Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Erakundea: AFAE, EUSKADIKO FAMILIA EKINTZA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: SOS FAMILIA "FAMILIAREKIN BAT" Bilbon Familietan Esku hartzeko programa Orokorra antolatzea. Horretarako, Bizkaiko familiek atentzio eta prestakuntzaren alorretan dituzten beharrizanak asebetetzen ahaleginduko gara, batik bat, gizartetik baztertuta geratu daitezkeenekin. Baliabideak hurrengo hauek dira: batetik, Familia Orientatzeko Zerbitzua -asistentziarako ildoa-; eta bestetik, nerabeak, gazteak, gurasoak, bikoteak eta aitita-amamak barne hartzen dituen prebentzio nahiz prestakuntzaren alorreko ildoa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, La Caixa Gizarte Ekintza eta Erakunde Eskatzailea
2
Erakundea: ADOPZIO FAMILIEN ELKARTEA UME ALAIA-BIZKAIA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ARRISKU EGOEREN PREBENTZIORAKO TALDE PROGRAMA BIZKAIKO UME ALAIA ELKARTEKO ADOPZIOZKO FAMILIEKIN ETA AURRENERABE ETA NERABE ADINGABE ADOPTATUEKIN Agintzarirekin lankidetzan egiten den programa da, taldekako 6 tailer abian jartzeko adoptaturiko 65 adingaberekin eta 75 gurasorekin. Ekintza osagarriak dira berez adopziozko familiekin egiten direnez gain, ondoko helburu hauekin, besteak beste: ibilbide jarraitua eta egonkorra eskaintzea, adopzioko laguntza-sare informalak sustatzea, eta bizipenak eta adingabe adoptatuaren gizarteratze sozio-emozionalean ematen diren zailtasunak normalizatzea, gizarte-bazterketa egoerei aurrea hartzeko giltzarri dena. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
3
Erakundea: ALDAURI FUNDACIÓN
Jarduera-eremua: ESTATUA Proiektua: GARAPEN KOMUNITARIOA IKTen BITARTEZ: BILBOKO DENBORAREN BANKUA ETA GOIKOALDEA TB Garapen komunitariorako programa da, Erakundeak Bilboko Mariaren Bihotza plazan ospatu ohi duen Denboraren Bankuaren eta Goikoaldea TBren bitartez burutzen duena. Helburua komunitatea sortzea da, gizarte eta elkarbizitza harremanak suspertzeko eta balio horiek sustatzen dituzten ekintza eta baliabideak ezagutzera emateko. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kidea: Eusko Jaurlaritza
4
Erakundea: AGIANTZA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: HAINBAT Bilboko Gorte kalean dagoen Erakundearen bizikleta tailerreko instalazioak handitu eta hobetzeko egokitzapen obrak. Trianon teilatu fotovoltaikoa instalatu eta San Frantzisko auzoari buruzko mintegiaren ondorioak argitaratu nahi dira. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: EEE-EVE, Balenarri, Erakunde Eskatzailea
5
Erakundea: ALDARTE ELKARTEA "LESBIANA, GAY ETA TRANSEXUALEN ARRETA ZENTROA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: IBILTZEN "BERDINTASUN ERAGINKORRERAKO ETA LGTB KOLEKTIBOAREN GIZARTE INTEGRAZIORAKO EKINTZAK EAEn gutxi gorabehera pertsonez osatutako kolektiboa, “Hemen ere zure lekua daukazu” proiektuaren bidez LGTB taldearen gizarteratzea eta berdintasun eraginkorra lortzeko jarduerak egitea. Baita ere, lesbianei, gayei, transexualei eta euren inguruari laguntzeko 8 autolaguntza eta erreferentzia-talde eta LGTB taldeko helduentzako “Sarea sortzen” eta harreman lesbiko, homosexual eta transexualen giza sentsibilizazioa sortzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Erakunde Eskatzailea
6
Erakundea: ASKABIDE ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: PROSTITUZIOAREN INGURUNEKO EMAKUMEAK GIZARTERATZEKO ETXEBIZITZA Bilboko Gorte kalean erdi babespeko egoitza-etxea, honako emakumeei zuzenduta: ogibide gisa prostituzioaz baliatu direnak eta, hauen inguruabarrek hala nola kalteak jasateko arriskuak gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan jarri dituenak ere. Maila sanitarioan, psikiatrikoan, ekonomikoan, harremanetakoan eta gizartean dituzten gutxiegitasunei erantzuteko helburuz, Elkartearen jarraipena eta laguntza behar dute modu autonomoan bizi ahal izateko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Menchaca Fundazioa, Erabiltzaileak, Erakunde Eskatzailea
7
Erakundea: PERTSONA, TALDE ETA ERAKUNDEEN OSASUN ETA ONGIZATERAKO BIDAIDE ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: BIDAIDE PROIEKTU SOZIOSANITARIOA, LANERATZEKO PROZESUAK EGITEN DITUZTEN GAIXOEN ETA BEREN FAMILIEN ARTEAN ALDERDI SOZIOSANITARIOA TXERTATZEKO Alderdi sozio-sanitarioa lantzeko baliabidea antolatzea, gizarteratzeko prozesuetan sartutakoei zuzendutakoa. Horretatik, osasun-arazoak (toxikoen kontsumoa, depresio arin eta sakonak, urduritasuna, arriskua sexu-ohituretan, suizidatzeko ahaleginak, etab.) gizarteratzeko bizi-proiektuan txertatuko dira, ekimen horiek gelditu ez daitezen. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Bilboko Udala, Erakunde Eskatzailea
8
Erakundea: BIDEGINTZA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: MANTAGORRI Angeles Custodios ikastetxea eta Stella Maris Egoitzarekin lankidetzan. Praktika Psikomotorraren aldeko apustua tresna berritzaile eta eraginkor bezala, arazo fisiko, emozional eta kognitiboak dituzten eta baliabide ekonomiko eta pertsonal gutxi daukaten adingabeen bizi-kalitateari eusteko eta hobetzeko. Horren bidez, beren garapen harmonikoa eta globala errazteko bai hezkuntza arlotik zein arlo terapeutikotik. Parte hartze integral hau osatu nahi da gurasoei aholkularitza- eta laguntza-ekintzak eskainiz, beren seme-alabak hezten lagunduz. Iraupena: 11 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, IKEA, fundazio pribatuak, Erakunde Eskatzailea
9
Erakundea: BIDESARI ESPETXEKO PASTORALTZAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: ASKATASUNIK EZ DAUKATEN ETA KARTZELATIK ATERATAKO PERTSONENTZAKO ESKUHARTZE SOZIO HEZITZAILEA. Basauri, Araba eta Bilboko espetxeetan preso dauden 600 pertsonari zuzendutako jarraipen pertsonalizatua egiteko eta euren gaineko ardura hartzeko programa. Preso hauek gizarte-bazterketa eta marjinazio larriko profila daukate eta arazoak pilatu egin zaizkie: pobrezia, drogamenpekotasuna, familia desegituratuak, lan esperientzia eza lanerako prestakuntza edota ikasketa eza, langabezia, immigrazioa, gaixotasun fisikoak eta mentalak… Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Erakunde Eskatzailea
10
