Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porMarina Navarro Luna Modificado hace 7 años
1
6. Gaia Langileen mugimendua eta Nazionalismoa
TOMAS MEABE DOLORES IBARRURI: LA PASIONARIA SABINO ARANA
2
1. SARRERA - Industrializazioak eragin zituen aldaketen artean bi mugimenduen sorrera aipa ditzakegu: Langileen mugimendua. Nazionalismoak. - Langileen mugimendua industri garapenarekin batera hazi zen. Errestaurazioaren garaian langileen aldarrikapenak bi korronte nagusik bideratu zituzten: anarkismoak eta sozialismoak; Euskal Herrian sozialismoak indar handiagoa izan zuen. Bi ideologia nagusi horiekin batera sindikatu kristaua deitu izan dena garatu zen. - XIX. mendean, politiko liberalek herritarrentzat askatasun eskubidea eskatzen zuten bezalaxe, beste estatuen menpe edo zatituta zeuden herriak nazio-subiranotasuna eskatzen hasi ziren. Herri bakoitzeko historialariek, poetek, idazleek, kazetariek eta garai hartako pentsalariek nazionalismoa bultzatu zuten. Herriak nazio bihurtzera eramen zituzten prozesuak oso desberdinak izan ziren lekutik lekura. Leku batzuetan fenomeno bateratzailea izan zen; beste batzuetan, berriz, banatzaile edo sakabanatzailea. 2. LANGILEEN MUGIMENDUA EUSKAL HERRIAN - Langileen mugimendua –hau da, jabetzak araututako gizartean egoera hobetzeko eta eskubideak babesteko langileen eta nekazarien jardun politiko eta soziala- Errestaurazioaren garaian indartu zen urtean eman zen Elkarteen legearen babesean, hainbat langile elkarteak (sindikatuak) sortu ziren: 1888.an UGT (Unión General de Trabajadores), 1911.an SOV-ELA (Solidaridad de Obreros Vascoa-Eusko Langileen Alkartasuna) izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista eta euskalduna, 1910.an CNT (Lanaren Konfederakuntza Nazionala). - Hasiera batean sindikatuek eskatzen zituzten eskaerak honako hauek izan ziren: Nagusiek sindikatuak onartzea. Negoziazioa kolektiboa izatea. Lan baldintzak hobetzea (lanordua, higienea, segurtasuna, barrakoiak eta kantinak kentzea...). Soldaten igoera Lehen Mundu Gerraren ostean hasi ziren eskatzen. - Lehen garai honetan sindikatuek euren erreibindikazioak lortzeko erabili zuten tresna greba izan zen. Bizkaian greba ugari eman ziren 1890etik-1911ra bitartean. Gipuzkoan, ordea, eta 1920.urteen artean eman ziren; Araban beste horrenbeste gertatu zen. - Lehen Mundu Gerraren ondoren elkarrizketaren bitartez saiatuko ziren arazoak konpontzen, hainbat erakunde sortu baitziren halako negoziazioetarako. Sozialista joera zuen langile mugimendua moderatu egin zen eta negoziazio bidea jorratu zuen; bide iraultzailea komunistak eta anarkistak jarraitu zuten. - Langileen mugimenduaren barnean hainbat joera bereiz ditzakegu: joera sozialista, anarkista, sindikalismo kristaua.
