La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Erabileraren ontzia bete

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Erabileraren ontzia bete"— Transcripción de la presentación:

1 Erabileraren ontzia bete
Euskararen erabileran eragiteko estrategiak .

2 Ikastaroaren helburuak eta edukiak:
- Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzera begira zenbait oinarri, ideia eta tresna aurkeztea.

3 Ezagutzari begira Erabilerari begira
- Ikasleek hizkuntza bat baino gehiago ondo ikastea. Erabilerari begira Euskara asko, askorekin eta egoera askotan erabiltzea.

4 Helburuei begira Eskolaren mugak argi daude.
Egin dezakeguna ondo egin behar dugu eta gustura aritu behar dugu: helburuak ondo zehaztu, estrategia egokiak aukeratu, tresnak... Euskararekin harreman handia eta positiboa eskaini behar diegu, eta ahalik eta euskara gehien erabili dezaten lagundu.

5 Eragiteko bideak ERABILERA EZAGUTZA MOTIBAZIOA ZUZENEAN ZEHARKA
- Metodologia egokiak erabiltzea Gaitasun komunikatiboak Mezu egokiak Jarreretan eta jokabideetan eragiteko programak ZEHARKA Familiengan eragitea Eskola orduz kanpoko jarduerak - Erreferente eta eredu egokiak.

6 Irakasleak zeharka eragiten Gurasoak irakasleen norabide berean
Erabileran eragitea Irakasleak zeharka eragiten Gurasoak irakasleen norabide berean

7 Eskolaren zeregin bat al da familiengan eragitea?
Ikastetxeetatik haurren hizkuntzen ezagutzan eta jokabideetan eragin nahi dugu. Ikastetxeek izan dezaketen eragina baina handiagoa da familiena. Ondorioz, komeni da gurasoei argi azaltzea: Zein diren ikastetxearen helburuak. Ikastetxearen helburuekin bat egiten badute, nola jokatu behar luketen. Mezu horiek askotan eta bide askotatik ematen ahalegindu gaitezke.

8 Gurasoak eragile Gurasoentzako mezuak

9 Guraso erdaldunentzat mezu nagusiak
Elebitasuna-eleaniztasuna da helburua, ez utzi ardura guztia eskolaren esku. Gaztelania ondo ikasiko dute. Euskara ondo ikasiko dute, baina erabili beharra dute elebitasun orekatura iristeko. Eskolak bere lana egingo du, baina mugak hor daude. Euskararekiko aktiboak izan: Ahalik eta euskara gehien erabili. Eskola orduz kanpoko jardueretan euskarazkoen hautua egin. Euskararekiko jarrera positiboak transmititu. Euskara jakin gabe ere egin daiteke hori.

10 Guraso erdaldunentzat mezu nagusiak
Eleaniztasunera begira: Etxeko hizkuntza zaindu Bertako hizkuntza ofizialak zaindu Euskararen erabileraren beharra Hizkuntzarekin harremana zaintzea Eroso edozein egoera eta harremanetan Gaztelaniari ere jarraipena egin Ingelesarekin ere lagundu Entzuteko-erabiltzeko guneak eskaini Interesa erakutsi Harremana zaindu Kontuan izan: Eskolaren mugak hiru hizkuntza lantzeko Nora iritsi nahi den argi izan

11 Hizkuntza-sozializazioa
Erdaldunei: Zenbat eta erraztasun gehiago eta harreman hobea euskararekin, herrian bizitzeko oinarri eta baliabide hobeak. Ikasteko ere tresna ezinbestekoa. Euskaldunei: Hizkuntzak behar dituzte: komunikatzeko, harremanak egiteko, nortasuna eratzeko, jolasteko, mundua ezagutzeko, ikasteko… Euskarak bizi duen egoerak eragina du Arau sozialak, hizkuntzen arteko ierarkia… Hizkuntzak eta identitatea: zer nahiko genuke izatea hizkuntza bakoitza gure seme-alabentzat?

12 Guraso euskaldunentzat mezu nagusiak
Gure seme-alabak elebitasun orekatura iristeko baldintzak egokiak dira. Nahikoa den edo ez erabaki behar dute gurasoek. Axola al zaizkie seme-alaben hizkuntza jokabideak? Ikastetxe bezala, jokabide hauek sustatu nahi ditugu: Eguneroko harremanetan euskararen aldeko hautua egingo duten haur/gazteak izatea. Seme-alaben jokabideetan eragin gehien gurasoek dute, baita hizkuntza jokabideei dagokionez ere. Seme-alabentzat eredu izaten ahalegintzea proposatzen diegu.

13 Guraso euskaldunentzat mezu nagusiak
Hizkuntza-aberastasuna. Hizkuntza-ohiturak edo jokabideak. Hizkuntzekin/euskararekin harremana.

14 Gurasoen kezka nagusiak

15 Guraso erdaldunen kezkak
Nola lagundu eskolako lanekin? Ez dut euskaraz ondo egiten, egin behar al nuke beraiekin? Nola lagundu elebidun izan daitezen? Ikasiko al dute ondo gaztelania? Ikasiko al dute ondo euskara? Euskara eta gaztelania nahasten badituzte zer egin? Izango al dute gaztelaniaz ikasteko arazorik etorkizunean? Ezin diodanez ikasketekin lagundu, arazoak izateko arrisku handiagoa al du? Egia al da euskaraz ikasten dutenek gaztelaniaz idazterakoan akats gehiago egiten dituztela? Euskaraz dakiten arren, haurren artean gaztelaniaz egiten dute. Nik esaten diet euskaraz egiteko baina ez didate kasurik egiten. Alabak ez du nahi nik euskaraz egiterik, gaztelaniaz egiteko eskatzen dit. Orain arte gaztelania soilik entzun du, ez al du gaizki pasako ikastetxean guztia euskaraz egiten badiote?

16 Guraso euskaldunen kezkak
Orain arte euskaraz egin du lagunekin baina gero eta gaztelania gehiago erabiltzen ari dela ohartu naiz. Zer egin dezaket? Anai-arreben artean euskaraz egin dute orain arte, baina gero eta gaztelania gehiago erabiltzen dute. Seme-alabei euskaraz egiten diegu baina gure artean gaztelaniaz egiteko ohitura dugu. Zer eragin izan dezake horrek? Nik euskaraz dakit baina nire bikoteak ez. Nola egin behar dugu seme-alabekin etxean? Lagunekin ari direnean gero eta euskara nahasiagoa erabiltzen dute, batzutan ez dakit euskaraz edo gaztelaniaz ari diren. Ona al da etxetik euskalkia transmititzea eta eskolak euskara batua ematea? Gaztelania ondo ikasiko al dute? Etorkizunean gaztelaniaz ikasi behar balute, izango al lukete arazorik? Euskara gaizki erabiltzen duenean zuzentzea ona al da? Nik esandako gauza asko zuzendu egiten dizkit, kasu egin behar al diot? Noiz hasi hirugarren hizkuntzarekin? Akademiak bai edo ez?