Erakundea: BIZITEGI ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: “ONARTU” EGUNEKO ZENTROAREN BERRIZTATZEA Erakundeak Errekalden kudeatzen duen Onartu Eguneko Zentroaren eraberritze-obra. Zentro honek behar-gorriak eta gizarte-bazterketan daudenak hartzen ditu: etxerik gabeko pertsonak, gaixotasun mentala dutenak edota alkoholismo-arazoak, askatasunik gabekoak justiziarekin arazoak, etorkinak, etab., sozializazio eta normalizaziorako ibilbidearen garapena bultzatzeko. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
11
Erakundea: SALBATZAILEAREN ETXEA ELKARTEA
Jarduera-eremua: PORTUGALETE Proiektua: AMIGÓ EGUNEKO ZENTROA Erakundeak Portugaleten duen egoitzan, gizarte-hezkuntza arloko esku-hartze programa abian jartzea. Gizarteratzeko eta eskolaratzeko arazoak dauzkaten Portugaleteko nahiz inguruko udalerrietako nerabe eta gazteei zein beren senideei zuzenduta dago. Baliabide eta motibazio pertsonalak eskaintzeaz gain, ikasle horiek eskolako edo prestakuntza arloko eremuan berme osoz berriro txertatzeko aukera eman nahi dute. Horretarako, motibazioa lantzen duen metodologia erabiliko da, gazte bakoitzak etorkizuna aldatzeko eta bizimodua hobetzeko dituen aukerak ikustaraziko dira. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kideak: Portugaleteko Udala, Erakunde Eskatzailea
12
Erakundea: DISLEBI EUSKADIKO DISLEXIA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: DISLEBIren AURKEZPEN KOADERNOA. ERABILERA ESPEZIFIKORAKO FITXADUN ZERBITZUAK. Triptiko bat egitea erabilera espezifikorako gaiak dituen 6 fitxekin, Dislexia eta Ikasteko Nahasmendu Espezifikoez inplikatutako hainbat kolektiboei hurbiltzeko asmoz: Osasuna, Hezkuntza, Gizarte-ongizatea, Familia eta ukituta pertsonak, gaixotasuna era errazean identifikatzeko eta jokabide jarraibideak zehaztuz familia, eskola eta osasunaren esparruan. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea eta beste batzuk
13
Erakundea: ENTZUTEKOA GIZARTERATZEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: ARANGUREN Proiektua: ENKARTERRIARRAK GIZARTERATZEKO ETA GARAPEN INTEGRALERAKO PROGRAMA Arangurenen, Zallan, hainbat tailer egitea gizartetik baztertuta dauden edo egon daitezkeen Enkarterriko 216 pertsonaren (gehienak emakumeak) gizarteratzea eta garapen integrala sustatzeko: banandutakoak, alargunak, ezkongabeko amak, prestakuntza urria dutenak, alkoholikoak, depresioak jotakoak… Horren xedea haien auto-estima eta beren buruaren balorazioa handitzea nahiz gizarteratzen sustatzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Emakunde, Zallako Udala eta BFA
14
Erakundea: SIM ROMI EMAKUME IJITOEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ROMIPEN. EMAKUME IJITOEN SUSTAPENA Bizkaiko 16 eta 99 urte bitarteko emakume ijitoen nortasunaren sustapen feminista. Honen asmoa da emakume ijitoak bizi izaten ari diren diskriminazioa eraldatzea eta euren izaera propioa aldarrikatzea, euren presentzia publikoa sustatzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Bilboko Udala, EMAKUNDE, Erakunde Eskatzailea
15
Erakundea: BERRIZTU HEZIKETA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: GIZARTERATZERAKO ETA LANERATZERAKO PROGRAMA GENERO INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAT Gizarte- eta hezkuntza-laguntza izango duen gizarteratzeko eta laneratzeko tailer bat abian jartzeko egokitze-obrak egitea eta ekipamendu berezia erostea. 6 lanpostu sortuko dira, eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeei zuzenduta dago, Erakundearen beste baliabide batzuetatik bideratuta, autonomia pertsonal handiagoa eta bizitza-kalitate hobea eskura izan dezaten. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
16
Erakundea: GAZTAROA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: GIZARTERATZE ETA LANERATZERAKO ARRETA, INFORMAZIOA ETA ORIENTABIDE ZERBITZUA Arreta, Informazio eta Orientabide Zerbitzua abian jartzea bazterketa-egoeran dauden eta gizarteratze- eta laneratze-prozesua garatzeko beharra duten pertsonentzat, ingurune geografikoan dauden beste baliabide batzuekin koordinazioan, besteak beste: oinarrizko gizarte zerbitzuak, Lanbide eta hirugarren sektorea. Bilbon 420 pertsona (252 emakume eta 168 gizon) artatzea da helburua, halere, Bilbo Handiko ingurune geografikoko pertsonak ere joan daitezke bertara. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
17
Erakundea: GOIZTIRI ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BAZTERKETA LARRIAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ETA ASKATASUN GABEKO ZIGORRA DUTEN EMAKUMEENTZAKO BIZITOKI BIDEZKO INKLUSIOA Bazterketa larrian daudenentzako proba izaerako Eguneko Harrera-zerbitzua eta babespeko hiru egoitza baliabide: Arabako Espetxean askatasun bako zigorra betetzen ari diren emakumeentzako etxebizitza, lagundutako pentsioa eta egoitza programa. Elikadura, higienea eta etxebizitza oinarrizko beharrak betetzeko, baita osasun zein nutrizioa hobetzeko ere. Iraupena: 15 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Barakaldoko Udala, Bazkideen Ekarpenak, Erakunde Eskatzailea
18
Erakundea: UMEEN ETA GAZTEEN SUSTAPENERAKO HAZBIDE ELKARTEA
Jarduera-eremua: SESTAO Proiektua: ARTIZAR Umeen eta gazteen sustapena bultzatzeko programa sozio-hezitzailea Sestaon. Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden 6 eta 16 urte arteko 75 adingabekori (26 neska eta 49 mutil) hala nola euren familiei ere zuzenduta dago, bazterketa jasateko arrisku hori gainditzeko eta gizarteratze osoa lortzen laguntzeko gizarte heziketa-laguntza pertsonalizatua emateko asmoz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Victor Tapia Fundazioa, Gorlizko Damak, LaCaixa, Sestaoko Udala, Erakunde Eskatzailea
19
Erakundea: AHISLAMA, HISPANIAR LATINAMERIKAR ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GIZARTE BAZTERKETA ARRISKUAN DAUDEN ETORKINENTZAKO LAGUNTZA SOZIOLABORALA Laguntza soziolaboraleko programa, Bilbo Handian, Plentzian eta Mungian bizi diren etorkinentzako enplegurako lehenengo urratsetan laguntzera zuzendua eta heldu berrientzat ere, gehienak emakumeak. Erakundeak burutzen dituen hezkuntza-programek kolektiboaren gizartearatzea eta laneratzea ahalbidetzen dute. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: DFB, La Caixa, Bilboko Udala, Erakunde Eskatzailea
20
