La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

+ 2.11 kapitulua + HANGO ETA HEMENGO KULTURAK KULTURARTEKOTASUNA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "+ 2.11 kapitulua + HANGO ETA HEMENGO KULTURAK KULTURARTEKOTASUNA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA."— Transcripción de la presentación:

1 + 2.11 kapitulua + HANGO ETA HEMENGO KULTURAK KULTURARTEKOTASUNA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA

2 2.11.1. IMMIGRAZIO ETA KULTURARTEKOTASUN UNITATEA
Honako diagnostiko honen xede nagusia Getxon bizi diren gizon-emakumeen herritartasunari edo jatorriari lotutako datuak bilatu eta kudeatzea izan da, ahalik eta erarik zeharkakoenean. Xede, nagusia, baina ez da eraginkortasun handiz lortu, datuok sexuaren arabera banakatuta eskuratzeko zailtasuna dela eta, baina esan beharra dago aurreko kapituluek informazio jakingarria eman digutela generoaren alderdia kulturartekotasunaren ikuspegitik aztertzeko. 2003. urtetik abian dago Getxoko immigrazioaren uneko egoerari, ezaugarriei eta eraginari buruzko informazioa sortu, zabaldu eta erabiltzeko sistema. Sistema hori herritarren eskura dago eta informazioa behar duten profesional guztiek ere eskura dezakete, bakoitzak antolatzen dituen jardueretan aniztasuna hobeto kudeatzeko helburuz. Tokiko Immigrazio Behatokia Elkargune Kulturen Artean Getxo Entre Culturas Etorkinentzako harrera-programa: atzerriko etorkinak Getxoko udalerrian gizarteratzeko helburuz garatzen diren udalaren ekimen eta jarduera guztiak biltzen ditu programak. Jarduera eta ekimen horiek guztiek informazio-, prestakuntza- eta laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkiete etorkinei (zerbitzuak giza baliabidez, ekipamenduz, programaz edo ekintzez hornitzen dira). Harrera-programa horri atxikita dago Emakume etorkinentzako topaketa eta prestakuntza programa deritzon ekimena: horren bidez, harrera- eta ikaskuntza-guneak eskaintzen zaizkie atzerriko emakumeei gizarte-eginkizunez hausnartzeko, migrazioak ekarritako errealitate berriari aurre egiteko gaitasunak indartzeko eta bizimodu askeagoa eta independenteagoa lortzen laguntzeko sareak eratzeko. Programa hori genero ikuspegiz eta metodologia parte-hartzailez garatzen da. Saio guztietan, bideratzaileen azalpenak, talde-lana eta talde-ikaskuntza nahiz jakintzaren jabetza ahalbidetzen duten beste teknika parte-hartzaile batzuk erabiltzen dira. Honako kapitulu honek lagunduko digu Getxoko Udalak immigrazio eta kulturartekotasun arloetan egiten dituen jardueren gaineko ikuspegia osatzen; beste alde batetik, izen bereko unitateak garatzen duen jarduera oparoaren berri eskainiko digu era laburrean. Unitate horren xedea zeharkakoa denez eta, udalaren organigramari dagokionez, orain arte Berdintasun Zerbitzuaren eremu berdinean kokatu denez, bi egitura horien arteko harreman erraza sortu da. Kulturen arteko bizikidetzari buruzko Sentsibilizazio Programa: Getxoko Udalak sustatzen du kulturen arteko bizikidetzari buruzko berariazko programa hori, ondoko helburuak lortzeko: • Getxoko Udalak herrian antolatzen dituen kulturen arteko bizikidetzaren balioei buruzko sentsibilizazio- eta sustapen-jarduera guztiak urteko egitarau bakarrera biltzeko. • Atzerriko etorkinen alde lan egiten duten elkarteak eta, Getxon bertan, hainbat gizarte-arlotan lanean diharduten elkarteak mobilizatu eta haien lana sendotzea aipatutako egitarau horretan.