3
JOERA SOZIALISTA: Marx eta Engels alemaniarrek definitu zituzten batez ere. Langileak agintera
heltzeko beharrezkoa da ondo eratzea partidu edo erakunde sendoetan. Horrela Lehenengo Internazionala (1864) eta partidu sozialistak sortu ziren (PSOE, Alderdi Demokratiko Sozialista Langile Espainiarra 1879an Pablo Iglesiasek fundatua). Partidu hauek agintera heltzean produkzio ondasunak jabe pribatuei kendu eta kolektibizatu egin beharko zituzten. Horrela, klaseen oinarriak desagertuko ziren. -Sozialismoak, beraz, agintea lortu nahi zuen eta iraultza egiteko pausu zehatzak markatzen zituen. Parlamentuetan sartzen saiatzen zen, hauteskundeen bidez (1910arte PSOEk ez zuen lortu Pablo Iglesias diputatu izendatzea). Sozialismoak Euskal Herrian garrantzia izan zuen (Madril eta Asturias eskualdeekin batera) . Langileak enpresa handietan egoteak lagundu zuen partidu eta sindikatu sendoak sortzen. - II.Internazionalean (1889) bi tendentzia nabarmendu ziren: 1.- Sozialismo iraultzailea: Facundo Perezagua izan zen joera honen buruzagia Euskal Herrian. 1886 eta 1915 urteen bitartean nagusitu zen. Bere gidaritzapean sortu ziren Bizkaian lehen elkarte sozialistak . Lehena Bilbon eratu zen 1886an, eta hemendik meategien eremuetara zabalduz joan ziren (Galdames, Somorrostro, Ortuella eta La Arboleda, ). 1890ean lehen greba modernoa eman zen Bizkaian eta 1910 urteen bitartean probintziak bost greba orokor ezagutu zituen. Greben ondoren hainbat fenomeno berri agertu ziren: Gizartean zegoen arazoa kanporatzea. Langile mugimendu egonkor bat sortzea. Sozialismo antolatu baten nagusitasuna mugimendu honetan. Presio gisa grebaren erabilpena. Hala ere, alderdi sozialista barruan beste joera bat nagusitzen hasi zen: Indalecio Prietoren joera moderatua. 1915ean Perezagua bota zuten PSOEtik. Euskal sozialismoaren oinarria batez ere kanpotik etorritako biztanleek eratzen bazuten ere, euskaldunak ere izan ziren tartean, esaterako Tomas Meabe: Espainiako Gazteria Sozialistak eta La Lucha de clases mintegia eratu zituen. 2.- Sozialdemokrazia: langileen bizi-baldintzak hobeagotu nahi zuten gizarte eta lan legediaren bitartez; langileen askatasuna eta boterea lortzeko sufragioa eta bide demokratikoak erabili ziren. Joera honen buruzagia: Indalecio Prieto izan zen. eta urteen bitartean, Euskal Herrian sozialismoaren garai berria hasi zen. Lehen Mundu Gerraren ondorio ekonomikoak Bizkaiko bi sektore nagusietan izan zuen eragina: Meatzaritzan (burdin mearen esportazioaren jaitsieragatik meategi batzuk itxi behar izan zituzten). Industria metalurgikoan (egoera hobetu zuten produktu siderometalurgikoen esportazioa igo). - Gerra ostean eman ziren mobilizazioen ondoren (produktuen garestitzea dela eta) 1918.urtean Bilboko eta itsasadarreko langileak PSOEn eta UGT sindikatuan sartu ziren. Indalecio Prioteren joera moderatuak Perezaguaren joera erradikala baztertu zuen alderdian. Ondorioz, sozialisten eta errepublikanoen arteko hitzarmena gauzatu ahal izan zen eta Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten. Horrela bada, grebak alde batera utzi eta hauteskunde-borroka nagusitzen joan zen. GIPUZKOAN sozialismo urteen bitartean finkatu zen. Sozialismoaren hazkundean zerikusia izan zuen Eibarko langile gehienak (lehen gremioko sindikatuetan bilduta) UGT sindikatuan sartu zirela 1920.urtean.
4
SOZIALISMOA PABLO IGLESIAS MARX SOZIALISMOA
-1848an sortu zuten Marxek eta Engelsek. Espainian Pablo Iglesias eta Vera aipatzekoak dira eta Euskal Herrian Perezagua, Indalecio Prieto, Dolores Ibarruri, besteak beste.
5
Sozialismoa Euskal Herrian
INDALECIO PRIETO JOERA MODERATUA -Grebak alde batera utzi eta hauteskunde borroka nagusitzen joan zen. -Gorteetako diputatua izan zen. FACUNDO PEREZAGUA JOERA IRAULTZAILEA - Toledokoa,Euskal Herriko 1890eko lehen greba modernoaren buruzagi. TOMAS MEABE -Nazionalismo mundutik zetorren.Bilboko eta Espiniako Gazteri Sozialistaren sortzaile
6
Casa del Pueblo ESPAINIAKO LEHENA (LA ARBOLEDA )
7
b) JOERA ANARKISTA. Anarkismoak, aldiz, sozialismoaren helburu berdinak lortu nahi ditu (hots, komunismoa, klaserik gabeko gizarte) baina bere bideak guztiz ezberdinak dira. Edozein agintearen kontra dago eta proletalgoaren diktadurarik ere ez du nahi. Bide politikoak ukatzen ditu. Ez da hauteskundeetara aurkezten. Langileak, nekazariak, partidurik gabe antolatu behar dira eta, edozein zapalkuntzaren kontra joanez, iraultza egin behar dute zuzenean. 1910ean “Confederación Nacional del Trabajo, C.N.T. sindikatua sortu zuten, iraultzarako bidetzat sindikatua onartuz (politikan parte hartu gabe). Euskal Herrian anarkismoak ez zuen apenas indarrik izan.
