Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
KULTURAREN EUSKAL KONTSEILUA
-2012ko ekainaren 27a-
2
AURKIBIDEA I. Ikuspegi orokorra, 2012ko proiektu estrategiko eta prozesuaren egoerari buruz (4-8 diapositibak) II. Zeharkako lerro eta sektoreen planteamendu estrategikoa. (9-26 diapositibak) III ko zeharkako proiektu estrategikoak: aurrerapenari buruzko txostena (27-46 diapositibak) IV. 2012ko sektoreko proiektu estrategikoak: aurrerapenari buruzko txostena (47-81 diapositibak)
3
AURKEZPENA Dokumentua lau blokeetan dago banatuta: I. blokea. 2012ko proiektu estrategiko eta prozesuaren egoerari buruzko ikuspegi orokorra. Lehenengo zatian, 2012ko proiektu estrategikoen garapenari buruzko informazioa jasotzen da, baita urtarriletik ekainera garatutako prozesuaren azalpen orokorra ere; aktibatutako talde-kopurua eta egindako bilerak ere jasoko ditu. II. blokea.- Zeharkako lerro eta sektoreen planteamendu estrategikoa. Zati honetan jasotzen dira, ikuspegi orokor batetik, zeharkako lerro bakoitzaren eta sektoreen planteamendu estrategikoa eta planteamendu estrategiko horretan eragina duten proiektu zehatzak azpimarratzen dira. III. blokea ko zeharkako proiektu estrategikoak: aurrerapenari buruzko txostena. Hirugarren zati honetan, zeharkako proiektu estrategiko bakoitzaren aurrerapenaren bidea aztertzen da, oro har, eremu hauen arabera: Deskribapena, emandako urratsak eta eman beharrekoak eta emaitzak. IV. blokea. 2012ko sektoreko proiektu estrategikoak: aurrerapenari buruzko txostena. Aurreko blokearen eskema errepikatzen du eta arreta jartzen du 2012ko sektoreko proiektu estrategikoetan.
4
I. Ikuspegi orokorra, 2012ko proiektu estrategiko eta prozesuaren egoerari buruz
5
2012.EKO ZEHARKAKO PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
1. lerroa Kultura parte hartzailea 2. lerroa Gertutasun kultura 3. lerroa Sorkuntzari laguntza 4. lerroa Kultur Industria eta Enplegua 5,lerroa Laguntza berrikuntza eta lehiakor. 6. Lerroa Finantziazio iturri berriak 7. Lerroa Kanpo proiekzioa L1.T2. Kulturklub L1.T3. Irakurzalet. bultzatzeko Plana. L1.T4. Kultura Sarbideari buruzko Euskal Legea. L1.T5. Kulturklik L2.TE4. Kultur zerbitzu guztiak kulturaren alor guztietan euskaraz eskaintzea bermatzea L3.T3. Sormen-fabrikak L3.TE4. Kulturaren esparru guztietan euskarazko edukiak bultzatzea L4.T1. Sektoreen antolamendua indartzea elkarteei lagunduz L4.T3 Kultura Bonua L5.T1. Sektore mailako laguntza-sistema eguneratzea L5.T3. Funts historiko eta biziaren digitalizazio plan orokorra. L5.T4. Kulturaren egokitzapen teknologikoa bultzatzea L5.T6. Euskal marko estatistikoa garatzea L6.T2. Kultura Kreditua L7.T7. Euskal kanpo sektore proiekzio kulturalaren mapeoa L7.T8. SPRI eta internazionalizazioa euskal enpresa kulturalak
6
2012KO PROIEKTU ESTRATEGIKO SEKTORIALAK
A eta B AV AU D L M MS P T L5.S1.A (Badator II) L5.S2.A. Sektoreen Formakun-tza L2.S19.B Ikasketa bizitzan zehar L5.S22.B Irakurmena publikoa-ren mapa tresnak L5.S23.B Koordina-zioa, zerbitzuak L5.S4.AV Politika kulturalen eremuen jardunal-diak L2.S1.AU Zinea euskaraz erakustea eta banatzea sustatu L2.S2.AU . Zineak kontserbatu hiri-ingurune guzt. L2.S3.AU Zinemira L4.S8.AU. Eboluzioaren analisia sektore-aren politikak L5.S21.AU Ikusentzunezko eta teknolog. enpresen mapeoa L5.S22.AU Sekto-rearen formak. L3.S2.D Baliabide-zentroak sortu, dantza-rako oinarrizko errefe-rente gisa. L3.S4.D Sorkuntza eta ekoizpen proiektuak sendotzeko bideak ireki L4.S3.D Dantza Bultzatuz L5.S11.D Dantza eta eszena tradiz. dokumentazioa kudeatzeko sistema bat sortu L2.S20.L Liburutegie-tan literatura-ren analisia L5.S12.L Euskal liburuaren merkatua-ren hausnarke-ta estrate-giakoa L5.S13.M Museoen sarean hedatu eta garatu L5.S15.M ENSIME Museoen sarea L5.S14.M Industria museoa eta industria museoen sarea L2.S21.MS Kulturklik uztardura L4.S5.MS Musika Bultzatuz L4.S11.MS Zirkuituen balorazioaeta posibilitateen analisia (zirkuituak) L5.S17.MS Ekimenen koordinazio zentrua L5.S24.MS Euskadiko Soinuak Erakundea L2.S14.P Difusio plana eta balorean ipintzea L5.S19.P. Ondare etno-grafikoa L6.S5.P Iturri finantza-tzaileen iturriak L2.S15.T Berrizen-datu pertsonala… L4.S6.T. Antzerkia Bultzatuz L4.S26.T. Ereduaren analisia eta antzerki banaketa+Zirkuituak 6
7
2012KO URTARRILETIK EKAINERA EGINDAKO LAN-PROZESUA AZTERTZEA
Eratutako talde-kopurua Egindako bilera-kopurua Parte hartzaileak 5 (Sortzea-Sortze-fabrikak; Digitalizazioa, nazioartekotzea; Zeharkakoak – Berdintas., kultura artekotasuna eta gazteria). Sortzea: bilera 1 Nazioartekotzea: 1 Zeharkakoak: 2 Sortzea: 7 Nazioartekotzea: 7 Zeharkakoak: 5 Zeharkako talde eragileak 10 (Artxiboak; Ikusizko Arteak; Ikus-Entzunezkoak; Liburutegiak, Dantza; Literatura; Museoak; Musika; Ondarea eta Antzerkia) Artxiboak: 1 Liburutegiak: 1 Dantza: 1 Literatura: 1 Museoak: 1 Musika: 1 Antzerkia: 1 Artxiboak: 5 Liburutegiak: 5 Dantza: 9 Literatura: 6 Museoak: 4 Musika: 4 Antzerkia: 10 Sektoreko talde eragileak Erakunde arteko talde teknikoa 1 Erakunde arteko Batzordea 1 1 9
8
2012KO URTARRILETIK EKAINERA EGINDAKO LAN-PROZESUA AZTERTZEA
KOMUNIKAZIOA PROIEKTU ESTRATEGIKOEN AURRERAPEN ETA GARAPENARI BURUZKO TXOSTENA On line egin diren bilerak eta lan-prozesuez gain, beste tresna bat aktibatu da: proiektu estrategikoen aurrerapen- eta garapen-txostenak. Horien helburua da KHK-n inplikatutako eragile guztiei aldian aldiro informatzea, 2012rako estrategikotzat definitutako proiektuen garapenari buruz. Gaur arte, hiru jarraipen-txosten egin dira (otsailean, martxoan eta maiatzean) eta hauei bidali zaizkie: Kulturaren Euskal Kontseilua osatzen dutenak, zeharkako talde eta talde sektorialak osatzen dituztenak eta kultura-eragileak, oro har.
9
II. Zeharkako lerro eta sektoreen planteamendu estrategikoa
1
10
L1. PARTAIDETZAKO KULTURA
Oinarria: kulturarako sarbidea bermatzea (L1.T4.) Erakundearteko gogoeta, kulturarako sarbidea bermatzeari buruz eta kulturaren euskal sistema sortzeari eta arautzeari buruz Kulturgintzan herritarren parte hartzea handitzeari begira (L1.T2. eta L1.T5.) Arte-adierazpenetan kultur jarduerei buruzko informazioa zabaltzea Kultur produktu eta zerbitzuen kontsumoa sustatzea Planteamendu estrategikoa
11
L2. HURBILTASUNEZKO KULTURA
Planteamendu estrategikoa Euskara kultur zerbitzu guztietan (L2.TE.4.) Konpromisoa euskararekin eta euskararen presentziarekin eta erabilerarekin, kultur zerbitzu guztietan
12
L3. SORMENA BULTZATU Sormen Lantegiak (L3.T3.)
Sorkuntza-lana bultzatzea Sormen Lantegien programaren bidez Euskara kultur sorkuntzan (L3.TE4.) Euskara kultur arlo guztietan sustatzearen aldeko apustua, kultur edukiak sortzeko eremuetan barne Planteamendu estrategikoa
13
L4. KULTUR INDUSTRIA ETA ENPLEGUA
Sektorearen egituraketa indartzea (L4.T1.) Sektoreko elkarteei diru-laguntza zuzenak emateko ekintzak, sektorearen egituraketa indartzeko Produktu eta zerbitzuen kontsumoa (L4.T3.) Herritarren kultur produktu eta zerbitzuen kontsumoa areagotzea, industria kulturalaren jarduera bultzatzeko Planteamendu estrategikoa
14
L5. BERRIKUNTZA ETA LEHIAKORTASUNA BULTZATZEA
Sektore mailako laguntza-sistema eguneratzea (L5.T1.) Sektore mailako laguntza-sistemak aztertzea eta, behar bada, birformulatzea, balio-katean duten eragina hobetzeko Kulturaren egokitze teknologikoa (L5.T4.) Kultur sektoreak teknologia aldetik egokitzeko ekintza, proiektu berritzaileak bultzatuz Kultur sektorearen gaineko jakintza (L5.T6.) Kulturaren Euskal Behatokiak sorturiko azterlanak eta jakintza hedatzea Planteamendu estrategikoa
15
L6. FINANTZABIDE BERRIAK
Kultur industriak finantzatzeko eredu berri baten bila (L6.T2.) Kultur industrien beharrizanak (diruzaintza, inbertsioa eta inbertsio produktiboa) berme-funts baten bidez finantzatzea, abalak sortzeko; lankidetza publiko-pribatua (Eusko Jaurlaritza, elkarren bermerako sozietateak eta kreditu-entitateak) Planteamendu estrategikoa
16
L7. KANPO-PROIEKZIOA Kanpo-proiekziorako baliabideak (L7.T7.)
Euskal kulturaren, industriaren eta sorkuntzaren kanpo-proiekzioari begira bideratzen diren baliabideen gaineko informazioaren antolamendu orokorra SPRIrekiko harremana eta lankidetza bultzatzea (L7.T8.) SPRIren, euskal sortzaileen eta kultur enpresen arteko harremana eta balizko lankidetza sortzeko bidean aurrera egitea Planteamendu estrategikoa
17
ARTXIBOAK Digitalizazioa eta eskuragarritasuna (L5.S1.A.)