3 Tokiko Immigrazio Behatokia
IMMIGRAZIO ETA KULTURARTEKOTASUN UNITATEA Tokiko Immigrazio Behatokiak, batik bat, Biztanleen Udal Erroldan jasotako datuak koordinatzen ditu; beste alde batetik, informazioa koordinatu eta partekatzen du beste udal arlo batzuekin, beste administrazio batzuekin eta/edo estatistika-datuak ekoizten dituzten beste agentzia batzuekin, gurera datozen etorkinen inguruko ezagutza sistematikoa eta ebolutiboa lortzeko helburuz, bizikidetzari eta herritarren arteko integrazioari buruzko tokiko politikak funtsatze aldera. Era berean, hainbat iturritan oinarritzen diren ikerlan berariazkoak sustatzen ditu behatokiak: Immigrazio panoramika deritzen azterlanek udal erroldako, hezkuntzako eta DSBEko bigarren mailako iturriak ustiatzen dituzte. Azterlan horien helburu nagusia Getxon finkatutako atzerritarren bilakaeraz jakitea da, eta horretarako, alderdi demografikoa, bizitegikoak, hezkuntzakoak, administraziokoak eta lanari lotutakoak aztertzen ditu. Aipatutako azterlanen emaitzak interes handikoak izan daitezke Getxoko gaur egungo gizarte anitzaren esparruan parte hartzen duten erakunde eta antolakunde publiko nahiz pribatuentzat. Bertakoek atzerriko immigrazioari buruz duten pertzepzioari buruzko azterlanen oinarria da Immigrazioaren Euskal Behatokiak atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak antzemateko darabilen Barometroaren metodologia. Barometroak sexuaren araberako nolabaiteko desagregazioa dakar emaitzetan, baina aurreikusita dago generoaren inguruko azterketa indartzea hurrengo azterlanean, 2017an. “Pertsona atzerritarrak Getxon: gizarteratze-adierazleak” izeneko azterlana 2016an prestatu da Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal behatokiarekin elkarlanean. Azterlan horren xede nagusia izan da atzerriko jatorria duten Getxoko biztanleen gizarteratzeari buruzko iritziak, pertzepzioak eta balorazioak jakitea. Horretarako, hainbat alderdi jorratu dira: migrazio-proiektuaren balorazio orokorra; bertako herritarrekiko eta beste jatorri batzuetako atzerritarrekiko elkarreragin- mailaren inguruko pertzepzioa; hainbat arlotako gizarteratzearen gaineko pertzepzio subjektiboa eta objektiboa, kasurako, lan-, hezkuntza- edo osasun-arloetan; bazterkeriaren gaineko pertzepzioa; eta unean-unean dituzten etorkizuneko itxaropena eta ikusmoldeak. Aipatutako azterlan horretako ondorio nagusietako bat dugu etorkin gehienek udalerrian errotu eta gizarteratzearen aldeko aukera egiten dutela eta, beraz, harrera eta lehen gizarteratzea ahalbidetzeko politiken ordez, modu iraunkorrean gizarteratzeko politikak sustatu beharko dira. Ez dugu ahaztu behar gizarte-kalteberatasun eta lan-prekaritate handienak pairatzen dituztenentzako akonpainamendua hobetu behar dugula, esaterako, familia-kargak dituzten emakume atzerritar askorena (hemen ez ezik, jatorrizko herrialdean ere bai). Tokiko Immigrazio Behatokia Beste alde batetik, Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitateak Getxoko Udaleko beste arlo batzuekin batera gauzatzeko azterlanak proposatzen ditu. Enplegua eta ekonomiaren sustapena jorratzen dituen 2.2 kapituluan, Europako DELI proiektua aipatu da. Proiektu hori Unitateak berak eta Getxolanek kudeatzen dute eta, esparru horren baitan, “Atzerriko jatorria duten enpresaburuak Getxon” izeneko azterlana gauzatu zen urtean. Azkenik, Unitateak Getxo Kirolak erakundearekin elkarlanean jarduten du Habitat proiektuaren esparruan. Hala, 2015eko apirilean honako gai honi buruzko azterlana argitaratu zen: “Kulturartekotasuna kirol-politiketan: Getxoko tokiko politikak egokitzeko gomendioak, Kirolaren Europako Hiria 2014”. Itxasne Sagarzazu Olaizola doktoreak prestatu zuen txostena (Ikusi 2.7 kapitulua).

4 2.11.1. IMMIGRAZIO ETA KULTURARTEKOTASUN UNITATEA
Elkargune ELKARGUNE, etorkinentzako harrera-programan, Getxoko udalerrira etorri diren etorkinak eta iheslariak errazago gizarteratzeko jarduerak batzen dira, besteak beste: Kaixogetxo.net: baliabideen gida birtuala eta paperezkoa dugu (Kaixo Getxo gida). Gida horretan, 7 hizkuntzatan ematen da kudeaketa, izapide eta udal baliabideen berri, guztiak ere jakingarriak direla Getxoko herritarrentzat nahiz Getxon bizi diren atzerritarrentzat. Baliabide hori aztertuta, esan dezakegu gidako hizkeraren erabilera inklusiboa dela. Era berean, tratu txarrak pairatu dituztenentzat eta bazterkeria-moduren bat (generoaren, sexu-orientazioaren, arrazaren eta abarren zioz) jasan dutenentzat udalerrian dauden baliabideen berri ematen du. Azkenik, Getxoko Jabekuntza Eskolaren eta bertan eskaintzen diren jardueren berri ematen du. Lege-aholkularitza: atzerritartasunari buruzko lege-aholkularitza eskaintzen du Eusko Jaurlaritzako Aholku Sarea zerbitzuaren bidez. Gainera, taldeko informazio-saioak antolatzen dira atzerritarren lege-esparruaren inguruan. Hala, 2015ean, 9 informazio-saio antolatu ziren eta 110 lagunek parte hartu zuten. Getxon Bizi: ekimena orain dela 10 urte sortu zen, Getxoko Udalaren etorkinentzako harrera-programa gisa; 2015ean, aldiz, biztanle guztientzako ekimen bilakatu zen eta horren helburuak dira gizarte-osasuna bultzatzea eta bertako herritarren nahiz atzerritarren arteko bizikidetza sustatzea Urtean egindako jardueretan, ondoko hitzaldiak nabarmenduko ditugu: “Zaintzaileentzako trebetasunak eta zainketak” taulan ikus daitekeenez, aldian, parte-hartzaileen % 70 baino gehiago emakumeak izan ziren eta, 2015ean, % 87,5. Era berean, taulako datuek erakusten digutenez, urtera arte, programan parte hartzen duten atzerriko pertsonak Latinoamerikakoak dira. Hala eta guztiz ere, 2015eko datuen arabera, bertako herritarren parte-hartzea handiagoa izan zen. taula. Getxon Bizi programa parte hartutako lagunen kopurua, jatorriaren arabera (Azterlan honetarako prestatua, 2014 eta 2015eko oroitza-txostenetako datuetan oinarrituz). 2012 2013 2014 2015 Bertakoak 2 27 Amerika Latinoa 50 56 55 30 Ekialdeko Europa Afrika 3 1 4 Asia Guztira 62 58 64 taula. Getxon Bizi programa parte hartutako lagunen kopurua (Azterlan honetarako prestatua, 2014 eta 2015eko oroitza-txostenetako datuetan oinarrituz). 2011 2012 2013 2014 2015 Emakumeak % 77,4 % 83,6 % 71,0 % 70,7 % 87,5 Gizonak % 22,6 % 16,4 % 29,0 %29,3 % 12,5 Guztira 84 55 62 58 64