Erakundea: KRISALIDA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: HERIOTZA OSTEKO DOLUAK ERAGINDAKO MINUSBALIOTASUN EDO GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONAK Banakako laguntza-, konpainia- eta jarraipen-programa, Bilbon garatuta eta 400 pertsonari (350 emakume eta 50 gizon) zuzenduta; batik bat, seme-alaben heriotzagatik muturreko zaurgarritasun-egoeran dauden gurasoei zuzenduta dago. Helburua beren gizarte-inguruan erabat integratzea, eta gizarte osoari zuzendutako doluaren efektuei buruzko sentsibilizazio-ekintzak egitea da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Bilboko Udala, Erakunde Eskatzailea
21
Erakundea: MARGOTU ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: GARAITU PROGRAMA Bizkaian bizi diren 50 pertsonei zuzendutako akonpainamendu sozio-hezitzaileko programa, genero-indarkeria pairatu dutenak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik, Eusko Jaurlaritzako arreta psikologikotik, Bilboko Udaleko Emakume Sailetik eta honakoetatik eratorriak, tratu txarraren harremanaren ondorioak gainditu eta gizarte laneratze-prozesuak hasteko xedez Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, erabiltzaileak, Erakunde Eskatzailea
22
Erakundea: "ZABALTZEN“ GIZARTERATZEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: MARKINA-XEMEIN Proiektua: GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO TAILERRA Banakako konpainia eskaintzen duen gizarteratzeko eta laneratzeko tailerra martxan jartzea. Lea-Artibai Mankomunidaderekin elkarlanean arituko dira, Markinan dagoen bere lokalean; Lea Artibai eskualdean baztertuta edo horren arriskuan dauden eta Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaile diren 15 pertsonentzako zerbitzua da, horietatik %40 gutxienez emakumezkoak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA
23
Erakundea: BAGABILTZA ELKARTE SOZIOKULTURALA
Jarduera-eremua: SESTAO eta ORDUÑA Proiektua: GIZARTERATZEKO PLAN SOZIO-HEZITZAILEA: KALTEA JASATEKO ARRISKUAN DAUDEN EMAKUMEENTZAT GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO IBILBIDEAK Banakako konpainia eskaintzen duen gizarteratzeko eta laneratzeko tailerra martxan jartzea. Lea-Artibai Mankomunidaderekin elkarlanean arituko dira, Markinan dagoen bere lokalean; Lea Artibai eskualdean baztertuta edo horren arriskuan dauden eta Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaile diren 15 pertsonentzako zerbitzua da, horietatik %40 gutxienez emakumezkoak. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
24
Erakundea: HIESAREN AURKAKO T4 ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: EMAKUMEA ETA GIB-DUNA IZATEA: AURRE EGITEA, GIZARTEARENGANDIK JASOTAKO LAGUNTZA ETA BERE BURUA ONARTZEA Emakumea eta GIBduna izateagatik bazterkeria anizkoitzaren arriskuan den emakumezko kolektiboaren egoera aztertzea: jasotzen duten gizarte-laguntza, aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiak, eta euren burua emakume GIBdun gisa onartzeko dituzten gaitasunak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea
25
Erakundea: TENDEL ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ESKOLA KIROLA GIZARTERATZEKO BIDE GISA Otxarkoagako Prestakuntza Zentroko kirol alorreko gizarte-hezkuntzako proiektu hau baztertuta eta gizarte-esklusioan dauden Bilboko III. Barrutiko 12 eta 16 urte bitarteko 90 neraberi zuzenduta dago. Horretarako, adingabekoekin taldekako eta banakako programak hala nola kirol programa bat ere egingo dira. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio publikoa, beste batzuk, Erakunde Eskatzailea.
26
Erakundea: ZUBIETXE ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BAZTERTUTA DAUDEN PERTSONEI ATENTZIO OSOA Laguntza eta parte hartzerako hezitzaile-programa, baztertuta edo bazterketa egoeran dauden adin nagusiko 360 pertsonen autonomia lortzeko. Bilbon eta Arrigorriagan kokatutako baliabideen sare baten bidez (Abusu eta Ollargan): Eguneko zentroa, Aisia eta Astialdiko Jarduerak, Tutoretzen Zerbitzua, Prestakuntza eta Lan Orientabidea etab., bere prozesuaren une ezberdinetan laguntzen zaio pertsonari, banakakoa eta malgua den laguntza ahalbidetuz, gizarteratzearen bere ibilbidearen fase zabaletan. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Arrigorriagako eta Bilboko Udalak, BFA, Victor Tapia eta Dolores Sainz Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta Menchaca de la Bodega Fundazioa
27
Erakundea: ZUBIKO TREBAKUNTZA ETA LAN SUSTAPENA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: LANERANTZ. BIZKAIKO PRESO ETA PRESO OHIEN GIZARTERATZE ETA LANERATZEA ERRAZTEKO PROIEKTUA Bizkaian bizi diren 75 preso eta preso ohi eta hauen senideei zuzendutako Gizarteratze eta Laneratze Programa bat abian jartzea. Etengabeko esku-hartzea gauzatuko da, generoaren ikuspegitik, enplegurako talde eta banakako laguntza jarduerak eta familientzako parte hartze psikosoziala eta aholkularitza soziojuridikoa garatuz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea
28
Erakundea: BAGABILTZA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: LANARATZERAKO ETA GIZARTERATZEKO PLANA Arratia Harana, Durangaldea, Uribe, Enkarterri, Ibarrezkerra eta Meatzaldeko eskualdeetan laneratzeko eta gizarteratzeko programa, 678 pertsonei zuzenduta, gehienbat laneratzeko zailtasunak dituzten emakumeak. Aipatu programaren barruan banakako lan-planak eta laneratzeko prozesuak sartzen dira, prestakuntza okupazionaleko eskaintza kolektiboaren egoera eta beharrizan desberdinen arabera egokitzeko eta emakumeek sustatutako enpresa ekimenak bultzatzeko xedez. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Emakunde, BFA, Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea
29
Erakundea: BAKUVA GIZARTE INTEGRAZIOA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: BAKUVA Proiektu sozial eta hezitzailea Bilbo Zahar auzoko 7-16 urte bitarteko umeen gizarteratzea duena helburu, ondoko bitartekoak erabiliz, besteak beste, balioetan heztea, garapen pertsonal eta soziala, isolamenduarekiko prebentzioa eta eskola- porrotaren aurkako borroka. Eskolaz kanpoko jarduerak egiten dira: saskibaloia, arte aplikatuak eta teknologia berriak, eskola-laguntza eta asteburuetan aisialdiko jarduera osasungarriak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Victor Tapia eta Dolores Sainz Fundazioa, Gandarias Fundazioa, Bilboko Udala, Conveno Caixa, e partikularrak, enpresak eta Erakunde Eskatzailea.