8
-Emakume anarkista. II. Errepublikan ministra izendatu zuten.
ANARKISMOA DURRUTI -Anarkista espainola. Bartzelonako “Solidarios” izeneko talde anarkista sortzaileetako bat (1920) FEDERICA MONTSENY -Emakume anarkista. II. Errepublikan ministra izendatu zuten. BAKUNIN Anarkismoaren sortzailea.
9
SINDIKALISMO KRISTAUA SOV-ELA (1911)
c) SINDIKALISMO KRISTAUA. Elizaren ingurukoek langileen aldarrikapenak baino langileen arteko lankidetza bilatzen zuten langileen elkarteak sustatu zituzten. Euskal Herrian 1911n izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista euskalduna eratu zen: Solidaridad de Obreros Vascos (SOV-ELA). Helburua euskal langileen batasuna eta anaitasuna lortzea zen eta oinarriak abertzaletasunean eta Elizaren gizarte-hezkuntzan ezartzen zituen.
10
KOMUNISMOA (1920) Dolores Ibarruri “La Pasionaria”
( ) d) KOMUNISMOA - 1919an III Internazionala eratu zen, joera marxista-leninista izango zuena. PSOE alderdiak ez zuen bat egin Hirugarren Internazionalarekin eta, horregatik, hogeiko hamarkadaren hasieran burukide eta militante sozialista garrantzitsu batzuek alderdia utzi zuten; horiek Espainiako Alderdi Komunista sortu zuten, tartean Peres Solís eta Dolores Ibarruri.
11
LANGILE MUGIMENDUA Ludismoa, makinak suntsitzen duen mugimenduari deritzaio. Europako leku desberdinetan izan zuen eragina eta penintsulan Levanteko ehungintzan bereziki. -XIX.mendeko lehen erdialdean eman zen. -Euskal Herriari dagokionez 1840 inguruan oleetako langileek Santa Ana lantegi berria erretzeko ekintza burutu zuten. LANGILE MUGIMENDUAK: LUDISMOA
14
Grebak Minería. Huelgas mineras de julio de 1910.
Obreros de las minas de Triano (Bizkaia), en las cercanías de la estación vieja de Ortuella, esperando cobrar su jornales.
15
GREBAK ZABALPENA eta INDARRA
16
Bizkaiko azken meatzari emakumeak
17
Euskal Nazionalismoa 3.1. Definizioa eta inguru historikoa.
- Nazionalismoa, hizkuntza, kultura eta zuzenbide bereziak dituzten biztanleak elkartzen dituen sentimenduan oinarritzen da. Nazionalismoaren mugimendu politikoak sortu ziren eta hauek, nazioaren autodeterminazio eskubidearen defentsa egin zuten eta estatua osatzea nahi zuten.
18
A) Aldi kulturala Primer Congresos de Estudios Vascos, celebrado en Oñati en Alfonso XIII conversa con un oficial del Cuerpo de Mikeletes; en el centro el presidente de la Diputación de Bizkaia Ramón de la Sota y Aburto.
19
B) Aldi politikoa
20
Nazionalismoaren aurrekoak
Manuel de Larramendi GIPUZKOAKO FORUEN DEFENTSA. FORUAK GIPUZKOAKO LEGE BEREZIA BEZALA DEFINITUKO DITU. FORUEN DEFENTSAREN ALDARRIKATZAILEA BILAKATUKO DA.
