elkartearen kudeaketa eta administrazioa errazteko. Iraupena: 9 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 200
201
Erakundea: ITSAS KRESALA PORTUGALETEKO ALARGUNEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: PORTUGALETE Proiektua: BIZITZA POSITIBOARI EUTSI “Bizitza positiboari eutsi” programa garapen integralerako eta gizarte- eta kultura-sustapenerako programa da. Erakundeko erabiltzaile diren Portugaleteko 248 emakumeri zuzenduta dago. Programa honen bidez, banakako laguntza psikologikoa jasotzen dute, auto-laguntzarako taldeak sortzen dira, eta tailerrak eta prestakuntza-mintzaldiak egiten dira, dolu-prozesuan orientazioa emateko eta laguntzeko, oztopatze afektiboa, antsietatea eta depresio-egoerak hautemateko eta arintzeko, eta bizitzari modu positiboan aurre egiteko eta bizitza berrantolatzeko gaitasunak sustatzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 201
202
Erakundea: PABLO PUERTO SOPUERTAKO JUBILATUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: SOPUERTA Proiektua: ZAHARTZE AKTIBORAKO TAILERRAK Erakundearen Sopuertako egoitzan zahartze aktiborako 2 tailer martxan jartzea: Burua Martxan eta Gorputza Martxan. Tailerrak Sopuertako 40 pertsona nagusiri zuzenduta daude (30 emakume eta 10 gizon). Helburua osasun fisiko, psikiko eta soziala, hazkuntza pertsonala eta bizi-kalitatea sustatzea da. Iraupena: 10 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 202
203
Erakundea: NAGUSIAK MARTXAN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ADINEKO PERTSONEN SEGURTASUNA ETA ONGIZATEA Erakundeak Deustun kudeatzen duen INFONAGUSI bulegoan komunitatearentzako arreta-zerbitzua eskaintzea. Programa honen bidez, Bizkaiko 55 urtetik gorako pertsona nagusien osasuna sustatu eta gaixotasunei aurrea hartu nahi zaie, bizitza osasungarri bat emateko Banakako Osasun Hezkuntza Plan bat garatuta. Horrez gain, “Adineko Pertsonen Segurtasuna eta Ongizatea” gida editatuko da, Bizkaiko Adineko Pertsonen Baliabideetan banatzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 203
204
Erakundea: AURRERANTZ GIZARTE EKIMENEKO KOOP. ELK.
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: 85 URTETIK GORAKO ADINEKOEN BEHATOKI DINAMIKOA Gizarte Zerbitzuen Sarean arreta eskaintzen ez zaien 85 urtetik gorako Bilboko pertsonaren egoera ikusarazteko Behatoki honek gizarte-antena gisa lan egiten du. Egoera bakoitzean gizarte-baliabide egokienak planifikatzeko eta bideratzeko aukera ematen du. Pertsona nagusiei elkarrizketak egiten zaizkie euren etxeetan, erregistro eta behatze-neurrien bidez. Aurrez prestatutako etxez etxeko laguntzaileek laguntza-beharrei buruzko informazioa bilduko dute, eta pertsona nagusiek behar duten esku-hartze maila aztertuko dute, euren etxeetan bizi-kalitatea bermatzeko, arrisku-egoerak hautemateko eta bizikidetza- eta arreta-modalitateak ezagutzeko. Iraupena: 15 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 204
205
Erakundea: BUSTURIKO HIRUGARREN ADINEKOEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BUSTURIA Proiektua: INTERNET TAILERRA: HOBETZEA ETA PRAKTIKA Adineko pertsonak teknologia berrietan trebatzeko prestakuntza-tailer bat egitea, etengabeko ikaskuntzaren ikuspuntutik. Helburua Busturiko 24 erabiltzaile (12 gizon eta 12 emakume) ordenagailuaren eta Interneten erabileran trebatzea, eta elkartearen eta eguneroko bizitzako jarduera instrumentalen kudeaketa eta administrazioa erraztea da. Iraupena: 10 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 205
206