17 Kezken erantzunak Nola lagundu eskolako lanekin? Ezin diodanez lagundu ikasketekin arazoak izateko arrisku gehiago al du? Ikasteko ohiturak dira garrantzitsuak. Ikasteko autonomia garatzea. Eskolako lanak beraiek egin behar dituzte. Eskola porrota EAEn %14koa da eta Estatu Espainiarrean %29koa. Hainbatetan lagundu ahal izango diegu. Zer egin behar dute?Horren arabera estrategia batzuk. Lagundu ezin diegunean, jarraipena egin. Hori ere laguntzea da. Ikasteko autonomia: ikasteko ohiturak + motibazioak + gaitasunak. Prozesu bat da.

18 Ez dut euskaraz ondo hitz egiten, erabili behar al nuke beraiekin?
Kezken erantzunak Ez dut euskaraz ondo hitz egiten, erabili behar al nuke beraiekin? Zer da ondo ez hitz egitea? Zer da pixka bat jakitea? Garrantzitsuena komunikazioa da. Komunikazioa oztopatzen ez duen bitartean ahal duzun euskara guztia erabili. Euskara onean bada, hobe. Baina... Elkarrizketak euskaraz mantentzeko gai bazara, bilatu egoerak eta esparruak. Oso gutxi baldin badakizu, ikasi esaldiak edota elkarrizketa laburrak.

19 Kezken erantzunak Ikasiko al dute ondo gaztelania? Izango al dute gaztelaniaz ikasteko arazorik etorkizunean? Gaztelania ondo ikasiko dute: eskolan lantzen dugu, komunikabideetatik jasotzen dute, etxean hainbatek ere bai, kalean indar handia du. Eskolaren helburuetako bat gaztelanian ere maila on bat izatea da. Ez dute gaztelaniaz ikasteko arazorik etorkizunean. Zaindu etxeko hizkuntza. Interesa erakutsi. Jarraipena egin.

20 Kezken erantzunak Alabak ez du nahi nik euskaraz egiterik, gaztelaniaz hitz egiteko eskatzen dit. Egoerak eta pertsonak hizkuntzekin identifikatzen ditugu. Gaztelaniarekin identifikatzen bazaitu, nahiko normala da hori eskatzea. Bereziki, komunikazioan arazoak sortzen direla sumatzen badu. Euskara erabiltzen jarraitu nahi baduzu, egoera edo esparruak ondo identifikatu. Hau da, argi eduki gutxienez zein tarteetan ez duzun etsiko. Saiatu seme- alabak dinamika horretan inplikatzen: zuri laguntzeko dela, jolas bat dela, araua...

21 Kezken erantzunak Zer egin dezaket lagunen artean gaztelaniarako joera hartu badute? Ezin ditugu seme-alaben hizkuntza-ohiturak erabaki Oinarri on bat eskaini Euskara aberatsa Eredu egokiak Bizipen eta erreferente asko Gainera: Babestutako guneak eskaini (etxetik hasita) Jarrerak landu

22 Kezken erantzunak Ama hizkuntza euskara ez dutenekin nahastean euskara maila ona? (euskaldunen galdera) Euskara maila ona izango da. Eskolan lantzen dute, etxean jasotzen dute, kalean, komunikabideetatik… Zaindu etxeko hizkuntza. Eskaini euskara aberatsa. Jolastu euskararekin. Euskara aberatsa = gaitasun komunikatiboak Gaitasun linguistikoa Gaitasun soziolinguistikoa Gaitasun diskurtsiboa Gaitasun estrategikoa

23 Kezken erantzunak Euskaraz ikastean akademikoki maila ona lortuko al dute? Maila ona izango da. Zenbat eta euskara maila hobea, akademikoki emaitzak onak izateko oinarri hobea. Horretarako: Etxeko hzikuntza zaindu. Euskararen erabilera eskaini. Euskararekiko interesa erakutsi. Jarrera egokiak transmititu.

24 Kezken erantzunak Akats ortografikoak
Helburua da ondo idaztea bi hizkuntzetan derrigorrezko ikasketak amaitzean Akats normalak – Akats serioak Akats normalak: irakurtzeko ohitura, idazteko zaletasuna… Akats serioak: idazketa modu kontzientean lantzea Derrigorrezko ikasketak amaitzean ortografia mailak ez du zerikusi zuena elebitasunarekin

25 Kezken erantzunak Ingelesarekin noiz hasi? Akademiara eraman behar genuke? Lan munduari soilik begiratzen badiogu… Garrantzitsuena ez da noiz hasten den. Nora iritsi nahi da? Hizkuntzak eta identitatea: hizkuntzak gure identitatearen parte. Hizkuntzak eta sozializazioa: hizkuntzak behar dituzte gizarte honetan bizitzeko. Ikasketei begira: euskaraz ikasten ari dira, hor oinarria ez bada behar bezain ona… Gertuko zaintzetik hastea.

26 Zenbat hizkuntza ikasi behar lituzkete?
Seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago ondo ikastea nahi dugu. Gutxienez euskara, gaztelania eta ingelesa. Lan aukerei begira hizkuntza bat baino gehiago jakitea abantaila da. Hizkuntzen gaia mundu globalizatu bateko lan aukeretara mugatzen badugu… 26

27 Zenbat hizkuntza ikasi behar lituzkete?
Ingelesa: nazioarteko hizkuntza nagusia, ate gehien irekitzen dituena… 27

28 The New York Times Nicholas D.Kristof 29-12-2010 El País 02-01-2011
(…) Muchos ciudadanos de Estados Unidos se embarcan en una apresurada y ambiciosa carrera para que sus hijos aprendan chino. Pero esa premura falla en algo que nos es bastante más cercano: la enorme importancia de que nuestros hijos aprendan español. Puede que el español no sea tan prestigioso como el mandarín, pero es una presencia cotidiana en Estados Unidos. (…) China será probablemente la mayor economía del mundo. El estudio del chino abre muchísimas oportunidades. Pero no olvidéis algo que probablemente será fundamental en su vida: ¡el idioma más importante es el español! The New York Times Nicholas D.Kristof El País 28

29 Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete?
Ingelesa: nazioarteko hizkuntza nagusia, ate gehien irekitzen dituena… Txinera (Mandarina): ingeles hiztunentzat lehentasunezkoa bada Txinera ikastea…. 29

30 (…) Es requisito imprescindible un nivel intermedio de alemán.
(…) Alemania, con un crecimiento económico del 3,6 por ciento y una tasa de desempleo de 6,9 por ciento, necesita incorporar a entre y empleado especializados: ingenieros, arquitectos, técnicos y especialistas. (…) Es requisito imprescindible un nivel intermedio de alemán. El Mundo 30

