La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

LAN KOOPERATIBOA DBHKO GELETAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "LAN KOOPERATIBOA DBHKO GELETAN"— Transcripción de la presentación:

1 LAN KOOPERATIBOA DBHKO GELETAN
Hondarribiko Ama Guadalupekoa Ikastetxea

2 AURKEZPENA

3 Nor gara? AMA GUADALUPEKOA IKASTETXEA pribatua eta hitzartua da, kristaua eta gizarte ekimenekoa, eta Hondarribiko Parrokia da titularra. Haur Hezkuntza-Batxilergoa (800 ikasle) DBH: 226 ikasle, 2 lerro, B eredua.

4 Zer nahi dugu? Lan kooperatiboa DBHn irakasteko eta ikasteko modu gisa ezagutaraztea. Gure esperientzia partekatzea eta irakasleak sentsibilizatzea, lan-metodologia hau erabiltzeko.

5 Noiz hasi ginen? Talde kooperatiboak: ikasteko metodologia multifuntziola bat. PAT IRUN. 1999, Iraila. Mercé Soler Fernández Bidasoako Jardunaldi Pedagogikoak. Irun. Iraila David Durán (Can Puig BHIko eta UABko irakaslea). ikasturtean bertan hasi ginen gaztelania-arloan, DBH 1en. Gero, euskara-arloan ere bai, eta DBHko 2. eta 3. mailara zabaldu genuen.

6 Zergatik ekin genion? Aniztasunaren trataeratik sortzen ziren beharrak asetzeko. Gelan egoera komunikatiboak sustatzeko. Hizkuntzen arteko loturak bultzatzeko.

7 OINARRI TEORIKOAK

8 Definizioak: Ikasketa kooperatiboa: “banakoen helburuak lotura hain ertsia dute, non korrelazio positiboa baitago haien helburuen ondorioen eta lorpenen artean; hala, beste parte-hartzaileek beren helburuak lortzen badituzte bakarrik lortzen du banakoak bere helburua. Morton Deutsch, 1949. Lana elkarlanean egitean datza, laguntza emanez eta jasoz, batak besteari, lan bat egiteko, informazio bat ulertzeko edo ezagutza batzuk ikasteko. Dolors Quinquer, 2007.

9 Lan kooperatiboak hau eskaintzen du:
Motibazioa Autoestimua Elkarlana Besteen onarpean Eraginkortasuna Integrazioa Hizkuntzaren erabilera hobetzea Gizarte-trebetasunak Dolors Quinquer, 2007

10 Ikasketa kooperatiboaren metodoak eta teknikak:
Elkarrekin ikastea (LK) Berdinen arteko tutoretza (BAT) Elkarlan gidatua Ikerketa-taldea Buru-hauskaria Taldekako ikasketa Benito León, 2005

11 GURE ESPERIENTZIA

12 Jardueren aurkezpena:
Ipuin bat sortzea (LK) Izurdeak (buru-hauskaria) Komikia (LK) Elkarrizketa pertsona ospetsu bati (LK) Ipuinkontalaria –Cuentacuentos (LK) Irratsaioa (LK) Narrazio subjektiboa (LK) Gai interesgarri bat ahoz azaltzea (BAT) Egunkaria (LK) Euskal Kultura (buru-hauskaria) Ekosistemak (buru-hauskaria) Deskripzio-testuak aztertzea (BAT) Idazketa-tailerra: kontakizuna (LK) Errenazimenduaren eta Barrokoaren konparazio-azterketa, artelan baten deskribapenaren bidez (BAT) Antzerkia (LK)

13 Eginkizun-mota aukeratzeko irizpideak
Egokiagoa izan behar du taldean burutzeko banaka egiteko baino. Hautatutako eginkizuna luzeegia edo zailegia izango litzateke pertsona batek bakarrik egiteko. Era askotako gaitasun- eta trebetasun-motak eskatu behar ditu. Taldearen helburua lortzeko balio behar du. ‘Nola’ eta ‘zertarako’ izan behar ditu ardatz: ideiak alderatu, hipotesiak ezarri, arrazoitzeko era askotako estrategia-motak erabili… Irekia izan behar du, erantzun bat baino gehiago onartu behar ditu, baita gaiari buruzko ikuspuntu bat baino gehiago ere…

14 Taldeak osatzeko irizpideak
Irakasleak osatzen ditu taldeak, aldatu badaitezke ere. Malguak dira, jarduera-mota eta helburuen arabera aldatzen dira. Taldeak txikiak dira, 3-4 lagunekoak. Hetereogeneoak dira, baina ezaguntza-maila ez oso ezberdinekin. Neska- eta mutil-kopurua parekoa izaten da talde bakoitzean. Aintzat hartzen da izakerak bateragarriak izatea Taldeak esleitzen du bakoitzak beteko duen ardura edo rola.

