Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porAlejandra Zúñiga Prado Modificado hace 6 años
1
IRAKURRIZ IKASI ZERTARAKO IRAKURRI? ULERTZEKO Lehen Hezkuntza 2014
2
IRAKURMEN- KONPETENTZIA
Testu-genero anitzak modu eraginkorrean ulertzea eta haiei buruzko hausnarketa pertsonala egitea; eta irakurritakoaren emaitza erabiltzea helburu pertsonalei erantzuteko, norberaren ezagutza eta ahalmena garatzeko eta gizartean parte hartzeko. (LOE, PISA, Euskal Curriculuma)
3
IRAKURMEN- KONPETENTZIA
Zertarako irakurri? Irakurritakoa ulertzeko eta erabiltzeko helburu pertsonalei erantzuteko (pertsonala) norberaren ezagutza eta ahalmena garatzeko (kognitiboa) gizartean parte hartzeko (soziala) Zer irakurri? Testu-genero anitzak: akademikoak beste eremutakoak Formatu anitzekoak: jarraiak (parragrafoetan) ez jarraiak (mapak, grafikoak, taulak, inprimakiak,…) Euskarri anitzetan: Paperezkoak Digitalak Nola irakurri? Modu eraginkorrean: esanahia eraikiz
4
ESANAHIAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA 2. IRAKURLEA Leer es un proceso de interacción entre el lector y el texto, proceso mediante el cual el primero intenta satisfacer los objetivos que guían su lectura. Isabel Solé
5
1.go jarduera : Testu egokien ezaugarrien txarteltxoak gelan zehar itsatsita ipini eta mezulariaren eta idazkariaren teknika erabiliz, esaldi guztien zerrenda osatu behar da. Ondoren, taldean adostuko dira 5 ezaugarri garrantzitsuenak. (testu egokien ezaugarriak Dolors Quinquer) Horrek lagunduko digu hobeto ulertzen ondoren datorrena.
6
JARDUERA (Mezulariaren teknika) HELBURUA: Esanahiaren eraikuntzaren inguruan aurre-ezagutzak aktibatu, datorrena hobeto ulertzeko. Horretarako, testu egokien ezaugarriak dituzten txartelak paretan jarriko zaizkie, garrantziaren arabera ordena ditzaten (5 garrantzitsuenak). PROZEDURA: 8-9 lagun talde bakoitzean 8-9 mezulari daude (bakoitza bere zenbakiarekin) eta denok idazkariak izanen gara. Paretan bederatzi testuak desordenatuta daude, eta mezulari bakoitzak paretara joan eta garrantziaren arabera bat aukeratu behar du, idazkariari (hurrengo mezularia) ahoz esateko. Idazkariak taldeak izanen duen paper batean idatzi behar du mezulariak diona. Mezulariak ezin du testua paretatik hartu, beraz, testua memorizatu egin behar du. Lehenengo mezularia amaitu arte bigarren mezularia ez da hasiko. Bigarren mezularia hasterakoan hirugarren mezularia izanen da idazkaria. Talde bakoitzak bost ezaugarrien “ranking-a” amaitu ondoren, talde handira ekarriko dute. Talde bakoitzean bozeramaile bat egonen da. DENBORALIZAZIOA Bost ezaugarri garrantzitsuenen ranking-a egiteko 15 min. Talde handira ekartzeko 10 min. MATERIALA Textos adecuados (Dolors Quinquer) Relacionados con los contenidos Landu nahi diren eduki zehatzen inguruko testua Interesantes para el alumnado, despiertan su empatía Ikasleentzat interesgarria izan daitekeen testua, irakurketa-motibazioa pizteko Se relacionan con su conocimientos previos Ikasleen aurrezagutzak kontuan izanik hautatutako testua Con títulos, subtítulos o apartados, con la autoría, la procedencia,…. Izenburua, azpiizenburuak, egilearen erreferentzia, jatorria adierazita, … dituen testua Con imágenes pertinentes (gráficos, mapas, fotografías, esquemas, …) Edukiaren osagarriak diren irudiak, argazkiak, mapak, eskemak, … dituen testua Con una estructura conocida, no demasiado esquemáticos, con ejemplos. Ikasleentzat ezaguna den testu-generoa duen testua. Ideiak garatuta eta adibideekin hornituta dituen testua Los conceptos o términos nuevos aparecen explicados o pueden deducirse. Kontzeptu edo hitz berrien esanahia testuan bertan azaltzen duten edota esanahi hori testuingurutik ateratzea bideratzen duen testua.. Con organizadores textuales y/o conectores que facilitan la comprensión Ulermena errazteko testu-antolatzaileak dituen testua. Con una extensión adecuada al nivel y a la actividad. Ikaslearen mailari eta zereginari egokitutako luzeera duen testua.