31 Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete?
Ingelesa: nazioarteko hizkuntza nagusia, ate gehien irekitzen dituena… Txinera (Mandarina): ingeles hiztunentzat lehentasunezkoa bada Txinera ikastea…. Alemaniera: Europako motorra den estatuko hizkuntza, lanerako aukera onak irekitzen dituena… 31

32 Hainbat iturri (blogak)
Frantzesa: 5 kontinenteetan hitz egiten da ONU erakundeko hizkuntza ofizialetako bat Europako potentzia bat Euskal Herriko hizkuntzetako bat (iparraldean ofizial bakarra) Etorkizuneko hizkuntzetako bat Hainbat iturri (blogak) 32

33 Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete?
Ingelesa: nazioarteko hizkuntza nagusia, ate gehien irekitzen dituena… Txinera (Mandarina): ingeles hiztunentzat lehentasunezkoa bada Txinera ikastea…. Alemaniera: Europako motorra den estatuko hizkuntza, lanerako aukera onak irekitzen dituena… Frantzesa: EHko hizkuntzetako bat, Europako bigarren potentzia… 33

34 Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete?
Ingelesa: nazioarteko hizkuntza nagusia, ate gehien irekitzen dituena… Txinera (Mandarina): ingeles hiztunentzat lehentasunezkoa bada Txinera ikastea…. Alemaniera: Europako motorra den estatuko hizkuntza, lanerako aukera onak irekitzen dituena… Frantzesa: gurekin muga egiten du, Europako bigarren potentzia… Japoniarra: munduko hirugarren potentzia. Arabiera: hizkuntza ofiziala 23 herrialdetan, etorkizunean aukera asko ireki ditzakeena… Euskal Herrian zein da hirugarren hizkuntza? Errumaniera? Portugesa? 34

35 Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete?
Txinera Gaztelania Ingelesa Arabiera Bengalia Hindua Potugesa Errusiera Japoniarra 35

36 Zein hizkuntza ikasi behar lituzkete?
Ondo legoke 10 edo 12 hizkuntza ikastea. Baina nola lortuko dugu hori? Benetan garrantzitsua hizkuntza horiek denak ikastea al da? Garrantzitsuena ez da hizkuntza asko eta azkar ikastea, eleaniztasuna beraientzat normala eta positiboa izatea baizik. 36

37 Mezuak noiz eta nola eman
Gurasoak eragile Mezuak noiz eta nola eman eta tresna osagarriak

38 Mezuak noiz eta nola eman
Mezuak: Zein mezu eman nahi dizkiegu? Kezkak: Zein kezka argitu nahi genituzke? Bideak: Zein gune edo bide ditugu gurasoei mezuak helarazteko? Tresna osagarriak: Zein tresna osagarri erabili ditzakegu mezu horiek helarazteko? Gurasoentzako tresnak: Zein tresna eskaini diezazkiekegu guk proposatzen diegun norabide berean aritzea errazteko?

39 Mezuak emateko guneak edo bideak
Ikastetxera informazio eske datozenean Gelako bilera gurasoekin (1, 2...) Haur bakoitzaren gurasoekin bilerak Gurasoekin harreman informaletan: haurren bila etortzean... ... Hezkuntza proiektua Gurasoentzako oharrak Ikasleen informeak Ikastetxean jartzen diren kartelak Etxera bidaltzen diren esku-orriak ...

40 Mezuak emateko tresna osagarriak
Oarsoaldeko DVDa Buruntzaldeko DVDa Haur elebidunen gurasoentzako eskuliburua Eskolako lanekin laguntzeko eskuliburua Gurasoentzako hitzaldiak Etxetik hasten delako esku-orria ...

41 Gurasoentzako tresna praktikoak
Euskara ikasteko aukerei buruzko informazioa Euskara ikasteko guraso taldeak Mintzataldeak Euskarazko produktuen katalogoa Eskola orduz kanpoko jarduerei buruzko gida Jolas ikastaroa Antzerki taldeak Hitz goxoen zerrenda Abestien CDa Ipuin kontaketa tailerra Hizkuntzarekin jolasteko tresnak ...

42 Planifikatuta aritzearen aukera
Guk argi ditugunez mezuak, eman ditzagun. Urteetan errepikatuko dizkiegu mezuak: Familien ezaugarrien arabera mezuak ez dira berberak izango. Haurren adinaren arabera ere egokitu daitezke mezuak. Eskura ditugun bideak erabiliko ditugu: planifikatuta eskainiko dira mezuak. Kezka nagusienak ere erantzungo ditugu. Gurasoen aukera izango da norabide horretan aritzea.

43 Adibidea

44 Aurre-matrikulaziorako esku-orria
Plangintza adibidea HH2-3 HH4-5 LH1-2 LH3-6 Aurre-matrikulaziorako esku-orria Bilera Bizi euskara Lagunartean euskaraz? Lagunduko diguzue? Dekalogoa Etxera Gabonetan oparitu euskara Banaka Jolastu euskararekin Euskara eta bizipenak Hizkuntzak eta identitatea Oporretan ere eskaini euskara Eskolako lanak Etorkinei aurkezpena

45 Irakasleak zuzenean eragiten gelan eta gelaz kanpo
Erabileran eragitea Irakasleak zuzenean eragiten gelan eta gelaz kanpo

46 Eragiteko bideak ERABILERA EZAGUTZA MOTIBAZIOA ZUZENEAN ZEHARKA
- Metodologia egokiak erabiltzea Gaitasun komunikatiboak Mezu egokiak Jarreretan eta jokabideetan eragiteko programak ZEHARKA Familiengan eragitea Eskola orduz kanpoko jarduerak - Erreferente eta eredu egokiak.

47 Abiapuntua Euskararen erabilera sustatzearen ardura hezitzailearena da. Irakaslearena ikastetxeen kasuan. Helburuak GUK jartzen ditugu eta estrategiak guk aukeratzen eta erabiltzen ditugu. Helburuekin ondo lotzea ezinbestekoa da. Helburu lorgarri eta neurgarriekin. Lortu behar dugu estrategiak eta tresnak norberaren ezaugarrietara egokitzea: erabilera lantzen gustura aritu behar dugu.

48 ABIAPUNTUA Laguntzea Zertan ari garen jakitea Gustura aritzea

49 Erabiltzeko iniziatiba: Noiz erabiltzen dute euskara?
1- Euskaraz erantzuten al didate? Guztiek eta beti? 2- Euskaraz zuzentzen al dira niregana? Guztiak eta beti? 3- Euskaraz egiten al dute ni beraiekin ari naizenean? 4- Euskaraz egiten al dute ni beraiekin ari ez naizenean? 5- Euskaraz egiten al dute jardun osoan?