5 2.11.1. IMMIGRAZIO ETA KULTURARTEKOTASUN UNITATEA
Elkargune Emakume etorkinentzako topaketa eta prestakuntza programa: Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean, horrako topaketa horien xede nagusia harrera- eta ikaskuntza-gunea eskaintzea da, emakumeen gizarte-eginkizunez hausnartzeko, gaitasunak sendotzeko migrazioak ekarri dituen egoera berriei aurre egin diezaieten eta laguntza-sareak sortzea bizitza askeagoa eta independenteagoa lortzeko bidean. Egitasmoak metodologia parte-hartzailea darabil, generoaren ikuspegiz garatzen da eta dinamizatzaileak etorkinak dira eta 2015 urteetan, 8 saio egin ziren (saio bakoitza 3 ordukoa izan zen) eta, batez beste, 8-12 emakumek parte hartu zuten saio bakoitzean. Topaketetan jorratzen diren gaiak ondokoak dira: sexualitatea, amatasuna, indarkeria matxista, laneko eskubideak, jabekuntza… Euskara ikasteko oinarrizko ikastaroa: Eusko Jaurlaritzak, Getxoko Udaleko Immigrazio Unitateak eta Getxoko euskaltegiek elkarlanean garatu dute ekimena eta, horri esker, euskara ikasteko oinarrizko ikastaroak eskaini dira, astean 4 edo 5 ordukoak, 2 egunetan. 2013. urtera arte, Berrelkartzen diren Familientzako Laguntza Zerbitzua baliatu ahal izan da. Zerbitzu hori aldi baterako eten da eta, gaur egun, programa berrantolatzen ari dira, baina Unitateak aurrera egin nahi du berebiziko garrantzia daukan gai hau berriro jorratzeko; izan ere, familia batek aldaketa ugariri aurre egin behar die familiako kideren bat jatorrizko herrialdetik irten eta migrazio-proiektu batean hasten denean. Urruneko maitasuna ez da batere erraza eta berrelkartzeko unea erronka eta esperientzia berri ugariz josita dago, eta oso garrantzitsua da horiez guztiez jabetzeko prestaturik egotea. Familia berrelkartu aurreko urratsetan laguntzeko eta berrelkartzearen aurreneko uneetan familiekin egoteko zerbitzuaz gain, 2013an, Getxon bizi diren eta familia berrelkartu duten Latinoamerikako amei buruzko azterlan berariazkoa egin zen. Azterlan horren bidez, Getxon bizi eta familia berrelkartzen duen emakumearen ezaugarriak ezagutu nahi izan genituen, migrazioaren ondoriozko egoeraz jakin eta esku hartzeko proposamen jakin batzuk egitearren, familia berrelkartzeak familia-dinamiketan sorrarazten duen konplexutasunari erreparatuta.

6 2.11.1. IMMIGRAZIO ETA KULTURARTEKOTASUN UNITATEA
KulturenArtean Getxo Entre Culturas Getxo Kulturen Artean sentsibilizazio-programaren baitan, nazioarteko egunen agendaren garapena: jarduerak antolatzen dira urtero-urtero (zineforumak, hitzaldiak, erakusketak...) data jakin batzuen inguruan, hots: martxoaren 21a, Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna; ekainaren 20a, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna; eta abenduaren 18a, Etorkinen Nazioarteko Eguna. Udalerrian antolatu eta garatzen diren jarduerei gagozkiela, nabarmendu behar dugu Getxoko Etorkinak Plataforma osatzen duten elkarteek egiten duten lana. Zurrumurruen kontrako estrategia: gizartea eraldatzeko estrategia da, pertsonekin eta pertsonen ekimenez aldaketa globalari ekin eta herritar kritikoak sortzeko asmoz, sentsibilizazio eta jabekuntzaren bidetik, gogozko parte-hartzea izan dezaten gaur egungo gizarteen aniztasunak dakartzan erronken eta nondik norakoen aurrean (kultura aniztasunetik eta arrazakeriaren aurkako ekinbidetik hasita, betiere genero-ikuspegia, gizarte-inklusioa, aniztasun funtzionala, erlijio-aniztasuna, sexu-orientazioa, belaunaldien arteko ikuspegia... landuta, alderdi horietan guztietan, estereotipo negatiboen, aurreiritzien eta zurrumurru faltsuen hedapenak berdintasun eza eta gizarte-zatiketa sorraraz baititzake) urtetik oinarrizko prestakuntza eskaintzen zaie urtero zurrumurruen kontrako eragileei. Geroago, eragile-izaera lortu duten pertsonek aukera dute hainbat jardueratan parte hartzeko, kasurako, lan-batzorde batzuetan. Prestakuntza abian jarritako urtean (2013an), 26 eragile atera ziren, guztien % 80 emakumeak zirela. Hurrengo urteetan, eragile-izaera eskuratu duten gehien-gehienak ere emakumeak izan dira, taulan jasotako datuetan ikus daitekeenez. Herritarrez gain, administrazio teknikariek egiaztatu dute eragile-izaera: 2013an emandako lehen prestakuntza-aldian, 25 teknikarik atera zuten eragile-izaera; bigarren prestakuntza-aldian, berriz, 2016an, 28 eragile atera ziren (10 gizon eta 18 emakume). Bestalde, zurrumurruen kontrako eragileek sakontze-mintegietan parte har dezakete. Era berean, 2016ko udazkenean, gai batzuk jorratu dira mintegi horietan, hala nola babesaren krisialdia Europar Batasunean, gorrotoaren diskurtsoa Interneten, Islamaren inguruko zurrumurruak (eta zehatzago esanda, emakumeen egoerari buruzkoak) eta gizarte-laguntzen inguruko zurrumurruak. Azken auzi horri dagokionez, berbarako, erantzunen sexuaren araberako azterketa sakonagoa egin behar da, baina gauza jakina da herritar askok pentsatzen dutela atzerritarrek inolako neurririk gabe baliatzen dutela gizarte-laguntzen sistema (“jasotzen dutena baino askoz gutxiago ordaintzen dute zergetan”, “gizarte-laguntzetatik bizi dira”, “Matxismoa eta genero-indarkeria areagotzen dute”). Hala eta guztiz ere, adierazle batzuk zenbat eta era xeheagoan eman, orduan eta zehaztasun gehiago atera daitezke bertako herritarren ikuspegietatik eta, horren ondorioz, ez dute gehiengoa osatzen honelako adierazpenak egiten dituztenak: “Lana kentzen digute”, “Ikastetxeetako hezkuntza-maila beheratzen dute”, edo “Ez dute gure gizartean txertatu nahi”. Gainera, inkesta egindako pertsona guztien % 55en iritziz, etorkinek “lagundu ahal digute herritarren zahartzearen arazoa konpontzen”. Aurrekoez gain, hainbat jarduera osagarri garatu dira: besteak beste, “Ez esan lorokeriarik” kanpaina gauzatu da, estrategiaren zabalkundea egin da informazio-liburuxkak etxetara bidalita, eta hirugarrenek antolatutako ekitaldietan parte hartu da, ekimenaren berri emateko. taula urteetan egiaztatutako zurrumurruen kontrako eragileak, sexuaren arabera. (Azterlan honetarako prestatua, Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitatearen datuetan oinarrituz). Emak. Gizonak Guzt. 2013 - 25 2014 20 7 27 2015 18 4 22 2016 23 8 31 Oharra: zurrumurruen kontrako eragileez gain, programaren datutegian pertsona laguntzaileen datuak ­–uneko jardueretan parte hartzen dute– eta pertsona jarraitzaileen datuak ­–informazioa jasotzen dute aldizkako berripaper baten bidez– jasota daude. Kasu guztietan, emakumeen kopurua gizonena baino askoz handiagoa da.