Erakundea: BIZKAIKO GURUTZE GORRIA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: BIZKAIKO GURUTZE GORRIAREN PROGRAMA ADINEKO PERTSONENTZAKO Komunitatearen atentziorako eta garraio egokiturako ibilgailu bat erostea. Programa hau mugikortasun urria duten 256 pertsonari zuzenduta dago (138 emakume eta 118 gizon). Bilboko Concha kaleko Pertsona Nagusientzako Baliabide Etxean gizarte-partaidetzarako eta nagusiaren borondatezko ekintzarako jarduera programa bat, konpainia, laguntza-teknikak, informazioa, aholkularitza, animazio soziokulturala eta estimulazio kognitiboa eskaintzen zaie Bizkaiko pertsona nagusiri eta euren zaintzaileei. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Udalak, partikularrak eta enpresak, Eusko Jaurlaritza, BFA eta Erakunde eskatzailea 206
207
Erakundea: EKAITZ TALDEA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: JOSKINTZA TAILERRA Erakundeak Ibarrekolandan kudeatzen duen joskintza-tailerra egokitzea eta hornitzea. Tailer hori hirugarren adinekoen dinamizazio eta laguntzara orientatuta dago eta irabazi-asmorik gabekoa da. Borondatezko lan honen xedea Berohi sarean parte hartzea da, Caritasen bidez arropa birziklatzeko. Horrez gain, ekimen honen bidez, baztertze-arriskuan dauden pertsonak prestatu nahi dira. Iraupena: 10 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 207
208
Erakundea: BIZITZEN FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: JUBILAZIORAKO PRESTATZEKO PROGRAMAK: ESKAINTZAREN ETA BERE EZARPEN URRIAREN ANALISIA Jubilaziorako prestatzeko dauden programak, euren edukiak, nortzuek ematen dituzten eta zer adinetan ematen diren aztertzea, hainbat sektore eta enpresari (ETEak, enpresa txiki eta handiak eta gizarte-erakundeak) zuzendutako programa bat martxan jartzeko. Iraupena: 6 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 208
209
Erakundea: ZAINTZA DUINAK FUNDAZIOA Jarduera-eremua: GERNIKA
Proiektua: FUNDAZIOAREN EGOITZA EGOKITZEA Gernikako lokala egokitzeko eta pintatzeko obrak. Lokal hori Erakundearen irudia hedatzeko egoitza sozial eta topaleku izateaz gain, Fundazioaren helburuak herritarrengan hedatzeko plataforma izango da: mendeko pertsonek egunero jasotzen dituzten zainketen etika eta duintasuna sustatzea. Iraupena: 3 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 209
210
Jarduera-eremua: KARRANTZA
Erakundea: KARRANTZAKO BABESGABETUEN ANDRA MARIA ZAHAR-ETXE OSPITALEAREN FUNDAZIOA Jarduera-eremua: KARRANTZA Proiektua: EGOITZAREN ERAIKINEKO UR BERO, HOTZ ETA ITZULERAKO BURDINAZKO HODIAK KOBREZKO HODIEZ ORDEZKATZEA. Erakundeak Karrantzan duen egoitzaren eraikineko ur bero, hotz eta itzulerako hodien berritze integrala. Egoitzak Bizkaikoak diren eta mendekotasun handiko egoeran dauden 104 pertsona nagusiri (80 emakume eta 24 gizon) eskaintzen die atentzioa. Iraupena: 6 hilabete Finantza-kideak: BFA 210
211
Erakundea: LEON TRUCIOS IRASKUNDEA Jarduera-eremua: BALMASEDA
Proiektua: LEON TRUCIOS EGOITZAN BIZI DIREN PERTSONA NAGUSIENTZAKO IRTEERA SOZIOKULTURALAK Erakundeak Balmasedan kudeatzen duen egoitzan bizi diren 64 eta 101 urte bitarteko 42 pertsona nagusiri (32 emakume eta 10 gizon) eskainitako aisialdi-programa. Egoiliarrek narriadura kognitibo arina dute. Helburua adinekoek gizarte- eta kultura-jardueretan partaidetza aktiboa izatea da, euren ongizatea areagotzeko, eta, azken finean, euren bizi-kalitatea hobetzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 211
212
Erakundea: MIRANDA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BARAKALDO
Proiektua: ESKU-HARTZE PSIKOSOZIALA - DINAMIZAZIO ETA ANIMAZIO ESTIMULAGARRIA Erakundeak Barakaldon duen egoitzan garatzeko esku-hartze psikosozial eta dinamizazio eta animazio estimulagarrirako programa da. Mendekotasun-maila jakin bat duten 218 pertsonari (152 emakume eta 66 gizon) zuzenduta dago, euren autoestimua eta bizi-kalitatea hobetzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 212
213
Erakundea: MIRANDA FUNDAZIOA Jarduera-eremua: BARAKALDO