50 GUTXIENEKO HELBURUA Zein izan daiteke gutxieneko helburua? Adostu dezakegu? Hau da: ikasleekin oro har hau lortu nahi genuke… Gurekin harremana euskaraz izatea Beraien artean euskaraz egitea gelan gu elkarrizketan gaudenean: taldeka daudenean, denbora guztian… Beraien artean euskaraz egitea gu elkarrizketan gaudenean gelan eta gelaz kanpo Beraien artean euskaraz egitea gelan nahiz eta gu elkarrizketatik kanpo egon: taldeka daudenean, denbora guztian… Beraien artean euskaraz egitea gu elkarrizketatik kanpo gaudenean gelan eta gelaz kanpo: denbora tarte batzuetan, denbora guztian…

51 Gutxieneko helburua HH
Zein izan daiteke helburu lorgarri eta egokia HH amaitzen dutenerako? Gure eraginez euskaraz egitea Oharkabean beraien artean euskaraz aritzea ohikoa izatea, gutxienez egoera antolatuetan Horretarako, beraien artean askotan euskaraz egitea bideratu behar dugu.

52 Hezitzaile berritsuak

53 Hezitzaile Berritsuak
Elkarrizketa asko sortzen eta bideratzen dituen hezitzailea Banakoekin (bideoa: banakoekin elkarrizketak) Beraien artean (Bideoa:elkarrizketak eragiten)

54 Hezitzaile Berritsuak
Hezitzaile Berritsuak al gara? Banakoekin sortzen al ditugu elkarrizketak? Zein egoeretan? Erraz egiten al dugu? Bideratzen al ditugu beraien arteko elkarrizketak? Zein egoeretan? Erraz egiten al dugu?

55 Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak
Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

56 BANAKOEKIN ELKARRIZKETAK SORTZEN

57 Banakoekin elkarrizketak
Oinarrizko estrategiak Guk esandakoa errepikatu araztea Galdera ereduekin jolastea

58 Guk esandakoa errepikatu araztea
Euskaraz esatea nahi duguna guk esan eta errepikatzeko aukera eman Batzuetan errepikatzeko eskatu Beste batzuetan soilik eredua eman Hitz solte eta esaldi laburretatik, esaldi konplexuagoetara

59 Guk esandakoa errepikatu araztea
Kr era jaitsi nahi du haur batek. -No puedo. -Ezin duzu? Laguntza behar duzu? -Bai Beste batean ezin baduzu esaidazu… lagundu, mesedez -Lagundu, mesedez (errepikatu du umeak) Guk esandakoa errepikatu araztea -A mi no me gusta la mandarina -Niri ez zait mandarina gustatzen -Niri ez zait mandarina gustatzen (errepikatzen du) -Zer gustatzen zaizu? -Manzana -Niri sagarra gustatzen zait

60 Guk esandakoa errepikatu araztea
Irakaslearekin elkarrizketa-esaldiak osatzen Ohiko egoera-esaldiak euskaraz esan behar dituzte: ura nahi dut… lagun batek jo nau… Ez badituzte esaten edo ez badira gai, euskaratzen hasten naiz eta berauek esaldia osatu behar dute. Ura… Ura nahi… Lagun… Lagun batek… Lagun batek jo…

61 Galdera ereduekin jolastea
Galdera itxiak Galdera itxiak aukerak ematen Galdera itxiak erantzun luzea eskatuz Galdera irekiak ereduekin lagunduz Galdera irekiak Tonua, mimika,erritmoa, modu ezberdinetara errepikatzea… Zuzentasuna ez da beti garrantzitsuena: egoera formalak eta informalak - Ahalegina eskatuz eta baloratuz!

62 Galdera ereduekin jolasten
Galdera itxiak aukerak ematen -Un día fui al cine con mis tíos -Nora? Nora joan zinen? -Zinera. -A, zinemara joan zinen. -Bai, zinemara joan -Eta norekin joan zinen? -Tioekin -Norekin? Amatxorekin eta aitatxorekin? -Ez -Aiton-amonekin? -Osabarekin eta izebarekin? -Bai, osabarekin eta izebarekin. -Eta zer ikusi zenuen? -No sé. -Ez dakizu? -Ez dakit -Baina pelikula polita edo itsusia izan zen? -Polita -Oso ondo

63 Galdera irekiren bat eta itxiekin esaldiak osatu
(Galletak banatzen) -Andereño, más. -Zer? Gehiago? -Si -Ufff, baina gauzak eskatzeko hitz magikoak erabili behar dira. Zeintzuk dira hitz magikoak? -Mesedez -Eta orduan nola eskatu behar didazu gaileta gehiago? -Mesedez gehiago! -Eta zenbat nahi dituzu? Bi atzamar erakusten ditu -Ahh. Bi nahi dituzu? -Ba entzun nahi dizut -Bi -Ea, errepikatu: Bi galleta gehiago, mesedez. -Bi galleta gehiago mesedez. -Oso ondo. Hemen zure bi gailetak. Eta orain zer esan behar didazu? (Harridura aurpegia) -Eskerrik asko -Ez horregatik

64 Galdera ereduekin jolasten
Galdera irekiak eta itxiak nahastuz A- Andereño, txisa! Txisa? Txisa gustatzen zaizu? A- Ez! Txisa nahi dut! Edateko? Zer jarriko dizut, edalontzi honetan edo beste honetan? A-Txisa egin! Txisa egin nahi dut esan behar duzu A- Txisa egin nahi dut Ah!!! Txisa egin nahi duzula? Ba esan! Bestela ez dizut ulertzen! Eta hemen egin ni duzu edo komunean? A- Komunean! Ba joan zaitez!

65 Galdera ereduekin jolasten
Galdera irekiak eta erantzunetan eredua eman -¡Mira! -Zer egin duzu? -Una casa -Etxe bat -Si -Eta noren etxea da -Markel eta yo -Markelena eta zurea -Bai Galdera irekiak esaldia osatzeko eskatu gabe -Zer egin duzu asteburuan? -Etxean -Zer egin duzu etxean? -Telebista -Telebista ikusi duzu? Bai -Eta zer gehiago? -Jolastu -Zertara? -Futbola -Futbolean jolastu duzu? Norekin? -…

66 Banakoekin elkarrizketak sortzen
Jolasten al dugu galdera eredu ezberdinekin? Ereduka eman eta errepikatu arazten? Modu kontziente batean saiatzen al gara ikasleekin elkarrizketa luzeak mantentzen eta horrelako ereduekin jolasten? Zein egoera erabil ditzakegu elkarrizketak sortzeko? (Bideoa:”elkarrizketekin jolasean)

67 BERAIEN ARTEKO ELKARRIZKETAK BIDERATZEN
Oinarrizko estrategiak

68 Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak
Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