7 2.11.1. IMMIGRAZIO ETA KULTURARTEKOTASUN UNITATEA
KulturenArtean Getxo Entre Culturas KULTURA ARTEKO IKUSPEGIAREN FINKAPENA UDALAREN BESTE ARLO BATZUEN PROGRAMETAN Liburutegiak topaleku: Getxoko liburutegiek eta Getxoko Udaleko Kulturartekotasun Unitateak garatzen dute programa, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzaz. Gizarte-antolakunde batzuek ere parte hartzen dute programan, besteak beste, "Getxoko Etorkinak plataforma”, Unesco Etxea eta CEAR Euskadi. Orain dela 7 urtetik hona, Liburutegien Nazioarteko Eguna (urriaren 24a) eta Etorkinen Nazioarteko Eguna (abenduaren 18a) ospatzen diren daten artean, herrialde jakin baten inguruko jarduerak antolatzen dira. 2015ean, programa urte osoan garatzea eta gaia herrialde jakin baten inguruan jorratzea baino, aniztasunaren gaiari modu zabalagoan ekitea adostu zen. Era berean, bi gida prestatu dira: bata, Latinoamerikako kronikari buruzko irakurketa-gida, eta bestean, liburutegi-zerbitzu eta -baliabideei buruzko harrera-gida. Emakumeen Jabekuntza Eskola: Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean, “Emakumeen Jabekuntzarako Kulturen arteko Gunea” deritzon ekimena gauzatzen da. 2015ean, topaketak hilean behin egin ziren (urtarriletik maiatzera). Profesional adituek jorratzen dituzte eztabaidagai guztiak, kulturen arteko ikuspegia eta generoaren ingurukoa zainduta. Euskara Zerbitzuarekin batera egindako ekimenak: 2014an, Euskara Zerbitzuarekin eta udalerriko euskaltegiekin batera, AISA edo atzerritarrentzako oinarrizko euskara-ikastaroen eskaintzari buruzko gogoeta egin zen. Gogoeta horren ondorioz, 2015eko urritik, 120 orduko oinarrizko modulua prestatu da. HABEk egiaztatu du modulu hori eta herritar guztientzat eskaintzen da, euskara ikasten dabiltzan bertakoen eta atzerritarren topagune gisa. Beste alde batetik, Euskara eta Immigrazio zerbitzuek gogotik parte hartzen dute udalerriko ikastetxeetako matrikulazio-kanpainetan, umeak euskararen eta gaztelaniaren ikaskuntza bermatzen duten eredu elebidunetan (B eta D) matrikula daitezen. Bizilagunak: aldameneko familia - next door family Getxo: udalerrian bizi diren bertako herritarrak eta atzerritarrak gune intimo eta informal baten elkartu daitezen, otorduak antolatzen dira eta ondoko gaiak jorratzen dira mahaiaren inguruan: ohiturak, kultura, hizkuntzak, errotzea eta deserrotzea… BIZILAGUNAK programaren inguruko otorduak azaroaren 22an egin ziren eta, haietan, bertako nahiz atzerriko 52 familiak eta 26 bideratzailek parte hartu zuten. Gainera, 2015eko uztailean, Kulturen Arteko IV. Ibilaldia egin zen, Urkiolara. Ibilaldi horretan, bertako eta atzerriko 55 lagunek parte hartu zuten.