Proiektua: MIRANDA FUNDAZIOA SUTE ARRISKUETARAKO SEGURTASUNARI BURUZKO ARAUDIRA EGOKITZEKO I. FASEA Fundazioaren egoitza indarrean dagoen suteen gaineko araudira egokitzeko azpiegiturez hornitzea (I. fasea). Araudi hori Autobabeserako Oinarrizko Araudian jasota dago, martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuan. Barakaldon kokatutako egoitza honek Bizkaiko 218 adineko pertsonari (152 emakume eta 66 gizon) eskaintzen die arreta integrala. Iraupena: 7 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 213
214
Erakundea: BIZKAIKO KARITATE FUNDAZIOA - ARESTI KONDEAREN EGOITZA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: NORAEZEAN EZ IBILTZEKO KONTROL-SISTEMA HEDATZEA Noraezean ez ibiltzeko kontrol-sistema bat garatzea, dementzia eta portaeraren desoreka duten 28 pertsonen (21 emakume eta 7 gizon) segurtasuna handitzeko, eta egunez eta gauez noraezean ibiltzeko edo ihes egiteko arriskua kontrolatzeko. Erakundeak Bilboko Zabala kalean kudeatzen duen Aresti Kondearen Egoitzan Bizkaiko lurralde historikoko 194 pertsonari (123 emakume eta 71 gizon) eskaintzen zaie arreta integrala. Iraupena: 3 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 214
215
Erakundea: GURE ETXEA - BAKIO Jarduera-eremua: BAKIO
Proiektua: GURE ETXEAko BAINUGELAK HOBETZEA Erakundeak Bakion duen egoitzaren barneko eta kanpoko arotzeria-elementuak pintatzea eta bainugelak hobetzea. Bertan, herriko 386 adineko pertsonari (201 emakume eta 185 gizon) eskaintzen zaie arreta. Iraupena: hilabete bat Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 215
216
Erakundea: LARRABETZUKO GURE ETXEA JUBILATUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ZENTRORAKO MEGAFONIA EROSTEA Erakundeak Larrabetzun duen egoitza sozialerako megafonia-ekipo bat erostea; hau da, soinu-sistema eramangarri bat erostea. Zentroak herriko 260 pertsona nagusiri (138 emakume eta 122 gizon) eskaintzen die arreta. Iraupena: hilabete bat Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 216
217
Erakundea: HARTU EMANAK Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: VI. LITERATURA-LEHIAKETA: GEURE HELDUEN ONDAREA Kontakizun tradizionalei buruzko “Gure helduen ondarea” Literatura Lehiaketaren seigarren ediziorako publizitate-materiala paperean eta euskarri informatikoan argitaratzea. Lehiaketa haurrei eta adineko pertsonei zuzenduta dago. Helburua lehiaketa ikastetxeetan, klubetan, elkarteetan eta eskoletan hedatzea, eta Herritarren Partaidetzaren eta Adineko Pertsonen arloko erakundeetako teknikari arduradunengana eta politikariengana heltzea da. Iraupena: 10 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 217
218
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: NAGUSIAK, BIZKAIKO JUBILATUEN KLUB, EGOITZA ETA ZENTROEN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ZAHARTZE AKTIBOAREN SUSTAPENA. BELAUNALDIEN ARTEKO IBILALDIAK Bizkaiko herritarrei zuzenduta, Belaunaldien Arteko Ibilaldiak egitea. Proiektu honen bidez, belaunaldien artekotasuna sustatzeko ekintzak garatu nahi dira. Ekintza horiek Erakundea osatzen duten adineko pertsonentzako 140 elkartek garatzen dituzte. Helburua zahartze aktibo eta osasungarria sustatzea da, Adineko Pertsonen Foru Kontseiluaren zahartze aktiborako Ekintza Planeko printzipioak aplikatuta eta Belaunaldien Artekotasunaren Europako Eguneko (apirilak 29) erabakiak aplikatuta. Iraupena: 7 hilabete Finantza-kideak: BFA, Udalak eta Erakunde eskatzailea 218
219
Jarduera-eremua: BIZKAIA
Erakundea: NAGUSIAK, BIZKAIKO JUBILATUEN KLUB, EGOITZA ETA ZENTROEN ELKARTEA Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: PUBLIZITATE-PROIEKTUA. ZAHARTZE AKTIBOAREN SUSTAPENA Hainbat publizitate-euskarri diseinatzea, argitaratzea eta hedatzea: buletinak, webgunea, irratia, prentsa, telebista, etab. Helburua erakundea osatzen duten 140 elkarteren artean eta horien kide diren pertsonaren artean zahartze aktiborako programa hedatzea da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: BFA 219