21
Karlismoa ZUMALAKARREGI KARLOS VII
22
Foruzaletasuna
23
Gamazada Nafarroa Gamazo ministroak, Sagastaren gobernu liberalekoak, Kontzertu Ekonomikoak berrikusi zituen hego Euskal Herriko lau probintzien ordainketak igotzeko. Herriaren erantzuna, Gamazada izenez ezagutzen dena, Nafarroan sortu zen 1893ko udaberrian eta manifestazioak egin zituzten. Adibidez, Iruñean, 1893ko ekainaren 4an, Gamazoren neurriaren aurkako manifestazio batek kaleetan lagun baino gehiago bildu zituen, estamentu eta ideologia guztietakoak. Hau Nafarroan ordura arte izandako manifestaziorik handiena izan zen. Erakundeek sinadura inguru bildu zituzten neurriaren aurka, biztanle izanik. Hala ere, ezin izan zuten neurria baliogabe utzi, baina ministroak kargua utzi zuenez, legea ez zen inoiz indarrean jarri. Foruen defentsak Hegoaldeko herrialde guztien batasuna indartu zuen. - Abuztuan, Gernikan bandera espainiarra kendu zuten Sanrokada izenez ezagutzen den ekintzan. Donostian istilu gogorrak izan ziren Londres hotelean – Sagasta zegoen bertan- bildu zen manifestazioaren ondoren; Guardia Zibilak manifestarien kontra egin zuen eta hiru hildako izan ziren. “Gora foruak” eta “Hil bedi Espainia”oihuez gain, Gamazadan kantatu zuten kopletako bat honakoa izan zen: “A Gamazo con un mazo le tenemos que pegar porque son nuestros los Fueros y nos los quiere quitar”
24
Sanrokada Gernika-1893 Gernikan bandera espainola kendu zuten protesta gisa.
25
Sabino Arana ( ) Jaiotetxea 1957an bota zena, gaur egun bertan dago Sabin-etxea, EAJren egoitza nagusia. Familia de Arana de Goiri. De pie sus hermanos Lucila, Francisca y Juan. Sentada su madre doña Pascuala con Sabino sobre sus rodillas. En el centro sus hermanos Paulina y Luis apoyado en su padre don Santiago
26
3.2. Sabino Aranaren nazionalismoa (1895-1903).
- Eskola alemaniarraren nazio kontzeptua bereganatu zuen, eta bere nazionalismoak zerikusia zuen karlismoarekin eta intransigenteekin (bere familia karlista zen). Ezaugarriak: - Iragana idealizatzen zuen. Bere leloa “Jaungoikoa eta Lege Zarra ” : karlismotik desmarkatu zen hauek foruak dinastia batekin lotu zutelako. Foruak esan beharrean “Lagizarra” esaten du: lege tradizionalak eta ohiturak eta erabilera onak adierazteko. - Goi burgesiak ezarri zuen sistema kapitalistaren kontra agertu zen. Klase horrek foru garaiko gizarte-talde ohikoak (baserritar burgesia txikia, hots, jauntxoak, nekazariak, arrantzaleak) baztertzen zituelako, foruak deseginez. Industriaren kontra zegoen, berarekin batera lehenengo ohitura eta egitura desagerpena etorriko zelako. - Industriarekin batera burgesia txikia sortu zen, lantegi txikien jabea eta merkatu bezala Espainia ez zuena, probintzia eta Euskal Herria baizik. Erdi mailako edo behe burgesia honek ez zuen nahi ez iraultza sozialistarik, ez eta goi burgesiak arau guztiak markatzea. Klase honek nazionalismoa har dezake bere interesen adierazpide bezala. Hirietako erdiko klaseak, nekazariak eta arrantzaleak ere nazionalismoan sartu ziren. Etorkinak errefusatzen zituen, hauen etorrerak industria posible egiten zuen eta. Gainera kanpotarrek sozialismoa zekarten “"Si algún español se ahoga y pide socorro, contéstale: ''Niz eztakit erderaz'' (Sabino Arana). - Iragana goraipatzean ohizko erlijiotasuna ere azpimarratzen zuen. Nazionalismoa Euskal Herria katolikoa mantentzeko bide bat zen. - Aranak nazioa ezaugarri batzuen bidez