30
Erakundea: BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: BILTEGIAREN ZORUA BABESTEKO ESTALDURA / ELIKAGAIEN BANKUAREN PUBLIZITATE EUSKARRIAK Biltegiaren zoruaren egokitzapena. Elikagaien Bankuak jasotzen dituen eta bertan gordetzen diren elikagaiak kutsatu ez daitezen, eta hornikuntza, maneiua, sailkapen eta biltegiratzea errazteko. Ondoren gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten Bizkaiko erakundeei elikagaiak dohainik banatuko zaizkie. Horrez gain, Erakundearen memoria eta publizitate-euskarriak argitaratuko dira. Iraupena: 8 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
31
Erakundea: BIZKEL, BIZKARREZUR MUINEKO LESIODUNEN BIZKAIKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AISIA AUTONOMOA IZATEKO JARDUERA PROGRAMA, BIZKAIAN BIZKARREZURREKO LESIOA DUTENEN PARTE HARTZEA SUSTATZEKO Aisialdiko jarduera-programa abian ipintzea Bizkarrezurreko Muineko Lesioa edo Desgaitasun Handia dutenentzat. Ingurune normalizatuetan garatzeko asmoa dago, langile boluntarioen laguntzaz. Horren bidez, aukera-berdintasuna aldarrikatu, kolektiboaren ahalmena handitu, eta herritarrak, oro har, espazio irisgarriak sortu beharraz sentsibilizatu nahi dituzte. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: BFA
32
Erakundea: BOSKO TALDEA FEDERAZIOA
Jarduera-eremua: DEUSTU-BARAKALDO Proiektua: AURRERA Gizarte-heziketako programa Deustun eta Gurutzetan, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden adingabekoekin eta euren familiekin prebentzio- eta normalizazio-lana egiteko. 6 eta 12 urte arteko 24 umeei zuzenduta dago, hurrengo jarduera hauen bidez: harrera, eskola-laguntza, bizitzarako eta ezagumenerako trebetasunak sendotzea, eta familien arreta. Jarduera hauek trebetasunak eskuratzera bideratuta egongo dira, norberarenak eta gizartean zein ikaskuntzan aritzekoak, horrela, umeen garapen pertsonalari, afektiboari, kognitiboari eta sozialari laguntzeko. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea
33
Erakundea: BILBOKO ELIZBARRUTIKO CARITAS
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ERAKUNDEAREN GIZARTE ESKU HARTZEARI ETA PROGRAMEI BURUZKO IKERKETA Bizkaian gizarte-bazterketa pairatzen dutenen errealitateari buruzko ikerketa; Bilboko Manuel Allende kalean bizitokirik ez dutenen Pertsonentzako Gizarteratzea, gizarteratze-prozesuko momentu desberdinetan dauden bizitokirik gabeko ahul dauden pertsonen banakako laguntza; Bihotzez aldizkariaren edizioa; eta 200 nagusiei eta euren familia zaintzaileei Bizkaiko 19 udalerrietan laguntza, informazio, aholkularitza eta boluntario-taldeen tresna-lagungarriak eskaintzea. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
34
Erakundea: CEAR EUSKADI, ERREFUXIATUARENTZAKO LAGUNTZA BATZORDEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ELKAR HEGAZ, ELKARREKIN – ETORKINEN ETA ERREFUXIATUEN HERRITARTASUNA GAUZATZEA SUSTATZEKO ESKU HARTZEKO ETA GIZARTEA SENTSIBILIZATZEKO PROIEKTUA. Etorkin eta errefuxiatuen autonomia sustatzeko esku-hartze programa eta gizartea sentsibilizatzeko ekintzak antolatzea. Hauen helburua kulturen arteko ikuspuntutik, berdintasunean, Ongizate Sistema Publikorako sarbidea erraztea da, euren eskubideak eta integrazioa gauzatu ahal izateko irtenbide gisa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, FVT
35
Erakundea: JESUSEN ZERBITZARIEN MARIA JOSEFA DOHATSUA HARRERA ZENTROA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: AISIA ETA ASTIALDI OSASUNTSUAK Gizarte arloko esku-hartze programa bat da, Erakundeak Bilbon kudeatzen duen Harrera Zentroan bizi diren 11 pertsonei zuzenduta. GIB gaixotasuna pairatzen duten gizon eta emakumeak dira, eta maila fisikoan zein psikologikoan gaixotasun horrek sortutako ondorio ugari jasaten dituzte. Pertsona hauei aisialdia modu osasungarrian eta onean bizitzeko aukera ematen die proiektu honek, baita Zentroko talde profesionalari laguntzen dioten boluntarioei ere. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
36
Erakundea: LAGUN ARTEAN HARRERA ZENTROA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: LAGUN ARTEAN GAUEKO ZENTROA Deustun dagoen gaueko harrera eta gizarteratze zentroa, eskakizun mistokoa, eskakizun baxuko 20 plazakoa, eta eskakizun ertaineko 10ekoa, gizartetik baztertuta dauden 403 lagun artatzeko gaitasuna duena (399 gizonezko eta 4 emakumezko): etxerik gabekoak, etorkinak, alkoholikoak, toxikomanoak, buruko gaixotasunak dituztenak eta abar. Hurrengo zerbitzuak eskaintzen dira: harrera, konpainia, segurtasuna, afaria, ohea, arropa garbitokia, dutxak eta gosaria. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Erakunde Eskatzailea, Bilboko Udala, Tapia Fundazioa, Menchaca Fundazioa eta Gandarias Fundazioa.