69 Elkarrizketak bideratzeko tresnak Elkarri errepika araztea
Batak besteari esatean nahi dugun hori, guk esan eta errepikatzeko eskatu. Erabat esplizitua. Jarduera antolatu bat erabil dezakegu (kolektiba…) edo egoera ionformal batean elkarrizketak sortu. Txikienen kasuan oinarri oinarrizkoa. Sortzen ditugu horrelako elkarrizketak? Azken egunetan zenbat sortu ditut kontzienteki? Nola izena du animalia honek? Se llama oiloa Esan zure lagunari: animali hau oiloa da Animali hau oiloa da

70 Elkarrizketak bideratzen
Eredu bila elkar laguntzen -Mikelek jo zaituela? Ea, etorri. Esango diogu hori ez dela egiten. Nola esango diogu ez dela jo behar? - -Mikel, mesedez, ez jo berriro. Orain esan zuk. - Mikel, mesedez… Elkarrizketa bat bideratzen -Es que Leire me ha pegado -Leire, minik ez. Esaiozu zuk. -Minik ez. Elkarrizketa bat bideratzen -Zer egin behar da fitxan, Laura? -Margotu -Laura, azaldu Pellori zer egin behar den. Uste dut ez dela adi egon. -Pello, margotu behar dugu hau. -Zer egin behar dugu, Pello? Margotu hau. Ados, Laura? Bai -Pello, zer esan behar diozu? -Eskerrik asko, Laura.

71 Elkarrizketak bideratzeko tresnak
Ereduak ematea eta batzuetan errepikatu araztea Gutxieneko gaitasun bat badagoenean ez da beharrezkoa guk errepikatu araztea. Elkarrizketa bideratu daiteke tartean sartuz. Batzuetan, errazteko, ereduak proposatu. Txoko batean elkarrizketa bideratzen -Zertan doa fitxa? Amaitu duzue kotxea margotzen? -Bai -Badakizue kotxeak errepidetik doazela. Eta itsasontziak? Nondik doaz? Galdetu lagunei nondik doazen fitxan dauden garraiobideak. -Nondik doa motorra? -Nondik doa helikopteroa?

72 Elkarrizketak bideratzen
Elkarrizketa bideratzen Haitz eta Lucia beraiek egindako etxearen barruan daude. Ander barruan sartzen da eta besteak ohiuka hasten dira. H-Tú no puedes L- Esta es nuestra casa Anderrek zuen etxean sartu nahi du A-¡Quiero entrar! Txirrinean jo. Hemen dago txirrina. A-Din dan H- Nor da? A-Ander H- Zer nahi duzu? A- Quiero entrar Zuen etxean sartu nahi du. Utziko diozue? H- Bai. Sartu barrura. Ixilik, ume txikia lotan dago eta. Irakaslearen aipamena: Hiru urteko gelako elkarrizketa luzeek norbere ama hizkuntza amaitzen dute: “bai”, esaldi errepikatuak edo hitz solteak izan ezik.

73 Elkarrizketak bideratzen
Txoko batean elkarrizketa bideratzen -Nork prestatu du mahai? -Nik -Eta nik -Oso ondo. Mantela eta guzti jarri duzue. Bazkaria ere prestatu duzue? -Ez. Merendola. -Nik ere meriendatu nahi dut. Zer prestatu duzue? -Bizkotxoa -Bizkotxoa? Zein goxoa? Eta zer ospatzen duzue? -Jurgiren urtebetetzeak. -Zorionak Jurgi. Zuek ere zoriondu duzue? -Zorionak Jurgi. -Zu ari zara banatzen? -Bai -Bakoitzak nahi duena eskatuko du. Nik gutxi nahi dut. -Tori -Eskerrik asko -Nik asko nahi dut -Nik asko nahi dut. -Bukatu dut. Gehiago mesedez.

74 Elkarrizketak bideratzen
Psikomotrizitate saioan elkarrizketa bideratzen -Lotu hemen (soka erakusten du) -Ara! Zer izango zara ba? Txakurra? -Ez. Gatito. -Katutxoa? -Bai, katutxoa. -Eta zer egingo duzu, paseatu? -Bai -Eta nork eramango zaitu paseatzera? -Ez dakit -Norbaiti eskatu beharko diozu -Nola eskatuko diozu? -Eraman, mesedez -Oso ondo. Beraz: mesedez, paseatzera eramango nauzu? Bale? -Paseatzera eramango nauzu? -Oso ondo. Goazen galdetzera. -Esaiozu nola eramatea nahi duzun. -Poliki eraman -Bale

75 Elkarrizketak bideratzen
Banakotik hasi eta beraiena bideratu -Andereño, Xabierren cumpleaños da. Lagundu Xabier beste andereñori bonboiak eman? -Noren urtebetetzea da? -Xabierren urtebetetzea -Eta zuk zer nahi duzu? -Lagundu Xabier bonboiak ematen andereñoak -Xabierri galdetuko diogu ea berak nahi duen zuk laguntzerik -Bai -Galdetuiozu -Xabier, quieres nik lagundu bonboiak eman andereñori?

76 Elkarrizketak bideratzeko tresnak
Aukerak ematea eta eztabaidan jartzea Bi aukera eman. Gu zentro bihurtu eta elkarrizketa bideratu. Espliztua izan daiteke. Sortzen ditugu horrelako elkarrizketak? Askotan? Manix, atseden tartean patiora atera nahi duzu edo psikomotrizitate gelara joango gara? Patiora. Zergatik nahiago duzu patiora? Quiero jugar al futbol. Ba esaizou hori zure lagunari. Futbolera jokatu nahi dut. Futbolera jokatu nahi dut. Jolastu nahi duzu nirekin? Galdetu, agian berak ere nahi du: Jolastu nahi duzu nirekin? Jolastu nahi duzu nirekin?

77 BERAIEN ARTEKO ELKARRIZKETAK BIDERATZEN
Haur Hezkuntzarako tresnak

78 Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak
Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

79 Elkarrizketak bideratzeko tresnak
Jarduerak baliatzea Jardueran aldaketa txikiak egin ahozkoa erabiltzea ezinbestekoa izan dadin. Ohiko jarduerak moldatzea edo jarduera berriak sortzea. Hezitzaile Berritsu moduan jokatzeko tresna benetan lagungarria. Programatutako jardueretan zein aldaketa egin ditzaket? Elkarri azalpenak, elkarri kontatu, elkarri galderak… Edozein arlotan egin daitezke aldaketak. Erabiltzen dugu tresna hau? Baliatzen ditugu jarduerak? Talde batekoek besteei egindako lana aurkezten diete. Azalpen testu baten moduan: lehenengo arrautzen kutxa barrutik margotu, gero papera itsatsi... (Hezitzaile Berritsu moduan beste taldekideei galderak egin arazi eta guk proposatutako ereduak errepikatu arazi)