adierazten zituen: arraza, hizkuntza, gobernua eta legeak, izaera, ohiturak eta nortasun historikoa. Hauetatik arrazari garrantzia berezia ematen zion, nazioa eta arraza identifikatuz. - Sabino Aranaren nazionalismoaren garaian historialariek hiru fase bereizten dute: Erradikalismo politikoaren garaia: Espainia gaitz guztien erruduna zen, estatu liberalak Foruak ezabatu baitzituen. Independentziaren eta euskal estatu konfederala osatzearen aldekoa zen. Garai honetako nazionalismoak izaera tradizionalista eta integrista zuen: erlijio katolikoa eta arraza ziren euskal nazioaren oinarrizko zutabeak. EAJ alderdia sortu zuen 1895ean. Jarrera moderatua: Bizkaiko diputazioan egon zen garaia: 1898.urtean bi gertakizunek izan zuten garrantzia: Ramón de la Sota buru zen Bilboko Euskalerria elkarteko foruen aldeko taldea sartu zen EAJ-PNV alderdian, eta Sabino Arana Bizkaiko Diputazioan sartu zen. Sabinok jarrera pragmatikoa izan zuen, bai ekonomian (industriaren alde) eta baita politikan ere. Jarrera moderatu hau ez zen ideologia mailara eraman, eta 1898 urte geroztik alderdian bikoiztasuna agertu zen: independentziaren aldeko ideologia alde batetik (sabindar erradikalak) eta autonomiaren aldeko praktika bestetik (euskalerriakoak: moderatuak, foruzaletasun liberalarekin lotuak). Autonomiaren aldeko jarrera: Teoriaren eta praktikaren arteko kontraesana gainditu nahian, Euskadiko independentziari uko egin zion eta horren ordez autonomia erradikal baten defentsa egin zuen, beti ere Espainiako estatu barruan. EAJ alderdiaren desagertzea ere proposatu zuen eta alderdi berri baten sorrera: “Liga de Vascos Españolistas” izenekoa (erregionalista). Honek ez zuen arrakastarik izan, Sabino Arana hil egin zelako eta sabindar aldekoa proiektu horren kontra azaldu zelako (Zabala).
27
A. Aranaren ideologia
28
Jaungoikoa eta Lege Zaharra : JEL
Jaungoikua es el reconocimiento expreso y la proclamación de la religión católica para el país, como fundamento de la vida en sus manifestaciones internas así como en sus relaciones con los demás pueblos; es una definición filosófica y moral; una concepción cristiana de la vida, el reconocimiento de los derechos fundamentales e imprescriptibles del hombre. Lagizarra es el derecho a la libertad, a la soberanía plena de la nacionalidad; la libertad de la patria para que el hombre alcance su último fin por esa vía natural y legítima. El afán, por otra parte, de restablecer en su integridad lo esencial de sus leyes tradicionales llamadas Fueros, los buenos usos y costumbres de los mayores, etc. Eta es la armonía y conformidad entre el orden religioso y el político, entre lo divino y lo humano
29
Bizkaia eta Euskadi nazioak dira
“ Bizkaya se reconstituirá libremente. Restablecerá en toda su integridad lo esencial de sus leyes tradicionales llamadas fueros. Restaurará los buenos usos y costumbres de nuestros mayores. Se constituirá si no exclusivamente, principalmente con familias de raza euskeriana. Señalará el euskera como lengua oficial(…) “ “Siendo Bizkaya por su raza, su lengua, su caracter y sus costumbres, hermana de Alava, Benabarra, Gipuzkoa, Lapurdi,, Nabarra y Zuberoa, se ligará o se confederará con estos seis pueblos para formar el todo llamado Euskalerria (Euskaria), pero sin mengua de su particular autonomía. Esta doctrina se expresa en el principio siguiente: Bizkaya libre en Euskeria libre.(…).”