Euskadiko Artxiboen Sarea inguru digitalean atari komun baten bidez digitalizatzearen aldeko apustua Irudi digitala txertatzea Herritarrentzat eskuragarri Euskadiko Artxiboen Sarearen irizpideak koordinatzea eta normalizatzea Legedia Aurrera egitea legegintzaren arloan: Artxiboen Legea Sektorearentzako prestakuntza (L5.S2.A.) Aurrera egitea artxiboen eremuan prestakuntzaren plangintzan Planteamiento estrategikoa
18
LIBURUTEGIAK Digitalizazioa eta eskuragarritasuna (L5.T3.)
Euskal Liburutegi Digitala Eskubiderik gabeko funts publiko eta pribatuak herritarrei hurbiltzea, batez ere tokiko funtsak Erakunde eta instituzioen eskubiderik gabeko funts libreak arian-arian txertatzea Irakurketa (L1.T3.) eta liburutegiak, erreferentziako gune (L2.S19.B., L5.S22.B. eta L5.S23.B.) Irakurketa, aurrerabide sozialaren bultzatzaile Liburutegiak, garapen sozial eta komunitariorako erreferentziagune: liburutegi arteko zerbitzuak koordinatzea, irakurketa publikorako tresna, eta liburutegi zerbitzu berriak Planteamiento estrategikoa
19
IKUSIZKO ARTEAK Kultur politiken ereduak, ikusizko arteen eremuan (L5.S4.AV.) Aurrera egitea kultur politiken ereduen gaineko gogoetan, ikusizko arteen eremuan, aurretik landutako azterketa-esparrutik abiatuta Planteamiento estrategikoa
20
IKUS-ENTZUNEZKOAK Euskarazko zinema sustatzea (L2.S1.AU.)
Euskarazko ikus-entzunezko ekoizpenak bultzatzea, ekoizpen-kate osoa kontuan hartuta Euskal zinemaren presentzia eta proiekzioa (L2.S23.AU.) Donostiako Zinemaldian euskal zinemagintzaren presentzia bultzatzea Hirietako zinema-aretoak kontserbatzea (L2.S2.AU.) Arreta jarri hirietako zinema-aretoei, bai eta beroiek ingurune digitalera egokitzeko lanari ere, eta, ekintza osatzeko, Europako Batasuneko edo Iberoamerikako ikus-entzunezko ekoizpenak ematea Sektorearen industria sarea (L4.S8.AU., L5.S21.AU. eta L5.S22.AU.) Sektorearen egoera zehatz-mehatz zein den jakiteko eta merkatuaren baldintza berrietara egokitzeko zer behar dauden (prestakuntza alorreko beharrak, produktu berriak eta abar) ezagutzeko ekintzak Planteamendu estrategikoa
21
DANTZA Programazioa indartzea (L4.S3.D.)
Dantzaren programazioa indartzeko apustua, ikuspegi osagarri batez, egungo ekonomia krisiaren egoeran Jakintza eta sektoreari begira dauden baliabideen aukerak hobetzea (L3.S2.D. eta L3.S4.D.) Dantzarako baliabide-zentroen mapa eta baliabideak eguneratzea, haien eragkinkortasuna eta sektoreko agenteenganako arreta hobetzeko Dantza tradizionala: funtsak biltzea eta gordetzea (L5.S11.D.) Lehentasuna ematea dantza tradizionalaren alorreko funtsak eta desagertzear dauden beste diziplinetako funtsak biltzeari eta gordetzeari, eta haiek digitalizatzea Planteamendu estrategikoa
22
LITERATURA Euskarazko literatura, liburutegi publikoetan (L2.S20.L.)
Euskarazko literaturak liburutegi publikoetan duen presentzia eta haren mailegua aztertzea Liburuaren eta literaturaren industria (L5.S12.L.) Aurrera egitea liburuaren merkatuaren gaineko gogoeta estrategikoan, batez ere digitalizazioak ekarri dituen erronka berriei erreparatuta Planteamendu estrategikoa
23
MUSEOAK Museoetako funtsak inbentariatzea eta digitalizatzea (L5.S13.M.) Museoetako funtsak digitalizatzea, eta katalogo kolektibo eskuragarrietan sartzea Euskadiko museoen sare-lana bultzatzea (L5.S15.M.) Museoen Erregistrotik informazioa batera ustiatzea, eta Euskadiko Museoen Mapa sortzea Lanaren memoria (L5.S14.M.) Lan-kultura ezagutzeko zentro bat sortzea Planteamendu estrategikoa
24
MUSIKA Herri-musikaren programazioa indartzea eta ikusaraztea (L2.S21.MS. eta L4.S5.MS.) Zuzeneko musika bultzatzea, aretoekin elkarlanean, krisi ekonomikoari arreta berezia jarriz Sektorearen elkartegintza (L5.S17.MS. eta L5.S24.MS.) Eusko Jaurlaritzaren akuilu-lana sektoreko elkartegintzarako ekimenetan, haren antolamendua, sustapena eta eragina areagotzeko Planteamendu estrategikoa
25
ONDAREA Gizartea ondareaz sentsibilizatzea (L2.S14.P.)
Gizartea ondareaz sentsibilizatzeko apustua, haren balioa ezagutaraziz, bai publiko orokorrei begira bai espezifikoei begira (haurrak eta abar) Ondare materiagabea txertatzea (L5.S19.P.) Ondare materiagabea formalki txertatzea, Euskadin duen adierazpideak aztertuz Kultur proiektuak finantzatzea (L6.S5.P.) Aurrera egitea kultur proiektuak garatzeko baliabideak sortzeko iturriak identifikatzeko lanean, sektorearteko ikuspegi batetik Planteamendu estrategikoa
26
ANTZERKIA SAREA, erakundearteko elkarlana (L2.S15.T.)
SAREAren azterketa eta gogoeta estrategikoa bultzatzea, haren funtzionamendua eta eragin globala hobetzeko Ekoizpena eta programazioa indartzea (L4.S6.T.) Antzerkiaren ekoizpena eta programazioa indartzeko eta zirkuituak kontserbatzeko edo berriak (kalea, zirkuitu hitzartuak eta abar) sortzeko ekintza positiboa, kontsumoa eta eskari-maila handitzeko, krisi ekonomikoa kontuan hartuta Antzerkia ekoizteko eta banatzeko eredua birpentsatzea (L4.S26.T.) Laguntza ematea antzerkia ekoizteko eta banatzeko egungo ereduaren gainean sektoreak eta instituzioek egiten duten gogoetari, Planteamendu estrategikoa
27
III. 2012ko zeharkako proiektu estrategikoak: aurrerabide-txostena
28
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L1.T2. Kulturklik Azalpena Hasieran K txartela izenarekin ezagutzen zen baina proiektua birformulatu egin zen 2011n eta Kulturtick izena hartu zuen, eta leihatila bakarrarekin lotu zen. Egitasmoaren helburua aldez aurretik ordaindutako kultura-txartel bat sortzea da, kultur produktu eta ikuskizunak erabiltzea eta kontsumitzea sustatzeko, eta kultura- kontsumorako atari bat sortzeko, bai zuzeneko ikuskizunetarako bai kultur produktuen salmentarako. Emandako pausoak, eta hurrengoak Kultur Klub Euskadi, S.L. elkartea sortu zen urte hasieran, kideak hurrengoak dira: Zineuskadi elkartea, Club Catalá de Cultura S.L., EITB, Eskena, Kultura Live eta Last Tour Internacional. Halaber, egitasmoaren gerentzia / koordinazioa kontratatu zen, eta profil teknikoak (Arte Eszenikoen Zuzendaritza, Musika Zuzendaritza, Zinemaren eta Museoen arloa, Kontabilitate profila, etab.) hautatzeko eta kontratatzeko prozesuak hasi dira. Negozio-plana lantze eta egiaztatze prozesuan dago, eta irailerako jendeak txartela eskuratu ahal izatea espero da. Kultura Bonutik Kulturtick-era iragatea aurreikusi da halaber; ondorioz, bonua eskuratuz gero txartela erosi ahalko litzateke (jatorrizko prezioa 40 €-koa eta Kultura Bonuarekin 25 €). Emaitzak Elkartea eratuta eta abian jarrita. Negozio-plana. Proiektua merkaturatzeko oinarriak. 2
29
L1.Z3. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IRAKURKETA PLANA
Azalpena Herritarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko plan estrategiko bat egitea. Jatorrizko asmoa KEPetik dator, irakurzaletasuna sustatzeko estrategiak garatzeko bide gisa ulertuta. Egitasmo horri Legebiltzarreko agindua batu zitzaion, eta azkenean, Kultura Sailak Irakurzaletasuna Sustatzeko Plan bat egitea erabaki zuen. Emandako pausoak, eta hurrengoak Plana 2010 eta 2011 bitartean prestatu zen, eta gara litezkeen 27 proiektu pilotuen hasierako diseinua jasotzen du. 2012ko apirilaren 18an Euskal Legebiltzarreko Kultura, Gazteria eta Kirol Batzordeari aurkeztu zitzaion eta onartu egin zuen. Planaren irudia diseinu fasean dago orain. Gainera, hurrengo 10 proiektu pilotu hauek onartu dira 2012rako eta jarri dira abian: Irakurketa elkarteei laguntzeko zerbitzu bat sortzea XXI. menderako EAEko liburuzaintza zerbitzuei buruzko azterketa Irakurketa Publikoaren Mapa eguneratzeko eta hobetzeko erreminta bat garatzea sarean Udal liburutegi publikoetako herri funtsak digitalizatzea Argitalpenak (irakurtzeko gidak) paperean eta digitalean Autoebaluazio erreminta bat ezartzea eskoletako liburutegietan Lankidetzarako aditu talde bat eratzea Alfabetatze digitalerako kanpaina, pantaila irakurle diren familiei zuzenduta Enpresetan irakurketa bultzatzeko kanpainak Txartel Bakarra EAEko liburutegi publikoetan Liburutegi zerbitzuak osasun-zentroetan Emaitzak Plana onartuta eta 2012rako abian jarrita. 3
30
L1.Z4. KULTURA SARBIDERAKO EUSKAL LEGEA