80 Elkarrizketak bideratzeko tresnak Errutina linguistikoak erabiltzea
Beraien artean euskaraz egiteko ere baliagarriak. Edozein egoera eta saiotan txertatu daitezke. Aukera: testu motak aztertu + errutina bidez noiz eta nola? Astelehenetako kolektiban asteburuari buruz galdetzen. Bost galdera auekra: idatziz eta ahoz: Zer egin zenuen…? Norekin ibili ziren…? Zerbait goxoa jan zenuen?... Pilota bat hartu eta bati pasa. Galdera egin eta honek erantzun. Berak beste bati eta harek erantzun berari. Galderak elakarri. Guk erantzunekin lagundu: ereduak, errepikatu arazi…

81 Elkarrizketak bideratzeko tresnak
Simulazioak Eredu bat aurkeztu eta elkarrekin erabili behar. Benetako egoera bat simulatu. Simulazio bidez praktikan jartzen duzu eredua Jolasa da: tonuarekin jolastu, exageratu, askotan errepikatu… Kide batek beste bati: - Te quiero, Iñigo. Taldera eraman eta jolas bihurtu. Bikoteka jarri eta esan: - Maite zaitut Besarkada handi bat eman elkarri eta lurrera erori. Gelako haur guztiek egiten dute aldamenenekoarekin.

82 Elkarrizketak bideratzeko tresnak
Esketxak-Antzerkiak Prestatzerakoan hizkuntza erabili behar. Antzerkian bertan elkarri egin behar elkarrizkeketan. Gaitasunaren arabera: beraiek prestatu eta aguk lagundu edo guk eginda eman. Testu motekin lotzea erraza. Miren txakurrarekin paseatzera atera da. Txakurrak pintxo du izena. Pintxo oso zakur zaharra da baina oso arina eta beti jolasteko prest dago. Pintxo, ez duzu pixa egin nahi? Uau, uau Zoaz ba zuhaitz horren ondora eta egin ezazu. Jostatu nahi duzu, ezta? Uau, uau. Ez, ez, ez. Jostatu baino lehen pixa egin behar duzu. (Ikasleekin landu – irakasleak ikasle batekin egin eta gero rolak aldatu eta hainbatetan errepikatu - tonuarekin eta erritmoekin jolastu….)

83 Elkarrizketak bideratzeko tresnak Irrati saioak / Grabazioak
Prestatzerakoan hizkuntza erabili behar. Antzerkian bertan elkarri egin behar elkarrizkeketan. Gaitasunaren arabera: beraiek prestatu eta aguk lagundu edo guk eginda eman. Testu motekin lotzea erraza. Marrazki batzuk power pointean. Deskripzioa landu eta grabatu power pointean bertan. Guztiok entzun. Lotura duten marrazki batzuk. Ipuina asmatu. Grabatu. (Taldeka landu daiteke)

84 Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak
Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

85 Haur Hezkuntzarako tresnak
EUSKARAZ BLAITU Haur Hezkuntzarako tresnak

86 Euskaraz blaitu Azken asteetan erabili ditugun abestiak
Landu ditugunak Megafonian jarri ditugunak Abesten ditugunak

87 Euskaraz blaitu Rocka willi Xamur gure katua Goazen komunera
Lastozko zubixe Beltzi

88 Gaitasunak testu moten arabera

89 Euskaraz blaitu Abestiak-musika Ereduak emateko aproposa.
Entzuten dutena abesten has daitezke: erabiltzen. Hori benetako egoeretara egokitzen lagundu beharko, baina eredua badute. Ez da momentuan erabiliko duten tresna, epe ertain luzerako da. Testu motekin lotu dezakegu: eredu asko eta oso ezberdinak eskaintzeko modua. Une askotan jar daitezke abestiak.

90 Irakaslea abesten – Taldea abesten
Euskaraz blaitu Irakaslea abesten – Taldea abesten Irakasleek asko abesten duzue edo dezakezue. Benetan ona da! Gelan, pasiloan, patioan, txangoetan… Jolasen abestiak, errutinak (sarrera-irteerak, jarduera baten hasiera…) Guk asko abesten badugu: Guk abesten duguna beraiek ere abestuko dute Kantatzeko joera handiagoa izango dute Testu motekin lotu daiteke Eta beraiei ere abesteko aukera asko eman: errutina linguistikoak, jolasetan beraiekin abestu, ipuin kontaketetan ipuinentzat abestiak…

91 Telebista / Entzuteko ipuinak
Euskaraz blaitu Telebista / Entzuteko ipuinak Telebista jartzen diegu noizbait? Ipuinak jarzen dizkiegu entzuteko? Badira bidea ereduak emateko. Pasiboak. Eskolaz kanpo euskara entzuteko oso aproposak: Gurasoei esan! Garrantzia eman eta jarrera eskatu Haurrei proposamen zehatzak egin

92 Euskaraz blaitu Paisaia linguistikoa Testua eta irudia
Irakurtzen dakitenentzat egokia. Besteentzat ere bai: irudi deigarriak eta erreferentzia askotan egin. Lotura. Zein testu? Hiztegia, errutinak, abestitxoak… Tarteka aldatu. Adibidez: barneratzen dutenean. Edo lehenago. Erreferentzia askotan egin Ez dira euskararen aldeko mezuak.

93 Webgune erabilgarriak
Gaia Wegunea Ipuinak entzuteko Marrazi bizidunak eta pelikulak Karaokea Euskal musika Euskarazko abestiak Entzuteko ipuinak Haurren jolasak Hitz jolasak (gurutzegramak…) Ahokorapiloak eta atsotitzak Ipuinak, abestiak eta jokoak Ipuinak, abestiak… Antzerki testuak

94 Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak
Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

95 BERAIEN ARTEKO ELKARRIZKETAK BIDERATZEA Ohiko jarduerak eta egoerak baliatzea

96 Irakasleon jokabidea Txokoka gai bat lantzerakoan, dinamika zertxobait zaintzen badugu erabilera eta gaitasuna lantzeko aukera gehiago izango ditugu. Zenbat eta zailagoa izan ikasleen artean euskaraz egitea, orduan eta garrantzitsuagoa jarduerak baliatzea. Jarduerak sortu ditzakegu edo ohiko jardueretan aldaketak egin. 96

97 Gune baliagarriak - Goizeroko harrera: korroa/borobila - Txokoak:
Eraikuntza txokoa Marrazketa/plastika txokoa Joku sinbolikoaren txokoa (etxea, denda...) Ipuin txokoa - Jolas garaia - Agurra 97

98 Adibideak Borobil handian Bartolo jan eta lo Marrazketa txokoa
Ez dakit nor naizen Entzunez marraztu Eraikuntza txokoa Kaxa magikoa Ez dut nahi Egin nire dorre bera Etxe txokoa Zer falta zaizu? Abestia Ipuin txokoa Soinudun ipuina Zertarako balio du? Ni ere protagonista Jolaslekuan Zapi-zapi moldatua Maite zaitut Bestelakak Zer ote da? Besarkada kutxa Kanika-kanika Zer diozu? Kuxkuxean