8 2.11.1. IMMIGRAZIO ETA KULTURARTEKOTASUN UNITATEA
KulturenArtean Getxo Entre Culturas INTERCULTURAL CITIES GETXO Getxoko kulturen arteko ekintzaren funtsa Intercultural Cities (ICC) deiturikoa dugu. Proiektu hori Europako Kontseiluaren ekimenez abian jarri zen eta Getxok bertan parte hartzen du Kulturarteko Hirien Estatuko Sarearen bitartez (hiri sortzaile gisa, urtetik aurrera). Intercultural Cities ekimenaren xede nagusia aniztasunaren kultura sustatzea da kudeatzaile politiko eta gizartearen artean, programan parte hartzen duten hirien esperientziak trukatuz, aniztasunari lotutako politikak eta jardunbideak areago garatzeko asmoz. 2015ean, Europako Kontseiluak estatu kide guztientzako gomendioa onartu zuen eta, gomendio hori dela medio, estatuei eskatu zien Intercultural Cities ekimena osatzen duten hiriek eta hiri-sareek metatutako esperientziak eta jakintza aztertu eta gainerako herrialdeetan garatzeko. 2013ko martxoaren 21ean, Getxoko Udalbatzak udalaren adierazpen garrantzitsua onartu zuen, hau da, Getxo kulturen arteko hiria. Adierazpen horri jarraiki “arreta berezia ematen zaie etorkinei eta berrelkartutako familiei, neska-mutil atzerritarrei eta bigarren belaunaldiko kide deiturikoei, bereziki kalteberak direlako; era berean, generoaren inguruko baldintzatzaileak direla eta, emakumeek dituzten beharrizanei erantzun behar zaie. Generoaren inguruko ikuspegia lehentasunezkoa da Intercultural Cities ekimenaren agenda garatzeko”.

9 GARAPENERAKO LANKIDETZA
MUNDUKO EMAKUMEEN EGOERA EZAGUTARAZTEA-SENTSIBILIZAZIOA Sentsibilizazio kanpainak Antolatutako jardueretan, ondokoak nabarmendu behar ditugu: Getxotik Mundura Mundutik Getxora: generoaren ikuspegia darabil programazio osoan. Ildo horretan, askotariko jarduera ugari gauzatu dira. 2015ean eta 2016an, esate baterako, aurkeztu ziren proiektu guztien artean, honako hauek dira aipatzekoak dira: “Eman minutu bateko berdintasuna” edo “Kanseniako lurra eta jendea: berdintasunean heltzen”, bai eta Manta emakumeen eskubideei buruzko hitzaldia. KCD, “Kultura, Communication y Desarrollo” izeneko gobernuz kanpoko erakundeak Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta hainbat udalen (besteak beste, Getxoko Udalaren) lankidetzaz antolatutako Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia, Film sozialak deritzon ekimenaren barruko film batzuk ematen dira Getxon. KCDren zinema ikusezinaren proiektuaren osagai nagusietako bat generoa da. Hainbat jarduera: 2015eko martxoa: “Berdintasuneranzko bidaia” hitzaldia, Vicente Ferrer fundazioarekin batera antolatuta, Indiako landa-eremuetako dalit emakumeen hezkuntza-eskubideari eta hori baliatzeko aukerari buruzkoa. 2015eko ekaina: Minutuko bideoa. Emakumeak elkarrekikotasunean tailerra, “Maitasunak” gaia jorratuta. Jabekuntza Eskolan ikasten duten 12 emakumek parte hartu zuten, KCD GKEk Getxoko Udalaren laguntzaz antolatutako jarduera horretan. Garapenerako Lankidetzaren Arloak kaleratutako 2015eko oroitza-txostenak edo memoriak dioenez, Legealdi Planean ezarritakoari jarraiki, arloaren helburu estrategikoa izan da Getxoko Garapenerako Lankidetza programa sendotzea eta bultzatzea izan da. Lankidetza Arloan antolatzen diren jardueretan, emakumeen parte-hartzeari dagokionez, sexuaren araberako daturik ez dagoen arren, teknikariaren esanetan, gizonek baino emakume gehiagok parte hartzen du. Teknikariak dioenez, jarduerak aire zabalean antolatzen direnez, ezin da parte-hartzaileen sexu, adin eta jatorriari buruzko datu zehatzik jaso; baliteke etorkizunean datu horiek guztiak jasotzea tamaina txikiagoko jardueretan edo aldez aurretik izena eman behar denetan. Horretarako, hainbat ekimen garatu dira eta horietako batzuk zuzenean lotuta daude berdintasunarekiko konpromisoarekin.