30
Arrazan oinarritutako nazionalismoa
"¿SOMOS ESPAÑOLES? Viniendo hace unos días en el tren de Zumarraga, tuve ocasión de oír un interesantísimo diálogo que se entabló entre un francés al parecer touriste y un bizkaino de tipo industrial, que en Eibar habían entrado juntos y sentádose junto al asiento que yo ocupaba. Por la conversación averigüé que el francés se llamaba M. Hauteville, y el bizkaino Aresti. Como su diálogo era de tema muy curioso y de actualidad, voy a traducirlo y trasladarlo a esta hoja en la mejor forma que me sea posible. Hauteville.– Me choca que tan mala suerte desee usted a las armas españolas en Melilla. Pues ¿no es usted español? Aresti.– No señor: soy bizkaino. Haut.– Bueno; pero ¿no es español el bizkaino? Ar.– No. Haut.– Pues entonces ¿que es el bizkaino? Ar.– Bizkaino. Haut.– No lo entiendo. Ar.– Pronto lo comprenderá usted. Los bizkainos no somos españoles ni por la raza, ni por el idioma, ni por las leyes, ni por la historia. Haut.– ¡Oh! Si eso me demuestra, comprendo perfectamente me diga usted que no es español. Ar.– Se lo haré ver en pocas palabras. No somos españoles por la raza. A nuestra raza no se le ha encontrado todavía ni madre ni hermanas entre todas las razas del mundo, ni aún se sabe si vino por el Norte, el Sur, el Oriente o el Occidente a este rincón de la tierra. Quién le halla afinidad con los pieles rojas (Oeste); quién, con los georgianos (Oriente); éste, con los fineses (Norte); aquél, con los bereberes (Mediodía); pero nadie ha obtenido notas de afinidad suficientes para atreverse a asentar la fraternidad de nuestra raza con alguna de la comparadas con ella. Todas las demás razas se han clasificado en grupos primitivos, ramas originadas y ulteriores derivaciones; la nuestra permanece siendo una selva virgen, para la investigación científica, una verdadera isla en medio de la humanidad. La raza española es, en cambio, un producto latino-gótico-arábigo con tenues toques de fenicio, griego y cartaginés, que no conserva ni rastro de la raza primitiva de la península, que fue la nuestra. Arrazan oinarritutako nazionalismoa
31
«Vuestra raza, singular por sus bellas cualidades, pero más singular aún por no tener ningún punto de contacto o fraternidad ni con la raza española, ni con la francesa, que son sus vecinas, ni con raza alguna del mundo, era la que constituía a vuestra Patria Bizkaya; y vosotros, sin pizca de dignidad y sin respeto a vuestros padres, habéis mezclado vuestra sangre con la española o maketa, os habéis hermanado y confundido con la raza más vil y despreciable de Europa, y estáis procurando que esta raza envilecida sustituya a la vuestra en el territorio de vuestra Patria».
32
Industrializazioaren gaitzespena
“Si no puede ser de otra cosa mientras los montes de Bizkaya tengan hierro en su seno, plegue a Dios se hunda en el abismo y desaparezcan sin dejar huella todas sus minas”.
33
Iraganaren idealizazioa
“Fuese pobre Bizkaya y no tuviera más que campos y ganados, seríamos entonces patriotas y felices”.
35
Etorkinen gaitzespena
“EFECTOS DE LA INVASIÓN” “Nada importa, pues, la extinción de nuestra lengua; nada, el olvido de nuestra historia; nada, la pérdida de nuestras propias y santas instituciones y la imposición de las extrañas y liberales; nada, esta misma esclavitud política de nuestra Patria; nada, absolutamente nada, importa todo eso, en sí considerado, al lado del roce de nuestro pueblo con el español, que causa inmediata y necesariamente en nuestra raza ignorancia y extravío de inteligencia, debilidad y corrupción de corazón, apartamiento total, en una palabra, del fin de toda humana sociedad”. El bizkaino es inteligente y hábil para toda clase de trabajos; el español es corto de inteligencia y carece de maña para los trabajos más sencillos “”. “Oídle hablar a un bizkaino y escuchareis la más eufónica, moral y culta de las lenguas; oidle a un español y si solo le oís rebuznar podéis estar satisfechos, pues el asno no profiere voces indecentes ni blasfemias”. “Por último, según la estadística, el noventa y cinco por ciento de los crímenes que se perpetran en Bizkaya se deben a mano española, y de cuatro de los cinco restantes son autores bizcainos españolizados”. Euskal langileak eta maketoa egunkari nazionalista baten arabera.
36
1. Integrismo erlijiosoa
37
“”JAUN GOIKUA: Bizkaya será catolica, apostolica, romana, en todas sus manifestaciones de su vida interna y en sus relaciones con los demás pueblos. Bizkaya se estblecerá sobre una perfecta armonía y conformidad entre el orden religioso y el político, entre lo divino y lo humano. ANTEPOSICION DE JAUN GOIKUA A LAGI-ZARRA: Bizkaya se establecerá sobre una completa e incondicional subordinación de lo político a lo religioso, del Estado a la Iglesia. “No se admitirá en la Biblioteca libro ni escrito alguno que sea irreligioso o inmoral.”
38
Proiektu politikoa LARRAZABALeko diskurtsoa (1893)
Bertan botako zuen diskurtso ospetsua non atzerritarrek Bizkaian zuten botereaz hitz egin zuen, Bizkaian zeuden alderdi politikoak aztertu zituen, alderdi horietako batek ere ez zuela bizkaitarren nahiak betetzen adieraziz, eta, azkenik Jaungoikoa eta Lege Zarra leloaren bidez laburtu zuen eskainitako irtenbidea.