99 ADIBIDEAK IKUSTERAKOAN
Zuek Hezitzaile Berritsuak zarete. Ziur horrelakoak egiten dituzuela. Aurkeztutako ideiaren inguruan: Lehendik egiten baduzue: azaldu zuek nola egiten duzuen. Ez pentsa guztiek egiten dutenik. Egin zuen ekarpenak! Hau bera ez, baina adibideak beste jardueraren bat burura ekartzen badizue, azaldu. Eskertuko dizuet! Zuen taldeekin egiteko zailegia iruditzen bazaizue, hori ere esan: ziur arrazoi duzuela. Baina saiatu gaitezke jarduera zuen ezaugarrietara egokitzen. Eta gogotsu parte hartu ariketetan! 99

100 ERAIKUNTZA TXOKOA - Forma ezkutuak-Kutxa magikoa
Kaxa prestatu eta barruan objetuak sartu Borobilean kaxa pasa eta abestia gelditzean kaxa duenak eskuak barrura sartu Objetua definitu Besteek galderak egin Zer uste duzue dela? .... dela uste dugu! Bai/Ez! 100

101 GOIZEKO BOROBILA Borobileko lanen ondoren (eguraldia, eguna, asistentzia...) Jasoko/landuko ditugu haurren sentimenduak? - Bartolo, jan ta lo! Pertsonaia bat sortu txotxongilo bidez Eman pertsonaiari gelan bere lekua Ikasleei gogorarazi: Bartolo beti erdi lo egoten denez, esaldi osoak ematea nahi izaten du Hasteko: errutina linguistikoa Elkarrizketak Bartolok ere galderak jaso ditzake... Amaitzeko: errutina linguistikoa 101

102 MARRAZKETA / PLASTIKA TXOKOA
- Entzunez marraztu Fitxa bat aukeratuko du haur batek eta besteei deskribatuz, berau margotuko dute. 102

103 MARRAZKETA / PLASTIKA TXOKOA
103

104 MARRAZKETA / PLASTIKA TXOKOA
104

105 MARRAZKETA / PLASTIKA TXOKOA
105

106 MARRAZKETA / PLASTIKA TXOKOA
Ez dakit nor naizen!! Marrazketa txokoan animalien fitxak utzi eta haurrek margotu ditzatela. Ondoren, batak besteari bizkarrean itsatsiko dizkiete marrazkiak. Borobilean jarri eta bat erdian geldituko da. Galderen bidez, zer den asmatu beharko du Errutina linguistikoa: Leire, ez dakit nor naizen. Ondoren galdera (zenbat hanka dauzkat? Tronparik badut...) - Ane, ez dakit nor naizen, lagunduko didazu? - Bai, lagunduko dizut/Ez, ez dizut lagunduko. - Lau hanka ditut? - .. 106

107 ERAIKUNTZA TXOKOA Ez dut nahi
Hainbat objektu: errotulagailua, kola, eraikuntza piezaren bat, zelo, jostailua… … errotulagailua nahi duzu? Bai, nahi dut & Ez, ez dut nahi Hasieran irakasleak, gero beraietako batek …, zer daukazu eskutan? Nik kola daukat Nahi duzu kola aulkian jartzea eta zu bertan eseritzea? 107

108 ERAIKUNTZA TXOKOA Egin nire dorre bera
Haur batek ezkutuan eraikuntza bat egingo du eta ondoren besteei azalduz denek egitura bera osatu beharko dute. 108

109 ETXE TXOKOA Bingoa Kaxa batean osagaiak Banan bana aterako norbaitek
Nork behar du olioa? Olioa nik behar dut Nork behar du zartagina? Zertarako behar da olioa? Arrautzak frijitzeko Zertarako behar da da.. 109

110 ETXE TXOKOA 110

111 IPUIN/LIBURU TXOKOA Soinudun ipuinak
Ipuin bat hartu eta moldatu egingo dugu soinuak sartuz (haize bortitza, atea ireki, doministiku egin...) eta ondoren haurrei irakurriko diegu osorik. Bigarren aldiz irakurtzean, guk irakurri eta beraiek bakarrik soinua jarriko diote ipuinari Hirugarren aldiz, guk soinua egin eta beraiek esan beharko dute zer pasa den une horretan 111

112 IPUIN/LIBURU TXOKOA Zertarako?
Hasieran irakasleak galdetu: Izena + honek…rako balio du? Bai, …rako du edo Ez, …rako ez du balio Gero elkarri galdetu eta asmatu Maider, zertarako balio du honek? Honek,… balio du 112

113 IPUIN/LIBURU TXOKOA Ni ere protagonista
Oso ezagunak zaizkien ipuinak kontatzean, pertsonaien marrazkiak lepotik zintzilikatu eta elkarrizketak iristean, beraiek protagonista bihurtu 113

114 JOLASLEKUA Zapi zapi (moldatuta)
Soka batetik zintzilik zenbait objektu Objektuak erakutsi eta zertarako balio duten esan Bi hilara eta zenbakiak banatu Soka eusten bi Batek funtzioa esango eta besteak zenbakia 114

115 JOLASLEKUA Maite zaitut Zutik, borobilean, hankak elkar ukituz
Erdian dagoena norbaiten aurrean jarriko Zergatik? Ile luzea daukazulako Ezaugarri hori dutenak mugitu behar. Bat erdian geratuko. 115

116 BESTELAKOAK Zer ote da? Zer ote da? Erdian bat
Abestu:Nik badaukat, nik badaukat… Besteek erantzun Kutxa txiki bat eskuz esku Abestia amaitzean, eskutan duenak barrukoa begiratu Besteek galderak egin behar 116

117 BESTELAKOAK Kanika-kanika Abestu
Erdikoari: Nork uste duzu daukala kanika? Galdetu berari! Erik, zuk daukazu kanika? Ez, nik ez daukat Erik, nork uste duzula daukala kanika? Izarok daukala uste dut Ba galdetu berari! 117

118 BESTELAKOAK Zer diozu? Telefonoarena
Gaur ostirala da eta bihar larunbata izango da. Nire izebaren zakurrak arkakuso gorri-gorriak dauzka! Atzo azokara joan nintzen bizkotxoa egiteko sei arrautza erostera. Bidean euria hasi zuenez, poltsa puskatu eta tortilla kalean egin nuen! 118

119 BESTELAKOAK Kuxkuxean… Bi kaxa: leku argazkiak eta gorputz atalak
Non ikusi duzu? Zer ikusi diozu? Norbait aukeratu, eta bere izenarekin jolastu. Banan bana galderak: Mendian ikusi duzu? Baserrian ikusi duzu? Eta gero: sudurra ikusi diozu? Belauna ikusi diozu? 119