Azalpena Lege-proposamen bat prestatzea, herritar guztiei kulturarako sarbidea ahalbidetuko dien esparru kontzeptuala finkatuko duena, eta horri buruzko eztabaida. Oinarrizko planteamendua lege bat aurkeztea eta garatzea da, herritarrei kulturarako sarbidea errazteko esparru juridiko orokor gisa funtzionatuko duena. Testuinguru horretan, Sailaren lehen helburuetako bat erakunde arteko hausnarketa zabaltzea da, tankera horretako lege baten bideragarritasun potentzialari buruz, eta, orokorrean, kulturarako sarbide-eskubideari buruz. Gai hau Erakunde Arteko Batzordera eramatea planteatzen da, legearen bideragarritasuna baloratzen jarraitzeko asmoz, betiere jakinik mota honetako testu batek erakunde arteko adostasun eta planteamendu komun egiazko batetik abiatuta soilik lukeela zentzua. Emandako pausoak, eta hurrengoak Zirriborro modura landutako lege-aurreproiektua –Kultura sarbiderako Euskal Legearen oinarrizko lehen zirriborroa– erakunde arteko talde tekniko berezira eraman zen eztabaidatzera urtearen hasieran. Hausnarketa 1 tituluaren inguruan («Legearen xedeaz, printzioez eta helburuez»), egin da. Erakunde arteko talde teknikoaren eztabaidatik sortutako testua eta emaitzak edo aurrerapenak, ekainean egindako Erakunde Arteko Batzordera eraman ziren. Emaitzak Orain arte landutako dokumentazioa Erakunde arteko Batzordeari eta Kulturaren Euskal Kontseiluari helaraztea. 4
31
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L1.Z5. KULTURKLIK Azalpena Esparru digitalean gune elkarreragile bat sortzea, EAEn gauzatzen den jarduera kultural osorako sarbidea ahalbidetuko duena, hala nola sortzen diren kultura-eduki guztietarako informazioa. Emandako pausoak, eta hurrengoak Proiektua abian da 2009tik eta lehen bi urteetako helburuak esparrua sortzea, eragingarri bihurtzea eta etengabe elikatzea izan dira. Hari eginiko bisitei, ikustaldiei, eta abarri buruzko lehen azterketek erakutsi dute erreminta hedagarri eta baliagarria dela herriko kultur eragile askorentzat eta, oro har, herritar guztientzat ( erabiltzaile berri 2011n). 2011ko amaieratik 2012ra barne-prozesu tekniko bat eta kanpoko prozesu parte-hartzaile bat gauzatu dira, atariaren potentzialtasun berriak garatzeko hausnarketara eta haren egitura eta diseinuan egin daitezkeen aldaketak definitzera zuzendua. Egun, erabakitako aldaketa guztiak –atariaren diseinua, edukiak, eragingarri bihurtzeko era– jasotzen dituen garapen informatikoan ari dira lanean. Emaitzak Ataria abian da 2009tik eta pixkanaka hazten ari da, bai erabiltzaileen aldetik, bai iraulitako edukien aldetik, baita erabiltzeko aplikazioei dagokienez ere. 5
32
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L2.Z4. KULTURA EREMUKO ZERBITZU GUZTIAK EUSKARAZ ERE EMANGO DIRELA BERMATZEA, ETA L3.Z4. KULTURA EREMU GUZTIETAN EUSKARAZKO EDUKIAK SUSTATZEA Azalpena Kultura-eremu guztietan euskarazko zerbitzuak bultzatuko eta sustatuko dituzten ekintzak garatzea. Emandako pausoak, eta hurrengoak Gauzatu beharreko jarduera ildo orokorrak eta espezifikoak zehaztu dira planteamendu estrategikoaren esparruan eta haiek denbora-lehentasunari begira lau mailatan ezartzea erabaki da: lehentasun handia, ertain-handia, ertaina eta epe luzekoa. Kulturgintza Euskarazko kultur kontsumoa sustatzea Kultura euskaraz sortzea bultzatzeko neurriak garatzea Euskarazko ekoizpen-zirkuituak antolatzea Euskarazko kultur produktuen behar bezalako zabalpena egitea Kultura-industriaren arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea Kultura-sektore berrietan euskararen presentzia bermatzea eta sendotzea Liburugintza Irakurzaletasuna bultzatzea Marketina eta merkatu berrietarako bidea antolatzea Euskarazko liburuen inguruko politika bateratua lantzea administrazio-lurralde eta -sail ezberdinetan 6
33
L3.Z3. SORKUNTZA LANTEGIAK
Azalpena Sorkuntza Lantegiak, arte-diziplina ezberdinetan entseatzeko eta sortzeko guneak, abian jartzea EAEko hiru lurralde historikoetan. Sailarentzat proiekzio estrategiko handienetarikoa duen proiektu-traktoreetako bat da. Emandako pausoak, eta hurrengoak 2011n eta 2012an hurrengo jarduera-ildoak garatu dira eta/edo ari dira garatzen: Sorkuntza bultzatzeko ildoa Diru-laguntza emateko agindua argitaratzea 2011n eta 2012an; horren barruan lau diru-laguntza ildo bildu dira: Sorgune, Ikertu, Arragoa eta Agertu Diru-laguntza agindua berrikustea Sorkuntza Lantegien azalpen kontzeptuala Sorkuntzaren inguruko eragileak (norbanakoak eta/edo kolektiboak) eta guneak jasotzen dituen mapa-txostena Sorkuntza Lantegiak direlakoen 2. jardunaldia antolatzea, eta 2012an 3. jardunaldia prestatzea Karraskan, Sormenezko esperientzien sarea, eratzea. Koordinazio eta Informazio Bulegoa, sareari eta gainerako eragileei eta guneei zerbitzua ematen diena. Bulegoaren funtsezko elementuen definizioaren inguruko lana Talentu helduaren mapaketa Babesletza eta mezenasgoa 7
34
L3.Z3. SORKUNTZA LANTEGIAK
Emaitzak an garatutako programa: Diru-laguntza lerroa jarrita, eta Sorkuntza Lantegiak egitasmoak an abian eta garatuta Definizio kontzeptuala adostuta eta mugarrituta Eragileen mapa-txostena 1. eta 2. jardunaldiak burututa Sormenezko esperientzien sarea eratuta Koordinazio eta Informazio Bulegoa 8
35
L4.Z1. SEKTOREEN EGITURAKETA INDARTZEA, ELKARTEEI LAGUNDUTA
Azalpena Elkarteak eta beren sektoreko jarduerak garatzea ahalbidetuko duten laguntza neurriak sortzea. Emandako pausoak, eta hurrengoak Honako ekintza hauek garatu dira 2011n: Diru-laguntza izendunetara aurkezten diren proiektu guztientzat azterketako eredu-fitxa bat diseinatzea eta abian jartzea, emandako eta jasotako informazioa bateratzeko, eta, azken batean, proiektu ezberdinak gutxieneko parametro komun batzuekin alderatzeko. Eredu-fitxa elkarteei aurkeztea Eredu-fitxaren bilketa, elkarteek hura bete ondoren, 2011ko justifikazioan. Emaitzak 2012rako emaitzen azterketa eta horien ondorengo irizpide zuzentzaileen aplikazioa zegoen aurreikusita. Kultura Sailak, ordea, krisiaren testuingurua kontuan hartua, egokiago ikusi du diru-laguntza izendunen planteamendu orokorrarekin jarraitzea, irizpide zuzentzaileak aplikatzera iritsi gabe, diru-laguntzetara aurkezten diren eta haiek jasotzen dituzten elkarteek eragin ekonomiko negatiboak izateko arriskua gutxitzeko asmoz. 9
36
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.Z3. KULTURA BONUA Azalpena Kultur kontsumoari balio-kate osoan laguntzeko urteko neurriak hartzea. Arte- eta kultura-ekoizpenaren merkatua dinamizatzea, kultur produktu horien kontsumoa eguberri-kanpainan sustatuta. Emandako pausoak, eta hurrengoak Aurreko urteetan bezala, Kultura Bonuaren kanpaina egin da ko Eguberrietan, ondoren zehazten den oinarrizko prozedurari jarraituta: Finantza-erakundea hautatzeko lehiaketa Saltokiak atxikitzeko deialdia onartzen duen agindua argitaratzea Saltokiak atxikitzea Hedatze kanpaina Salmentan jartzea Emaitzak aztertzea ko Eguberrietan aurreko urteetan bezala aurreikusita dago kanpaina egitea, Kulturtick txartelerako bidean azken edizio gisa. Une jakin batzuetarako bonuak zabaltzea ere aurreikusten da, edota urteko une jakin batzuetarako kontsumoa sustatzeko kanpaina bereziak. Emaitzak bonu salduta 2011n. 379 saltoki atxikita, aurreko edizioan baino % 3,6 gehiago. 10
37
L5.Z1. SEKTORE MAILAKO LAGUNTZA SISTEMAK EGUNERATZEA
Azalpena Sektoreko laguntza-sistemak berrikustea eta eguneratzea, prestakuntza berriak eta teknologia berrietako aplikazioak (ikusizko arteak, dantza, antzerkia, literatura/argitalpena, musika...) sustatzea bereziki sartuta. Sektoreko laguntza- sistemak berrikusteko eta aztertzeko ikerketa (ikusizko arteak, dantza eta musikarentzako sektoreko azterketa globala). Egitasmoarekin lortu nahi diren helburuak, zehazki, hurrengoak dira: Egungo laguntza-sistemak aztertzea eta ebaluatzea Hobekuntzak proposatzea eta sistemak helburuen arabera antolatzea Laguntzak ematerakoan objektibazioa areagotuko duen aplikatzaile bat eratzea Aplikatzailea sektore bakoitzaren beharretara egokitzea 11
38
L5.Z1. SEKTORE MAILAKO LAGUNTZA SISTEMAK EGUNERATZEA
Emandako pausoak, eta hurrengoak Sormen- eta ekoizpen-sektoreentzako diru-laguntzak eta laguntzak ematea zehazten duen sistema sakon aztertzen ari dira, emaitzak balioetsiz eta gabeziak hautemanez hobetze-proposamen bat egiteko. Ebaluazioa eta gero, mekanismo bat garatuko da, ahalik eta laguntza nahiz diru-laguntza gehien sistematizatzea ahalbidetuko duena, maila orokor eta sektorialean garatzen ziharduketen kultur politiken helburuekin bat etor dadin. Behin eredua sisteman txertatuta, sormen- edo ekoizpen-sektore batzuei aplikatu zaie, ager daitezkeen emaitzak eta gorabeherak ikusita haren egokitasuna baloratzeko. Emaitzak Espero diren emaitzak: Laguntza-sistemak aztertuta eta ebaluatuta, hobetzeko proposamenei eta sistematizazioari begira Laguntzak emateko sistemarentzako aplikatzailea Aplicativo para el sistema de concesión de las ayudas 12