37
Erakundea: EUSKADIKO ELKARBIDEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ETORKINEN BAZTERKETAREN AURKA Harrera-, lan bilaketa- eta kulturartekotasun-zerbitzua. Proiektuaren helburua etorkinen, eta bereziki emakumeen –ahulenak eta baztertuenak izan ohi direlako– gizarte-bazterketa ekiditea da, eta euren oinarrizko beharrak asetzea, era horretan etorkinak gure gizartean integratuz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
38
Erakundea: CLARA CAMPOAMOR ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: INDARKERIAREN AURKAKO II. BILTZAR NAZIONALA Elkar topatzeko, eztabaidarako, koordinaziorako eta lanerako gune bat izan nahi duen biltzar bat Bilbon egitea, Genero Indarkeriaren biktimen arretan eta gizarte-izurri hau erauzteko borrokan esku hartzen duten eragile desberdinen artekoa. Iraupena: 8 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
39
Erakundea: BIZKAIKO HIESAREN AURKAKO HIRITAR BATZORDEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: DROGA MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEI ETA GIZARTE BAZTERKETA EGOERAN DAUDENEI LAGUNTZEA ETA HAIEN INKLUSIO DIGITALA AHALBIDETZEA Erakundeak Bilboko Bailen kalean kudeatzen duen Eskakizun Baxuko Eguneko Zentroan laguntza eta inklusio digitaleko programa bat abian jartzea. Droga-mendetasuna duten eta gizarte-bazterketa egoera larrian dauden 400 pertsonari zuzenduta dago, eta Informazio-Komunikaziorako eta Sare Sozialetarako irisgarritasuna ahalbidetzeko xedeaz gain, horien erabilera egokia ere bultzatzen du gizarteratzeko prozesuan kudeaketa-tresna bat gehiago bezala. Iraupena: 15 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
40
Erakundea: BIZKAIKO GURUTZE GORRIA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GIZARTE BAZTERKETAN EDO ARRISKU EGOERA LARRIAN DAUDEN PERTSONEN ARRETARAKO ETA PREBENTZIORAKO BIZKAIKO GURUTZE GORRIAREN PROGRAMA Erakundearen Bilboko egoitzan arrisku-egoeran dauden taldeei arreta osoa emateko programa hainbat zerbitzuren bidez, besteak beste, Etxerik gabeko Pertsonen Zerbitzua, Informazio Bulegoa, Aholkularitza eta Orientazioa, eta Enplegurako Zerbitzu Osoa. Halaber, komunitate arreta eta garraio egokituaren programa eskaintzen zaie mugikortasun murriztua duten 256 pertsonari (138 emakume eta 118 gizon). Bestalde, ondoko programa hauek ere egiten dira, besteak beste, nagusien parte-hartze soziala eta ekintza boluntarioa, laguntzea, laguntza teknikoak, informazioa eta aholkularitza, gizarte- eta kultura-animazioa eta estimulazio kognitiboa. Hori guztia Bilboko Concha kalean dagoen Nagusientzako Baliabide Etxean egiten da. Bizkaiko tik gora nagusiri eta euren zaintzaileei zuzentzen zaie. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Europako Gizarte Fondoa, BFA, Tokiko Erakundeak, Erakunde Eskatzailea
41
Erakundea: EAPN EUSKADI, GIZARTE BAZTERKETAREN ETA POBREZIAREN AURKA BORROKATZEKO EUROPAKO SAREA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: PERTSONEN PARTE HARTZEA ETA INFORMAZIO SISTEMAK ETA INFORMAZIOAREN HEDAPENA GIZARTE ERALDAKETAREN OINARRI GISA “Erabiltzaileen parte-hartzea” izeneko lantaldea osatzen duten Euskadiko EAPNko Erakundearen sareko proiektua abian jartzea. Erakunde horiek eta esku-hartze sozialeko erakundeetako erabiltzaileen partaidetza sustatzeko bideak ezartzea dute helburu, baita jardueren kudeaketa eta haien gizarteratze-prozesuan parte hartzea ere. Gizarteratzearen aldeko borrokan, pertsonak elementurik garrantzitsuena izango diren salaketa, parte-hartze eta gizarte-eraldaketarako lobby bat sortzea da asmoa. Iraupena: 18 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea
42
Erakundea: EKAITZ TALDEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: JUAN DE URBIETAKO ETXEBIZITZA. GIZARTE OSTATUA IZATEKO ETXEBIZITZA EGOKITZEA. Erakundeak Ibarrekolandan duen etxebizitza batean egokitzapen-obrak egitea eta ekipatzea, gizarte-bazterketa-egoeran dauden pertsonak aldi batez hartzeko, gizarteratze-prozesuak abian jarriz. Proiektu hau Suspergintza Elkarteko Tratu Txarrak jasaten dituzten Emakumeentzako Hezkuntza-laguntza Zerbitzuarekin lankidetzan egiten da. Baliabide honek bizpahiru emakume artatuko ditu, adingabeekin batera kasua balitz, txandakatuz arituko direnak banakako txertatze-prozesuaren arabera. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
43
Erakundea: ELKARBANATUZ, ASISTENTZIA-ONGINTZAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ARROPA KONPONTZEKO ETA SARETZEKO PRESTAKUNTZA, DESABANTAILA EGOERAN DAUDEN EMAKUMEEN AUTOENPLEGURAKO Arropa konpondu eta saretzen ikasteko ikastaroa, 112 ordukoa. Gizarte desabantaila-egoeran dauden 6 emakumeren autoenplegua eta ahalduntzea da helburua. Erakundeak Deustun duen egoitzan burutuko da ikastaroa. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
44
Erakundea: EMAUS GIZARTE FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: GAMIZ-FIKA Proiektua: ZEREGINETARAKO TAILERRAK, EMAUS GIZARTE FUNDAZIOAREN BITARTEAN PROGRAMAKO INSTALAZIOEN INGURUNEA HOBETZEKO. Gamiz-Fikan zereginetarako tailerrak abian jartzea, Erakundearen Bitartean Programako erabiltzaile izan eta bazterkeria-arriskuan diren 50 pertsonen bizi-baldintzak hobetzera zuzenduta. Bizitokiko baldintzak eta bizitoki ingurua hobetzeko jarduerak izango dira: instalazioaren alboko lursailak hobetu, sastrakak kendu eta bertako zuhaitzak landatu, bideak zaindu, basanimaliak laguntzeko ekintzak, barazkigintzarako eta hazigintzarako negutegia konpondu, eta energia-eraginkortasun hoberako eta Interneterako sarrera hobetzeko elektrizitate-instalazioa. Iraupena: 16 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
45
Erakundea: ETORKINEKIN BAT ETORKINAREKIKO ELKARTASUNAREN ALDE
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: TEKNOLOGIA BERRIEN BIDEZ HERRITARTASUN AKTIBOA EZAGUTZEKO ETA SUSTATZEKO TAILERRA Programa hezitzaile bat abian jartzea Erakundearen San Frantziskoko egoitzan. Baliabideak eskuratzeko aukera emango dien beharrezko tresnak eskainita, prestakuntzaren bidez herritartasun aktiboa sustatzea da helburua, eta, horrela, gizarteratzea eta parte-hartzea lagunduz. Proiektua, bazterkeria egoeran edo izateko arriskuan diren 60 etorkin ez-europarrei dago zuzenduta, 25 urtetik gorakoak eta Bizkaian bizi direnak. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kidea: Eusko Jaurlaritza
46
Erakundea: SARTU FEDERAZIOA
Jarduera-eremua: DURANGO Proiektua: GIZARTERATZE IBILBIDE BERRIETARAKO ERREMINTA BERRIAK Argitaratu egingo den ikerketa parte-hartzailea. Gizarteratze prozesuetan erabiltzen diren erremintei buruzko ikerketa da, hala nola gizarte-beharrizan berriei aurre egiteko sortu behar diren erreminta berriei buruzkoa ere. Gizartetik baztertuta dauden pertsonak gizarteratzen diharduten gizarte-erakundeen esperientzien sistematizazioa proposatzen da metodologia modura. Iraupena: 13 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea
47