15 Rol-motak: Antolatzailea: Moderatzailea: Idazkaria: Behatzailea:
Zer egin behar den aurresaten du Taldea gidatzen du Zer egin den eta zer egitea falta den kontrolatzen du Moderatzailea: Denek parte hartzea bultzatzen du Elkarri entzun diezaieten saiatzen da, bakoitzak erabiltzen duen denbora kontrolatzen du Batak besteari lagun diezaieten saiatzen da Idazkaria: Taldeak adosten duena idazten du Behatzailea: Taldea behatzen du eta horren ebaluazio labur bat egiten du Taldean sortzen diren gorabeherei buruzko oharrak hartzen ditu

16 Irakaslearen eginkizunak
Oso garrantzitsuak dira, ikasleriarekin batera jakintza eraikitzen laguntzen baitu. Funtsezko materialak prestatzen ditu. Gaia aurkezten du eta zer helburu lortu behar diren esaten du. Taldearen osaera eta lan-prozesua adosten du. Lekua antolatzen du eta laneko denbora banatzen du Lanak egiteko prozedurak bilatzen laguntzen du. Taldeen eta pertsonen lana gainbegiratzen du. Taldekide guztiek parte hartzen dutela ziurtatzen du. Lana egiteko eta ebaluatzeko baliabideak eta irizpideak ematen ditu. Informazioa ematen du (azaldu egiten du), beharrezkoa denean.

17 Esperientzia zehatzak:
Lan kooperatiboko hiru estrategiari dagozkie: Irrati – L.K Ipuin-kontalaria/Cuentacuentos – L.K Deskripzio-testuen azterketa – B.A.T Euskal kultura – buru-hauskaria

18 Lanaren sekuentziazioa:
Aurretiko saioa: Tangram, kanpamendua LK, BAT eta buru-hauskariaren metodologia aurkeztea. Ebaluaketa prozesuaren azalpena (banakakoa eta azkeneko lan bakar bat) 1. saioa: Lan-proposamena aurkeztea, taldeak osatzea, rolak esleitzea Talde-lana: Ideia-jasa, lanari ekiten zaio. Banakako lana: Taldeak hurrengo saiorako adostutakoa prestatzen du taldekide bakoitzak etxean (zikineko lana). 2. saioa eta gainerako lan saioak: Talde-lana: Besteei azaltzen zaie banakako lana Lana prestatzen da taldean Banakako lana. Balorazioa/ebaluazioa Azken saioa: Egindako lana aurkezten zaie besteei Balorazioak, ebaluazioak.

19 Irratsaioa (lan kooperatiboa)
Gaia: eskolari buruzko irratsaioa prestatu eta grabatu. Helburua: euskarazko ahozkotasuna landu. Irratsaioaren iraupena: 20’ Lanaren antolaketa: Atal ezberdinak banatu: Albisteak Iragarkiak Elkarrizketa Gidoiaren prestaketa Atal bakoitzean jorratuko diren gaiak aukeratu eta prestatu. Atal guztiak elkartu. Musika aukeratu eta tartekatu. Irratsaioaren entseiua egin. Irratsaioa grabatu (Antxeta irratia)

20 Cuentacuentos – Ipuinkontalaria (lan kooperatiboa)
Gaia: Ipuin bat egokitzea eta aurkeztea. Helburua: hizkuntzak uztartzea. Ipuinaren iraupena: 10 minutu. Norentzat: Haur eta Lehen Hezkuntza. Lanaren atalak: Ipuin bat aukeratzea. Hartzaileen arabera egokitzea. Ipuina berridaztea. Aurkezpenak izango dituen irudiak prestatzea. Giro musikala aukeratzea. Eszenan jartzea entsaiatzea. Ipuin-kontalariaren saioa aurkeztea.

21 Deskribapen-testuen azterketa (berdinen arteko tutoretza)
Gaia: deskribapena. Helburua: deskribapen- testu mota ezberdinak ezagutzea. Lanaren sekuentziazioa: Bikote bakoitzari deskribapen-testu bat ematen zaio, zailtasun- maila desberdina dutenak. Egitura ulertuz eta aztertuz lantzen da testua. Lanaren antzeko ezaugarriak dituen testu bat idazten da.

22 Euskal kultura (buru-hauskaria)
Helburua: euskal kultura sakontzea. Lanaren antolaketa: Lauko taldeak osatu eta taldeko partaide bakoitzak atal bat lantzen du, eta ADITU bihurtzen da landuko duen gaian. Landutako atalak: Herri-kirolak. Bertsolaritza Euskal mitologia Euskal emigrazioa Materiala irakurri, landu eta fitxa bat betetzen dute. Aditu taldeak osatu eta atal hori beren artean lantzen dute (eskema bat sortzen dute) Adituak taldera bueltatzen dira eta beste taldekideei landutako atala azaltzen diete. Horrela, lau atalak landu arte. Taldekide bakoitzak 4 atalak landu ondoren, galdera-sorta bat erantzuten dute.