10 2.11.2. GARAPENERAKO LANKIDETZA
GENERO IKUSPEGIA SUSTATZEA PROIEKTUETAN Genero-ikuspegia diru-laguntzen deialdian aurkeztutako proiektuetan Lankidetza Arlotik esaten denez, orain ere nekeza da emakumeen beharrizan praktikoei erantzutetik beharrizan estrategikoak erantzutera igarotzea, baina, dena dela, nabari da generoaren inguruko ikuspegia gero eta hobeto txertatzen dela deialdirik deialdi. Lankidetza Arloak bi diru-laguntza ematen ditu: (1) lankidetza, sentsibilizazioa, garapenerako hezkuntza eta ekintza humanitarioa sustatzeko; eta (2) GGKEak sendotzeko. Lehen diru-laguntzari dagokionez, berdintasunaren inguruko irizpideak aintzat hartzen dira. Diruz lagungarriak diren lankidetza-proiektuen artean, badira, besteak beste, genero-berdintasuna sustatzen dutenak. Oinarrizko irizpideei gagozkiela, ezarrita dago proiektuek ez dutela baztertzaileak izan behar arraza, sexu, erlijio edo iritziaren zioz. 2016ko deialdian hainbat aldaketa egin dira generoaren inguruko ikuspegiaren txertaketa dela eta. Alderdi hori ebaluatzean, gehienez ere 10 puntu lor daitezke 100 puntutik. Orain arteko balorazioa hauetan oinarritzen zen: (1) emakumeen parte-hartzea proiektuaren aldi guztietan bultzatzeko metodologia –gehienez ere, 2 puntu–, (2) emakumeen beharrizan praktikoei erantzuten dieten ekintzak –gehienez ere, 2 puntu–, eta (3) proiektuak emakumeen beharrizan estrategikoei erantzutea –gehienez ere, 4 puntu–. Bestalde, gaur egun, proiektua ezartzen deneko herrialdeko generoaren garapen-indizea ere aintzat hartzen da (puntu gehiago lortzen dituzte generoaren garapen-indizerik txikiena duten herrialdeek). Horrela, generoaren inguruko ikuspegiaren txertaketaren ebaluazioa honela geratu da aurten: (1) emakumeek proiektu osoan parte hartu badute: gehienez ere, 1 puntu, (2) beharrizan praktikoei erantzuten badie: gehienez ere, 2 puntu, (3) beharrizan estrategikoei erantzuten badie: gehienez ere, 3 puntu, eta (4) proiektua ezartzen deneko herrialdeko generoaren garapen-indizea: gehienez ere, 2 puntu. Azkenik, beste 2 puntu ematen dira datuak sexuaren eta adinaren arabera banakatzen badira. Horrela egin ezean, proiektua berehala baztertuko litzateke. “Emakumeek parte hartzen duten proiektuak hobeto garatzen dira. (…) Hobe duzu emakumeek proiektuak zuzentzea. (…) Ingurumari askotan, sen hutsak horixe iradokitzen dizu, emakumeak kontuan hartzea.” (Lankidetza teknikariari egindako elkarrizketa).

11 2.11.2. GARAPENERAKO LANKIDETZA
GENERO IKUSPEGIA SUSTATZEA PROIEKTUETAN Genero-ikuspegia diru-laguntzen deialdian aurkeztutako proiektuetan Garapenerako proiektuei buruzko diru-laguntzaren deialdiaz den bezainbatean, garapenerako hezkuntza eta ekintza humanitarioa aletzen dira. Garapenerako Hezkuntzari dagokionez, oinarrizko eskakizunak direla eta, jasota dago proiektuok arraza, sexu, erlijio edo iritziaren zioz baztertzaileak ez izatea. Diru-laguntza eskuratzeko irizpideen artean, genero- berdintasuna lortzeko ekarpena (Hegoaldeko emakumeen egoerari eta jarrerari buruzko mezuak zabalduz eta garapenaren zuzeneko subjektu direla erakutsiz) ebaluatzen da. Proiektuen puntuazioari gagozkiola (gehienez ere, 100 puntu), 72 puntu ematen dira proiektuen edukien eta hartzaileen parte-hartzaileen arabera, eta puntu horietatik, gehienez ere 8 puntu lortu ahal dira generoaren inguruko ikuspegia txertatzeagatik. Larrialdiko laguntzari lotutako proiektuen oinarrizko eskakizunak direla eta, proiektuok arraza, sexu, erlijio edo iritziaren zioz baztertzaileak ez izatea ebaluatzen da. Irizpide eta balorazioei dagokienez, ordea, ez da generoaren inguruko ikuspegiaren txertaketa aipatzen. Interesgarria litzateke beste leku batzuetan zer egiten ari diren jakin eta zelan txertatu aztertu. Diru-laguntzen bigarren motaren helburuak, GGKEen sendotzearen gainekoak, Getxoko GGKEen funtzionamendu gastuak zati batez finantzatzea eta haien kudeaketa hobetzea dira. Deialdi horretan, ez da generoaren inguruko irizpiderik txertatu, azpiegituren arlokoa baita.

12 2.11.2. GARAPENERAKO LANKIDETZA
GENERO IKUSPEGIA SUSTATZEA PROIEKTUETAN Genero-ikuspegia diru-laguntzen deialdian aurkeztutako proiektuetan Truke-guneak eta lantaldeak Taula. Garapenerako Lankidetzaren Arloak diruz lagundutako proiektuak eta (Azterlan honetarako prestatua, 2014ko eta 2015eko memorietan oinarrituz) 2014 2015 Lankidetzako proiektuak Guztira 10 Genero edo emakumeen ing. 2 Generoari lotutako alderdiren bat 8 Ekintza Humanitarioko proiektuak 4 Garapenerako hezkuntza 3 1 Proiektuak guztira sailkatu dira, generoaren inguruko ikuspegia berariaz lantzen duten proiektuak eta generoari lotutako alderdiren bat jotzen dutenak, Lankidetza Arloak argitaratutako oroitza-txostenak proiektuei buruz egin duen deskribapenean oinarrituta. Gure iritziz, proiektuei lotutako agiriak xeheago aztertu beharko lirateke datu zehatzagoak emateko. Lankidetza Arloan, arloari atxikitako bidezko merkataritzako jarduerak garatzeko talde eragileak dihardu lanean, hainbat elkartek eta Lankidetza Arloak berak osatuta. Lantalde anitza da eta lankidetza, gazteria, berdintasuna eta immigrazioa arloetako erakundeak batzen ditu. 2004. urtetik aurrera, Garapenerako Lankidetzaren Lantaldeak dihardu lanean Getxoko Udalean. Lantalde hori aholku- ea da eta horren jarduerari esker Garapenerako Lankidetzari lotutako gizarte-esparruen sentsibilizazioa eta parte-hartzea lortu nahi da, bai eta Herri Administrazioaren maila guztiek nahiz ekimen solidarioek edo herri-ekimenek gauzatzen dituzten arlo horretako ekintzen koordinazioa ere. 14 GGKEek osatzen dute lantaldea.