Erakundea: FEGEVOL Jarduera-eremua: GETXO Proiektua: PLAN ESTRATEGIKOA: PAPERETIK EKINTZARA Federazioaren Plan Estrategikoaren garapena. Hainbat eremuetako boluntariotzaren erakunde multzo batek osatzen du Federazioa eta Getxoko Gizarte Zerbitzuetako sailarekin lankidetzan dihardute. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Botin Fundazioa, Erakunde Eskatzailea
48
Erakundea: BILBOKO ADSIS FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BASAURI Proiektua: BASAURIKO ESPETXEAN LAGUNTZA INDIBIDUALA ETA TALDEKOA EMATEKO PROIEKTUA Bizkaian, Basauriko Espetxean, askatasunik gabe dauden 150 pertsonei eta 96 bikote edota senideei zuzendutako gizarteratze-programa. Espetxearekin eta presoen prozesu pertsonalean esku-hartzen duten beste eragile batzuekin koordinatuz burutzen da programa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
49
Erakundea: SIDERURGIA INTEGRALEKO LANGILEEN FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GIDATU Gizarteratzeko eta laneratzeko programa, gizartetik baztertuta dauden Ezkerraldeko 60 gazteri zuzendutakoa (5 emakume eta 55 gizon). Horretarako, Fundazioaren Borondatezko Seniorrek hurrengo jarduerak egingo dituzte: prestakuntza, gizarte arloko trebezietan entrenatzea, arriskuko jokabideen prebentzioa, lan arloko jarraipena eta bitartekaritza. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
50
Erakundea: ETORKINTZA ELKARGOA
Jarduera-eremua: KORTEZUBI Proiektua: KORTEZUBIKO KOMUNITATE TERAPEUTIKOAREN BAINU GELAK ETA KOMUNAK ZAHARBERRITZEKO BIGARREN FASEA Erakundeak drogamenpekoak errehabilitatzeko Kortezubin daukan Komunitate Terapeutikoaren bainu-gelak eta komunak zaharberritzeko lanak. Honako helburu hauek lortu nahi dira: egoitzaren erosotasuna hobetzea, bainu-gelak indarreko araudira egokitzea eta instalakuntzen efizientzia energetikoa handitzea. Iraupena: 11 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
51
Erakundea: EUDES FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ETXEBIZITZA BAT EGOKITZEA BABESGABETASUN LARRIAN EDO BABESIK GABE DAUDEN ADINGABEEN HARRERA ZENTRO GISA ERABILTZEKOA Bilboko bi etxebizitzako errehabilitazio- eta egokitze-obrak egitea, Karitateko Andre Mariaren Batasuna (El Refugio) entitate erlijiosoarekin lankidetzan. Honen bidez, gizarte-bazterketa egoeran dauden haur eta nerabeentzat eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzat, Harrera Zentro bat abian jarri nahi da. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
52
Erakundea: GIZAKIA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: DROGAZALEENTZAKO TRATAMENDU ANBULATORIO ETA INKLUSIBORAKO AKONPAINAMENDU PROGRAMA Drogamenpekotasuna duten pertsonei arreta emateko zerbitzu anbulatorioa. Bizkaiko udal guztietakoak eta adinez nagusiak diren 720 laguni emango die arreta, %75 gizonak eta %25 emakumeak. Gizakia Proiektuaren errehabilitazio hezitzaile-terapeutikoko programaren sarrera izaten da. Diagnostiko integrala egiten da arlo guztiak kontuan hartuz: fisikoa, psikikoa, familia, gizartea eta prestakuntza-lana. Ondoren, tratamendurik egokiena proposatu eta gai hauekiko mendekotasuna gainditzeko lanari ekiten zaio. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Bilboko Udala, Erakunde Eskatzailea
53
Erakundea: HARRIBIDE FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: AKONPAINAMENDURIK GABEKO ATZERRIKO ETORKIN GAZTEEN HARRERA, AKONPAINAMENDUA ETA GIZARTERATZE AKTIBOA 170 etorkin gazteri zuzendutako gizarteratze-programa, beste entitate batzuetan hasitako gizarteratze aktiborako ibilbideak garatzea eta sustatzea helburu duena. Beste entitate horiek ondoko hauek dira bereziki: Izangai Elkartea, Peñascal Fundazioa, Ellacuria Fundazioa eta Hemen Partzuergoa. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Beste kontzeptu batzuk, BFA, Erakunde Eskatzailea
54
Erakundea: ITAKA-ESKOLAPIOAK FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: AUKERA PROGRAMA, GIZARTETIK BAZTERTUTA DAUDEN EDO EGON DAITEZKEEN ETORKIN GAZTEEN ARRETA INTEGRALERAKO Itaka Eskolapioak Fundazioak Peñascal Fundazioarekin lankidetzan aurrera daraman gizarteratze- eta laneratze- proiektu integrala. Harrera-etxebizitzen bidez eta bi hezitzaileren parte hartzeari esker egingo da proiektua. Hezitzaile hauek gizarte-bazterketa egoeran dauden 22 gazteri laguntza pertsonala eskaintzen diete, Proiektu Hezitzaile Indibidualizatu baten bidez emantzipazioa lortu arte. Bestalde, Peñascal Fundazioak, Errekalde eta Boluetan kokatuta dauden bere tailerretan, lanbide-prestakuntza eta laneratzeko aukera eskainiko die etorkinei, behin euren prestakuntza prozesua amaitu eta gero. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Carmen Gandarias, Bilboko Udala, Antonio Menchaca, Eusko Jaurlaritza, Elkartasunezko merkatu txikia, Erakunde Eskatzailea
55
Erakundea: IGNACIO ELLACURIA GIZARTE FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: EUSKAL HERRIA Proiektua: ERAIKI DEZAGUN ELKARREKIN EUSKAL HERRITARTASUNA Esparru parte hartzaile kolektibo eta mistoen sorrera, bertakoen eta migratzaileen artekoak, bertan migrazio prozesuak landu, garatu eta integratu daitezen. Horietan, parte hartze sozialaren dinamikei lotutako kezkak modu positiboan azalduko dira. Parte hartze horretan, izan ere, bertakoek zein etorkinek asko dute eskaintzeko eta ikasteko. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea
56
Erakundea: DROGARIK GABE BIZI FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: PORTUGALETE Proiektua: ADINGABEAK ETA ALKOHOLA Adingabeek egiten duten alkoholaren kontsumoari buruzko jardunaldi bat antolatzea Portugaleten, Bizkaiko adingabeekin lan egiten duten eremu formal eta ez-formaleko hezitzaileei eta profesionalei zuzenduta. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kideak: Portugaleteko Udala, Erakunde Eskatzailea
57
Erakundea: GIZARTERATZE BIDEAK ETA BERDINTASUNA SENDOTU
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GIZARTERATZE BIDEAK ETA BERDINTASUNA SENDOTU Gizarteratze- eta Laneratze-proiektua, Peñascal Fundazioaren eta Sartu Federazioaren arteko lankidetzarekin. Enplegatzeko aukerak, gizarteratzea eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea, eta baztertuen eta lan merkatuan bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen integraziorako aukerak sortzea dira bere helburuak. Horretarako, lan merkaturako funtsezko gaitasunak lortzeko heziketa ibilbideak erabiliko dira: ekintza profesionalen dibertsifikazioa eta balioa handitzea, gizarteratzea helburu duten enpresen sustapena, elkarlanera bideratutako teknologia berriak, aktibatze eta ahalduntzerako tailerrak, laguntza-zerbitzuak, ekintzailetza-jarduerak eta esperientzien laborategia. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: EFS, Erakunde Eskatzailea
58
Erakundea: GOIZALDEKOAK ESKAUT TALDEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ARAZO EKONOMIKOAK DITUZTEN OTXARKOAGAKO GOIZALDE ESKAUT TALDEAREN BARRUKO SENDIEI (BILBO) Arazo ekonomiko larriak dituzten 10 sendiri Otxarkoagako eskaut taldeak egiten ibili den astialdiko eta hezkuntzazko programa, esate baterako, kanpalekua edo asteburuko irtenaldiak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, BFA
59
Erakundea: HARRESIAK APURTUZ, ETORKINEN ALDEKO EUSKADIKO GKEen KOORDINAKUNDEA