23 Ebaluazioa (adierazleak edo neurgailuak)
Talde-kohesioa ebaluatzeko: Ebaluazio- eta autoebaluazioa, azken balorazio-fitxak. Soziograma hasieran eta/edo bukaeran. Ikaskuntza ebaluatzeko: Banakako zikineko lana. Lanen edukiei buruzko galdera-sorta. Azken lana: testuak, elkarrizketa, monografikoa, ahozko aurkezpena, grabazioak… Erregistro-orriak Irakasleak prozesu osoan zehar egindako balorazioa/ebaluazioa: Asteroko bilerak helburuak baloratzeko, egin beharreko lanak moldatzeko, jarduerak koordinatzeko…

24 HAUSNARKETA

25 Lorpenak: Aniztasuna tratatzea: integrazioa.
Komunikazio-egoerak sustatzea: hitz egin, ikasteko. Hizkuntzen arteko loturak sustatzea. Talde-kohesioa eta pertsonen arteko harremanak hobetzea: enpatia, besteei entzutea, besteen ideiak onartzea… Ikasleei estrategiak erakustea ebaluatzen, autoebaluatzen eta kritika konstruktiboa egiten ikasteko Beste gaiei buruzko interesa piztea: natura, gizartea, ingelesa, matematika. Irakaslearen ordutegian, astean ordubeteko tartea ezartzea planifikatzeko, koordinatzeko eta ebaluatzeko.

26 Zailtasunak Hobekuntzak
Beharrezkoa da ikasgai, irakasle, leku… koordinaketa. Material osagarriak, laguntzazkoak falta dira. Ikastetxean, taldeak handiak dira. Saioen arteko denbora luzeegia da (saio 1 edo 2 asteko)eta honek , eraginkortasuna murrizten du. Irakaslea eta Ikastetxearen papera funtsezkoa da, lanarekiko jarrera jakin bat eduki behar da (positiboa, malgua, irekia, kolaboratzailea…) Ikastetxea, Berritzegunea, Departamendua, argitaletxeei… lankidetza eskatu. Bi irakasleren partehartzea klasetan (bat LGkoa) Denboran gehiegi ez luzatzeko eta lanaren interesa, jarraipena… bultzatzeko, astean 3 edo 4 saiotara zabaldu.

27 Zailtasunak Hobekuntzak
Lan proposamenak berritzeko beharra, hizkuntzen arteko koordinaketa kontutan hartuta. Batzutan, ebaluaketa prozesuaren sistematizazioa hobetzea. Beste arlotako irakasle batzuk, metodologia hau hizkuntzetara murrizten dela uste dute. Hizkuntzen artean koordinatutako ekintzak planfikatzea. Azpimarratzea ebaluazio-prozesua garrantzitsua dela hobetzeko eta garatzeko, saioak ebaluatzeko aldia aldiko sistema ezarriz Irakasleen klaustroko kideak kontzientzea lan kooperatiboaren alderdi positiboez, eta beste arlo batzuetara hedatzea.

28 "Gaitasun kognitiboak, etikoak eta sozialak garatzea da lan kooperatiboaren xedea, banaka lan egitea baino eraginkorragoa den modu batean. Horrenbestez, talde-lanak zentzua hartzen du benetako IKASKETA KOOPERATIBO bihurtzen denean." Dolors Quinquers.

29 BIBLIOGRAFIA

30 Bibliografia: Duran, D. (2000):Tutoría entre iguales. Un recurso para atender a la diversidad. Cuadernos de Pedagogía, 288 zk., or. Duran, D. y Monero, C. (2002): Entramados. Métodos de aprendizaje cooperativo y colaborativo. Bartzelona. Edebé. Johnson, D., Johnson, R. y Holubec, E. (1999): El aprendizaje cooperativo en el aula. Bartzelona. Paidós. León, B., Gozalo M., etc. (2005): Técnicas de aprendizaje cooperativo en contextos educativos. Mir, C., Casteleiro, J.M.; Castelló, T. etc. (1998): Cooperar en la escuela: La responsabilidad de educar para la democracia. Graó. Biblioteca de Aula, 132 zk.. Quinquer, D. (2007): Hablar entre iguales. Aula de Innovación Educativa. 159 zk.

31 Ama Guadalupekoa Ikastetxea
Eskerrik asko Ama Guadalupekoa Ikastetxea


Descargar ppt "LAN KOOPERATIBOA DBHKO GELETAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google