39
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L5.Z3. LIBURUKLIK FUNTS HISTORIKOA ETA BIZIA DIGITALIZATZEKO PLAN INTEGRALA- EUSKAL LIBURUTEGI DIGITALA Azalpena Liburuklik –Euskal Liburutegi Digitala– diseinatzea, abian jartzea, etengabe elikatzea eta mantentzea, funts historikoa eta funts bizia digitalizatzeko plan orokorraren harira. Emandako pausoak, eta hurrengoak Ataria 2011n jarri zen abian, eta berau hobetzeko jardunak egin dira urte horren amaiera eta 2012 bitartean. Zentzu horretan, hurrengo elementuak aipatu behar dira: Datak hobeto bistaratzea Liburuklik-en parte hartzen duten erakundeetarako esteka Sarearen integrazioa Europeana plataforman. Funts berriak Hispana-n bilduta agertzen dira. Liburutegia funtsen pixkanakako iraulketen bitartez doa osatzen, horien jabe diren entitate eta erakundeekin adostutako hitzarmenen zioz. Gainera, hurrengo jarduera-ildoak lantzen ari da: Dokumentazio interesgarria izan dezaketen esparru berriak bilatzea Bilerak Google-rekin, funtsak Google Books-en sartzeko. Edukien sindikatzea eta informazioa Euskadiko Liburutegi Digitala baloratzea biltegi digitalaren egoitza gisa Emaitzak Liburuklik Euskal Liburutegi Digitala. Parte hartzen duten erakunde eta entitateak: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Legebiltzarra, Eibarko San Juan Martin Liburutegia, Irungo Ikust-Alaia Liburutegia, Loiolako Santutegia 13
40
L5.Z4. KULTURAKO EGOKITZAPEN TEKNOLOGIKOA SUSTATZEA
Azalpena Kulturako industria-sektorean egokitzapen teknologikoa laguntzeko neurriak abian jartzea. Kultura 2.0 laguntza-lerroaren inguruan zehazten da proiektua. 2010ean ezarri zen eta bigarren edizio bat izan da 2011n, SPRIrekin batera zinema-aretoei laguntzak ematera zuzendutako prozesu batekin, gune horietako ekipamendu teknikoak berritzeko eta ingurune digitalera egokitzeko. Emandako pausoak, eta hurrengoak 2011n prozesu bat gauzatu zen, laguntza-lerroa 2012an berriz ateratzeko komenigarritasuna aztertzeko. Kultura Sailak 2012an lerroak ez ateratzeko erabakia hartu du, aurreko deialdietan diruz lagundutako proiektuak aztertu eta eskura dituen baliabide ekonomikoak baloratu eta gero. 14
41
L5.Z6. KULTURAREN EUSKAL ESPARRU ESTATISTIKOA GARATZEA ETA HEDATZEA
Azalpena Kulturaren Euskal Behatokian gauzatzen diren lanak hobeto ezagutzea eragingo duen zabaltze- eta komunikatze-plana egitea. Emandako pausoak, eta hurrengoak 2011n prozedura bat ezarri zen, Kulturaren Euskal Behatokian gauzatutako lan guztiak hedatu eta komunikatzeko: lehendabizi, sortzen diren azterlanak KEBren webgunean eta Kulturklik-en esekitzea erabaki da. Horrez gain, bi komunikazio bide zehazten dira erakundeen arteko lankidetzan gauzatu diren azterlan horientzat guztientzat: a) Eragiketa gisa definitutako azterlanen jendaurreko aurkezpena, eta b) Sektoretako azterlanak hedatzea Kulturklik-eko datu-basearen bitartez. 2011n ezarritako prozedura eta hedatze-plana 2012an egikaritzen jarraituko da. El procedimiento y plan de difusión establecido en 2011 sigue ejecutándose en 2012. Emaitzak Kulturaren Euskal Behatokiak garatutako lanak hedatzeko eta jakinarazteko plana diseinatuta eta abian. 15
42
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L6.Z2. KULTURA KREDITUA Azalpena Euskal kultura-industriak finantzatzeko eredu berri bat sortzeko operatiba. Enpresei zuzendutako finantzaketa-programa gisa, bere jarduera nagusia hurrengo sektoreetarako izanik: liburua, musika, galeriak, arte eszenikoak, bideojokoak eta multimedia. Eredu berria hiru behar mota finantzatzera zuzenduta dago: A) Diruzaintza: Kultura-enpresen likidezia beharrak Negozio-jardunak zabaltzea, lehiakorragoak izateko prozesu teknologikoak eta/edo ekipamenduak, enpresa-kontzentrazioa, aktibo immaterialak, eta ikerketa, garapen eta berrikuntza prozesuak. Eta C) Ekoizpenera zuzendutako inbertsioa: kultur ekoizpenaren kostuak finantzatzeko. Eredua fondo batean euskarritzen da, kultura-enpresen mailegu-operazioetako bermearen % 50 finantzatuko duena, Eusko Jaurlaritzak Elkarrekiko Berme Sozietateekin adostutako hitzarmen bat medio. Emandako pausoak, eta hurrengoak Egitasmoa abian da, aplikatzeko balizko eredu bat ere bada, eta bilerak izan dira Jaurlaritzako Ekonomia Sailarekin eta banku-erakundeekin, bere balizko aplikazioa baloratzeko. Orain arte ez da zehaztu programa jendarteratzerakoan lortutako emaitzen maila. 16
43
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L7.Z7. EUSKAL KULTURA SEKTOREA KANPORA ATERATZEKO BALIABIDEEN MAPAKETA OROKORRA Azalpena Egun diren baliabideen mapaketa bat egitea, euskal kultura-sektoreak kanpora egin dezan. Euskal kultura sortzaileek, enpresek zein eragileek beren jarduerak eta lanak kanpora ateratzeko eta nazioartekotzeko azaltzen dituzten beharrak hautematea. Euskal kultur enpresa eta eragileentzat gaur egun interesgarrienak litzaizkiekeen kanpoko merkatuak identifikatzea. Kanpora ateratzeko eta nazioartekotzeko dauden baliabideak identifikatzea, hautemandako beharren eta gakoen arabera. Emandako pausoak, eta hurrengoak Proiektua garatzen da. Kultur eragileekin (sortzaileekin eta enpresekin) egin beharreko lehen kontsulta-fasea burutu da, beharren, esperientzien, merkatuen eta baliabide premien lehen identifikazioa egiteko, eta nazioartekotzeko taldearekin emaitzak egiaztatzeko. Hurrengo faseak, uda amaitu baino lehen gauzatu beharrekoak, baliabideak sortzen dituztenekin egin beharreko elkarrizketak eta baliabide premiei buruzko azterketa dira. Las próximas fases, a desarrollar antes de finalizar el verano, las entrevistas con las fuentes generadoras de recursos y el análisis relacional de necesidades con recursos. Emaitzak Baliabideen direktorio bat da espero den emaitza, euskal kultura-sektorea kanporatzeko erabilerraza eta eguneratzeko erraza; 2012ko udazkenerako egongo da. 17
44
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L7.Z8. SPRI-REKIN LANKIDETZA ETA EZAGUTZE LERROAK BILATZEA, KULTURA ENPRESAK NAZIOARTEKOTZEARI DAGOKIONEZ Azalpena SPRIrekin lankidetza- eta ezagutze-lerroak bilatzea EAEko kultura-enpresak nazioartera atera daitezen sustatzeko. Emandako pausoak, eta hurrengoak Egitasmoa hurrengo ekintzetan zehazten da: Etxepare Institututik SPRIrekin erakunde-harremanak izatea, egitasmoa garatzeko aukerak ezagutze aldera. SPRIrekin batera nazioartekotzeari buruzko jardunaldi bat antolatzea kultur enpresentzat. SPRIko eragileek kanpoko bulegoetakoekin izaten dituzten bileretako batez baliatzea kultur enpresen eskakizunak ezagutaraztera emateko. Maiatzean bilera bat egin zen SPRI, Etxepare Institutua eta Kultura Sailaren artean proiektuari buruz hitz egiteko; kultur eragileekin informazioa emateko jardunaldi bat antolatzeko interesa aztertzekotan geratu dira. Emaitzak Baliabideen mapaketa gauzatu ondoren eragileekin informazioa emateko jardunaldi bat egitea aztertzen ari dira. 18
45
Emandako urratsak eta eman beharrekoak
GENEROAREN ERAGINA AZTERTZEA: KHK-KO PROGRAMEN KULTURARTEKOA ETA BELAUNALDIARTEKOA Emandako urratsak eta eman beharrekoak Lan-taldeak bi bilera izan aurretik, zein proiektutan lan egingo duten aukeratu dute. Lehenengoan, kultura-praktika eta –ohiturei buruzko diagnosi kuantitatiboaren inguruan lan egin da, laguntza teknikoak egina; eta egiteko prozesuan dago behin betiko diagnosia, taldearekin eta taldeak berak egindako ekarpenen eta aldaeren arabera. Bigarrenean, aukeratutako proiektu bakoitzerako lan-ildoak identifikatu dira, genero-ikuspegiak, kulturartekotasuna eta gazteria horietan txertatzeko edo proiektuetako tresnetan identifikatutako joerak indargabetzeko neurriak ezartzeko asmoz. Lan hori taldea osatzen ari da eta, gainera, elkarte, erakunde eta pertsona esanguratsuak identifikatzeko lana egiten ari da, kulturaren arloko proiektuak eta horren eremua, oro har, eta balio-katearen adierazpen guztietan, aztertuko duen focus groups antolatzeko. Emaitzak Emaitzei dagokienez, proiektuetarako lan-ildoen diagnosi kuantitatiboa, identifikazioa eta eragina.