7
Testuaren egokitasuna
Landu nahi diren eduki zehatzen inguruko testua Ikasleentzat interesgarria izan daitekeen testua, irakurketa-motibazioa pizteko Ikasleen aurrezagutzak kontuan izanik hautatutako testua Izenburua, azpi-izenburuak, egilearen erreferentzia, jatorria adierazita, … dituen testua Edukiaren osagarriak diren irudiak, argazkiak, mapak, eskemak, … dituen testua Ikasleentzat ezaguna den testu-generoa duen testua. Ideiak garatuta eta adibideekin hornituta dituen testua Kontzeptu edo hitz berrien esanahia testuan bertan azaltzen duten edota esanahi hori testuingurutik ateratzea bideratzen duen testua.
8
ESANAHIAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA 2. IRAKURLEA Testu batzuk besteak baino zailagoak dira Testuaren luzerak eta informazio kantitateak Testuaren esplizitazio eta konkrezio-mailak Egitura aldaeren kopuruak eta informazioaren antolaketa-moduak Testuen aukeraketa - Testu errealak Prestatutakoak: sinesgarriak Testu osoak Koherentzia duten zatiak Pedagogiaren ikuspegitik begiratuta, ikasleei ematen zaizkien testuek zer eman bat eduki behar dute, eta ikasleen bizimodutik hurbil egon behar dute, intelektualki, afektiboki, sozialki eta kulturalki (V. Moreno: “Zertarako irakurri: ulertzeko “)
9
2. jarduera : Testu honetan eguneroko bizitzan behin eta berriz errepikatzen dugun prozesu bat deskribatzen da? Zein? Zertaz ari da? Parece complicado pero en realidad el procedimiento es simple. Primero se clasifican en grupos diferentes. Quizás un montón puede ser suficiente, aunque es importante fijarse muy bien. Un error puede costar caro. Cuando se ha acabado, los materiales se colocan de nuevo en su lugar, así pueden utilizarse de nuevo y todo el ciclo vuelve a repetirse. Acaba siendo parte de la vida. (Bransford I Johnson, 1972) 2.JARDUERA Talde handian minutu pare bat eman erantzuna pentsatzeko eta ondoren elkarjarri. Erantzuna hurrengo diapositiban dago. Izenburuaren garrantziaz ohartzeko jarduera. Orokorrean tipografiaren garrantziaz ohartzeko. 10. eta 11. diapostibek gaia sakondu.
11
Instrucciones de una lavadora
Parece complicado pero en realidad el procedimiento es simple. Primero se clasifican en grupos diferentes. Quizás un montón puede ser suficiente, aunque es importante fijarse muy bien. Un error puede costar caro. Cuando se ha acabado, los materiales se colocan de nuevo en su lugar, así pueden utilizarse de nuevo y todo el ciclo vuelve a repetirse. Acaba siendo parte de la vida. (Bransford I Johnson, 1972)
12
2.JARDUERA (Ideia zaparrada)
HELBURUA: Izenburuaren garrantziaz ohartzeko jarduera da. Horretarako izenbururik gabeko testua irakurrita zeri buruz ari diren asmatu behar dute. PROZEDURA: Tutoreak testua ozenki irakurriko du (besteek testua paperean dute) eta galdetuko du: zein da deskribatzen den prozesua? Zertaz ari da? Taldekideek galderari erantzuteko ideiak, hipotesiak bota behar dituzte, ideia-zaparradan (brainstorming) DENBORALIZAZIOA: 5 min.