Jarduera-eremua: BILBO, GASTEIZ Proiektua: SENTSIBILIZAZIO JARDUNALDIA: ERAKUNDEEN IDENTITATEA MIGRAZIO ETA SAREKO LANAREN EREMUAN Denon arteko Kulturarteko Topaketaren XI. edizioa, sentiberatze- eta prestakuntza-jardunaldia eta Sozial Hitz 2012 topaketak egitea. Hauen bidez, harresiak osatzen duten entitate guztiekin egindako ikerketa parte-hartzailearen ekintza baten itzulketaren aurkezpena egin nahi da, gizarte-ekintzaren hirugarren sektorearen barruan immigrazioaren eremua definitzeko xedez. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Administrazio publikoak, Erakunde Eskatzailea
60
Erakundea: IZANGAI ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GIZARTE LARRIALDIKO PROGRAMA GIZARTE BAZTERKETA EGOERA LARRIAN DAUDEN PERTSONENTZAT Oinarrizko beharrak estaltzeko laguntza programa: osasuna, norbere higienea, etxebizitza, elikadura, intentsitate baxuko akonpainamendua eta metodologia-estrategiak garatzea gizarteratze aktiboko hasierako prozesuak ahalbidetuko dituztenak. Gizarte-bazterketa egoera larrian daudenei zuzentzen zaizkie, bere egoera pertsonal eta legezkoagatik inolako laguntza ekonomikorik ezta gizarte zerbitzukorik ere ez dutenei. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Victor Tapia, Carmen Gandarias eta Antonio Menchaca Fundazioak, Lanbide, Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea
61
Erakundea: KALE DOR KAYIKO
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: KALE DOR KAYIKO SARIA Ikasle ijitoen artean arrakasta akademikoa lortzera zuzendutako programa da, jarraipen akademikoaren bitartez eta motibazioa eta aintzatespena oinarri hartuta. Horrela, ikasketak behar baino lehen uztea ekidingo da. Horretarako, ekitaldi publikoa egingo da unibertsitatean eta domina, saria eta kreditatzeko diploma emango dira. Bertan egongo dira, besteak beste, herri ijitoaren eta hezkuntza alorreko ordezkari garrantzitsuak eta beste gizarte-eragile batzuk. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, parte-hartzaileen ekarpenak, Erakunde Eskatzailea.
62
Erakundea: KIRIBIL SAREA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ETORKIZUNA SORTUZ Umeak Kalean, Aurrerantz, Harribide Fundazioa, Argizai Eskaut Taldea eta Aisibizia Elkartearekin elkarlanean egindako esku-hartze hezitzailerako programa. Honen bidez, gizarte izaerako ekimenetan gazteen inplikazioa sustatu nahi da, eta ekimen horiek gazteek eurek pentsatu, diseinatu, planifikatu, burutu eta garatzea da helburua, baita ekintzak ebaluatzea ere, bide batez, onuraduna komunitate osoa izan dadin. Iraupena: 4 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Laguntzaileak, Erakunde Eskatzailea
63
Erakundea: BESARKADEN OSTATUA - BESARKATUZ, GIZARTE-BAZTERKETAREN AURKAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: EGONALDI LUZEKO ETXEBIZITZAK GIZARTE BAZTERKETA LARRIKO EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAT Kudeaketa eraginkorra eta afektua barne hartuz, behar handiena izan dezaketen edo duten pertsonei epe luzeko etxebizitza-baliabideak eskaintzea. Bizikidetza, higiene-ohiturak, diruaren autokudeaketa, oinarrizko arauen ulermena eta enpatia, eta alkohol eta drogen kontsumoaren murrizketarako planteamenduak dira eragin-eremuak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
64
Erakundea: LANBERRI, GIZARTE SUSTAPENERAKO ENPLEGU GAZTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: LAN EGITEKO - ACTIVARSE PARA TRABAJAR Gizarte-egoera ahulean dauden Bilboko 5. barrutiko 160 gazteri prestakuntza eta laneratzeko laguntza eskaintzea. Horretarako, banakako eta taldeko ekintzak garatuko dira, laneratzeko prestakuntza jaso eta prozesu hori bera indartuko dutenak, erabiltzaileek laneratzeko ibilbide banakatuan emango dituzten urrats berrien aurrean euren burua kokatzen laguntzeko, enpresa arruntetara igarotzean edota enpresa horietan hasierako egokitze-prozesuan. Finantzaketa-kideak: Administrazio Publikoa, Erakunde Eskatzailea
65
Erakundea: MUNDUKO MEDIKUAK
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GIZARTE BAZTERKETA EGOERAN EDO HORREN ARRISKUAN DAUDEN ETORKINEN INTEGRAZIO SOZIO-SANITARIORAKO PROGRAMA Programa honen bitartez, dokumentuen egoera irregularra duten etorkinen osasun integrala bermatu nahi da. Horretarako, etorkinen aldeko arreta sozio-sanitarioko CASSIN zentroa erabiliko da, honako zerbitzuekin: kontsulta medikoa; erizaintza; gizarte-lana; osasun mentala; eta gizarte-laguntzako zentroak; topalekuak eta gizartea sentsibilizatzeko jarduerak. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea
66
Erakundea: AUZOLAN MODULU PSIKOSOZIALA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: ESKU HARTZE SOZIOSANITARIOA TOXIKOAK KONTSUMITZEN DITUZTEN ETORKINEKIN Esku-hartze soziosanitarioaren programa abian jartzea, legeztatu gabeko egoeran eta alkoholarekin edota beste droga batzuekin arazoak dituzten etorkinei zuzendua. Osasun-hezkuntza, gizarteratzeko aukerak eta arazo judizialak ere, baleude, landuko dira. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Erakunde Eskatzailea
67
Erakundea: DEUSTU-SAN IGNAZIOKO MODULU PSIKOSOZIALA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: GENERO EZBERDINTASUNARI ETA INDARKERIARI AURKA EGITEKO EKINTZA ANITZA“ – “SARTZEN, GIZARTERATZEKO ORIENTABIDEA ETA LAGUNTZA” Emakumeen ahalduntzea eta beharrezko aldaketa soziokulturala guztien esku jartzeari buruzko lanketa. Hauek konbinatuko ditu: emakumeentzako zuzeneko arreta arlo juridikoan eta psikologikoan; prebentzioa gazteekin egindako hezkuntza-jardueren bitartez; gizonen kontzientzia eta inplikazioa; herritar guztiak sentsibilizatzeko materiala sortu eta banatu; eta profesionalentzako generoari buruzko beren-beregiko prestakuntza. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, BFA, Bilboko Udala, Erakunde Eskatzailea
68
Erakundea: ERREDENTORE SANTUAREN OBLATAK KONGREGAZIOA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: LEIHO ZABALIK HARRERAKO PROIEKTUA ETA ABEGI ETXEA Bilboko San Frantzisko auzoan asistentziarako egoitza abian jartzea. Abegi-etxeko erregimenean (tutoretzapeko etxebizitza), batez beste, prostituziotik datozen 18 eta 65 urte bitarteko 12 emakume atendituko ditu. Horrela, horietariko bakoitzari gizarteratu eta laneratzeko ibilbidea eskaini ahal izango diote. Gainera, informazioa, orientabidea eta laguntza eskainiko die, batez beste, gizartetik baztertuta dauden ingurune hartako 80 emakumeri. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza, Menchaca Fundazioa, Erakunde Eskatzailea
69
Erakundea: BILBOKO CORPUS CHRISTI PARROKIA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: UME ETA NERABEENTZAKO LAGUNTZA AKADEMIKORAKO ZENTROA Bilboko Corpus Christi Parrokian laguntza akademikorako programa bat abian jartzea. Atzerapen akademikoa eta familian zailtasunak dituzten 25 ume eta neraberi zuzenduta dago, beren ikasketetan sostengatu, ikasgai zailenetan egunean jartzen lagundu eta ikastetxean izandako erritmo akademikoaren jarraipena egiteko. Iraupena: 10 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
70
Erakundea: PEÑASCAL KOOP. E.