120 Egiturak lantzen 120

121 Gune baliagarriak - Goizeroko harrera: korroa/borobila - Txokoak: Eraikuntza txokoa Marrazketa/plastika txokoa Joku sinbolikoaren txokoa (etxea, denda...) Ipuin txokoa - Jolas garaia Agurra Zein egitura/esamolde behar dituzte euskaraz egin ahal izateko? Oinarri oinarrizkoak zein dira? 121

122 Nor-nork 122

123 Nor-Nork Hizkuntza-jolasa Errutina linguistikoa Esketxa Abestiak
Hizkuntza-paisaia 123

124 Hizkuntza-jolasa Objetu edo aurpegitxo ezberdinak eskainiko dizkiegu:
Liburua Alaia Panpina Lotsatia Baloia Maitekorra Bat aukeratu eta eskuz esku pasa: - Zuk.... nahi duzu? Bai, nik.... nahi dut Ez, nik ez dut....nahi - Zu zara? Bai, ni ….. naiz Ez, ni ez naiz...... 124

125 Hizkuntza-errutina Errezeta bingoa: -Hizkuntza errutinak:
Nork behar du olioa? Olioa nik behar dut! Nork behar du zartagina? Zartagina nik behar dut! Nork behar ditu olibak? ... - Nor da olioaren jabea? - Olioaren jabea ni naiz! - Nor da zartaginaren jabea? - Zartaginaren jabea ni naiz! - Nor da oliben jabea? - Oliben jabea ni naiz! Bingoa osatzen duenak: ON EGIN! Besteek:eskerrik asko eta berdin!! 125

126 Esketxa Bi ate marraztuko ditugu: animaliena eta elikagaiena
Haur bakoitzari animalia baten irudia edo elikagairen batena emango diogu eta horren arauera ate batean edo bestean jo beharko dute. Ateetako bat jo eta: A- Nor da? B- Ni naiz A- Baina, nor zara zu? B- Ni tipula naiz A- Aurrera!/ Ez, hau ez da zure atea! *Tonuekin ere jolas dezakegu edo hori sudurra tapatuta daukatela antzeztu dezatela... 126

127 Hizkuntza-paisaia Eskaileretan kartelak:
- Guk eskailerak mantso jaisten ditugu? Zuek ere bai, ezta? Jantokian kartelak: - Bi haur talderen irudia: Guk guztia jan dugu. Eta zuek? Goxo goxoa zegoen, baietz? Musika gelan: - Guk asko abestu nahi dugu. Zuek ere bai? 127

128 Musika Abestiak: Nor-nork agertzen direnak, gutxienez bietako bat
Honek arrautza erosi, honek gatza bota, honek frijitu beste honek pixkat dastatu ta honek den-dena jan! Letrak moldatu eta abestietan biak sartu 128

129 Nork-nori 129

130 Nork-Nori Hizkuntza-jolasa Errutina linguistikoa Esketxa Abestiak
Hizkuntza-paisaia 130

131 Hizkuntza-jolasa: Ikusi zaitut/dizut!
Bi kutxetan marrazkiak jarriko ditugu eta haur bakoitzak bana hartuko A kutxan B kutxan Tokiak Gorputz atalak Bi modura jolas gaitezke: Besteek asmatu Norberak kontatu Uxue, norekin jolastuko gara? Iratirekin! Oso ongi! Uxuek Irati non ikusi duen asmatu behar dugu denek, beraz, hasi galdetzen! Irati baserrian ikusi duzu? Ez, ez dut baserrian ikusi Irati ikastolan ikusi duzu? Bai! Irati ikastolan ikusi dut Oso ongi eta zer ikusi diozu? Ea asmatzen dugun! Hasi galdezka Iratiri sudurra ikusi diozu? Ez, ez diot sudurrik ikusi Belarria ikusi diozu? Bai! Belarria ikusi diot eta gorri-gorri zeukan! Nor ikusi duzu? Mikel ikusi dut Eta non ikusi duzu Mikel? Mikel igerilekuan ikusi dut Eta zer ikusi diozu Mikeli? Mikeli hanka ikusi diot 131

132 Hizkuntza-errutina Jolaslekuan: Harrapaketan ari garela:
- Besoa ukitu dizut! Harrapatua izan dena esku bat besoan daukala besteen atzetik joango da. Norbait harrapatzean: - Bizkarra ukitu dizut! Eta beste hori eskua bizkarrean daukala, besteen bila... 132

133 Hizkuntza-paisaia Jantokian:
Bazkaldu duzu? Eta esan diozu sukaldariari oso goxoa zegoela? Patioan: Gordeketan ari diren irudi bat: Ikusi zaitut! Orain ere bai? Beti berdin! Eskolako sarreran: - Nork ekarri zaitu? Agurtu joan aurretik! 133

134 Abestia Nork eta nori aipatzen diren abestiak? Nere aitak amari
gona gorria erosi (bis) Berriz ere maiteko... 134

135 - lako 135

136 - lako Hizkuntza-jolasa Errutina linguistikoa Esketxa Abestiak
Hizkuntza-paisaia 136

137 Hizkuntza-jolasa: Pilota pasa
Zergatik gustatzen zaizkizu…? Txakurrak Katuak Kotxeak Baloiak Zergatik joan nahi duzu….? Mendira Hondartzara Eskolara Bilbora Helburua: ahalik eta luzeena egitea 137

138 Hizkuntza errutina: maite zaitut!
- Patioan jolasteko hobeto… - Borobilean hankak batak bestea ikutzen duela, erdian bat tokirik gabe: - Maite zaitut! - Zergatik? - Ile luzea daukazulako! Ile luzedunak tokiz aldatu eta erdian geratzen denak: - Galtza motzak dauzkazulako! 138

139 Hizkuntza-paisaia Eskaileretan:
Eskailerak mantso jaisten ditugu. Zergatik? Azkar jaistea arriskutsua delako! Jantokian: Gaur guzti guztia jango dugu. Zergatik? Goxo goxoa dagoelako! 139

140 -lako hainbatetan erabiltzen diren abestiak
140

141 Haur Hezkuntzarako tresnak Oinarrizko estrategiak
Jarduerak egokitzea Tresna lagungarriak Errepikatzeko eskatzea Elkarri errepikatu araztea Ohiko jarduerak baliatzea Musika Errutina linguistikoak Abesten Galdera ereduekin jolastea Ereduak emanez laguntzea Simulazioak Entzutekoak Esketxak-antzerkiak Paisaia linguistikoa Aukerak eman eta eztabaidan jartzea Irrati saioak-grabazioak Webgune interesgarriak

142 AURRERA BEGIRA Gero eta hezitzaile berritsuagoak! Zuen artean erabaki:
Zein arlori heldu Zer garatu arlo horretan Laguntza behar duzue arloren bat indartzeko? 142


Descargar ppt "Erabileraren ontzia bete"

Presentaciones similares


Anuncios Google