220
Erakundea: NAGUSILAN, "LUZ VIDA" NAGUSIEN GIZARTE BOLUNTARIOAK
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: PROPAGANDA ETA EKIPAMENDUA Bakarrik dauden adineko pertsonen konpainia eta gizarte-laguntzako programarako publizitate-materiala diseinatzea eta argitaratzea, eta ekipamendua erostea. Programa honetan, Erakundeko 149 boluntariok (96 emakume eta 53 gizon) parte hartzen dute, Bilbon, Barakaldon, Lekeition eta Sestaon. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 220
221
Erakundea: PERTSONEN GARAPENERAKO IKERKETA ETA GARAPEN ITG TALDEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: OPORRAK ORUEN Mendeko pertsona nagusientzako eta euren zailtzaileentzako opor eta atsedenerako programa. Oruen gauzatuko da, Amorebieta-Etxanon, eta Bizkaiko 96 pertsonari zuzenduta dago. Hamabostero, 8 pertsona nagusi eta 8 zaintzaile joango dira, ekainetik irailera bitarteko hilabeteetan. Jarduera ludikoak, terapeutikoak eta hezkuntza-jarduerak egingo dira, mendeko pertsonaren eta familiartekoaren arteko harremanak hobetzeko, familiartekoari atsedena emateko eta antzeko egoeran dauden pertsonekin esperientziak partekatzeko. Iraupena: 10 hilabete Finantza-kideak: BFA, Eusko Jaurlaritza, partaideak eta Erakunde eskatzailea 221
222
Erakundea: BIHOTZ SAKRATUA EGOITZA. MUNDAKA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: JARDUERA LIZENTZIA BETETZEA Erakundeak Mundakan duen egoitzako osasun-instalazioak berritzea. Egoitzak Bizkaiko 34 emakume nagusiri eskaintzen die arreta, eta proiektu honen helburua egoiliarren arreta eta bizi-kalitatea hobetzea da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 222
223
Erakundea: CALZADA EGOITZA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ANTZINAKO EGOITZA BERRITZEA: ARKITEKTURA OZTOPOAK KENTZEA ETA BEILATOKIA BERRITZEA Erakundeak Gernikan duen egoitzako harrera-lekuaren, kaperaren, ekitaldi-aretoaren eta jangelen arteko eremuetan arkitektura-oztopoak kentzeko obrak egitea. Egoitzak mendekotasun-egoeran dauden eta arazo sozial eta ekonomikoak dituzten Bizkaiko lurralde historikoko 110 pertsona nagusiri eskaintzen die arreta integrala. Iraupena: 6 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea 223
224
Erakundea: CALZADA EGOITZA Jarduera-eremua: BIZKAIA
Proiektua: ANTZINAKO ERAIKINA BERRITZEA: UNITATE PSIKOGERIATRIKOA HANDITZEA Erakundeak Gernikan kudeatzen duen egoitzaren antzinako eraikineko hegoaldeko hegala prestatzeko obrak egitea. Bertan, 9 gela, ofizioa, komuna eta biltegia kokatuko dira, unitate psikogeriatrikoan 15 plaza berri eskaintzeko, eta mendekotasun fisiko/psikiko handia duten adineko pertsonei arreta eskaintzeko. Iraupena: 6 hilabete Finantza-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Erakunde eskatzailea 224
225
Jarduera-eremua: BARAKALDO
Erakundea: ZARGAZTE Jarduera-eremua: BARAKALDO Proiektua: ESKU-HARTZE SOZIO-HEZITZAILEKO PROGRAMA: ADINEKOAK Gizarte- eta hezkuntza-programa hau Barakaldoko Arrontegi auzoan garatuko da, eta bakarrik dauden, gizarte-harremanak galdu dituzten, autoestimua galdu duten eta mugikortasun-arazoak dituzten 287 pertsonari (212 emakume eta 75 gizon) zuzenduta dago. Bertan, osasunaren eta garapen pertsonal, soziokultural eta familiarraren arloko jarduerak garatuko dira, euren bizi-kalitatea hobetzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko. Topaketa eta harremanetarako plataforma egituratu bat eskainiko zaie, euren ongizateko protagonista izan daitezen. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Barakaldoko Udala, partaideak eta Erakunde eskatzailea 225
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.