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: EKINLAN-KALITATEZKO ENPLEGUA EGOERA AHULEAN DAUDEN PERTSONENTZAT 45 lanpostu berriren sustapena Bizkaiko 16 emakume eta 29 gizonentzat hainbat sektore profesionaletan: zurgintzan, metalgintzan, hiri-errehabilitazio eta obretan, seinaleztapenean, ostalaritzan eta modan. Hau, erakundeak parte hartzen duen Gizarteratze-enpresen barruan negozio-aukera berriak bilatu, aztertu eta abian jarrita egin nahi da; baita ekimen-enpresa berriak aztertu eta sortuz ere. Kalitatezko enplegu bat eskuratzeko beharrezkoak diren gaitasun profesionalak bermatuko dira eta kultura ekintzailea sustatuko da gizarte-bazterketa edo zaurgarritasun egoeran dauden eta Peñascal Koop. E.n gizarteratze- eta laneratze-ibilbidea amaitzen ari diren pertsonen artean. Iraupena: 18 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
71
Erakundea: RAIS EUSKADI, LAN MUNDUAN ETA GIZARTEAN TXERTATZEN LAGUNTZEKO SAREA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: AZKARTZEN, GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO LAGUNTZA EGITASMOA Gizarteratzeko eta laneratzeko egitasmoa Bilboko Irala auzoan. Bazterketa larrian eta miseria gorrian bizi diren Bilbo Handiko 340 pertsona (68 emakume eta 272 gizon) lagundu nahi ditu, lan-bilaketa aktibo eta errealean diren bitartean bilaketa-teknikak eta trebetasun pertsonalak euren esku ipinita. Baita ere, gizarte-laguntza prozesu indibidualizatua, hurbila, malgua eta gainontzeko baliabide sarearekin koordinatua. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Eusko Jaurlaritza eta Lanbide
72
Erakundea: SAN BIZENTE PAUL SOZIETATEAREN BILBOKO KONTSEILU PARTIKULARRA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: “FEDERICO OZANAM DOHATSUA" GAUEKO ATERPETXEA Bilbo Zaharreko gaueko aterpetxea martxan jartzea. 10 lagunentzako lekua du eta urtean 365 egunez zabalik egoteko pentsatua dago, aldi baterako harrera egiteko gizarte-bazterketa egoeran dauden bizilekurik gabekoei, behin-behineko erabiltzaileei, immigranteei eta abarrekoei. Lo egiteko, afaltzeko eta gosaltzeko lekua eskainiko zaie eta baita hainbat zerbitzu ere: arropa garbitzea, dutxak, arropa-biltegia, laguntza eta baliabide biopsikosozialak bilatzeko orientazioa eta komunitatean txertatzeko laguntza. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Bilboko Udala, Victor Tapia Fundazioa, Erakunde Eskatzailea
73
Erakundea: NAZIOARTEKO ELKARTASUNA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: EUSKADIKO BALIABIDEEN ZENTRO AFRIKANISTA (CREA), JATORRI AFRIKARREKO ETORKINAK GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO TRESNA Gizarte-bazterketa arriskuan dauden Sahara azpiko Afrikako 300 etorkinei zuzendua den gizarteratzeko eta laneratzeko programa bat abian jartzea. Hezkuntza-jardueren bitartez gauzatuko da, gizarteratzeko, herritartasun aktiborako eta lan-merkatura sartzeko ibilbide indibidualizatua jarraitzeko behar dituzten "Funtsezko Gaitasunak" lor ditzaten. Iraupena: 13 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
74
Erakundea: SORTARAZI, GIZA GARAPENERAKO KLARETIAR ELKARTEA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: GIZARTERATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA EGUNEKO ZENTROAN Gizarteratzen laguntzeko programa bat abian jartzea, Hazia Laguntza Psikologikorako Zerbitzuaren bidez, Leioa, Getxo eta Erandion gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten 155 erabiltzaileri, 65 emakumeri eta 90 gizoni, zuzenduta. Honako helburua du: gizarteratzeko ibilbide pertsonalak garatzea, bere gaitasunak garatzeko eta gizartean, lan-munduan nahiz komunitatean euren txertatz a hobetzeko autonomia maila nahikoa lor dezaten. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: Getxo eta Leioako Udalak, Eusko Jaurlaritza, CMF, BFA, Erakunde Eskatzailea
75
Erakundea: BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: SENTIBERATZE ETA INTEGRAZIORAKO TRESNAK LANTZEKO ARRAZAKERIAREN AURKAKO. Sentiberatze-programa bat da pertsona guztien eskubide-berdintasunaren errespetuaren alde lan egiten duena, aurreiritziak ezabatuz eta berdintasunezko gizarte bat eraikiz. Iraupena: 12 hilabete Finantzaketa-kideak: BFA, Eusko Jaurlaritza, Erakunde Eskatzailea
76
Erakundea: STOP ISTRIPUAK-EUSKAL HERRIA
Jarduera-eremua: BIZKAIA Proiektua: TRAFIKO ISTRIPUAK JASAN DITUZTENENTZAKO LAGUNTZA GIDAREN ARGITALPENA ETA BANAKETA Trafiko-istripua izan duten biktima eta familiarrentzako orientazio-gida argitaratzea. Gizarte-aholkularitza, pertsona helduentzako, nerabeentzako eta haurrentzako aholkularitza psikologikoa eta aholkularitza juridikoa eskaintzeko atalak izango ditu eta jarraitu beharreko oinarrizko lerroak jasoko dira bertan. Iraupena: 6 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
77
Erakundea: UMEAK KALEAN, GARATZE KOMUNITARIORAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: BILBO Proiektua: UK: AZPIEGITURAK GAURKOTZEN Informatika-ekipamenduak erostea Erakundeak Alde Zaharrean kudeatzen duen aisiako eta astialdiko esparruko baliabide gizahezitzailerako. Bilboko V. Barrutiko 166 haur eta gazteei zuzenduta dago, banakako eta taldekako programen bitartez. Iraupena: 9 hilabete Finantzaketa-kidea: Erakunde Eskatzailea
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.