13 2.11.3. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
IMMIGRAZIOA ETA KULTURARTEKOTASUNA Diagnostikoan jasotako datuak direla eta, esan dezakegu Getxok ekimen ugari garatzen dituela udalerrian bizi diren etorkinen gizarteratzea errazteko helburuz. Ildo horretan, gogora ekarri behar dugu, gaur egun, Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitateak Tokiko Immigrazio Behatokia, etorkinentzako harrera-programa–Elkargune, eta azkenik, kulturen arteko sentsibilizazio- eta bizikidetza-programa–Getxo Kulturen artean ekimenak kudeatzen dituela. Era berean, bertako teknikariak etengabeko lankidetza egonkorra lantzen du udalaren beste arlo batzuekin, hala nola Berdintasun Arloarekin, Euskara Arloarekin, Kultura Arloarekin eta Getxolanekin, besteak beste. Gainera, azterlan honen beste atal batzuetan esan denez, eta 2014ko Immigrazio Panoramikan esandakoarekin bat, emakume etorkinen garrantzi handiak berresten du migrazio-fluxuak egokitu ohi direla harrera-gizarteak dauzkan lan-hobien beharrizanetara. Getxori dagokionez, lan-aukera horiek zerbitzuei dagozkie, bereziki, emakumeak nagusi diren etxeko lanei, adingabeen zaintzari eta mendeko pertsonen zaintzari. Hori dela eta, arreta berezia eskaini behar diegu atzerriko emakume langileen beharrizanei, zailtasun handia dutelako lansari eta lan-baldintza duinak dituzten lanei heltzeko. Getxoko biztanle berriek bertan geratzeko gero eta joera handiagoa dutenez eta udalerriko gizarte-ongizate orokorra hobetzeko ekarpen ekonomiko nabarmena egiten dutenez, guk ere gero eta beharrezkoa dugu kalitatezko informazioa eskuratzea haien beharrizan praktiko eta estrategikoen inguruan, bai eta atzerritarren taldeen generoaren araberako sozializazioaren inguruan ere. Ikuspegi horretatik, diagnostikoan kontuan hartu da sexuaren araberako aldagaia Tokiko Immigrazio Behatokitik sustatzen diren azterlan guztietan. Immigrazio Panoramiketan, generoaren inguruko azterketa erarik sakonenean aztertzen da eta aldagaien bigarren mailako hainbat gurutzaketa egiten dira. Hala ere, berariazko beste azterlan batzuetan jorratutako gaien garrantzi handia ikusita, interesgarria litzateke generoaren inguruko azterketa handitzea, aipatutako azterlanak egiteko kontratatzen diren erakundeei gurutzaketa-kopuru handiagoa egin dezan eskatuta. Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitateak jorratzen dituen gaiak bezain sentikorrak direnean, gizarte- eta politika-mailan, txit garrantzizkoa da ahalik eta estatistikako informaziorik xeheena eskuratzea, “Pandoraren kutxa” zabal dezaketen eta, horren ondorioz, gure gizarte-kohesioaren eta ongizatearen eredua arriskuan jar dezaketen iritzi subjektiboei eraginkortasunez erantzuteko. Berdintasun-esparruko ekimenei gagozkiela, honako hauek nabarmendu behar ditugu: Etorkinentzako topaketa eta prestakuntza programa eta Jabekuntzarako Kulturarteko Gunea. Diagnostiko hau gauzatzeko egin diren tailer kualitatiboetan, parte-hartzaileek azaldu zuten aipatutako ekimena oso garrantzizkoak direla ezagutzeko eta adiskidetasun- nahiz laguntza- loturak eraikitzeko aukera eman dielako bertan parte hartzen duten emakumeei. Lotura horiek, geroago, jarduera informalagoak egitea ekarri dute, kasurako, kulturen arteko bazkaria antolatzea Portu Zaharrean, 2015ean. Hala eta guztiz ere, udalerriko migrazioaren ezaugarri batzuk gogorarazi behar ditugu: alde batetik, atzerritarrek bertan errotzeko joera erakusten dute, gero eta garbiago; beste alde batetik, atzerritarren artean, emakumezkoen tasa % 60koa da. Beste alde batetik, 2016ko ekainean egindako tailer kualitatiboetan, argiro adierazi zen generoaren inguruko ikuspegia are modu nabarmenagoan txertatu behar dela sentsibilizazio-programa batzuetan, hala nola Zurrumurrurik ez estrategian. Udazkenean egindako ekintzek, hain zuzen ere, horixe iradokitzen digute. Urte-sasoi horretan, sakontze-mintegiak egin ziren generoaren inguruko ikuspegia sakonean aztertzeko, jorratutako gaiak eta gonbidatutako hizlariak aitzat hartuta.