13
Parece complicado pero en realidad el procedimiento es simple
Parece complicado pero en realidad el procedimiento es simple. Primero se clasifican en grupos diferentes. Quizás un montón puede ser suficiente, aunque es importante fijarse muy bien. Un error puede costar caro. Cuando se ha acabado, los materiales se colocan de nuevo en su lugar, así pueden utilizarse de nuevo y todo el ciclo vuelve a repetirse. Acaba siendo parte de la vida. (Bransford I Johnson, 1972)
15
3.JARDUERA HELBURUA: Izenburuaz gain, beste elementu tipografikoek ulermena erraztu egiten dutela ohartaraztea. Horretarako, emanen zaizkien 2 testuetatik irakurterrazagoa zein den eta zergatik adostu behar dute. PROZEDURA: Banaka: 3 ideietan adierazi zer ageri den testu bakoitzean, hitzez hitz irakurri gabe eta minutu batean. Zerk lagundu dizu ideia horiek erraz identifikatzen? Amaitu ondoren, talde handira ekarri beharko dira erantzunak. DENBORALIZAZIOA: 3 ideiak ateratzen minutu 1 2. galdera 2 minutu Elkarjartzea 2/3 minutu
16
Testua: irakurterraza
Leer es conducir la vista por las líneas y coger el sentido. Si la carretera es buena y está bien señalizada, como una autopista, leemos con rapidez y entendemos el significado sin problemas. Pero si se trata de un camino de carro, con el asfalto deteriorado o de una vía sin señales de tráfico ni marcas, la lectura se convierte en difícil. D. Cassany Tituluak, azpitituluak Idazlea, jatorria, data Testuaren antolaketa orokorra Esaldi motzak Oinarrizko hiztegia Errepikapenak Juntagailuak Iragartzea (anticipar)errazten duten egiturak. Tipografia anitza (lodia, kurtsiba …) Ilustrazioak -
19
4.JARDUERA HELBURUA: Ikasleei ematen dizkiegun testuen egokitasunean erreparatzea. Horretarako, ikasle bati emandako testua eta eskatu zaiona aztertu behar dute. PROZEDURA: Guztiei ikasleari eman zaion testua banatuko diegu. Ikasleari eskatu zaiona azalduko diegu (erantzun ipuinaren gidoia osatzeko galderak). Testu horiek 3. mailako liburuetan ageri dira da eta ikasleak galderak erantzuteko pistak aurkitu behar ditu testuan eta erantzunak osatu . Bakarka irakurri eta erantzunak osatzeko moduko jarduera al da. Errez egingo ote du? Zergatik? Ikasleari eskainitako testua egokia da zergatik? Testua irakurri eta erantzunak pentsatzeko denbora eskaini Talde handian elkar jarri DENBORALIZAZIOA: Testua irakurtzeko eta bakoitzak bere notak hartzeko 5 min. Elkarjartzeko 3 minutu
20
ESANAHIAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA 2. IRAKURLEA EZAGUTZAK: jakin KONPETENTZIAK: egiten jakin TREBEZIAK JARRERA - Irakurleak testua sentitu, ulertu, interpretatu eta zaindu behar du. - Esanahiaren eraikuntzan irakurlearen lau elementu hauei erreparatuko diegu: Jarrera, ezagutzak, konpetentziak eta trebeziak Jarrera eta ezagutzak dira irakurri aurretik landu behar ditugun elementuak, konpetentziak eta trebeziak irakurri bitartean. Baina noiz eragin behar dugu ikasleen esanahiaren eraikuntza bideratzeko? Irakurtzen ari diren bitartean bakarrik? Hurrengo diapositibetan lau elementu hauen inguruan arituko gara.
21
ESANAHIAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA 2. IRAKURLEA EZAGUTZAK: jakin KONPETENTZIAK: egiten jakin TREBEZIAK JARRERA Motibazioa Autoestima Bizipenak
22
ESANAHIAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA 2. IRAKURLEA EZAGUTZAK: jakin KONPETENTZIAK: egiten jakin TREBEZIAK JARRERA
23
ESANAHIAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA 2. IRAKURLEA EZAGUTZAK: jakin KONPETENTZIAK: egiten jakin TREBEZIAK JARRERA KULTURALAK TESTUALAK Testu-generoak - Progresio tematikoa eta ideien arteko erlazioa ezartzen duten bitartekoak Testuen barne-egiturak Narratiboa Azalpenezkoa Argudiozkoa KONTESTUALAK - Modalizazioa, erregistroa, baliabide tipografiko...