39
Euzkaldun batzokijaren sorrera (1894)
Euskeldun Batzokija (1894), Correo kalearen 22.zenbakiaren 2. solairuan.
40
LARRINAGAko ESPETXEAN (Bilbo) (1895eko abuztua –1896ko urtarrila
eta 1902an)
41
Sabino Larrinagako kartzelan
42
Alderdi Nazionalistaren sorrera: EAJ (1895)
PROIEKTUA Sabino arana irudiak usuarios lycos
44
Sabino Aranaren heriotza (Sukarrieta - 1903)
Sukarrietako hilerria hileta 38 urtekin hil zen, Addison gaixotasunaren ondorioz.
45
Post-aranismoa (1903-1930) barne-egituraketa
Sinbologia BATZOKIAK SORTU (Barakaldoko zaharra) LAUBURUA EUZKADI EGUNKARIA
46
3.3. Post-aranismoa ( ). Alderdiaren bi sektoreen arteko tentsioak baretu ziren, biek bat egin zutenean 1906an EAJren adierazpen tradizionalarekin, Bilboko Batzarrean onartua. Ondorengo programa onartu zuten: Aranaren Jaungoikoa eta Lege Zarrak eta Foruen berrezarpena (1839ko legea kendu) onartu zuten. Formula honen bitartez alderdiko bi joerek (autonomistak eta independentistak) elkarrekin bizitzea lortu zuten. Bide posibilista hartu zuen eta lege barruan jarraitu zuen (1906ko Kontzertu ekonomikoak onartu zituen, urte horretan gobernuak kontzertuak berretsi zituen). Alderdi katolikoa eta kontserbadorea izaten jarraitu zuen. : Luis Aranaren eta aberritarren (atzerakoiak) nagusitasuna: EAJ Bizkaian eta Gipuzkoan finkatu zen eta barne egituraketa gauzatu zen: Probintzietako kontseiluak. Kontseilu Nazionala (Euskadi Buru Batzarra). - 1916an Luis Arana zuzendaritzatik aldentzea lortu zuten eta Euskalerriakoak nagusitu ziren. Alderdiaren izena aldatu zioten (Euskal Komunio Nazionalista, CNV). Autonomismora jo zuen eta arrakasta handiak izan zituen hauteskundeetan ( ). - 1921ean barne zatiketa eman zen: EAJ eta Eusko Komunio Nazionalista. - 1930ean nazionalismoaren barruko alderdi biak elkartu eta Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) berritua sortu . 1930ean Euzko Abertzale Ekintza (ANV) ezkerreko alderdi nazionalista sortu zen. Errepublikaren aldekoa zen. Abertzalea eta ezkerrekoa. Akonfesionala (EAJrekiko erabateko haustura). Euskadiren batasunaren alde eta irekia etorkinekin. 1931n errepublikanoekin eta sozialistekin bat egin zuen monarkiaren aurkako blokean. 1936an Fronte Popularrean hartu zuen parte. Industria eta hiri guneetan izan zuen garrantzi handiena.
47
Agrupémonos todos bajo una misma bandera, fundemos sociedades puramente vascongadas, escribamos periódicos vascongados, creemos teatros vascongados, escuelas vascongadas y hasta instituciones benéficas vascongadas. Que todo cuanto vean nuestros ojos, oigan nuestros oidos, hable nuestra boca, escriban nuestras manos, piensen nuestras inteligencias y sientan nuestros corazones sea vascongado. A un concepto antivascongado contestemos con cien vascongados y alcemos nuestra voz con objeto de ahogar la que pregone el enemigo concepto. Hagamos por despejar la atmósfera insana, que ahora respiramos y saturarla después de vascongadismo para que nuestros hijos al venir al mundo respiren ambiente vascongado y nosotros, al abandonarlo, nos llevemos, en nuestro prostero aliento, la fragancia de ese puro ambiente, que será el beso maternal con que nos despida Euskeria agradecida.
49
Euskal sindikalismoaren sorrera: ELA-STV (1911)
Sabino arana euskal sindikalistekin
50
EMAKUME ABERTZALE BATZA
1931
51
Euskalerriakoak Ramon de la Sota LLano
- MODERATUAK AUTONOMISTAK BURGESAK
52
Aberritarrak Luis Arana
- Balio etnizistak - Independentistak
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.