14 2.11.3. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
IMMIGRAZIOA ETA KULTURARTEKOTASUNA Arestian esandakoaren ildotik, ondorioztatu behar dugu Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitateak konpromisoa handia hartu duela haren jardueraren zeharkako ikuspegia udalean sendotzen jarraitzeko, lan egiteko sinergia interesgarriak lortuta beste arlo batzuekin eta harreman errazari eutsita Berdintasun Zerbitzuarekin. Gaur egun, ondoko elkarteek osatzen dute federazioa: Filipinetako “Sikap” elkartea “Adrebol” elkartea “Egintza” elkartea Ezin diogu kapitulu honi amaiera eman Getxoko Etorkinak Plataforma osatzen duten elkarte guztiek egiten duten lan eskerga aipatu gabe utzi. Plataforma horrek ez dauka zuzeneko loturarik Getxoko Udalarekin, eta Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitateak urtera arte sustatu zuen immigrazio-arloko erakundeei lagundu eta indartzeko ekimenaren ondorioz sortu zen. “Mujeres con Voz” elkartea. “Schams” elkartea Boliviako “Acsabol” kultura-elkartea “Kosmopolis” elkartea Federazioaren xedea hauxe da: “Getxon bizi diren atzerritarren gizarteratzea ahalbidetzea, elkarlanaren bidetik eta plataforma osatzen duten elkarteen zein kulturartekotasunaren esparruan lan egiten duten beste elkarte batzuen sentsibilizazio- eta harrera-jardueren koordinazioa bideratuta. Halaber, plataforma beste erakunde publiko eta pribatu batzuen arteko solaskidea da”. Plataformaren lana bereziki garrantzitsua da, aintzat hartuta politikan parte hartzeko eskubidea dela immigrazio-politiken erronka nagusietakoa, Espainiako Konstituzioan ezarrita dagoen eskubideen berdintze murriztuak ez baitie, oraindik ere, tokiko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea atzerritarrei, Europar Batasunaren barruko herrialdeetan izan ezik. Getxoren moduko udalerri batean ahotsa izateko, beraz, elkarteen ekimenak berebiziko garrantzia dauka. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek diru-laguntzen lerro bat dute aurkeztutako programak diruz laguntzeko, batik bat, etorkinen harrera- beharrizanei erantzuteko programak diruz laguntzeko. Caritas Getxo Bidea eginez Perualde Filipinetako “Pagkakaisa” elkartea Suyana dantza eta musikako kultura-elkartea Erakunde laguntzailea: Sunu Makaan elkartea (Senegal)

15 2.11.3. GOGOETA EGITEKO PUNTUAk
GARAPENERAKO LANKIDETZA Lankidetza Arloak jarduera ugari antolatzen ditu urtero-urtero generoaren inguruko ikuspegia landuta, bereziki, Getxotik Mundura Mundutik Getxora ekimenaren baitan, eta Getxoko udalerrian urtero egiten den Zinema ikusezinaren Nazioarteko jaialdiko film-proiekzioen esparruan. Antolatutako jardueretan, emakumeen parte-hartzeari dagokionez, azoka eta jaialdietan antolatzen diren jardueretan sexuaren araberako datu bereiziak jasotzea zaila den arren, esan beharra dago, oro har, emakume gehiagok parte hartzen dutela. Getxo ENTREAMIGOS - LAGUN ARTEAN Medicus Mundi Bizkaia Mugarik Gabe Perualde Taldeka Lagunduz UNESCO Etxea Zabalketa Arloak kudeatzen dituen diru-laguntzen deialdietan, berdintasunaren inguruko irizpideak txertaturik daude, Larrialdiko Laguntzei lotutako proiektuen deialdietan izan ezean. Mary Ward fundazioa GGKE horien eginkizunak berebiziko garrantzia dauka Gizarte Eraldaketa lantzeko Hezkuntzaren inguruko ikuspegia garatzerakoan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko beharrezkoa den balio- aldaketa indartzen baitu. Arloak 2015ean diruz lagundu dituen 15 proiektuetatik, 3k berariaz landu zuten generoaren ikuspegia eta beste 12k generoari lotutako alderdiren bat jorratu zuten. Era berean, ikuspegi horren ildotik, gero eta gehiago aintzat hartzen dira emakumeen aurkako indarkeria-moduak salatzeko ekimenak. EAEk, bertako elkarteen eskutik, hamarkada batzuk eman ditu indarkeria matxista eta egoera horri eusten dioten gizarte-, kultura- eta ekonomia-dinamikak salatzen. Bide luzea dugu egiteko, hemen eta Hegoaldeko herrialdeetan, eta horregatik, esperientzien trukaketa etengabeak eta proiektuak beste kontinente batzuetan finantzatzeak aukera garbiak emango dizkigute arazo larri hau ikusarazteko eta indarkeria pairatu duten emakumeen arreta eta jabekuntza sustatzen duten ekimenak ezagutarazteko. Ildo horretan, gogorarazi behar dugu Getxoko Udalak lankidetza deszentralizatua gauzatzen duela, batik bat, GGKEen bitartez. Udalerrian egiten diren deialdietan proiektuak aurkezteaz gain, garapenerako gobernuz kanpoko 14 elkartek denbora eta ahalegina eskaintzen dizkiote Lankidetzako lantaldean parte-hartzeari. Lantalde horren eginkizunetako bat dugu Lankidetza Arloari aholku ematea arlo horretako beharrizan eta lehentasunen inguruan eta, bestetik, koordinazio-bidearena egitea udalerrian lankidetza-esparruan egiten diren ekimen guztien artean. Gaur egun, ondoko elkarteek osatzen dute lantaldea: Oro har hartuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren III. Plan Zuzentzaileak ( ) dioenari jarraiki, generoaren inguruko berdintasun eza baztertze aldera, oso egokia da emakumeen mainstreaming delakoa eta jabekuntza lantzea, Lankidetza Arloak sorreratik bertatik egiten duen legez. Ayuda MAS Biladi Ecca Romo Educo Getxo Pro Sahara ATFAL Grupo de Misiones de San Martín de Tours


Descargar ppt "+ 2.11 kapitulua + HANGO ETA HEMENGO KULTURAK KULTURARTEKOTASUNA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA."

Presentaciones similares


Anuncios Google