24
2. IRAKURLEAK: ezagutza kulturalak LANGILE IDEOLOGIAK: ANARKISMOA
Marxek planteatzen zuen ereduari aurre eginez, Mikhail Bakuninkek beste planetamentu batzuk egin zituen, Proudhon sozialista utopikoaren ideietan oinarrituta. Bakuniren ustez, nagusitasun oro (estatua,, eliza, alderdi politikoak ,…) deuseztatu beharra dago gizartean egiazko berdintasun bat lortzeko, botereak zapalketa dakarrelako. Gizakien arteko elkarketa askean sinesten zuten anarkistek, gizartea behetik gora antolatu behar zela zioten. Marxen eta Bakunin arteko eztabaida konponezina zen eta elkarren arteko ezinikusi horrek Langileen Nazioartekoaren zatiketa ekarri zuen eta ordutik aurrera langile-mugimendu osoarena. (….) Homotetikoak al dira hurrenez hurren 6 eta 3 cm-ko erradioak dituzten eta barrutik elkar ukitzen duten bi zirkunferentzia? Hala badira, adierazi homotezia- zentroa eta homotezia-arrazoia. BURUKETAK (GEOMETRIA)
25
5. JARDUERA HELBURUA: Testuak ulertzeko ezagutza kulturalek duten garrantziaz ohartzea, baita aurrezagutzen baitako testuen egokitasunaz ohartzea ere. PROZEDURA: 3-4 lagun talde bakoitzean. Testu bakoitza 2 talde ezberdinek aztertuko dute Talde bakoitzean testuak eskatzen dituen aurrezagutzen inguruan hausnartu eta eztabaidatu ondoren, 3 aurrezagutza identifikatu. Talde bakoitzak bere erantzuna idatzi ondoren, testu bera duten taldeak elkartuko dira, beraien bi erantzunak erkatzeko eta hauetatik erantzun bakarra ateratzeko. Talde guztiek amaitu ondoren, erantzun guztiak talde handira ekarriko ditugu. DENBORALIZAZIOA Taldean galdera erantzuteko 5 min. Beste taldearekin batera erantzun bakarra idazteko 5-8 min. Talde handira ekartzeko 5-8 min. MATERIALA Testuak
26
2. IRAKURLEAK: Ezagutza testualak Zer testu-generoren aurrean gaude? Nola dakigu? - Zer nolako informazioa egongo da testu honetan? - Los distintos tipos de textos -descriptivo, explicativo, argumentativo...- ¿se escriben con les mismas 'reglas de juego' en todas las áreas? Neus Sanmartí Deskribatu lore hau Poeta baten roletik Lore-saltzaile baten roletik Zientzielari baten roletik Testu-motak eta beren modalitateak ezagutzeak asko lagundu ahal dio ikasleari testua ulertzeko. Baina testu honetan ezagutza kulturalak ere abian jar ditzakegu (Roma, Budapest, New York, Fotoszafari Tanzaniaban…)
27
6. JARDUERA HELBURUA: Testuak ulertzeko ezagutza testualek duten garrantziaz ohartzea Ezagutza linguistikoak: lexikoa, gramatika-egiturak,… Inguruaren ezagutza: gaiari buruzko ezagutzak, kulturalak Testualak: Testu-generoa Progresio tematikoa eta ideien arteko erlazioa ezartzen duten bitartekoak Testuen barne-egiturak Narratiboa Azalpenezkoa Argudiozkoa EGITEKOA:Testua irakurri gabe, Zer testu-generoren aurrean gaude? Nola dakigu? Zer nolako informazioa egongo da testu horretan? Kontuan izaten dugu alderdi hori ikaslea testuen aurrean ipintzen ditugunean? Zer egiten dugu hori aurre egiteko? PROZEDURA Talde handian: Talde erdia testu batekin, beste erdia bestearekin. Minutu batean galderak erantzun Erantzunak elkarjarri DENBORALIZAZIOA Guztira 5 minutu
28
2. IRAKURLEAK: ezagutza testualak
Nori dagokio testu-genero/tipologia hau lantzea? testu-motez ari garela,ez bakarrik Humanistikari edo Hizkuntza eta Literaturari dagozkien testuez. Testu hau, adibidez, gizarte zientziak berezkoa duen testu-geneneroa da. DBH 3.mailako Gizarten txeke bat lantzen dute ekonomiari buruz hitz egiteko.
29
ESANAHIAREN ERAIKUNTZA
1. TESTUA 2. IRAKURLEA EZAGUTZAK: jakin KONPETENTZIAK: egiten jakin TREBEZIAK JARRERA Irakurri aurretik Testu egokiak hautatzea: Luzeera eta informazio kantitatea. Esplizitazioa eta konkrezio-maila Informazioaren antolaketa-modua Ikasleen motibazioa suspertzea Autoestima Espektatiba positiboak sortzea. Irakurketa helburua argi adieraztea Gaiaren inguruan aurrezagutzak aktibatzea Testu-generoaren inguruko ezagutzak esnatzea Irakurriko denaren inguruan hipotesiak formulatzea Irakurketa helburua argi adieraztea. Zeregin argia zehaztea Zeregina jarduera hasieran kokatzea Zeregina eta irudiak zein testuak elkarren osagarri izan daitezela zaintzea.