46
GENEROAREN ERAGINA AZTERTZEA: KHK-KO PROGRAMEN KULTURARTEKOA ETA BELAUNALDIARTEKOA
Deskribapena Hauek dira proiektuaren helburuak: Generoaren eragin kuantitatibo eta kualitatiboa ezagutzea, KHK-ko proiektuen laginaren kulturartekoa eta belaunaldiartekoa, Emakunderekin eta Immigrazio eta Gazteria Zuzendaritzekin eta Kultura Saileko Berdintasunerako Unitate Administratiboarekin garatuko den lan-prozesuaren bidez. Zeharkako politiken eskaerak aztertzea, kulturari erreparatuta. Zuzentzeko elementuen proiektu eta definizioetan zeharreko perspektibak sartzeko elementuak ezartzea (zuzentze-ekintzak) Aukeratutako proiektuen lagina hauxe da: L1.T2. Kulturtick L1.T4. Kultura sarbiderako Euskal Legea L1.T5. Kulturklik L3.T3. Sorkuntza fabrikak L4.T3. Kultura Bonoa L2.S19.B. Bizitzan zehar ikastea. Liburutegi zerbitzuak XXI. menderako
47
IV. 2012ko sektoreko proiektu estrategikoak: aurrerabide-txostena
19
48
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. FUNTSEN AGIRITEGI DIGITALIZATUETARA KONTSULTA ETA SARRERA AHALBIDETUKO DUTEN GARAPEN INFORMATIKOAK GAUZATZEA, BADATOR II. DOKUKLIK Azalpena Proiektuaren helburua Euskadiko Agiritegien Sareko funtsak digitalizatzea da, eta Euskal Herriko Agiritegien Sarean den dokumentazio guztia jasoko duen webgune bakar bat diseinatzea, sortzea eta garatzea. Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionalaren ataria dakar gainera, Jaurlaritzaren agiritegi-politikan interesa duten pertsonentzat eta profesionalentzat informazioa duena. Atari hori Euskadiko agiritegi zerbitzuekin lankidetzan garatu nahi dute, haiek baitira atariaren kide naturalak. Emandako pausoak, eta hurrengoak Apirilaren 17an, Euskadiko artxibo publiko eta pribatuen sareak hodei digitalera, internetera, egin zuen jauzi, mota guztietako dokumentazio historikoaren bilatzaile bakar baten bidez; sei milioi agiri-erreferentzia ditu (XIII. mendetik XX. mendera bitartekoak), eta, horiei lotuta, bi milioi eta erdi irudi digital. Atari bakarra da Euskadiko Artxibo publiko zein pribatuen sare osorako. Funtsak digitalizatzen jarraitzea aurreikusten da urte honetan zehar. Emaitzak Euskadiko Artxiboen Sarea inguru digitalean, atari bakar bat, mota guztietako dokumentazio historikoaren bilatzaile gisa. Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionalaren ataria erantsi da. Euskadi da horrelako webgune bat duen Europako herrialde bakarra. agiri-deskripzio ditu, artxibo publiko zein pribatuko 500 inguru funtsetakoak. irudi digital, aipatu funtsetako artxiboei lotutako agirietakoak. 20
49
L5.S2.A PRESTAKUNTZA PLAN OROKOR BAT DISEINATZEA ARTXIBOEN EREMUAN
Azalpena Egitasmoaren helburu orokorra ikerketa bat egitea da, artxiboetako profesionalen trebakuntzarako dagoen eskaria, dauden beharrak eta abian jarri daitezkeen egitasmoak bilduko dituena. Zehazki, egitasmoak hurrengo helburu espezifikoak planteatzen ditu: Egun, EAEn bertan eta kanpoan sektorean eskura den trebakuntza arautua eta arautu gabea ezagutzea, ezaugarritzea eta aztertzea. Gaur egunean eskaintzen den trebakuntzak betetzen ez dituen prestakuntza beharrak ezagutzea eta aztertzea, aldaketa teknologikoetarako beharrezko egokitzapena kontuan hartuta. Sektore honetako jarduera profesionalari dagozkion nitxoak aztertzea (egungo nitxoak eta balizkoak). Trebakuntzarako planteamendu bat egitea, zeinak prestakuntza programa orokor bat definitzeaz gain sektoreko profesionalentzako etengabeko prestakuntza ere azpimarratuko duen. Emandako pausoak, eta hurrengoak Proiektua garatzen da. Dauden eskaintzen eta formazio beharren azterketak egiten ari dira orain; aurreikusita dagoen hurrengo urratsa lehenetsitako beharren mapa bat diseinatzea da, prestakuntza-plana diseinatzeko erabakiak bideratuko dituena. Emaitzak Espero diren emaitzak honako hauek dira: 2013an garatzeko trebakuntza-plana, lehenetsitako prestakuntza beharretan oinarritutakoa 21
50
Garatze-prozesuan dauden sektoreko beste proiektu batzuk
L6.S4.A Dohaintzak, mesenazga eta Kulturako %1a Lehenik, KHKren Idazkaritza Teknikoak agiri bat prestatu zuen 2012aren hasieran, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan irabazi asmorik gabeko erakundeen erregimen fiskala eta mezenasgoarentzako pizgarri fiskalak erregulatzen dituen foru arauen analisi deskriptiboa egiten duena. Artxibo-sektoreko talde eragilea bildu zen martxoaren 20an, eta, beste gai batzuen artean, babesletza eta mezenasgoa arautzen dituzten foru arauen dokumentua aztertu zuten. Azterketa horren ondorioz, jardunaldi informatzaile batzuk egitea planteatu zuten Eusko Jaurlaritzarekin eta foru aldundiekin, honako asmoarekin: sektore ezberdinetako kultur eragileek informazio zabalagoa izatea erregimen fiskal horietarako prozeduretan sartzeari eta arautzeari buruz. 22
51
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. BIZITZAN ZEHARREKO IKASKETA. XXI. MENDERAKO LIBURUTEGI ZERBITZUAK Azalpena Egitasmoa XXI. menderako Liburutegi Zerbitzuak izeneko proiektu pilotuan oinarrituta dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Planaren barruan. Bertan, ikerketa bat egitea planteatu da, batetik, euskal herritarrek liburutegi zerbitzuekiko dituzten igurikipenak zeintzuk diren antzemateko, eta, bestetik, eta profesionalen ikuspegitik, etorkizuneko lan-ildoak argitzeko, XXI. mendeko gizartearen beharretara egokiak liratekeen liburutegi zerbitzuak garatzearren. Emandako pausoak, eta hurrengoak Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa planaren koordinaziorako Idazkaritza Teknikoari esleitu zaio azterlana gauzatzea, eta une honetan garatze-prozesuan da. Emaitzak Ikerketak C.2 helburu estrategikoa, «Liburutegi publikoetako hornidurak, sareko bere egiturak eta IKTetan oinarritutako zerbitzuen prestakuntza» hobetzen, lagunduko du, eta, zehazki, L-22 jardun-lerroa inplementatzen («Liburutegi publikoetako zerbitzuak berriro definitu, herritarrek 2020ra begira dituzten beharren eta igurikipenen arabera»). 23
52
L4.S5.MS. IRAKURKETA PUBLIKOAREN MAPA HOBETZEKO SAREKO ERREMINTA
Azalpena Proiektuaren helburua liburutegien egoeraren azalpena urtero erraz eguneratzen lagunduko duen erreminta bat sortzea da, baita ereduak ezartzea eta plangintza beharrak azaltzea ere. EAEko administrazio-mapatik abiatuta, egoera osoa nahiz udalerri bakoitzarena ikustea ahalbidetuko du, adierazle hauen arabera: tamaina, biztanleak, dituen liburutegi-zerbitzuak, ereduetarako egokitze maila, eta esku hartzeko beharrak. Partiendo de un mapa administrativo de la CAPV, permitirá visualizar la situación de conjunto y la de cada municipio en función de su tamaño poblaciones, los servicios bibliotecarios de que dispone, su nivel de adecuación a los estándares y las necesidades de intervención. Emandako pausoak, eta hurrengoak Ikerketa egitea kontratatu da, eta une honetan garatzen-prozesuan da. Emaitzak Irakurketa Publikoaren Mapa eguneratzeko sareko erreminta hau sortzeak C.2 helburu estrategikoa («Liburutegi publikoetako hornidurak, sareko bere egiturak eta IKTetan oinarritutako zerbitzuen prestakuntza hobetzea») eta C.4 («EAEko udalek irakurketa publikorako zerbitzuekin –liburutegi publikoak duten konpromisoa eta kudeaketa hobetzea») lortzen lagunduko du, eta, zehazki, L-21 jardun-lerroa ezartzen («Irakurketa publikoaren mapa berriro prestatzea, eguneratzea eta onartzea, eta liburutegiak Mapan ezarritako estandarretara, Euskadiko Liburutegien 11/2007 Legeari jarraituz, egokitzea planifikatzea»). 24
53
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. LIBURUTEGIEN ARTEKO ZERBITZUEN KOORDINAZIORAKO OINARRIZKO ELEMENTUAK DEFINITZEA, ETA IRAKURZALETASUNA SUSTATZEKO PLANAREN KOORDINAZIOA IDAZKARITZA TEKNIKORA ALDATZEA Azalpena Liburutegien arteko zerbitzuak koordinatzeko oinarrizko elementuak definituko dituen prozesu bat garatzea, eta horren beri ematea Irakurzaletasuna Sustatzeko Plana koordinatzeko Idazkaritza Teknikoari. Haren helburuak hauek dira: Liburutegien arteko zerbitzuen koordinazioa taxutuko duten oinarrizko elementuak definitzea Koordinaziorako elementu hauek Irakurzaletasuna Sustatzeko Planaren Idazkaritza teknikotik kudeatzea, eta irakurketa publikoaren eremuko erakunde arteko lankidetzarako aditu-taldea sortzetik. Gestionar esos elementos básicos de coordinación desde la Secretaría Técnica de coordinación del Plan de Fomento de la Lectura y desde la creación del grupo de expertos para la cooperación interinstitucional en el ámbito de la lectura pública Emandako pausoak, eta hurrengoak Euskadiko Irakurketa Plana koordinatzeko Idazkaritza Teknikoa hasi da proiektua garatzen. 25
54
L4.S5.MS. KULTURAKO POLITIKA EREDUEI BURUZKO JARDUNALDIAK
Azalpena Kultura-politiken ereduei buruz lan egiteko, parte hartzeko eta hausnartzeko jardunaldiak antolatzea, hausnarketa-gunean burututako lanetik abiatuta. Emandako pausoak, eta hurrengoak Egitasmoaren planteamendua, 2012rako, hau zen: Ikusizko Arteetako Kultur Politika-ereduei buruzko Jardunaldiak (2011) egiteko esparrua zehazteko erabakia hartzea Dagoen materiala –txostenak– argitaratzea eta zabaltzea, sektorean maila orokorrean egiaztatzeko asmoz (egiaztatze prozesuaren garapena) Ikusizko Arteetako kultur politiken Ereduei buruzko Jardunaldia antolatzea Jardunaldiak garatu Aurrekontu baliabideen murrizketa dela-eta, hausnarketa horiek kultur politikei buruzko jardunaldi globalago batzuen barruan sartzea erabaki du Kultura Sailak, 2012ko azken hiruhilekoan egingo direnak. 26
55
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. ZINEA EUSKARAZ ERAKUTSI ETA BANATU DADIN SUSTATZEA-ZINEMA EUSKERAZ Azalpena Programaren helburuak hurrengoak dira: Herritarrei hautatutako zine hoberena euskaraz eskaintzea Kultur eta hizkuntz aniztasuna sustatzen laguntzea, zinea euskaraz emanez komunikazio tresna gisa. Euskararen erabilera normalizatzea bultzatzea eta laguntzea aisiaren eta entretenimenduaren eremuan, aukera zabala eta kalitatezkoa eskainita Halaber, lehentasunezko bost jardun-lerro zehaztu ditu: Estreinaldiak areto komertzialetan DVDak merkaturatzea Streaminga Interneten, plataformak erabiliz: (2. eta 4.) Udal aretoetan erakustea Ikasleentzako ekintza bereziak Emandako pausoak, eta hurrengoak 2012tik aurrera Zineuskadi Elkarteak hartu du programa kudeatzeko ardura, zeinak zehaztutako giltzarriak eta aurreko edizioetako emaitzak kontuan hartuta garatuko duen. Filmak hautatzeko batzordea Filmen banaketa Filmen eskubideak Bikoizketa / azpititulazioa Streaming-a Komunikazioa eta sustapena Eragina: txostenak eta estatistikak 27
56
Emaitzak 2011 (azken datu erabilgarriak):
L4.S5.MS. ZINEA EUSKARAZ ERAKUTSI ETA BANATU DADIN SUSTATZEA-ZINEMA EUSKERAZ Emaitzak 2011 (azken datu erabilgarriak): 22 filmekin egin da lan (hemen sartzen da: eskubideak erosteko jardunak, bikoizketa, banatzeko DVD euskarrira aldatzea, etab.) Programa sustatzeko kanpaina bat egin da gainera, ondorengo jardunekin: Programako zenbait film Bilbon EITBko Multibox-en ematea, informazio-berripaperak, kartelak eta kuatilak banatu ikastetxe, ludoteka nahiz PINetan, iragarkiak eta spot-ak eman, etab. 28
57
L4.S5.MS. ZINEA KONTSERBATZEAHIRI INGURUNEETAN
Azalpena Ekimena hiriko zineei laguntzera zuzendu da, udalenak direnak batez ere (nahiz eta udalarenak ez diren hiriburuko batzuk ere parte hartu duten), ekipamenduak berritzeko –proiekzio digitaleko sistemak jartzea–, hiru laguntza-modalitatetan: Erakusketa zinematografikoko aretoentzako laguntza, gehienez bost pantaila dituztenak eta beren urteko programazioaren % 40 baino gehiago europar eta iberoamerikar film luze eta laburrek osatzen dutenentzat. Erakusketa zinematografikoko aretoentzat laguntza, gehienez bost pantaila dituzten eta beren urteko programazioaren % 35 baino gehiago eta % 40 edo hori baino gutxiagoa europar eta iberoamerikar film luze eta laburrek osatzen dutenentzat. Erakusketa zinematografikoko aretoentzat laguntza, gehienez bost pantaila dituzten eta beren urteko programazioaren % 50 edo gehiago europar eta iberoamerikar film luze eta laburrek osatzen dutenentzat. Emandako pausoak, eta hurrengoak Programa, 2012an, aurreko urtean egin zen baldintza beretan garatuko da. 29
58
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. ZINEMIRA Azalpena Euskal zineak Zinemaldiaren barruan leku espezifikoa izatea bultzatzea. Euskal zineari eskainitako sekzio bat da, Donostia Zinemaldiak antolatua hurrengo hauen laguntzaz: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, EITB, EPE/APV eta IBAIA, Euskadiko Filmategia, SERBITZU ELKARTEAren babesletzaz gain. Ondoren azaltzen diren atalak ditu: Zinemira estreinaldia: Ekoizpen gehiena euskalduna duten mundu mailako estreinaldi-sorta. Zinemira panorama: Urteko euskal zine onena biltzen duen panoramaren erakusketa, Espainian estreinatutako ekoizpenek osatutakoa edota beste jaialdi batzuetan parte hartutakoak (nazioartean zabaltzeko plataforma) direnak Zinemira Kimuak. Kimuak egitasmoko euskal laburmetraien hautaketa. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren ekimena da. Zinemaldian akreditatutako zine-industriako profesionalentzat baino ez den atala. Zinemira Euskadiko Filmategiaren berremanaldiak. Euskal Herriko zinema-ondareko lanen erakusketa, Euskadiko Filmategiak berreskuratutakoak Emandako pausoak, eta hurrengoak 2012ko ediziorako tituluen aukeraketa Zinemira Kimuak-en laburmetrai-emanaldiak 2012ko ediziorako Emaitzak Zinemaldian emandako euskal zinemako tituluen aukeraketa. Zinemira Kimuak-en emandako euskal laburmetraien aukeraketa 30
59
L4.S5.MS. SEKTOREKO POLITIKEN BILAKAERA AZTERTZEA
Azalpena Beste lurralde batzuetako sektoreko politiken bilakaerari buruzko eta EAEko erakundeen bilakaerari buruzko azterketa bat, ibilbide-orriarekin bat datozen jardun-lerroak identifikatzeko xedez. Emandako pausoak, eta hurrengoak Azterlana aurrera ez eramatea erabaki du Kultura Sailak, batez ere aurrekontu baliabideen murrizketaren zioz. 31
60
L4.S5.MS. ENPRESA TEKNOLOGIKOEN ETA IKUSENTZUNEZKOEN MAPAKETA
Azalpena Egitasmoa mapaketa bat egitera zuzentzen da, EAEko ikus-entzunezkoen sektorean parte hartzen duten teknologia-enpresek dituzten ezaugarriak eta zerbitzuak identifikatzeko eta ezagutzeko. Egitasmoaren helburuak, berariaz, hurrengoak dira: Ikus-entzunezko klasikoen eta EAEko ikus-entzunezko berriaren eremuan mugitzen diren teknologia-enpresak identifikatzea. Zenbatu eta bere oinarrizko ezaugarriak ezagutzea (erabiltzen dituzten formatuak eta parte hartzen duten jarduerak kontuan hartuta sailkatu). Katalogo bat prestatzea, euren zerbitzu eta produktuekin. Ikus-entzunezkoen proiektuetako produktu eta garapen berritzaileak deskribatzea. Emandako pausoak, eta hurrengoak Ikus-entzunezkoaren mapa kontzeptuala diseinatzea: Jarduera eta eduki teknologikoak. Bigarren mailako iturrien ekortzea eta Eiken-en, Teknologi-parkeen, SPRI eta abarreko informazioaren aztertzea. Produktuen eta zerbitzuen katalogoa egiteko fitxa teknikoak diseinatzea. Elkarrizketa-protokoloen diseinua, eta informazioan sakontzeko izan daitezkeen solaskideak identifikatzea. Azken mapa egitea. Emaitzak Teknologia eta ikus-entzunezko enpresen mapa da espero den emaitza. 32
61
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. SEKTOREKO PROFESIONALENTZAKO ETENGABEKO TREBAKUNTZARAKO BALIABIDE BERRIAK ARTIKULATZEA Azalpena Egitasmoaren helburu orokorra zera da, sektoreko profesionalen etengabeko prestakuntza bultzatzea, antzemandako trebakuntza beharrak eta identifikatutako profilak kontrastatzearen bitartez, hala nola jarduera hezigarrien diseinuren bitartez. Helburu espezifikoak honakoak dira: Prestakuntza-beharrak eta dagoeneko antzemanak diren profil profesional sortu berriak ezagutzea eta egiaztatzea Ekintza hezigarri zehatzak diseinatzea, aldagai hauetan oinarrituta: prestakuntza-premia, profil profesional sortu berria, joera berriak, eta beste edukiak Emandako pausoak, eta hurrengoak Proiektua garatze-prozesuan da. Dauden prestakuntza-premien diagnostikoak identifikatu dira, eta sektoreko eragileekin landa-lana prestatu da beharren egiaztatze-faserako. Emaitzak Dauden trebakuntza beharrak, profil profesional sortu berriak eta joera berriak jasotzen dituen agiri-diagnostiko bat izatea espero da, baita jarduera hezigarrien katalogo orokor bat izatea ere. 33
62
L4. S5. MS. DANTZARAKO BALIABIDE ZENTROAK
L4.S5.MS. DANTZARAKO BALIABIDE ZENTROAK. DAUDEN BALIABIDEAK AZTERTZEA ETA HOBETZEA Azalpena EAEn dantza-sektorean egun dauden zentroei, guneei eta baliabideei buruzko azterketa-diagnostiko bat egitera zuzentzen da egitasmoa, zerbitzu hauen eskaria eta eskaintza egiaztatzea, eskaini gabeko jarduerarik eta lekurik baden antzemateko, dauden zerbitzuen koordinaziorako bideak zabaltzeko, beharrei erantzuteko, eta, azken batean, sektorea indartzeko eskala-sinergien eta –ekonomien logika batetik. Helburu espezifiko gisa: Dantzara zuzendutako baliabideak, zentroak eta zerbitzu-eskaintza lurraldeka identifikatzea. Zerbitzuen eskaintza eta eskaria egiaztatzea, bete gabeko beharrak edo gehiegizko eskaintza antzemate aldera. Zentroek eta baliabideek gaur egunean eskaintzen ez dituzten baina beharrezkotzat jotzen diren zerbitzuak antzematea Eskaera izan dezaketen baina mota honetako zerbitzurik/baliabiderik ez duten gune geografikoak identifikatzea Sektorea eta bertako profesionalak hobetzeko eta sendotzeko proposamenak aurkeztea Emandako pausoak, eta hurrengoak Dantzako talde operatiboak joan den maiatzaren 4an egindako bileran aurkeztu zen, eta sektoreko eragileek planteamendu metodologikoari proposamenak eta ekarpenak egiteko aukera planteatu zen bertan Kultura Sailarekin egiaztatu eta zehaztu da azterlan-metodologia, baita dantzaren talde operatiboko pertsonek egindako ekarpenak ere. Era berean, baliabideak identifikatzen eta ezaugarritzen ari dira, mapa geografikoan kokatzen, eta entitate eta erakundeekin hartu-emanak lantzen, beharrei, baliabideei eta abarri buruzko informazioa eguneratzeko. Emaitzak Dokumentua eta azterketa aurtengo udazkenerako izatea espero da, eta udarako ere bitarteko agiri batzuk aurreikusita daude. 34
63
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. DANTZA BULTZATUZ Azalpena Laguntzen lerro espezifiko batzuk abian jartzea dantza-sektorean kontsumoa eta eskaintza handitze aldera, krisialdi batean aldian behingo eragin-politika gisa. Programak bi helburu ditu: EAEn dantza bultzatzea Gero eta jende gehiagok sortzaile gazte eta dantzariekin batera parte hartzea ahalbidetzea, antzezte-hizkuntza berriak arakatu eta erakusteko Emandako pausoak, eta hurrengoak 2012ko egitaraua 2011n egin ziren jarduera berberen inguruan garatu da: dFeria-Dantzan, zeinaren bidez dantza programazio berezi bat eskaintzen dena dFeria-ren barruan Dantza Garaikidearen Zirkuitua Dantzan Bilaka Emaitzak 2012ko edizioan 6 dantza-lan programatu dira, beste hainbat euskal konpainienak 35
64
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. DANTZA TRADIZIONALAREN ARTXIBO DOKUMENTALA: FUNTSEN KONTSERBAZIOA ETA DIGITALIZAZIOA Azalpena Dantzaren ondareari, eszena tradizionalari eta beste adierazpide batzuei lotutako funts dokumentala aukeratzeko, biltzeko, digitalizatzeko eta kargatzeko prozesua garatzea. Emandako pausoak, eta hurrengoak Kultura Saila aurrekontu baliabideak lortzeko aukeraren bila dabil, abian jartzeko. 36
65