30
IRAKURKETA: PROZESU ELKARRERAGILEA
IRAKURLEA ZEREGINA TESTUA Egitekoa Helburuarekiko egokia zehatza eta argia Leku egokian kokatua Motibatzeko eta informatzeko erabilgarria. “Consecuencias placenteras para el aprendizaje”
31
Plot ro yo pedrí en el catón. Socré un ban cote
Plot ro yo pedrí en el catón. Socré un ban cote. El graso estaba cantamente lineando. No lo drinió. Una Para jocia y un Pari joci estaban plinando a mi endidor. Estaban gribblando atamente. Yo grotí al Pari y a la Para fotnamente. No groffiereon un platión. Na el hini yo no putre liclerlo. Yo lindré vala. Possrí fobanamente. McDowel (1984) Testu hau egokia ote da esanahia eraikitzeko? Zer ulertu duzue?
32
Plot ro yo pedrí en el catón. Socré un ban cote
Plot ro yo pedrí en el catón. Socré un ban cote. El graso estaba cantamente lineando. No lo drinió. Una Para jocia y un Pari joci estaban plinando a mi endidor. Estaban gribblando atamente. Yo grotí al Pari y a la Para fotnamente. No groffiereon un platión. Na el hini yo no putre liclerlo. Yo lindré vala. Possrí fobanamente. McDowel (1984) Erantzun galdera hauek ¿Dónde pedrió el escritor Plot ro? ¿ Drinió al graso? ¿ Quién estaba plinando a su endidor? ¿ Estaban gribblando atamente ala sapamente? ¿ Lindrió o no?
35
7.JARDUERA HELBURUA: Eginkizuna garrantziaz ohartzea, baita horrek izan behar dituen ezaugarriez ere. EGITEKOA Bi jarduerak aztertzea galdera hauen baitan. Zeregina argia da? Ondo kokatuta dago? Irudiek zein funtzio dute? Ondo kokatuta daude? Zeregina eta irudiaren artean loturarik badago? Eta zeregina eta testuarekin? PROZEDURA: 3-4 lagun talde bakoitzean. Testu bakoitza 2 talde ezberdinek aztertuko dute Talde bakoitzean galderen erantzunen inguruan hausnartu eta eztabaidatu. Talde bakoitzak bere erantzuna idatzi ondoren, testu bera duten taldeak elkartuko dira, beraien bi erantzunak erkatzeko eta hauetatik erantzun bakarra ateratzeko. Talde guztiek amaitu ondoren, erantzun guztiak talde handira ekarriko ditugu. DENBORALIZAZIOA Taldean galdera erantzuteko 5 min. Beste taldearekin batera erantzun bakarra idazteko 5-8 min. Talde handira ekartzeko 5-8 min. LANDU BEHARREKO ZENBAIT IDEIA Eginkizuna testuaren aurretik joan beharko litzateke, ikasleak ezertan hasi baino lehen egin beharrekoa argi izateko. Osagarria den testua / irudia ez da adornu bat izan behar. Testuarekin/irudiarekin zerbait egin behar bada, hori garbi azaldu behar da. Eginkizuna bat etorri behar da testuarekin / irudiarekin. Irudiaren kokapena garrantzitsua da
37
Etxerako lana aurkeztu
1.SAIOAREN AMAIERA: Etxerako lana aurkeztu 2. Testu egokia hautatu eta irakurri aurretiko jarduerak prestatu. Horretarako, kontrol zerrenda eta erabil daitezkeen jardueren tipologia aurkeztu. 3. Lantzen ari diren gaian erabil daitekeen testua izan dadila. 4. Hurrengo ostiralerako etxerako lana bidali
38
Proiektatuko den lana, egin duenak/dutenak azalduko dute.
2. SAIOAREN HASIERA : Bidalitako lan bat baliatuz, 20. diapositibako informazioa birgogoratu. Proiektatuko den lana, egin duenak/dutenak azalduko dute.
39
Ulertzen ez dena ez da atsegina.
Irakurleak ulertzen badu eskuen artean duena, ezagupen horiek interesgarriak gertatuko zaizkio. Haatik, ulertzen ez badu, bere interesetik kanpo sentituko ditu. Ulertzen ez dena ez da atsegina. Victor Moreno
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.