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. AZTERKETA BAT EGITEA, EAE-KO LIBURUTEGIETAN EUSKARAZKO LITERATURAREN PRESENTZIA ETA MAILEGATZEA ERAKUTSIKO DUENA Azalpena EAEko liburutegietan euskarazko literaturaren presentzia eta mailegatzea erakutsiko duen azterketa egin, euskarazko literaturaren egoera ezagutzeko asmoz. Emandako pausoak, eta hurrengoak Lehen azterketa kuantitatibo bat egin da urte hasieran, hurrengo aldagaietan oinarrituta (EAEko Liburutegien Sistema Nazionaleko liburutegi publikoen estatistika-txostenetatik ateratakoak): Bildumen kopuru osoa, hizkuntzaren eta lurralde historikoaren arabera Erositakoen kopurua, hizkuntzaren eta lurralde historikoaren arabera Bajen kopurua, hizkuntzaren eta lurralde historikoaren arabera Ale fisikoetan egindako maileguen kopurua, hizkuntzaren eta lurralde historikoaren arabera Azterlana Literaturako talde operatiboari aurkeztu izan zaio, eta hark azterketa zabaltzea proposatzen du, generoaren –helduen eta haurren/gazteen literatura– eta mapa soziolinguistikoaren aldagaiak ere kontuan hartuz. Azterketa berria prestatzen da hortaz (taldeari banatzeke), hurrengo aldagaiak kontuan hartzen dituena eta liburutegien lagin adierazgarri batean oinarrituta: Erabiltzaile kopurua generoaren eta adinaren (heldua/ haurra) arabera Erositakoen eta garbitutakoen kopurua, euskaraz eta gazteleraz Mailegu kopurua, motaren arabera: liburuak, aldizkako argitalpenak, entzunezkoak, ikus-entzunezkoak eta elektronikoak Liburu materialaren eta liburu ez direnen mailegu kopurua, erabiltzaileen arabera (heldua/haurra) Liburu materialaren eta liburu ez direnen mailegu kopurua, hizkuntzaren arabera (gaztera/euskara/besteak) Emaitzak Behin taldeari bigarren azterlana aurkeztuta, honek hausnartu eta ahalezko jardunbideak proposatuko dituela espero da, problematikan edo antzematen diren gabezietan eragiteko. 37
66
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. HAUSNARKETA ESTRATEGIKOA LIBURUAREN SEKTOREARI BURUZ ETA EAE-KO LIBURU-DENDEN EGOERAREN INGURUAN Azalpena Egitasmoa hausnarketa estrategiko bat egitera zuzentzen da, liburu sektorearen eta liburu-denden egungo egoeraren gainean. Planteamendu zabalago batetik, beharrezkoa da eragile guztien (argitaratzaileak, liburu-saltzaileak eta banatzaileak) partaidetza liburu sektoreko politika-ildo nagusiak zehaztera laguntzeko guztien arteko hausnarketa-prozesu batean. Helburu espezifiko gisa, honakoak nabarmentzen dira: EAEko liburu-sektorearen egoerari buruzko diagnostiko bat egin Liburuaren eta liburu-denden sektoreak bizi dituen eraldaketetan oinarritutako ardatz estrategikoak zehaztu Jardun-lerroak proposatu, ikuspegi anitzetik eta osagarrietatik (kulturakoak, hezkuntzakoak eta industriakoak) sektorean eragingo duten politikak zuzenduko dituztenak Proposatutako lerroak abian jartzeko behar diren pausoak artikulatu Emandako pausoak, eta hurrengoak Lan-talde bat osatu da, 10 pertsonakoa, liburu-saltzaileek, argitaratzaileek, banatzaileek eta EAEtik kanpoko adituek osatua. Egoerari eta sektorearen etorkizunari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko bulegoko kabinete-lanaz gain, hiru ekitaldi antolatzen ari dira, presentziazkoak, maiatzetik uztailera bitartean burutzekoak. Emaitzak Emaitzak, udazkenerako espero direnak, liburuaren eta liburu-denden sektorearen egoerari buruzko diagnostikora zuzentzen dira, eta jardun-lerroak proposatzera eta zehaztera 38
67
L4.S5.MS. SAREKO MUSEOEN SISTEMA INFORMATIKOA EZARRI ETA GARATU, ETA L5.S15.M. EUSKADIKO MUSEOEN SAREA SORTU ETA ABIAN JARRI, ENSIME GARATZEKO ETA EZARTZEKO EKIMENETIK ABIATUTA (KUDEAKETA MUSEOGRAFIKOAREN SISTEMA) Azalpena ENSIME sareko sistema informatiko bat da, Euskadiko Museo eta Bildumetako funtsen Inbentario Orokorra antolatzeko eta eguneratuta izateko helburua duena. Sistemak funts museografikoen eta egileen datu-basea web bidez kontsultatzea ahalbidetzen du, eta erakusketak eta museoek eta sarean integratutako bildumek antolatutako jasokizunak ere. Bere gidalerro estrategikoak dira: Euskadiko museo eta bildumen informazio sarea Elebitasuna Lan- eta normalizazio-estandarrak ezartzea, thesaurus eta taula kontrolatuen bidez eta kudeaketa-prozesu nahiz sistema laguntzeko dokumentu bidez. Funts museografikoen inbentario orokorra egin eta kudeatu. Euskadiko museoen eta bildumen ondare higigarriaren katalogo kolektiboa egin, eta jendartera hedatu. Sarean jarritako museoen eta bildumen funtsei eta bere egileei buruzko informazioa kontsultatzea ahalbidetzen du, eta erakusketen, jasokizunen eta egiten diren jarduerei buruzko informaziorako sarrera. Museo eta bildumen kudeaketaren kontrola eta informatizazioa. Web bidezko funtzionamendua, informazio eguneratuarekin eta on-line kontsultagarri Eusko Jaurlaritzako Museoen Zentroa: Museoen sarea koordinatu, arauak eta irizpideak ezarri Jarraipen Batzorde Teknikoarekin batera, eta sarea ibiltzeko beharrezko erremintak jarri. 39
68
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. SAREKO MUSEOEN SISTEMA INFORMATIKOA EZARRI ETA GARATU, ETA L5.S15.M. EUSKADIKO MUSEOEN SAREA SORTU ETA ABIAN JARRI, ENSIME GARATZEKO ETA EZARTZEKO EKIMENETIK ABIATUTA (KUDEAKETA MUSEOGRAFIKOAREN SISTEMA) Emandako pausoak, eta hurrengoak Hauek osatzen dute EMSIME 2012an: Arabako Arte Ederren Museoa, Arabako Fournier Karta Museoa, Ollerias-Euskal Buztigintza Museoa, Untzi Museoa-Museo Naval, Zumalakarregi Museoa, LENBUR Lurralde Museoa, Makina Erremintaren Museoa, Armagintza Industriaren Museoa, TOPIC, Arabako Armagintza Museoa eta Sagardoaren Museoa. Gainera, hurrengo hauek ere sartze-bidean dira: Arabako Elizbarrutiko Museoa, Meatzaritzaren Museoa, Bilboko Arte Eder Museoa, Artium Museoa, GOAZ Museum, eta Balenciaga Museoa. Emaitzak Museoen funtsak pixkanaka sartu. Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa 40
69
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. ETORKIZUNEKO INDUSTRIA-MUSEO BATEN ETA BALIZKO INDUSTRIA-MUSEO SAREAREN LERROAK DEFINITU Azalpena Erakundeen eta sektorearen arteko lan-talde misto bat sortu, etorkizuneko Industria Museo edo Lan Kulturaren Interpretazio-zentro baten, hala nola museo edo zentroen balizko sarearen lerroak definitzeko, helburu orokor batekin: bere definizio kontzeptual eta operatiboan aurrera egitea. Museoaren espazio fisikoari dagokionez, uste da behin non kokatu erabakitzen denean azterlan museologiko eta museografikoei ekingo zaiela. Emandako pausoak, eta hurrengoak Aurrekontu baliabideen murrizketaren zioengatik batez ere, proiektua aurrera ez eramatea erabaki du Kultura Sailak. 41
70
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L2.S21.MS EUSKAL MUSIKAREN EDUKI ESPEZIFIKOAK GARATU ETA IKUSARAZI KULTURKLIK ESPARRUAN Azalpena Kulturklik-eko edukiei buruzko azterketa-prozesu bat garatu, euskal musika emateko eta ikusarazteko berariaz abian jarri beharreko baliabideak definitu eta baloratzeko. Helburuak hauek dira: Kulturklik-eko baliabideak egokiak eta nahikoak diren baloratu, infomazioa, erakusketa, hedapena indartze aldera. Euskal musika ikuspegi global batetik Euskal musikaren berri emateko, eta zabaltzeko ekimen hori aurrera eramateko beharrezko baliabideak aktibatu. Emandako pausoak, eta hurrengoak Musikako talde operatiboak maiatzaren 2an egindako bileran, ustiapenaren hasierako datuak aurkezten dira taldeari, eta irizten da hurrengo eginbeharra ustiapen sakonago batera zuzendu behar litzatekeela, ondorengo aldagaiak hartuta: lurraldea, biztanleria, taldeak, guneak, ordaineko/doako ekimena, eta hizkuntza. Emaitzak Musikari lotutako jasokizunak ustiatzen ari da, 2011ko Kulturklik-en bilduta direnak, eta agenteen direktorioa lantzen ari da Euskadiko Soinuak-ekin. 42
71
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. MUSIKA BULTZATUZ Azalpena Laguntzen lerro espezifiko batzuk abian jarri, musika-sektorean kontsumoa eta eskaintza areagotzea ahalbidetu dutenak, krisialdi batean aldian behingo eragin-politika gisa. Musika Bultzatuz Zuzen Zuzenean zirkuituan gauzatzen da, eta 2011n hirugarren edizioa egin dute. Euskal Herrian sortzen den musika sustatzera zuzendutako ekimenak, euskal taldeak eta bere management-enpresak zuzenean bultzatzeaz gain, eragin positiboa du musika-industriarekin zeharkako harremana duten beste sektore batzuentzat ere: teknikoak, sarrera-saltzaileak, zerbitzariak eta mota horretako zirkuitu bat burutu ahal izateko beharrezko beste hainbat pieza, guztira 850 pertsona inguru sartzen direla. Emandako pausoak, eta hurrengoak Egitasmoak 2012an jarraitzen du, 2011ko edizioaren antzeko baldintzetan. Emaitzak 2011ko datuak (3. edizioa) Kudeaketa pribatuko 18 aretoren parte-hartzea 80 talde baino gehiago 3 hilabetean Ekimen berri bat jarri da abian: Aldibereko jarduerak, entzule potentzialak musikarekiko sentsibilizatzeko xedez 43
72
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. DAUDEN ZIRKUITUAK BALIOETSI ETA HOBERENERATU, ETA BERRIAK SORTZEKO AUKERAK BALORATU Azalpena Azterketa prozesu bat garatu, dauden zirkuituak balioetsi eta hobereneratzeko, zirkuituak kontzeptualizazio globalago baten planteamendutik abiatuta, eta zirkuitu berriak sortzeko aukerak baloratzeko. Helburuak hauek dira: Zirkuituei buruzko hausnarketa ikuspegi estrategiko batetik Egungo baliabideak balioetsi eta hobereneratu Zirkuitu berriak sortzeko eta/edo berritzeko aukerak aztertu Emandako pausoak, eta hurrengoak Aurrekontu baliabideen murrizketaren zioengatik batez ere, proiektua aurrera ez eramatea erabaki du Kultura Sailak. 44
73
L4.S5.MS. MUSIKA ZERBITZUAK, EKIMENAK ETA INFORMAZIOAK KOORDINATZEKO BULEGOAREN DEFINIZIOA ETA OPERATIBIZAZIOA, ETA L.S24.MS. EUSKADIKO SOINUAK-EKIN MUSIKA HERRIKOIAREN EREMUAN GARATUKO DEN PROZESUA LAGUNDU, MUSIKA-SEKTOREAN ELKARTE BAT SORTZEKO Azalpena Hasieran bi proiektu independente gisa planteatuta, Sailak hausnartu eta musika talde operatiboarekin egiaztatu ondoren, proiektu bakar batean definitu dira: Euskadiko musika-sektoreko Bulego Elkartea, “Euskadiko Musika Bulego Elkartea- EMBE”, sortu eta abian jartzeko egitasmoa, fase ezberdinetan garatuko dena: Proiektua garatzeko fasetako erritmoa, Euskadiko Soinuak-en inguruan jasotako esperientzia eta garatutako lan-eredua bidelagun Ekimenaren lehen fasean, bere proiektua eta plan estrategikoa diseinatzeko lanean jarduteaz gain, Bulegoak musika herrikoiaren inguruan garatuko ditu funtsean jarduerak: informaziorako eta koordinaziorako bulegoa, jarduera eta baliabideen gida-direktorioa, topaketa eta eztabaida jardunaldiak, sentsibilizazio eta sustapen ekintzak, etab. Gonbidapena pixkanaka sektoreko beste elkarte eta entitateei luzatzen joatea aurreikusten da Aldi berean, helburuak formulatu eta planifikatu, musikaren plan estrategikoaren etorkizuneko garapenerako. 45
74
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. MUSIKA ZERBITZUAK, EKIMENAK ETA INFORMAZIOAK KOORDINATZEKO BULEGOAREN DEFINIZIOA ETA OPERATIBIZAZIOA, ETA L.S24.MS. EUSKADIKO SOINUAK-EKIN MUSIKA HERRIKOIAREN EREMUAN GARATUKO DEN PROZESUA LAGUNDU, MUSIKA-SEKTOREAN ELKARTE BAT SORTZEKO Emandako pausoak, eta hurrengoak Emandako pausoak: Hausnarketak eta lehen proposamena Birplanteamendua, birformulaketa, barne akordioa, lanerako dokumentuak (Estatutuen eta Erregelamenduaren zirriborroak, eta kide sortzaileei deitu eta aurkeztu, "zuzenketa" fasea, eta kide sortzaileei buruzko zehaztasunak) Izapidetza Kultura Sailaren barnean Barne aurkezpenak sektoreko beste eremu batzuetan Aurkezpena musikako talde operatibo sektorialean, eta erakunde arteko taldeari (azken hau aurreikusita dago) Hurrengo pausoak: Elkartearen erregistroa Elkartea eratu eta 2013ko Jarduera Plana prestatu Proiektuaren jendaurreko aurkezpena, zehaztuko den eran eta norainokoan. Onartutako urteko plana garatu Organoak hautatu Egoitza-bulegoa bilatu Langileak kontratatu Barne arautegia prestatu Bulegoa abian jarri, eta hurrengo urteko plana prestatu Emaitzak Espero diren emaitzak: Elkartea eratuta eta Bulegoaren egitekoak diseinatuta, abian jarri ahal izateko. 46
75
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L2.S14.P ONDAREA HEDATZEKO, HORRI BALIOA EMATEKO ETA HORRI BURUZ GIZARTE-KONTZIENTZIAZIORAKO PLANA Azalpena Planaren helburuak dira: Ondarearen gaineko jabetza gizartearen esku jarri: Ondarea guztiona eta guztiontzat da; beraz, zaintzeaz eta babesteaz partaide egin ditzagun. Ondarearen hauskortasuna eta hura zaindu beharra nabarmendu: Galera bakoitzak ez du konponbiderik, eta geure historiaren eta geure kulturaren zati bat, finean geure zati bat, galarazten digu. Kultur ondarea era erakargarrian erakutsi, benetako interesa sor dezan. Diren ondare eremu anitzak erakutsi. Emandako pausoak, eta hurrengoak “A tiro de piedra" Kanpaina egin da 2011n zehar, EAEn dagoen ondarea hedatu, komunikatu eta horri buruz sentsibilizatzeko. Era berean, haur eta gazteei zuzendutako pieza didaktiko bat sortu da, eta kanpainak sortutako materialak erabili dira Bilboko Kultur Aisiaren Azokan. 2012an planarekin jarraitzea aurreikusita bazegoen ere, aurrekontu murrizketek urte honetarakoa gerarazi egin dute. 47
76
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L5.S19.P ONDARE EZMATERIALAREKIN ETA ETNOGRAFIAREKIN ZERIKUSIA DUTEN TALDEEN ARTEKO KOORDINAZIOA AHALBIDETUKO DUTEN MEKANISMO BATZUK SORTU Azalpena Datu etnografikoen (funtsak) eta gaur egungo ikerketen errolda bat egin, ondare ez-materialaren adierazpenen aurre-inbentario batera heltzeko xedez, premiazko jarduerak eta maila anitzeko sailkapen-proposamenak (Unesco, estatukoa, erkidegokoa, udalekoa...) identifikatuta. Ereduzko baldintzetan, egitasmo honek, zuzen garatu nahi bada, hurrengo baliabideak aktibatzea ekarriko luke, zertarako eta: egitasmoaren koordinazioa orokorra (koordinazioa, txostenak egitea, etab.), landa-lanerako taldeen trebakuntza teknikoa, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan landa-lanak. Emandako pausoak, eta hurrengoak Prozesua aurrera eramango da, eta behin metodologia balioetsita kontratazioa izapidetzen ari da. 48
77
L6.S5.P FINANTZABIDEEN MAPAKETA
Azalpena Kultur proiektuak garatzeko iturri pribatuko diruz osatutako baliabideen mapa egin, kultura-panorama osatzen duten sektore ezberdinak kontuan izanik. Helburuak hauek dira: Egon daitezkeen finantzabideen ezagutza zabal eta sistematikoagoa lortzea kultur proiektuak garatzeko. Kultur proiektuak garatzeko horren finantzaketaren bila zuzen daitezkeen iturri potentzialen dibertsifikazioan sakondu. Emandako pausoak, eta hurrengoak Egitasmoaren zehaztapen metodologikoa, azterlana finantzabide pribatuetara zuzenduta. Sektore ezberdinetako kultur proiektuak finantzatzeko, garatzeko eta laguntzeko baliabideak aztertu, elkarrizketa eta webgune bitartez. Azterlana egin ostean, lortutako informazioa bilduko duen datu-basea sortzeari ekingo zaio, datuetara sartzeko, horiek hedatzeko eta erraz eguneratzeko beharrezko mekanismoak ezarrita. Emaitzak Espero den emaitza datu-basea da, hots, izaera anitzeko kultur egitasmoak garatzeko baliabide pribatuei buruzko informazioa eskainiko duen erreminta. 49
78
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. SAREA-REN NORTASUN JURIDIKOA BERRIRO DEFINITU ETA HAUSNARKETA ESTRATEGIKO BAT EGIN Azalpena Sarearen helburuak, egitekoak eta egitura ezartzen dituen lehen zirriborroa egingo duen prozesu bat Kultura Sailak abian jarrita, antzoki publikoen sare koordinatu bat lortzeko xedeari begira; prozesuak helburu eta egiteko zehatzak lituzke, eta erakunde arteko adostasun zabal baten babesa du. Emandako pausoak, eta hurrengoak Lantalde edo lan-batzorde bat osatzen da 2012ko hasieran, SAREAko kide diren antzokiek eta foru aldundietako, Eusko Jaurlaritzako eta Bulego Teknikoko ordezkariek osatua. Batzordea otsailean bildu da lehen aldiz, eta SAREAren eredua (helburuak, funtzionamendua, etab.) aldatzeko hausnarketan jarri da lanean, Bilera horren ostean, lehen bilerako hausnarketa jasoko duen oinarrizko dokumentu bat idazteko konpromisoa hartzen dute Eusko Jaurlaritzak eta Bulego Teknikoak. Dokumentua, gero, batzordera itzuliko da, prestatzen jarrai dezaten. Hurrengo pauso gisa: dokumentua behin betiko prestatu ostean, Sarearen Zuzendaritza Batzordera eta SAREAko Asanbladara helaraziko da, eta sektorearekin ere proposamena egiaztatu egingo da Aldi berean, Sailak, behin SAREAko elementu estrategikoen eta ikuspenaren lehen feed-backa duenean, formula juridikoei buruzko azterlan bat egitea aurreikusita du, eta dokumentua Erakundeen Arteko Batzordera eramatea ere bai Emaitzak Aurrikusitako emaitzen artean, hausnarketa estrategikoaren garapena eta SAREAren nortasun juridikoan, egituran eta funtzionamenduan iruditzen eta adosten diren aldaketak berak. 50
79
L4.S5.MS. ANTZERKIA BULTZATUZ
Azalpena Laguntzen lerro espezifiko batzuk abian jarri, antzerki-sektorean kontsumoa eta eskaintza gehitzea ahalbidetuko dutenak, krisialdi batean aldian behingo eragin-politika gisa, eta aipatu kontsumoa eta eskariak handitzeko xedez sektorea laguntzeko neurri gisa Emandako pausoak, eta hurrengoak 2011ko hariari jarraituz, programaren hirugarren edizioa argitaratu da 2012an, aurrekontuaren erdia Kale Antzerkia Bultzatuz egitasmora zuzenduta. Programa hori mantendu egin da kontratazioa sustatzeko duen bere gaitasunarengatik, eta horrela zirkuitu berri bat sortu da; hortaz, jarraipena eta garrantzia eman nahi zaio, kaleko antzerkiaren oinarrizko egitasmo gisa. Aurrekontuaren beste erdiari dagokionez, hobetsi da kontratazioan eragiteko modurik eraginkorrena honako hau dela: ekoizpena laguntzeko zirkuitu itunduen modalitateari batzea programa. Bi programak bateratzera jo da, beraz, iritzita Antzerkia Bultzatuz-en kopuru horrekin lortu nahi den helburua zirkuitu itunduaren modalitatea sustatzearekin zerikusia duela. 2011koaren aldean aldaketa modura: konpainia sortu berrientzako laguntzak kentzea ebatsi da, ekoizpenarentzat eta finkatutako enpresentzako laguntzak mantendu egin dira, eta itundutako zirkuituko ekoizpenetarako laguntzak indartu. Emaitzak Zirkuituak egonkortu eta sendotzerantz 51
80
L4.S5.MS. HAUSNARKETA-EKINTZA PROZESU BAT ABIAN JARRI, EKOIZPEN ETA ERAKUSKETA EREDUAREN ALDAKETA BATI BEGIRA / ANTZERKI BANAKETA Azalpena Prozesu bat sortu Itundutako zirkuituak programak egun duen esperientzia-pilotuan oinarrituta. Prozesu horretan, egungo antzerki-ekoizpen eta –banaketa eredua aldatzeko proposamen bat landu eta orraztuko da–. Antzerkia ekoizteko eta banatzeko eredu bat lortu, hurrengo lau ardatzen inguruan sinergiak sortzea bilatuko duena, irizpideak definitu eta lerrotze aldera: Antzerki-ekoizpena sustatuko duten udal planak, publikoak sortu eta kudeatzearekin lotuko dituztenak Aurrekontuak irizpideekin lerrokatu Ekoizteko eta erakusteko eredu berriaren inguruan lan egin Egoitzentzako programa bat den lekuetan publikoak sortzen lan egin. 52
81
Emandako pausoak, eta hurrengoak
L4.S5.MS. HAUSNARKETA-EKINTZA PROZESU BAT ABIAN JARRI, EKOIZPEN ETA ERAKUSKETA EREDUAREN ALDAKETA BATI BEGIRA / ANTZERKI BANAKETA Emandako pausoak, eta hurrengoak Hori horrela izanik, itundutako zirkuituetako ekoizpenei laguntzeko modalitatea indartu da, euroko aurrekontua esleituz. Modalitate horretan, gainera, koprokduzio publiko-pribatuak diren proiektuetara kopuru bat ( €) zuzentzea ezartzen da. Itundutako zirkuituetako ekoizpenentzako laguntza-modalitate honetan, SAREAko antzerkietan bira hitzartuta duten ekoizpenak diruz laguntzea ere jasotzen da. Agindua apirilaren 25ean argitaratu da, eta adierazi beharra dago baita SAREAk dagoeneko jarri duela martxan konpainiek euren proiektuak programatzaileei aurkezteko prozesua. Bestalde, lan-dokumentu batean ari da lanean Saila, sektoreko eragileekin lankidetzan. Dekalogo modurako dokumentu horretan, egitasmo honi buruzko hausnarketetan sortu izan diren oinarrizko puntu eta alderdiak bilduko dira, printzipio- eta irizpide-planteamendu batetik. Laguntzak emateaz, kudeatzeaz eta horien jarraipena egiteaz gain, dokumentu-dekalogoa antzerkiko talde operatiboarekin egiaztatu eta lan egitea ere aurreikusita dago. 53
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.